Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎Argirik gabe, osti bat. Bestela ere praketa irekitzeko nahiko lan badu eta.
2002
‎Ez zion bere buruari birritan hausnartzeko astirik eman nahi. Nahiko lan zuen bestela ere.
2004
‎Eta ama marmarrezko letanian zegoen lehenengo fase horretan, nahikoa lan zuelako atzamarrak zure besoan iltzatzearekin, zer eta, gainera, zerbait koherentea esateko.
‎Beraz, Ponte a Eman geratzen da, eta esaten du ez daukala astirik. Eta inor ez da ausartuko kontrakoa esatera, badakitelako egia dela, nahiko lan duela Liviak urteko goiz guztietan esnea banatzen eta, bilketaren garaia denean, mahats artean arrastietan.
2005
‎Ikaragarri loditu zen eta etxean geratu zen betirako, sofan etzanda, telebistaren aurrean pipak jaten edo bere gelan sartuta musika zaharra entzuten, Beatles, Lou Reed, Bob Dylan eta horrelako dinosauruak. Nahikoa lan zuen bere burua argitzen.
2006
‎Azken kanpainan txalupa bat hondoratu zitzaigun eta gizonez urri geratu ginen. Zuen herrian ere izan gara, baina nahikoa lan dute, han ere, bertakoekin txalupak betetzeko. Donibane inguruan ere ez da erraza, ezin guk parekatu haiek eskainitako dirutza.
2008
‎Pixkanaka gaua iluntzen joan zen, eta nahiko lan banuen pausoak, gutxi gorabehera bazen ere, nire jomugara bideratzen; bi gailurreko muinoa, nire atzean, eta Katalexu, eskuinetara, ezabatzen ari ziren ilunpetan; izarrak bakanak eta zurbilak ziren, eta zeharkatzen ari nintzen lurbazter baxuan estropezu egiten nuen momenturo sastrakekin, eta hondar zuloetara erortzen nintzen piririka.
‎Banbuzko hesi baten atzean kalabaza erdi batekin jasotzen da ura metalezko bidoi batetik, eta horixe dutxa; afaria berriz, kerosenozko lanparen argitan. Harreman polita sortu da Boubacarrekin, nahiz eta orduotan ezin diogun jadanik elkarri aurpegira begiratu; hasieran saiatu gara, gero nahikoa lan genuen iluntasunean platerean zer harrapatzen genuen asmatzen!
‎Ez du bidean begiratzeko ere aukerarik izango. Nahikoa lan du takoidun zapata ergelen gainean zabuka maleta astuna garraiatzen, eta parera iristean nekatuegi edo ahulegi sentituko da zehaztapenetarako. Maleta lurrean utzi eta besarkada arin bat eman ohi didate begiak itxita, masail bat niri eskainiz.
‎Ezezkoa eman zioten. Nahikoa lan zuten ornogabeekin, eta aitak gainera arazo asko ikusten zizkion landareak egiteari. Saiatu izan zen horretan eta beti gaizki atera zitzaion.
2009
‎Beste batzuetan hurbileko herriren batera joan eta abisua emanen zuten, hilobiak egin zitzaten. Hiltzaileek nahiko lan zuten katua sakatzen.
‎–Zaila da besteen baitan irakurtzea, erran zuen Armentiak sorbaldak goratuz?. Nahiko lan dugu geure baitan irakurtzen. Hori dela eta, zure emazteak ebaki txiki bat dauka besoan.
‎alde batetik, ez zuen pentsatzerik nahi paranoiko bihurtzen ari zela, ikusi besterik ez zegoen nolako errieta bota zion Anaren gelako paperak miatzen aurkitu zuenean. Besterik, Xabierrek nahiko lan zuen errepide mapa irakurtzen.
‎Kaxa hartaz ahaztu egin zen gero Xanti. Nahiko lan bazuen bestela ere. Sukaldeko apal batean zuen, izatez, nahiko bistan.
‎Ugarteri Karmeleren berri ez aipatzea erabaki nuen. Nahiko lan banuen bestela ere, astazakil hura endredatzen hasi gabe.
‎Bazkalondoren deituko nion Ugarteri. Bestela ere nahiko lan banuen orduan neure burua osatzeko ahaleginean.
2010
‎Gainera, nik ezin dut den dena kontrolatu. Nahiko lana dut amarekin eta anaiarekin. Eta aurtengo kurtsoa aurrera ateratzen badut, kontent.
‎Zu ez kezkatu gauza horietaz. Nahiko lana baduzu zeure buruarekin.
2011
‎Hemengo abertzaletasuna, Ameriketan bezala, kriolloen kontua izan baitzen, eta mestizo batzuena ere bai. Benetako indigena kezka horretatik kanpo bizi izan da, nahiko lan zuen bizimodua aurrera ateratzen. Eta indigena horri iritzirik eskatu gabe, haren jatortasuna goratzen da atzerritarraren aurrean, baina gero, benetan, barre egiten zaio.
2012
‎Ana beti atzetik zihoakion, ospitale batetik bestera igarotzen zen pasabide hartan. Hitz erdirik ez; nahikoa lan zuen bakoitzak bere arazo eta estutasunei hasperen luzeen bidez eusten.
‎Ez nuen toki hura zegoen lekuaren arrastorik. Mojak arrazoia izan zezakeen, agian toki guztietatik urrun geunden eta bisitan etortzen zirenek nahikoa lan zuten hara iristen.
‎Leihatilak puskaturik bazeramatzan ere, Dasilvak euria egitea nahi zuen. Euria ari duenean, inork ez dio inori erreparatzen, jendeak nahiko lan du bere burua zaparradatik gerizatzen. Gainera, txanoak eta euritakoak eraman daitezke susmorik eragin gabe.
‎–Hori bai, musika aukeratzea gure esku utzi du. Beraiek nahikoa lan dutela herriko antzerki eta dantza elkarteekin Lip dub erako koreografia edo dena delakoa antolatzen.
‎Kapitainari galdegin nion, ea ausartuko litzatekeen gizon kopuru horrekin ontzia bereganatzera; izan ere, ez baitzitzaidan egokia iruditzen, ez ni eta ez nire zerbitzari Ostiral uhartetik urruntzea, atzean zazpi gizon utzita, nahikoa lan baikenuen haiek bereizita mantentzen eta behar zutenaz hornitzen. Leize zuloko bostak lotuta edukitzea erabaki nuen; hala ere Ostiral egunean bitan joaten zitzaien behar zutena eramatera; beste biei, berriz, janariak garraiarazten nizkien leize zulotik urrun samarreraino, eta handik Ostiralek jasotzen zituen.
‎Konturatu nintzen haiek bildu eta etxera eramaten nahikoa lan nuela, eta biltegi bat egitea erabaki nuen, bai mahats aleena, eta baita lima eta limoiena ere, euriteen denboraldian neure burua hornitu ahal izateko, garai hori hurbiltzen ari zela banekien eta.
2014
‎Gutxi dira bertan doazenak, gero eta gutxiago geltokien izenak gehitzen doazen neurrian. Bakoitzak nahikoa lan du gorputza zurezko besaulkietan eroso mantentzen. Mariorentzat ez da lan zaila:
‎–Arrebak nahiko lan du semeekin. Baina haren senarra abokatua da.
2015
‎–Ez, erran zidan, mutiko bati belarritik helduz eta gurdira eramanez?. Nahiko lan dut piztia hauek kontrolatzen.
‎Gainerako sailetako kideek ez zeukaten ezer galdetu beharrik, Politika sailean zertan ari ziren susmatzeko. Nazioarteko sailekoek ez zuten askorik erreparatuko, ordurako nahikoa lan bazuten eta: Muammar Gaddafi hil zuten Libian ordu gutxi batzuk lehenago.
‎Flakiak jota, gaixotasunaren menpe erortzen ari dira denak, bat bestearen atzetik. Bozioak eta eskorbutoak erasan dituzte marinel bat baino gehiago, eta Pedro Agirreren ontziko medikuak, Esteban Etxeberriak, nahiko lan du elikagairik, botikarik eta likidorik gabeko txabola kaxkar izoztu hauetan gaixoei gozotasun amiñi bat eskaintzeko. Lana ere pilatzen ari zaio, eta ofizioan gaztea izanik, ederki eskertuko luke islandiarrek hil zuten Antonio Ibarburu maisu eta sendagile eskarmentudunaren aholkua.
‎Ontzi piratan zauritutako gizonak ere ez dauka kanoiari astintzen jarraitzerik, nahiko lan badu besoko odolusteari eusten. Erasoa uste baino errazagoa izango dela ohartu dira baleazaleak.
‎Elur bisutsa gero eta gogaikarriago egin zaie, eta elkarri ulertzeko ere nahiko lan dute bi gizonek, ipar mendebaldeko haize bortitzaren ondorioz. Barrura sartzea erabaki dute, eta gazteluaren bazter batean jarraitu dute solasaldia.
‎Aterpera ere iritsi ziren halako batean, Santandriko zulotik berriro iragan ondoren. Handik igarotako errege, erromes edo bidelapurren kondairak izan zituzten ostera ere aipagai, baina Estebanek harakoan ez zien arreta izpirik ipini, ezta Olatzi kontatzeko ere, nahiko lan baitzuen bere oin minberatuak mugitzen eta gorputz abailduari tente eusten.
‎auzitarako dei bat baino gehiago dauka zain; galdeketetan bildutakoari esker, bere ardura politikoa ezaguna dute; lapurreta batean ere identifikatu zuen norbaitek, eta Elkanon harrapatutako armak ere tartean daude. Nahiko lan badute Agirrerekin bakarrik. Gauza asko lotu behar dituzte; baliteke eragozpen bat baino gehiago sortzea, eta poliziak, ondorioz, denbora gehiago du seguru asko deklarazioak egiaztatzeko.
‎Baserritar haiek sinesgogor samarrak suertatu edo, itauntzen zioten ea nola ez zuen hartza bazkaltzera gonbidatu, edo gutxienez izena galdetu, gauza jakina baita inguruko hartzek izen nabarmenak dituztela. Damiano koitaduak nahiko lan bazuen artean sustoa irensten, eta eskerrak kasu gehiegirik egiten ez ziela. Ez ziren ordea baserritarrak berarekin txarto portatu, tripak gobernatzeko lain eskaini zioten eta.
‎Malura horiek guztiak niretzat gorde, sakon sakonean gorde, eta aurrera egin. Nahikoa lan badu Karmen koitaduak nire ohiko ajeekin, orain entzungailuaren zerekin gehiago atsekabetzeko. Ni pensar!
2016
‎Ama! Norberak nahiko lan badu bere etxeko maindireak garbitzen, besteen etxeetakoak nola dauden miatzen hasi gabe. Laguntza behar badu, eskatuko digu, eta emango diogu.
‎Hurrengo gauean, hamarretako ikuskaldian, ibaialdeko leihotik begira jarri zen berriz, eta han zegoen neska, hura ere lanean hasi berria. Ordu horretan oraindik auto asko pasatzen dira, eta nahiko lan bazuen. Hamabietako ikuskaldian lasaixeago zebilela iruditu zitzaion, baina beti bere mugimendu bizi haiekin hara eta hona.
‎abisua?. Kapitainak nahiko lan zuen lehenago ere marmarka eta protestaka zebilzkion marinelei eusten, eta orain pasaiariak erreboltan. Ordu gaitzetan bizkor lan egiten ohitua behar du kapitain baten buruak:
‎Renaultak, Citroenak, Peugeotak edo beste edozein markatakoak, salbabide uste zutena traba bihurtuta, eta bertako bidazti atsekabetuek oinez segitu behar, mandoa baino kargatuago, beribilean sarturikoak atzean utzi nahi ez eta bizkar gainean garraio; orduan izango ziren ikustekoak eta entzutekoak asto gainekoek aurreratzean haiei egindako barreak, baina kontu errazegia da burlatuaren burlak eta kontatzen dituen hori. Lehendik ere oinez zetorrenak, irri murritza bai agian, baina ez zion barrerik egingo autoa utzi eta oinezko bihurtu zenari, denak ere patu beraren jopu baitziren, eta bizikletazaleak, berriz, etsi etsian zortedunena bera bazen ere, nahikoa lan bazuen arnasari eusten, ez baitzen edonorentzako modukoa Tour de France inprobisatu hura, pardelak goraino zamatuta gainera.
‎Hemen ez dugu tranparik erabili nahi ordea: ...en duda mudan, nolatan aukeratu ditugun aukeratu beharreko bideak; beharbada irakurlea ohartu da honezkero, eta ohartu ez bada berehala jakinaraziko diogu, aurreko atalaren amaieran, Alsina eta taxista elkarren beldurrez nor bere bidetik urrundu direnean, bidaiariaren maletak auto barruan geratu direla; ez gidaria ez Alsina ez dira berehalakoan ohartu xehetasun horretaz, eta ez da harritzekoa ere, nahiko lan baitzuten beren beldurrak eta ikarak menderatzen. Guri ere oharkabean pasatu zaigu ordea; idatzi eta gero konturatu gara, eta idatzia zuzentzekotan egon gara:
2017
‎Inork ikusi ez zuen konplizitate keinua. Besteek nahikoa lan zuten Beire eta Lindaren artean gertatzen ari zenarekin. Lindak handik joateko gogoa zeukan, ezkutatzeko, negar egiteko.
‎Hortik aurrera, bakoitzak irabazi behar zuen bizitzaren konbatea. Babak ere nahikoa lan zuen bere bizitzarekin. Eta orain Beltzaren kontrako borroka.
‎Zer uste duzu, nik nahi nuela horrelakorik gertatzea. Bestela ere nahiko lan badugu familia honetan, ondo daki Jainkoak. Lehendik ere banekien nik hau.
‎Kaioek egunkari baten orrialde solteak ziruditen, haizeak eraman eta ekarri, urrunean. Emakumeek nahikoa lan bazuten beren kapeluei eskuekin eusten. Enbatak beren beroki lodien barrenak astintzen zizkien zangoen kontra.
‎–Ixo, isildu! , esan zien Andonik, baina ordurako bi umeek ez zuten ezer aditzen, nahiko lan bazuten bi ahotseko kontzertua eskaintzen.
‎36ko uztaila zen. Herritarrik gehienek ez zekiten ezertxo ere Afrikako militarren matxinadaz; fabrikan zebiltzan batzuek bai, baina baserritarrek nahiko lan zuten belarrekin eta. Gure aitak ere, paper olan ibili arren, ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea besterik ez zeukan buruan, hurrengo Sanbartolometako festa asmoak ez baziren.
‎Mundu guztiak esaten digu dena saltzen dugula eta jartzeko gehiago, baina ez. Orain arteko inbertsioak ordaintzearekin nahiko lan dugu, eta bizi ere egin behar da. 330 buru ditugu, eta 9.000 kilotik gora gazta egiten ditugu urtean.
‎Ihesaldi bat jasateko gauza ez ziren disidenteak; izan ere, dozenaka kilometro egin lituzkete oinez, inongo aterperik gabe. Nahikoa lan zuten harrobiko jarduna jasatea, gehiago baitzeukan zigor fisikotik ekoizpenetik baino. Esan ziotenez, hilean behin kamioi batzuk etortzen ziren harriak eramatera.
2018
‎–Lasai zaitez, haiek ezin dute. Orain defentsiban daude, nahikoa lan dute ezkutatzeko ahaleginetan.
‎Eta Lindak nahikoa lan zuen ikasbidearekin. Ikasbidaia antolatu eta prestatzearekin.
‎Guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesailaren grabaketarekin, Karrek nahikoa lan du etxeko azken gertakariek ekarri dituzten ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentitzen da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu gabeko protagonismoa kudeatzen ikasi du.
‎Karrek nahikoa lan zuen etxean ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatzen zuen aita ulertzen. Ama joan egin zen eta aitak axola ez balitzaio bezala egiten zuen.
‎– Nahikoa lan du bakoitzak bere egoerarekin eta, noski, umeak. Umeek askotan sentitzen dute gurasoek paso egiten dutela.
2019
‎Hori lortzeko, ordea, norberaren burua aurkitu izanaren segurantzia izan beharra dago lehenbizi. Gizonen mundura iritsi berritan, eta haien babesa apenas duela, emakumeak nahiko lan badu bere burua topatu nahian.
‎Kadentzia erritmiko hark baltsamo baten eragina zuen berarengan; inspirazio moduan balio zion. Azaroko gau hartan, ordea, nahikoa lan zuen bere burua lasaitzen; idazten jartzea zen buruan zuen azken gauza.
‎Trikiri berdin zitzaion. Nahikoa lan zuen bere bizitzaz arduratzen beste batzuk zaintzen ibiltzeko. Tipo hark eztul egiteari uztea besterik ez zuen nahi.
‎Sebastianek ez dio sukaldean zokomiran dabilkion Cuevasen zirikadari erantzuten. Nahikoa lan badu bere baitako goganbeharrari kontu egiten; zeren eta, egia bada aspalditik sukaldaritzarako zaletasuna izan duela, eta honek, besteak beste, gerra malapartatu horretan bizirik irauteko aukera paregabea eskaini diola, bera, berez, ofizioz eta afizioz, ganaduzalea baita. Eta ezin du burutik kendu, atxilo hartutako gehienak, ziurrenera, abeltzain eta laborariak izango direnez, beraien artean inoiz berarekin herriko ferian tratutan ibilitakoren bat egon litekeela.
2020
‎Ez zirela inoiz nekatuko ematen zuen. Zaindariek nahikoa lan bazuten inor galdu gabe taldeak garraiatzen. Leireri komentatu nion turistei begira egotea interesgarriagoa iruditu izan zaidala beti monumentuei begira egotea baino.
‎Matildek txirrina jotzeko ohitura du, etxeko giltzak hartuta irteten bada ere. Oraingoan, ordea, Luisak ezin dio ireki, nahiko lan badu, arropa lehorgailu berriaren tapari eutsi bitartean, ur turrustaren azpian baldea bere lekuan mantentzen. Sekulako astinduak ateratzen ditu traste berriak, airean irten behar duela ematen du.
‎Ez du inoiz bere ezkonsenideez ezer jakin nahi izan; ezagutu zituenetik iruditu zaizkio adur txarrekoak. Gainera, Josebak, une honetan, lantegiko kezketan dauka burua jarrita eta nahiko lan badu aitaren itxaropenak konplitu beharrarekin. Ez dio hutsik egin nahi; semeari Jon deitzeko eskatu nahi dio Teresari.
2021
‎Eguna iritsi zenean harantz joan ziren denak, errege, erregina eta gorteko zaldunak, eta Landa Zurira iritsi aurretik Mal Pas izeneko ataka larri bat igaro behar izan zuten. Ikusi zuten eskale bat karitate eskean ari zela inguru hartan, baina ez zioten kasu handirik egin, nahikoa lan bazuten erori eta lokaztu gabe handik igarotzen. Erreginak egin omen zuen oihu:
‎Eta are gutxiago kontzertuetan dauden taldeen letrak. Barrako txandak antolatzen nahiko lan duela berak. Norena da orduan.
‎Beste bizitza batean, plenoetan bere nemesiarena egiteko lana hartzen duen emakumearen gain eroriko lirateke Idurreren susmo guztiak. Baina bizitza honetan, Edurnek nahiko lan badu kolpe zorririk jotzen ez duten bere alderdikideen lana egitearekin. Hauetako baten emaztearen ebakuntzaren inguruan galdetu dio, plenoa irailera arte atzeratu dela eta ez zarete kexatuko, baina Edurnek Idurreren du arreta, gomendatu nahi dion korrektore horren izena gogoratu nahian.
‎Nagorek ez zion erantzun, ezta eskerrak eman ere atera berri zion zerbezarengatik. Nahikoa lan bazuen Ibon behatzen.
2022
‎Thomas ez dago balaztei emateko, nahiko lan du oreka mantentzen, aurrez aurre duen autoarekin talka ez egiten. Alemanen autoa gelditu egin da, Thomas ez.
‎–Gizakiak zutik jartzeko nahikoa lan zuen garaian, bisita garrantzitsu bat izan zuen Lur planetak. Lehen Bisitariak deitzen diegu, inork ez dakielako nor ziren... edo Orakuluak kontatu nahi izan ez digulako!
2023
‎Ezta hitz erdi ere. Emakumeak nahikoa lan zuen Elena alaba jaioberria zaintzen. Guda egitea gizonen kontua zen, kito.
‎Kotte Zaharra eta Itzalen Dama bizkarrez bizkar zeuden, bakoitza bere makila sendoa parean, eta nahiko lan zuten arerioak urrun mantentzen. Makilek horretan asko laguntzen zieten, Patxiren ezpata baino askoz luzeagoak baitziren, baina ezin zuten ezer moztu, eta izerditan blai hasi ziren borroka luzatzen zihoan heinean.
‎Ni Martinekin hasi eta berehala bera senarrarengandik banatu zen, eta ez nuen tarterik aurkitu berarekin kafe bat hartzeko; ez nuen tarterik aurkitu bere etxe berria muntatzen laguntzeko... Orain imajinatzen dut bakarrik, lagunik gabe, nahiko lan genuelako besteok gizon bat asetzearekin, gizon bat zoratzen saiatzearekin edo gizon bat zaintzearekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia