2015
|
|
Oi ene On hori, bai gogoan izan zenituela zure aurka egin nituen bekatuak! Amaitu bitez honezkero, Jauna, amaitu bitez
|
nireak
eta guztienak. Berpiztu hilik dauden hauek; zure deiadarrak oso indartsuak izan daitezela, Jauna, haiek bizia eskatu ez arren, Zuk emateraino, berehala irten daitezen beren atseginen zulo sakonetik.
|
|
Eman zidan nahasmenaz, ez dakit nola Jauna hartu ahal izan nuen, eta beldur handiaz geratu nintzen, pentsatuz Jainkoaren ikuskaria izanez gero, Haren Maiestateak ez lukeela utziko arima hartan zen gaitza ikusten. Jaunak berak esan zidan haren alde otoitz egiteko, eta sagaratzeko hitzek duten indarra uler nezan baimendu zuela, eta hitz haiek esaten dituen apaiza denik eta gaiztoenaizanda ere, ez ziola han egoteari uzten Jainkoak, eta baita bere onberatasun berdingabea ikus nezan ere, nola jartzen den bere etsaiaren esku haietan, eta dena
|
nire
eta guztien onerako.
|
|
10 Behin, pertsona batekin nengoela, esan zidan
|
niri
eta beste batzuei, ea oinutsen erara moja izateko ez ote ginen gauza izango; monasterio bat ere egin zitekeela. Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin, jadanik aipatua dudan neure lagun alargunarekin, hark nire desira bera baitzuen.
|
|
5 Hemen ere hasi zen deabrua pertsonarik pertsona batzuei eta besteei jakinarazi nahirik afera honetan errebelazioren bat izan nuela nik, eta nigana etortzen ziren esanez, garai larriak zirela eta balitekeela nire aurka gezur beltzen bat aireratzea eta inkisidoreengana joatea. Honek grazia egin zidan
|
niri
eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen horren beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela nire arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
|
|
Gero argi ikusi dut nire espiritua ez zela engainatu, era guztietara on handia egin duelako
|
nigan
eta nire ariman harekin harremana izateak. Izan ere, Jaunak aurreratuak dituela dirudien pertsonentzat, gauza handia da harekin harremana izatea, hark pausoka ez baina lasterka joanarazten baititu; eta haren estiloa arimak lotura guztietatik askatzea eta hilduratzea da, Jaunak horretarako, beste gauza askotarako bezala, dohain handi handia eman baitio.
|
|
Behin, pertsona batekin nengoela esan zidan
|
niri
eta beste batzuei ere bai: beraz, elkarrekin izan ohi ziren pertsonez osaturiko taldetxo bat zen; taldean bat azpimarratzen du Teresak pasarte honetan.
|
|
Izan behar zuena izango zen, azken batean; Jaunak nahi zuena zen, eta haren nahiaren aurka gutxi zezaketen guztiek ere. Haiek beren arrazoiak agertzen zituzten eta on beharrez ari ziren, eta horrela, Jainkoa iraindu gabe, sufriarazten zidaten
|
niri
eta alde zeuden pertsona guztiei; hauek ezzirengutxiereeta jazarpen latza jasan zuten.
|
|
4 Jauna ia beti agertzen zitzaidan horrela berpiztua, eta Ostian ere gauza bera, batzuetan, atsekabe aldian nengoenean, adore emateko izan ezik, orduan zauriak erakusten baitzizkidan; noizbehinka gurutzean eta Baratzean agertzen zitzaidan; eta arantzazko koroaz, gutxitan; eta gurutzea eramaten ere noizbehinka,
|
nire
eta beste pertsona batzuen premietarako, diodanez?, baina beti haragi aintzatsuan.
|
|
Jainkoa goresteko eta guztiz ziur egoteko haren espiritua zela; fedeko gauzak izan ezik, ezin zitekeela izan ezer ziurragorik, ezta hain sendo sinets daitekeenik ere. Eta hura asko pozten zen
|
nirekin
eta laguntza eta mesede guztia zuen niretzat, eta aurrerantzean beti tratatzen ninduen fintasun handiz eta bere gauza eta arazoak kontatzen zizkidan. Eta berak egitez jadanik zituen desira berberekin ikusten ninduenez, hauek Jaunak oso sendoak ematen zizkidan?
|
|
Eta baratzezaina ardurarik gabe badago eta Jaunak bere borondate hutsez ez badu nahi euria egin dezala, galdutzat eman daiteke baratzea; niri hori gertatu zitzaidan behin baino gehiagotan; egia esan, harri eta zur gelditzen naiz
|
ni
eta, neuregan ikusi ez banu, ezin sinetsi izango nuke.
|
|
Eta hala ez balitz, nik oso zalantzan jarriko nuke Jainkoagandikoak diren, eta beldur izango nintzateke ez ote diren San Bizentek aipatzen dituen amorrualdiak. Hau badakit
|
nik
eta esperientziaz ikusi dut: ordubete edo gutxiagoan hemen arima jaun eta jabe gelditzen da eta askatasunez, bere burua ez ezagutzeraino.
|
|
Sentimendu hau izan behar zuela iruditzen zait errege profeta Daviden espiritu harrigarriak, Jainkoaren gorazarrez harpa jo eta kantatzen zuenean. Errege aintzatsu honen oso debotoa naiz
|
ni
eta guztiak izan daitezela nahi nuke, batez ere bekatari garenok.
|
|
11 Ongi ikusten nuen nik hura ez zetorrela
|
nigandik
eta ez nuela merezi neure ahaleginez, oraindik astirik ere ez baitzen izan horretarako. Haren Maiestateak eman zidan indarra horretarako bere borondate hutsez.
|
|
8 Idazteko eskubidea duen pertsona banintz, pozik luzatuko nintzateke xeheki esaten Santu aintzatsu honek
|
niri
eta beste pertsona batzuei egindako mesedeak; baina egiteko agindu zidatena baizik ez egitearren, gauza askotan nahi nukeen baino laburrago jardungo dut, beste batzuetan, berriz, behar baino luzeago; hitz batez, edozein gauza onetarako zuhurtasun handirik ez duenaren antzera. Jainkoarren eskatzen dut bakarrik, sinesten ez didanak proba egin dezala, eta ikusiko du esperientziaz zein on handia den Patriarka aintzatsu honen babespean jartzea eta hari debozioa izatea.
|
|
2 Ni hain kaskartzat ez hartze honen arrazoia zera zen: ...tegia izan eta han deboziora eragiteko gauzak egiten saiatzen nintzela, besteengatik gaizki ez esatea, bertute itxurako honelako beste zenbait gauza ikusten zituzten nigan, eta nik, huskerietara emana nintzenez, neure burua estimatzen nekien munduan estimagarritzat izan ohi diren gauzetan; horrela, ni baino askoz zaharragoak zirenei eman ohi zitzaien adinako askatasuna eta handiagoa ematen zidaten
|
niri
eta nigan ziurtasun handia zuten. Bada, askatasuna hartzea neure kontura eta baimenik gabe gauzak egitea, hau da, zulo edo pareta artetik edo gauez, ez dut uste sekula era horretara hitz egingo nukeenik monasterioan, ez dut halakorik egin, Jaunak bere eskutik eduki ninduelako.
|
|
Izua eragiteko eran esan zidan onik libratu nintzela beraren eskuetatik, baina berak berriro itzularaziko ninduela haietara. Beldur ikara sartu zitzaidan
|
niri
eta aitaren egin nuen ahal nuen eran, eta desagertu egin zen eta berriro etorri gero. Bi aldiz gertatu zitzaidan hau.
|
|
Eta hau ez dezala inork uste apaltasuna denik, egunean baino egunean argiago ikusiz noalako baizik: gure Jaunak, dirudienez, nahi du
|
nik
eta guztiek jakin dezagula, obra hauek egiten dituena Haren Maiestatea dela soilik, eta, itsuari lohiaz ikusmena eman zionez, nahi du nik ezer egitea bezain gauza itsua dena hala ez izatea. Egiaz, honetan bazeuden, esan dudanez?
|
|
Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: . Badakizu ezkontza dagoela
|
nire
eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?. Nik horren erdikide garela esaten entzun badut ere, kasu honetan gauzak oso bestera izan ziren, eta nagusitasun handiaz geratu nintzela iruditu zitzaidan, zein maitasun handiaz egin zitzaidan mesede hau ezin delako esan hemen.
|
|
Elizatik hurbil jaitsi ginen, eta gure aurpegiak ikusterik ez bazuten ere aurrean belo handiak eramaten ditugulako, nahikoa zen haiekin eta soinean eramaten ditugun marregazko kapa zuriekin eta abarketekin ikustea, guztiak aztoratzeko, eta horrela gertatu zen. Izualdi hark sukarra guztiz kenduko zidan; egia da handia izan zela
|
niretzat
eta guztientzat.
|
|
7 Nahigabe honekin izan ginen hilabete baino gehiago. Jainkoak nahi izan zuen priorea eta
|
ni
eta beste bi moja hara pasatzea gau batean, etxe sartzea egin arte fraideak konturatu ez zitezen, nahiko beldurrez. Gurekin zihoazenek zioten, ikusten zituzten itzalak fraideak iruditzen zitzaizkiela.
|
|
Behin Ordenaren gaitzengatik oso nahigabeturik nengoela, esan zidan Jaunak: . Zeure aldekoa egizu zuk eta utz iezadazu
|
Niri
eta ez nahigabetu ezergatik ere; goza ezazu eman izan zaizunaz, oso handia baita; nire Aitak atsegin du zurekin eta Espiritu Santuak maite zaitu?.
|
|
–Behin, pertsona batekin nengoela, esan zidan
|
niri
eta beste batzuei, ea oinutsen erara moja izateko ez ote ginen gauza izango; monasterio bat ere egin zitekeela. Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin,(?) hark nire desira bera baitzuen?
|
|
Izan ere, nik uste dut, gure Jaunak eta haren Ama aintzatsuak, nire zaindariak, ukitu diotela bihotza hain egintza santurako, Haren Maiestatearen zerbitzu handirako izango delakoan eta berori irabazi espiritual handiekin irtengo delakoan bainago. Jaunak egin beza
|
nik
eta ahizpa hauek guztiek eskatzen dioten bezala, eta hemendik aurrera Ordena osoa izango da. Niretzat poz handi handia izan da eta honela berori ezagutzeko gogoa dut, berorren aurrean mirabetzat neure burua eskaintzeko eta hemendik aurrera halakotzat har nazan berorrek.
|
|
Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez. Goraintzi asko eman berari eta guztiei, baita nire adiskide guztiei ere eta agur bero bat aita frai Antonio Jesusenari; Jainkoari eskatuko diogu hemen, sendabideak on egin diezaion, pena handia eman baitigu
|
niri
eta ama prioreari; goraintziak frai Gregorio eta frai Bartolomeri ere.
|
|
8 Ez dakit nola ordainduko diogun Diego jaunari zor diogun guztia; hainbesteko karitatearentzat goitik etorri du ordainak. Eman biezazkio goraintziak
|
nire partez
eta berorren aitatasuna ez dezala utz eskatzen diot, harik eta toki seguruan jarri arte, bideetako heriotza horiek izuturik bainaukate. Jainkoak bere jainkozko onberatasunagatik gorde dezala berorren aitatasuna.
|
|
4 Beldur naiz oihaldunek ez ote duten preso edukiko frai Joan de la Miseria, haiek ikusi zutela dioten uneaz gero ez baita gehiago agertu. Jaunak erremedia beza guztia eta gorde biezagu berorren aitatasuna,
|
nik
eta berorren alaba hauek erregutzen diotenez, amen.
|
|
1 Espiritu Santua izan bedi beti berorren jauntasunarekin, amen. Nik diotsot berorren jauntasunari, ez dakidala zer arrazoi den,
|
ni
eta ahizpa hauek hain samurki gozatu eta alaitzeko berorren jauntasunak bere gutunaz egin zigun mesedeaz; izan ere, asko izan daitezke arrazoiak, baina ohituak gaude balio handiko pertsonengandik mesedeak eta laguntzak jasotzen eta ez digute halako eraginik egiten; beraz, ulertzen ez dugun ezkutuko zerbait egon behar du. Eta, gainera, arreta handiz aztertu dut ahizpa hauengan eta neure buruagan.
|
|
Nik uste dut hemen egun batzuetarako zeregina badela; baina, ez denean, obedientziak besterik agintzen ez didan bitartean, ez dut hemendik irteteko asmorik, gure gauza horiek amaiturik ikusi arte. Egin dezala Jainkoak ahamena duenez, eta gorde beza berori
|
nik
eta gainerako guztiek eskatzen diogun gorputz eta arimako atsedenaz.
|
|
Ez dakit zer erantzun berorren gutunean ikusten dudan bezalako apaltasun handiari, eta han egiten dizkidan bezalako hainbeste mesederi, bata ez bestea ez baititut nik merezi. Gure Jaunak erantzun dezala
|
nire ordez
eta ordain diezaiola Haren Maiestateak, nik berorren zerbitzurako egin nahi nukeenetik ezer ere egiterik ez izatea izan baita haren borondatea, niretzat hainbesteko irabazia zena burutuz. Ez dut gehiago merezi.
|
|
Nik diot, Teresa Jesusena karmeldarrak, Aita Luisek, Jesusen Lagundiko jeneralak, Diego San Pedro de Palma jaunarekin hitzartu zuenez gero zer eman limosna gisa etxe honi, beraren alabak hemen moja sartu zirelako, neure izenez sinaturiko gutun honen bidez, emango ditudala
|
nik
eta etxe honetako mojek behar diren eskriturak, Diego San Pedro jaunaren alabek dagokien seniparteei uko egiteko.
|
|
berorrekin zerikusi handia baitu, eta horrela pozgarri izan zait bata eta bestea. Egunen batean bisita beza berorrek nire partetik beloa hartu berri duena, eta mintza bekio astiro astiro, eta eska biezaio Jaunari gomendatzeko
|
ni
eta Ordenako arazo hauek. Gure Jaunak santa handi egin dezala, eta baita Katalina andereari ere gauza bera opa diot; eman biezaio berorrek goraintziak nire partetik.
|
|
16 Aita frai Felipek ongi egiten du. Ene aita frai Gregoriori goraintziak
|
nire
eta beraren arrebaren partetik; arreba oso ona da eta pozez zoratzen da. Kontuan izan beza berorren agurgarritasunak, nobizien maistra ama priorea izatea dela; izan ere, hainbeste aldaketa izan denez gero, maitasuna bitan zatitu gabe, guztiek ama nagusiarengan bil dezaten.
|
|
Har bitza, bada, orain era batera harenak eta ahizpa guztienak. Gure Jaunak gorde beza berorren aitatasuna eta ekar beza laster batean honantz,
|
niretzat
eta beste gauza batzuetarako oso beharrezkoa baita. Ez dut esaten ezer izango denik berorren aitatasunak ez dakienik.
|
|
10 Valladolideko ama priorearen gutuna bidali nahi nion berorren aitatasunari; han dio zein zalaparta handia sortu den Carrilloren arazoa dela-eta. Azken batean,
|
nitaz
eta moja oinutsez oso pozik daudela dio; horrela, uste dut, ezerezean geratuko direla mehatxu guztiak. Nik asko begiratzen diodana eta beldurra ematen didana eta berorrek aztertzea eta argi gera dadila nahi nukeena hau da:
|
|
Eta guztiei goraintzi asko. Eman biezazkie berorrek
|
nire partez
eta esan ahizpa San Frantziskori, beraren gutunak atsegin zaizkigula. Sinets beza berak hegan eginarazi ziola ama priore izan zenean.
|
|
11 Ez bedi ahantz berori Jainkoari
|
ni
eta Ordena hau gomendatzeaz, hain premia handia baita. Haren Maiestateak gorde beza berori nik eskatzen diodan santutasunarekin, amen.
|
|
2 Gure Jaunak nahi beza, berorren gorentasuna,
|
nik
eta berorren mendeko hauek guztiek eskatzen dioten bezain osasun onez ekartzea. Ezinbestean Haren Maiestateari eskaini beharra dut, Berak baitaki bihotz bihotzean sentitzen dudala eskuetan muin egiteko zoriona izan gabe berorren gorentasuna urruntzea.
|
|
Jakiteko gogoa badut ere, inoiz ez dut jakin nola dagoen osasunez Mayor anderea, ezta ez dut izan buruko hauek norekin bidalirik ere, hain astunak izanik, inork ez baitu eraman nahi. Berorrek bidal diezaiola mezu bat
|
nire partez
eta esan diezadala nola dagoen. Ni itxura batean nago.
|
|
Bertuteak eskatzen dizkiot nik gure Jaunari, batez ere apaltasuna eta elkarren arteko maitasuna, hori da behar dena. Haren Maiestateak nahi beza horretan aurreratuak ikustea
|
nik
eta eska dezatela gauza bera niretzat.
|
|
Izan bedi bedeinkatu betiko. Muin egiten diote eskuetan haren jauntasun txit argiari askotan;
|
nik
eta gainerakoek, berriz, arreta berezia dugu haren jauntasun txit argia gure Jaunari gomendatzeko, urte askoan gorde dezan.
|
|
5 Bihar irtengo gara Burgoserantz. Eman diezaiola berorri bere maitasuna,
|
nik
eta ahizpa hauek eskatzen diogun bezain handia.
|
|
Nik aurrez ez nuen inoiz ikusi, eta horrela benetan poztu nintzen hura ezagutzeaz. Haren iritzia kasu honetan hau da, eta hura ez hartzeko
|
nik
eta etxe hark guztiak hain erabaki sendoa izanik, ager diezaiotela inoiz ere ez duela izango sartzerik, sosega dadin; orain arte bezala hitz nahasiekin, beti sortuko zaiolako egonezina. Eta, egiaz, ez zaio komeni Jainkoaren zerbitzurako bere seme alabak uztea, eta halaxe nirekin bat etorri zen aita priorea, baina esan zion, gainera, jakintsu handi baten iritzia zuela eta hari kontra egiten ez zela ausartu.
|
|
Jaunak guztia erremedia dezake. Arren eskatzen diot berorri, ikusten dituenean, Maridíazi, emakume flandestarrari, Maria Ávilakori esan diezaiela Jainkoari otoitz egiteko
|
nire alde
eta monasterioaren arazo hori konpontzeko ere bai (benetan nahi nuke haiei idaztea; ziur ez ditudala ahaztuko). Haren Maiestateak gorde diezadala berori urte askoan, amen; benetan esan bedi, ez dela hau igaroko nik berori ikusi gabe, Eboliko Printzesak presa handia ematen baitit.
|
|
3 Nire Aita Paulo Hernándezi idazteko gogo bizia dut, eta egia esan, ezin dut; uste dut zerbitzu handiagoa egingo diodala niri kalterik ez egiteaz. Arren eskatzen diot berorren gorentasunari, konta diezaiola hemen gertatzen dena, Jaunari gomenda nazan
|
ni
eta baita hemengo arazo hauek guztiak ere, nik ere horrelaxe gomendatuko baitut hura. Eta era berean eskatzen diot berorren gorentasunari, ahizpa Antoniaren gutuna bidal diezaiola Malagóngo prioreari, eta hau ere bai, berorren gorentasunak agintzen badu; eta bestela, agindu biezaio berorren gorentasunak idatz dezala, Migeli idatzi nion kontu hartan ez nuen ezer esan, Jeneralak idatzi baitit berriro, eta, dirudienez, gauzak hobeki joan behar dute; gogoan izan, berri hau ematea garrantzitsua dela.
|
|
Berorren jauntasunaren esku erakutsiez zaindua. Gure Jaunak ordain biezaio,
|
niretzat
eta beste gaixo batzuentzat izan baita hor; izan ere, Pastranatik batzuk nahiko gaixorik etorri ziren, etxea hezetasun handikoa zelako. Hobeki daude; arima oso onak dira; berorren jauntasunak atsegin izango luke haiekin tratatzea, batez priorearekin tratatzea.
|
|
Nik diotsot, benetan, hurrengoan halako tituluez idazten badit, ez diodala erantzungo. Ez dakit zer dela-eta nahigabetu nahi nauen, egunetik egunera nahigabe handiagoa baita
|
niretzat
eta gaur arte ez naiz konturatu. Jakin beza berorren jauntasunak nola tratatzen nauen aita errektoreak; bestelakorik ez du jarri behar, titulu hura nire Ordenari ez dagokiona delako.
|
|
3 Albako ama priorea oso gaizki dago; monasterio horrek zuen berori hara joateko premiarik handiena. Orain ahal duen baino sosegu handiagoaz joan dadila nahiko nuke
|
nik
eta ez dadila handik urrundu gauzak bareago egon eta Peralta hori joan arte. Ikusten dut, erregeak aita Marianori dei egin zionean, zer egin zuten, baina Madrilen inguru hauetan baino gutxiago ausartuko dira.
|
|
Jaunak nahi beza beraren zerbitzurako izan dadila, amen. Eman agur bero bat
|
nire partez
eta pozten naizela hain laster ikusteaz. Maria anderearen gaitzak pena handia eman dit.
|
|
8 Isabel Osorio anderearen kontua ere bazekarren; hau Toledon berak sartu zuenaren ahizpa da; baina hau beraren eta
|
nire
eta Nicolaoren artean bideratua genuen. Hartaz ohi baino iritzi hobea atera nuen, eta gauza batzuetan tolesgabetasun handia erakusten zuen, ni harriturik uzteraino.
|
|
delakoa. Nik gertatuko zenaren errezeloa nuen, eta gaur izan da bat
|
nirekin
eta harrigarriro asaldatu direla esan dit. Alderdikeria itxura harturik, garbi dago haserre jarriko zirela.
|
|
4 Goraintziak ahizpa Elenaren partez... eta... oso moja ona da. Hauek guztiak... ama priorearen ahizpa batzuei goraintzi asko eman
|
nire partez
eta. Elena?
|
|
9 Nik, egiaz, ez dakit nortzuk diren joan zirenak, ongi ezkutuan izan baitute
|
niri
eta gure aitari esan gabe, ezta ez nuen uste berorren agurgarritasunak hortik hainbeste eramango zituenik ere; baina iruditzen zait berorrekin loturarik estuena dutenak izango direla. Oi egiazko obedientzia espiritua, norbait Jainkoaren ordezko dela ikustean, ez baita eragozpenik izaten hura maitatzeko!
|
|
Eska diezaiotela Jainkoari asko beraren alde eta haren arreba Katalina Tolosaren alde. Ordena osoak egin behar dugu?, Jainkoaren hurrengo beragatik egin baita etxe hau, eta uste dut Jainkoa biziki zerbitzatuko dela bertan. Horra doanean, eman goraintzi asko
|
nire partez
eta eskatu Jainkoari nire alde. Osasunez betiko antzera nabil.
|
|
6 Eman goraintzi asko ahizpa guztiei, eta ahaide horiek hil zaizkienei agur bero bat
|
nire partez
eta gogoan izango ditudala Jainkoaren aurrean. Ama priore ordeari, ahizpa San Jeronimori eta ahizpa San Frantziskori agur berezia, eta esan pozik idatziko niekeela ahal banu; baina osasunak ez dit laguntzen eta horregatik ez doa hau nire letraz; eta ez nago ohi dudan baino gaizkiago, baina burua nekatua dut eta ez naiz ausartzen behartzera gutun hauetan, beste batzuk baitira konplitzea eskatzen dutenak eta behar beharrezkoak.
|
|
titulua kendu izana berorri erantzun ahal izateko. Badiotsot Lesmesek grazia handia egin digula
|
niri
eta gainerako guztiei. Jainkoak gorde eta egin dezala santu.
|
|
2 Artzapezpikuak niri bisita egiteko agindu du eta esateko ezer behar dudan. Nire pozerako, dio, Palentziako gotzainagatik,
|
nigatik
eta erregu egin diotenengatik, etxea izan dezagunean, emango duela baimena, egon garen lekura itzultzea ezinezkoa delako. Honek eskatu egin diotela susmarazten digu.
|
|
2
|
Nik
eta ahizpa hauek hala egin dugu, eta jakin nahi dut ekaitza baretu den. Otoitz egiteko arreta beti izan dut eta izango, kaskarra izan arren, behartua bainago.
|
|
...luzian eta Gaztelan aipaturiko Ordenako moja oinutsen fundatzailea naizenak, aitortzen eta ematen diedala neure ahala, eskubide aldetik behar den adinakoa, Ahizpa Ana San Albertorena aipaturiko Ordenako moja profesadunari, eta aita agurgarri frai Anbrosio San Pedrorena Almodóvar del Campoko Karmengo Amaren monasterioko bikarioari, eta biei batera eta bakoitzari banan, fundatzailea naizen aldetik,
|
nire ordez
eta izenean, onar dezaten aipaturiko Karmengo Amaren Ordenako moja oinuts horien monasterio bat Caravaca hiribilduan, San Joseren deituraz. Eta goian esandako arrazoiaren gainean eta aipaturiko egintzarako, onar dezakete monasterio hartarako emana dagoen errenta nahiz errentak eta eskritura haren bidez ematen dena, eta hartaz eta hango gauza bakoitzaz edozein eskribauren aurrean egin eta eman ditzakete hartarako komeni diren eta eskatzen zaizkien eskriturak, behar den indar eta finkotasunez; haiek egin eta eman bitzate horretarako nire izena sinaturik duten instrukzio eta oroitidazki baten arabera, eta hango edukia ezertan murriztu gabe.
|
|
Lagun iezadazue Jaunari hau eskatzen, horretarako bildu baitzaituzte hemen! Hau da zuen bokazioa, hauek izan behar dute zuen ardurak, hauek zuen desirak, hemen zuen negarrak, hauek izan behar dute zuen eskariak; ez, ene ahizpak, munduko arazoetarako; barre egiten dut
|
nik
eta atsekabetu ere egiten naiz Jainkoari halako gauzak eskatzeko arrenka datozkigunean, hau da, Haren Maiestateari errentak eta ondasunak eska diezazkiogula; haietako batzuek ondasun guztiak behin eta berriro hankapera ditzatela Jainkoari eskatzea nahiko nuke nik. Haiek asmo onez ari dira eta, azken batean, haien debozioa aintzat hartzearren egiten da, nik halako gauzetan Jaunak sekula ere ez didala entzuten uste badut ere.
|
|
Maite dutela hark ez jakitea eta inork ez esatea, hori litzateke hoberena; baina deabruak bere maltzurkeriekin estutu egiten du, hala gerta ez dadin, eta aitortu behar duen guztia horixe dela eta aitortzera beharturik dagoela pentsarazten dio. Horregatik ezer ez dela sinets dezatela nahiko nuke
|
nik
eta ez diezaiotela jaramonik egin.
|