Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2005
‎Eta ez zen eszena txarra helikoptero batetik ikusteko, hainbeste pertsona eskailerak igotzen eta jaisten, eta hainbeste pertsona golf zelaitik. Eta baten batek esan zuen Guztiz legala ere ez da izango hau eta beste batek esan zuen Belar hau guztia erosiko nuke nik eta beste batek esan zuen Zertarako. Eta belarra erosi nahi zuena Lantako mediku bat zen, anbulatoriokoa.
2010
‎Igo egin gara, komisarioa eta jendarme bat aurreko aldean; apaiza, ni eta beste jendarme bat, bestean; lau jendarme zaldiz, gurdiaren inguruan. Horrela, gidaria zenbatu gabe, zortzi gizon bakar batentzat.
2011
‎Umetan egiten genizkion barrabaskeriak... Nik eta beste lehengusu batek. Ordutik ezagutzen ditut hemengo bazterrak.
2012
‎Kito. Eta orain bi ogitarteko prestatuko ditut, bat niretzat eta beste bat Anderrentzat, gosez esnatuko da-eta, gaixoa. Fina da mutila, ona, nahiz eta batzuetan kopetilun dabilen, begien atzealdean ekaitza pairatzen balego bezala.
‎jokoan autoritate estatalaren oinarriak berak daude, Estatuaren natura, helburua, justifikazioa. Suposatzen bada subiranoa egiaz herria dela, hots, zuek eta ni eta beste manupekoak, Gobernuaren manu edo eskumena herriak delegatua dion adina hedatzen da, ez gehiago. Baina hiritarrak Estatuari delegatu ahal diona eta delegatzen diona ez da inola ere kontzientzia.
‎Handik bi urtera gertaera bitxi bat egokitu zitzaidan, askatasuna lortzeko gogoa berriro piztu zidana. Nagusiak besteetan baino denbora luzeagoa ematen zuen etxean itsasontzia itsasora joateko prestatu gabe, entzun nuenez, dirurik ez zuelako, eta astean behin edo bitan, batzuetan maizago, eguraldia ona baldin bazen, zama-ontzi txiki bat hartu eta itsas golkora joaten zen arrantzara, eta beti eramaten gintuen ni eta beste mairu gazte bat arraunean egiteko, oso gustura egoten baitzen gurekin. Arrainak harrapatzen oso trebea nintzela erakutsi nion, horrenbesteraino ezen batzuetan bere sendiko mairu batekin bidaltzen baikintuen ni eta «mairu gaztea», hala esaten zioten eta, nagusiarentzako arrain bila.
2014
‎–Urriko egun batean, iluntze partean, telefonoz hots egin zigun emakume batek, hilerrian jende susmagarria zebilela esanez. Ni eta beste kide bat ahalik eta azkarren bertaratu ginen. Hala ere, ez genuen inor idoro kanposantuan.
2015
‎Ba, emen batzutan giro berezi bat sortzen da, barruko gauzak kontatzeko ta konfiantzan. Atzo atsaldean, txikiak zakukarrera eta koskol jokoan ari zirela, ni eta beste lagun bat, Josetxo izenekoa, han aspertu egiten ginela eta buelta bat ematera joan ginen. Begirale batek ikusi giñun, Olatzek, ta zertara gijozten galdetuta gero, bera ere gukin zetorrela esan zigun.
‎Zela esplikatuko diat ba nik, eztarriko lakarrak kendu zituen pentsatzeko astia hartzeko?. Ba, komunismoa duk e, nirea niretzat eta besteena erdibana.
‎Bere egunean denak garbitu izan bagenitu, denak txiki txiki egin? Akordatzen nauk hiru tankek, hiruk bakarrik, nireak eta beste bik, nola txikitu genuen herri osoa. Hura zuan, hura?
2016
‎Horrek esplikatzen zituen fraileek haiekiko zeuzkaten begirada urrikaltsuak, zorrozkeria bazter batera utzirik. Enekin eta beste zigortuekin batere hala ez zen, nahiz eta batzuetan ezti egoera bat nahigabean sortu.
‎Laster, gure bidean, Sapiens eta Kromagnon izeneko gizaki modernoak aurkituko ditugu, bidean nahiko galduta, gu bezalako garunak jadanik bazituztenak eta, nahiz eta muin murritz bezain pobreak izan oraino, pentsamena martxan zeukatela baieztatuko duzue. Haiengandik heldu gara, denok, zuek, ni eta beste gizaki guziak. Zuek ezagutu zenuten mundua eta urez itoa izan zena biziki berria zela jakin ezazue eta Edenean bizi izan zenuten bizia lilurazkoa, nahiz eta zuek uste egiazkoa izan zela.
‎Gillen Carroza mesfidati, berriz, proiektu hark ahuldadea erakusten zuela iritzi zion: . Podemos/ Ahal Dugu marka falta zen, eta ni eta beste asko jabetzen ginen marka hura gabe masa sozial handia sortzeko ahalmena galtzen genuela. Ezin genuen marka zuri batekin aurkeztu?.
2017
‎Monumentu huraxe izan zen nire eta beste gazte askoren aldaketaren lekuko. Mirespen eta begirunez erreparatzen nion aurrena, ezaxolaz eta ikusi ere gabe hurrena, eta benetako gaitzerizko eta behazunez azkena, gure aberri ukatuaren berri izaten joan ginen neurrian.
2019
‎Ez dit deus erantzun. Nire harridurarako, Berria ko gaurko notizian sartuta ikusi ditut nik aipatu baina prentsa oharrean jasota ez dauden pare bat xehetasun, printzipioz nik eta beste epaimahaikideek baino ez dakizkigunak. Guztiz harrituta nago egunkariaren ikerketa ahalmenarekin.
‎Hartu eta eman hitzen zentzua aldatu egiten da; poza esker ona da, eta plazera, samurtasuna. Molde konkretu eta haragizko batez, niak eta besteak elkar onartzen dute, bestearen eta niaren kontzientziarik zorrotzenean. Zenbait emakumek diote beren gorputzaren parte bat balitz bezala sentitzen dutela berengan zakila; zenbait gizonek uste dute penetratzen duten emakumea direla; espresio horiek ez dira zehatzak, bistan denez; bestearen dimentsioak hor dirau, baina kontua da bestetasunak ez duela jadanik etsai jiterik; hain zuzen, gorputzak bereiz izanik ere nola batzen diren jabetzeak ematen dio sexuari bere jite hunkigarria; are zirraragarriagoa da kontuan harturik ezen elkartzean beren mugak irrikaz gezurtatzen eta berresten dituzten bi izakiak parekoak direla eta, hala ere, desberdinak.
2020
‎Nik neuk bi hilabete falta nituen hamabiak betetzeko. Imajinatzen dut, berak ere, nik eta beste askok bezala, etxean jakingo zuela berria. Etxe askotan elkartzen baitziren helduak irratiaren inguruan, gauez, Radio Parisek zer esaten zuen entzutera.
‎Lauzpabost hilabete eman genituen oposizio haiek elkarrekin prestatzen. Baina azterketa praktikoan hark eta beste batek 18,75 atera zuten, eta nik eta beste guztiek 16tik behera. Koinatuari eta beste tipo hari eman zizkieten bi lanpostuak.
‎Mundu guztixak ezagutzen dau Andy Little. Zutzako, nitzako eta beste askontzako omen dauko lana. Bakixu desertua zeharkatu dabela Idahora hallega arte, ortosik, eta on milaka ardi daukozela?
2021
‎Nire anai arrebetako hiruk animaliekin lan egiten zuten, etxean ahal zen moduan laguntzeko. Nik eta beste bi anai arrebek ez genuen lanik egiten txikiegiak ginelako. Baina, pentsa, lan egiten zutenen artean nagusienak 11 urte zituen".
2023
‎–Bai, hori landu egin dugu. Baina, berriro zuzenekora etorriz, argi izan performatibitatetik asko izango duela; nik eta beste taldekide batek, gainera, esperientzia dugu interpretazioaren munduan. Hori esan dizut hasieran, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia