2015
|
|
Biziki ohartarazi nahi nituzke kontu izateko ez dezatela ezkuta talentua, Jainkoak beste askoren probetxurako hautatu nahi dituela dirudienez gero, batez ere ahuleziak jota daudenei eusteko Jainkoaren adiskide min minak behar diren garaietan. Eta mesede hau beren baitan ezagutu dutenek halakotzat har bezate beren burua, gutxienez munduko adiskidetasun
|
onak
eskatzen dituen legeen arabera erantzuten badakite; eta hala egin ezik, esan dudanez, kontuz ibil bitez eta beldur izan beren buruari gaitz egin ez diezaioten eta Jainkoak nahi beza beren buruari soilik gaitz egitea!
|
|
2 1580 urtean, ni Valladoliden nintzela, handik igaro zen Burgosko artzapezpikua; garai hartan eman zioten artzapezpiku kargua, lehenago Kanarietakoa izan baitzen eta orduantxe zetorren. Palentziako gotzainari, On Alvaro Mendozari, egin nion erregu (esana dut honetaz asko egiten duela Ordena honen alde, bera izan baitzen Ávilako San Jose monasterioa onartu zuen lehenbizikoa, han Gotzaina zenean, eta harrezkero beti egin dizkigu mesede handiak eta Ordena honen gauzak bereak balira bezala hartzen ditu, batez ere nik eskatzen dizkiodanean), eta gogo
|
onez
eskatuko ziola esan zidan; izan ere, etxe hauetan gure Jauna zerbitzatzen dela deritzonez gero, poz handia hartzen du halako bat fundatzen danean.
|
|
Sakramentuak harturik eta Azken Oliadura eman ondoren, hain alai eta pozik egonik, hitz egin zekiokeen, zeruan Jainkoari eta debozioa diegun santuei gu gomendatzeko esanez, beste lurralde batera joango balitz bezala. Azken arnasa eman baino pixka bat lehenago sartu nintzen ni han egoteko, Sakramentu guztiz Santuaren aurrera joana bainintzen Jaunari harentzat heriotza
|
ona
eskatzera; eta sartu nintzeneko, haren oheburuan ikusi nuen Haren Maiestatea, oheburuaren erdian. Pixka bat zabalik zituen besoak, gaixoari laguntzen bezala, eta esan zidan:
|
|
Argi ikusten zuen Jaunak halako pertsona baten beharra zegoela Haren Maiestateak hasi zuen obra honetan. Nik behin eta berriro goraipatzen dut honetan egin zigun mesedeagatik; nik, Haren Maiestateari asko eskatu nahita, hasiera hauetan Ordenaren gauzak ongi antola zitzan pertsona bat eskatuko banio, ez nuke asmatuko Hark eman zigun bezain
|
ona
eskatzen.
|
|
ahal nuena, eta bidezko zena baino gehiago ere egin nuela; eta, beraz, berorren aitatasunaz eta nitaz kexatzeko arrazoia, haiei nahigaberik ez ematearren izan dugun ardura dela esango nuke. Eta Jainkoari begira soilik jokatu izan balitz eta hain desira
|
onak
eskatzen zuena haren zerbitzurako soilik egin balitz, uste dut, honezkero hura bareturik egongo litzatekeela, eta haiek pozago, Jaunak berak lautuko zuelako; eta jendearen zeresanen beldurrez ari garenean, lortu nahi den helburua ez da egundo lortzen, alderantziz baizik, oraingoan bezala, dirudienez. Egin nahi zuena heresia balitz bezala!
|
|
19 Ahizpa Maria Cimbrónek dio, aipaturiko haiek parte izan dezatela sufritzen duenean, egunero berarentzat amaiera
|
ona
eska dezaten; eta aspalditik dago ohetik mugitu ezinik, eta nahiko azkenetan.
|
|
1 Nork, zentzugabeena izanik ere, pertsona serio bati zerbait eskatzen dionean, ez du pentsaturik eramaten nola eskatuko dion, hari atsegin emateko eta gozakaitz ez izateko, eta zer eskatuko dion, eta zertarako behar duen hark emango diona, batez ere, gure Jesus
|
onak
eskatzeko esaten digun bezala, gauza berezia eskatzen dionean,. Kontuan hartzeko gauza iruditzen zait.
|
|
1 Gure Maisu
|
onak
eskatu digun eta hain gauza baliotsua, hemen desira ditzakegun gauza guztiak bere baitan biltzen dituena, eskatzen irakatsi digun honetan, eta gu bere anai arreba egitea bezalako mesede handia egin digunean, ikus dezagun zer nahi duen guk beraren Aitari ematea eta zer eskaintzen dion gugatik eta zer eskatzen digun; izan ere, bidezkoa da erantzun diezaiegun zerbaitekin hain mesede handiei.... Oi ene Jesus ona, ez duzu gutxi ematen gure partetik ere, guretzat eskatzen baituzu!
|
|
Uler dezagun, Jainkoarren, ene ahizpak, gure Maisu
|
onak
eskatzen duen hau, hortik arretarik gabe ez pasatzean bizitza baitoakigu, eta gutxitan eduki ezazue eman duzuena, hainbeste hartu behar duzuenez gero.
|