Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Irudimenetik baztertu nituen, pixka batean, sukaldea eta mahai garbia, eta handik bost minutura mahai gainean izango ziren ogi apur eta esne tanta ugariak ekarri nituen gogora. Beti izaten da horrela; baina nire onetik ateratzen ninduen, eta ateratzen nau egun ere, garbitu ondorengo zikintzeak. Hementxe ikusten dut garbien ene bizitzaren mugatasuna, eta hori gogoratze hutsa nahikoa dut egun guztirako asetzeko.
2001
‎Nik, ordea, ezin dut jasan. Nire onetik ateratzen nau zarata alu horrek. Baina, dena dela, ez naiz ezer esaten ausartu.
‎– Hara Pablo, nazkatu nauk oraintxe! Goizeko ordu txikitan jaiki beharra ez duk gozoa izaten, eta mozkor bati laguntzeagatik baldin bada goragalea ematen zidak, eta mozkor babalasto horrek zakarkeriaz jokatzen badu, orduan adiskide, nire onetik ateratzeko arriskua zagok!
2002
‎Nahiz haur baten hitz potoloak izan, nire semearen ateraldiak dardara batean jarri zizkidan kirio guztiak. Egia izan zitekeela pentsa  tze hutsak nire onetik atera ninduen. Une batez, nire semearen gorputz txikia  airean erortzen imajinatzean, neuk ere haren atzetik salto egingo nukeela pentsatu nuen.
2003
‎ez nuela nahi idazten ari nintzen nobela bukatu arte berak irakurtzerik. Arren eskatu nion eta garbi asko esan ere bai baldintza hori bete ezean ez egitekoren bat egiteko gai nintzela, erabat nire onetik ateratzen nintzelako. Nobela bat bukatzen ari zarenean azken egunak tristeak eta grisak izaten dira, eta argitaletxera bidaltzeko estalkian sartu eta begira geratzen natzaiolarik, ez da askotan saminik sentitzen, arintasuna baizik, hainbeste ordu kendu dizkizun izaki hori bere bidea egiten hasiko delako, bere gisara jitoan badoalako.
‎Ez nago ohitua, eta bat bateko Oskarren jarrera xamurrak nire onetik ateratzen nau. Derrepentean hitz egiten ikasi balu bezala, orain arte isildutako guztiak arrapaladan bota nahi ditu.
2005
‎–Eta zuri zeinek eskatu dizu iritzia? –galdetu nion, nire onetik aterata berriro– Are gehiago, zer ari zara hemen?
2008
‎Gizon gehiegi ikusi ditut hiltzen zuekin egokitu nintzenetik. Baina gauza bat edo beste esan nahi dizkizut, jarraitu nuen, nire onetik aterata?, eta estreinakoa zera da: estutasun batean zaudete; ontzia galduta, altxorra galduta, gizonak galduta; zuen negozio guztia pikutara joan da; eta jakin nahi baduzue nork egin duen hori guztia?
‎AGURTZANE. Nire onetik atera nau.
‎Zoritxarrez Ezker Abertzaleko kideok ohituta gaude, eta halako egoerek ez gaituzte harritzen. Baina Anoetako atxiloketak eta gure herrian nik neuk bizi izandakoak nire onetik atera nau.
2009
‎LUKAS. Nire onetik ateratzen nau Joanak.
‎Interneteko mundu nahasgarri horretan nabigatzen nenbilela oharkabean aurkitu dudan berriak nire onetik atera nau. Nola?
2010
Nire onetik aterata, putzu beltz zaharraren inguruan harrapatu nuen; gerritik heldu eta garaipenaren eskubidearekin belarretan eserarazi nuen; ez zidan oztoporik ipini. Arnasestuka zegoen eta barrez.
‎Bildu ditzagun denon artean." Bandexa hartu eta tartaletak biltzen hasi zen. " Jende honek nire onetik ateratzen naik, Sabino —esan zuen Carlosek apal— Baina, nahi baduk, prestatuko diagu afaria. Trikuk oso ondo egiten dik kuzinan."" Ez, kontu honekin lehenbailehen bukatu eta joan egingo gaituk", erantzun zion Sabinok.
Nire onetik ateratzen ninduen neguko bero sapak.
‎Plastikoen erabilerak erailtzen gaitu?. Egia esan, behar bezalako seriotasuna alde batera utzita, hainbeste jendek irakur dezakeen berri beldurgarria ikusteak nire onetik ateratzen nau.
2011
‎Bestea, jokalari bat lotuta eduki, eta jokalari horrek, hartu duen konpromisoa hautsi eta atzera egitea bere borondatez. Horrek nire onetik ateratzen nau.Haserre zabiltzala sumatzen zaizu.Bai, hitza betetzea garrantzitsua delako. Baiezkoa eman eta atzera egin zuen pertsona horren erruz, oinarrizko bi pieza falta zaizkigu taldea osatzeko, eta atzerapenarekin goaz.
‎Beste gauza bat da debaldeko kalapita bilatzen duten ahots horiek, irratiari ezer ekartzen ez diotenak. Nire onetik ateratzen nau horrek.
‎Behin ia esan nion, ea hura baino gizonago zela uste ote zuen, alaba bat zuelako edo, ea zer uste zuen harroputz horrek, ez nintzen atrebitu, jakina?: nire onetik ateratzen ninduen osabaren gainean postura horretan hitz egiten aditzen nionean.
‎GERMAN. Barkatu... kontu honek nire onetik atera naik. Emakume hori eztuk pieza garbia.
‎ABEL. Badakit, bai... Nire onetik ateratzen nau beste zera horrek!
‎Utz gaitzak bakarrik. Nire onetik ateratzen nauk.
‎Adibidez, lasai lasai egonda, derrepente indar handiz itxitako ate bat edo garrasi exajeratu bat, gehiegizkoa dena. Horiek nire onetik ateratzen naute. Baina, batez ere beldurtu egiten nautelako, sustoa ematen nautelako(= didatelako).
‎Harira itzuliz, ni nire onetatik aterata nengoen, Patuak nire izterbegi txiki guztiak zorrozki neurri altuan nire inguruan bildu zituelako egun hartan. Patuaren nahia bazen, errespetatu beharrekoa zen nire begitako.
2012
‎Ezinbestean sarri sarri oroitzen naiz heriotzaz, baina arteak horretan pentsatuz porrot ez egiten laguntzen dit. Dena den, eskerrak ez dagoen beste mundu edo dena delakorik, ze berriz faxista madarikatu horiekin topatu beharrak nire onetik aterako ninduke!
‎Gure ideia da, pixka bat azaltzea?» hasten bazait norbait telefonoz, nire onetik ateratzen naiz. Batetik, jendeak norbere okurrentziei ideia kategoria emateko duen erraztasunarengatik.
‎ezin dut ama jasan? nire onetik ateratzen nau, ezin dut jasan?
‎Ez al ziren hitz horiek nire ezpainetatik osorik atera, sumatu nuen, une hartan bertan, hain zuzen ere brontzezko ezkutu bat zilarrezko lur batera astun erori balitz bezala?, zarata baten isla argi, huts, metaliko eta durunditsua, itxuraz hala ere itoa. Nire onetatik aterata, jauzi batez zutitu nintzen; Usherren kulunka neurtuak berriz aldagabe jarraitzen zuen. Haren aulkira inguratu nintzen presaka.
‎Baina desesperatuta nengoen, ulertzen?! Nire onetik aterata!
‎MIREIA. Ezin dut, Esther. Nire onetik ateratzen nau.
‎GARBIÑE. Aii? Nire onetik ateratzen naute batzuetan!
2013
‎Ez zuen posiblearen mugetan besterik imajinatuko, eta gerra madarikatuak kausa izateari utziko zion. Nire onetatik atera ninduten, Evelynek eta munduak. Mundu sinplistak.
‎Ergelkeriekin hasi nintzen. Nire onetik ateratzen nauten istorio nobeleskoekin. Liburuan kontatzenditudan istoriotxoekin:
‎JAGOBA. Urduri jarri nintzen... Nire onetik atera ninduen zuk pentsatzea... min eman nahi nizula...
‎Emozionalki hain egonkorra zenez, nire onetik ateratzen ninduen.
2014
‎" Ezinbestean sarri sarri oroitzen naiz heriotzaz, baina arteak horretan pentsatuz porrot ez egiten laguntzen dit. Dena den, eskerrak ez dagoen beste mundu edo dena delakorik, ze berriz faxista madarikatu horiekin topatu beharrak nire onetik aterako ninduke!".
‎Kar kar. Ondo datorkizu orain errespetu faltaz hitz egitea, emakume desorekatuaren irudia bueltan eramatea, nirekin ezin dela hitz egin esatea, nire onetik ateratzen naizela, ezin duzula gehiago.
‎umorea ontzen zidan. Batzuetan nire onetik ateratzen ninduen, baina ondo pasatzen genuen elkarrekin. Gau izugarri horren ondoren, atsegina zen etxerako bidean berarekin hitz egitea, kotxean, berogailua piztuta, berari gustatzen ez zitzaion arren.
Nire onetik ateratzen nau!
Nire onetik ateratzen nauzu!
2015
‎Hala ere, asaldatuta geunden eta biziki eztabaidatu genuen sartu beharreko ziriaren neurriaz. Une batez nire onetik atera nintzen, eta Jaionek garbi utzi zidan ez zegoela prest nire zakarkeriak berriro ere jasateko. Honetan geundela, klaskara lehor bat entzun genuen, eta aldi berean zeharkako arrakala itsusi bat ireki zen zulatzen ari ginen hormaren gainean.
‎Makina ondo zebilen, gainerako bezeroek arazorik gabe igarotzen baitzuten burdinazko hesia. Nire onetik aterata hurbildu nintzaion harrerako emakumeari eta behingoz sarrera ireki ziezadala agindu ahots zakarrez. Horrelaxe hitz egiten diet laguntza eske joaten natzaienei:
Nire onetik ateratzen nau.
Nire onetik atera behar nauzu.
2016
‎Postako mutilak miragarriro erdietsi zuen bere xedea: Nampontetik abiatu eta legoa erdi bat ibili ondoren, nire onetik ateratzea lortu zuen, eta gero neure buruarekin haserretu nintzen hala jartzeagatik!
‎–Benetan, ez dakit nola lan egin dezakezun friki horrekin. Nire onetik ateratzen ninduen harekin lan egiten nuenean. Zertaz hitz egiten duzue?
‎Benetan ari gara! Tarteka nire onetik atera nauzu, baina jatorra zara!
‎Barkatu, baina nire onetik atera nau katu horrek!
‎Bai, badakit. Rolloonez joan naiz berarekin hitz egitera, baina nire onetik atera nau.
‎Gero garrasi egin nioan Txoriri, ez bazen ixiltzen hurrengo goizean bertan hilko nuela patioan, eta ez pentsa esateagatik esaten nionik, erabat sinistuta esaten nioan. Azkenean buruarekin hormari joka ere ibili ninduan, nire onetik aterata erabat, sekula ezagutu ez dudan oinaze mota bat sentituz. Ez zekiat ohituko naizen, baina bestela gogorra izango duk hau.
‎—Normalean bodetan bakarrik erretzen dut. Baina ezpain lodi horrek nire onetik atera nau eta ke pixka bat ateratzeko gogoa daukat apartamentura igo aurretik. Benetan, ez dut hara nerbio horiekin sartu nahi.
‎Eta algara egin du berriz, algara amorragarri hori, faltsua delako. Nire onetik ateratzeko egiten du, isiltzeko esan diezaiodan, zer edo zer esan diezaiodan. Guri berdin zaigu, ez gara elizatik pasatuko elkarrekin bizitzeko, ez dugu ezkontzarik ospatuko, zer iruditzen zaizu?
‎Afari horrek nire onetik ateratzen nau.
Nire onetik aterako naute.
2017
‎Horrek ez du ezertarako balio, baina balioa ez da gehien izorratzen nauena. Nire onetik ateratzen nauena da lehengoa idealizatuz oraingoa kakaren pare uztea. Lehengo gazteek dena hain ondo egiten zutenez, oraingoek ez dute nahita ere asmatuko.
‎Maite nautenek badakite nola pentsatzen dudan eta zeren arabera ekiten dudan. Ez daukat beste inori ezer erakutsi beharrik, baina jendearen aurreiritziek nire onetik ateratzen naute. Parrandazalea bazara eta irribarretsu bazabiltza, badirudi ezinezkoa dela gauza potoloen gaineko iritzi bat izan dezazun.
‎Nahi baduzu, altxatu eta joan zaitez egongelara; azken finean, zu edo aulkia egotea gauza bera da. Beno, ez, aulkiak ez nau nire onetik ateratzen.
‎Eskuan neraman poltsarekin joko nuela pentsatuko zuen. Beharbada jotzeko keinuak egiten nizkion, ez dakit, nire onetik aterata bainengoen. –Zoaz, zoaz hemendik?, agindu nion eskuarekin zeruertza seinalatuz, eta agindu bezala hasi zen espaloian barrena pauso nekatuarekin alde egiten.
‎Hori kontatu eta Marari gutxi falta zitzaion dagoeneko hustua zuen pitxerra hartu eta ni buruan jotzeko, ulertezina egiten baitzitzaion nik liburuzainarekiko nuen destaina edo urrutiramendua edo desatxikimendua. Ezetz erantzuten nion, nik asko maite nuela liburuzaina baina batzuetan nire onetik ateratzen ninduela, ezin nituela eraman haren mainak eta haren sufrimendu aurpegia. Ez genuen, noski, inoiz adostasunik lortzen.
‎Ez nekien zergatik eta erotzen edo, ari nintzela bururatzen zitzaidan. Eta orduan, gau hartan, haren etxean nire onetik aterata gauzak planeatzen ari nintzelarik eta planeatutakoa gertatzen ari zela ikustean, buruan norbaitek gatiloa sakatu eta argi flash ikaragarria bezalakoa izan zela eta azkenean egia osoa ikusi nuela; azkenean gauzak ziren bezalakoak zergatik ziren eta ni nintzen bezalakoa zergatik nintzen ikusi nuela.
‎Adarjole ederra zaude zu, Sheriff. Ia nire onetik atera nauzu eta ni autokontrolaz harro sentitzen naizen gizona naiz. Hil edo biziko informazioa eduki eta hala ere Lacey defenditzen ari zinela ematen zuen.
‎Lagundu behar didak, Ken, esan nion?. Nire onetik aterata nebilek.
‎Kezkaturik nago, asaldaturik, aztoraturik, nire onetik aterata. Zu ere zeuretik aterako zaitut agian baina, arren, ez hasi espantutan esango dizudana dela eta, horietatik nahikoa eta sobera ere badugu-eta, lehenaz gainera.
Nire onetik ateratzen nauzu dena berdin zaizunean, edo ondo deritzozunean, zer nahi duzun edo ez duzun nahi ezin asmaturik pasatu ditut sei urte hauek. Nahi ote zenuen plan hura edo berdin zitzaizun, txortan egin nahi zenuen edo berdin zitzaizun, beste harekin txortan egiteak haserretu zintuen edo berdin zitzaizun.
‎Lurrera, errealitatera botatzen nau. Nire fantasia inozotik eta azkenaldian gero eta maizago nire onetik ateratzen nauen Aitor da, gure alaba negarrez ari dela, goitik behera pixa eginda. Ez ditu fardelak aurkitu nahi, poltsa handia da eta begi bistan dago beti.
‎– Nire onetik ateratzen nau zuen egoskorkeriak! Nahiago duzue hemen pilatuta egon, eta hil, begiak zabaldu eta egia ikusi baino!
‎Bizitza normala berreskuratua nuen, SBrekin istorioa bazterrera utzi... baina ez dakit. Nire onetik aterata nintzen garai hartan.
‎Josus ama gaixoa!... Nire onetik atera izan nau beti atarramentu mesuragabe honek.
2018
‎—Ama —desenkusatu da Maxen aurrean berotu delako— Nire onetik ateratzen nau.
‎Batzuetan nire onetik atera eta barrena husten dut, baina ez dut inoiz gozatu.
‎Lisaren izaerak nire onetik ateratzen nau.
‎Tren honek nire onetik ateratzen nau.
2019
‎–Kontua da? Nire onetik atera naizela, jarraitu zuen Maiderrek?. Prestatzen ari nintzen entsalada eta telefonoa harrika bota ditut.
‎Ez zuen ezer entzun nahi izan. Nire onetik aterata, sekulakoak eta bost esan nizkion. Bihotzik ba ote zuen, lehen baino okerrago uztera etorri ote zen, min ematea planifikatuta ote zeukan, beste guztiak bezalakoa zela, alua, zikoitza, zokor mazo halakoa eta latzagoak, zarra zarra denak, negar etsiak bidea egin zuen arte.
‎Urduritzen hasi nintzen. Nire onetatik atera nintzen, beste Cointreau botilatxorik gelditzen ez zelako. Haluzinatuta begiratzen zidan irakasleak.
‎Egia esateko, nire onetik ateratzen ninduen. Oroitarri hura, azken batean, gerra ondoko frankismoaren eta klero ofizialaren arteko harreman estuaren emaitza zen.
‎Etsigarria da, nire onetik ateratzen nau.
‎Sugar Rush konpontzen badute, nirean bizi diren deabru maitagarriak, nire onetik ateratzen nautenak, bere etxera bueltatuko dira!
Nire onetik atera ninduen.
Nire onetik ateratzen nau.
Nire onetik ateratzen nau.
Nire onetik atera naiz une batean.
2020
‎Mari Cruzen ideia izan zen abuztuko juntadizoarena, hamabost bat urte izanen ditu ohiturak, Mari Kalenbreren hitzetan abuztuko ohikunea, data aldatu daiteke, nolabait esateko aukeran bi menu ditugu, San Lorentzoko pertseidak edota abuztuko ilbetea, azken urteotan ilargia nagusitu da, gurariak eskatzeko tenorea pasa zaigu nonbait. Ezin dut eraman, tira, bai, ikasi dut jasaten, baina tarteka nire onetik ateratzen nau, eta oraingoan osotoro atera ere.
‎Harridura egoeratik esnatzen hasi nintzenean, benetan eta betiko alde egin zenuela ulertzen hasi nintzenean, musika jarri nuen nire malko garratzek hobeto dantza zezaten masailetan behera. Baina, bat batean, gure apartamentu hustu berrian aspaldi entzun gabeko disko bat bilatzeari ekin nion nire onetik aterata, pieza jakin bat entzuteko premia nuen, udako egun sargoritsuetan ur freskoaren beharra sentitzen den legez. Begitandu zitzaidan kantu horretan aurkituko nuela zure hitz apurrek eman ez zidaten esplikazioa.
‎kax kax oso fuerte, oso indartsu. Ahal izan dudan moduan bukaera eman diot saioari; nire onetik aterata egon arren, atsegin eta irribarretsu lagundu diot bezeroari ateraino. Begiradarekin norbait garbitzeko asmoz zabaldu dut ditxosozko atea, eta han Lorea ikusi dut idazkariaren berriketaldiari entzungor.
‎ixillago. Ez nazazula nere onetatik atera. Ezagutzen nauzu.
‎Bere gorrotoa senti nezakeen. Nire onetik aterako nintzen beldurrez, arnasa sakon hartu, ahotsaren tonua neurtzen saiatu eta berriro ekin nion:
‎–Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuet. Paperak galdu ditut, Saioak nire onetik atera nau eta ezin izan dut ekidin.
‎(Txartela erakutsiz) Ixa, identifikaziorako txartela besterik ez. (Zutitu egingo da) Eta oraindik inork ez duenez potrorik izan altxatu eta aurpegia emateko, berriz ere urduritzen ari naiz eta urduritzen naizenean, ez dakit oso ondo zer egiten dudan, ze nire onetik ateratzen naiz eta, erremedio bakarra daukat.
‎Ixo! Errudun nire onetik atera eta errieta egin diodalako, errudun nire ezina beste guztiei leporatzen diedalako!
‎Hegazkinetan bidaiatzeak nire onetik ateratzen nau.
‎Eta Bachirrek nire onetik ateratzen nau.
‎Ene, nagusiak nire onetik ateratzen nau.
2021
‎Lehenago nazkatuta baldin banengoen, bahiketarenaz suertatu eta gero ezin nazkatuago iragan egin nituen geratzen zitzaizkidan soldaduzka egunak. Horrexegatik, izugarrizko amorrazioa hartu egin nien zure herrikoei, eta udalekoek auzoko berriok inposatu zizkigutenean nire onetik atera nintzen. Behin berriro jendilaje alu honekin harremanetan asamatu nuen.
‎Nolabait ere, zorioneko bezero hau lehenbailehen, edo behintzat nire onetik atera baino lehenago, ez baldin badator behingoz, badakit noiz edo noiz nire ohiko aiko maikoetan hasiko naizela, hau da, nire burua gutxienez edozein lelokeriaz beteta izateko besterik ezean, hau baita aspaldi honetan egiten saiatzen naizen jardun bakarra: kasketea berotu.
‎Heriotzatik libratu gintuen lurra ausartenak ere beldurtzeko moduan dardarka hasi zenean. Neu ere nire onetik aterata nengoen beldurrez. Hori ez!
‎Nire ezinegonarentzako bazka zen haren ondoeza. Bizitzarekin zeukan interes faltak nire onetik ateratzen ninduen. Lehen kasik ez nuen ikusten; orain begien aurrean neukan egun osoan, eta ezin nuen gehiago.
‎Ebakigailu pisutsua nerabilen eskuetan gora eta behera, eta pauso txikiak egiten zituen neskak atzerantz, harekin kaskezurra txikituko nion beldurrez edo. Nire onetik aterata nengoen. Begira genituen hainbat paseatzaile.
Nire onetik atera ninduen, gainera joan eta lepoa estutu nion. " Hil ezazu" entzun nuen gizonezkoaren ahots erlatsez; leize zulo batetik ateratakoa ematen zuen.
‎Sabaiko halogenoen erlaroa isiltasunean barreiatu zen, Aneren hitzak etorri zitzaizkion gogora: " Ez al zaitu zarata horrek urduritzen, nire onetik ateratzen nau! Ea noiz konpontzen duzun, ez dut beste negu bat aguantatuko marmar hori buruan".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia