Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2000
‎Salamancako katedran irakaskuntza lan ona bete zuen, bereziki Ameriketan indioekin egiten ari ziren gehiegikeriak, Frai Bartolomé de Las Casas misiolariaren salakuntzetan oinarriturik, bere iritzien gogoetetan osatzean, Relectiones zirelakoak burutuz. Bere hitzaldi haietara joaten ziren Zuzenbidean aritzen ziren ikasleak ez ezik zenbait irakasle ere, hauen artean Martin Azpilkueta nafarra.
‎Kronikari modura, betiere euskararen debekuaren kontzientzia ernea erakusten duNarbaitzak, lehenengo unean eta berehalako asteetan; alde horretatik, bere azalpenenhoztasunean ere, informazio zerbitzu ona bete zuen, garaiko kronika ofizial bateanesan zezakeena azalduz, eta, horrela, ondoko kronikariari egiteko bera samurtuz.Hizkuntzarekikoak, albistea errepikatuz ere, beti inolako iruzkinik gabe eman ohi ditu.Gizon kritiko eta zorrotz modura gogoratzen dute ezagunek Narbaitza.
2001
‎Ezagutzen dugun unean, kartzelatik irten berria da, eta handik aurrera zintzo jokatzeko asmo sendoa du, benetan. Baina Infernua ere asmo onez beterik omen dago eta, Doblinek maisuki bezain gordin eta errukirik gabe erakusten digun auzunean hondamendira doan zibilizazio horretan, ez zaio erraza gertatuko Franzi bere zina betetzea.
‎Toki ona betetzen dute kontsumitzailearen defentsaz arduratzen diren elkarteek ere: inkesta erantzun duten gizakien %19arentzat kontsumitzailearen defendatzailerik egokienak dira.
‎Iainko onaz beterik esnai ta lo ere!
‎Eta heriotzak harrapatzen duenean, aurkitu berriak ditu helburu balioz  koagoak urrikian, hurkoaren eta sorterriaren maitasunean, bere buruari uko egitean. Egia da ez garela oso fio, ezta egilea bera ere, ez ote litzaizkiokeen helburu eder horiek berak hauts eta huts bihurtuko, lehengoen antzera, baina obra onez hutsik bezain asmo onez beterik hiltzen zaigunez gero, ez dago zalantzan gehiago egoterik.
2003
‎Azken urteotan legez, aurten be hementxe etorri gara, Bizkaiko Durango aldetik, Loiolako eleiza eder honetara erromes, gure Aita San Inazioren bederatziurren honetan: a) Esker onez beterik gatoz: badakigu, eta aho batez autortzen dogu, Bizkaiko herri osoak eta, batez be Eleizeak, eta Bizkaiaren barruan Durango aldeak, asko be asko zor deutsala Loiolako santu handiari; beronen otoitz gartsuari eta irabaziei; gogo jardunen bitartez emondako argibide ta bihotz eragin onurakorrei; Inaziok sortutako Lagundiaren ekinari ta hainbat eratako lan txalogarriri. b) Senidetasunak be ekarten gaitu gu hona:
‎Geugaz batera, mundu zabalean, era askotara, milioika kristinauk Jesusen Nekaldia, Kristoren Kurutzeko Heriotzea ekarten dogu gaur gogo bihotzetara, esker onez beterik, eta ospatzen dogu geure eleizkizunetan, Kurutze Bideetan.
2004
‎Alere, nolabait or egon naiean, eskutitz bat bidaltzea bururatu zait. Eta ona beteta nere asmoa.
2005
‎ETBko taxista lana gogo onez betetzen zuen Karlosek, bera ere, nolabait, telebistako fikziozko munduaren parte zela sentitzen zuelako. Berak ere, istant batzuez, izar nahikoei amets egiten laguntzen zielako.
2006
‎sistematikoak mugako ikuskatze puntuetan eta landareak, landare produktuak eta beste objektu batzuk landu, ekoitzi, biltegiratu edo merkaturatzen diren tokietan, eta noizbehinkakoak, produktu horiek dabiltzan edo dauden leku eta une guztietan. Babes fitosanitarioko baliabideen fabrikazioan, komertzializazioan eta erabileran egiten diren ikuskatze eta zaintza programa sistematikoak, bereziki, praktika fitosanitario onak betetzea, landare produktuetan, landare produktuetan eta horien eraldatuetan dauden hondakin mailak zaintzea eta horiek oinarri hartuta prestatutako elikagaietan daudenak, autonomia erkidegoetako organo eskudunei dagozkienak, Estatuko Administrazio Orokorrak koordinatuko ditu, eta, horretarako, plan edo programa nazionalak ezarriko ditu. Agintari fitosanitarioek kautelazko neurriak har ditzakete Legeak aurrez zehaztutako kasuetan.
‎Hiruzpalau solairuren altuera dute garabiek, proportzioan ari naiz hitz egiten; bainugelako hidromasaje zutabekoak, gehitxoagorenak. Agindu, eta berehala hasten dira lanean garabilariak, berdin zaie eguna edo gaua den, urteko hirurehun eta hirurogeita sei egunetan, hirurehun eta hirurogeita zazpietan bisurtea denean; jan eta lo nork bere garabian egiten duen arren, aurpegi onarekin betetzen dute beti euren lana; haserretu, matxuraren bat gertatzen denean haserretzen dira, opor eguna madarikazioa izango balute bezala edo. Hotsa, garabi makinen hotsa, motor hidraulikoena da.
‎Bostekoa eman genion elkarri. Gizalege handiz hartu ninduen militarrak, eta esker onez bete zitzaidan barrena: Hermanni zor nion, neurri handi batean, militarrak erakutsi zidan begirunea.
‎Zure senarrak eskatutakoa gogo onez betetzeko asmotan, hemen doazkizu azken hiru hilabeteok gure zerbitzura egin dituen Gabriela gazteari buruzko nire gogoetak.
2007
‎Kontseilua esker onez beterik agertzen da laguntzaile eta lankide izan dituen guztienganako, orduan ereindako hazia zuhaitz bihurtu delako eta horren itzalpean euskaldun asko euskararen normalizazioaren alde eguneroko lanean ari garelako.y bxxxxxxxj
2008
‎Bestalde, Europako Batasunak nanoteknologia arduraz erabiltzeko jokabide kode bat egin du, eta Batasuneko estatu kideei eskatu die borondatezko kode hori araudi bilakatzeko. Kodean egiten dituzten proposamenen artean aipatzen dute nanozientziak segurua eta etikoa izan behar duela, eta zientziaren estandar onenak bete behar dituela.
‎Txalo egiteko eskatu zien Maria da Fonte fado etxean afaltzen hasita zeuden bezeroei, atzamar lodietako eraztun handi eta distiratsuak agerian utziz eta kriskitin hotsa atereaz bere eskuturreko zabalak zintzilika zeuzkan hamaika bihotz txikiei. Ostegun hartan lokal txikia erdizka baino betetzen ez zuten jatunek, denak atzerritarrak, tresnak mahaian utzi eta umore onez bete zuten kantariaren eskaria. Entzuleen ezohiko konplizitatea sumatuz, andreak ahaleginak egin zituen denek berarekin batera kanta zezaten fadoaren azken leloa, baina ez zuen arrakasta handirik izan eta bere ahotsa baino ez zen aditu:
‎Espainian, adibidez, azterketa batzuek diote gure energia beharren ehuneko ehun bete dezakeela… Energia nuklearrak bere egunak ditu, nahiz eta lobbyak behin eta berriz behin eta berriz esaten duen. Ikasketa hauek asmo onez beteta daude, baina errealismo falta dute. Ez dute aurreikusten, baina baietz diote, energia kostu erreala eta ahalegin horrek eskatuko lukeen lehengai ekarpenaren kostua.
‎Kaxianoren kantak dioen moduan: Gaur bexalaxe opa dizugu/ urtetik urtera/ osasun onarekin beteaz/ jarraitzeko aurrera./ Berriro ere pozak zoratzen/ etorriko gara/ maitasun loreak zuretzako ekartzera.
‎Baldintzarik onenetakoak betetzen ditu Azpeitiak euskararen bandera hartzeko, euskararen herri bihurtzeko, erreferentea: herritarren %87 euskaldunak gara —euskaraz dakigunak—, euskararen erabilera %83koa da, Udalak lehen aipatutako neurri funtsezkoak hartu ditu azkeneko urteetan, euskarazko herri komunikabideak sortu eta ugaritu egin dira azkenaldian —Uztarria herri aldizkaria, uztarria.com webgunea, Urola Kostako Hitza egunkaria, Erlo Telebista—...
‎[Adibidez, ura bera.] Ura jainkotu didate neure muturren aurrean. Asmo onenez betetako emakume batek esan du, neuk entzuteko moduan, gizon on jator jakintsu batek erakusten duela" Energia euskaraz ur dela". (Odola gaiztotzen hasi zait, baina ari naiz ikasten asmo onari begiratu eta esan gaiztoari entzungor egiten).
2009
‎Asmo onak betetzeko aholkuak
‎lehenengo esaldia konplimenduzko gezur gupidatsu bat zen. Reginak ongitxo baitzekien zenbateraino markatu eta zenbateraino zauritu zion munstroaren itzalak gorputza?, baina gezur hark, gezur gupidatsu guztiek bezala, egia bat gordetzen zuen: emaztearekiko lilura, esate baterako, edo senarraren jarrera positiboa, asmo onez betetako bigarren esaldiak berresten zuena: –Hutsetik has gaitezke?; hirugarren esaldiak, berriz,. Maite zaitut?, guztia esan zezakeen edo ezer ez, esan baitzezakeen, konparazio batera:
‎Argi izan behar da lortu nahi den helburua. Pertsona proaktiboek posturik onenak betetzen dituzte arazoei irtenbidea ematen dietelako, behar dena egiteko ekimena hartzen dutelako eta lana garatzen dutelako. Deskonektatzeko etenaldiak ezartzea.
‎Pasatako denboraldia oso ona izan zen niretzat, postu onak lortu nituen eta horrek jarraitzeko indarra ematen dizu. Etorkizunera begira, ez dut epe luzeko helburuetan gehiegi estutu nahi, denboraldi ona betetzen jarri nahi ditut indar guztiak”.
‎EAJk gorazarre egin die, hargatik, ertzain guztiei. . Errespetuz eta esker onez betetako agur bero eta hunkitua, bidali die Urkulluk alderdiaren izenean, zortzi mila ertzainei eta beren familia guztiei?.
‎Bai. Hamarreko txikiko azkeneko bertsoak pixka bat alde egin zidan, baina uste dut ofiziotan lan ona bete nuela.
‎Asteartean eta asteazkenean orraztu zituen gai jartzaile taldeak asteburu honetarako uda aurretik prestatuta zeuzkaten gaiak, bi prozesu izan baititu gai jartzaileen lanak. Egin genituen uda aurretik dozena erdi bat batzar, eta helburua zen uda aurretik txapelketako hutsune guztiak modu duinean beteta egotea; hau da, guk bagenekien zenbat saio ziren eta zenbat ariketa izango ziren, orduan, txapelketa modu duinean gai onekin bete nahi izan genuen. Uda ondoren, txapelketa gerturatzen ari zela, uda aurretik egindako lan hori hobetze eta eguneratze prozesuan aritu gara, azaldu du Elizasuk.
‎lehenengo esaldia konplimenduzko gezur gupidatsu bat zen –Reginak ongitxo baitzekien zenbateraino markatu eta zenbateraino zauritu zion munstroaren itzalak gorputza–, baina gezur hark, gezur gupidatsu guztiek bezala, egia bat gordetzen zuen: emaztearekiko lilura, esate baterako, edo senarraren jarrera positiboa, asmo onez betetako bigarren esaldiak berresten zuena: " Hutsetik has gaitezke"; hirugarren esaldiak, berriz," Maite zaitut", guztia esan zezakeen edo ezer ez, esan baitzezakeen, konparazio batera:
‎Horren iraulketa azkarrak politikaren aurka morala berregiteko premiara eramango gintuzke. Baina politika txar baten zerbitzura jarritako asmo onez beteriko morala hausten da, zartatzen da, eta moral bikoitza bihurtzen da, azpi bikoitza duen morala, antimorala. Sozialdemokraziaren etika kantiarrak, auzotasun eta batezbestekotasun oneko arauekin, ez ditu kolonialismoaren ezmoralkeria eta Rosa Luxemburgen erailketa ekidin.
2010
‎AEBek. Turkiari dagokionez, txapelketa atarian egin ziren aurreikuspenik onenak bete ditu, eta Lituaniak, berriz, ezusteko potolo samarra eman du. Final zortzirenetan sartu ere ez zela egingo zioten apustu askok.
‎eitb.com ek EITB Taldeko webgunea bere historiako urteko lehen hiruhilekorik onena bete du, eta martxoari amaiera eman dio 725.313 erabiltzaile bakar eta 1.411.941 bisitekin, OJDk ikuskatutako Nielsen-en datuen arabera.
‎Hitz gutxitara laburbildu banu esperientzia honek utzitako arrasto nagusia, hauxe izango litzateke: esker onez beterik utzi nau 7 urteotan bizi izandako guztiak, batez ere Jesus Jaunarenganako esker onez beterik.
‎Hitz gutxitara laburbildu banu esperientzia honek utzitako arrasto nagusia, hauxe izango litzateke: esker onez beterik utzi nau 7 urteotan bizi izandako guztiak, batez ere Jesus Jaunarenganako esker onez beterik.
‎Zaila egiten zait arazo honetan dihardugula andrazkoei buruz hitz egitea. Nire ama, nire amaginarreba, nire arrebak, nire emazte bedeinkatua, gizaki on bete betean maitagarriak izan dira eta dira. Andrazkoak eta gizonekoak berdinak gara.
‎Gainerako elikagaiei dagokienez, segurtasun neurri nagusia da behar bezala prestatzea eta ordu gehiegi ez jartzea giro tenperaturan, batez ere eskualde beroenetan edo uda garaian. Garrantzitsua da, halaber, kaleko saltokietan edo higiene baldintza onak betetzen ez dituen beste establezimendu batean janaririk ez erostea. Berme zorrotza egiaztatzen ez bada, hobe da elikagaiak ez erostea.
‎Asteburua berri onez betea izan da Leitzako pilotarientzat. Izan ere, ostiralean, kasik urtebete kantxetatik kanpo egon ondotik, Amazabal pilotalekuan berriz ere jokoan ikusi genuen Abel Barriola.
‎Izan ere ametsetan ere inoiz bururatu ez zaidan okasioa sortu zaidak, maite nauen emakumea, gaztea, erakargarria, atsegina, goxoa eta intentzio onez betea ematen duena eta, gainera, gelditzen zaizkidan energiak lehertzeko ezin aproposagoa. Kurioski, neure eskuetan jartzen duk, nire erabakiaren zain zegok, den guztia niretzako nahi dik, baina kondizio bakarra jartzen dik:
2011
‎EITBren (Euskal Irrati Telebista) webgunea da eitb.com 10 urte baino gehiagoko ibilbide batekin, bere historiako urterik onena bete du 2010ean, batezbeste 725.000 erabiltzaile bakar dituela hilero. Telebista eta irratia zuzenean, multimedia eskaintza zabala eta informazioan, entretenimenduan eta zerbitzu publikoan oinarritutako edukiak eskaintzen ditu, parte hartzea eta sare sozialen presentzia ere kontuan hartuz.
‎Zoragarria. Nik uste dut gaurkoa izan dela uda osoan arrantzarako kondiziorik onenak bete dituen eguna. Baina alde handiarekin gainera.
‎Bake epaileak ematen duen sententziak norbaiti zerbait egiteko edo ez egiteko edo zenbatekoa ez den zerbait beste norbaiti emateko edo ez emateko agindua daramanean eta zordunak mandatua borondate onez betetzen ez duenean, betearazpena aginduko da. Horrenbestez, betebeharraren edukiaren arabera, diruzkoa ez den betearazpenaren hainbat azpimota desberdindu daitezke.
‎Infernua asmo onez beterik baldin badago, Hezkuntzaren Infernua asmo onez ez ezik progamatu gabeko asmoez ere beterik dagoela. Irakasleak ez diren langileen ordezkariak esan du fakultateko pasilloetan askoz ereposkito, matutano, rufles, cheekers, lais, bollikao eta drakulacheepres gutxiago jaten direla, goizeroko kontzertua egiten denez geroztik, eta garbitzaileek jakinarazi diotela oraingo honetan poltsa madarikatu horiek biltzeko beharra ez dutela.
2012
‎Quetzalcoatl eta Xolotl. Bietako bat, Quetzalcoatl, ederra eta sentimendu onez betea zen, ketzal txoriaren lumekin apaindutako suge jainkoa, goizeko izarra, Venus planetaren, biziaren eta egun argiaren jainkoa. Anaia bizkia, Xolotl, animalia zen, barruko sentimendu arrazoigabeek menderatzen zutena, burua zakur edo koiote batena zuena, gauaren, eta heriotzaren jainkoa eta mundu honetatik besterako bidean arimaren bidaia laguntzailea; gorputzez desitxuratua eta beldur eragilea, munstro bat.
‎Maitasunez eta esker onez betetako begirada bidali dit. Orain, ohituta nago begirada horietara, baina garai batean haiexek ziren nire zorionik handiena.
‎Herriko eliza bete betea zegoen eta kabalkadakoak barnera sartzean, apezak hasiera eman zion. Irisartarrak bestarako gogo onez beterik zeudela nabaria zen. Hango giroa!
‎8.Atzerriko inbertsioei buruzko akordioak, estatu subiranoek edo euren artean askatasunez adostuak, fede onez bete dira; estatuek eta nazioarteko erakundeek modu hertsian eta zehatz mehatz errespetatu dute herrien eta nazioen aberastasun eta baliabide naturalei buruzko subiranotasuna, Gutunarekin eta ebazpen honetara bildutako printzipioekin bat etorriz.
‎1 Adierazpen honen xedapenek ez dute eragotziko estatuek nazioarteko betebeharrak betetzea, gutxiengoen partaide diren pertsonei dagokienez. Batik bat, estatuek uste onez beteko dituzte, eurok zein nazioarteko tratatu eta akordioetan alderdi izan eta tratatu eta akordio horien arabera hartutako betebeharrak eta konpromisoak.
‎Marylin eta Marguise, baserrian ezagutzen diren bezala, enbrioien “in vitro” ernalketa prozesu baten eta bitrifikazio prozesu baten batura dira. Prozesu horrek aukera ematen du enbrioiak mugarik gabe kontserbatzeko, ernalketa baldintza onenak betetzen dituen behi hartzaile batera eraman arte. Balio genetiko handiko ama batetik (TEC Venturo Goldwyn Maria Et) ateratako enbrioietatik sortu ziren bi kumeak.
‎«Nork dio gizakiaren semearen espiritua zerura igotzen dela eta animaliarena lurrean geratzen dela?» Ekintza heroikoak protagonista izan zituzten harburuei eskainitako hitzak ere errepikakorrak dira. Hau da esaldi labur bat, baina esker onez betea, jabeei etxean lapurrak zeudela abisatu zien txakur batentzat: «Inoiz ez zara ahaztuko lagun fidel eta ausarta.
2013
‎Baina kontua da iaz finkatutako helburuak goitik ari garela betetzen». Konpainiak berak onartu du aurreikuspen onenak beteta 2.000 MW saltzeko gai izango dela eta %5etik gorako errentagarritasuna lortu. Iaz galera handiak izan zituen Gamesak, 659 milioi eurorenak.
‎Noraezeko gaitzak etsi onean eramatea dugu denok eginbide; eta, bereziki, lanbidean oso goiz igotzeko zoriona izan duen ni bezalako gizon gazte batek; eta nik neuk etsia hartu dudalakoan nago. Eta nire lehengusina ederrak bere eskuaren ohorea eman izan balit zoriona segurtaturik izango ote nukeenetz sortu zaidan zalantza ez da, ez, horretarako arrazoi txikiena; izan ere, sarritan antzeman izan dut ukatu zaigun bedeinkazioa gure estimuan balioa galtzen hasten denean egin ohi dela gure etsimen ona beteen eta erabatekoen. Ez duzu pentsatuko, hala espero dut, zure familiarenganako begirune faltarik erakusten ari naizenik, andere nirea, zeure alabaren ederra lortzeari buruz nituen asmoak alde batera utzita, esan nahi baita, zeuri eta Bennet jaunari zuen agintea neure alde erabil dezazuela galdatzeko konplimendua egin barik.
‎Egindako harreragatik esker onez beterik utzi zuen Vancouverrek misioa. Berriro Discoveryn, hego ekialdeko norabidea hartuta, badia batera heldu, eta puntetako bati, oso tontor nabaria baitzen, Point Vicente izena jarri zion, halako inpresio ona egin zion adiskidearen omenez.188
2014
‎Nekazaritzako Praktika Onak betetzeak ba al du pizgarri ekonomikorik?
‎Artikulu honek hau deskribatzen du: aireztapen onak betetzen duen eginkizuna, usain txarrak saihesteko argi naturala sartzea, hezetasun iragazteak (eragileak, adibidez), etxerako aromatizatzaile naturalak eta usain desatseginak ezabatzen laguntzen duten gailuak. .
2015
‎Hala, eta memoria berreskura dezan funtsezkoa dela jotzen dutenez, Udalak psikoanalista bat ordaindu dio, teknika honen bidez oroimen galdua berreskura dezan, inolaz ahal balitz behintzat. Zentauroak esker onez beterik hartu ditu Udalaren eskaintzok, eta segituan jarri da psikoanalistaren eskuetan, piztia bera baita, dudarik gabe, hainbeste mendetako zulo beltza betetzen hasteko interes gehien duena. Eta, aurrerantzean ikusiko dugun moduan, zentauroa, poliki poliki, gauzak gogoratzen hasiko da.
‎Amaturra zen hura zentzu on betean
‎Ijitoak: Espainiako espetxeak ijitoek, euskaldunek eta idazle espainolik onenek bete izan dituzte, tertulianoen aginduz. Metxak oso gogoko du On Kixote.
‎Etxerik ere ez neukan, ezta nola eduki ere. Hona hemen moja oinuts gaixo bat, inongo laguntzarik gabe, Jaunarena izan ezik, patentez eta asmo onez beterik eta haiek egitez betetzeko inolako ahalbiderik gabe. Ez zuen adorea galtzen ezta itxaropena ere, bata eman zuen Jaunak bestea ere emango baitzuen.
‎11.etik 12.erako zenbakiak: Tendillako Kondeaganako esker onez beterik da. Ordena osoa da esker onez.
‎Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero. Beraz, orain pazientzia izan beza, Jainkoak beti ematen baititu asmo onak betetzeko uneak, eta hala emango dizkio berorri ere. Jainkoak gorde biezat eta egin beza oso santua, amen.
‎hain karitate handiz Jaunak mugitzen zuena, non oso gogor egin baitzitzaion gatibu baten ordez ezin joan izatea. Nirekin tratatu zuen hori; frai Pedro Alcántarakoren oinutsetakoa zen; ekin eta ekin lortu zuen bere Jeneralagandik baimena, eta bere asmo ona betetzeko zorian, Aljerretik lau legoara zegoela, Jaunak berarekin eraman zuen. Eta ziur asko bai sari ederra izango zuela!
‎Administraziotik zein hiritarren erakunde alternatibo eta mugimendu sozialetatik datozen egitasmo eraldatzaileak asmo onez betetako ahaleginetan gelditzea nahi ez badugu, espazio horietan zer eta nola gertatzen den errotik aztertu dugu. Espazio publikoa jendartearen agertoki eta sortze gune bada, krisiak azaleratutako politika suntsitzaileei buelta emanez, berau diseinatzeko prozesuari ere buelta eman eta beste era batera aritu dugu Biztanleak prozesuaren hasieratik partaide aktibo izateak orain arte hirigintzan lan egin dugunon metodologian eraldaketa sakona eskatzen du.
‎Giro aparta zegoen eguerdian, kalean. Jendea poz pozik zebilen; urteko egun normaletan elkarri justu justu kasu egiten dion jendea ikusi dut, bata besteari musuka, kontu kontari, Errioxako ardo beltzik onenez betetako kopa distiratsuak eskuetan hartuta. Sekula ez dut jakin zein den gaurko egunez hain nabarmena den jokamodu bitxi horren zergatia.
‎Ixilik egon nintzen denboratxo bat. Esker onez beterik bihotza. Altxa eta herrira itzuli nintzen.
‎Kontu zatarra. Egarriak bazaude kantinplora daukat atzean, Renoko ur kloraturik onenaz betea."
‎Bihotza laguntzera etorri ziren indar ezkutuekiko esker onez bete zitzaidan.
‎URTE BERRI ON! Eskuin eta ezker aditzen dira hitzak urte hastapen huntan, denak xede onez beteak. Beharrik 365 egun ditugula helburu guzi horien betetzeko!
‎Sortze Zu, Itxaro Bonzon Olhats gure sortu berria, izanen zira agian itxaropen onez betea, aita Clément eta ama Elodie ren lehen haurño maite maitea. Segur naiz ez zirela ttonttoa izanen, ikasiko duzula ba auto eta ostatuaren kudeatzen eta Ogibarneko mahain onak ukanen duela segida ber bera.
2016
‎Urteko lehen asteak asmo onez beteta datoz. Aurrezteko gaitasuna handitzea da ohikoenetako bat, eta, batez ere, etxeko ekonomia hobetzea.
‎Irudia: Nazioarteko bekak Bidaia solidarioaren aurretik, bitartean eta ondoren Borondate onez betetako aukera da uda partean boluntario gisa bidaiatzea, baina, batzuetan, ez dakigu GKE batekin elkarlanean aritzea edo auzolandegi batera joatea eskatzen duen guztia. Hona hemen aholku batzuk bidaia hasi aurretik, han zaudenean eta Espainiara itzultzean.
2017
‎Esan komuna da infernua desira onez betea dagoela. Zeren han direnek obratu ez bazuten ere, zenbait desira on bederen izan zuten.
‎Emakumeekin ibiltzea eta kalterik ez jasotzea suan erre gabe egotea bezala da. Nornahi den eta nolakoa nahi den zarela, zaren handi edo ttipi, zaren debozioz eta intentzio onez betea, azken batean, zaren zeure ustez harria baino gogorrago eta urrea baino finago, baina emakumeak bere hitz leunaz, solas graziatsuaz, eztiaz eta emeaz beretakotuko zaitu, zentzutik aterako, liluratuko eta beste aldera itzuliko zaitu.
‎Bidegabe handia egiten dio bere buruari, emazteki bat bezala, urrineztaturik eta usain onez beterik dabilen gizonak, zeren halakoak, usain ona emateagatik, ematen baitio bere buruari fama gaiztoa.
‎Badira gauza batzuk, ikusi gabe, sudurraz beraz, urrinaz usnatzen eta jakiten baitira non diren eta zer diren. Hala, beti usain onez beterik dabiltzanak ere usnatzen dira eta, ikusi gabe, ikusten nolakoak, zer azturatakoak eta zertsu diren.
‎Hoc mihi suspectum est, quod oles bene, Postume, semper./ Postume, non bene olet, qui semper bene olet. Goganbehar gaiztoa ematen dit, Postumo, zu beti usain onez beterik ibiltzeak. Zeren ez du usain ona beti usain ona duenak.
‎Ez du deus balio usain onez beterik ibiltzeak eta, are gutxiago, berari dagokion baino soineko arropa ederragoak erabiltzeak. Zeren haiek guztiak dira harrotasun hutsalak, desordenuak eta desoneskeriaren seinaleak.
‎Zorbaren atzapar luzeak andere onaren bular abegitsuetara luzatuko ziren eta lekuaren jabetza hartuko zuten. Eta gero, ilundu ondoan gure hordartzara itzultzen ginelarik, bizitza asmo onez betetako amona bat iruditzen zitzaigun, zaharra, baiki, baina atsegina eta txeratsua, madama Hortense bezalakoa.
‎– Berri onez beteriko eguna zirudik, maitea. Aurrena Tom putakume hori hil egiten duk, eta hurrena berriz, hautatua gertatzea egina dela ematen dik.
‎Cuadro Historico de la Revolucion Mexicana (1823) liburuan Bustamanteren antiespainolismoak eraman zuen, batetik, Penintsulatik zetorren ezein laguntza arbuiatzera eta, bestetik, esatera Minaren azken asmoa ez zela Mexikoren independentzia lortzea, Cadizeko Konstituzioa ezartzea baizik. Hala ere, Bustamanteren iritzian, Minaren ekimena azken batean insurjenteentzat onuragarria izan zen eta, asmo onez betea etorri bazen ere, ibilera okerra izan zuen. Lucas Alaman kontserbadore mexikarrak ere (Historia de Mijico, 1851) gazi gozoak bota zizkion Minari, Bustamanteren ildotik.
‎Laupabost zatitan da Saskiko baratzea. Hektara bat eta erdi onak betetzen ditu, bi hektara hurbil Ezpeletako biperrarekin.
‎" Abertzale batek behar zuen atsulutuki ukan hizkuntza politikaren ardura eta eni tokatu zait, eta ene ahal guziez eta gogo onez beteko dut kargu hori" dauku erran Beñat Arrabitek. Badaki postu hori behaztopagarria (edo" casse gueule" berak erran daukun bezala) izan daitekeela bainan ez da lotsa.
‎Ekimen aipagarria da zinez, etxerako taxia eskainia baitago dohainik. Urte berriari buruz, agiantza onez beteak gira guziak, ahantzi ezinik sofrikariotan direnak, gerla, mehatxu, eritasun, presondegi eta abar jasaiten dituztenak. Gure eskualdean ere, bake bide prozesu hau emaitza onen ekarle bilakatuko ote den?
2018
‎Bilbon finalerdietan geratu zen kanpoan, baina partida ona bete zuen. Gaizki hasi zuten norgehiagoka; hamar tantoko desabaintaila izan zuten (19), baina ia buelta ematea lortu zuen Arteagak.Hamahiru tanto egin zituen, eta garaipenetik gutxira geratu ziren (22).
‎Lehentxago erran dutan bezala, apez ala eliztarrek segitu behar dute konprenitzen hau zinez elizzerbitzua dela, beste guzien parekoa, gure haurride adindu eta ezindueri bereziki zor dioteguna. Beraz segi dezaten guziek hau gogo onez betetzen eta liturgia ederrak eskaintzen!
‎Hirian bizi direnek baitute barnekaldearen beharra, noizbait hiritarrek ordaindu zergen parte bat baliatuko ote da herri ttikien garatzeko? Borondate onez betea den Euskal Elkargoa araudi bereziko Lurralde Kolektibitate bat bilakatuko balitz, menturaz bai!
‎Haren zerbitzura jardun nuen urteetan, berak aztertu zituen datuak eta berak erabaki zuen hura zela jokabiderik egokiena; nik, besterik gabe, gure lanbideari dagozkion aferak trenkatu besterik ez nuen egin, aski modu egokian. Niri dagokidanez, beraz, antzerik onenaz bete nituen nire eginbeharrak, are askok maila gorena iritziko lioketen hori erdiesteraino. Nekez hartu behar nuke nire gain gaur egungo ikuspegitik alferrikakotzat jotzea tamalez lord jaunaren bizitza eta eginak, eta burugabea litzateke, horrenbestez, damu edo ahalke izatea.
‎Infernua asmo onez beteta dago.
2019
‎Horregatik, urte berriak asmo onez betetakoak izaten direlako, nire desioetako horixe izango da, orri txuriak bizikidetzaz bete ditzagula; ikasturte berria, gutxi asko, ona izan dadin denentzat.
‎Trabak daude eta errealitatea frustragarria da hainbatetan. Gestorian negarrez amaitu nuen egun batean, asmo onez beterik ari zarelako eta sistemak zapaldu egiten zaituelako sarri, baina bide zidorrak asmatzen goaz, aurrera segitzeko. Egia da egunerokoa ero samarra dela, dena koadratzea eta puzzle lana ongi egitea, eta bilatzen dugun gertatutasuna mantentzeak ere denbora eskatzen duela; koordinazio lana adibidez ez baitut paper gainean egiten, langileok elkar entzuten dugu, baten eta bestearen etxean eztabaidatzen dugu kafe bat hartuz… baina nire pasioa dira harreman pertsonalak.
‎Herriko eliza bete betea zegoen eta kabalkadakoak barnera sartzean, apezak hasiera eman zion. Irisartarrak bestarako gogo onez beterik zeudela nabaria zen. Hango giroa!
‎Bide beretik mintzatu zen Javier Garcia, Sakanatik heldutako manifestari bat: «Landa eremuari buruzko hitz onekin betetzen zaie ahoa, baina aurrekontuan ez da halakorik islatzen». Aurrekontu hori bideratzeko hamaika aukera zerrendatu zituen Zufiaurrek:
‎zelakoan. Laurens mediku frantsesak galdetzen du, eskandalizaturik, nolatan, gizon izeneko animalia jainkozko hori, arrazoiz eta zentzu onez beteriko hori, senti daitekeen emakumearen organo lizunek erakarririk, zeinak humorez lohituak baitira, eta soinaren behe beheko aldean lotsagarriro jarriak?. Orain, bestelako eragin asko daude tartean pentsamendu kristauarekin batera, eta pentsamendu horrek berak molde bat baino gehiago du, baina hortxe dirau haragiaren gorrotoak, besteak beste mundu puritanoan; argi adierazten da hori, esaterako, Faulknerren Light in August lanean [Argia abuztuan]; protagonistari trauma izugarriak sortzen dizkiote lehen sexu iniziazioek.
‎...ari bagara, inguruabarren eta objektuen arabera aldatzen dela, uneko osasunaren arabera, umorearen arabera, ontasuna, konparazio txar bat eginez, elastiko bat bezalakoa da, hedatu eta uzkurtu egiten da, gizateria guztia bil dezake, edo pertsona bakarra, berekoia, hau da, ontasunez betea bere buruarentzat, guztiarekin ere ekintza on batek beti freskatzen du arima, txakurra hantxe gelditu da, esker onez beterik, nahiz eta, gosea hain handia izaki, jakiak hortz bateko zuloa betetzeko balio izango zion, ozta ozta, animaliatxo errukarria, mintzatzeko modua da, ez baita hain txikia, izan ere, zer arrazatakoa den, arraza guztietakoa, nahasian, kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexuestalkiarekin jaisten direnena kenduta, txakur hau gutxienik aske da, txakur eme as... Raimundo Silva, taxiak zeraman bitartean, pentsamendu jario honetan abandonatu zen, eta une honetara iritsirik, eten egin zuen jarioa, ustekabeko ondoeza sentitu zuen, baina ez fisikoa, bere baitan lo zegoen norbait iratzarri balitz bezala izan zen, eta iratzarri den hori oihuka balebil bezala, iluntasun erabatekoan murgildurik egoteagatik, horregatik errepikatu zuen, ikara pasa zekion denbora hartuz, Ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen, noren gainean ari naiz, galde egin zuen, taxia Rua da Pratatik igotzen ari zen, bera barruan zegoen, bera gizonen erresumako kidea zen, ez txakurrenekoa, eta Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen ahal zen nahi edo behar zuen bakoitzean, oraintxe bertan demostratzen ari den bezala, orain badoa argitaletxera zuzentzaileen ardura duen Maria Sara doktorearekin mintzatzera, poesia liburuaren behin betiko probak ematera doa, eta gero agian erabakiko du etxera zuzenean ez itzultzea, liburu bat bukatu du, kasik liburu itxura ez duen arren, hain meharra denez, beraz, horrelakoetan egiten duena egingo du, jatetxean bazkalduko du, zinemara joango da, nahiz eta litekeena izan hori bezalako egitarau handia betetzeko adina diru gainean ez edukitzea, kontuak ateratzen ditu buruz, taxiaren kontagailua, diru zorroan zenbat edukiko duen gogoratu nahi du, aritmetika hauetan dabil konturatzen denean gau honetan ez dela aterako, ezin du ahaztu beste liburu bat hasi duela, ez, ez da Costaren nobela, erlojuari so egin zion, ia bostak dira, taxia Avenida do Duque de Loulétik barna igotzen ari da, semaforo batean gelditzen da, aurrera doa berriz, hortxe bertan, mesedez, eta Raimundo Silva, ordaintzeko dirua ateratzen duenean, begirada azkar batez konturatzen da jatetxera eta zinemara joateko adina diru ez duela, batera ala bestera joateko bai, baina batak bestea gabe ez du graziarik, Etxean afaldu eta horrekin segituko dut, horrekin hori Lisboako Setioaren Historia da, inoiz hitz horiek beroriek esan zituen, izenburu hori zuen liburua zuzentzen zuenean, oraindik errugabea zen garaian.
‎Burua argi eta sasoi onean bete ditu 100 urte Margarita Olañetak ()
‎Ekintza halakoa ametitzekotan, erotzat jo behar gizona! Moironek, ordea, hain zentzuduna zirudien, hain lasaia, hain zuhurtasunez eta sen onez betea, erotasunak proba ezinezkoa zirudien haren kasuan.
‎928 B X edizioek desberdina dute amaiera: gogoan ditudala damuz, ta sentimentu onez beteric vici.
2020
‎Basoa izango zen nire etxea. Gauza onez betea, jateko gauzez eta babeserako gauzez eta gauza politez. Eta beste orkatz batzuk bilatuko nituen, beldur gutxiago izateko.
2021
‎Urtez urte odola emateko konpromisoari eutsi izanagatik eta 25, 40, 50 eta 75 odol emate egin dituzten Elgoibarko eta Mendaroko hamazazpi odol emaile omendu zituzten atzo, bi Mendaron eta Elgoibarren gainerakoak. Jubilatuen Biltokian, odola ematen duten lekuan, egin zieten omenaldia Elgoibarko odol emaileei. " Ekitaldi labur eta xumea izan da baina esker onez beterikoa, merezi baitute", azaldu dute Elgoibarko Odol Emaleen Elkartetik. Mendaroko odol emaile omenduek Herriko Enparantzan egin zuten ekitaldian jaso zuten aitortza.
‎Dirurik ez zuten onartzen janariagatik ez bazen. Dena dela, gizon batek haien hiru platerkada edo gehiago jaten bazituen, ahizpen bihotz beratuak esker onez betetzen ziren, eta gizon hura animatua izateko hautagai bihurtzen zen.
‎Lurreko orbela kristala bezain irristakor zegoen, eta eguzkiak gogor berotzen zuen. Garoaren eta goroldio hezearen eta yerba buenaren usain onak betetzen zuen airea. Azkenean muinoaren gailurrera heldu zenean, izerditan eta arnaska zegoen Molly.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
on 111 (0,73)
on izan 2 (0,01)
Lehen forma
onez 71 (0,47)
ona 9 (0,06)
onak 7 (0,05)
onenak 7 (0,05)
on 2 (0,01)
onarekin 2 (0,01)
onean 2 (0,01)
onekin 2 (0,01)
onena 2 (0,01)
onenaz 2 (0,01)
onenez 2 (0,01)
Onak 1 (0,01)
onaz 1 (0,01)
onenarekin 1 (0,01)
onenek 1 (0,01)
onenetakoak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia