Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Turutak iragarri zuenean ezen Villagrandeko dukea tribunan azaltzeko puntuan zela, guztiak zutitu eta isildu ziren, eta kapela edo sonbrailua jarria zutenek burutik kendu zuten, dukeari zor zioten begirunea zela kausa. Dukeak, bere aldetik, jendearen abegi ona eskertzeko, eskua luzatu zuen baterat eta bertzerat eta, noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun adiskideak nor bere lekuan zeudela, eseri zen eta gorako mugimendu bat egin zuen eskuaz, festa hasteko. Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen.
2004
‎Kantautoreentzako jaialdi gutxi dagoela ikusita eta Kataluniak euskal kantautoreei egiten dien harrera ona eskertzeko asmoz, Bilboko I. Kantautore Jaialdia antolatu du Marrodan poesia elkarteak. Asmoa jaialdi handia egitea zen eta Espainiako Estatuko nahiz atzerriko kantautoreak ekarri nahi zituzten, baina jasotako diru-laguntza eskasak direla medio bi egunetan bildu dituzte kontzertuak.
2006
‎Besteak beste, Arestiren Justizia txistulari estrenatu genuen, kontzeju gaineko areto destartalatu hartan, oso dekoratu txar batzuekin; interpretazioa eta abestiak ez ziren hain gaizki egon. Gabriel, bere emazte Melirekin, estrenora etorri zen, eta nik uste dut gure borondate ona eskertu zuela. Antzerki lan hura idazten amaitzea Arestiri asko kosta zitzaion, azken hilabeteetan Basurtoko bere etxean hartuak zituelako Blas de Otero eta Yolanda Cervantes, haren kubatar emazte gaztea, beste inon babesik ez zutelako aurkitu.
‎Esplikatu zidan bere aita buhame bat zela, baina S*** ez maitemindu egin zela eta bidaiatzetik gelditu han egoiteko bere biziaren bukaeran. Bere zerbitzuak proposatu zizkidan eta nik bihotz onez eskertu.
2007
‎Kokea ikur nagusia da: arbasoai eta Pachamamari erregaluak egiterakoan, uzta ona eskertzerakoan, osasuna eskatzerakoan... Landara sakratua da.
2008
‎Joan den sasoian ere nigan sinesten zuela erakutsi zuen. Aukera asko eman dizkit eta joko onarekin eskertu gura diot babes hori.
2009
‎Arrantzaleei egin didaten harrera ona eskertzeko edo, buru belarri ari naiz, txipiroi frijitua baratxuriekin eta albakarekin prestatzen. .. Sei tipulatx txikitu, bi baratxuri buru xehetu (truku txiki bat baratxuria zuritzeko:
‎Mendizaleek nahiz elkarteek bidaltzen dizkioten datu, lekukotza, informazio eta gainerakoak biltzeaz eta egiaztatzeaz arduratzen da Gonzalez. Lan isila, baina ehunka mendizalek gogo onez eskertu diotena. Tarteka haserreak ere izan ditut arauak onartu nahi ez dituztenekin, baina urtero ehundik gora mendizale onartu ditut, eta dagoeneko ia lau mila mendizale daude zerrendan, dio Gonzalezek.
‎Garaia bazela pentsatzen dut. Aldez aurretik, nirekin eduki duten jarrera ona eskertu nahiko nieke komunikabideei.
2010
‎Fariñasek emakume eta gizon guztien borondate ona eskertu du; maniobra errepresiboen kontrako babes ezkutua izan dira niretzat, gaineratu du.
‎Idazkariak euskaldunok ere duela 35 bat urte, Israelera eta egindako bidaietan, gauza bera egin genuela azaldu zien, eta, nolabait, guk aspaldian juduengandik izandako zorra, oraingoan haiekin kitatu nahi genuela. Bisitariek Euskal Herrian izandako harrera ona eskertu eta aurrerantzean ere gure herrien arteko harremanak lantzen segitzeko borondatea agertu zuten. Bukatzean Jon Artzak, Akademiaren argitalpenen banatzaileak, Euskaltzaindiaren argitalpen batzuk eskaini zizkien.
2011
‎Bere lankide eta ikasleak aurrean ikustean Floren hunkitu egin da eta berarekin batera, ikasle eta lankideak. Malkoei ezin eutsi bukatu dute abestia guztiek eta ikasleek oparitxoa egin diote bere lan ona eskertzeko. Oparia jasotzeko garaian ikasleek besarkada handi bat eman nahi izan diote irakasleari.Gurasoen esker onakEskolako guraso elkartekoek ere bere ibilbide ona aitortu nahi izan diote Floren Coliasi bi oparirekin.
‎LEONORrek irri egiten du, bestearen umore ona eskertuz.
2012
‎Euskal Dendaren 17 edizioak aurreikusitako bisitari kopurua gainditu du. Aurten 16.120 lagun igaro dira artisauen bilgunetik eta Arbasok publikoaren leialtasuna eta jarrera ona eskertu nahi izan ditu
‎Euskal Dendaren 17 edizioak aurreikusitako bisitari kopurua gainditu du. Aurten 16.120 lagun igaro dira artisauen bilgunetik eta Arbasok publikoaren leialtasuna eta jarrera ona eskertu nahi izan ditu.
‎Bulego ondoko jatetxean zeuden Professor H. Nickel, Johannes eta Andreas. Nagusiari asko gustatu zitzaion auzkezpena eta, lan ona eskertze aldera, bulego ondoko jatetxe italiarrera joatea deliberatu zuen. Kontua ordainduko duenaren konfiantzaz, menuko bigarren ardo beltz onena eskatu zuen nagusiak.
‎Ezker abertzalearen barnean eta ondoan borroka armatuaren egokitasunaz izan den eztabaida luzean, leku estrategikoa izan da Argia, batzuetan gogor borrokatua. Bide luzean erredakzioan izan dudan harrera ona eskertu nahi diet denei, eta bereziki Pello Zubiriari, 2003an Egunkaria Guardia Zibilak inbaditu zuenean hain bortizki bahitu ziguten lagunari. pentsatu nuen kutsu akademiko eta denentzako balioko zuen horretan egitea ez zela posible, sobera gauza lazgarria zela. Etorkizuna orokorrean oso latza ikusten nuelako, eta bestalde abertzale eta iraultzaileen gure multzo hau gero eta isolatuagoa ikusten nuelako.
2014
‎Zure abegi on eskertzen dizut.
2015
‎Akaso ez zaie denei gertatu baina niri bai behintzat: ardatza erabat galdu ez arren, deserosotasun bat pertsonaia publikoaren eraikuntzarekiko, jendaurrekoa ere baden jardun bat jorratzeari uko egin nahi izan gabe, bere alde onak eskertzeari utzi gabe. Gure mikroklima honek apropos betetzen ditu aparraldi apur bat buiatuegi bat sortzeko baldintzak, eta hori kudeatzen ez zidan inork erakutsi.
‎Bere zerbitzu onak eskertzen dizkio.
‎5 Jainkoak eragotzi ez balit, orain dela egun batzuk egingo nukeen berorrek nahi zuena, baina ez dit uzten, eta Jaunaren zerbitzaria dela ikusten dut; eta horregatik ongi da hura maitatzea, merezi baitu, hark eta lurrean diren guztiek. Haien antz handiagoa dugula uste dugunean, oso ergelak izango gara; baina ez dago haren antzekoa izan beharrik, harengandik jaso dugun ona eskertu baizik. Eta horrela, berorrek laga bitza milikeria horiek eta ez utzi hari idazteari; saia bedi apurka apurka bere baitan libre izaten, ez baitu lortu oraindik dioen heinean; nik, Jainkoari eskerrak, askatasun handia dut.
‎" Harremanak izaitea eta bertzeak uros ikustea hautatua duen ofizioan" gustura ari da. " Goizetik arrats okasione guziak baliatzen ditut bi begiak itsasoan murgilduz Jainko ona eskertzeko" diolarik berak. Uda on zuri, Elorri, eta zu bezalako langile xinaurrieri; esker onezko jarreraz biziari idekiz, bertzeen zorionaz pozten jarraiki.
2016
‎Eta ezin erantzun. Gaizki egoteari gehitu behar, orduan, ongi zaudelako plantak egin beharra, barrutik datorkizun erantzun lehorra irentsi eta modu onez eskertu beharra interesa, laguntasuna, hurbiltasuna... Gogorrak dira momentu horiek, ezta?
‎Gosaltzeko ezapropostzat nuen arrautzopila gosaldu behar, ohiko gailetak busti ordez, eta kafe txarra barkatu gosaria prestatzearen borondate ona eskertuz. Gizarteratze errituala berriro, eta etxeraino oinez joan beharra, arrautzopilaren eta kafearen azpitik bezperako oportoak borborka goraka egingo zuen beldurrez.
‎Horregatik guztiagatik, eta beren patuak sartzen zien izuagatik, dardarka igaro zuten Frantzia bien arteko marra, eskuak ikaran igarobideari eusten, areago belaunak auto barruan eserita ez balihoaz. Arazorik gabe pasatu ziren, ordea, baita Lourdes bisitatu ere, ez dezala inork pentsa jendarmeak eta Gestapokoak engainatzeko ziria zenik; Lourdes ikusi zuten, Ama Birjinari otoitz egin zioten, hala ordura arteko zorte ona eskertzeko nola handik aurrerakoan ere beste horrenbeste behinik eskatzeko, eta ondoren Pauera aldatu ziren, Nafarroako garai bateko errege erreginen gortera, Vichypeko Frantzian.
2018
‎Taylor senar emazteez denaz bezainbatean, jakin dut herriko fruta denda gobernatu zutela hogeiko urteetatik erretiroa hartu arte, duela hiru urte. Jende adeitsua da, eta, arratsaldean behin baino gehiagotan saiatu banaiz ere sos batzuk eskaintzen beren abegi ona eskertzeko, ez dute deus ere entzun nahi izan horretaz.
‎Harridura plantak eginez begiratu nion, lepoa okertu eta behetik gora, borondatearen ona eskertuz bezala:
2019
‎Giltxaurdi zelaiko lanak direla eta, denboraldi hasierako partida aunitz kanpoan jokatu behar izan dituzte, «eta hori nabari da, gure zaleen berotasunaren falta sumatu dugu». Hori, bai, tarte horretan, Doneztebe Futbol Taldearen jarrera ona eskertu du, «zelaia utzi digutelako».
‎Aipuei buruzko tertuliaren ona eskertu dio Elenek.
2021
‎Horrela, ospakizun harekin, hain abegi eta jarrera onak eskertzeko, artisautzako objektu batzuk eta lurralde haietan gehien preziatzen zituzten beirazko edalontzi pitxerrak, jantzi eta oihal batzuk gobernadoreari oparituta, erretiratu ziren itsasontzira bi gerlariren laguntzaz. Ikuskaritza azkar bat egin zieten, Podorren erregeak zergak gutxitzearen aldeko erabakiaren zain.
‎Hasperen egin genuen, gure zorte ona eskertuz. Erlatibizatzearen kaka hori guztia.
‎Alferrik galdu ditut denbora eta bidaia ostera ere, eta proposamenak jaiotzatikako malformazio berberekin jarraitzen du. Ahal dela, horrelako kasuetan artistekin edo sortzaileekin hitz egiten saiatzen naiz, ahozko hitzak letra idatziak baino samurragoak izaten direlako, eta, dena esan behar bada, gehienetan gogo onez eskertu didate ekarpena.
2022
‎Moxal arrak aspaldian hazi eta hezi zituzten eta baita batzuk saldu ere. Azenarik beste moxal batzuk juarrostar batzuei eman zien beste produktu edo lanen truke, edo lan onak eskertzeko. Gazteluan, soldaduek eta kapitainek erabiltzen zituzten zaldiez gain, hazkuntzarako hogei bat behor, hiru ar eta zaldiko batzuk bazituzten eta handik aurrera Urrezeko larreetan ere laurogei bat behor eta zaldiko batzuk gehiago zainduko zituzten Ezkerroren zaintzapean.
‎Taula gainean dir dir eginez erantzun zuen artista kaliforniarrak —eta taldekideek— Punisher diskoan oinarritutako ikuskizuna eman zuen, dotorea eta zaindua. Bridgersek harrera ona eskertu zuen –lehenbiziko biderra zuen Euskal Herrian—, eta AEBetan bizi duten egoera salatzeko —besteak beste, aborturako eskubidea debekatzea aipatu zuen— baliatu zuen abesti arteko atsedenaldietako bat. «Nire jaioterrian izorratuta gaude orain.
‎Izan ere, programa hau gure herriaz eta sustraiez gozatzera gonbidatzeko diseinatu da, ” gogorarazi du alkateak. Era berean, parte hartu duten herriko talde eta elkarteen lana eta herritarren erantzun ona eskertzeko aprobetxatu du, “haiek dira posible egiten dutenak”.
2023
‎Senarra guziz estonaturik eta atsekabeturik gelditu zen, arras segur egon baitzen bere mende guzian emaztearen leialtasunaz, ezen ez baitzuen haren hutsik sekulan ezagutu. Baina, zuhurra zenez, bere kolera disimulatu eta, emaztearen xedeak osoki ezagutzeko, ihardespen bat prestatu zuen, predikariak bere nahikari ona eskertuko balio bezala eginez, eta bere aldetik ez zuela ttipiagoa adieraziz. Zerbitzaria, jaunari zin eginik afera hura zuhurki maneiatuko zuela, anderearengana joan zen gutun faltsutua harturik, eta hain kontent jarri zen emaztea, non senarra ohartu egin baitzen haren bisaiaren mudatzeaz, zeren, Garizumako baruragatik mehatu orde, Garizuma hasterako baino eder eta trenpuanago baitzegoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia