Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2015
‎1 Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten dudan gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. Zuek duzuen itxitura handia eta entretenigarririk gutxi duzuela kontuan izanik, ene ahizpak, eta zuen monasterioetako batzuetan ez direla etxeak komeni den bezainbeste leku dutenak, uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue.
‎...ita edozertaz harritzea; eta, beharbada, harritzen gaituen harengandik izan dezakegu zer ikasirik oinarrizko gauzan; azaleko erabide eta harreman kontuan hura baino aurrerago gaude; eta, ona bada ere, ez da hau garrantzitsuena, ez dago guztiak gure bidetik joan daitezela nahi izan beharrik, ezta espirituaren bidea irakasten hasi beharrik ere, beharbada, hori zer den ere ez baitaki; Jainkoak arimen onerako ematen dizkigun desira hauekin, ene ahizpak, oker ugari egin ditzakegu; eta, honela, hobe dugu gure Erregelak dioenera etortzea: –beti isiltasunean eta itxaropenean bizi izaten saiatu?, Jaunak bere arimen ardura izango baitu.
‎–horrelaxe da, nik neuk ikusi dut-eta?. A. Riberak, oraingoan, ontzat eman zuen A. Graciánen zuzenketa, baina Fr. Luis Leongoak bere argitalpenean ez zuen kontuan hartu.
‎–Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten dudan gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. (?) Uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue?
‎Gure izaera ahulak espirituaren hainbesteko indarra eraman ezin, eta irudimena ahultzetik ez ote datorren nago. Ontzat emango nuke ordukoz otoitza alde batera uzten saiatuko balira eta hor galtzen duten denbora hori beste garai batean berreskuratuko balute, baina ez dadila izan dena batera, kalte handia etor daitekeelako. Eta honetaz bada esperientziarik eta egoki da gure osasunak zer ahal duen kontuan hartzea.
‎8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta mundutik guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik.
‎8 Egia da gaur Jaunarekin gozatzen egon naizela eta Haren Maiestateari kexua agertzen ausartu naizela, eta esan diot: , nola da hau, ene Jainko, zorigaiztoko bizitza honetan ni edukitzea gutxi balitz, zure maitasunagatik ontzat ematen dut, eta Zutaz gozatzeko oztopoa baino besterik ez den tokian bizi nahi dut, jan egin behar, lo egin behar, eztabaidatu, harremanak izan behar guztiekin, eta guztia daramat zure maitasunagatik, ongi baitakizu, ene Jauna, oinaze gorria dela hori niretzat, eta Zutaz gozatzeko ditudan bitarte txiki txikietan nola ezkutatzen zatzaizkit. Nola lotzen da hori zure errukiarekin?
‎Begiratu hau, Jainkoaren maitasunagatik, otoitzean saiatzen diren guztiek. Jakin bezate hura gabe egon nintzen aldian nire bizitza askoz ere galduagoa zela; begira zer erremedio ona ematen zidan deabruak eta zer apaltasun ederra; ezinegon handia nigan. Baina nola baretuko zen nire arima?
‎Hau argi ikusi dut neugan, eta ez dut ikusten, ene Egilea, zergatik mundu guztia ez den heltzen Zugana adiskidetasun berezi honen bidez: gaiztoak, zure izaerakoak ez direnak, on bihur ditzazun, besterik ezean Zu egunero bi orduz beraiekin izan zaitezela ontzat ematearekin, beraiek Zurekin egon ez arren, nik egiten nuenez, arduren mila itzulbirekin eta munduko pentsamenduekin baizik. Hain adiskide onarekin egoteko egiten duten ahalegin honengatik, hasi berritan, eta batzuetan geroago ere bai, gehiago ezin dutela izaten duzu kontuan; deabruak behartu egiten dituzu, Jauna, haiei eraso ez diezaieten eta haien aurka egunean baino egunean indar gutxiago izan dezaten, eta haien eskuetan jartzen dituzu mendera ditzaten.
‎Gehienez ere, pertsona serio eta otoitz gaietan adituak zirenek irakur zitzatela. Bizitza Liburu honi dagokionez, Joan Ávilako maisuak irakurri zuen eta ontzat eman 1568an. Urte bereko irailaren 12an gutun luze bat idatzi zion Teresari liburua aztertu zuela esanez; honela hasten du:
‎11 Pixka bat lehenago han egoterik ez zen-eta, etxetxo hura ikusi nuenean, halako espirituaz, begiratzen nuen aldera begiratzen nuela, uste dut? onbideratzeko zerbait aurkitzen nuela, eta konturatu nintzen nola bizi ziren, nolako hilduraz eta otoitzez, eta zein etsenplu ona ematen zuten; izan ere, ikustera etorri zitzaizkidan handik hurbil zeuden jaun bat eta honen emaztea, nik ezagutzen nuena, eta haien santutasuna eta herri haietan egiten zuten on handia niri kontatzea bukatu besterik ez zuten egin, eta ez nintzen nekatzen gure Jaunari eskerrak ematen, barruko poz handi handiaz, gure Ordenaren onerako eta gure Jaunaren zerbitzurako hasiera emana ikusten nuela irud... Haren Maiestateak nahi beza aurrera eramatea, orain doazen bezala, horrela nire asmoa oso egiazkoa izango baita.
‎12 Etxea gurea ez zenez gero, beste bat erosteko ahaleginetan hasi ginen, hura salgai egon arren, oso leku txarrean zegoelako, eta nik neraman hara joateko ziren mojen laguntzarekin, zerbait eskaintzeko eran geundela esan zitekeen, izatez gutxi izanik ere, harako asko zelako; dena dela, Jainkoak eman zizkigun adiskide onak eman ez balizkigu, hutsaren hurrengoa izango litzateke guztia; Reinoso kalonje onak bere beste lagun bat ekarri zuen, Salinas kalojea zeritzana, karitate handi eta buru argikoa, eta bien artean arduratu ziren beraientzat izango balitz bezala, eta uste dut areago ere bai, eta halako maitasuna izan diote beti etxe honi.
‎21 Lehenik esan nion, askotan irakasten zidala horrela gure Jaunak, eta ordura arte ikusi zirela gauza asko, haren espiritutzat hartzen zirenak, eta gertatzen zena kontatu nion; baina nik berak uste zuena egingo nuela, niri samingarri gertatu arren. Bera oso argia eta santua da, eta edozein gaitan aholku ona ematen duena, gaztea izan arren; eta gauza nabarmena izango zela ikusi bazuen ere, ulertu zena egin gabe uztekorik ez zuen ebatzi. Nik mezulariak zer zioen itxaron genezala esan nion, eta ongi iruditu zitzaion; esan nion nik banuela ustea Jainkoagan Berak jarriko zuela erremedioa.
‎7 Bide honetan lan gutxi izan zuen; izan ere, Gotzainak bidali zuenak gozo gozo ginderamatzan eta ostatu onak lortzen lagundu zuen; Osmako elizbarrutian sartu ginenean, Gotzaina hain maite zuten, non, haren gauza zela esanez beste gabe, ostatu onak ematen baitzizkiguten. Eguraldia ona zen.
‎...baitziren; izan ere, garai hartan Biktorinotarren Ordena hara etorria zen fundazioa egitera, eta karmengo oinetakodunena aspaldidanik zen han, fundazioa egin nahirik; gero Basiliotarrak etorri ziren; nahiko eragozpen zen, eta kontuan izateko zera era batera hainbeste bildu izana, eta baita gure Jauna gorestekoa ere, toki honen karitate handia, ohikoa zuen oparotasunez ez bazegoen ere, hiriak gogo onez eman baitzien baimena. Beti entzun izan dut hiri honen karitatea goresten, baina ez nuen uste honenbesteraino iristen zenik.
‎22 Fundazio hauek idazten hasi nintzen Jesusen Lagundiko aita Ripalda maisuaren aginduz, hasieran esan dudanez?; garai hartan Salamancako Ikastetxeko errektorea zen eta orduan ni harekin aitortzen nintzen. Han dagoen San Jose aintzatsuaren monasterioan nengoela, 1573 urtean, idatzi nituen haietako batzuk, eta zeregin ugari nituelako utzi egin nion idazteari, eta ez nuen idazten jarraitu nahi, ordurako ez bainintzen aitortzen harekin toki desberdinetan bizi ginelako, eta baita idatzi dudanak lan handia ematen didalako eta nekagarri zaidalako ere, nik beti agindua betetzearren eginik, neke horiek ontzat ematen baditut ere. Erabaki honetan sendo nengoela, aita komisario apostolikoak agindu zidan (orain frai Jeronimo Gracián maisua da kargu hori duena) amai nintzala fundazioak.
‎Nik horren erdikide garela esaten entzun badut ere, kasu honetan gauzak oso bestera izan ziren, eta nagusitasun handiaz geratu nintzela iruditu zitzaidan, zein maitasun handiaz egin zitzaidan mesede hau ezin delako esan hemen. Iruditu zitzaidan Aitak ontzat ematen zuela, eta harrezkero beste era batera ikusten dut Jaunak sufritu zuena, neure neurea balitz bezala, eta horrek asko gozatzen dit bihotza.
‎Eta Teresak esan zien mojei: . Aingerutxo honek egin duen Jainkoa goresteko egintza honengatik soilik, ontzat ematen ditut fundazio honetan igaro ditugun neke guztiak? (Frantzisko Santa Mariarena, Reforma de los Descalzos, 1 t., 2 zat., 24 kap., 285 or.).
‎Eta kanpai hotsak lagundu egiten zuen horretarako, bada, esan dudanez? Arimen gaua zen; beraz, hasiera ona eman zion deabruak umekerietan pentsamendua gal genezan; berari beldurrik ez diogula konturatzen denean, beste itzulinguru batzuk bilatzen ditu. Nik esan nion:
‎entzun dizuet; utzi neure kontu.Ni poz pozik geratu nintzen eta baneukala iruditu zitzaidan, eta hala izan zen, eta Haren Maiestateak gorde gintuen leku onean zelako denen gustukoa zen bat erostetik; zaharra zen eta txarrena zen lekuak bakarrik orain duten etxeak baino pixka bat gutxiago balio zuela; eta ordurako tratua egina zegoen, eskriturak soilik falta zirela; ni ez nengoen batere pozik. Uste nuen hau ez zetorrela bat otoitzean aditu nuen azken hitzarekin; izan ere, hitz hura, nire irudiko, etxe ona emango zitzaigulako seinalea zen; eta kontua da salgai zuenak berak, salmenta hartan diru asko irabazi arren, eragozpenak jarri zituela eskriturak egiteko hartan geratu zenean; eta, bidegabekorik egin gabe, irten ginen tratutik; gure Jaunaren mesede handia izan zen. Izan ere, haien bizi osoan ezin izango zuten burutu etxea, eta lan handia izango zuten eta baliabide gutxi.
‎Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke. Hala ere, uste dut, askoz ere atsegin handiagoa emango lidakeela, eta eman ere ematen zidan, penitentzia handia egin ahal nuenean, orduan gutxienez zerbait egiten nuela zirudien eta etsenplu ona ematen nuela eta Jainkoa ezertan zerbitzatu ezak ematen duen neke hau gabe nenbilen. Jaun horrek begira beza zer egitea komeni den honetan.
‎Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. Gauzak oso ongi begiratu ondoren, jada zertan gelditurik ez zela uste genuenean eta Artzapezpikuak egiten zena ontzat eman ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, ...
‎Izan ere, mundua zein arbuiagarria den aditzera eman zuen bat sartu zen han, oso gaztea. Egoki deritzot hemen esateari, mundua biziki maite dutenak lotsa daitezen, eta Jaunak desira eta inspirazio onak ematen dizkien neskatilek ikas dezaten, eta egitez bete.
‎23 Baina Berarengana etortzeko desira hauek hasieretan Jaunak egiten dituen mesedeak direnez gero (eta baita amaieretan ere, baina hasieretan diot, orduan gehiago kontuan hartzekoak direlako) eta esan ditudan perfekzioko gainerako gauzetan hain osoak ez daudenez gero, ontzat eman behar zaie, Gure Jauna kentzen zaienean, samurtasun eta pena sentitzea, arimako bakearekin eta hemendik apaltasun egintzak ateratzen dituztela. Baina nolabaiteko nahasmen edo grinarekin denean, eta priorearekin nahiz aitor entzulearekin haserre jartzen bada, sinetsi tentaldi ezaguna dela, edota haietako norbaitek, aitor entzuleak ez Jauna hartzeko esan arren, Jauna hartzeko erabakia hartzen duenean.
‎Gurekin zen aipatu dudan elizgizona, Julian Ávilako zeritzana, eta aipaturik geratu diren bi fraideetako bat, oinuts izan nahi zuena, etxe hauetan guk nolako bizimodua genuen jakiten ari zena. Julian Ávilakoren egitekoa Gotzainaren baimena lortzea zen, ni joan baino lehen ere Gotzainak itxaropen ona eman baitzuen. Obrak ezin izan ziren burutu baimena lortu aurreko igande bat iritsi baino lehen; baina elizatarako geneukan lekuan meza esateko baimena eman ziguten, eta halaxe esan ziguten.
‎Orain arte ez dira falta izan neke handi eta zereginak eta osasun eskas eskasa negu aldietan, etxe hau nik nituen gaixotasunak kontuan izanik oso kontrakoa zelako. Guztia ontzat ematen dut, Haren Maiestateak egin dizkidan mesedeak ikusi ondoren. Gogo bizia nuen berri hauek berorrek jakin ditzan, eta berori ikusiko banu, benetan poztuko nintzateke.
‎Giza bitartekoak eta munduarekikoa betetzea, bere bidean gelditzea eta hari oinaze handiagoa ematea iruditzen zait, hogeita hamar egunean, damutuko balitz ere, ez lukeela esango argi baitago. Dena dela, horrekin baretzen badira eta haren kausa ontzat ematen eta berorrek luzarazten badio (diodanez, egun horiek luzatze egunak baizik ez dira izango baina), Jainkoa izan bedi berarekin; bada, asko uzten duenez gero, eman ere asko emango dio Jainkoak, ezer uzten ez dugunoi ere ematen baitigu.
‎3 Nik diotsot berorren gorentasunari, berorren egintzak izatea nahi nukeen bezain ospe ona duela hemen; berorren gorentasunari santa deitu besterik ez dute egiten eta etengabe ari zaizkit berorren gorentasuna aupatzen. Izan bedi Jauna goretsia, hain etsenplu ona ematen baitzaie. Eta nola ematea uste du berorren gorentasunak?
‎4 Aita Joan Montalvori buruz berri oso onak eman dizkidate, etorri nintzenez gero haren gutunik ikusi ez badut ere; handik izango zela uste nuen. Mesede handia egiten digu berorrek, kapilauari dagokionez, hain esku onetan uztean.
‎Eta horretan huts egiteko arriskurik izan ez dadin, nik eskatzen dut, helburu horretarako ez bada, ez dadila izan berorren aitatasuna haien kapilau. Hau horrela da; nik esaten diot, fundazio horretan izandako neke guztiak horretarako besterik izan ez balira ere, oso ontzat emango nituzkeela, eta berriro ere Jauna goresten dudala, hor, laikoekin nahaste izan gabe, bizi izateko mesedea egin baitzidan. Poz handia ematen didate ahizpa horiek, eta berorren aitatasunak, haiek sarri sarri idazten didatelako; berorren aitatasunak agintzen diela diote, eta hori oso atsegin zait, ez nauela ahazten ohartzen bainaiz.
‎bultzatu egiten dituzte eta poza hartzen monasterioak gehitzeaz, Karmengo jeneral txit agurgarriak hain gaizki informaturik egon aurretik bezala. Ezin ulertuzkoa da jende hain erlijiosoaz eta hain etsenplu ona ematen eta eman duenaz, eta halako onestasun eta erlijiotasunez monasterioak fundatzera zihoazenez zabaldu duten informazioa, Ordena guztiek dutena debeka diezaieten, esanda dagoenez.
‎2 Konturatzen naiz gastu handia izango dela; eta benetan sentitzen dut nahi nukeena ezin egin izatea, hemen ditudan gastu ugariengatik? Erromako bidaiarako fraide horiei lagundu nahi niekeen arren, ez baitut ikusten nondik; izan ere, monasterio hauek nik bidaltzen dudanetik ordaindu behar dute, ez baita gutxi izango zorra amaitzen bada, eta ontzat emango dut guztia, bada, bakea bagenu, hainbesteko zorra diogunarekin bete ahal izango genuke, eta horixe da nik nahi nukeena.
‎Gotzainek iritzi oso onak eman dituzte moja oinutsen bizitzaz.
‎1 Jesus izan bedi beti berorrekin, eta eman diezazkiola urtearen amaierako eta hasierako Pazko onak, hain berri onarekin eman zizkidan bezain onak, lehenbiziko bi egunetan Pedro Riesek ekarri zituenekin nahigabez bainengoen; baina San Joan egunean goizez beste mandazain hau etorri zen, eta zeharo poztu ginen. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa hain mesede handiarengatik.
‎7 Herrikoek diote, haiek gastatzen dutena horixe izango dutela gutxiago; eta etxea zaldun batek egiten die eta errenta ona ematen, ez baita pobretasunezkoa; eta hala balitz ere, fede gutxi izatea da pentsatzea, hain Jainko handia ez dela bere zerbitzuan ari direnei jaten emateko bezain ahaltsua.
‎3 Fundazio honetan guztia hain ongi doa, non ez baitakit zertara joko duen. Eska biezaiote gure Jaunari etxe ona eman diezagula, honezkero ez baikara kontentatzen ermitarekin. Asko daude eta onak eta asko dira arduratzen direnak, gotzainak, berriz, ez du atsedenik guri laguntzen.
‎Izan ere, berorrek dakienez, betiere Jainkoaren zerbitzaria izan bazen ere, orain lurreko gauzez tratatzerik nahi ez zuela zegoen; eta Haren Maiestateaz hitz egingo zioten pertsonekin izan ezik, asper asper eginik geratzen zen, nik askotan kontsolatu beharra izateraino, eta horrela, Sernara joan zen bakardade handiagoa izatearren, eta han hil zen, edota hobeki esan bizitzen hasi zen. Izan ere, nik haren arimaren gauza batzuk idazterik banu, ulertuko luke berorrek zein zor handia dion Jainkoari hain aita ona eman diolako eta zein beharturik dagoen haren seme bezala bizitzera; baina gutun batean ez dago esan den baino gehiago esaterik; dena dela, kontsola bedi berori eta sinets beza dagoen lekutik gehiago lagun diezaiokeela lurrean egonda baino.
‎4 Niri bakardade handia sortu dit, beste inori baino handiagoa, eta Teresatxo Jesusenari ere bai, baina Jainkoak zentzu ona eman dio eta aingeru batek bezala eraman du, eta horrela dago, moja oso ona da eta pozik dago moja delako. Jainkoagan itxaro dut, bere aitaren antzekoa izango dela.
‎2 Beste gauza bat ere bururatu zait, berorren agurgarritasuna probintzial karguan geratuko balitz, saia dadila berorren laguna aita Nicolao izan dadin, hasiera hauetarako garrantzitsua delako elkarrekin ibiltzea (komisarioari hori esan ez arren); izan ere, aita frai Bartolomek, hain gaixo egonik, ezin diot okela jateari utzi eta dagoeneko begitan harturik dute batzuek. Hasiera hauetarako behintzat, nik diotsot ongi etorriko litzatekeela, eta gauza guztietan aholku onak ematen dituena da; eta berori bezala, beste era bateko batzuk jasan beharra izan dituena, poztuko da halakorik jasan beharrik izan ez duenarekin.
‎Bihar doa posta garraioa eta ez nuen berorri idazteko asmorik, ez zelako gauza onik esateko. Gau honetan, atea itxi baino pixka bat lehenago, esan zidaten azkenik etxean zegoenak ontzat eman duela gu hara aldatzea etzi, hau da, Felipe eta Santiagoren egunean; beraz, horrek esan nahi du Jaunak honezkero sufrimenduak arindu nahi dituela.
‎2 Berorren agurgarritasunak utzi dizkidan nahasmenez eta zein ahazturik dagoen guztiaz gogoratzen dudanean, ez dakit zer pentsatu hau ez bada: madarikatua konfiantza gizakiengan duen gizona etab. Baina txarraren ordain ona emango denez gero, hau egin nahi izan dut, berorren agurgarritasunak jakin dezan etxe sartzea egin genuela Santiago egunean, eta fraideak hilik baleude bezala isilik geratu zirela. Gure aitak Navarrori hitz egin zion, eta uste dut hau izan zela isilarazi zituena.
‎7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi egiten ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman ditzan saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere ez zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin. Azken batean, orain ongi erantzuten ez badu, Toledora joango naiz pertsona batzuek hitz egin diezaioten, eta ez naiz irtengo handik era batera edo bestera hau konpondu arte.
‎7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi egiten ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman ditzan saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere ez zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin. Azken batean, orain ongi erantzuten ez badu, Toledora joango naiz pertsona batzuek hitz egin diezaioten, eta ez naiz irtengo handik era batera edo bestera hau konpondu arte.
‎Mesede handia egiten dit berorrek idazten dizkidan gutunekin; azkena askoz ere zorrotzagoa izan bada ere, ongi ordaindua eta berriro erantzutera behartua geratzen naiz. Berorrek dio aita Anbrosiok ekarri zuena bidali zidala, eskatzen zuen horretarako dauden arrazoiak uler nitzan; eta berorrek hain arrazoi onak emanik eta adierazi nahi duena agertzen hain ongi jakinik, nire arrazoiak indar gutxi izango dute. Eta horrela, ez dut neure burua babestuko arrazoien bidez, auzia kontrara dutenek bezala, oihuka baizik, eta berorri gogoraraziz behartuago dagoela umezurtzak eta txikiak diren alaben alde egitera, kapilauen alde egitera baino.
‎Jainkoak egin beza ahal duenez eta gorde bitza guztiak; eman haiei nire partetik goraintziak. Eta, mesedez, esan gure aitari zain dezala bere burua, eta tratu ona eman, hartu kontuan berrogei dukatak, eta ez izan inozoa; egin beza esaten diodan hau, eta garraio kostua ere ordainduz joango da, nik jakingo baitut hemen. Guztiei eskatzen Jainkoari berorren alde erregutzeko, haiei eskatu beharrik egon ez arren.
‎Nik esaten diot berorri harro egon daitezkeela berarekin lan egin dutenak. Hari hain heziera ona eman dioten mojei esker ona zor diet, baita haren aitari ere. Ongi dago berau.
‎Hurrengo urtean, berorrek eman diezaionean, beharrezko izango da dena batera ez ematea, apurka apurka baizik, jaten ematen dionari; izan ere, nire ustez, ez da luzaro egongo toki berean. Pena handia da hori; baina ontzat ematen dut, berorren etxean ez egotearen truke. Kontu egin beza horren zati bat niri ematen didala, premian banengo egingo lukeen bezala, eta nik berorrengandik jasotzen dudala, berorri inolako nekerik ez eragiteko borondate sendoaz.
‎13 Albait lasterren bidal diezaiola gutun hori aita Salazarri Granadako aita priorearen bidez, eta bakarrean eman diezaiola, eta agindu dezala zorrotz; izan ere, beldur naiz Jesusen Lagundiak ez ote didan berriro idatziko niri edo hauetako ahizpetakoren bati, eta hango ezizenak oso garbi datoz. Bidal daiteke Gortearen bidez ere, Rokeren esku hartzea eskatuz eta garraio sari ona emanez eta eman diezaiola mandazain berari, horrela ziur joango baita. Begira, ene aita, ez deskuidatu, bidaltzea komeni baita eta gauzaren bat egin ez dezan, dagoeneko egina ez badu?
‎Eman goraintzi asko, bihotzez maite baitut; goraintziak Beatrizi eta honen amari ere. Asko pozten naiz hartaz hitz egiten didanean, eta gainerako guztiei buruzko berri onak ematen dizkidatenean. Jainkoak barka biezaie gutaz halakoak esaten dituzten fraide horiei.
‎12 Konta biezat nola doan probintziaren eraikitzea ere eta nor egin zuten bikario, eta eman biezazkio goraintziak aita Ebanjelistari, eta esan Jainkoak abagune onak ematen dizkiola santu izateko, eta eman zehazki haren eta guztien osasunaren berri; eta astirik ez badu, nire Gabrielak idatziko dit.
‎Kontuan izan etxe horrek erosotasun handiak dituela eta berria dela. Ekin eta ekin badabiltza horrekin, utzi egin diet nik; izan ere, benetan, berorren atsedena nahi dut; baina ikusten du hain ontzat ematen ziguten hori.
‎3 Orain neure bekatuengatik hango ama priore egin nindutenez gero, berorrek arrazoi duela ikusten dut, eta era berean etxeak ongi egiten duela bere eskubideen alde irtetean, zenbait legelarik esan zidaten baino lehen buka dadin. Nire nebaren (zeruan gerta bedi) semeek testamentua ontzat emango ez balute ere, haiek adinako eskubidea izango luke, nork hautsi zuen ez dakigulako, hainbeste auzi geratzen baitira. Berorrek arrazoi du guztia argitu dadila esatean, gauza ikaragarria eta gastu handia baita legelari artean ibiltzea.
‎Hala eta guzti ere, ongi nator, Jainkoari eskerrak, eta ongi geratzen da monasterio hura. Berak nahi beza hainbeste sufrimenduz baliatzea, horrekin ontzat ematen baita.
‎2 Ez nintzen etorri hona osasunez ongi, une batean harrapatutako sukartxo batekin baizik. Orain ongi nago, eta gorputza gozaturik dela dirudi zati batean ibili beharrik ez delako izango; izan ere, nik diotsot berorri, bide hauek oso nekagarriak direla, hortik Soriara joan nintzenekoaz halakorik esaterik ez badago ere; alderantziz, entretenigarri egin zitzaidan, bide laua zelako eta, askotan, laguntza ona ematen zidan ibaien ikuspegiaz. Gure prebendadun onak kontatuko zizkion berorri hemen igaro ditugunak.
‎Berehala idatzi nuen ahal izan nuen monasterioetara Jainkoari gomenda ziezaioten. Berriro idatzi diet berri ona emateko, ez baitakit beste erremediorik. On handia izan da beste gutun hori hain bizkor etortzea; egunetik egunera zor handiagoaz nauka, niri poz emateko jartzen duen arretagatik; horrela Jainkoagan itxaro dut Berak ordainduko diola.
‎Hala ere, ez diogu eskatu behar Jainkoari miraririk, eta beharrezkoa da berorren aitatasunak kontuan izatea ez dela burdinazkoa, buru asko daudela galduak Jesusen Lagundian lan gogorrari ekiteagatik; Jainkoari zerbitzu egiteko sartzen diren arima horien galtzea dela-eta dioenagatik egunak daramatzat negarrez. Haiei on handia egingo diena aitor entzule onak ematea da; eta moja oinutsak doazen monasterioetan berorren aitatasunak horren erremedioa bilatzen ez badu, beldur naiz ez ote den hainbesteko fruiturik lortuko; izan ere, neke handia da kanpo aldetik estu hartzea eta barru aldetik nork lagundurik ez izatea; halakoa izan nuen nik, fraide oinutsak Gizakundeko monasteriora joan ziren arte.
‎Jakin beza buruaren ahultasuna ez datzala jatean eta edatean; egin beza nire esana. Nahiko mesede egiten dit gure Jaunak berorri hain osasun ona ematean. Haren Maiestateak nahi beza urte askotarako izatea, beraren zerbitzuan eman ditzan.
‎Hark ordain biezazkio idazten dizkidan berri onak; niretzat oso onak izan dira, behintzat etxeari dagozkionak, oso pozgarri baitzait atseden hartzen ikustea. Hemen eskatu eta eskatu egin diot Jaunari, eta horrela gogo onez emango ditut berri onak.
‎Ni harritu egiten naiz nola atsekabe har dezakeen inork haren on handiagatik, inbidia hartu beharrean. Erruki dut, ene alaba, berorrek izan bide zuen eta duen lan handiagatik hainbeste arazo eta buruhausterekin, badakit zenbat eragiten duten eta; hala ere, ez dut uste berorrek dioen gelditasunean egonik, osasun hobea izango lukeenik txarragoa baizik; eta hau oso ziurtzat dut, berorren izaera ezagutzen dudalako, eta horrela ontzat ematen dut berorrek lanak izatea, hala edo hola santa izan behar baitu, eta bakardadea nahi izatea hobe du bakardadea izatea baino.
‎Nik bezain gartsu maite banau, barkatuko dizkiot eginikoak eta eginkizun direnak; berorren agurgarritasunarekin dudan kexarik handiena, nirekin gutxitan egon nahi izaten zuela da, eta argi ikusten dut ez duela errurik, eta horrela esan nion Malagóngo ama prioreari; kontua da, Jaunak nahi izan zuela nik hor hainbeste neke izatea eta horrek nekea arintzen zidanez gero, Jaunak kentzeko agintzen zuen. Jakina, berorren agurgarritasunak eta ahizpa horiek atsegin pixka bat hartzearen truke, ontzat ematen ditudala igarotako nekeok, baita handiagoak izan balira ere. Eta sinets biezat bihotz bihotzez maite dudala eta, eta behin borondate hau ikusten dudanean, gainerako guztia txikikeria baino ez da, hari kasu egiteko; dena dela, han batetik eta bestetik zen eta nik alaba kutun bezala tratatzen nuenez gero, nahiko gaizki hartzen nuen beste horrenbesteko xalotasun eta maitasunik ez ikustea.
‎10 Bihar hitzartuko dugu nola joango den Julian Ávilako Madrilera halako egun batean, nuntzioa prelatutzat aitortu eta guretzat haren onginahia irabaztera, oinetakodunen mende utz ez gaitzan eskatzeko; eta horren ondoren idatziko diet pertsona batzuei, berorrekiko jarrera bigundu diezaioten, arrazoi batzuk emanez eta esanez, nola egon zen ezer egin gabe berak zer esaten zuen jakin arte eta nola gogo onez obedituko ziokeen berari beti, tartean Tostado egon ez balitz, hau gu suntsitzera baitzetorren. Eta benetan erakuts diezaioke poza, oihaldun hauen mende ez egotearen truke, dena ontzat emango bainuke.
‎Benetan poztu naiz, dagoeneko berorren aitatasunak pertsonaren bat duelako, nire gogo betekoa, Ordenako gauzak berarekin tratatzeko eta berorri laguntzeko; izan ere, erruki hartzen nion berorri, Ordena honetan hain bakarrik ikusita. Egiaz, buru argikoa iruditu zait, aholku onak ematen dituena eta Jainkoaren zerbitzaria, Jainkoak Paulori eman dion bezalako grazia eta gozotasun hain handirik ez badu ere, gutxiri ematen baitie batera hainbeste?; baina, egiaz, ganorazko gizona da, oso apala, penitentzia handikoa eta egian sustraitua eta ingurukoen gogoa erakartzen dakiena; eta ongi jabetuko da Paulok duen balioaz, eta guztian hari jarraitzera oso deliberatua dago; horrek bi... Izan ere, gauza askotarako (Paulo harekin ongi konpontzen bada, nire iritziz konponduko denez, niri poz ematearren besterik ez bada ere), probetxu handikoa izango da biak beti bat etortzea, eta niretzat poz handi handia.
‎Sevillako moja karmeldarrak bakean. Ez ditu ontzat ematen A. Graciánek dituen desirak sufrimendu gehiago igarotzeko. Haren arrebaren doteaz.
‎Eta eragozpen handi bat dago, artzapezpikuak ez duela baimenik emango, ziurtatzen didate, baldin eta errentarekin fundatzen ez bada. Eta han errenta ona eman dezaketen eta sartu aurretik eman ahal izateko, aspaldidanik hau nahi luketen batzuk izan arren, ez daude libre. Eta berorrek honetan asko lagundu dezakeenez gero, aita Nicolaok eta biok uste dugu, egun batzuk atzeratzea komeni dela, Jaunaren laguntzaz ez baita izango berorrek dioena baino gehiago.
‎3 Jainkoak nahi izan zuen Sortzez Garbiaren egunean etxe berrira alda gintezela, neke handiak kosta bazitzaizkidan ere, asko egin behar baitzen han etorri ahal izateko; eta, horrela, zortzi egun aurretik nintzen hemen, mojak etorri baino lehen, oso nekaturik. Ontzat eman dut guztia, amaitzeko asko falta bada ere, oso ongi daudelako. Gainerako Jaunak egin du nik merezi dudan baino hobeki.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin, amen. Jaso nuen berorren gutuna eta benetan poztu nintzen han berorrek erregearen erantzun onaz eman dizkidan berri onekin. Jainkoak gorde diezagula urte askotarako baita lagun dituen jaun horiek ere.
‎7 Aita frai Pedro Fernándezek behin eta berriro azpimarratzen du, probintzia izan dezagun arte ez fundatzeko monasteriorik, horretarako baimena eman arren; eta arrazoi onak ematen ditu, orain dela gutxi idatzi zizkidaten?, izan ere, nuntzioa hain minbera dagoenez eta nork burua berotu duenez, kaltea letorkiguke. Ongi pentsatu behar da guztia.
‎...eregin gehiago dagoela eta irabazi egingo dugula uste dugun hartan, beharbada, galdu egingo dugula; ezta ez zait ongi iruditzen, gure Ordenaren ohorerako ere, bikario zeregin horrekin sartzea (beste ezertarako ez baititu nahi) kontenplazioko eremutar gisa agertzen direnak, halako emakumeekin, batera eta bestera ibiltzea; izan ere, haiek beren bizimodu txarretik ateratzeko izan ezik, ez dakit irudi ona ematen den.
‎Ni moja oinutsekin laguntzeko eta berarekin bat egiteko prest prest nago. Nik esaten diot pena handia dela; tratu ona ematen diotela esaten dit. Jainkoak gorde dezala.
‎Ez dute lortu ezer fraide oinutsen eta nire aurka zekartzaten asmoetatik, horren seinale onak agertu zituzten baina. Beti da beharrezko otoitzari gartsu ekitea, Jainkoak gorde diezagun gure aita gizon horiengandik eta argi egin diezaien, eta gauza hauetan zentzu ona eman dezan; jeneral txit agurgarria honela haserre dagoen bitartean, nik diotsot izango dugula zer irabazirik.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Oso pozgarria litzateke niretzat toki honetan berori aurkitzea, eta ontzat emango nuke bidea egitea berorrekin Salamancan baino lasaitasun handiagoaz gozatzearren. Ez dut merezi izan gure Jaunaren mesede hau.
‎9 Guztian erantzun oso ona eman dit gure aitak eta eskaturiko baimenak bidali dizkit. Nire izenean eskumuinak haren aitatasunari.
‎12 Samin handia ematen dit ama priore horren gaixotasunak, horrako oso zail baita beraren moduko beste bat aurkitzea. Berorrek egin beza tratamendu ona eman diezaiotela eta har ditzala gauzaren batzuk segidako sukar horrentzat. Oi, bai ongi doakidala aitor entzulearekin!, izan ere, penitentziaren bat egin dezadan, egunero ohi dudan baino gehiago jan eta neure burua adiguriz trata dezadala egiten du.
‎Jesusen Lagundikoek hor interesa izatea hain gaizki ikusiz, horrela egitea erabaki dute; izan ere, berorren agurgarritasunak nire izen ona aintzat izanik, gauza hauetatik libre uzten nau ni. Jainkoak barka biezaio, gorde biezat eta urte onak eman biezazkio.
‎Dena dela, Sevillako horiek maite ditut nik, eta egunetik egunera gehiago, nik beti adiguriz tratatu eta zerbitzatu nahi nukeenaren alde hartzen duten arduragatik. Goretsia izan bedi Jainkoa hain osasun ona ematen diolako. Begira, Jainkoarren, ez bedi deskuida monasterio horietan jaten dituen gauzetan.
‎Eta Sernan gasta dezana ongi gastatua izango da, eta uda iristean, egunen batean pozik joango da hara. Jakobek ez zion santu izateari uzten bere ganaduez arduratzen zelako, ez Abrahamek, ezta San Joakimek ere; izan ere, lanari ihes egin nahi diogunez gero, gauza guztiek nekatzen gaituzte; hori gertatzen zait niri ere, eta horregatik ontzat ematen du Jainkoak niri zerk enbarazu egin izatea. Gauza horiek guztiak trata bitza Frantzisko Salcedorekin, munduko gauza horietan neure lekua uzten baitiot.
‎Hau da, Maria Acuña andereak ontzat ematen duela, bere alaba Kasildak senipartea Valladolideko karmelen alde utz dezan.
‎2 Ez beza ontzat eman berorrek, bi ahizpa horiek beraien aitak dioena Luis jaunari idazterik ezta eskatzeari dagokion ezer aipatzerik ere; alderantziz: esan diezaiotela inola ere ez dela hartuko han, beste bi daudelako; eta eska diezaiotela ez saiatzeko horretan, nahigabe handiak hartuko baititu.
‎Gregorio XIII.aren Pia Consideratione brebea(), karmeldar oinutsen bereiztea ontzat ematen zuena.
‎Saiatuko naiz. Villanuevatik Daimielera joatekotan zen monasterio hura ontzat ematera, eta Malagónera eta Toledora; ondoren Salamancara eta albara, eta ez dakit zenbat ama prioreren hauteskundeetan esku hartzera. Abuztura arte ez zela etorriko Toledora esan zidan.
‎Frai Bartolome arriskuz kanpo. Ontzat ematen du Granadako fundaziora joan ziren mojak zalgurdian itzultzea. Burgosko etxea ongi ezarria geratzen da.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Jaso nuen berorren gutuna, baina oso gutxi egin dezaket berorrek zioen horretan; izan ere, Tomasina Bautistarekin hitz eginez, oinetatik bururaino asaldatzen da etxe horretara itzultzeaz pentsatzean, eta berak bere arimaren bakerako komeni denaz hain arrazoi onak ematen ditu, non ez baita prelaturik izango hara joatea aginduko dionik. Berak orain bake handia du eta etxe oso ona eta poz betean dago.
‎6 Hainbeste bider Samaritar emakume santu hartaz pentsatu dudana datorkit orain burura: zein zauritua egon behar zuen belar honetaz, eta zein etekin ona eman zuten haren bihotzean Jaunaren hitzek, Jaunari berari uzten baitio bere herrikoak sinetsi eta onura ateratzeko bidean jartzeko aukera, esaten ari naizen hau ongi aditzera ematen duena; eta karitate handi honen ordainez, sinetsia izatea merezi izan zuen, eta Jaunak herri hartan egin zuen on handia ikusi izatea.
‎Honela, ni ere ez nago idazten dudan honetan ongi asmatzen dudalako ustean (Jaunak ongi daki hori), baina, aipatu dudan artzaintxo honen antzera, poza hartzen dut, ene alaboi, neure gogoetak agertzean eta hainbat ergelkeriarekin izango dira; eta honela hasten naiz neure jainkozko Errege honen laguntzaz eta aitortzen nauenaren baimenaz. Nahi beza, esan dizkizuedan beste gauza batzuetan asma dezadala nahi izan duenez (edota, beharbada, Haren Maiestateak nire ordez, zuentzat delako), asma dezadala hauetan ere; eta hala ez bada, ontzat ematen dut idazten erabiliriko denbora eta nik entzutea merezi ez nuen hain gai jainkozkoa neure pentsamenduaz tratatzea.
‎9 Ama Maria Tamayok, Jaunak gaixotasuna eramateko pazientzia eta etsi ona eman diezazkion, egunero Paternoster bat eta Abemaria bat errezatzen dion haietako edonori emango dio; errezatzen duten egunean berak sufritzen duenaren herena [haren merezimendua] emango du; gaixotasuna oso larria da, urtebete baino gehiago hitz egin ezinik baita.
‎Eta horrela, ahal balitz, egoki litzateke prelatua bisitara joan arte profesa atzeratzea, laster izatekoa bada; eta baita, ongi baderitzo, bozketan bezala, isileko botoak igortzeko eskatzea ere. Neke eta ezinegona sor dezakeena etxean ez geratzea hain garrantzitsua izanik, edozein urrats ontzat emana izango da.
‎1 Has bedi ama prioreagandik erratza pasatzeko zerrenda, gauza guztietan etsenplu ona eman dezan. Izan bedi kontu handia, arropazain eta hornitzaile ofizioa dutenek ahizpak karitatez horni ditzaten, bai mantentzeko eta bai gainerako guztirako.
‎10 Tornuan isilik eta etsenplu ona emanez hitz egingo du, eta ahizpen premiak karitatez begiratuko.
‎4 Bertan gaudenok kontu handiz ibili genuke, guri on egiten eta etsenplu ona ematen saiatzen direnei kalterik ez egiteko. Eta ohartuko bagina ohitura txar bat hastean egiten den kalte handiaz, nahiago izango genuke hiltzea haren eragilea izatea baino; izan ere, gorputzaren heriotza da, arimetan egiten diren galerak, ordea, galera handiak dira eta badirudi sekula ez dutela azkenik; izan ere, batzuk hil ondoren beste batzuk datoz, eta inondik ere guztiek hartuko dute gehiago ezarri genuen ohitura txar batetik, bertute askotatik baino; ohitura txarrei deabruak ez dielako uzten galtzen, bertuteak, berriz, berezko argaltasunak daramatza galtzera.
‎5 Eta sinetsi, ene alabak, zuen onerako eman didala Jaunak pixka bat aditzera pobretasun santuan dauden ondasunak, eta probatzen dutenek ulertuko dute, ez nik bezain ongi, beharbada; izan ere, ez bakarrik ez naiz espirituz pobrea izan, profesan aginduta eduki arren, baita espirituz burugabea ere. Pobretasuna munduko ondasun guztiak berarengan hartzen dituena da.
‎ez da txikia gudu hau, Jaunak bere eskutik eduki ditzala, munduan dauden bezain arrisku handietatik irten daitezen eta belarriak estal ditzaten, itsaso arriskutsu honetan, itsaslaminen kantak ez entzuteko. Eta honetan zerbait lortzen badugu Jainkoaren laguntzaz, hemen itxita haren alde borrokatzen baikara, ontzat emango ditut zoko hau egiteko igaro ditudan neke guztiak; bertan, gure Ama eta Erreginaren Erregela hau hasieran gordetzen zen bezain ongi gorde zedila ere nahi izan nuen.
‎Eta hau ezin baduzue, beste ezergatik baino penitentzia latzagoak egin, lurrik kaskarrena izaterik ere ez zuela merezi uler dezan arte. Aita ona eman dizue Jesus onak. Ez dadila ezagut hemen beste aitarik berari buruz hitz egiteko, zuen Senarrak ematen diguna izan ezik.
‎Beraz, Jaunak nahi duenean, beragana itzularazten du arima; oraindik bertute hauek gabe dagoela, kontenplazioan jartzen du batzuetan, gutxitan eta gutxi irauten du. . Azkenik, Teresak ontzat emandako Toledoko eskuizkribuan beste aldaera batzuk datoz; 6 zenbakian: Esan nahi dut, Jainkoak, egoera txarrean dauden pertsona batzuei goi kontenplazioan jartzerainoko mesede handia egitea nahiko duela kasu batzuetan, horrela deabruaren eskuetatik ateratzeko.
‎Lehen idazketan bere izaera bihurtua idatzi zuen. Zentsoreetako batek urratu egin zuen esaldi hori, teologia aldetik ausartegia zeritzolako, eta bigarren idazketan datorrena eta autoreak ontzat eman zuena, idatzi zuen lerro artean.
‎Jesus onak ematen dizuen Aita ona daukazue. Ez dadila ezagut hemen beste aitarik berari buruz hitz egiteko.
‎8 Jainkoarren, ene ahizpak, ontzat eman dezazuela horretan jar dezazuen ardura, neke pixka bat gabe ez baita ezer ikasten. Eta nik badakit, urtebetean edota beharbada urte erdian baduzue [ardura hori], Jainkoaren laguntzaz, lortuko duzuela.
‎egi egiaz jakin arte. Fr. Luisek ontzat eman zuen zentsorearen zuzenketa (250 or.).
‎Eta bertute hau baduzuela egi egiaz jakin arte, beti dago oso kontuz ibili beharra, eta Jainkoagana gehiago hurbiltzen lagunduko ez diguten arrisku eta lagunetatik alde egin beharra. Jarri arreta handia egiten dugun guztian, geure borondatea horretan mende hartzeko, eta kontu izan hitz egin dezana besteei etsenplu ona emateko izan dadin; ihes egin Jainkoari buruz ez diren hizketaldietatik.
‎Ekainak 10, Alban A. Domingo Bañezek ontzat ematen du Jainko Maitasunari buruzko gogoetak obraren eskuizkribua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia