2000
|
|
Zalantzan egon nintzen, egia erran ez erran; egia erran nion,
|
nahiz
eta gero egiaren gordina gozatzerat entseiatu nintzen:
|
|
zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor...
|
nahiz
eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
|
|
Zeren eta, Axularren itzaletik haratago, lehen ipuinaren kontu bati buruz mintzatu nahi bainizuke orain. Izan ere, nola koleratzen eta haserrarazten nauen jakiteak ezen deabrua zela Axular bezalako gizonen irakasle eta jakintasunaren zabaltzaile, jakintasuna deabruzko zerbait balitz bezala,
|
nahiz
eta gero Axu la rrek deabruaren kontrako borrokan erabiliko zuen bere jakintasun ustezko hura...! Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan:
|
|
...z zebiltzala urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai,
|
nahiz
eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
|
|
—Bai, originala delako izan daitekek, horixe pentsatu diat nihaurk ere hatsarrean,
|
nahiz
eta gero eta gutiago sinesten dudan: izan ere, jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat, eta hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin baititu, bata bertzearen gainean, toki berdintsuetan; gero, jostalaria izan zitekeela pentsatu diat, baina habia, hegazti batentzat, den gauzarik seriosena duk, eta serios denarekin ez zagok josteta egiterik; eta, orduan, bertze zerbait bururatu zaidak —eta, hatza luzatzen zuela, erran zidan—:
|
|
Ez zen, gainerat, amets hura bizitzan gurutzatzen zitzaidan lehen aldia, baina bigarrena. ...aldikotz —zure benedizinoarekin eta Miguel de Sandovalenarekin— Mororen liburua, eta zeren ordukoa izan baitzen ene bertze pentsu hura ere, pentsua eta ametsa, ni apez egitekoa eta Urbiaingo jauregiaren inguruan Utopiaren iduriko komunitate baten bulkatzekoa, Morok deskribatzen zuenaren eredurat, osaba Joanikot eta ama elkarrenganat bildu, adiskidetu eta biak elkarrekin abenitu ondoren,
|
nahiz
eta gero ene asmo haiek hutsean geratu ziren. Ordea, orain izan zitekeen denbora eta sasoina, ene asmo haien aitzinatzekoa...!
|
|
Eta, aizak, aitona Nikolas aipatu diadanez gero, jakin nahi al duk ezen hargatik erosi nuela han Bolognan Dioskoridesen liburua, animaliei buruzko bertze tratatu hura bazterrerat uzten nuela? Zeren eta Dioskoridesen liburua ikusi bezain fite osaba Nikolasen oihu haiek etorri baitzitzaizkidan bururat...
|
nahiz
eta gero neure arrazoina errepuesta iduriko hartan ezkutatu behar izan nian, erraiten niala: " Liburuak halaxe erosten dituk, batzuetan jakinaren gainean, eta bertzeetan jakin gabe..." Beraz, berriro erraiten diat, Joanes:
|
|
...rtsona gehienak, ehuneko lauretan hogeita hemeretzi bai, molde berekoak izan direla, estatuaren eta elizaren arauetan eta egunorozko azturetan eta ohituretan moldatuak, baina ezagutu izan ditut, halaber, arau horietarik atera izan diren bakan batzuk, edo, atera izan ez badira ere, arauen arteko zirrituetarik kanporat beha jarri izan direnak eta, behakoaren behakoaz, ikusmoldea aldatu izan dutenak,
|
nahiz
eta gero beren izatasuna bertzeei ezkutatzen ibili izan diren, edo oso giro eta gune mugatuetan azaldu behar izan duten: kapitaina izan zen horietarik bat, bere pentsatzeko manera partikular harekin, eta bere hitz egiteko modu harekin, zeren, gaizki hitz egin behar zuenean, batik bat marinelen aitzinean, mila maradizinoz eta bertze hainbat juramentuz josten baitzuen bere solasa, baina ongi baino hobeki moldatzen zen, orobat, bera baino jende ikasiagoarekin ere, baita filosofiaz, zientziaz eta teologiaz mintzatu behar izaiten zuenean ere, zeren, batetik, irakurriak baitzituen Montaigneren Entseiuak eta itsasoaz mintzo ziren bertze liburu batzuk ere, eta zeren, bertzetik, kapitaina ere bertze filosofo bat baitzen, bizitzaren eskolan ikasia... portuetako eskolan, beregainki, portuetako bizitzak bizitzaren zinezko porturat balerama bezala.
|
2001
|
|
Lanaren erruz, pentsatzen du Tasiok, ordu estra gehiegi sarrarazten dizkiote lantegian eta itota irteten da handik, bizitza osorako tranpa batean erori dela sentituz. Eta Tasiok ez du horretan amildu nahi, ez,
|
nahiz
eta gero eta gehiago bereak sentitzen dituen lagunaren hitzak hau dena kaka bat duk esaten duenean. Eta gainera begira ze entradak, Tasio, kalbo geratzen ari nauk.
|
2002
|
|
esan nahi dut krisialdi hura Sarak amarekin izan zuen porrotari egozten niola, noiznahi esaten baitzidan enekin ere huts egiteko beldur zela, amarekin huts egin zuen bezala, bi hutsegiteak esaldi berean loturik.
|
Nahiz
eta gero eransten zuen: " Baina amarena ez zait jada inporta, eta zurea bai, besterik ez zait inporta munduan".
|
|
Aita eta izeba txandaka joaten ziren ospitalera. Eta betilun itzultzen ziren,
|
nahiz
eta gero disimulatzen ahalegindu. Eta nik lehenengo eta bigarren egunean, baita hirugarrenean ere, galdetu egiten nien zer moduz zegoen ama.
|
2004
|
|
Hartan asko lagundu zidan D. k. Oso bizimodu ordenatua egiten genuen –taldekidea ez ezik, pisukidea ere izan bainuen D., azken bolada hartan– eta, emakumeren bat tartekatzen zitzaigunean, oso era diskretuan eramaten genuen eraman beharrekoa, inongo konpromisorik gabe... ni zutaz aprobetxatzen naiz, zu nitaz, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak, eta beste lore batera, maribandera! Baina hartan ere ez genuen kaloria gehiegirik erretzen, D. oso lotsatia zelako, eta nik eskarmentu galanta nuelako,
|
nahiz
eta gero eta ausartago nenbilen, aitor dezadan hori ere.
|
|
Baina ni ere izugarri erakartzen ninduen neska hark. Eta ongi baino hobeto ulertu nuen aitaren desira eta irrika,
|
nahiz
eta gero gauez, oherakoan, lotsaturik sentitu nintzen... bururatu baitzitzaidan, bururatu ere, aitak, bere iruzkinarekin, ama baztertzen zuela, biak ala biak azken urte haietan aurrekoetan ez bezala konpondu baziren ere, aitak bizitzeko arrazoi bat aurkitu baitzuen nire futbol etorkizunean, eta arrazoi hark halako bizipoza eman baitzion, amarekiko harremanetan igartzen zena:... amarekiko errespetuan eta begirunean, alegia.
|
|
Astebete lehenago irakurria nuen aldizkari sentsazionalista batean talidomida hartu zuèn emakume dohakabearen kasua: nola berak sentitu zuen han barruan mutila, dinbi eta danba, ostikoka itxura batean, eta nola uste izan zuen, ondorioz, futbolari zetorkiola haurgaia...
|
nahiz
eta gero, zinezko eta minezko orduan, zangorik gabe jaio zitzaion.
|
2006
|
|
Kafeari zurrutada bi eman ondoren, erretzeko gogoa piztu zaio berriz. Askotan, erretzeko gogoa izateko bakarrik edaten du kafea,
|
nahiz
eta gero bihotzerrea izango duela jakin.
|
|
Une hartan, nire erresumin guztiak ahazturik, Hankapalori besarkada bat emateko gogoa etorri zitzaidan. Zunbeltz oheratzeko ordua genuen, ordea,
|
nahiz
eta gero lo fundamentuz egin ez, eta zain egotea erabaki nuen, tabernatik bueltan etorri arte.
|
2008
|
|
sinetsi ere, sinetsi nahi izaten zion? eta sinetsi ere egiten zion lehenengo mementoan, beharbada,
|
nahiz
eta gero itzalen batek hartzen zuen ia beti, itsu sinetsi arren hain itsu ere sinetsiko ez balu bezala.
|
|
mundua esplikatzeko Jainkoaren kontzeptuaren beharra zuen behinik behin: . Si Dieu n, existait pas, il faudrait l, inventer??, edo sinestun sinesgabetzat, hobeki, sinestun eszeptikoa sutsua baino gehiago, guztiaz ere?,
|
nahiz
eta gero, itxura egin behar zuen bakoitzean, bizi zèn inguruan katoliko praktikatzailea zela erakutsi behar, itxura egiten zuen, hipokrisia bere neurrian baloratzen zuèn gizona baitzen, azken batean, xelebrea ere izan zitekeen, bai, baina ongi neurtzen zituen bere xelebrekeriak?
|
|
–Jainkoa toki guztietan badago, zergatik ibili behar dugu toki batetik bestera?? galdetu zion noizbait bere sokako beste fraide bati, ez arrazoi gutxirekin,
|
nahiz
eta gero amore ematen zuen prozesioren bat egokitzen zitzaion bakoitzean, elizari zor ziòn obedientziagatik, bere jokabide hartan eragin bertsua izan zezaketen arren nola elizarekiko leialtasun agerikoak hala elizari berari ziòn ezkutuko beldurrak. Ahozko otoitzekin batera, mojek ordenaren erregelaren arabera kantatzen zituzten ordu liturgikoak, jakina?, otoitz mentalari ere bere garrantzia ematen zion:
|
|
Ildo beretik, eguzki santua bi eskuetan hartu eta paliopean egiten zituèn prozesioek ere ez zuten gogoberotzen: " Jainkoa toki guztietan badago, zergatik ibili behar dugu toki batetik bestera?" galdetu zion noizbait bere sokako beste fraide bati, ez arrazoi gutxirekin,
|
nahiz
eta gero amore ematen zuen prozesioren bat egokitzen zitzaion bakoitzean, elizari zor ziòn obedientziagatik, bere jokabide hartan eragin bertsua izan zezaketen arren nola elizarekiko leialtasun agerikoak hala elizari berari ziòn ezkutuko beldurrak. Ahozko otoitzekin batera –mojek ordenaren erregelaren arabera kantatzen zituzten ordu liturgikoak, jakina–, otoitz mentalari ere bere garrantzia ematen zion:
|
|
markesa andereak itsu sinesten zuenean –handiki jaio zen eta handiki jarraituko zuen hil bitartean, egoera ekonomikoari lotutako kezka handirik gabe– itsu sinesten zuela... halako moldez, non ohikoa ez zèn edozein gertaerari mirariaren maila eman eta mirarien sailean kokatzen baitzuen usu; eta Reginak baietz esaten zion, markesa andereari beti esaten zion baietz: sinetsi ere, sinetsi nahi izaten zion... eta sinetsi ere egiten zion lehenengo mementoan, beharbada,
|
nahiz
eta gero itzalen batek hartzen zuen ia beti, itsu sinetsi arren hain itsu ere sinetsiko ez balu bezala.
|
|
Aurrekari horiekin edonork jo dezake hura gizon erlijiogabetzat edo erlijioaren aurkakotzat, baina berak sinestuntzat zuen bere burua –Voltaire bera ere antiklerikala zen, baina kristautzat zuen funtsean bere burua, kristautzat edo... mundua esplikatzeko Jainkoaren kontzeptuaren beharra zuen behinik behin: " Si Dieu n’existait pas, il faudrait l’inventer" –, edo sinestun sinesgabetzat, hobeki –sinestun eszeptikoa sutsua baino gehiago, guztiaz ere–,
|
nahiz
eta gero, itxura egin behar zuen bakoitzean –bizi zèn inguruan katoliko praktikatzailea zela erakutsi behar– itxura egiten zuen, hipokrisia bere neurrian baloratzen zuèn gizona baitzen, azken batean –xelebrea ere izan zitekeen, bai, baina ongi neurtzen zituen bere xelebrekeriak... hartarako hiru galdera zituèn neurgailua erabiltzen zuela: zer esan edo zer egin, non esan edo non egin, eta noren aurrean–, are gehiago markesa anderearekin izandako ezkontzak handikien eta aristokraziaren estamentura jaso zuenetik, haien ohiturak eta rol sozialak aintzakotzat harturik.
|
2009
|
|
Irteterakoan, nahi izan ala ez, zerbait eskatzeko betebeharra sentitzen nuen beti, komuna erabiltzearen truke.
|
Nahiz
eta gero edango ez nuen muztio triste bat izan.
|
|
Askotan osaba Xabier bezalakoa izan nahi nuke, baina osaba apaizaren arrazoiak ere ez dira txantxetan hartzeko modukoak, eta ni bi uren artean egoten naiz, bai eta ez, ez eta bai; amak, ordea, estudiatzeko esaten dit, bulego batean edo lan egiteko, gotzaina izango ez banaiz ere, eta nire ama oso ona da, esan dizut, eta nire amarengatik edozein gauza,
|
nahiz
eta gero eta garbiago ikusten dudan noizbait jipoitu dudala Tirso Muruamendiaraz. Eta ikastetxetik botatzen banaute, bota nazatela:
|
|
Teofilo Mariak horrelako ateraldiak zituen aldika, aita harrituta uzten zutenak, hasieran bai bederen,
|
nahiz
eta gero Nazariok barre egiten zuen: ez semearen kontura, semeaz harro baizik.
|
|
Teofilo Mariak horrelako ateraldiak zituen aldika, aita harrituta uzten zutenak, hasieran bai bederen,
|
nahiz
eta gero Nazariok barre egiten zuen: ez semearen kontura, semeaz harro baizik.
|
|
Askotan osaba Xabier bezalakoa izan nahi nuke, baina osaba apaizaren arrazoiak ere ez dira txantxetan hartzeko modukoak, eta ni bi uren artean egoten naiz, bai eta ez, ez eta bai; amak, ordea, estudiatzeko esaten dit, bulego batean edo lan egiteko, gotzaina izango ez banaiz ere, eta nire ama oso ona da, esan dizut, eta nire amarengatik edozein gauza,
|
nahiz
eta gero eta garbiago ikusten dudan noizbait jipoitu dudala Tirso Muruamendiaraz... Eta ikastetxetik botatzen banaute, bota nazatela:
|
2010
|
|
Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat?
|
nahiz
eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik. Baina garbi hitz egin ezin bada ere, ahalik eta garbien hiz egiten ahaleginduko natzaizu.
|
|
argiago utzi baitzidan teorian argi ikusten nuena, triparen premiak elkartasun premiak baino premiazkoagoak dira beti?, botere gosearen txotxongilotzat eta zinezko munstrotzat baitut Stalin, berdin Krustxov eta berdin diktadore guztiak? Franco ere tartean, jakina,
|
nahiz
eta gero eta sinetsiago nagoen Francoren erregimena bere kasa eroriko dela, lehenago edo geroago, besterik da?, Europako demokrazien presiopean, ea modu baketsuan gauzatzen den. Kontserbadorea naiz, berriro diotsut?, badut zer kontserbaturik, hori ere egia da?, eta kontserbatzen dudan horretan (nire ahaleginaren ahaleginez irabazia, derradan hori ere!) datza nire zorion apurra:
|
|
baita guztiz zentzugabea eta absurdoa ere aldika, sistema orotatik harat, borondatearen ekimen kementsuenak ere nekez egin baitziezaiokeen aurre minezko min luzaroko bati, gizonaren berezko mugek gizona ezinbestean baldintzatzen zuten heinean? Lehengusuak, beraz, paradisua saldu nahi zidan bere solasetan, proletarioen diktadura zen lehen pausoa?, baina nire paradisu guztiak gizakion halabeharrezko porrot existentzialetik hurbilago zeuden, fantasiak asmatutako zeru zorionekoetatik baino,
|
nahiz
eta gero, normalean, kontu haiek ez nizkion Gerhardi azaltzen, hain nituen barneratuak bion paperak, bera irakasle eta ni ikasle, eta ikasleak irakasleari errespetua zor baitzion, itxurazko errespetua besterik ez bazen ere.
|
|
lepoko bat, esate baterako, Helenak egunaren hogeita lau orduetan lepotik zintzilik eraman zezakeena?
|
nahiz
eta gero eta konbentzituago nengoen nire susmo hura nire kontua zela, Domingok, lehenik eta behin, pilotu izan nahi baitzuen,. Rosanna, izeneko hegazkina zuèn pilotuaren antzera, haren saioa eta hegaldia ikusi zuenetik, ni sendategian nengoen, eta ezin joan izan nintzen aerodromora, lastima?!?
|
|
zein da aldea? Harreman hauetaz ari natzaizunean, jakina, ez natzaizu sexuaz ari, ez naiz zoofiloa, zaude lasai?, zerbait espiritualagoaz baizik,
|
nahiz
eta gero eta konbentzituago nagoen maitasunik espiritualenean ere sexuak baduela bere ezkutuko eragina. Zer da, bada, sublimazioa, sexua negatiboan baizik, baina sexua, azken batean?
|
|
Lan horri, batzordea osatzeari alegia, Lorena López de Lacallek eman zion benetako bultzada, eta
|
nahiz
eta gero asko kritikatu duen batzordeak egin zuen lana eta atera zituen ondorioak, esan daiteke Eliseo Gilek ere horixe bera bultzatu zuela: adituen batzorde bat, aurkikuntzei behin betiko bultzada emateko.
|
|
Apellaniz, Berjón eta Crespo ziren, beraz, Gil eta Filloy bera kenduta noski, taldeko arkeologo ofizialak,
|
nahiz
eta gero, 2005ean eta 2006an, beste 11 tituludun aritu ziren aldian behin aztarnategian lanean. Hiruren lekukotasuna garrantzi handikoa da urte horietan egindako lana ezagutzeko, lekuko zuzenak izateaz gain, berez arkeologiaren jardunaz iritzi kualifikatua eman dezaketen bakarrak direlako.
|
|
zein da aldea? Harreman hauetaz ari natzaizunean, jakina, ez natzaizu sexuaz ari —ez naiz zoofiloa, zaude lasai—, zerbait espiritualagoaz baizik,
|
nahiz
eta gero eta konbentzituago nagoen maitasunik espiritualenean ere sexuak baduela bere ezkutuko eragina. Zer da, bada, sublimazioa, sexua negatiboan baizik, baina sexua, azken batean?
|
|
kontserbadorea naiz, eta ez naiz lotsa, errealitateak —komunismoaren praktikak, bestela esanda— argiago utzi baitzidan teorian argi ikusten nuena —triparen premiak elkartasun premiak baino premiazkoagoak dira beti—, botere gosearen txotxongilotzat eta zinezko munstrotzat baitut Stalin, berdin Krustxov eta berdin diktadore guztiak... Franco ere tartean, jakina,
|
nahiz
eta gero eta sinetsiago nagoen Francoren erregimena bere kasa eroriko dela —lehenago edo geroago, besterik da—, Europako demokrazien presiopean, ea modu baketsuan gauzatzen den... Kontserbadorea naiz —berriro diotsut—, badut zer kontserbaturik —hori ere egia da—, eta kontserbatzen dudan horretan (nire ahaleginaren ahaleginez irabazia, derradan hori ere!) datza nire zorion apurra:
|
|
gizonak bazuela, alegia, berezko zerbait, bere existentzia problematikoa egiten zuena, erroetatik egin ere... baita guztiz zentzugabea eta absurdoa ere aldika, sistema orotatik harat, borondatearen ekimen kementsuenak ere nekez egin baitziezaiokeen aurre minezko min luzaroko bati, gizonaren berezko mugek gizona ezinbestean baldintzatzen zuten heinean... Lehengusuak, beraz, paradisua saldu nahi zidan bere solasetan —proletarioen diktadura zen lehen pausoa—, baina nire paradisu guztiak gizakion halabeharrezko porrot existentzialetik hurbilago zeuden, fantasiak asmatutako zeru zorionekoetatik baino,
|
nahiz
eta gero, normalean, kontu haiek ez nizkion Gerhardi azaltzen, hain nituen barneratuak bion paperak, bera irakasle eta ni ikasle... eta ikasleak irakasleari errespetua zor baitzion, itxurazko errespetua besterik ez bazen ere.
|
|
egunero irakurri, edo paperontzira bota ote zuen?; eta txokolatea jaten zuen bakoitzean, muxu bat ote zuen gogoan, niri zuzendua?; ontza bat txokolate, tableta bat, mila tableta... nik zer ez nion Helenari emango, muxu baten truke?; Regina enea ere emango nion, jauregia nirea izan balitz... baita mundu osoa ere —Erroma, Londres eta Paris; Pekin, Tokio eta New York—, mundua neure eskuan eduki banu!; batzuetan, hala ere, Domingoren aurkako susmoa berritzen zitzaidan, nik ez bainekien hark ere gutunen bat idatzi ote zion, edo opariren bat egin: lepoko bat, esate baterako, Helenak egunaren hogeita lau orduetan lepotik zintzilik eraman zezakeena...
|
nahiz
eta gero eta konbentzituago nengoen nire susmo hura nire kontua zela, Domingok, lehenik eta behin, pilotu izan nahi baitzuen, ‘Rosanna’ izeneko hegazkina zuèn pilotuaren antzera, haren saioa eta hegaldia ikusi zuenetik —ni sendategian nengoen, eta ezin joan izan nintzen aerodromora, lastima...! — zurezko eta burdinazko beste Rosanna batekin egiten baitzuen amets Domingok, bur... Zeusek Helena izar bihurtu zuela, alegia, hura hil ahala; bai, egia zen ni ez nengoela egoera hartan, Helena ez baitzitzaidan hil, baina egia zen, halaber, ni nengoèn egoeran —maitasun platonikoaren espiritualtasuna albora utzita—, Helenarengandik urruntzen ninduèn guztiak lotzen ninduela haren heriotzarekin, Helenak eskuetan sagar bat jarri eta bihotzean muxu baten desioa piztu zidanetik gauzak erabat aldatu balitzaizkit bezala; horregatik, Helena hil ez zitzaidan arren, hilik balego bezala sentitzen nuen sarritan, maila batean bai behintzat, eta horregatik, gau asko eta askotan, haize freskoa hartzea komeni zitzaidàn aitzakiarekin, etxeko atarira bakarrik atera eta, etxeko txakurrekin pixka bat jolastu ondoren, izarrei begira jartzen nintzen, izar haietatik zein ote zen nire bihotzeko Helena, hau edo beste hau, hura edo beste hura, izar distiratsuenen atzetik betiere.
|
|
Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat...
|
nahiz
eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik. Baina garbi hitz egin ezin bada ere, ahalik eta garbien hiz egiten ahaleginduko natzaizu.
|
2011
|
|
begiratzea. Politika makroekonomikoak sakralizaturik daude egun; ez dugu ukatuko haien beharra,
|
nahiz
eta gero eta gutxiago balio duten munduan diren desberdintasun estrategikoak ulertzeko, baina haien aurrean apustu argi eta indartsu bat egin behar dugu, autogobernuaren tresnak ahalik eta ondoen erabiliz, politika mikroekonomikoen alde, horiek baitira lurraren mailan eta jendearen parean jartzen gaituztenak, aurpegi eta begietara begira. Kontua ez da karitate politikak bultzatzea, Robert B. Reich ek dioenez horiek gutxitan laguntzen baitiete benetan pobreenei, baizik eta pertsonen eskubideak bermatzea.
|
|
Esango nuke zenbaitetan hobeto konpontzen zela auzokoekin bere etxekoekin baino. Ijitoen artean ez da sekula iskanbilarik faltatu,
|
nahiz
eta gero familia guztia elkartu kanpokoei aurre egiteko. Ramontxin hori, aldiz, arratsaldeetan han ibiltzen zen jolasean auzoko bere adineko haurrekin.
|
|
Kasu honetan, ongi atera zen esperimentua. Giltza, egileen ustez, gertuko istorioetan oinarritzea izan zen,
|
nahiz
eta gero eurek gertakizunari buelta eman eta euren mundura eraman, baina jendea identifikatuta sentitzen zen pasadizoekin: unibertsitatera doala esan eta ez doan semea, aitaren enpresa hondoratu duen gizona, benetako ametsari uko egin dion aitona?
|
2012
|
|
Bizilekuari ez nion atea jarri sarrera gisa, hesi gainetik sartzeko erabiltzen nuen eskailera motz bat baizik. Ni barrura sartu ondoren, eskailera jasotzen nuen, eta era horretan erabat babestua geratzen nintzen hesi barruan, eta, nik uste nuen bezala, mundu osotik gotortua; horrela lasai egiten nuen lo, bestela ez bainuen egingo,
|
nahiz
eta gero ikusi ez zegoela ustez arriskutsuak izango ziren etsaien kontra neurriak hartzeko premiarik.
|
2013
|
|
–Bueno, esaldi polit bat duk, baina kontua zera duk, altxorra ere ez dagoela, beharbada, ez hemen ez inon: halaxe esan nioan kazetariari,
|
nahiz
eta gero erregutu nion ez ipintzeko, nire kideren bati min egin ziezaiokeelakoan?. –Hori guztia egia bada, ondo aldatu haiz, Koldo?!?.
|
|
Helburu horrekin, gainera, datu batzuk ere bildu nitian Kanbodiara elkarrekin egin genuèn bidaian, badakik?
|
nahiz
eta gero ez nuen ezertxo ere egin. Ametsak, baina, hortxe zirauk:
|
|
Berak ere ez al zuen, bada, gorrotoaren pultsioa, har tipi bat bezala irudikatzen zuena? mila bider sentitu, lagun baten kontra, emaztearen kontra edo munduaren kontra, harrokeria, inbidia edo jelosia bitarteko?,
|
nahiz
eta gero, gehienetan, pultsio haiek neutralizatzen saiatu, otoitzaren, poesiaren edo musikaren bidez?, har tipi bazuk baino ez zirenak munstro bihur ez zitezen. Urrunera joan gabe, zer sentitzen zuen, bada, une hartan, bere buruaren aurkako gorrotoa baizik, bikiak txakur amorratu haien artean utzi zituelako?
|
|
Nahiz eta garai hartako hainbat politikarik kontrakoa adierazi, bi anaiek ez zuten loturarik politikarekin. GALek ez zuen sekula egiletza aitortu,
|
nahiz
eta gerora frogatu zuten tiroketan erabilitako arma erakunde horren beste eraso batzuetan erabili zutela.
|
|
Hilketaren ostean, Astigarragan herritar askori arakatzeak egin, eta hainbat etxe miatu zituzten. Legrari berari ere egin zioten miaketa,
|
nahiz
eta gero joaten utzi zioten. Hurrengo egunean bertan ihes egin zuen Lapurdira.
|
|
Akusazioentzat oso zaila; izan ere, nahiz eta frogak ugariak eta askotarikoak izan, zuzeneko froga bakarra genuen, eta soil soilik bahiketa delituari buruzkoa. Eta hori zen Felipe Bayoren deklarazioa,
|
nahiz
eta gero, epaiketan, atzera egin zuen aurretik egindako deklarazioetan. Ondorioz, froga gehienak zeharkakoak ziren, zantzuzkoak, eta, alde horretatik, zailtasunak genituen hilketak eta torturak egiaztatzeko.
|
|
Azken batez, Erromantizismoa ez zen ezerezetik sortu: lehen ikusi dugu zein indartsu zegoen nobela gotikoa garai horretako Ingalaterran, eta zein gogoko zituen(
|
nahiz
eta gero satirizatu) Austenek berak halako liburuak. Egia esan, XVIII. mendea irudi sinplifikatu hura baino askoz ere aberatsagoa da, hain zuzen ere muturreko bi joera horien arteko (simetria, hoztasuna, arrazoi hutsa vs. gorabeherak, beroa, pasioa) hamaika nahaste eta sintesitarako bidea ematen zuelako.
|
|
" Bueno, esaldi polit bat duk, baina kontua zera duk, altxorra ere ez dagoela, beharbada, ez hemen ez inon: halaxe esan nioan kazetariari,
|
nahiz
eta gero erregutu nion ez ipintzeko, nire kideren bati min egin ziezaiokeelakoan". " Hori guztia egia bada, ondo aldatu haiz, Koldo...!".
|
|
testigantza errealez egindako liburu bat. Helburu horrekin, gainera, datu batzuk ere bildu nitian Kanbodiara elkarrekin egin genuèn bidaian, badakik...
|
nahiz
eta gero ez nuen ezertxo ere egin. Ametsak, baina, hortxe zirauk:
|
|
Eta, bere bakardade hartan, lotsa zen... baina ez jendeaz bakarrik, bere buruaz ere bai. Berak ere ez al zuen, bada, gorrotoaren pultsioa –har tipi bat bezala irudikatzen zuena– mila bider sentitu, lagun baten kontra, emaztearen kontra edo munduaren kontra, harrokeria, inbidia edo jelosia bitarteko?,
|
nahiz
eta gero, gehienetan, pultsio haiek neutralizatzen saiatu –otoitzaren, poesiaren edo musikaren bidez–, har tipi bazuk baino ez zirenak munstro bihur ez zitezen... Urrunera joan gabe, zer sentitzen zuen, bada, une hartan, bere buruaren aurkako gorrotoa baizik, bikiak txakur amorratu haien artean utzi zituelako?
|
2015
|
|
Irtenbide negoziatuaren aurkako mobilizaziotzat hartu zuten ETAk eta ezker abertzaleak, Aljerreko Mahaian mami politikoari buruz negoziatzearen aurkako mugimendutzat. Alberto Pozas kazetari espainiarraren kontakizunaren arabera, manifestazioaren ideia Corcuerarena izan zen,
|
nahiz
eta gero deialdiaren protagonismoa Jose Antonio Ardanza lehendakariak hartu.66
|
|
Laugarrenekorik, delako Marexalaren alderdikoei erakutsi nien gero, ene argudio zuzenez eta ene urratsez, nahiz ez lanik gabe, kontzientzia garbi izan zezaketela Errege Katolikoek Nafarroa zuzenki berena zeukatela sinesten baldin bazuten, eta beraz haien zerbitzuko jarriz geroz, haien sariak onar zitzaketela. Horren guziaren berme hauxe izan zuten, hots, nihaur, alde bereko eta ideia bereko nintzen hau, ez nintzela hitzetan soilik gelditzen, baina bai egitez bestaldera iragaiten, Frantziako karguak bazterturik eta Espainiako Erregeen neholako eskaintzek erakarri gabe,
|
nahiz
eta gero aski laster Salamancara joan nintzen. Gure Jainko Jaun On eta Handiak berak badaki ene urrats horrek zer ospe eman zion Zesarri eta zer lasaitasun ekarri zien aipatu ditugun lagunei.
|
|
Ez, lagunok, 1512a ez da bakarrik Nafarroako erresumaren hondamendiaren urtea, harekin batera Florentziar Errepublikaren azkena ere iritsi zen, biak gerra berean eta urte berean. Machiavelli, errepublikarekin konpremetitua, atxilotu eta torturatu egiten dute,
|
nahiz
eta gero libre utzi; politikoki derrotatua eta pertsonalki izorratua, malenkoniaz beterik, historiaz eta teoria politikoaz idazteari ekiten dio, eta hurrengo urtean ontzen du bere lanik ezagunena, Printzea (1513). Urte berean hiltzen da Julio II., gerlari porrokatua eta koalizio antifrantsesaren eragile nagusia; berau izan zen, Italiako gerraren testuinguruan, Nafarroako errege erregina legitimoen kontrako buldak eman zituena, gaztelauen okupazioa ahalbidetuz.
|
|
Portugaleteko istorioa astean birritan izango denez, asteko gainontzeko egunak nire asmoekin jarraitzeko izango ditut,
|
nahiz
eta gero eta konbentzituago nagoen kazetaritzatik ez dagoela!
|
|
Kontua da bere asmo hura berriz ere lo gelditu zela zokoren batean, eta luzaro. Behin baino gehiagotan hartuko zituen seguru asko Jose Ramonek paper haiek esku artean; edozein gauza egiteko gai garela uste dugun beroaldi horietako batean, beharbada,
|
nahiz
eta gero asmoak aurrera ateratzeko une egokia ez dugun egundo topatzen. Edo, udazkenera ailegatuta nekea sentitzen dugun egun horietako batean bestela, bukatu ezin izan ditugun gauzei irribarrez begira, muxu bat eman eta atzera bere lekuan lasai uzteko.
|
2016
|
|
Horrela hasi natzaio nire bizitzari buruzko bertsioetako bat kontatzen. Denok esango nuke dugula kontakizun laburtu bat larrialdietarako, gehienetan emakume baten aurrean erabiltzeko,
|
nahiz
eta gero mintzaidearen arabera kontakizuna egokitzen joaten garen: gau batez emakume batekin etxezulo amorratu eta umezale izan gaitezke, eta biharamunean beste batekin bidaiari eta abenturazale, esate baterako; bati norbaitek egindako zaurien ebatondoak erakutsiko dizkiogu eta besteari irabazitako dominak; ur isuria dagoen lekuan Niagarako ur jauziak ikusiko ditugu edo muino bat dagoen tokian Himalaia:
|
|
Eta honela ari zela laguna, begiratzen nion, hitz egiten ari zela, zer nolako ilusioz erakusten zizkidan tokiak mapan, eta irribarre zintzo batekin begiratzen nion, ilusioari neure barruan sartzen utzi behar nion edo ez erabakiz. Ez zen zaila ilusioa hartzea honelako pertsona batekin, eta unea disfrutatzea,
|
nahiz
eta gero jakin hau gertatuko ez zela edo ziurrenik gertatuko ez zela, maiz edo gehienetan horrelako udako planak aurrera atera ez zitzaizkidalako, ateratzen ez zirelako, eta neke bezalako bat neukan barruan planak egiterakoan, taberna batean planak egiterakoan, eta nekearekin batera pena ere agertu zitzaidan, ilusioa berez ateratzen ez zitzaidalako, nik esnarazi behar nuelako eta kalera atera.... Tangoak esaten zuen bezala,, querer sin presentir?.
|
|
Halako lasaitasun batez begira zitekeen aurrera, etorkizunera. Eta
|
nahiz
eta gero etorkizuna ez izan guk biok imajinatzen genuen bezain alai eta erraza (1915ean ezkondu ginen, badakizu, gerra hasita zegoela, eta handik gutxira boluntario joateko eskaria egin nuen), gizartea zen desberdina orduan, gizarteak garantizatu egiten zuen... Gainera, nik medikuntza ikasi nuen, eta zuk, ordea...
|
|
Uxue Barkos jabetzen da mehatxuaz. . Oso arriskutsua da Auzitegi Konstituzionalak 2014ko ekainean atera zuen epaia,
|
nahiz
eta gerora akordio batera heldu zen Nafarroako Gobernua Espainiakoarekin. Antzeko beste epai bat aterako balitz, doktrina ezarriko luke, eta kontzertua paper errea izango litzateke?.
|
|
–Liburu horrekin gogoratzen naiz, Atzoko mundua, Stephen idazle judutar horrek idatzia. Herritarrek beti dute arrazoi euren botoarekin,
|
nahiz
eta gero gizarte batzuk aldatu egiten diren, Venezuelan, Argentinan edo Hitlerren aurreko Alemanian gertatu zen bezala?. TVEren Madrilgo aretoan diren kazetariek eurek ere harridura keinua adierazi diote.
|
2017
|
|
Zer gertatu ote den ama alabekin? Zeu zaitut orain eleberri zale bihurtua, honek ere sekula amaitzen ez diren hari luzeko ipuin horietakoa ematen baitu,
|
nahiz
eta gero ezer gertatu ez; ezer gertatu ez, edo beti betiko hari mataza josi askatu, besterik gabe. Isabel, konparazio baterako, sendatu zen.
|
|
Bi ezaugarri aipatu ditu Etxebestek. Alde batetik, esan du enpresaburu batek ez diola ezinbestean erantzun berri bat eman behar arazo bati,
|
nahiz
eta gero, egunerokotasunean, gauzak berritzea tokatuko zaion. –Ekintzaile bat denborarekin eta arrakastarekin igual bihurtuko da enpresaburu?.
|
2018
|
|
Alegia: gizonek, beren sexu premia naturalak gogobetetzeko, emakume bat izan behar dute eskura,
|
nahiz
eta gero ez erabili haren gorputza zuzenean modu sexual batean. Gizon batek modua eta gogoa izan dezake bere irrikak beste era batean askatzeko, baina, hori gorabehera, beti du aukera emakume baten gorputza kontratatuz erakusteko bere maskulinitatea.
|
|
Utzi izan baliote, hiru eguneko gose greba geroz tentsoagoa pairatu behar izango zukeen, eta azkenean biolentoa, poliziaren sarrerarekin. Bilboko komisarian hiru egun larri igaro zituzkeen,
|
nahiz
eta gero, 2011 urtean, gure orduko gotzainak idatziko zuen: –Los cinco sacerdotes fueron llevados a dependencias policiales.
|
|
Eta, gainera, azken batean, zor zion halako zerbait Mirenek, ezta?; Mirenek berak ez zuen sekula Jon aipatu inongo elkarrizketetan, ondo baino hobeto zekien hori Jonek atera ziren den denak irakurri baitzituen xehe xehe eta zooma handituta, ezinago gertutik jarraitu zuen, birtualki izan arren, zer esan egin erretratatu zuen Mirenek azkenekoz elkar ikusi zutenetik, eta bazekien ez duela sekula ezer kontatu Calle ren erakusketan izan zuten elkarrizketaz, ez eta Jonen dokumentalaz ere, ez eta Jonek kuraia eman zizkion hamaika aldi egutegian markatu gabeez ere; kortoa egitera zerk animatu zuen galdetzen ziotenean kazetariek, eta behin eta berriro galdetu zioten, Mirenek ia beti erantzuten zuen gauza bera: Sixto Rodriguez, bere lagun Noraren ekin ezinbestekoa; baina Jonek bazekien askoz lehenago abiatu zela hura guztia, Mirenek behar izan zuela besteren laguntzarik, besteren adore besarkadarik (besarkada, edo, esku zaplada sendo bizkarrean),
|
nahiz
eta gero film laburra bera Mirenek irudikatu eta egin alderik alde, nahiz eta Mirenek igaro orduak han eta hemen irudien bila, nahiz eta Mirenek pasa orduak ordenagailuaren aurrean ondoren, bideoekin lanean, Jonek bazekien egiatan Miren ez zela inoiz iritsi izango iritsi zen tokira Jonek noizbait emandako babes soil baina zinezkorik gabe.
|
|
Zalantzarik gabe. Azken finean, itsasoa, ibaiak eta aintzirak ez ziren guretzat horren garrantzitsuak, maila estrategikoan, eta,
|
nahiz
eta gero eta borroka unitate handiagoak eta hilgarriagoak bidali gure aurka, alienigenei ezinezkoa zitzaien uretatik kanpo arnasa hartzea, eta horrek abantaila izugarria ematen zigun, lurrean ondo finkatuta geundelako. Itsasoari mendean eusteko ahaleginean amore eman genuenerako, aipatu bezala, gudaroste estralurtarrek bidaltzen zituzten borrokalariak, espezie ezberdinetakoak, gero eta suntsigarriagoak ziren?, bagenekien lehorra inbaditzeko aurreneko probak egiten ari zirela, aldi berean ur azpian eta kanpoan bizirauteko gai ziren genetikoki eraldatutako borrokalarien bitartez, baina unitate horiek ez gintuzten sobera arduratzen, ahulak zirelako oraindik eta ezin zituztelako ur ertzetatik urrunegi zabaldu beren lerroak; edonola ere, ez genituen uretako gure kideak guztiz abandonatu, haietako asko borrokan erori edo alienigenekiko mendekotasun maila ezberdinetara makurtu behar izan zuten arren.
|
2019
|
|
Nire hanka sartzeak izan ditut, baina? askotan zure onerako pentsatuta jokatzen nuen,
|
nahiz
eta gero denborak arrazoia kendu. Nik?
|
|
hala pribatuan: bikote eta familia heterosexualean, indar handia du oraindik etxeko gizonaren irudiak, konnotazio autoritario nabarmena du adierazpenak, etxekoandrearen aldean?, erabakiak hartzeko ekimena eta segurtasuna dituena,
|
nahiz
eta gero, praktikan, gizon asko deseroso sentitzen diren emandako funtzio horrekin, eta geroz eta jende gehiago ari den genero rolen banaketa patriarkala kuestionatzen.
|
|
Baina ez Garbiñek. Garbiñek dena egiten zuen egin behar zenean, une oro zegoen egon behar zuen lekuan,
|
nahiz
eta gero amarekin eztabaida besterik ez egin. Eta guztiak zaintzen zituen gainera, ez ama bakarrik, bazirudien agindu mekanizatuak zituela kaskezurrean:
|
|
–Eta hurrengo egunean, unibertsitatetik bueltatu nintzen, eguerdiko 12etan edo, eta nire ama arduratuta zegoen, zeren goizean joan zen Aimar esnatzera eta kojinak utzi zituen ohean bere forma egiten tapatuta, eta horretaz konturatu zenean, ba, kezkatuta. Baina bueno, ez nuen pentsatzen halakorik inondik inora, ez dakit, zeure buruak blokeatu egiten du aukera hori erabat,
|
nahiz
eta gero hasten zaren pentsatzen, edo pistak ikusten,, noizbait esan du bere buruaz beste egiteko gai izango zela??, baina momentuan gehiago zen, lagunen baten etxean egongo da, edo ez dakit?
|
|
Guztiarekin ere, uste izatekoa da jendearen ahaleginak, orain, dorrearen eraikuntzan metatuko direla, zeren, soldadu aleak hain gutxi izanik, suizida bailitzateke arrakasta izateko aukerarik ez duten ekintzetan barreiatzea, denbora irabazteko egiten diren horiek alde batera utzirik, hauek beharrezkoak baitira etsaia apur bat xaxatzeko, zurginek beren lan arriskutsua onez bukatzeko behar duten lasaitasuna ziurtatu ahal izateko. ...oharretan, Henrique zalduna Porta de Ferroko kanpamentura iritsi zenekoa xehetasunez idatzi zuen, behin betiko idazketan horrelakorik aipatu ez zuen arren, eta ohar horietan, berarekin zetorren emakumeari buruzko aipamen bat egiteko gogoari ezin izan zion eutsi, nonbait, Ouroana izena zuela, egunsentia bezain ederra zela, ilargiaren jaiotza bezain misteriotsua zela, horiek idatzi zituen fraideak,
|
nahiz
eta gero, ordenaren zuhurtziak, batetik, eta gutuna jasoko zuenaren ahalke dirudienez arduratsuak aipamen horiek bertatik kentzea komenigarri ikusi zuten. Alabaina, oso litekeena da hau eta hau bezalako arimaren beste hainbat mugimendu azpimarragarri izatea, sublimazioa zela medio, Fray Rogeirok zaldun alemaniarraren esan eginak horren zehazki kontatu izanaren arrazoia, zehazki kontatu baitzituen alemaniarraren heriotza aurrekoak, baina baita ere, batez ere, heriotza dohakabearen ondokoak, heriotza dohakabea, diogu, ezen ez zoritxarrekoa, une egokian ikusiko den bezala.
|
2020
|
|
" Zakurrak keak hil zituela. Suteetan hiltzen direnak kearen eraginez hiltzen dira,
|
nahiz
eta gero suak gorpuak erre". Beste ezer aipatu gabe etxe barruan ezkutatu zen, umea oraindik besoetan.
|
|
Iparraldeko iritzi publikoa jada zapuztuta zegoen herrialde mediterraneoek, azken urteetan hazkunde zifra altuagoak izan arren, egiturazko defizit fiskalak zuzentzeko ezer egin ez dutelako.
|
Nahiz
eta gero eta gehiago aitortu EB gero eta kanpo ingurune hegakorragoan bizi dela eta Batzorde" geopolitikoago" bat behar duela, aurrerapen gutxi egin da atzerri edo defentsa politika komun baterantz.
|
|
Ordurako, esan dugun bezala, haren lagunek bazterrak miatu dituzte eta ez dute autoaren arrastorik inon aurkitu.
|
Nahiz
eta gero zitak egin ohi zituen tokitik gertu agertu. Hau da, agertu da, gutxi gorabehera, normalean aparkatuta egoten den inguruan.
|
2021
|
|
Pilatu egiten dira denak, lasai aztertzeko eta ulertzeko tarterik gabe. Kontua da gauza asko ezagutzera ematea,
|
nahiz
eta gero haiei buruz ezer gutxi jakin. Albistegiaren edukiak, gainera, arin erre behar dira, telegrafoak eduki berriak dakartza eta!
|
|
Badakizu, kroketaren gozoena jan aurretik putz egin beharra da". Egon zitezela bero, oso bero,
|
nahiz
eta gero bizpahiru egunetan mingain puntako eta aho-sabaiko erredurek bero dagoen hura jateko tentazioari eutsi egin behar zaiola gogorarazi.
|
|
Nola alferrik galdu bost minutu janzten, eta beste bost eranzten!
|
Nahiz
eta gero Interneten aztarrika orduak eta orduak xahutu... Lanetik iritsi eta bazkaria egin gabe topatzeak ere zenbat amorratzen zuen!
|
|
Ados? Zuetako batek izan du intseminazioa bere barruan hartuko duena; zuek erabaki duzue bietako zein,
|
nahiz
eta gero, ondorio legaletarako, biak izango zareten ama, eskubide eta betebehar berberekin. Ados?
|
2022
|
|
–Baina tipo hori itsua da? Berarekin gurutzatzen naizen bakoitzean, nire itxurari buruzko zerbait aipatzen du,
|
nahiz
eta gero betaurrekoekin eta makilarekin ibiltzen den beti.
|
|
Nahiago nuen berak irabaztea bere askatasuna. Aitak etengabe umiliatzen zuen,
|
nahiz
eta gero damu itxurak egin, eta amak behin eta berriz barkatzen zion. –Erru sastada bat sentitu du hori esatean, hatz artean darabilen ezpala gogor iltzatu izan baliote bezala– Gaizki jokatu dut, oso gaizki.
|
2023
|
|
Lotsa ematen dio aitortzeak, baina harrotu egiten da hori esaten dion bakoitzean.
|
Nahiz
eta gero buelta etortzen zaion, bi norabideko mendi errepideetan distantzia kalkulatu ezin duenean, gurpila bazterreko zuloetan sartuz. Kezkatuta begiratzen dio Andaluzak orduan, ia gupidaz, bizitzarako oinarrizko zerbait falta balitzaio bezala.
|
|
Eta ni gaizki sentitu naiz, ezagutzen ez nuen zerbait deskubritu didalako. Suposatzen da ni izan behar nintzela nire ikasleari irakurketak eta dokumentalak gomendatuko zizkiona, baina askotan hartzen dit aurrea, eta gaizki sentitzen naiz,
|
nahiz
eta gero, nire gelan bakarrik nagoenean, beroaldia pasatuta, eskertzen ditudan gomendioak, irekitzeko eskaintzen dizkidan ate berriak.
|