Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎EAJren orekarako egoera hau luzatzea ere ez da erosoa izango, eta ona ere ez seguruenik, baina hauteskundeei begira polarizazio horrek abertzale askoren botoa eman diezaioke; jeltzaleek badakite hori eta ondo baliatzen ari dira. EA ere ahalegin berdinean ari da, eta Nafarroan bereziki izan dezake bere uzta, EHko batzuk bozkatzera badoaz behintzat.
‎Prekarizazioak ezarritako eginkizunik beharrezkoena pentsatzeko eta jarduteko modu berriak asmatzea da. Lan munduko mailarik onenak ere eragiten dituen prekarietatearen eta langabeziarekiko beldurraren esperientzian sustraiturik, prekarietatearen hedapen zabalak elkartasun modu berriak ekar ditzake, bereziki guztiz eskandaluzkoak gertatzen diren krisialdietan, esate baterako, Frantziako Elf eta Alcatel enpresetan gertatu den bezala, nahiko errentagarriak diren enpresetako akziodunei etekin handiagoak eskaintzeko gogoak bultza...
‎Komunikabideetan azaldu beharra dago salmenta kopuru bat ziurtatzeko, baina gurean komunikabideetan agertzeak ez du salmenta kopuru duin bat ziurtatzen (eta literatura handietan ziur aski bai). Erran gabe doa, zenbait idazleren kasuan komunikabideetan azaltzea, irakurlegoa uxatzeko erarik onena ere izan daitekeela... Gero, jakina, Euskal Herrian gazteleraz edo frantsesez funtzionatzen duten komunikabideen zereginaz mintzatu behar genuke, hauek, izatekotan, orotariko gaietarako euskal kuota bat baitute (gaur liburu baten aurkezpenari buruzko erreportaia, bihar taloaren onurei buruzko artikulua) eta kultura nahiz elkarrizketa" serioen" ataletara apenas irits daitekeen euskal idazle talo artera kondenatua.
‎Komunikabideetan azaldu beharra dago salmenta kopuru bat ziurtatzeko, baina gurean komunikabideetan agertzeak ez du salmenta kopuru duin bat ziurtatzen (eta literatura handietan ziur aski bai). Erran gabe doa, zenbait idazleren kasuan komunikabideetan azaltzea, irakurlegoa uxatzeko erarik onena ere izan daitekeela... Gero, jakina, Euskal Herrian gazteleraz edo frantsesez funtzionatzen duten komunikabideen zereginaz mintzatu behar genuke, hauek izatekotan orotariko gaietarako euskal kuota bat baitute (gaur liburu baten aurkezpenari buruzko erreportaia, bihar taloaren onurei buruzko artikulua) eta kultura nahiz elkarrizketa" serioen" ataletara apenas irits daitekeen euskal idazle talo artera kondenatua.
‎Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkelakoan nago. Hori bai, sendagarri onenekin ere, ez da izango samurra euskararen etorkizuna. Dena den, esanak esan, euskarak badu gauza bat ona:
2001
‎Adituek horri Itzulpen Automatikoa deritzote eta, itzultzaileen zorionerako, oraingoz ez du oso emaitza ikusgarririk lortu. Egia esan, itzulpen programarik onenek ere ekoizten dituzten testu itzuliak gizakiak aldez edo guztiz orraztu beharrekoak ditugu. Ez da erdietsi erabateko itzulpen automatikoa, oso jakintza alor mugatu eta kontrolpekoetan izan ezik (meteorologia, hegazkintza...).
‎Ekialdeko porrotetik zerbait ona ere geratu zaigu: jendeak ez duela bere askatasun pertsonala eta kritika egiteko gaitasuna alderdiaren edo klasearen menpe uzten.
‎Egitez etzaigu ain normala iruditzen. Ba dugu bai denok pundu onetan ere zer ikasia. Odol ixurketa batez, indarrez irentsi zuten Komunak badu zer erakutsia.
‎" Trebiño Eguna ere sarritan ospatu dugu herrian eta ez dugu arazorik izan", esanda, baikor ageri da Alfredo Oraa. Ikastolen elkarteak, berak, jakinarazi duenez, inguruan euskararekiko mugimendua indartu izana eta suspertu beharra izan dira aurtengo Araba Euskaraz Argantzunen antolatzearen arrazoiak, baina baita alkatearekin daukaten harreman ona ere.
‎Horra hor adibide bat. Onerako ere badira teknologia berriak, eta hezkuntza munduko aplikazioek erakusten dute hori ondo baino hobeto.
2002
‎Camilo Jose Cela kritikoa izan zen garai batean zenbait gauzarekin baina gero pixkanaka botereak bereganatu egin zuen, asimilatu egin zuen. Dena dela, onartu egin behar dira Celak izandako alde onak ere: egia da dozena erdi bat liburu on idatzi zituela, eta egia da, baita ere, gerra osteko urte haietan Espainiako literaturgintzan eta kulturgintzan errebultsibo bultzagarri izan zela.
‎Zer ez zaio gertatuko gure lagunari! Hala ere, gauza onak ere suertatuko zaizkio tartean: neska oso bitxi baten maitasuna ezagutuko du, adibidez.
‎...enpresek sorturiko zinema euskaldun bat erantzuleen artean duen zinemarekin nahasten jarraitzen den artean; euskal industria ETBren zerbitzu enpresekin nahasten den artean edo ETBk zinema independientearen babeserako Europar Direktiba (lege bat dena) betetzen ez duen arte (hau da, dirusarreren ehuneko bost zineman berriz inbertitzea), oso zaila izango da ezer garbirik ateratzea, ezta borondaterik onenarekin ere.
‎Gainerako sindikatuek, dela UGTk, dela ELA eta LAB sindikatu abertzaleek, ez dute parterik erreforman, zeren negoziazioko mahaitik kanpo gelditu baitziren. Edukia jakin zenean, sindikatu izenpetzaileak ez beste guztiek kritikatu zuten gogor eta jo zuten txarrerako erreforma, uste baitzuten bere osoan hartuta langileen interesak kaltetzen zituela, nahiz eta aitortu kolektibo txiki batzuentzat onetik ere zerbait bazuela.
2003
‎Bestalde, lotsagarria da negoziaketak ondo amaitzen ez badira Munduko Merkataritza Erakundeak alternatibarik prest ez edukitzea. Baina horixe da aldi berean albiste ona ere: duela hamar urteko itunaren berrikuspen hau ondo borobiltzen ez badute, negoziaketak blokaturik geldituko direla beste puska baterako.
‎hortik ibili behar dutenek eta herriko askok biziki eskertuko dute. Badakigu gure orografia nolakoa den, eta ulergarria da hemen edozein errepidek, kasurik onenean ere, aurreko egoeran aldaketa nabarmenak eragitea. Hain zuzen, horrexegatik saiatu genuke gauzak txukun egiten.
2004
‎Eta hainbat sendagileri oinazearekin gertatzen zaiena gertatzen zaio poliziari ere, hemengoa izan zein lurralde demokratenean bete bere lana: borondate onenekoak ere sentiberatasun ezaren txertoak hartzen ditu, ahuldadea baita poliziak sekula erakuts ez dezakeen pitzadura. Halatan, sendagileak oinazearekiko sentiberatasuna galtzeko arriskua duen bezala, poliziari ere gauza bertsua gertatzen zaio ustel kiratsarekiko.
‎Ibarretxe Plana adibidetzat hartuta, PSOE eta EAJren arteko distantzia hain da handia gaur egun gai horri dagokionez, konpondu ezina ikusten dudala. Asmorik onenarekin ere zaila da egoera hori konponduko lukeen formula batean pentsatzea.
‎Donostiako establezimenduetan, Consumerrek dioenez (niri ez baitzait oraingoz horrelakorik egitea bururatu ere), ez zegoen lanerako eremu bereziturik, ez zegoen areto esterilizaturik, ezta leku gehiegirik ere. Dena den, alde onak ere aipatzen dira txostenean: lekuak garbi zeuden, desinfektatzeko errazak ziren, eta laneko tresna guztiak behar bezala esterilizatuta eta gordeta zeuden.
‎Internet ari dira erabiltzen horretarako. Globalizazioa etorri zaigu »Aitzpeak eta Xabierrek lehen aipatua» eta globalizazioak »kasu honetan garatu diren telekomunikazioak» baditu bere alde txarrak, baina onak ere bai. Ona, adibidez, guk geure diasporarekin harremana lantzeko dugun aukera.
‎Ezinbestekoak dira kalitatezko osagaiak eta sukaldariaren trebetasuna. Sukaldari onenak ere ez luke itxurazko gozamendurik lortuko izozturiko bakailao tristea erabilita, eta era berean, arineketan aritzen den sukaldari ez-jakinak alferrik galdu araziko luke arrain gaixoa. Hortaz, osagai onak izanda ere, denbora, pazientzia eta arreta dira tresna egokienak mokadu bizkaitar zoragarri horretaz gozatu ahal izateko.
2005
‎EGAko azterketan ikasle oso onek ere arazoak izan omen dituzte. Ahozkoa batuan egiteko eskatu eta euskararekin oso ondo moldatzen diren ikasle batzuek ezin asmatu.
‎Puntu gehien lortzen dituzten zortzi bakarrizketak jendaurrean antzeztu dituzte egileek Zizurkilen. 500 eta 300 euroko bi sari banatuko ditu Udalak eta Zizurkilgo bakarrizketa onena ere nabarmenduko du.
‎Bestalde, emaitzek beraiek alde onik ere badute eta balorazioa egiterakoen uste dut inportantea dela hori ere esatea. Botila erdi hutsik dagoela esaten denean ez da esaten erdi beterik dagoenik, eta hemen ere fenomeno hori agerian da.
‎Perspektiba hori ere kontuan hartuz baloratu behar izaten dira era honetako gauzak. Beraz, alde ona ere azpimarratzea inportantea da gauzak bere neurrian hartu nahi baldin badira.
2006
‎' Tabakotik desohitzeko terapia'. Berri onak ere berri izan litezke, ezta?».
‎Horra tortura, gizonak maite duen mina. Jende onenak ere horrelakoak bilakatzen ahal dira. Ez baldin bazara hezia, ez baldin baduzu kulturarik, horrelakoa bilakatzen zara aise.
‎Nik ez dakit deus bioteknologiaz, baina uste dut esperimentatu behar dela. Zenbait arlotan emaitzak ez dira hain ziur egokiak eta baztertu behar dira, baina onak ere izanen dira. Erabiltzen jakin behar dugu, bistan da.
‎Gainera, artikulu gehienak atal horrek bildu ohi ditu. Literaturaren inguruko atalak izan duen harrera ona ere nabarmentzekoa da, bertako iritziek beste hainbat foro eta webgunetan eztabaida ugari piztu baitituzte. Horrek guztiak proiektuaren sustatzaileak gunearekin aurrera jarraitzera animatzen ditu.
‎Kultura ekintzailea indartzeko Euskal Herrian hobetu behar diren faktore horiek guztiak koadroan zehaztu ditugu, baita alde onak ere: garrantzitsuena, hemen sortutako enpresa gehienek duten biziraupena altua dela.
2007
‎Horren ondoren izaten dira komeriak. Aipatutako prozesua burutu orduko, eta onenean ere, ikertzaileek 30 urteak gainditu dituzte, baina ez dute inongo egonkortasunik. " Hurrengo urratsa ez dago definitua", azaldu du Lander Intxaustik.
‎Globalizazioa ez da, bakarrik, txarra; ona ere bada. Japoniarrak hona etorri, gurekiko interesa izan… Hara hor globalizazioaren alde on bat, behingoz!
‎Egoera ez da txarra, baina beste instrumentu batzuekin konparatuz gero, ez dago onenean ere. Jende gutxi dago txistu munduan.
‎Musikenen Euskal Herri osoko hiru txistulari soilik ari gara ikasten. Bestalde, egoera onean ere badagoela esango nuke, bide berriei ekiten hasi delako, eta orain arte gutxi egin denez, egiteko asko dagoelako. Ideia oso kontrajarriak dituzten pertsonak daude eta…
‎Nik ez dut ezer ezkutatzen, baina alde ona ere ezagutu behar dugula uste dut. Eta erabakitzeko askatasuna eduki behar dugula erabilera arduratsua egin ahal izateko.
2008
‎Askatasun zahar horiek mantentzeko borroka egin dute euskaldunek. Hugok" Iraultza egin dugu baina iraganeko gauza onak ere kontuan hartu behar ditugu" defendatu zuen. Hugok Iraultza sakondu nahi zuen iraganeko gauzak kontuan hartuta, iraganeko herrian herriko askatasun zaharrak eta tradizioak zainduz.
‎esango da Zinemaldiari dion fideltasunak izango duela zerikusirik sarian; ikusle honek berriz, Genova gustuko izan zuen. Zuzendariaren lanak txaloren bat merezi zuela uste dut, tamainan, hori bai, ez baita britainiarraren onena ere.
2009
‎Hortik pentsatu dezakegu zer den gehien gustatzen zaiguna eta zer politika publiko bultzatu. Familia ez da marko bakarra, eta askotan ez da onena ere. EHUko ikerketa berri batek aztertzen ditu bai familiak eta bai hezkuntza sistemak transmititzen dituzten berdintasun parametroak, eta hezkuntzaren emaitzak baikorragoak dira.
‎Buhameen antzerkia, berriz, inoiz baino landuagoa. Dantzari, kantari eta antzezle bakarrik ez, gidoilari onak ere baditu Zuberoak.
‎El Quijote, literaturaren historiako eleberririk ezagunena bat nator onena ere badela diotenekin, zalduntza liburuez barre egiteko ondu zuen Cervantesen eskumako eskuak. Nago, ez ote zioten ezkerrekoa, Lepantoko guduan galdu zuena, Umberto Ecoren arbasoren bati txertatuko.
‎Ezta onerako ere?
‎burua 380ko bihurtu beharra, poseituek izan ohi duten piura eskasa... Baina baita alderdi onak ere: deabruaren esku hartzeari esker, poseituak gai dira bat batean hainbat hizkuntzatan aritzeko, Asiako, Europako, Elfoen lurraldeko nahiz Zuberoko ekialdeko.
2010
‎Ezker arabiar sekularra desagertu zelako. Beraz, den bezain itsusia izanda, fundamentalismo hori, neurri batean, seinale ona ere bada: esan nahi du badagoela aldaketarako potentziala, baina ez dugula erabili eta horren prezioa ordaintzen ari garela.
‎Ahal den mundurik onenean ere, izango da" gaizkilerik" premiagatik miseriak eraginda, neurrigabeko anbizioagatik lapur esku leunak, ezjakintasun edo itsukeriagatik, beldurragatik, nortasun patologiengatik eta beste hainbat arrazoirengatik. Horientzako irtenbide lehena eta ia bakarra espetxea ote da?
2011
‎Autismoarekin lotzen zituen lan zientifikoa gezurrezkoa dela ikusi da, eta gaur egun, merkurioa erabat ezabatu da txertoetatik. Eztabaida luzeagoa emango lukeen arren, txerta itzazue faborez zuen haurrak, beraien onagatik, eta ingurukoen onagatik ere bai.
‎Baina hori baino gehiago da. Estratega politiko ona ere bada. Politikan sartu zenetik oso garbi eduki du zer nahi zuen eta nola egin nahi zuen aurrera.
2012
‎Beste bati bideakin gauza berdiña gertatzen zitzaion. Onekin ere berdin jokatu giñan...
‎Realarena ez da erraza jakiten zein hizkuntzaz dagoen. Onenaz ere, sasi euskaraz dagoela esan liteke.
2013
‎Badirudienez kostaldean kontua ez zen bertako laborariek ez zekitela euskaraz, baizik eta horien euskara eta nire osabarena ez zirela elkar ulertzen erraz. Gero kazetari moduan ere egin zuen tokian tokiko kazeta birentzat, zortzi haur ukan zituen eta guztiei ikasketa onen ordaintzea lortu zuen, eta ez zen lan erraza izan, orduko baldintzak jakinik; kirolari ona ere izan zen. Nik dakidala, gutxienez judoan eta igerilekuan egiten zuen ongi.
2014
‎Haurretatik, marrazten eta margotzen hasi nintzen. amorratua nintzen horretan. Eta errege erregalorik onenak ere margoak eta lapitzak nituen, bestelako jostailuak baino nahiago nituen, askozaz. Nik ez dakit nire obrak batere balio duen, geroan ere baliorik izango ote duen, baina ez zait axola.
‎Eta hemen ere erantzun garbirik ez, baina orain arte arrakasta eman dioten faktore guztiak hor daude. Krisia geratzeko etorri da eta kasurik onenean ere ez da lehengo maila ekonomikorik berreskuratuko. Horrez gain, indar politikoa orain antolatuago dago eta jauzirako prest.
‎Ez naiz honetaz mintzatzen lehena, ez dizut erbi bat altxarazi. Estatistikak hartzen baldin badituzu, onenean ere txekeatutako gaixo batek biziraun dezan bi edo hiru urte gehiagoz, 60 ingururi eragin diezu inpotentzia edo inkontinentzia, 200 batek jasan dituzte biopsiak, pixeko infekzioak behin eta berriro…
2015
‎Orduan, paretaren kontra ni jartzeko eskatu zidan, jarri nintzen eta bat batean dardara betean hasi nintzen eta negar batean; psikologoak atera behar izan ninduen paretatik. Aste oso batean giharrak ere minduta izan nituen ondoren, baina bere alde ona ere izan zuen, ohartu nintzen zer egin zidaten eta hori barruan nuela. Hau da, torturatu eta hiru urtera, torturatu nindutela lehenengo aldiz sentitzeak, egindakoa egin zidatela berresten lagundu zidan.
2016
‎Hemen, etorkinak, ingurugiro ez pribilegiatuko gazteak eta emakume transexualak dira gehienik hunkiak; ez dira erakargarriak, ez da hiesa anitz aipatzen. Horregatik diot LGBT komunitatearen historia transmititu behar dugula, bai belaunaldi zaharraren onerako, baita gazteenaren onerako ere. Jakin dezagun ezaxolakeria handienean, gay belaunaldi oso bat hil zuela hiesak.
‎Europako film onena ere, publikoaren aburuz, zine soziala da: Claude Barras zuzendariaren Ma vie de Courgette animazio lana.
2017
‎Asko esan da instituzioek eta formazio politikoek prozesuan egin dezaketenaz, baita sarri euren arteko disfuntzioaz ere, baina gutxiago gizarte zibilaren protagonismoaz, oso argi baitago aurreko biek bakarrik ezin dutela, kasurik onenean ere, gehiengo sozialak behar dituzten aldaketak gauzatu eta modu iraunkorrean bermatu, ohiko lau urteko politika alditik harago. Bestera esanda, gizarte politikoak kudeatu luke gizarte sozialak sendotutako prozesua.
‎Ez dugu industriarik, baina industriak bere alde ona ere badu, dirua baitakar. Industria izanik ere, ikasi behar dugu ingurumena zaintzen.
2018
‎Ciudadanosek, esaterako, enplegatu publikoaren espainiar estatutua aldatu nahi du, han esaten baita bi hizkuntza diren erkidegoetan hainbat lanpostutan erkidegoko hizkuntza horren ezagutza derrigorrezkoa edo ezinbestekoa izango dela. Ciudadanosek euskararen, galegoaren, katalanaren ezagutza zenbaitetan derrigorrezkoa izatea kendu nahi luke, estatuaren legetik kendu!, hizkuntza horien ezagutza zenbait kasutan onenean ere merezimenduzko gisa baloratua izan dadin. Hori inkonstituzionala da, ordea!
2019
‎Hala ere, badu beste alde bat, natura oso barrutik eta oso ondo ulertzeko moduak dituena. Asko hausnartu, familiakoekin eztabaidatu eta sufritu dut gai horrekin, baina nigan arrasto ona ere utzi du. Nire etxean eduki da sen oso handia eguraldiari begiratu eta jakiteko zer giro egingo duen, kasik baserritarrak bezala.
2020
‎Bazkari ederra ere dasta liteke, dena bertako baratze ekologikotik jasotako produktuekin goxo goxo prestatua. Kokagune ederraz gain, kalitate salneurrian eskaintzen duten zerbitzu onak ere ematen du orain arte izan duten arrakastaren azalpena.
‎Mina handia da tarteka, baina umoreak ez du etxetik alde egin. Eta berri onik ere badu familiak, aurreko egunean jakinarazi zien Hidalgok asanbladaren erabakia: elkar ezagutza fasea amaituta, Errekaleorren geratzeko aukera dute.
‎" Une jakin batean amaitu zen haiekiko sintonia. Familiarik onenetan ere gertatzen da". Jakinarazpen ofizial gehiago:
2021
‎Oraingoz kolpe handirik ez dugu hartu, baina bueno, sei hilabete daramatzagu. Etorriko dira liburu oso kaskarrak eta baita liburu onak ere.
‎Bestelako oroitzapen onak ere ekarri ditugu opari: hondartza luze luzeak, eguraldi bikaina, bertako argia eta ilunabar ikusgarriak.
‎Ez naiz kexu. Oso une txarrak pasa ditugu, baina onak ere bai", dio Aristizabalek, eta Arrugaetak itxi du solasaldia: " Bizitza bakarra izan dut, interesgarria izan da eta nik erabaki dut.
‎Ia 100 irakasleren babesa jaso dugu, eta dozenaka euskaltzale ezagunek ere bat egin dute gure ekimenarekin: soziolinguistikan adituak dira, edo kazetariak, artistak, kirolariak, musikariak, idazleak, bertsolariak… Guraso askoren sostengua eta esker ona ere heldu zaigu, erabat identifikatu baitira ekimenarekin, eta batzuek pena dute berandu jarri delako martxan, haien seme alaben garaian ez zelako holakorik plazaratu. Argi dago funtsezko gai bat jarri dugula mahai gainean, eta esan daiteke euskaldun askok sentitzen dutenarekin konektatu dugula.
2022
‎Oraingoz ez da aurreikusten ez lehorte handirik ez euri zaparrada ikaragarririk. Horrek alde ona ere badu: berogailuak gutxiago ari gara erabiltzen udazken honetan.
2023
‎Horregatik, zaintza sistema publiko bat erreibindika dezakegu eta aldarrikatu behar dugu, eta horretan ari gara, bizitza duina emateko zaindu behar denari eta modu profesionalean edo ingurune pertsonaletan zaintzen duenari. Baina irudikatu ahal dugun zainketa unibertsal eta bermatuen zerbitzu publikorik onenak, hemen eta orain, eta, ziur aski, imajina daitekeen mundurik onenean ere, ez du inoiz lortuko (eta ez du lortu behar) hartzen ditugun erabaki jakin batzuei lotutako sakrifizio dosi gutxienekoak erabat ezabatzea.
‎Aldiz, sentimenduak, pasioak, horrek gauzak hustuta dauzkagu, ez dira existitzen, edo oso gutxi existitzen dira, aldrebestuta. Aldiz, daukagu kotxea, bidaiak hona eta hara, mobilak, pantaila ez dakit nolakoa… Kapaz gara ordenagailuz munduaren beste aldean dagoen batekin kontaktatzeko eta goian bizi denari egun on ere ez esateko. Zerbait ez dabil ondo.
‎Ipar Euskal Herria ttipi ttipia da, denek elkar ezagutzen dugu eta gauza kontrajarriak itxoiten ditu jendeak. Instituzioaren baitan, berriz, politika publikoa eramateko kontu oro justifikatu eta neurtu behar dugu, begirada zorrotza dute instituzioek, berez gauza ona ere badena. Lau kideen artean adosturiko politika da Euskal Hirigune Elkargoa, Estatua, Eskualdea eta Departamendua eta EEP euskararen alde sobera engaiatzen denaren susmoa dute horietariko batzuek.
‎Kontakizun hori da iritsi zaiguna eta hango eta hemengo diskurtso atzerakoiak zeharka bustitzen ditu: 40 urte horietan egon zirela gauza onak ere, egon zirela industria gizonak ekonomia altxa zutenak desarrollismora bidean, Ibaizabaleko itsasadarretik Abrako ortzi mugan etorkizuna ikusten jakin zuten ekintzaile eta berritzaile azkarrak, hiztegi arranditsuetan eta aldizkari prestigiodunetan agertzea luketenak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia