Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Begiak itxi nituen. Nire bihotzaren taupadek isilarazten zuten Migelen negarra. Begiak zabaldu nituenean, ez nuen ez Migelik, ez Zapelik ikusi; harri bat nuen neure oinpean, handia zen, ez pentsa, eta makurku nintzen, egoerak bustita nengoen eta, zer arraio!, bizitza lasai bat izan duk, Anjel, Migelek bereganatu hau, eta aska itzazue elkarrekiko korapiloak.
‎Baina nik esan dezaket ez direla hain txepelak izan; are gehiago: hain zuzen ere haiexetan izan dira nire bihotzaren taupadak desberdinak. Ez dakit maitemin aldi baten atarikoak ez ote diren izan...
2001
‎Jende gehienak, ohi bezala, kristalaz bestaldeko iluntasunean galtzen zen begirada unatua ageri zuen. Nire bihotzaren taupadak normaltasunez aletzen hasterako, nire inguruko jende anonimo haren nondik norakoaz galdetu nion neure buruari; eta hurrengo geldiunea egin genuelarik, trenaren barrunbeetara sartzen zirenen axolagabetasun handienaz barneko arropa erakusten zuen iragarki bateko neska ederrari erreparatu nion.
2004
‎Erabateko isilunea egin zen gelan. Entzuten nuen bakarra nire bihotzaren taupada asaldatuak ziren. Beldurra gorputzeko zuntz guztietan senti nezakeen eta, harekin batera, lotsa gorri, jasanezin bat, begiak erretzen zizkidana.
2006
‎Sarritan gustuko dut pentsatzea gorra naizela, eta besteak ordea mutuak direla, begiak itxi eta ni nirean murgiltzen naizela, entzuten dudan bakarra nire bihotzaren taupadak direla, inork ezer esan gabe, inork etsipenaren zulora bultzatu gabe, inork tristuraren bidera zuzendu gabe, inork isolamenduaren eskua zabaldu gabe, inoren hitzik entzun gabe.
‎Egunkaria utzi eta gaztaina koloreko armairutzarrera hurbildu nintzen, baina eskaileretan gora norbait zetorrela iruditurik, geldi geldi egon nintzen hainbat denbora. Nire bihotzaren taupadak, ez nuen beste deus entzuten. Lasaiago, armairuaren ateetako baten kakoari tiratu nion, giltzatu gabe aurkitzeko itxaropen urriaz.
‎Geldi geldi egon ginen hainbat denbora, bera atean eta ni ohean, nork zer egingo. Nire bihotz taupaden hotsa, ez nuen besterik aditzen. Halako batean, oheraino hurbildu zen.
2009
‎bi metro eskasera nengoela atea berez zabaldu zen eta paretaren kontra pega pega eginda gelditu nintzen, iluntasun konplizean konfiantza osoa jarrita. Txaberren itzala logelatik atera eta zuzenean bainugelan sartu zen, nire bihotz taupadak azkartuz. Trukean, logelako atea zabalik utzi zuen, nire inspekzioa behar bezala buka nezan.
‎Guztiak mututu ziren Paueko gazteluko areto jendetsuan. Bat bateko isiltasunak are gehiago azkartu zituen nire bihotz taupadak eta berotasun handiagoa igorri, bidenabar, nire aurpegi gorritura. Joana Albretekoa ondo ondora etorri zitzaidan, zalu.
‎zein erlojuk egokitzen ditu nire bihotz taupadak?
2010
‎Eskailera handi haiek, kapera beltz hark, ataka triste haiek, izoztu egin naute. Gurdia geratu denean nire bihotz taupadak ere geratu egingo zirela pentsatu dut.
‎Arrebaren etxean espero nuen itaunketa aurkitu nuen. Teresaren gaia ekiditen saiatu nintzen, oraindik mami gutxikoa izanik, ez nuelako familia dantzan jarri nahi; are gutxiago nire mutilzaharkeriarekin hain kezkatuta bizi zen arreba, antenak beti tente nire bihotzaren taupadetan nobedaderik nabaritzen ote zuen.
‎Baina erakutsi nahi bazenit..." bota zidan ezin naturalago. Zuhur edo uzkur, Lauraz galdetzera ausartu nintzen ahotsa ahal nuen neurrian kontrolatuz eta nire bihotz taupadak telefonotik entzun zitzan beldurrez. " Barkatu?
Nire bihotz taupadak entzun nituen irakurketaren une horretan eta horrek gelditu egin ninduen une batez. Mikrofonotik entzun ote zitezkeen galdetu nion neure buruari, kezkaturik.
‎Ilunabar horretan isiltasuna ozena egin zitzaidan. Arestiko irakurketan bezala, nire bihotzaren taupadak senti nitzakeen, oraingoan kaskezurraren atzealdean, bonboa bailitzan.
2011
‎" Ez dakart abestirik, ezta poema handirik, bakarrik nire bihotza taupada gogorrean". Sentimenak dira funtsezkoena?
‎Hala, nik ahaztu dut... bai, baina... oraindik ere, txirrin hots ozenago, luzeago, basatiago bat entzutean, nire bihotz taupadak asaldatu egiten dira. Oso ondo oroitzen naiz Renéren txirrin joaldi premiatsu haietaz, baimenarekin etortzen zen gauetan, baina inoiz ere ustekabean harrapatzen ez ninduela...
2012
‎Esan nezakeen Joben amaiera hasiera baino hobea izan zela. Ezinezkoa da azaltzea nolakoak izan ziren nire bihotzaren taupadak eskutitz horiek irakurri nituenean, eta batez ere ondasun horiek guztiak nire ondoan ikusi nituenean; izan ere, Brasilgo ontziak taldean etortzen zirenez gero, eskutitzak ekarri zizkidaten ontzi berberek ekarri zizkidaten ondasunak, eta salgaiak kalterik gabe iritsi ziren ibaira, eskutitzak nire eskuetara iritsi baino lehenago. Hitz batean, min txuria egin zitzaidan, eta agurea presaka edari bizi baten bila joan ez balitz, uste dut ezuste pozgarri horrek nire izatea gaindituko zuela eta bertan seko geratuko nintzela.
2013
‎Zer esanik ez gau eta egun burutik kendu ezinik duzun norbaitekin bi hitz egitea egokitzen bazaizu. Batzuetan nire bihotzaren taupadak ondokoek ere entzungo dituztela iruditzen zait, esan zuen.
2014
‎Egia esan nire bihotzaren taupadak Zer?
2015
‎Gelakideak lo daude, eta gauaren ilunak areagotu egiten du bakardadearen sakona. Bere arnasa larriaren txistua besterik ez dut entzuten; bere arnasa eta nire bihotzaren taupadak. Adi adi begiratzen diot, arnasaldi hau azkenekoa izan daitekeela pentsatuz.
‎Haizeak Maximilian plazako zuhaitz adaburuen artean egiten zuen firfira baizik ez nuen entzuten. Hori, eta nire bihotzaren taupada ozenak, jakina. Adorea hartuz, begiak jaso nituen... eta jadanik ez nuen bihotzaren pilpirarik aditzen, ene kolkoko traste erotu hura behin betiko gelditu balitz bezala.
‎bat batean moteldu balitz bezala izan zen. Dena, nire bihotzaren taupada eroak izan ezik. Eternitate baten buruan, Angelak bere soineko blaituaren ertza erortzen utzi zuen, hanka mehe zuriak berriro estaliz.
2016
‎Gauza bera gertatzen zen etxera itzultzean: amaren eskuak irmo heltzen zion nireari; presaka eta urduri igarotzen ginen etxearen aurretik eta, aitor dezadan, beldurrak azkartu egiten zituen nire bihotzaren taupadak. Are larriagoa izaten zen unea ohi baino beranduago etxeratzen ginenetan, ilunabarraren itzalak bazterrak belzten hasten zirenean.
nire bihotz taupadetan
2017
‎Estela isildu egin zen. Haren urratsak eta nire bihotz taupadak batera zihoazen. Erakargarri egin zitzaidan... inoiz baino gehiago, inoiz baino bizkorrago.
Nire bihotz taupada beroekin
2019
‎Abigaïl eta biok batzuetan paseoak ematen ditugu bizikletaz. Nire bihotzak taupada biziagoak ematen ditu, bidean nire adineko gazteekin gurutzatzen garenean. Gehienetan barre egiten digute, burlaka.
2020
‎Hainbatek uste du depresioa dela triste egotea, eta ez da hori bakarrik. Nire kasuan, tristuratik baino gehiago zuen ezinegonetik, urduri nengoen egun osoan, nire bihotz taupadak indar handiz entzuten nituen, Bilbotik ibiltzen nindoalarik uste nuen eraikinak gainera eroriko zitzaizkidala. Mundua aldatu egiten da, oso arraroa da.
‎Urduri, eztul txiki batez garbitu zuen eztarria, eta niri bihotz taupadak azkartu zitzaizkidan.
‎Lasterketetako zaldirik onenak ezin izango zuen nire bihotz taupaden erritmoa jarraitu. Taupadak?
‎Jende gehiago igo zen gure atzetik. Han geundenon arnasarik ere ez zen entzuten, nire bihotz taupadak bakarrik aditzen nituen. Ikara ederra geneukan guztiok, nik behintzat bai.
2021
‎Geroztik nire bihotzean taupadek salto egiten dute noizean behin. Eztarrian trabatzen zaizkidan zotin isilak eta ikusezinak bailiran.
‎Badator, bai, ekaitza, antza. Inoizko latzena izatea espero dut; horrela, ohean etzaten naizenean, nire arnasa, nire bihotz taupaden hotsa, nire pentsamenduak estaliko ditu bere burrunbak, eta neure burua entzuteko sorgortuta lokartuko naiz.
‎Aurrera egin, aurrera egin, erabaki. Nire bihotzaren taupada bakoitzak erremediorik gabeko erabakia botatzen du munduan. Atea itxi, begiak itxi:
‎' Amona, inoiz entzun dituzu nire bihotz taupadak?', galdetu nion.
2022
‎Bada, haren adierazpenak argigarriak suertatu ziren erabat: " Ez dago isiltasunik inon... hor barruan, nire bihotzaren taupadak eta nire odolaren zainetako presioa entzuten nituen". Astronautek ere luze hitz egin izan dute espazioko isiltasunaz:
‎posible egingo balitu bezala nire bihotzaren taupadak.
2023
‎Ni salto batean jaiki nintzen hura guztia gelditzeko asmoz, baina botere psikikoak falta zitzaizkidan. Kua kua aditzen nuen, kua kua suminezkoa, eta nire bihotz taupadetan oihartzun, are gehiago urduritzen ninduen. Pitzaduraren lehen zantzua nabaritzean, garrasika hasi nintzen:
‎Telefonoa dardarka hasi zenean bizpahiru tonu itxaron nituen, belarrietan nire bihotzaren taupadak sentitu bitartean. Hartu eta haren ahotsa entzun nuenerako, amildegira salto eginda nengoen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia