Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Eta ene Urbiaingo erresuma ezdeus hartan, anitz errege baino erregeago izan nintekeen, zeren eta mundu honetan ez baita erregeago gehien duena baina gutien behar duena, eta nik deus guti behar nuen aitzina egiteko.
‎—Zer bertzerik iguriki dezaket bizitzatik, bizitzaren iturria agorturik badakusat? Eta nola egon naiteke ni deus emaiteko gaietan, baldin bizitzak deus eman ez badiezadake jada...?
‎Eta eratxiki zian: " Mediku jauna, nik deus guti dakit medizinaz, baina astronomiaz bai, zerbait badakit, eta hala erraiten dizut ezen Paracelsok planetez dioena ergelkeria handi bat dela, eta halatsu izanen dela haren erremedioa ere, zeren, argumentuaren zura nolako, erremedioaren ezpala ere halako... eta hala hasiko naizela ni guaiako ura eta guaiako bainuak hartzen..." Eta hire osaba guaiakoa hartzen hasi zuan, eta ni, aldiz, ... Eta iragan zuan astebete, eta hire osabak onerat egin zian, eta nik, aldiz, okerrera... harik eta nihaur ere guaiakoa hartzen hasi nintzen arte, eta guaiakoak sendatu nindian...
‎Eta, ondotik, zure hitzak etorri zitzaizkidan, jaun André, noiz eta Salamancan nengoela gomendatzen baitzenidan plazerren neurriz dastatzea, nahiz eta ohartarazten zenidan, haren jarraikian, ezen alferrikakoa zela nehori kontseiluen emaitea, gazteei bere batez, nor bere buruaren gainean baizik zentzatzen ez zelako... Eta, zure hitz haiek gogoan nituela, galdetu nion neure buruari zergatik egin behar nuen nik deus berezirik guztia alferrikakoa zenean, gero gerokoak. Eta kapitainaren irakaspenak nituen, finean, haizea bezalakoa izaiterat bulkatzen nindutenak, baina haizeak ez zuen araurik, eta nik, ordu arte izan nituèn arauen gainetik ibili nahi nuen engoitik, gero gerokoak...
‎Zeren eta, nik deus ere deliberatu aitzin, beren jokoa jokatzen ari baitziren osaba eta Maddalen, artean deus ez banekien ere...
‎—Ximurra oporretatik itzulia zela erran zenuen orduan. Eta nik deus ez nekien. Zain txarrak jota, haren deiaren esperoan egon nintzen asteburuan eta hurrengo astearen hasieran.
‎—Ximurrak, teman— Aqua park batera: sei lagunendako sarrerak gehi barneko erosketa itzuriezinak, bi billete handiko arratsaldea, amak aqua park zikin batera joateko hitza eman dielako, niri deus galdegin gabe. Eta hala ere makurtu behar, beti makurtu behar, opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako.
‎Horrela ihardukitzen zuen, bere burua zuritu beharrean aurkitzen zen aldiro. Nik deusez salatu ez nuena.
2005
‎– Damiantxo, Damiantxo –hasi zitzaizun–, beranduegi duk hi nitaz deus entenditzen hasteko, nik bizi izan ditudanez jabetzeko, bi gerra tartean. Hetsi begiak eta pentsatu, ni bezalako gizon bat, hemen Elizondon, orain dela hogei, hogeita hamar, berrogei urte.
2006
‎Errana da, Gilen eta bion artean hura zen egiazki ikastera grinatua. Ni Etxeberriren irakaspenik gabe bizi nintekeen aise; ez nuen niretako deus amesten Garrüzek eskaintzen zidanaz haratago. Borrero baten gerizpean hazia nintzen, goarnizioko soldaduen zakarkerian eta haien ausarkerian hezia.
‎Hutsaren hurrengoa zen Nerinari buruz nekiena. Neskak ere ez zekien niri buruzko deus. Ez zekien, edo ez zuen jakin nahi, antzeko kontua da?
2007
‎Hark izkiriatzen ez zekien, baina herri honen oroitza hura zen, eta harengana joan nintzen gure aitzinekoek ziotenaren ikasteko. Nik deusik ez bainekien. Geroztik jakin dut, baina dakidana ez dut oro izkiriatuko, eta beharbada ez dut nehoiz hitz bat izkiriatuko, larru zuriko jendeek ez baitute dena jakin behar.
‎— Bixtan dena, hik ere ez dautan erranen zer pasatzen den etxe huntan, bazterrak oro zapartatzen ditun nik deus konprenitu gabe, he, ez dea hala?
2009
‎–Baina horrek ez du zentzurik. Badaki gaur dela garraio eguna eta, paketea entregatu bitartean, ez zaio komeni nire aurka deus egitea?, konbentzitu nahi zuen bere burua.
‎Gehio eta gehiago, nere bakartasuna pazkatzen ari nintzen, ni eta bertzean tartean paret lodi bat ixatuz. Uste nuen aski nuela nere tokian egotea, bertzena zela nenat etortzea, ez nuela nik deus egitekorik.
2010
‎Baina mundu guztia niri begira. Eta lehen ere esan dizudan bezala, nik deusen errurik izan gabe.
2011
‎Goiz goizik jaiki eta Orreagara abiatzen naiz. Nik deus ere galdetu gabe, kontrako bidea egiten ari naizela aurpegiratzen dit autobus gidariak. Portutik hirira egin nuke ohiko bidea egiteko, ez hiritik mendietarakoa, nirea alegia.
2012
‎Eta pozik ondorioztatu dit biribilki: " Eta horrela [Nafarroaren konkista dela medio] burutu eta biribildu zen azkenik espainiar familia handiaren batasuna, agindurik zegoen hura"; Iberiar penintsulako mapa aurrean, berehala lerratu zaio Lafuente jaunari begirada Portugal aldera, penintsulako batasun legeari aurre egiten jarraitzen duen jende temati horrengana, eta nik deus berririk ere galdetu behar gabe, biziki deitoragarriki libre da irakurlea erabakitzeko zer den deitoragarri: Lafuenterentzat Portugalena ala edozein adimenarentzat Lafuenteren hitzak jarraitu du:
Nire deusekin, nire hutsekin lurperatuko naute. Zolaratze batean desintegratuko naiz.
2013
‎–Joan den urteko maiatzean pausatu zen nire senarra, Abèreko zalduna, aditzera eman zidan nik deus galdegin gabe.
‎Nabarmena iruditu zitzaidan. Ni deus ez nintzen; nire ezpataren gain nuen abantzu aginte bakarra. Haranburu gaztea, berriz, zen Nafarroako erregeren zalduneriako ehun gizonen konpainiako buru.
‎Barnean, Lorek eta Frantxoak elkar begiratzen zuten igurikatuz. Frantxoak hitza hartu zuen: Zertarako. Zer zertarako. Hori oro, bahiketa, ordaina, hilketa. Bahiketa faltsua zen baina Josepek berak antolatu zuen niri deusik erran gabe eta gero onartu dut egin duena. Ordaina (bahisaria) ere Josepek galdegin zuen gure gerokoa ziurtatzeko eta ihes egiteko. Hilketa. Istripu bat, istripu zoritxarreko bat. Josepek egin du?
2014
‎Beti daude hor, presentzia mutu eta isila dira, behar bezala irakur daitezke testuen oharretan eta eszenaratzeetan. Baina sarritan ordezkatzen dituzte, sarriegitan, niri deus ere esaten ez didaten argi oroitarazleek, zerura biratutako begiradek. Brunnhildek ez dauka bermatzeko lepo bakar bat ere, ez du jarrai dezakeen hegaldi bakar bat ere, ez du lumarik, ez du bilo bakar bat, ez du usainik ere.
2015
‎Optimista izan gabe, ez dago borrokan jarraitzerik. Estatu baten itsukeria ez bada, ez dago nire aurkako deus. Arazoa da orain genozidio armeniarrari buruzko liburu bat atera berri dudala eta agintari turkiarrentzat bekatu mortala dela hori.
‎–Lana dagoen lekura joango gara familia?, diost emazteak, betiere egunen batean Moldaviara itzuliko diren esperantzarekin. . Gure herrialdean lanak bizitzeko adina ematen ez digulako utzi dugu jaioterria?, eman dit azalpena Alionak, nik deus galdetu gabe baina askotan argitu beharrean gertatu izan balitz bezala. –Ez dut etorkinik ezagutzen bere jaioterria utzi eta hona diru-laguntza eske etorri dena; guztiak lana egiteko esperantzarekin etorri dira, hartu dituen herrian euren etorkizuna eraikitzeko eta hartu dituen herriaren etorkizuna eraikitzeko itxaropenarekin?.
‎Aspertu samar zirudien andreak, apika gogaiturik bazegoen ni heldu aitzin. Gure eginbeharra erraztea deliberatu zuen; ahalik eta aukerarik onena egin baitzuen niri deus galdetu gabe gauzak kontatzeari ekin zionean.
2016
‎ZAINDARI. Nik deus ez dakit... «Euskaldun fededun» izan behar dugula, ikasi dut betidanik...
‎Berterretxek, Ezpeldoiko alaba, Margarita, behar omen du beretu eta Berterretxean espos lagun sartu... Hortan ez omen dut nik deus ikustekorik!... Ez zaio gogoratu ere, alaba beraren gainean, bertze norbaitek begiak pausatuak dituzkela.
‎ZAINDARI: Nik deus ez dakit... «Euskaldun fededun» izan behar dugula, ikasi dut betidanik...
‎Mugagabetasuna ilusio kultural okerra baldin bada azkenean, esku artean izango duguna oilaskoaren estatistika izango da: zuk oilasko bat jan duzu, nik deus ez, beraz oilasko erdi bana jan dugu batekoz beste. Inoiz baino gizarte aberatsagoa, inoiz baino jende gehiagorekin gizartetik egotzita, ekonomiaren garapenean zer esanik eta zer eginik ez duen gero eta jende gehiagorekin.
‎– Orain berandu da. Ez niri deus eskatu, nik ez dakit pilotatzen.
‎Ez dut nahi inork niri deusik ematea itzuliz eta berkopiatuz gero
2017
‎–Minerako, aditzera eman zidan, nik deus galdegin gabe.
‎Bi ahamen irentsi orduko, tapatua nintzen. Ez nuen onartzen ahal, zergatik bada, Emmak, bikote hura gonbidatu zuen, eta gainera, niri deus erran gabe. Horrelakorik jakin banu, ez bainintzen inolaz ere etorriko!
2018
‎Ez da, ordea, nire kasua. Arazo horrek, hau da, euskara eta lan munduaren arteko harremanen kontu horrek, kezkatzen nau, baina ez dut argi ikusten ba ote dudan nik deus horren gainean errateko. Batez ere, badelako jende anitz (Patxi bera, ikusten dudanez, eta gobernuko ardura dutenak, administrazioetan erantzukizuna dutenak, eta abar) kontu honi itzuli bat baino gehiago eman diotenak.
‎Ez, nik deus ere, ogi muxi hau baizik, etxekoer erakusteko zoinen eder den.
‎Fakirrak ez zekien deus operazioaz, baina bazekiela kontatzen zuen gero. “Tontoa izan behar zen bada, nik deus ez nekiela sinesteko”. Nork geratu nahi du tonto erabilgarri bezala?
‎Carmenekin hitz egin, nahi baduk. Baina hemendik aurrera hobe nik deus jakiten ez badut. Ezer gertatuz gero, Seiko duk kontaktua.
2019
‎– Nik deus ere ez dakit horretaz, egiatan esaten dizut; bestela aurretik jakinaren gainean jarriko zintudan, ez ezazu zalantzarik izan!
‎–Baina hi non bizi haiz??. Mariek nik deus ere ez jakin izana sinetsi ezinik,. Politika kontuak direla eta etorria omen dun, egunkarietan besterik ez zagon eta?, eta erantsi:
‎»Egia esan, ez nindunan ni deus jateko moduan; hala ere, ezezkoaren partez, ezpainek itxuratutako irribarre anbiguo batek eman zionan bide bere desirari. Ai orduan jabetu izan banintz jadanik ez nintzela guztiz neure buruaren jabe!
‎Borda honen izena dela eta ikus LEE 415 orrian esandakoak. Geroztik ere askotan ikusia nago Urriztimolcho, elizako matrikula liburuetan eta beste hamaika dokumentutan, urtez urte, baina tira, herriak Urriztimiltxo nahiago badu, nik deus ezin egin jatorrizko izen eder horren kargamen poetikoa salbatzeko, eta are gutxiago urrea kakaren mende dabilen garaiotan. Izan ere, zertarako dugu hitza, edozein hitz, haren azpian gordetzen den zinezkotasun ederraren iturria sugeritu ezean?
2020
‎–Nola? –" nor zara zu niri deus errateko" tonuan.
‎Haize bolada are bortitzagoa da. BERNARDO hau ixten saiatzen da, baina zailtasunak ditu ixteko) Ze ostiatan nabil ni hemen, kopon, bakar bakarrik, eskuak txikituta eta nini batek bezala negar itten pixa egiten dudan bakoitzin, hartz puta baten beldurrez eta nitaz deus ez dakin baten oroitzapenari solasten... Ze ostiatako balio du honek...
‎Ez zuten nire iruzkinik behar. Niri deus galdetu ez izanak bultzatzen nau nitaz eduki zezaketen irudiaz espekulatzera. Zein eskualdetan jarri ninduten?
‎Eta niretzat deus ez.
2021
‎(Leizarraga);[...] elkarrekin mintzatzea, deus gehiagorik gabe (J. B. Etxepare); Nik deus ez dezaket gehiago zuretzat (Laphitz); Bainan ez zezakeen gehiago deus irents (Narbaitz); Deus haboro ene burua atxikitzen badut (Maister).
‎" Ala ene fedea erran zuen Hircanek, zuk diozunak horrelakoren bat egin izan balu eta nik deus jakin ez, ez nuke gutiago estimatuko. Eta ez dakit nehork horren ongi jokatu duen eta, ez jakinik, fini atsekabeak".
‎Redios eta nik deus ezin egin...
2022
‎Ostiralero haiekin ibiltzen segitu izan banu bezala hartu ninduten, inolako kontu eskerik gabe. Nik deus galdetu baino lehen eman zidaten Gorkaren berri. Hezurretaraino maiteminduta zeukan Beasaingo neskatila batekin hasi omen zen, eta ez zuen, antza, herrian zangorik jartzen.
‎Jokintxoren begiak jauzika zebiltzan tebeotik gure parean besotik helduta pasatzen ziren neska taldeetara. Ni deusi arretarik eman ezinik nengoen. Amak zoriontsu zirudien, baina zerbait iluna zegoen bisita haietan.
‎Koxkorragoa zelarik, gehiago solastatu izan gara aita eta biok zer nola egin, berdin inprobisatu dugun arren. Sexuari buruz, erraterako, ez du nirekin deus jakin nahi. " Baietz, esplikatu digutela...", lotsaz da, ez du nahi.
‎Hura ez zen, hala ere, oztopo izan Rosario lantegi berean lanean hasteko. " Politikoki urte gogorrak izanagatik ere, lantegian ez nuen sekula nire kontrako deus ere sumatu. Akaso, hautaketa egiterakoan kontuan hartuko zuten nor sartu eta nor ez, baina behin barrenean, nik ez nuen sekula nabaritu inor baztertzen zutenik bere ideiengatik, edo arazoak izan zituenik...
2023
‎Baziren jende batzuk, Mizel Bergouignan eta beste franko, kontzientzia politikoa eta formakuntza zutenak. Nik deus ez, etxetik heldu eta hola! Horretan hasi pixka bat lanean, hor ikasi, eta ondotik aitzinatu, hori izan zen ene kasuan.
‎Baina, berehala ohartu ez nintzen arren, horixe zen gertatu zena: jendeak migratzaile ezberdina, ni alegia, gorrotatu zuen, nahiz eta hari buruz niri buruz deus ez jakin.
‎Horri esker sortu zen Eneko Lopez Martinez de Marigortaren Mercaderes, artesanos y ulemas liburuko mapak egiteko aukera. Nik deus ez dakit gai horren bueltan, eta oso aberasgarria izan da, nolabaiteko sinbiosi lana egin behar delako. Mapak zientifikoki zuzena izan behar du, baina mezua argi eman behar du ere.
‎Jarraitu jostetan". Berehala ikusi nuen Ehrlich ikasle bikaina zela eta ez zuela behar nik gidatzerik, nik deus ere erakusterik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia