Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2001
‎Halako kartak etortzen direnean irabaztea ez dela misterio izaten erran zidan Luisek. Halako sasoiak ez ote zituen karta onak ere harengana tiratzen erantzun nion nik.
‎Eta horregatik beragatik, ez dago traidorerik... Onenean ere, une iheskor batean heroikotzat edo traiziotzat jotzen dugun ekintza bat dago. Benetan, ez dago epai moral erabatekorik ezartzerik, eta hori saltsan, jardunean gauden guztiok dakiguna da.
‎Ez ninduen ustekabean harrapatu Pabloren erantzunak; espero nuen holakorik. Seinale ona ere bazen: bere onera itzultzen ari zen seinale.
2003
‎Idazleak bizitzan zoritxar asko pasa ondoren idazten ditu bere libururik onenak. Idazle zoriontsuak ez zaizkit interesatzen, onena ere aspergarria suertatzen da. Hau da idazleak gauzatzen duen miraria:
‎Lagunik onenak ere
2004
‎Bai erantzutekotan zegoela, aita ikusi zuen atetik barna sartzen. Berehala ohartu zen, onenera ere, ñabarturik zetorrela.
2005
‎Antzarak ferratzera bidali zituen Damianek. Arratsalde onik ere ez zien esan. Agurrik ere ez, jiratu eta alde egin zutenean.
‎Alaba Larrialdietan zegoen kalentura handiak jota, 41 gradu. Eta aldi berean ustekabeko telefono dei batek albiste onak ere ekarri zizkion. Eta ez hemorragiagatik, ez sukarragatik, bakarrik negar egin zuen berri ona lagunarekin konpartitzean.
2006
‎Negozio kontuetan aski iaioa naizenez, eta aholkulari onak ere bilatu ditudanez, hazkunde zinez handia izan du harrezkero nik behartsuentzat pilatutako kapitalak. Bitxia da, paradoxikoa:
‎Leku natural eta ederrak edonorentzat eta noiznahi hortxe natural eta eder daudelako dira natural eta eder. Niri, bestela, ezin zait leku bat natural eta eder iruditu; oroitzapen onen gordeleku edo tomate eta piper goxoen sorleku izan daiteke, asko jota, onenean ere.
‎Justizia, onenean ere, bi injustizia edo gehiagoren arteko hautua izaten da.
‎Bere sentikortasunik ezaren kausaz lotsaraino larriturik, ezer sentitu orduko –harrituta, miretsita, sinetsi ezinda–, berehala sentimendu horren idatzizko lekukotasuna ematera jotzen duen pertsona bihozgabea da, onenean ere, poeta.
‎...nituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea:
‎– Azpijokoak ez dituk inoiz gomendagarriak politikan, baina are gutxiago alderdikideen artean, inoren fede onaz baliatuz. Engainatuak fede onez ere oldar zitezkek, denen kalterako.
2007
‎Ainhoak ez zion egun jakinik paratu, baina ez zuen konprenitzen nola ematen ahal zuen hainbertze denbora deitu gabe. Nahiz Migelek enkargu gehienak oraino airean eduki, albiste onik ere bazegoen, eta ahaleginen berri eman nahi zion lehen baino lehen.
‎Ez zuen batere gogorik harreman diplomatikoetan endredatzeko, baina saiatuko zela erran zionez, ardura lepotik kentzea komeni zitzaion, hainbat hobe zenbat eta lasterren. Azken batean, onerako ere gertatzen ahal zen, bere egoera legalaren etorkizun hurbila konpondu gabe zeukan oraino eta ez zen Alberto Joseren azpilanekin osoro fidatzen. Bizpahiru egun hartuko zituen indarrak biltzeko eta, gero, Ainhoak aipatutako institutura hurbilduko zela deliberatu zuen.
‎zorionekoa kantua maite duen gizasemea. Eguerdia da oraindik eta gauera bitartean ez du eguna ebakiko dion ezer, irakurtzeak buruko mina ematen dio eta musikak oroitzapenak ekartzen dizkio, eta oroitzapen onenak ere txar bilakatzen dira oroitzapen izateagatik, horrelakoa da malenkonia. Korridoak euskaratzen ditu baleiatu bitartean eta efektuak barre txiki bat eragiten dio.
2009
‎Akabo mainguak, minak, ezinak, gorrotoak, azkurak, akabo dena. Akabo onena ere, akabo puruak, akabo emakumeak, akabo baso erdiak, akabo harmonikak, bertsoak eta eskean ibiltzeak, akabo gu eta akabo haiek. Akabo dena, den dena, akabo gerrak, hiletak, monarkiak; akabo.
2010
‎Geroago esango zion Oliveirak, Oskar ez zela bere nobioa. Lagun ona bai, lagun onena ere bai, eta baita lagun bakarra ere.
2011
‎Oreka arazoak ere agertzen zaizkiok tarteka eta, orduan, desegitear dagoen emakumea zirudik. Baina, zorionez, onera ere egiten dik noizean behin. Hartara, zorionez berriro ere, etorkizuna ezin litekek erabat aurreikus.
2012
‎– Kontu honek alde ona ere badauka: Zuriarrainenak egin du –poztu da Nora.
‎Errazago ateratzen dira esker oneko hitzak, mingaina trapu ustel bat bezain latz duzunean. Whiski eta pattar onenak ere airean ibili ziren bazkalostean, etsairik handiena ere lagun bihurtzeraino. Handik elkar besarkatuta ez irtetea izan zen gehien harritu ninduena.
2013
‎Garunaren mekanismoren bat izan behar du, jauna. Narrazioetarako ideiarik onenak ere justu loak hartu aurretik bururatzen zaizkit beti. Eta gero jaiki beharra, kamisoi hutsean, hozteko ere...
‎Adarra jotzen du idazleak? Egoerarik onenean ere eszenatokitik at geratzeko aukera ematen digu-eta! Ikusle hutsak izan gaitezke-eta!
2014
‎ez al zen beren larriminaz ohartzen? Aldi berean, seinale ona ere izan zitekeen: aita lasai bazegoen, halaxe behar zuten beraiek ere.
‎Irene Arriasen gurasoek ez zuten diru arazorik 1974an, ondo irabazten zuen Abel Arriasek, enpresa handia, ondo tratatzen zuten. Edozein ikastetxetan sar zezaketen Irene beraz, onenetan ere bai. Asko zeuden Algortan, Algorta inguruetan, Bilbon, irakaslerik onenak, prestigioa, baloreak ere katolikoak.
‎Kalerako jertsea jantzi zuen, ez zuen jakarik eramango, arraroa egin zitzaion. Ordura arte ez zen kalera jakarik gabe irten, azterketa guztietara eraman zuen jaka eta guztiak gainditu zituen, nota onak, oso onak ere bai, baina hego haizea lizentziatura egunean. Eskuak garbitu zituen, aurpegia, begiak batez ere, piztak kendu zituen, lentillak.
‎Baina berehala konturatu zen ezetz, edozein lekutara berandu ez heltzeko esaten zion bezala esan ziola bigarren esaldi hori ere. Nota onak alabak beti, oso onak ere bai, zertarako arduratu orain. Labea zabaltzeko apur bat makurtu zen ama.
‎Irene Arriasek azterketa hartu, irakurri eta lehenengo segundoan jakin zuen gainditu egingo zuela, nota ona ere atera zezakeen, oso ona ere bai. Galdera guztietan zeukan asko idazteko, ikasitakoaren laurdena ikasita ere gaindituko zuen azterketa hura.
‎Irene Arriasek azterketa hartu, irakurri eta lehenengo segundoan jakin zuen gainditu egingo zuela, nota ona ere atera zezakeen, oso ona ere bai. Galdera guztietan zeukan asko idazteko, ikasitakoaren laurdena ikasita ere gaindituko zuen azterketa hura.
‎Azterketaren zati handi bat irakurri ahal izango zuen entregatu aurretik. Beste atseden txiki bat hartzea erabaki zuen orduan, iruditzen zitzaiolako ordura arte idatzitakoarekin gaindituta zegoela azterketa, nota onarekin ere bai.
‎Irene Arriasi esan ziotena baino garestiagoa izan zen bazkaria. Izerdi usaina ezin zen igarri jatetxe barruan, bestelako usain batzuk zeuden, guztiak onak ere ez, askozaz ere nabarmenagoak.
2015
‎– Ez da hori, Roman. Makina bat gauza gertatu da, onak ere bai, baina amaitu da, niretzat amaituta dago.
‎Ni bizi naizen lekuko gaztelania ez da horrelakoa. Gutxitan esaten didate señorita, eta egun onak ere, egun onak dira, buenos días soilik. Muy hori, bakan.
2016
‎Genero beltza ezin dela osotasunean besarkatu, sailkatu edo definitu uste izateak ez du esan nahi, ordea, genero beltzaz hitz egin edo idatzi ezin denik. Gertatzen dena da hala uste duenak badakiela, kasurik onenean ere, egin dezakeena hurbilpen pertsonal bat izatetik ez dela pasatuko.
‎Juan, Aire Armadako kapitain izandakoa Errepublika garaian, lanera Madrilera joana zen gerra amaitutakoan. Zortea izan zuen, lagun bati esker eraikuntza lanetan hasi baitzen, aireportuak egiten, eta posizio ona ere lortu zuen. Txominek Frantziako kontzentrazio esparrutik Juan libratu zuen gisara, Juan ahalegindu zen anaia sendatzen.
‎batzuk dira kronopioak eta besteak famak. Kronopioak pixka bat moldakaitzak dira, desordenatuak, despistatuak, baldarrak... baina adur ona ere badute. Eta famak, aldiz, zentzudunak dira, ordenatuak, zerebralak... alegia, aspergarriak.
2017
‎Gero eta argiago dago espetxealdiak ez dituela erasotzaileak eraldatzen (Angela Davis-ek Euskal Herrira egindako bisitan ezin hobeto adierazi zuen moduan), nahiz eta kasu larrienetarako behintzat beste alternatibarik ez eduki momentuz. Era berean, salaketa poliziala ez da beti ez ezinbestekoa ezta irteerarik onena ere, egoerak txarrera egin baitezake eta irtenbide bat topatzea zaildu (emakume batek haren bikotekidearengandik jasotzen dituen tratu txarren kasuan, zenbait kasutan, esate baterako). Bestetik, erasoa eta egindakoaren aitortza/ erreparazioaren artean orekarik doiena bilatzea litzateke helburu behinena.
‎– Ikusten duzu? –esan zidan– Azkenean beti iristen da eguraldi ona ere. Pazientzia pixka bat besterik ez da behar.
‎Normala denetik aparte bizi gara, arauz kanpo, eta jendeak ezin du disimulatu. Karitatea ez denean higuina da, eta badira beraien ontasuna gurekiko adeitasunarekin frogatzen dutenak ere, miserable asko dago munduan, ezin duzu imajinatu; jende ona ere bai, justuak izateko hori ere esan beharra dago, jende ona egon badago.
2019
‎Ez banintz neska lodia izan gauzak bestelakoak izango ziratekeen politikan, bertsotan... Itsusitzat jotzen den loditasunak gauza onak ere eman dizkit: jazarpen eta eraso sexistetatik babestu nau eta, loditasunagatik onartua ez sentitzeak eraman nau beste ezaugarri batzuk lantzera ere.
‎Isabel, Eli eta Rosa. Zu ez zaitut ezagutzen eta usaina ez daukazu ona ere. Rosa?
2021
‎Niretzat, horixe da dantzak duen ahalmen izugarria, hau da, ikusle trebatuaren arima mundu honetatik kanpoko egoera batera eroatea. Bide batez esanda, zirku emanaldi onenetan ere bizitzen dut emozioen horrelako igoera. Normalean, ez da emanaldiaren denbora osoan lortzen, baina bai une eta tarte batzuetan, eta horrelakorik gertatuz gero benetako esperientzia mistikotzat jo dezakegu dantza emanaldi hori ikusi izana.
2022
Onenean ere, ahoan zaporea higatu
‎Orain, aldiz, onenean ere,
‎Orain, asko jota, onenean ere, idaztean
2023
‎Ertzetan ohitzea dagokigula esan izan du idazle donostiarrak, normaltasunaren paradigmari jarraitu gabe urrats bakoitza asmatzea dela geure egitekoa. Soluzio definitiborik gabeko kontraesan horretan ba omen ditu bere alde onak ere, merkatuaren tiraniatik libre sortu ahal izan eta honen inguruan edo at ibiliko den industria edo artisautza eredu bat izateko aukera, adibidez. 1996a zen ondorengo ardura adierazi zuenean:
‎Sektore prekario bat izatea ez da zentzu guztietan txarrerako, badauzka gauza onak ere: beharrek eta dirulaguntza faltak tresna propioak sortzera bultzatu gaituzte, besteak beste.
‎Dena dela, lehen aipatu duzu prekaritateak, edo zailtasunez betetako egoera honek, badituela bere gauza onak ere.
‎Bai, horrela ikus daiteke, baina elkarrizketa honen hasieran esan dudan moduan, gauza onak ere badauzka: lan hau izateak nire umeekin egoteko aukera eman dit.
‎Momentu gogorrak pasatu genituen. Momentu onak ere bai! Bera izan zen nire itzala, edo hobeto esanda, itzalean lan egin zuena.
‎Baina, bestalde, gauza onak ere ekarri zituen eskolak. Lortu zuen antzerki jendea elkartzea, leku konkretu berean batzea:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia