Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 659

2000
‎Baina, deusi lotu aitzin eta ongi uler diezadazun, derradan ezen bagenituela gazteluan, geure sabel maskuri larrien sosegatzeko, portzelanazko bi kakontzi —edo pixontzi, edo gernuontzi... edo bazina, nola deitzen baitzion amak—, berdinak eta biribil biribilak, baita zurezko aulki bat ere, kakontzien diametroko zulo biribil bat zuena, non, beharren arabera, doitzen eta egokitzen baitziren kakontziak, egin beharrak modu lasaian eta erosoan egin ahal izaiteko. Eta guk geure egitekoa egin, eta morroi neskameak haien garbitzeaz arduratzen ziren, establietako eta ukuiluetako kloaketan eta putzu beltzetan husten zituztela, edo eiheraren aterabideko kanalean maizago, kanaleko urak, halatan, eskrementu haiek guztiak errekaraino arrasta eta eraman zitzan, jauregitik urrun.
‎Eta bazuen, distantzien neurtzeko, ohol bat, ukai bateko neurria zuena, baina osabak cubitum a deitzen ziona, nola deitzen baitzion Galileok.
‎Ubarneko damak, edo dama eta damatxoa, nola deitzen baitzien gure aitak, Ubarneko huizitarren etxean bizi ziren bi emazteki ziren, sorgin fama zutenak eta beren artean izeba ilobak zirenak. Bietan zaharrena, Sagrario Landaluze zeritzana, Abel Huizi letratuaren emaztea izan zen, eta bi seme izan zituen:
2001
Nola deitzen zaio bere burua bost miloiren truke deabruari saldu dionari?
‎Dirua eskaintzea, nori eta zure emazte ohiari, Tomas. Nola deitzen zaio horri?
‎–Hara, seme. Barkatu, nola deitzen zara?
‎–Herminio, maitea, neska hau... Barkatu, ez dakit nola deitzen zaren.
‎‘Eta gaia aldatuz, ikusi zenuen lehengoan emakume hori, nola deitzen da, Marijose, ikusi zenituen gona gorri harekin jantzita zeramatzan oinetako berde negargarriak? ’
‎Bistan da hemen Karmelo Etxegarairentzat eta hitz hori orduan erabili zuten guztientzat euskaraz dakiena dela euskaldun. Hemen dugun kontua da nola deitu behar ditugun euskaraz ez dakiten, baina Euskal Herriko seme alde batetik edo bestetik diren erdaldunak.
2002
‎Prentsan Udalbiltzak antolatutako zerbaiti buruzko albistea irakurri ondoren, justu nortaz ari zen jakin gabe gera zaitezke. Eta bi erakunde direnez, kostako zaizu bakoitzari nola deitu ere kontsentsuatzea, biak baitira Udalbiltza.
‎Ez dok amairuk eragina zuen Rogeliorengan urte batzuk lehenago, «alegia, errezitala banaka eman ordez, jendea aspertu beharrean, zergatik ez kantuak abestu elkarrekin, ahotsak egin, perkusioa sartu hemen, gitarra hor...?» Horrela sortu zen «Taller» delakoa. Nola deitu, ordea?: «Taller Canario de Cancion?».
‎Irakatsi zidaten biologia hura deskriptibo hutsa zen: arbolak nola deitzen diren, landareak nola ugaltzen diren...
‎Nik bilatu nahi ditudan ninfa horiek zorro sorgindua dute, hegan egiten duten oinetakoak eta? nola deitzen zitzaion, bada, hari. Ai, bai!
‎Baina orduan beste argumentu bortitzagoren bat genuke, eta hemendik aurrera igogailu eta beheragailu erabili genituzke, tresna bera gora joateko edo behera joateko hartzen dugun. Zeren, nola deitu hiruretan hogeita hamaseigarren solairutik behera ziztua bezala eramaten nauen zerbaiti igogailu, banbua jaten duenari ezin badiot aldi berean haragijale deitu. Bistan da hola argudiatzen dutenek ez dutela Plazido Mujikaren eta Koldo Mitxelenaren arteko elkarrizketa hura irakurri.
2003
‎Alemanian, landare apaingarri bakarra zenean, kalapel edo sagar eroa deitu zioten. Azken batean, nola deitzen zaion, tomatea fruta bat da, botanikari dagokionez, barazki gisa ezagunagoa, elikagai horiekin duen antzekotasun elikagarriagatik; ezaugarri elikagarri eta antioxidatzaile apartak ditu, eta, beraz, oso gomendagarria da gure dietan… eta, gainera, oso aberatsa da.
‎Okertu egin zela pentsatu zuen Matiasek, beste etxe batera sartu zela. Baina ondo gogoratzen zuen Nemiak nola deitu zioten Ministeriotik eta nola esan zioten funtzionario bat agertuko zitzaiola etxera, galdetegia egitera. Matiasek azaldu behar izan zion ez zela galdetegia, ez ziola ezer galdetuko, eta abar.
‎Era horretakoak dira Europako mahai gainean ditugun benetako galderak: herriak ezin duenean bere kultura eta autogobernua garatu kokatua dagoen Estatuak edo Estatuek eragozten diotelako, nola deitzen zaio horri. Zer jarrera hartu behar dute nazioarteko erakundeek?
‎Zer gertatzen da, baina, asetakoan. Nola deitzen zaio bakarrik geratzeko gogo gotor horri. Hurkoa alboan gehiegizko gertatzeari.
‎Txakur zaharra dirudizu, esan dio Lupek. Nola deitzen da elurretan sekula galtzen ez den hegaztia, galdegin dio ondoren Gorkak.
Nola deitu sexuaren ostean
‎Baina nola deitu
2004
Nola deitu auzo batzarra?
‎Eta nola deitzen zira. Ni, Maset Zortatxar naiz.
‎Goian diodan bezala itsasoari ematen dizkiogun izenetaz aritu nahi baitut. Zeren eta Portu Zaharreko jaiak, Santurtzikoak eta Zierbenakoak Abran ospatzen direla inork ez du zalantzarik izango, baina Punta Galea eta Luzero muturretik kanpoko itsas eremua nola deitzen da. Bizkaiko Itsasoa, Kantauri Itsasoa, Bizkaiko Golkoa, Bay of Biscay, Golfe de Gascogne?
‎Bakardade. Ez Pobrezia, Gaixotasun edo Kartzela, nola deitzen diren asko eta askoren desertuak, baizik eta Bakardade. Zentzu batean, nirea Pauline Bernardetteren kontrakoa ere bazen, moja ttikiaren desertua, antza, Ezkontza baitzen.
2005
‎Metaforikoki nola deitzen zaio ikastetxeko komunikazioari?
‎Egunak igaro dira, zu nire eskuetara iritsi eta lehen hitzak iskribatzen hasi nintzaizunetik. Ez zitzaidan otutzen nire lehenengo egunerokoari nola deitu, izan ere, hauek, gure antzera, bizimodu xume baten ondoren, zahartu eta hil egiten baitira. Eguneroko baten bizitasuna jabeak idazten dituen pasarteetan datza, eta pasarte horiek bukatzearekin batera, egunerokoa ere isilik, bizi barik, hilik geratuko litzateke.
‎Interesantea da, bai Ingalaterran eta bai Estatu Batuetan, nola deitzen dituzten horko bazkideak: Basque Separa tist Group.
‎– Ardura egon zarete argazki horri begira: emazte umil eta eder hori nola deitzen da?
‎Ez zekien nola deitu. Ingelesa nolanahika erabiltzearen ohitura txarra ezin menperatuz eta egoeraren bitxitasun arrotza gatibatzearren, Man izendatzea erabaki zuen.
‎– Nola deitzen zara?
‎Kontuak, ordea, beste koska bat ere eduki dezake niretzat: nola deitzen ote zaio hitza ezagutu arren, desiratzen ez duenari. Desira ez dezakeenari?
‎Desira ez dezakeenari? Nola deitu behar zaio, izen batzuk entzuteko berez gorra denari. Nola behar zaio deitu ni bezalako gizon ezindu bati?
‎– Eta nola deitzen da, ba?
2006
‎Erran dugu konkretuki non behar zen klaseak doblatu, non behar zen ireki eta non behar zen irakasle berriak formatu. Hori ez baldin bada eskaintza politika ez dakit nola deitzen den.
‎Eta Jaurlaritza bera? Nola deitu gobernu bati baldin eta lehendakari/ sailburu izateko euskalduna izatea preszindiblea bada eta bilera guztiak erdaraz egiten baditu. Euskararen aldekoa agian, baina periferikoa.
‎Eztabaidatu beharreko gaia da. Bestalde, nik ez dut pentsatzen diskurtso biktimista egiten dugunik, badaude korronte batzuk, bai, biktimistak edo ez dakit nola deitu. Daukagun egoera oso salatzekoa da eta hasten bazara salatzen behin eta berriro, agian komunikabideek irudi biktimista hori eman dezakete.
‎Hilketak eta atentatuak nola deitu ere ez dakigu jadanik. Eufemismoak sortu ditugure mintzaira zaharrak, hala nola EKINTZA izenaren azpian gordetzen dira, balios hazirik, behialako hilketak eta atentatuak.
‎Bainaarestian erran bezala, gerla hori ez da nagusiki Espainiarekin edo Frantziarekin, gure barrenarekin baizik. Nola deitu jakin ez eta gatazka erraten dugun zer hori, funtsean, geure buruarekin, geure ametsekin eta geure ezinekin daramagungerlaren adierazgarririk zakarrena, mingarriena eta basena baizik ez da. Idaztenhasi nintzenetik ari naiz, aldez edo moldez, gerla horren berri ematen.
‎‘Hasiera/ Kontrol panela/ Itxura eta Gaiak/ pantaila’, menu horretara ere iritsi daiteke eskuineko botoia sakatzeko lasterbidearen bidez, mahaigaineko zuria, eta, ondoren, sakatu ‘Propietateak’ menu honek bost fitxa ditu, eta horien artean beste gauza batzuk, hautatu edozein irudi atzeko mahaigaina, sistema eragilearen itxura pertsonalizatzea, aktibatzea pantaila babesa edo programatu zenbat denbora igaro behar duen monitoreak itzali eta aurreztu energia. Baina onartzen duen fitxa pantailan aldaketa gehienak egiteko, nola deitzen da? ‘konfigurazioa’ Konfigurazioa pantailakoak Barruan horren bidez, pantaila, zehaztapen teknikoetan agertzen den datua jarraibideen eskuliburua.
‎Gai izango zinateke, Miren, hori egiteko? Nola deituko zenioke horri?
‎Bolada hartan, egoera berri bat aurkezten zitzaigun bakoitzean berehala galdetzen zigun: " nola deituko genioke horri?". Dibertigarria zen.
‎Ez zakiat zerk ekarri hauen hona, ez diat ezer jakin nahi, hobe izango duk hiretzat eta baita niretzat ere, Umbertok pausa egin zuen. Ez didak esan nola deitu behar diadan, esadak izen bat, berdin zaidak hire benetakoa den.
‎Eta Zeusek garatu duen jainkozkoen antolamendu politiko berri horrek isla zuzena izango du helendarren artean: herritarrentzat jainko andereen agindua da Biltzarraren bidezko gobernua, jainkozkoek aginduko diete nola antolatu behar duten, nola deitu, nola hitz egin, nola onetsi edo gaitzetsi proposamenak... Agindu eta irakaspen:
‎Soldata horrekin, mixeria, dios! hor zera egin behar digute, nola deitzen da, izaten da ba, esplotazioa!
‎Ezin dut besterik egin, hauek guztiek, zuk ere bai, hartzen duzue, nola deitzen da. IMI ostia hori, nik ezin dut, amarekin bizi naizelako, ez dudalako etxerik.
2007
‎Zuri antzeko zura du eta whitewood zur zuria izena bereganatua du mundu osoan. Lehendik zurzuri eder bat izaki (Populus alba), euskaldunok nola deitu behar ote dugu honoko zur hau?
‎Nik ez nekien nola deitzen zitzaion taxi bati. Leiho batera atera eta oihuka hasi nintzen.
‎Zu gerria mugitzen hasi zara poliki poliki, baina erdira joan nahi izan duzunean norbaitek besotik heldu dizula sentitu duzu. Lehengo gizonezkoa da, ea nola deitzen zaren galdetu dizu. Bere lagun taldetik urrunduta dago eta denak ditu egiten duenari begira.
‎Era horretakoak dira Europako mahai gainean ditugun benetako galderak: herriak ezin duenean bere kultura eta autogobernua garatu kokatua dagoenestatuak, edo estatuek eragozten diotelako, nola deitzen zaio horri. Zer jarrerahartu behar dute nazioarteko erakundeek?
‎Ez da zilegia erromatar zaldun bat preso hartu eta espetxean sartzea; krimen bat da zigorra hartzea eta hura kolpatzea; ia parrizidioa hura hiltzea. Nola deitu behar diot hura gurutzean iltzatzeari? (Kintiliano, Hizlariaren prestakuntza, VIII, IV, 19).
‎—... begozte, urrun dituk oraino. Kasu emak suari, ahultzen ari duk... eta so egiezak orain nola deitzen diren goi begiraleak... gure izpiritu sakratuak... hau, hixtu egiteko arnesa duk, Abak aurtiki arrano baten luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen e...
2008
‎PPko Oyarzabalek adierazi zuen bere alderdia nazionalistak baino gehiago saiatuko zela euskararen alde, eta P. Z. k, xalo samar artean, sinetsi nahi izan zuen sinetsi nahi edo (orain atzera etorri da EA eta berriro ere euskarazko ekitaldiak itzuli dira Kultur Etxera. Nola deitu behar zaio horri: kultur politika, kultura politizatua, menpekotasun kulturala…?).
‎– Nola deitzen da objektuak galtzen diren triangelu misteriotsua?
‎Gorka. Nola deitzen diozue. Txibu?
‎Baina infernuko sua itzaltzeko, suhiltzaileak behar? eta nola deituko diogu, bada, san Mamertori, sua itzali beharrean sua pizten badabil azken bolada honetan?
‎mementoko asaskalditzat harturik edo, nola aldera zezakeen kontsulak, izan ere, beltzen dantza erritmiko arritmikoa (irrazionala, senak bideratua zèn heinean) arrazoiak eta sentimenduak elkarlanean osatutako bals baten dotoretasun harmonikoarekin, eta nola beltzen musika primitiboa, tam tamaren joan etorri eroak oinarri dituena, orkestra batek jotako musika landu ezin aberatsagoarekin? eta nola, azkenik (nola, bada!), harri aroan bizi zèn oihaneko beltz bat, danborrarekin joaldi basati bat inprobisatzeko gai izan zitekeena( nola dei zekiokeen konpositore halako gizon bati, bestalde!), Mozart batekin!?, isilik geratzera deliberatu zen. Markes jaunak, baina, bazuen lehenagoko kontu bat, antza, eta nola baitzuen zango bat lurrean, arrazei buruzko eztabaida saihestu eta kezkaturik zuèn gaiari heldu zion berriro:
‎Gizon xumea nauzue; rona, urdaia eta arrautzak, hori besterik ez diat behar, eta horko gain horixe itsasontziak abiatzen ikusteko. Nola deitu behar didazuen. Kapitain deitzea aski duzue.
‎A zer amorrua! Orain trenetik nola deitu?
‎Berauetan egingo balitz ikerketa sakon bat, lehengo eta gaur egungo lekukoak bilduta, ena> oikonimo ugari aurkituko genituzke. Nola deitu bestela itsastarren etxe izenak, marinel nahiz arrantzale, Bermeon, Lekeition eta Ondarroan. Euskaldunon. Arbola Santua?
‎RAKEL. Senar emazteak... bueno, senar eta senarrak... ai, ama, nola deitu behar zieat?
‎Besteen aurrera aurreneko enborrari ekitea ateratzen denari nola deitzen zaio. Aldea agian sarian dago.
‎Aldi berean, Jose Miguel Etxeberria Alvarez, Naparra, agertu behar duela esan zuen ere. Laxkarrin etxeko Rafaelek gogora ekarri zuen 1979 urte hasieran Eugenio Ulaiar apaizak nola deitu zuen. Lakuntzako apaiza zenak Lazaroren heriotza akta lortzeko formularioa eta legezko paperak eskuratu zituen, hori oinarri hartuta gorpua Atondotik Lakuntzara ekarri ahal izateko.
‎–eta, irri pikaro bat egiten zuela, bukatu zuen–: Baina infernuko sua itzaltzeko, suhiltzaileak behar... eta nola deituko diogu, bada, san Mamertori, sua itzali beharrean sua pizten badabil azken bolada honetan?
‎Markes jauna, izan ere, laino batean bezala zegoen, baina, kontsulak ez bezala, zango bat lurrean zuen gutxienez. ...ak bideratua zèn heinean) arrazoiak eta sentimenduak elkarlanean osatutako bals baten dotoretasun harmonikoarekin, eta nola beltzen musika primitiboa, tam tamaren joan etorri eroak oinarri dituena, orkestra batek jotako musika landu ezin aberatsagoarekin... eta nola, azkenik (nola, bada!), harri aroan bizi zèn oihaneko beltz bat, danborrarekin joaldi basati bat inprobisatzeko gai izan zitekeena( nola dei zekiokeen konpositore halako gizon bati, bestalde!), Mozart batekin! –, isilik geratzera deliberatu zen. Markes jaunak, baina, bazuen lehenagoko kontu bat, antza, eta nola baitzuen zango bat lurrean, arrazei buruzko eztabaida saihestu eta kezkaturik zuèn gaiari heldu zion berriro:
‎" Nekerako bide luzea da bizitza", utzi zuen idatzita Samuel Butlerrek, eta arrazoia ematen diot egunero, esaldia nire lan mahaiaren aurreko kortxoan egon baita luze, txintxeta batez iltzatuta. Korolario bat eta guzti asmatu nion esaldiari, edo jarraipen bat, ez dakit nola deitu, azpian gehitu niona, post it batean: " Eta bidea luzatzen delarik, bizitza bera da nekea".
‎Ematen dizu zure adimen exkaxak hau ulertzeko, Terese? Tyche, techne, halabeharra, nola deituko diogu, Terese, lanketa, mintegia, aritzea?
‎abereetan gauza batzuen beldurra egongo da, baina gure baitan Gauza Baten beldurra dagoela iruditzen zait, zer den ez dakigun gauza edo ideia baten beldurra. (Batzuek" heriotza" deitzen diote; nik ez dakit oraintxe nola deitu).
2009
‎Jeltzaleak Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, agerikoa da PP eta PSE alderdiek fronte bakarrean elkartu direla eta sozialistek koalizio egonkorra osatu nahi dutela popularrekin. Fronte bakarrean elkartu dira; ez dakit nola deitu, espainolista, konstituzionalista, baina fronte bat da zalantzarik gabe.
‎Gure ideia guztiak, Jainkoarenak edo hilondoarenak barne, gizon emakumeak egin ditu, eta gizon emakumeak aldioro berregin egin behar ditu, edo gutxienez birpentsatu, gero abandonatzeko bada ere, pentsamenduon erantzunekoak egiaz geu izatekotan. Pentsamendu bat pentsatu ere gabe abandonatzeari, nola deituko genioke. Espiritu askatasunaren demostrazio bat ez da behintzat.
‎Agian irla batean galtzen diren hegazkin bidaiari horienean? Baina nola deitzen da saio hori. Eta zertaz doa, funtsean?
‎–Beti esaten zuten ez zirela batuko infernua hoztu bitartean, Eaglesak. Eta ezetz asmatu nola deitu dioten disko berriari. –Infernua hoztu da?!
‎– Nola deituko diozu programari? –esango dio Elenak, kopa eskuan.
‎Deitu baino lehen beti pentsatzen dut ez diodala deituko. Nola deituko diot dozenaka ezezagun entzuten ari direnean. Ehunka, beharbada.
Nola deituko dion, galdetu zidan emaginak.
‎Ohitura baino gehiago, legea zen, egia esan. Nola deitu, bestela, ohitura bati den denek betetzen dutenean. Salbuespenik ez dagoenean Kale Nagusian, Goiko Kalean eta Katukalen?
‎osaba Paquiñoz, alegia, baina beste datu bat emango dizut orain. Izan ere, ba al dakizu nola deitzen dioten osabari Galiziako lagunek? –eta, ezker eskuinera begiratzen zuela, jolas garaia zaintzen zutèn itzal beltzek entzungo ote zuten beldur edo, belarrira isuri zizkion hitzak Domingori, bi eskuez inbutu bat osaturik?:
‎– Nola deitzen da?
‎–Ez dut ezer nahi, bakean uztea besterik ez!?. Nik, orduan, galdetu egin nion espetxeko ofizialari nola deitzen zen. –Nicolasa Agirrezabalaga?, esan zidan?.
‎Eta bi ogi zatiren artean kokatuko banu xerra? Nola deituko nioke halako jakiari??
‎UNAI. Eta kultura horretan diru truke egiten dutenei nola deitzen diezue. Putak?
‎...atzera behartuta, merkantziatzat hartzen zituzten, berri askotan «remesa» edo sortaka kontatzen zituzten, izenetik zenbakira pasatzen ziren, nortasuna bera ere galduz.39Ez da harritzekoa itsasontzi hauetan errebolta eta protestak azaldu izana, edo behintzat hori adierazten digute ikuskaturiko berri batzuek.40 Emigrantearen nortasun galeraren adierazle, emigratzeko prozesu horri idazlan batzuetan nola deitzen zioten irakurriz ikusten da, «zurien trata» omen zen hura, orduan urte gutxi arte iraun zuen beltzen esklabotza gogoraraziz, urte horietako esklabo saltzaileak «blanquero» bihurtu zituzten, emigranteak modu txarrean tratatzen zituztelako41
‎Baina zer dira enpresa estatal edo pribatuhandiak zaintzen dituzten hedabideak? Nola deitu hedabide progre horiei. Horiekez al dute ideologiarik?
‎Ez dakigu zehazki nola deitu;, makroestudio?,, arkitekturitza?, edo, besterik gabe, datorrena?. Idom ingeniaritzaren sail xume bat izaten hasi bazen, gaur egun 400 behargin inguruko egitura bihurtu da.
Nola deituko ote diote?
‎11 urteko neskatoaren aurrean, goizero bezala aitonak The Times egunkaria zabaldu zuen, eta bertan irakurri zuen planeta berri bat aurkitu zutela. ? Nola deituko ote diote, galdetu omen zuen aitonak, Venetiaren kontakizunaren arabera.
‎galdetu omen zuen aitonak, Venetiaren kontakizunaren arabera. ? Nola deituko ote diote??, pentsatu omen zuten mahai inguruan gosaltzen ari ziren guztiak. –Eta orduan esan nuen:
‎elkartu direla. . Ez dakit nola deitu, espainolista ala konstituzionalista, baina frontea da zalantzarik gabe?. Itun horrek Estatu estrategia bati erantzuten diola uste du.
‎Gaur ez! Ba al dakizue nola deitzen gaituzten Diputazio, Eusko Jaurlaritza eta Europako bulegoetan. Explotaciones!
‎Horretarako, ordea, ezinbestekoa da kezka bat izatea: edonora joanda ere, interesa izatea leku batek nola izena duen jakiteko, edo nola deitzen dioten eta zergatik. Eta hori guztioi dagokigu, herritar soilei zein elkarteei, mendi taldeei eta surflariei.
‎osaba Paquiñoz, alegia, baina beste datu bat emango dizut orain. Izan ere, ba al dakizu nola deitzen dioten osabari Galiziako lagunek? –eta, ezker eskuinera begiratzen zuela, jolas garaia zaintzen zutèn itzal beltzek entzungo ote zuten beldur edo, belarrira isuri zizkion hitzak Domingori, bi eskuez inbutu bat osaturik–:
‎Eta errepikatu egiten zuten doktoreak haietariko bati konfiantzan kontatutakoa, bere buruari nola deitzen zion: " Master of souls da nire titulua".
‎Zera salbatzen saiatuko litzateke... . Isildu egin zen, ez zekien nola deitu esentzia jainkotiar, ustelezin hari, Sylvierengan bai baina berarengan ikusten ez zuen hari?. Bere duintasuna, bere kontzientzia salbatzen saiatuko litzateke.
‎Inoiz ez zitzaion bururatu haien artean ezer egon zitekeenik. Nola deitu zion Angek. Intimitatea?
‎Gozo gozo eman ditut ordu bi erdi eguzkitan, erdi gerizpetan. Eserita egon naizen aulkian, katu bat hurbildu zait oinazpira; laztandu eta laztandu egin dut, alde egin duen artean (badakizu ez naizela akordatzen nola deitzen zen zure katua?). Ez dut besterik egin egon baino, deskantsuan, bai loak hartu, ez loak hartu.
‎Haren etxera olgetan joan zinen arratsalde batean, Nancy beso artean hartuta itzuli zinen. (Ikusi duzun bezala, oraintxe akordatu naiz nola deitzen zen panpina hura: " Nancy".
‎Ahalegintzen nintzen zure katua... Momentu honetan ez naiz akordatzen nola deitzen zen zure katu hura. Minutu batzuetan saiatu naizen arren, ezin dut gogoratu zure katu haren izena.
‎Hasieran ezetz uste izan badut ere, une bat pasatu denean, andre hura ezagutzen dudala konturatu naiz: Angelesen alaba zen; ez dakit nola deitzen den. Zuk ondo ezagutzen duzu.
‎Zuzenbidea ikasi zuen, Diputazioan ari da lanean eta familia osatzen hasi berria da berrogeitazak aldean dituela. Ondo baino hobeto irabazi arren, ez dago Igualatorioan sartuta, bere seme alabak eskola nazionaletara edo( nola deitzen zaie orain?) publikora eramango dituela dio eta ez dakit nik halako beste zenbat gauza esan eta egiten dituen. Haien mundua niretik ezberdina da baina euren artean ere bada alde nabarmenik, euren janzkerei, autoei, bizimoduei... begiratzerik baino ez dago.
‎Gure zaharrak bazizuten argirik gisa honetako giroei bataio emateko orduan. Guk gehienetan frantzi iparra deitzen diogun ipar etzantxo lehor honi, nola deituko eta" gose haizea" ipini zioten bailara batzuetan. Agudo zabaldu zen deitura, eta baita beste batekin topo egin ere," haize gorria".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
nola 386 (2,54)
Nola 273 (1,80)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia