2011
|
|
Horrelako erreparoekin hartzen dut luma Pamiela argitaletxearen Upaingoa sailean parte hartzeko gonbidapenari erantzuteko. Beraz,
|
nire
izaera amerikarra eta (sasi) euskalduna ahots bakarrean nolabait batzeko desafio bikoitzari egin diot aurre; izan ere, ingelesez ari naiz idazten, baina gero irakurle euskaldunek hartuko dute nire testuaren itzulpena. Biluzik eta babesgabe egongo naiz prozesu horren aurrean, zeren euskaraz jarduteko dudan maila apalak galaraziko baitit inprimatu aurreko probak berrikusi eta zuzentzea.
|
|
Zama bera daramagu bizkarrean, mundu izutu bateko hiritar garenez. Hor dugu halaber gure libertate zibilen erosio kezkagarri eta ia nonahikoa, planeta osoan gertatu den legeria antiterroristaren gorakadak eragina(
|
nire
izaera amerikarra Patriot Act lotsagarriari lotua da). Hedabideek eta gure gobernuek etengabe gogorarazten digute terrorismoaren arrisku nonahikoa.
|
|
Tim Weinerren Legacy of Ashes: A History of the CIA txikitzailea(
|
nire
izaera amerikarrarentzat behintzat) berriki irakurrita, beharturik nago ezaugarri bereizgarria aurkitzen saiatzera. Berriki desklasifikatu diren agentzia horren dokumentuak abiapuntuko oinarritzat harturik, informatzen didate, II. Mundu Gerratik," mehatxuari" (Komunista eperik luzeenean, Terrorista orain) aurre egiteko, nire izenean eta nire zergetatik hartutako dolarrekin, munduko zenbait liderren hilketetan parte hartu zuela CIAk (Fidel Castroren aurkako lau saiotik gora barne); herrialde batzuetako hauteskunde prozesuak, esate baterako Iranekoa eta Italiakoa, erregulartasunez iraulkatu zituela; estatu kolpeak eta altxamenduak antolatu zituela, anti insurgentziarako trebetasunetan eskolatu zuela munduko diktadore sail bat eta, esate baterako, Siberiaren gasbidea saboteatzea bezalako joko zikinak erabili zituela (horrekin hondamen ekonomiko eta ingurumenekoa sortuz), etab., etab. Gero, bonba adimentsuen giza kostuak daude, goi goitik inpunitate (koldarrez?) inolako babesik ez dutenei gainera botatzen zaizkienek eraginak; ondoren, biktima horiek zibilak suertatzen badira, orwelldar modu finean" kalte kolateral" en zerrenda lotsagarriak osatuko dituzte.
|
|
Hala ere, esaten didate (baita zuei ere) Amerikak duela" suntsipen masiboko armak" zabaltzea galarazteko erantzukizuna, eta horrek barne hartzen du egoskorrak inbaditzeko" eskubide" bereganatua. Laburbilduz, beldur naiz
|
nire
izaera amerikarrak, Terrorista Bestearengan bilatuz, ez ote duen aurkitu terrorista bere baitan.
|
|
Zer da
|
nire
izaera amerikarra izendatu dudan hori. Nire euskal izaera ez bezala, ohiko moduan mamitu zen umetatik, familian eta eskolan, herrian eta elizan izandako sozializazioaren bitartez.
|
|
Gau hartan bertan ikusi nuen William Casey, CIAko zuzendaria, zinpean lekukotasuna ematen kongresuko batzorde baten aurrean, eta esaten agentziak sekula ez zituela kazetariak edo unibertsitateko irakasleak beren lanetan erabiltzen. Hurrengo goizean, nire herrialdetik kanpo egitekoa nuen urtebeteko egonaldirako hegazkinera igo nintzenean, lasaitu ederra hartu zuen
|
nire
izaera amerikar harri eta zur eginak.
|
|
Izan ere, baliteke zuek, pentsamendu hauek irakurtzen ari zareten (benetako) euskaldunak, baieztatzea urrunago zaudetela gatazkatik ni baino. Zeren ETArekiko enpatia izan baitut batzuetan eta euskal nazionalismoaren apologista irmoa ere izan bainaiz(
|
nire
izaera amerikarra autodeterminazio nazionalerako wilsondar eskubide orokorraren aldekoa baita). Nazionalista espainolentzat (eta frantsesentzat) Euskal Ikasketen Programa bat abiaraztea bera egintza politiko onartezina zen, beren herrialdeetako etxeko aferetan muturra sartzea.
|
|
Gero, ordea,
|
nire
izaera amerikarraren inozentziaren galera etorri zen. Hamahiru urterekin jesuiten seminario batean nenbilela eta gero Manogue Highen graduatu nintzenean (berriro ere Nevadako bigarren hezkuntzako eskola katoliko bakarra), eta zer esanik ez hamazazpi urte nituela, gurasoei Estatu Batuetako Marine Gorputzean sartzeko baimena eskatu nienean (nahitaezkoa adin nagusiaz beherakoak armadan sartu ahal izateko), zalantza batzuk sartzen hasiak zitzaizkidan isilka misilka nire izate erlijiosoan eta sekularrean.
|
|
Beste kultura baten eraginpean jartzeak sortzen zidan aztoramena eta ematen zidan akuilukada (arrakastaren harrotasun gero eta handiagoak gatz pipertua, hizkuntza pixkanaka neureganatu ahala) nahastuta zegoen Frankoren peko Espainiako bizitzak sortzen zuen izialdura eta desilusioarekin.
|
Nire
izaera amerikarra (xaloa) sutu egiten zen Gerra Hotzeko gure realpolitik aren mesedetan nire herrialdeak zeukan konplizitatea ikusita. John Foster Dullesi esker onartu zuten Espainia Nazio Batuetan eta uxatua zen, horrenbestez, Francoren erregimenari europarrek egiten zioten boikota, baina, trukean, guk amerikarrok aliatu bat eta base militar estrategikoak genituen Iberian.
|
|
Handik urte batzuetara, Emilioren gonbidatu izan nintzen beste behin, eta Estatu Batuetatik iritsi berria nintzen arrats hartan.
|
Nire
izaera amerikarra —hegaldiondoak joa— oheratzera nindoanean, Alberto eta Xabier sartu ziren eta jakinarazi ziguten gose greba bati ekin behar ziotela biharamunean apezpikuaren egoitzaren atarian, erregimenaren eta elizbarrutiaren arteko elkar hartzea ez zela bukatu salatzeko. Jai giroko umorean zeuden eta ia gau osoa elkarrekin eman genuen.
|