Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 223

2000
‎Berori beti hain argia! Gainerat, esker oneko ere egon genuke, zeren heriotzak konfesaturik harrapatu baitu, eta jakin nahi nuke zer gertatuko zitzaion, baldin bertze itsas portu horietan harrapatu izan balu...
‎" Irriz ari natzaizu, baina haserre nuke, Graziana. Izan ere, anaia mesprezatzen eta gutxiesten ari zara, zeren eta Joanikot ero samarra izan daiteke, baina baita gizon noblea eta bihotz onekoa ere, eta bere mailako emazteki batekin ezkonduko da, nehoiz ezkontzen bada... zeren hori bertze kontu bat da! Eta ahantz ezazu Maddalen, neskame bat izanik, jostailu bat izan baitaiteke, gehienik ere, Joanikoten eskuetan...
‎—Zer gertatzen zaik, Joanes? —eta, irri zabala egiten zidala, zeren osaba aktore ona ere izan baitzitekeen, erran zidan—: Ez haiz, bada, amorosturik egonen...?
‎hitz handi hark, ordea, haragiaren bakardaderat eraman ninduen eta haragiaren gauerat... eta gau argigabearen gatibu izaiterat, ororen buruan. Eta nola ez ninduen eramanen, bada, libertate ustezko hark, ez bakarrik haragiaren kontu haietan, baina bizitzaren bertze kontu guztietan ere, gaurik gautsuenerat, baldin, kontzientziak" kontuz!" erraiten zidanean, baita asmo onenarekin ere, debeku baten aitzinean bezala sentitzen banintzen, eta baldin debekuaren haustea bihurtzen bazen orduan ene lehen nahia eta gutizia, hartan ene libertate partikularra jokoan balego bezala, jakin ere gabe ezen neure disposizione harekin libertatea urguilu kontu bat bihurtzen nuela eta neure nahikeriaren nahikeria, azken finean?
‎Ez dakit borondate onez ari ote zitzaidan, baina borondaterik onena ere zorigaitzaren iratzartzailerik konplituen eta sostengurik fermuen bihur daiteke, buruargitasunaren eskutik ez doanean; edo ez dakit txantxan ari ote zitzaidan, neure bihotzaren altxagarri eta esportzagarri, baina kontua da ezen haren txantxak ez zidala neholako onik egin: aitzitik, odola sutan jarri, eta su hartarik ihardetsi nion:
‎Baina kontrakoa ere ez da gezur tipiagoa izan enetzat. Zeren bertze muturrean ere bizi izan bainaiz, jan edanetarat eta emaztekietarat emana, eta urgoitu eta gogaitu nintzen azkenean, nahiz eta aitortu behar dizudan ezen iragan nituela oso mementu onak ere.
2001
‎Misionero anglikanoei ez zitzaien onen usaina gustatzen eta, onei ere misioneroena gustatu ez arren, xaboia ezarri zieten gorputza igurtzi eta garbitzeko. Xaboiarekin onek beren koipezko babes hura galdu zuten eta berehala hasi ziren hiltzen.
2002
‎Batxilerreko bigarren ikasturtea estudiatzen ari nintzen orduan. Ez nintzen estudiante txarra, baina onenen artean ere ez nengoen, ordu arte behintzat. Urte hartan, ordea, onenen artean egotea lortu nuen, hain gertatu zitzaizkidan osabaren hitzak akuilu eta ezten.
‎Eta ipintzen dugu pieza bat hemen, pieza bat han, batzuetan zuzen, baina baita oker ere beste batzuetan, argazkiari ez dagozkion piezak jartzen ditugulako, edo dagozkionak ere leku desegokietan jartzen ditugulako. Eta ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan, eta argazkia osaezina dela, ondorioz. Eta joko hura egunez egun jokatzea, orduan, malda gorako ekintza bihur dakiguke, ezintasunaren mugetaraino eraman gaitzakeena, non desesperazioa, etsipena edo, are okerrago dena, asperkeria amoranteen inguruan hegaldatzen diren, adur txarreko hegaztiak balira bezala, puzzlea noiznahi hankaz gora jartzeko asmotan.
‎–Putreek eta fama txarra dute, baina bidaiarik onenak ere alde batera utziko nituzke –Asia, Afrika eta Ozeania–, haiek bezala ordubetean hegan egiteagatik.
‎Eta, amodioaren eguzkia bihotzean neraman arren, ez nuen beti asmatzen. Borondate ona ere ez baita aski izaten, hainbatetan. Izan ere, nola emango nion nik neguko lore hari gutxieneko berotasuna, baldin eta ni ere, batzuetan, neguak jota sentitzen banintzen, bihotzeko eguzkia ere ilunak hartuta?
2003
‎Hiriak estreinakoz erakutsi zion bazuela aurpegi onik ere. Marlene eta Ava.
2004
‎Ikus dezagun euskarari aplikatu nahi zaion politika eredua: . Arrazoi zientifiko sendoetan oinarritutako hizkuntza plangintzarik onenak ere. Josune Aristondoren hitzok ez dira aldrebesak gure hizkuntza politika ofiziala zertan den jakiteko, huts egingo luke herritar gehienak horren alde ez baleude.
‎Ez dakit Dekretuak zertaraino behartzen duen administrazioan lanean diharduen langilea euskara erabiltzera. Euskararen aldeko araudi erabakirik onenak ere gehiegi izaten baitu euskararen zoriak izan behar lukeenetik, eta arras gutxi zinez izan behar duenetik. Euskararen normaltze erabakiak ez dira sekula izaten izan behar dutenak, hau da, erdarari dagozkion moduan, ezinbestekoak, izan behar luketenak baizik:
‎Eta erantzunen artean, bat behintzat, honakoa da: euskararen ofizialkidetasunak, kasurik onenean ere, izaera subjektiboari darion legetasuna du. Demagun, bada, hezkuntzaren esparrura jo dugula froga enpirikoen bila, hau izan daitekeelako legeria linguistikoaren aplikaziorik oparoena euskalduntze politikaz ari garen bezainbatean.
‎Entzutekoak ziren bizikleta zaharraren kexak, txapeldunaren pedalkada bakoitzaren ostean. Tresna hark sekula ez zuen holako abiadurarik ezagutu, bere garairik onenetan ere ez.
‎Aurkikuntza honek, lepo inguruan beldurraren atzaparra sentiarazi bazidan ere, bere alde ona ere izan zuen: izu gorriak suntsitu baitzituen gogoa lausotzen zidaten laino guztiak.
‎Eta kontuak barregarria izaten jarraitu zuen, harik eta Molaren mutilen kanoikada batek eskua erauzi zion arte. Hala ere, ezbeharrak bere alde ona ere izan zuen: gertakari tamalgarri hari esker ezagutu baikenuen elkar, La Roseraie ko ospitaleko zuritasunean gure oheak elkarren ondoan suertatuta.
‎–Baina ona ere izan liteke, hortaz? –tematu zen Joseba.
‎Aldi onik ere badugu.
‎Ongi eta on ere
2005
‎Eta nolakoa da txantajea? Batzuetan, borondaterik txarrenarekin egina, baina baita borondaterik onenarekin ere, beste batzuetan, ez dakit zer den okerragoa. Ederki probatu nuen nik hori neure senar ohi Anbrosiorekin, infernuan egon dadila.
‎–Badakizu, hemen erraza da edonork kartzelan dagoen lagun edo senidea izatea, edo mehatxupean bizi den beste aldeko norbait, eta nik baditut lagunak kartzelan, baten bat oso lagun ona ere bai, eskutitzak idazten dizkiogu elkarri, baina hor bukatzen da dena!
‎Ez dut uste ordu honetan bulegoan egongo denik. Eta kasurik onenean ere zer egin dezake berak. Ez dakit, orain jende gutxirekin fidatzen naiz...
‎Amorratu egiten dira hain pertsona baldresaren aldamenetik igaro behar izateagatik. Eta ez diote egun onik ere ematen.
‎Munduko arkitektorik onena izan zen Samuel Mud. Unibertsoko onena ere bai.
‎Lantegitik irten, eta bere kotxera sartzera zihoalarik," desbideratu" egin genuen Txeluk ta biok; eta geurera hurbilarazi. Gizon sendoa zen bera; eta ahots onekoa ere bai, berehala frogatu genuenez.
2006
‎El catalán ha podido y puede recibir voces latinas, castellanas o francesas, catalanizándolas, porque es lengua latina; pero el vascuence, si las recibe, degenera en jerga" 302 Euskara, latinari eskerrak behiala" kristautu" ahal izan zen, baina orain modernotu ez. Nola beste bideak ere –kontzeptuak bere baitatik sortzeak–, aparte euskarak horretarako ez omen duela aski kulturarik303, onenean ere zapo euskara batera bakarrik eramaten duen304, euskarak ez du inolako irtenbiderik modernitatera.
‎Hamabost abestietatik bat ere ez zen erdi ona ere. Gustu negargarria daukazu, benetan.
‎Lehengo txorakeriak eta gehiegikeriak amaituz joan ziren etxe onetan ere. Etxekoandre lanik gabeko aspertuak kezkatzen hasi ziren, edo –Jainko maitea! – neskame morroiak kale gorrian utzi eta beraiek hasi behar izan zuten lanean.
2007
‎Dzanga ozen batekin sartu nintzen uretan, eta hotsa handia izan bazen ostiakoa ez zen txikiagoa izan, ur gainaren kontra hartu nuena lehenik, eta putzuko zoruarekin hartutakoa ondotik. Txar orok omen du bere ona ere, eta zartako harekin brastakoan ahaztu zitzaizkidan zakil harrotuak eta homosexualitate mamuak.
‎Baina bai gutxi gorabehera, gogoan baitaukat oraindik zein izan nuen inspirazio iturri nagusia. Poetarik ez nuen ezagutzen artean; Roberren diskoetan zeudekeen ideia onak ere alferrik ziren niretzat, ingelesez ia hitzik ez nekienez gero; hortaz, besterik ezean, telebistatik atera behar izan nuen nire maitasun gutun hartarako gaia eta jakia; zehatzago esanda, garai hartan telebistan sarri azaldu ohi zen kantari baten abestietatik.
‎Nire esperantza ere pittinka joan zen agortzen eta ihartzen, urik gabeko landare baten antzera, konparazioaren kursia barkatzen bazait. Bere alde ona ere bazuen horrek, ilusioarekin batera itzali baitzen nire larrimina. Pasioetan oso iraunkorra ez nintzelako edo Inmarekiko zaletasuna horren sakon eta sarkorra izan ez zelako, aste gutxiren buruan ia ahaztua nuen gutun hura, sekula bidali ez banu bezala.
‎Gatazka irabazi duen klaseak edo dinastiak Estatuan, gerra irabazi duen Estatuak nazioartean, garaileak berea du garaitia: garaitiarekin arrazoia ere berak du, eta zuzentasuna, eta egia, eta moralki ona ere bera da (historian) 662 Historia epaile bitxia da. Baina problema ez da hori, ezpada historiaren epaia (moralaz historiak ez dirudi deus dakienik) filosofiak bere epaitzat hartzea.
2008
‎–eten zuen markes jaunak?. Baina bere gauza onak ere baditu Elizak, bakoitzari berea, artearen ikuspegitik zer esanik ez: erromanikoa, gotikoa?
‎eztarri hots ezin urduriago batzuk ziren, Beñardoren bizitzako bertsorik onena osatzen zutenak? onena ere ez, beharbada, baina bai intentsoena, errima errepikatua oinarri, erritmo ezin biziagoan: kar kar kar eta kar kar kar; gero, jauzi bat?
‎Eta Reginak ahaleginak egiten zituen itzala burutik uxatzeko, baina ezin itzal hura burutik kendu? aitaren mespretxu hura orban bat bezala sentitzen baitzuen, nola egin zion, izan ere, aitak irain hura, baldin eta berak (Reginak) onena opa bazion hari, halako eran, non errege irudikatzen baitzuen ispiluaren bestaldean noiznahi, koroa eta guzti??, edo petrolio mantxa bat bezala, odolean zehar sakabanatu eta odola zikintzen ziona, baita izen ona ere, ondorioz. Berak ez zuen hartan errurik, zer kulpa izan zezakeen berak, bada, baldin eta neska jaio bazen, halabeharrez, eta baldin eta aitaren abizena, inoiz ezkondu eta seme alabak izatekotan, ezin erakutsiko bazion gizarteari, aitak berak nahi zuen moduan:
‎Harro harro eginda nengoen nire aginte berri hura zela eta, eta poz pozik eguraldi distiratsu, eguzkitsu harekin eta kostaldearen askotariko itxurarekin. Orain banuen nahi adina ur, eta baita jaki onak ere; eta kontzientzia, berriz, nire desertzioagatik hainbeste ausiki zidana, lasaitua nuen neure kasa lortutako garaipen handiarekin. Nik uste nire pozak ez zuela hutsik izango ez balitz izan kontramaisuaren begiengatik, burlati segitzen baininduten kubiertan nenbilela, eta bere aurpegian etengabe ageri zen irribarre arraro harengatik.
‎–Alde onak ere baditu honek, ohartarazi gintuen kapitainak?; baliteke gure aurreko basoa garbi egotea. Marea oso behera dago, eta gure trasteak agerian egongo dira.
‎–Baskoak omen garen hiritargo osoari dagokion nazioa eraikitzeari emango zaio lehentasuna, onenean ere, eta euskaldunok eskema horretan beti aterako gara gutxiengo baztertu eta galtzaile?.
‎–Ni nekez izan naiteke Erromako Elizako eliztar leiala, badakizu; nola, bada, nire familia Mendizabalen desamortizazioarekin egon bazen...! –eten zuen markes jaunak– Baina bere gauza onak ere baditu Elizak, bakoitzari berea, artearen ikuspegitik zer esanik ez: erromanikoa, gotikoa...
‎Beñardok, ordainean, burua urka bilurrean sartu eta barre histeriko luze bat egin zuen, min iturri baten jarioa izan zitekeena, baina plazer iturri batena ere bazena: eztarri hots ezin urduriago batzuk ziren, Beñardoren bizitzako bertsorik onena osatzen zutenak... onena ere ez, beharbada, baina bai intentsoena, errima errepikatua oinarri, erritmo ezin biziagoan: kar kar kar eta kar kar kar; gero, jauzi bat... eta grabitate indarrak egin zuen gainerakoa.
‎" Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena...!". ...zeko, baina ezin itzal hura burutik kendu... aitaren mespretxu hura orban bat bezala sentitzen baitzuen –nola egin zion, izan ere, aitak irain hura, baldin eta berak (Reginak) onena opa bazion hari, halako eran, non errege irudikatzen baitzuen ispiluaren bestaldean noiznahi, koroa eta guzti? –, edo petrolio mantxa bat bezala, odolean zehar sakabanatu eta odola zikintzen ziona, baita izen ona ere, ondorioz. Berak ez zuen hartan errurik –zer kulpa izan zezakeen berak, bada, baldin eta neska jaio bazen, halabeharrez, eta baldin eta aitaren abizena, inoiz ezkondu eta seme alabak izatekotan, ezin erakutsiko bazion gizarteari, aitak berak nahi zuen moduan:
2009
‎Ordea guti. Eta halatan Eskritura Sainduan konparatzen dira giristino onak, harri preziatuekin, aditzera emateagatik giristino on ere guti dela; batak bezain bertzeak, direla gaitz edireiten. Eta nola bertze harrietarik baita, preziatuetarik baiño frankoago, hala dela halaber kondenatuetarik ere salbatuetarik baiño gehiago.
onenean ere.
‎Bestea joera espiritualista zen: apaizak ez du apaiza baino izan behar, munduan ez du zertan sartu( onenean ere lan horiek laikoei dagozkie). Inkarnazionistak mundua askatu nahi du, espiritualistak bere burua mundutik askatu.
‎Baina bazterrezina da betiere, bereziki eskuarteko bere beste lanetan razionalitate estrikto harekin ohi diharduenarentzat. Onenean ere, hortaz, horrelakoaren erlijio eta Jainkoaren kontzeptua, fededuna suposatzen badugu, eta Rosselliniren. Francesco giullare di Dio, filmeko Frate Junipero naiboarena, ez dira berdinak izango, eta ez daukate zergatik izan.
‎86, garbitasuna zabaltzen duten mendiko urak 87. Natura ona, positiboa? garbitasunarekin asoziatzen da; eta gizarte ona, tradizio onak, jarrera onak ere bai. Haurrak aingerutxo orbangabeak dira, gaitzgabekoak, uholdeak zikindu ez duen erpin bakarrean salbatuak;, biotz ederren jabeak, eta/ Gogo garbi garbidunak?, adimena ere garbi eta maitagarrikoak; edo, hainbeste garbitasun biltzen duen beste kontzeptu bat erabiltzeko,, loreak?
‎Zerbait gustatzen ez bazitzaidan, zenbatu egiten nuen infinitura arte, eta gauza txarrek, gehienez, hogei hogei irauten zuten. Onek ere bai. Baina onak ez genituen zenbatzen.
‎Ordenagailuaren tapa itxi, txaketa jantzi eta irten egin nintzen. Etxean lan egiteak bere alde onak ere izan behar zituen.
‎–Ba, zulo horretatik behera joango duk Perezen izen ona ere, Lander. Lapur bezala geratuko duk, betiko kakaztuta.
‎Baina Nazario gizon tematia zen, eta berriro estutu zuen, itzalean betiere, jakina, baita modu onean ere, zuzendaria gizon ezagun bezain estimatua baitzen, bai hirian bai musika munduan ere prestigio handia zuena?, berriro eta berriro, harik eta zuzendariak Adarekin hitz egitea erabaki zuen arte:
‎Zer zebilen, izan ere, bere deabruzko seme hura alaba gaztearen gainean jarrera hartan? Reginak bazekien, bai, burutik pasatzen ari zitzaiona ezinezkoa zela, baina, onenean ere, eszena ekibokoa zen hura, beste zerbait ere, berak buruan zeukana, adibidez, pentsatzera eraman baitzezakeen edonor; haiek ez ziren, edonola ere, neska mutilen ibilerak, ezta hurrik eman ere!
‎oroitarazten zion Nazariok, Mateo Sukunzarengandik ikasitako hitzetan?, orbetarren fabrika ere erresuma txiki bat baitzen, azken batean, boteregune bat?, non gizalegearekin zerikusirik ez zutèn beste lege batzuek erabakitzen baitzituzten noiznahi giza harremanen nondik norakoak; ildo horretatik, aitak argi eta garbi esan zion semeari bi punturen arteko biderik motzena, geometriaren ikuspegitik, lerro zuzena zela? onena ere bai, beste ikuspegi askotatik begiratuta, erosotasunaren ikuspegitik, esaterako?, baina argi eta garbi esan zion, halaber, giza harremanen munduak ez zuela mundu geometrikoarekin zerikusirik, are gutxiago fabrikako harremanetan, zeinetan lan gatazkak edonoizkoak izaten baitziren, eta haietan bihurgunez jositako bide deserosoena zela askotan erosoena eta onena: langileei promesak agindu eta betetzeko epea luzatu?
‎Ada, haur guztiak bezala, apetatsua eta tematia izan zitekeen, baina bazuen bere bihotz ona ere, horregatik zebilzkion, beharbada, buruan, Domingok segundo batzuk lehenago anai arreben aurrean ahoskatutako hitzak:
‎Domingok bazekien nola zegoen Ada eta bazekien, halaber, minutuetako bizitza geratzen zitzaiola, onenean ere; baldintza haietan, baina, nola edo hala ezkutatu behar zion arrebari berak jada bazekiena:
‎–Horrekin zer esan nahi didazu, komunisten artean jende ona ere badagoela? –erantzun zion Teofilo Mariak, arrebari hatz erakuslea erakutsiz?.
‎Teofilo Mariak esandakoaren haritik, Domingok halako zerbait pentsa zezakeen: . Komunista onik ez badago, anarkista onik ere ez: hori esan nahi al duzu?
‎Inportanteena Jainkoa da, eta Jainkoak desegiten du, Jainkoak berregiten, beti gure onerako? baita Domingo eta aitaren arteko harremanen onerako ere, orain nekez uler dezakegun arren, esan zuen Ernestinak, isilune baten ondotik.
‎Hala holakoa. Onegia ere ez. Verari ez zitzaizkion gazteak gustatzen, jauna.
‎–O, onegia ere ez, jauna. Emakume zaila zen Mrs.
‎–Zertarako hainbeste erloju?? Eta pertsona baten gauza onak ere kritikatzen direnean, jauna. Horrek esan nahi du zerbait bazela euren artean, zerbait zeukala miss Albretek Mrs.
‎Baina Auschwitzen burokraziarik onenak ere bazituen bere oztopoak. Gaixoak eta lanean hildakoak biltzeko erabiltzen zen barrakoian, hilotzak ate ondoan pilatzen ziren berehala.
‎Putek egun onak ere izaten dituzte. Nire lagun bat kokoteraino zeukan bere anaia gazteak, etengabe baitzebilkion alamena ematen, beti sexuaz hitz eta pitz.
‎bi gorputzez ere mintza zitekeen, biak ere marra batek bereizita, langileak alde batean eta nagusia eta nagusiaren ingurukoak bestean; Teofilo Mariak, beraz, bazekien marraren zer aldetara zegoen, egin ere, aspaldi egin baitzuen aukera... egin beharrik ere izan ez zuena, bestalde, nagusiaren seme zintzoak nagusiaren alde behar baitzuen, ezinbestean; aitak ezagutzen zuen, halere, Teofilo Maria, eta bazekien, hortaz, akzio eta erreakzioaren printzipioa bezain garbia zela: ...Sukunzarengandik ikasitako hitzetan–, orbetarren fabrika ere erresuma txiki bat baitzen, azken batean –boteregune bat–, non gizalegearekin zerikusirik ez zutèn beste lege batzuek erabakitzen baitzituzten noiznahi giza harremanen nondik norakoak; ildo horretatik, aitak argi eta garbi esan zion semeari bi punturen arteko biderik motzena, geometriaren ikuspegitik, lerro zuzena zela... onena ere bai, beste ikuspegi askotatik begiratuta –erosotasunaren ikuspegitik, esaterako–, baina argi eta garbi esan zion, halaber, giza harremanen munduak ez zuela mundu geometrikoarekin zerikusirik, are gutxiago fabrikako harremanetan, zeinetan lan gatazkak edonoizkoak izaten baitziren, eta haietan bihurgunez jositako bide deserosoena zela askotan erosoena eta onena: langileei promesak agindu eta betetzeko epea luzatu... edo haiek bete ez; informazioa manipulatu eta zurrumurruak zabaldu, enpresa krisian ote zegoen ez ote zegoen, langileak mugi ez zitezen.
‎–Horrekin zer esan nahi didazu, komunisten artean jende ona ere badagoela? –erantzun zion Teofilo Mariak, arrebari hatz erakuslea erakutsiz– Komunismoa, ordea, berez da txarra!
‎Teofilo Mariak esandakoaren haritik, Domingok halako zerbait pentsa zezakeen: " Komunista onik ez badago, anarkista onik ere ez: hori esan nahi al duzu?
‎Domingok bazekien nola zegoen Ada eta bazekien, halaber, minutuetako bizitza geratzen zitzaiola, onenean ere; baldintza haietan, baina, nola edo hala ezkutatu behar zion arrebari berak jada bazekiena:
‎–Auzi honetan inportanteena ez zara zu, ez Domingo, eta ez ni. Inportanteena Jainkoa da, eta Jainkoak desegiten du, Jainkoak berregiten, beti gure onerako... baita Domingo eta aitaren arteko harremanen onerako ere, orain nekez uler dezakegun arren –esan zuen Ernestinak, isilune baten ondotik.
‎Ada, haur guztiak bezala, apetatsua eta tematia izan zitekeen, baina bazuen bere bihotz ona ere... horregatik zebilzkion, beharbada, buruan, Domingok segundo batzuk lehenago anai arreben aurrean ahoskatutako hitzak: " Zergatik beldurtzen zarete, hain maitagarria bada?
‎Baina Nazario gizon tematia zen, eta berriro estutu zuen –itzalean betiere, jakina, baita modu onean ere, zuzendaria gizon ezagun bezain estimatua baitzen, bai hirian bai musika munduan ere prestigio handia zuena–, berriro eta berriro... harik eta zuzendariak Adarekin hitz egitea erabaki zuen arte: zure aita etorri zait, eta hau eta hura, baina nik uste dut...
‎Zer zebilen, izan ere, bere deabruzko seme hura alaba gaztearen gainean jarrera hartan? Reginak bazekien, bai, burutik pasatzen ari zitzaiona ezinezkoa zela, baina, onenean ere, eszena ekibokoa zen hura, beste zerbait ere –berak buruan zeukana, adibidez– pentsatzera eraman baitzezakeen edonor; haiek ez ziren, edonola ere, neska mutilen ibilerak, ezta hurrik eman ere! Zer esango zuen arrotz mihi gaizto batek, adibide bat ipintzeagatik, neska mutilak era hartan ikusi balitu?
2010
‎Muga haiek zituen, beraz, nire maitasunak, Amandari hitz erdirik ere ez esatera behartzen nindutenak, lagun onak ere izan gintezkeen, zergatik ez!?, harik eta?
‎–Zerbait esan, Gabino, seme kartusiar bat dudala pentsatuko dut-eta, bestela!?; modu onean esan zidan, hori ezin uka, baina aitak, modu onez aritzen zenean ere, esandakoa bete genezan nahi izaten zuen: haren modurik onenak ere hitz egiteko aukera hitz egiteko agindu bihurtzen zuela, alegia, eta zerbait esan behar nuela, beraz!; zer zebilen aita, ordea, nirekin sartzen, bake santuan nengoenean?; gainera, zalantzaren bat banuen, ondotik mintzatu zitzaidan ama, gero eta borondatetsuago zebilkidana nigana hurbildu nahian, irribarretsu. Helenarekin hautsi ahala, bizpahiru astetako katarro latza harrapatu nuen, amari tub... –Atera mihia, ea saguak jan dizun??; etxekoen begi guztiak gainean nituen, agidanean?!;. Jarri zutik, eta esan lasai lasai nahi duzuna, pulpitua zeurea duzu-eta!?
‎Bere ardo dastatze berezian, Clos Vougeot zen lehen saria, Chambertin bigarrena. Ona ere bazen 1934ko uztaren Beaune bat, J, aime à vieillir lema ederra zuena. Bonbaketarien burrunba ondo baino hobeto entzutea upeltegiko plazer eta gozamenak direla medio.
‎Baina tarteka onera ere egiten zuen egoerak, batez ere asteburuetan. Eta horrela ibiltzen ziren, joan etorrian esango nuke.
‎Ahulagoa zirudien, orduak eta orduak ematen zituen negarrez, egunez nahiz gauez, ganoraz deskantsatzea eragozten zigun eta egoera jasanezina ekarri zuen etxera. Horrek bueltan ekarri zituen bikote barruko tirabirak, eta onartu behar dut inoiz neure onetik ere atera ninduela.
‎–Ezta oso aita ona ere.
‎Muga haiek zituen, beraz, nire maitasunak, Amandari hitz erdirik ere ez esatera behartzen nindutenak —lagun onak ere izan gintezkeen, zergatik ez! —, harik eta...
‎" Zerbait esan, Gabino, seme kartusiar bat dudala pentsatuko dut-eta, bestela!"; modu onean esan zidan, hori ezin uka, baina aitak, modu onez aritzen zenean ere, esandakoa bete genezan nahi izaten zuen: haren modurik onenak ere hitz egiteko aukera hitz egiteko agindu bihurtzen zuela, alegia, eta zerbait esan behar nuela, beraz!; zer zebilen aita, ordea, nirekin sartzen, bake santuan nengoenean?; gainera, zalantzaren bat banuen, ondotik mintzatu zitzaidan ama, gero eta borondatetsuago zebilkidana nigana hurbildu nahian, irribarretsu —Helenarekin hautsi ahala, bizpahiru astetako katarro latza harrapatu nuen, amar... " Atera mihia, ea saguak jan dizun..."; etxekoen begi guztiak gainean nituen, agidanean...!;" Jarri zutik, eta esan lasai lasai nahi duzuna, pulpitua zeurea duzu-eta!" oihukatu zuen don Anizetok; ongitxo nekien, baina, ezin esan nezakeela nahi nuena!; nola esango nuen, bada, adibidez:
2011
‎Herritar anitzek, hasieran, mesfidantzaz hartu zuen don Damián, mezatara doi doi joaten zelako, bertze elizkizun guztiak alde batera utzita? baina mediku ona ere bazen, eta, denborarekin, Ama Birjinari kandela piztu baino lehenago, don Damiánengana jotzen zuten herritarrek, iritzi miritzi ororen gainetik.
‎–Atilano anarkista izanen da, baina baita samaritar ona ere, eta samaritar on guztiek merezi dute ene errespetua. Ez al zion, bada, amona Donacianari lagundu eta botikara zuzenean ekarri, hura izotzean erori zenean?
‎Oihu egiten zuen, han behereko jende basa eta umila, buruz ikasitako pater noster edo beste otoitzetako latina endelegatzen ez zuten baserritarrak zeru infernuen arkitektura alarmagarriez ikararazi arte. Ez latina, ez biarnesa, ez frantsesa, ez espainola egiten ez zuten pertsona onak ere dardaraka irtengo ziren elizako atetik.
‎Hein batean egia da. Baina egiago da, biktimen arloa bera gerrarako aprobetxatua ikusteak, borondaterik onenekoa ere paralisatuta uzten duela. Beharbada hori da urratsik zailena bake bidean, baina bakea nahi bada, biktimak biktima izatea, eta beste ezer ez, lortu da.
‎Umiltasuna arriskutsua iruditzen zait, boteretsuek zehazten dutelako, otzana izan zaitezen eta maneiatzen erraza. Baina umiltasun ona ere badago, pertsonak inporta zaizkizula erakusten duena, merezi duen jendearengandik urruntzea galarazten dizuna, eta eurekin solasean, tertulian sortzen da darien naturaltasuna. Ezin da Extranjeras errodatu distantzia mantentzen duen zuzendaria baldin bazara.
‎–Ez da erosoa: hizkuntzak biziarazteko behar den minimotik behera daude hauen (indigenen aitzindariak) planteamendu onenak ere. Ekuadorren baino baldintza eta fundamentu hobeak badaude ere, errigore soziolinguistikotik begiratuta ez daukate etorkizunik bide honetatik.
‎Guztiarekin ere, ordea, mugak eta mugak daude. Gezurra badirudi ere, txarrerako ez ezik, onerako ere erabil litezke nazio mugak, muga horiek jatorrizko herrien izaera historikoa eta espaziala babesteko beharrezkoak diren heinean. Estatu hedakor inperialistei eta globalizazioaren erakarpen indarrei buru egiteko balio baldin badute, betoz mugak.
‎(?) Ahuldutako hizkuntza indarberritzeko saio askok, gehienek seguruenik, ezin dezakete horrelakorik esan, ordea: aurrera baino gehiago atzera egin dute saio horiek edota, onenean ere, ikusteko dago zer ondorio aterako den azkenik. Porrot (partez edo osoz porrot) egin duten indarberritze saioez beterik daude mundu bazter guztiak.
‎Hona Umberto Ecoren iritzia poligloten Europa begiz jotzerakoan: . Poligloten Europa ez da hizkuntza asko erraz hitz egiten dituen hiztunek osatzen dutena, baizik eta onenean ere, bakoitzak bere hizkuntza hitz eginda elkar ulertzen dutenena, nahiz eta bestearen hizkuntza ondo hitz egiteko gai ez izan?. –Mundu poliglota ingelesaren diktadurari ihes egiteko?, Argia,.
2012
‎Hein batean egia da. Baina egiago da, biktimen arloa bera gerrarako aprobetxatua ikusteak, borondaterik onenekoa ere paralizatuta uzten duela. Beharbada hori da urratsik zailena bake bidean, baina bakea nahi bada, biktimak biktima izatea, eta beste ezer ez, lortu da.
‎Hori ez da egia, interneten gauza onak ere asko daude!
‎Garai horretan aurrerapenak egin nituen premiak esku artean jarri zizkidan jarduera mekaniko guztietan, eta uste dut zenbaitetan arotz oso ona ere izan nintzela, kontuan hartzen baditugu nituen tresna apurrak. Gainera, buztingintzan, espero ez nuen arren, maila bikainera iritsi nintzen, tornuaz baliatuta lan egiten asmatu bainuen.
‎Eta Jainkoaren ardurak ni goseak ez hiltzeko han jarritako emaitza garbia zela uste izateaz gainera, ziur nengoen beste leku batzuetan gehiago izango zirela, eta horregatik lehendik ezagutzen nituen uharteko leku guztietan haien bila aritu nintzen, bazter guztietan eta harkaitz guztien azpian, baina ez nuen ezer aurkitu. Azkenean bururatu zitzaidan oilo janaren poltsa astindu behar izan nuela han, eta harridura moteltzen hasi zitzaidan; eta aitortu beharra daukat Jainkoaren ardurari zor nion esker ona ere itzaltzen hasi zitzaidala, gertaera arrunta besterik ez zela konturatu nintzenean. Dena dela, eskerrak eman behar nituen miraria izan balitz bezalaxe, zorioneko gertakari bitxi eta aparta harengatik.
‎Rodolphek gogoeta franko egin zuen pistolen istorio honetaz. Emmak serioski hitz egin bazuen, biziki barregarria zen, pentsatzen zuen, baita gorrotagarria ere, zeren eta berak ez baitzeukan inolako arrazoirik Charles on puska hura gorrotatzeko, gainera jeloskor errea esaten den horietakoa ez izanik; eta, horri buruz, Emmak egina zion berak gusturik onenekoa ere kausitzen ez zuen zin handi bat.
‎–Hara! Dagoeneko dena partekatzen duzue?, baita esker ona ere?
2013
‎Hala ere, Jorge Bucayren gogoetek ez ninduten guztiz konbentzitu, hausnarketa herdoilduak iruditzen zitzaizkidan batzuetan, jeneralizatu ezin daitezkeenak, eta espiritualtasunarekin zerikusia zuten eremuetan galduta sentitzen nintzen, berarentzat hain bistakoak ziren erreakzioak ulertzeko eragozpen izugarriak nituela. Baina, kostatako irakurketa batzuei esker, edo bestela sen onak ere horrela dioelako, orduan konturatu nintzen banantzeko erabakiak beranduegi hartu ohi direla, bietako batentzat zoriontsu izan ez zen garaia bestearena baino luzeagoa izango zelako, eta badagoela horrelako joera bat sufrimendua alferrik luzatzeko, ondo ez egotea inork merezi ez duenean. Eta iruditzen zait, ondo ez egote?
‎Dionixiok bere berba bete zuen, ondo bete ere. Halako eran, non behe behetik hasi zenak gora egin baitzuen, gero eta gorago, bere ametsik onenetan ere azaltzen ez zitzaiòn gailurra eskalatu zuen arte.
‎–Bueno, Tayyeb. Asmakizun horrek zerbait ona ere izanen dik, ezta. Ohoinek, errate baterako, nekez ebatsiko ditek orain gauez??, ihardetsi zion Abdul Alimek, adeitsu.
‎Fadilarena lasto buztinezko etxola bat zen, Butanbeteko herri inguruan; bakarrik bizi zen, baina ez bakardadeak jota, txakur tipi polit bat baitzuen, anitzetan bere magalean edukitzen zuena, orain ferekak egiten zizkiola, orain zorriak eta akainak kentzen, hainbertzeraino maite zuen? Guztiaz ere, emakume berezia zen, koplarik gabekoa, baita bihotz onekoa ere, horregatik onartzen zuten herritarrek, oro har, nahiz eta bazituen etsaiak ere:
‎Ama semeek, handik goiti, ez zuten bide errazik ez eguzki betezko egunik aurkitu? momenturik onenetan ere gertaera izugarri hura baitzuten itzal, iraganetik etengabe deitzen eta deiadar egiten ziena: –Ni hil nintzen, erarik tragikoenean hil ere, eta ez al duzue zer edo zer egin behar erruduna edireiteko?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
on 217 (1,43)
on izan 6 (0,04)
Lehen forma
ona 52 (0,34)
onenean 32 (0,21)
onak 31 (0,20)
onena 16 (0,11)
onenak 13 (0,09)
onik 12 (0,08)
onenetan 11 (0,07)
Onenean 8 (0,05)
onerako 7 (0,05)
on 6 (0,04)
onekoa 4 (0,03)
Onegia 3 (0,02)
onean 3 (0,02)
onenekoa 3 (0,02)
onenarekin 2 (0,01)
onenek 2 (0,01)
onetan 2 (0,01)
onetik 2 (0,01)
Ona 1 (0,01)
Onek 1 (0,01)
Onenak 1 (0,01)
onegia 1 (0,01)
onei 1 (0,01)
oneko 1 (0,01)
onekoena 1 (0,01)
onenarentzako 1 (0,01)
onenari 1 (0,01)
onenaz 1 (0,01)
onenen artean 1 (0,01)
onenena 1 (0,01)
onenetakoa 1 (0,01)
onera 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia