|
Orduan Katedraleko dorreak zirriborro itzali bat baizik ez ziren, eta Lisboa bera ahots eta doinuen zurrumurru zehaztugabea baino askoz gehiagorik ez, leihoaren markoa, lehen teilatua, ibilgailu bakarra kale luzean. ...urraren eta estaltzen gaituen zeruaren arteko airearen kolorea, baldin eta mundura ekarri ditugun begi ezgaiei sinesten badiegu, baina zuzentzaileak, gaur egun ia almuedanoa bezain itsu, purrustada egin zuen, gaizki lo egin eta amets nekosoetan dabilenaren antzera, setioa, ezpata erraldoi, alfanje eta habaila balearrak nahasten dituen ametsetan ibili eta, iratzarri delarik, gerrarako makina horiek
|
nola
zeuden eginda gogoratu ezinik, gogaitua edo sumindua dagoenaren antzera, habailez ari gara, eta ametsetan zeudenen elkarrizketa sakonez ere ari gintezke, baina ez gaitezen gertaerak aurreratzeko tentazioan eror, orain aipatu habaila horiek zer nolako makinak ziren jakiteko galdu dugun aukeraz damutuko gara, nola armatzen ziren eta nola egiten zuten tiro, ez baita horren arraroa ametsetan, gisa ho... Ohean oraindik, Raimundo Silvak galdetu zion bere buruari, harriturik, zergatik segitzen zuen hausnarrean habaila balearrekin, fundibuloekin, alegia, izen horrekin ere ezagutzen baitira, horrela izendatzea ere egoki baita, Balearrek ez bide dute zerikusirik izen bereko irlekin, kasu honetan bala hitzetik etorri behar du, eta balak zer diren badakigu, jaurtigaiak, makinek hormen aurka eta hormen gainetik jaurtiko zituzten harriak, etxeen gainera eta etxe barruko jende izutuaren gainera erortzeko, baina bala ez da garai hartako hitza, hitzak ezin daitezke harat honat, batetik bestera arinkeriaz garraiatu, kontuz, beti azaltzen baita Ez dut ulertzen esaten duen baten bat.
|
|
Raimundo Silvak bizkarra erakutsi zuen bat batean, bere bizitzan guzti guztia galduta zegoela eta sekula gehiago etxe hartara itzuli ezin izango zelako ideia lausoarekin, Absurdoa da, absurdoa, errepikatzen zuen isiltasunean, eta mila bider errepikatzen zuela iruditu zitzaion, ateari buruz ihes egiten zuen bitartean, Bi segundo barru kanpoan izango naiz, urruti izango naiz, eta azken unean Maria Sararen ahotsak geldiarazi zuen, ezustean lasai, oraintxe eta hemen gertatzen ari denarekin hain kontraesan handian, non hitzen esanahia airean galdu bailitzan izan baitzen, lotsagarrikeriaren azken muga zeharkatzeko beldurrarengatik ez balitz, Raimundo Silvak gaizki entzun zuelakoa egingo zukeen, baina emakumeak benetan esan zuena sinestea, ez zegoen besterik, Bost minutu barru aterako naiz, zuzendaritza literarioan kontu bat konpondu eta txoferko egingo dizut, nahi baduzu. ...hala ere ez zuen horrelakorik lortzen, bere baitako zati batek agintzen zion, Zoaz, beste zati batek epaile baten modura begiratzen zion eta epai hau egiten zuen, Ez duzu beste aukerarik edukiko, lotsagorritze eta ustekabe guztiek garrantzia galdu dute Maria Sarak eman duen urratsarekin alderaturik, baina zer norabidetan eman du urratsa, Jainko santua, zer norabidetan, eta ikustekoa da gu gizakiok
|
nola
gauden eginda, sentimendu nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik, Maria Sarak esan zezakeen, adibidez, Nahi den tokira eramango zaitut, baina seguru asko ez zitzaion bururatu, edo hori bezalako esaldi baten zentzu bikoitza saihestu beha... Raimundo Silvak atea askatu eta zutiturik iraun zuen, komentario honen gustu ona zalantzazkoa litzateke adiskidantzazko ironia baten adierazpena ez balitz, bitartean erantzunaren zain gaude, Eskerrik asko, baina ez zaitut desbideratu nahi, alabaina, hemen oso egoki dator esatea sonetoa zuzenketarekin sufritzen ari dela, zuzentzaile gaixoari mihian kosk egitea baizik ez litzaioke geldituko sakrifizioak ezertarako balioko balu, zorionez Maria Sara ez zen ohartu erantzunaren zentzu bikoitz maleziatsuaz, edo ohartu ez zelakoa egin zuen, gutxienez bere ahotsak ez zuen dardararik ageri esan zuelarik, Etorri, eser zaitez, gizonak ahaleginak egiten ditu bere ahotsak dar dar egin ez dezan erantzuten duenean, Ez du merezi, maite dut zutik egotea, hitz horiek entzun eta gero balirudike eskaintzari uko egin ziola, baina onartu egin duela ikusten dugu.
|