Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2017
‎Niri gertatu izan zait hitzaldi bat eman behar dudanean, edo klase bat eman behar dudanean, edo zerbait inportantea egin behar dudanean, Bertigoa bilatzea, bertigo puntu bat bilatzea, nire onena eman ahal izateko, besteak harritzeraino. " Joder ez duk ezer prestatu?"," eske igual behar diat ez prestatzea nire onena momentu horretan eman ahal izateko.
‎Vélezek, hori bai, aparteko orduak ordaindu zituen. Baina berak itxura ona emango zuen gringoen aurrean. Galtzada harriztatzeko lan gaia hornitzen zuten kontratisten artean onena zela erakutsiko zien.
‎Neu nauzu, adiskide, kanpora noana; dagoeneko ez baitut premiarik hemen jarraitzeko, eta horrexegatik ene esker ona eman nahi diet zeru goiei eman izan didaten graziarengatik.
‎" Batu, herriratu, kaleratu", ideiak nabarmendu dituzte. " Ildo horretan egindako urrats oro ontzat emango luke EPPK-k, betiere kidegoaren adostasun eta elkartasunez, eremu herritarren laguntasunez". 2015eko ekainean ARGIAri emandako elkarrizketan jakinarazitako marra gorriei eutsiko die Kolektiboak:
‎" Ganadu gutxi daukanak garraioan gastatu duenarekin kendu egingo ditu behiak, eta gero eta abeltzain gutxiago izango gara", esan zuen batek. Beste batek erantzun ona eman zion," hori horrela duk, baina gero zartaginera botatzen denean guztiek ikusiko ditek desberdintasuna! Supermerkatuko okela erdira jaisten duk!".
‎Baina oraino bi bian egoteaz halako arriskurik ez balitz ere, bada beste arrazoi bat emakumeetatik aldentzeko, haien artean ez maiz ibiltzeko eta solasean ez sobera egoteko, zein baita etsenplu ona emateko eta eskandalua ekiditeko dugun obligazioa.
‎Emakumeetako egiteko honetan bere buruaz kontu ona eman nahi duenak behar du jan edanetik ere begiratu. Behar du neurriz jaten, edaten, eta gustuaren eta zaporearen atea ahal bezainbat itxirik edukitzen saiatu.
‎Bidegabe handia egiten dio bere buruari, emazteki bat bezala, urrineztaturik eta usain onez beterik dabilen gizonak, zeren halakoak, usain ona emateagatik, ematen baitio bere buruari fama gaiztoa.
‎Sicut in opere malo est tristitia, ita et in emendatione gaudium. Nola obra gaiztoan edireten baita tristura eta malenkonia, hala onean, onera emanean eta emendatzean edireten da alaitasuna eta bozkarioa.
‎Utzi nahi badiogu kontzientziari, bera da aski errebelatzetik begiratzeko, artez eta xuxen ibilarazteko. Zeren badaki behar dena, eta bere egitez guztia da onera emana. Eta san Tomasek dioen bezala (S.
‎Zeren obligatua zara etsenplu ona ematera eta munduari ere kristau bezala bizitzen zarela erakustera, halatan, ez zure santutasuna ager dadin, baina Jainkoa laudatua izan dadin; eta halaber, baldin bada inor zu zeunden bezala dagoenik, saia dadin hura ere zuk hartu duzun gogoa eta borondatea hartzera eta zuk bezala bekatua uztera.
‎Are gehiago, zure orduko, azken oreneko onen emate eta banatze hark badirudi deus gutxi balio duela zuretzat, zeren zure onetatik eta zure izenean egiten bada ere banatze hura, ordea anitzetan ere ez baituzu zeuk egiten.
‎Hala da, bada, zure Jainkoaren intentzioa eta borondatea ere ona eta onera emana, zure etsaiarena gaiztoa eta hala nolakoa izanagatik ere.
‎Vespasiano enperadoreak hain zuen kondizio ona eta onera emana, ezen nahi ez zuen bezala edo haren pertsonari ez zegokion bezala inor mintzatzen zitzaionean, edo disimulatzen zuen edo zenbait hitz jokalariz eta jostailuz, zenbait irri egiteko solasez ederreztatzen zuen, eta gero, bere zegokion ohorearekin, deus galdu gabe, gelditzen zen (Aurelius Victor, De vita et moribus imperatorum).
‎Ez du egundaino inork ikusi, ez entzun eta ez gogoan iragan nolakoak izango diren. Nola onei emango zaien ordaina izango baita abantailatua, guztien gainekoa, hala gaiztoek izango duten gaztigua eta pena ere izango da paregabea, alde guztiz handia, hain handia ezen, nola ez baita izango atseginik eta ez plazerik salbatzen den batek gozatuko ez duenik, hala ez da aurkituko penarik eta ez atsekaberik kondenatu batek pairatu ez duenik.
‎Bada, nork ere bere arimaz kontu ona eman nahi baitu eta, bere bekatu iraganez barkamen erdietsirik, aitzinera gehiago egin gabe egoteko indar hartu, maiz konfesa bedi; gerotik gerora, egunetik biharrera luzatu gabe, urteko festaburuetan bederen, Jainkoarekin mintza bedi; kontutan jar bedi.
‎Infernurako bidea irudituko zitzaion arratsalde hartan sumendiko gainerainoko malda. Iritsi zenean, albiste ona eman zioten. 43 segundo baino ez zituen galdu.
‎Maiatzaren 3an lehen garaipena eskuratu zuen Maurice Latour proban. Paris Normandie kazetak gazte onenari ematen zion maillota begiz jo zuen Jacquesek aurreneko lasterketa irabazi ondoren. Jantzi preziatua lortzeko, 85,6 kilometroko erlojupekoa irabazi behar zuen.
‎Badakigu erdi parean ibiliko garela, baina elitean dabiltzan horiengandik gertuago egon behar dugu denboretan. Euskotren Ligako sailkatze estropadetan itxura ona eman genuen, eta distantziak mozten jarraitu behar dugu. Jarraipena eman, batez ere.
‎Nire amarruak abantaila ona eman izan zidan hogei bat minutu, eta haran oso baten zabalera nuen atzean, harrapatzaileen buruak ikusi arte. Argi zegoen poliziak bertakoen laguntza eskatu zuela eta ikusten nituen gizonek artzainak edota basozainak ziruditen.
2018
‎Idazle gazte bati etorkizun oparoa opatzea besterik ez dago sortuko duen obrak, oraindik egiteko duenak halako aura berezia lor dezan. Aura hori are indartsuagoa da etorkizun oparoa bete gabe geratzen denean, hots, idazle gaztea gazterik hiltzen denean, oraindik bere onena emateko dagoenean. Horrela gertatzen denean irakurleek zein kritikariek amaigabeko eta segur aski zentzu handirik ere ez duen espekulazio ariketei bide eman ohi diete.
‎Isildu egiten da. Bere nagusiak prima onak ematen omen dizkio zerbait ondo zuzendutakoan. Eta oker zuzendutakoetan, hileko soldatatik kendu.
‎Hortaz, apezarengana jotzen zuten jendeek beste munduko izakiren batekin arazoak zituztenean, eta hark laguntzen eta aholku ona ematen zizkien. Hala gertatzen da Deabruaren zubia istorioen bertsio gehienetan," Ura" kapituluan ikusi dugunez:
‎Ehunka erretratu egin zituen XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX. mendeko lehendabizikoetan. Bere ustean onenak emanda zegoen mundu bati atera zizkion argazkiak; gizon emakume anonimoak betikotu zituen, enkoadratzearen arauak hautsi eta argazkilaritza industriaren azken berrikuntzen aldeko apustua egin zuen.
2019
‎Ez gehiago. Era honetako jende asko ezagutu zuen, eta alferrik izaten zen aholku onak ematen denbora alferrik pasatzea. Gero, berea egiten zuten beti.
‎Oso heziketa ona ematen zigun... Eskolara egunero joaten ginen...
‎Baina, alferrik, gauza batengatik edo bestearengatik, maisu izaten jarraitu zuen. Bazituen bere urteak eta onenak emanak zituen. Klasean, ordea, egunero egunero, liburu berezi bat irakurtzen egon ohi zen.
‎Segidan ohean sartu ziren. Sidek ere gau onak eman zituen.
‎Hura han utzita, atzera itzuli ziren hanka puntetan. Handik ehunka metro batzuetara, biak elkarri begira jarri ziren, gau onak emateko. Han ikusi zuten zakur galdua Potter zegoen inguru hartan, Potterren aurka eta bere muturra zerurantz sarritan ipintzen zuela.
‎Waldo Jeffers onenak emanda zegoen.
‎2001ean jaso zuen Bergwall ek azken epaia eta geroztik ez zuen deklaraziorik egin; poliziarekin kolaboratzeari ere utzi egin zion. 2001etik 2008ra bitartean jende askok ontzat ematen zituen Bergwallek jasotako kondenak; aldiz, batzuek pentsatzen zuten Bergwall mitomano bat zela.
‎Stureren kasuan Fisher eta Geiselman ek asmatutako elkarrizketa kognitiboa erabiltzea proposatu zuen. Baina, elkarrizketa kognitiboaren barnean galdera gidatzaileak txertatzen zituzten terapeutek eta poliziek eta modu horretara lortutako erantzunak eta aitorpenak ontzat ematen zituzten, inolako ebidentzia enpirikorik ez bazuten ere.
‎Zoriontsuak zirela uste zuten inguruan, itxura ona ematen baitzuten. Zazpi urte zituen mutikoak aitak etxetik alde egin zuenean.
‎Ziur talka zegoela aitaren eta alabaren arteko pentsamoldean. Agmundrrek eskuzabala eta bihotz onekoa ematen zuen; alabak, ordean, hertsia, mesfidatia eta apetatsua zelako airea zuen, beste inongo kulturaren eraginik onartzen ez zuenetarikoa edo. Noraren azalaren kolorea ikusi bezain laster horrela agertu zen bederen.
‎Azken urteetan ultretan ere oso maila ona eman duzu. Distantzia horretara pasatuko zara?
‎Momentu hauetan kostatu egiten zait anbizio altu hori mantentzea. Ez dut atletismoaren aldeko apustu serio bat egin, beti nire onena ematen dut, baina ez da gauza berbera. Hurrengo lasterketa nire ibilbideko azkena izan daiteke, horrek estutzera eramaten nau, baina ez naiz profesionala, beste asko bezala.
‎Hurrengo hilabeteetan lehiaketa garrantzitsuak ditut Mexikon eta Hego Afrikan. WSLra igotzeko, garaipen handi bat eta bi erdi mailakoetan ondo aritzea behar dut, edo bi txapelketa handitan oso ondo aritzea, 6.000 eta 3.000 puntuko lehiaketetan maila ona eman behar dut. Oso polita izan zen Zarautz bigarrengoz irabaztea, baina puntu aldetik, irabazita ere ez dira asko.
‎Garai haietan ongi pasatu nahi nuen soilik, baina nire gurasoen laguntza oso garrantzitsua izan zen. Egiten nuen guztian nire onena emateko aholkatzen zidaten, baina umila izaten jarraituz. Nire onena ematen saiatzen nintzen, egiten nuen guztian onena izan nahi nuen, baina harrokeriarik gabe.
‎Egiten nuen guztian nire onena emateko aholkatzen zidaten, baina umila izaten jarraituz. Nire onena ematen saiatzen nintzen, egiten nuen guztian onena izan nahi nuen, baina harrokeriarik gabe. Hori lortzeko nire gurasoen aholkuak izan nituen.
‎Hobeto inguratu nago orain, eta nire mutil laguna ere beti laguntzeko prest dut. Ez da surflari profesionala, baina surfean aritzen da, niretzat onena nahi du, eta aholku onak ematen dizkit.
‎Ezinbestekoa da nire gorputza ongi zaintzea, bestela gero asko nabaritzen dudalako entrenamenduetan eta lehiaketetan. Zaintzen ez banaiz, ezin dut nire maila onena eman. Txikitatik onena izan nahi nuen egiten nuen gauza guztietan, eta onena izaten laguntzen zidaten alor guztiak kontrolatzen saiatzen nintzen.
‎Alabaina, askoren ustez froga gehiago behar dira hipotesi hori frogatzeko, eta baita beste azalpen batzuk ontzat eman edo baztertzeko ere, tartean, bikotekideen artean lotura emozionala sortzeko funtzioa duela esaten duena.
‎Alabaina, askoren ustez froga gehiago behar dira hipotesi hori frogatzeko, eta baita beste azalpen batzuk ontzat eman edo baztertzeko ere, tartean, bikotekideen artean lotura emozionala sortzeko funtzioa duela esaten duena.
2020
‎Ez baita horren erraza idazketa ona eta txarra bereiztea. Proust ek berak, adibidez, bere poltsikotik ordaindu behar izan zuen À la Recherche du Temps perdu horren lehenengo liburukiaren argitalpena, Gallimardek kaleratzeko ontzat eman ez zuelako.
‎Eta gainera, premiazkoa izaten da ondorioak orain arte zientziek emaniko emaitzekin alderatzea ere, ondorio horiek ontzat eman ahal izateko ibilbide epistemologikoa agerraraztea, alegia.
‎Proustek berak, adibidez, lehen esan dugun bezala, bere poltsikotik ordaindu behar izan zuen À la recherche du temps perdu horren lehenengo liburukiaren argitalpena, Gallimardek kaleratzeko ontzat eman ez zuelako.
‎Nafarroarik gabe, gaztelania derrigorrezkoa eta euskara ez izaki, eta subjektu politiko bakarra Irunetik Cadizerainoko herritarrak izatea ezin zuen ontzat eman: Arrano Beltzak bere bereak zituen Iruñea bezala, Gernika eta Garazi ere, eta Aturritik Ebrora euskal estatu euskalduna eraiki behar genuen.
‎Eta bestea, noizbait ETAn edo ezker abertzalean jardunik, desadostasunak direla medio, hura utzi eta kritika zorrotzari ekin diotenena: " Kritika horiei batez ere erresumina antzematen zaie, bat batean ematen duelako kritikariak ez direla sekula kritikatutakoaren partaide izan, eta batzuetan norberak kritikatutakoaren aurkako zapalkuntza ere ontzat eman duelako. Azken jokaera horrek ere ez dirudi oso etikoa."
‎Sararekin, ez, barkatu, nire aita Maria Dieguez de Gauna andrearekin ezkondu eta bere aitaginarrebak mailegu onean emandako zenbait sosez nire aitajaunari berari erosi egin zion dozena erdi bat kupel ardoa Errioxa aldetik ekartzeko asmoz. Aitajaunak ez zion inola ere ezer saldu gura, oso argi eta garbi esana zuen nire aitak Olartetarren aroztegiaz kargu egiteari uko egindakoaz gero ez zela bere semea, are gutxiago fidatzeko inor, arrotz larrusendo bat baino.
‎Atertu bezain laster atera eta alde egin genuen, ordurako egun betea zen eta. Bidean gora joan ginen paseoan, eta noiz edo noiz, pertsonaren batekin topo egitean, egun onak ematera gelditzen ginen; noiz iritsi ginen kontatzen genion, etxeko jendea nola utzi genuen, zenbat denboran egongo ginen han, eta beste gauza asko.
‎Eta nola egun haietan administradorea hila zen, denak konforme jarrita, denek agerian deklaratu zuten ezkutuan egin zutena, eta erabaki zuten, Masettoren poz handirako, inguruko jendeari sinistaraztea beren otoitz eta monasterioko zaindari zen santuaren merezimenduei esker bihurtu zitzaiola Masettori hitza eta, hortaz, administradore egin zuten, eta ongi eraman ahal izateko moduan banatu zizkioten lanak. Eta nola lan horien ondorioz fraidetxo asko sortu ziren, hain diskrezio handian eraman zuten kontua non inork ez zuen ezer jakin abadesa hil zen arte, Masetto zahartua zela eta etxera itzuli nahi zuenean; eta hori jakin zenean gogo onez eman zioten baimena.
‎Nikori deitu dio, berriz ere, notizia onak eman nahian. Arindu nahi dio distantziak puzten dion kezka, jakin badaki erruak luzatuko dizkiola gauak eta, askotan, ama abandonatu duelako mikaztasunak sakatuko diola barrua.
‎Bestalde, ofiziala ez zen nor txalupa zaleei bidaiari bat har zezatela agintzeko eta bidaiaren azkenean kobra ziezaiotela. Alfek ontzat eman zituen ofizialaren oharpenak, baina ez zen horrenbestez konformatu. Izan ere, aginduak emateko ahalmenik ez bazuen ere, txalupa zaleei bat esatea bere esku zegoela esan baitzion marinel gazteak.
‎Nire itasontzi eta kanoiak zuentzat. Nirekin etorri nahi baduzue, ontzat emango zaituztet aberri berrian.
‎Baina Zanbuia! k oso aitzakia ona eman zidan musikariaren inguruan gehiago jakiteko. Booktegiren izenean, Metrokoadrokakoei lan horren inguruko dokumentala egitea proposatu nien, eta ideia hori onartu egin zidaten.
‎Ez zen hura oso bisita atsegina. Alde batetik; bestetik, ordea, seinale ontzat eman zitekeen, ze otsoak indiarrengandik urruti ibiltzen baitira. Badaezpada ere.
‎Egun hogeita hamar moja bizi dira Arteagako komentuaren murruen arteko gizarte ttiki eta itxian. Gehien gehienak zaharrak dira laurogei urtetik hagitz hurbil baitaude, eta dagoenekoz, beraien urterik onenak emanak dituzte Jaungoikoaren eta komentuaren zerbitzura. Baina beraien artean badira moja gazteak ere.
‎Egun on aita, egun on sendagile jauna! Jaungoikoak egun on eman diezazuela! esan zieten etorri berriei eta ondoren sendagile jaunari begira:
‎Nolakoak? Bada, Alain bera bezalako gazte garbi, serio, dotore eta heziketa onekoak ematen zuten guztiek, Alain bezain gatzgabeak. Ez zirudien despedida jai baterako talde egokiena.
2021
‎Dena den, hemen erroturik nengoen, hemen jaioa eta hemen koskortua, nire familia bertakoa zen, nire herriko askok ezetz esan arren, gure aita kanpoko enpresa gizon esplotatzaile eta espainol zikin bat zela ozen ozen aldarrikatu arren, hitzetik hortzera zein Luzaroko horma gorrotoz pintatuetan. Horregatik garbitu egin zuten, eta horregatik ere nik ezin nuen gehiago gure aitaren heriotza ontzat eman zuen herri koldar eta konplize hau maite. Nire gogotik erauzi nuen berak nirekin egin bezala.
‎Bi gorila, gizon txiki bat eta mafioso dotore baten itxura zuen gizona atxilotu zituzten. Anbulantzia agertu zenean Manu artatu zutenez berri onak eman zizkieten. Drogek eraginda zegoen lokartuta.
‎Eta zuen galdea baldin bada zein den ene zahartzaroan hain pozik eta osasuntsu naukan errezeta, hauxe duzue: jaiki orduko, Eskritura Sainduak hartu eta irakurtzen hasten naiz, eta, Jainkoaren onezia miratuz eta kontenplatuz, zeinak guregatik igorri baitzuen bere semea mundura hitz saindu horien berri ona ematera, eta haren bidez agintzen baititu bekatu guzien barkamena eta zor guzien kitatzea, ematen dizkigun maitasunaren, pasioaren eta merituen dohainaz. Horretaz gogoetatzeak halako bozkarioa ematen dit, ezen ene salterioa hartu, eta, ahalik umilkiena kantatzen baititut, bihotzez eta ahotsez, Izpiritu Sainduak Daviden eta bertze autore batzuen bihotzean konposatu zituen salmo eta kantika ederrak.
‎Eta Arandako kondesak, entzunik Floride aldaturik zegoela eta urrikalmendua ematen zuela ikusteak, haren bila bidali zuen norbait, berarengana itzuliko zelakoan. Baina kontrakoa gertatu zen; izan ere, Floride, jakin zuelarik Amadourrek amari eman ziola beren adiskidetasunaren berri, eta amak, hain zuhur eta bertutetsu, Amadourrengan fidatuz, ontzat eman zuela, nahasmendu zoragarri batek hartu zuen, zeren, alde batetik, ikusirik amak nola estimatzen zuen Amadour, egia erraten baldin bazion Amadourren kalterako izan zitekeen eta hori ez zuen nehola ere nahi, bere burua askitzat baitzuen gizonaren erokeria zigortzeko, ahaideei laguntzarik galdegin gabe; bertze alde batetik, ikusten zuen ezen, berak zekiena isilean gordetzen bazuen, amak eta la... Baina, ikusiz urrun zegoela, ez zuen itxura handirik egin, eta eskribitu egiten zion kondesak agintzen ziolarik; alabaina, Amadourrek ongi ezagutzen ahal zuen gutun horiek gehiago zirela aginduz eginak borondate onez eskribituak baino; eta horiek irakurtzeak ematen zion nahigabea lehenbizikoek eman ohi zioten bozkarioaren parekoa zen.
‎Haranak zola onekoa emaiten du. Jin giren eskualderat ez du bizkitartean lur mendoi batzuez
‎Hurrengo eguneko arratsaldean Habus eta Zawi, ahaideekin ideia borobildu ondoren, elkartu ziren berriro Idir lamtuna eta Azenarirekin. Ontzat eman zuten Senegalera itsasontziz produktuak eramateko eta urrea ekartzeko ideia. Hori bai, isilean antolatuko zuten espedizioa eta isilean gordeko zuten ziritarrek urre altxor hura, hartuko zituzten herrien agintaritza gehiegi estutu gabe gauzatu ahal izateko.
‎Gasteiza bueltatu nintzen, nik uste baino lehenago eta nire osabak areago. Izan ere, gizonak ezin sinestuta izugarrizko harrera ona eman zidan ea nire gauzak azkenean argitu nituen galdetutakoan lanean berehala hasteko aholkatuz, alajaina. Nik ez nuen ezer argiturik, ni itzuli nintzen Mariasun Torreviejako anbulatorioraino lagundu eta gero ezin bainuen bera berriro ikusteko paradarik izan; oso gaixo omen zegoen eta behaketapean jartzeko agindu zioten.
‎Hori bai, izengoitiaren nondik norakoak arras ezezagunak ziren niretzat. Eta horrela, ardo onak ematen duen ausardiaz, galde egin nion Filipe adiskideari:
‎Jainkoak egun on eman diezazula! Zer nahi duzu?
‎Egun batean emaztea haurdun zegoela ohartu zen. Senarrari berri ona eman zion, eta hark, pozaren pozez, desira zuen guztia beteko ziola agindu zion.
‎Herriko biztanleek historia osorik entzun zutenean, ontzat eman zuten Luenbaren jokabidea.
2022
‎Enpresa handietan, ospitaleetan eta lantegi batzuetan egon ohi diren kafetegi industrialetakoa zen zeukatena, hainbeste pertsonen joan etorriak horrelako bat ipintzera gomendatzen baitzuen. Nahiko kafe ona ematen zuen.
‎Ematen zuen bazekiela ordu horretan edo helduko zirela, segur aski Antonio Cortes inspektoreak aurretiaz horren berri emanda izango zion; horixe izango zen. Egun onak emanez hasi zen enkontrua, ez adeitsuegia, soilik atsegina.
‎Kolonbian geratu zen, bere onenak emanda.
‎Atea zabalik, zaindari itxurako gizona zegoen mahai batera eserita, igandeko prentsa aurrean zuela; hirurogeita hamar urtetik oso urrun ez zen ibiliko. Erdi lo zegoela iruditu zaio Bri, harengana joan eta egun onak eman dizkionean. Gizonak ongietorria egin dio, mahai gaineko egunkari eta aldizkariak bildu ditu; nondarra zen ere galdetu dio, eta Bk erantzun dionean esnatu da, bat batean:
‎" Gogo onez emanen diot Simontaulti erran zuen Parlamentek; izan ere, azken bi istorio triste horien ondotik ez du huts eginen, eta negar eginaraziko ez digun bat kontatuko digu".
‎Bonnivet eko jaunak, milandar dama baten krudelkeriaz mendeku hartzeagatik, italiar zaldun baten ezagutzak egin zituen; damak maite zuen zaldun hura, oraino hitz onak eta maite zuelako bermea baizik eginak ez bazizkion ere. Eta xedea iristeko hain aholku onak eman zizkion jaunak, ezen damak eskaini baitzion zaldunak hain gogo handiz nahi izan zuen hura. Zaldunak eman zion horren berri Bonniveti, eta hura, ilea moztu eta bizarra eginik, eta zaldunaren iduriko moldez jauntzirik, joan zitzaion damari gauerdi aldera bere mendekua betetzera.
‎" Kontua zikin eta lohia bada ere, nori agitu zitzaion jakinik, ez genuke nardagarritzat hartuko. Baina plazer handiz ikusiko nukeen La Motheren begitartea, bai eta berak halako sokorri ona eman zion bertze harena ere! Baina, hain laster finitu duzunez erran zion Nomerfideri, emaiozu hitza horren arinki ariko ez den norbaiti".
‎Azenarik ere horretaz galdetzen zion bere buruari. Gai aldaketa ontzat emanda, bere hausnarketa azaldu zion intelektualari.
‎Zaldunez arduratuko zenez beraren ehiza kapitaina ere izango zen. Senbeno Enekones, andere Santxa, Eneko, Uxue, Garzia eta Grazi seme alabei bizitoki ona eman zieten: hiru logelaz aparte, egongela eta zerbitzarientzako bi gelatxo, kondearen gelen ondoan, horrela hurbil sentituko zirelako.
‎Atea ireki bezain pronto jakin zuen Enekoren berriak zekartzatela. Fernando burumakur zegoen ate aurrean; egun onak emateko apenas altxatu zuen burua. Euria ari bazuen ere, berekin hondartzara etorri behar zuela adierazi zion Marari murmurio hauskor batez.
‎Jokoa segiz, eta jakinik, horrelako ekimenek herriari egiten dioten mesedea eta gaztelua ikustera datozenen erakargarri direla, galaiki zerbitzatu zituzten, aulkirik eta mahairik onenak emanez, eta Dultzineak, esker beroak emanez, hitz hauek ebaki zituen:
‎Ondo errana, andere! erantsi zuen Santxak. Turko hauei eskarmentu ona eman behar diegu. Okerrena, tartean badirela oso guapo batzuk!
‎ezen halaz eman izan zait, ithoa bezala azpitik nendukaten gogo arranguretarik, eta orhoitzeak ere buruko biloa latz eraziten drautan kaptibitatezko suiektionetik ilkiteko okasione eta moien. Eta zure zelo Iainkoazkoaz den bezenbatean, hark du enjendratu zu baithara jende prestuen bihotzetan halako reberentia bat, non are zure ezagutzea eztutenek ere ezin asko mirets baitezakete zure berthutea, zuri zuzen onez emaiten zaizkizun laudorioakgatik zeren hain afektionatu erakusten zaren Iainkoaren tenpleko gauza gaizkituen drezatzen, eta zeren hark, kuasi desegin eta arrasatu izanik, orain zure moienez reedifikatzen delarik, rekrubatu baitarama bere leheneko edertasun Apostoluen denboran ohi zuena. Hunetakotzat exenplutan frangoki allega ahal dezaket zure Bearnoko herria:
‎Egingo dut. Zuk, gerlari eta pertsona ona ematen duzu eta elkarri lagundu behar diogu. Atzo kontatu zenigun istorioan zuek, Maiak eta biok, gure antzera pobretuta, egoera larria pasa zenuten.
‎Bi lagunek neskaren azalpena etzun ondoren, argitze batzuk tartean, egoera osoaz jabetu ziren. Bi gazteei eskertzeko opari ona eman eta inori ez kontatzeko eskatu zieten. Bi nobleak bakarrik gelditu zirenean egin beharrekoaz mintzatu ziren.
‎Ez da hain txarra, baina bere aita gutaz arduratzen zen. Jaun Enekok bere agindupeko bailaretako herritar pobreen ongizatea zaintzen zuen eta tratu ona ematen zigun. Hil zenean haren anaiak doilorki jokatu zuen eta orain Semeno Enekones, haren semea, hobeki ari da, baina ez da jaun Eneko bezain ona.
‎Espezien kalera joan ziren. Espezierik arruntena piperbeltza bazen, garestiena eta bereziena azafraia zen, janarietan kolorante eta gustu ona emateagatik erabiltzen zena. Galingale, piper luzea, cubeba eta paradisuko garaua, cardamomoaren antzekoa aurkitzen ziren postuetan, Jengibrea, clavoa, canela eta intxaur moskatua bezala.
‎Mendo, aldiz, ez zen Ageda andereñoren ondotik mugitzen. Gazte ederra zen Ageda eta itxura ona ematen zuen Mendoren ondoan. Jaun Tellok ez zuen andereñoak aurkezteko aukerarik galtzen.
‎Eta ispiluari esker ona eman diot ni neu azaldu arazi nauelako
‎Badu beste goresgarri bat ere deriotarrak: entrenatzaile euskaldun mordoxka dago, eta emakumeen futbol taldeetako entrenatzaileen hizkuntza gaitasunaren berririk ez dudan arren, G. Garitanoren gorazarretan esan liteke euskara batu aski txukunean mintzo ohi dela jokaturiko partiden berri ematean onentsuenetakoa izango da euskaraz mintzatzeko orduan, onena ez bada, eta horrenbestez, etsenplu ona ematen digula euskaldunoi.
2023
‎1522ko apirilaren 14an idatzitako gutunean Luterok Espalatinori esaten zion fruitu onak ez direla arbola ona bihurtzen dutenak eta ekintza onak ez direla gizaki bat on bihurtzen dutenak, baizik arbola onak ematen dituela fruitu onak eta gizaki onak egiten dituela ekintza onak.
‎San Pablok zioen moduan, fedetik ez datorrena edo fedez egiten ez dena, bekatua dela. Esaten zuen bera ez zegoela ekintza onen kontra, ekintza horiek fedeak ariman ereindako landareak zirelako eta zuhaitz onak ekintza onak ematen dituelako. Ekintza bat Jainkoaren atseginerako dela sentitzen badu gizakiak, orduan ekintza ona dela; baina, konfiantza hori ez badu, ez dela ona (García Villoslada, 1973; Erromatarrak, 14, 23).
‎Deprimituriko pertsonen mikrobiotaren transplanteak depresio moduko portaerak eragiten ditu saguetan (Gareau et al., 2011). Oro har, mikrobiotaren transplanteak emaitza onak eman ditu, baina ikerketen emaitzak kontuz hartu beharrekoak, entseguak kontrol talderik gabeak, itsutu gabeak eta aleatorizatu gabeak zirelako. Entsegu gehiago egin behar dira onura terapeutikoak egiaztatzeko eta epe luzera onuragarriak direla frogatzeko.
‎1889ko irailaren 5 (604) St. Rémy tik Theori idatzitako gutunean Tanguyren etxean koadroak erakusteko Theok alokatutako gelaz idatzi zuen Vincentek eta esaten zuen bere lanak ezagutarazteko urrats ona eman zuela; kuriososa zela Maud en idea, Bernard eta Vincent Vingtisten erakusketarako gonbidatzekoa; abiadura osoan pintatzen ari zela bere gelan eta horrek ideia anormalak kentzen zizkiola burutik; logelaren koadroa berriro pintatu zuela; izan ere, koadro hori oso azkar pintatu zuela, trementina oso azkar lehortu zitzaiola eta pintura ez zen mihisera ondo itsatsi; esaten zuen gauza bera gertatu... Momentu horretan bere bi autoerretraturekin ari zela.
‎Exijentea zen Vincent, bai bere buruarekin, bai bere lagunekin; Gauguin eta Bernard-i ez zien dena ontzat ematen. 1889ko azaroaren 21ean (615) St.
‎Ikusten? Eta hori ez al da ETAren jarduna nolabait ontzat ematea bota du Cristinak Jon eta bion txundidura zein eskandalurako.
‎Zer gehiago espero dezake gizon zibilizatu batek latindarrengandik? galdetu baino gehiago ontzat eman zidan mesprezuz. Aktoreak izan behar lukete denak!
‎Etxea eta azienda guztiak lurrikararekin galdu nituen hartan, nire buruari galdetzen nion zer arraiotara zetozen artistak, euren buruak zuritzera ez bazen. Beste aldetik ordea, telebisioak hainbesteko une onak emandako Jorge Romero Firulete hezur haragiz ezagutzeko apeta bizia nuen. Iritsi zen azkenean festibala.
‎A sua filha prodiga, esan dit irribera, harekiko itzal luzea bailuen. Talde murritzago batek festa jarraitzea erabaki dugu caxaca ona ematen duten zokozorri batean. Lehertu arte aritu gara dantzan, eta gazelaren soina duen Olinda eta biok elkarri sobera arrimatu, kateatu eta Ipanemako hotel txanbelinera lagundu dit presaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia