2001
|
|
Ez zekiat eskutitz hau iritsiko zaian, ze bazekiat, hire arrebak helbidea ematean propio esplikatu didalako, San Cristobal de las Casasen pasa behar dituzuen lehendabiziko bost bat egun horien ondoren Chiapaseko oihanean gordetako herrixka koxkor batera zoaztela, eta hara ez dela posta zerbitzua ailegatuko. Beraiek ere
|
nahiko
lan izango dute hara heltzen, esan zidak hire arreba Ainarak muturra okertuz.
|
|
Argirik gabe, osti bat. Bestela ere praketa irekitzeko
|
nahiko
lan badu eta.
|
2002
|
|
Pertseok sandalia miragarri haiek jantzi bezain azkar arinagoa sentitu zuen gorputza, beste edozein pertsonaren gisa lurraren gainean ibiltzeko arinegia. Eta pauso bat edo bi eman zituenerako, oi mirarien miraria!, aireratu egin zen Zilarbiziren eta Ninfen buruen gainetik, eta
|
nahiko
lan izan zuen berriro jaitsi eta lurrean kokatzen.
|
|
Harrigarria eta aurkitzen zaila den zerbait egin nahi nioke opari, urrutitik ekarritako gauza ezezagunen bat. Horrelako zerbait topatzeko
|
nahiko
lan izan dudala aitortzen dizut; ez baitzitzaidan ezer egokirik bururatzen hain ondo hezia den eta halako bitxikeria eta gauza harrigarriak ezagutzen dituen printzesa dotore bati opari egiteko. Ez nekien zer oparitu, baina gaur goizean, bat batean, asmatu dut zer izan daitekeen.
|
|
Ez zion bere buruari birritan hausnartzeko astirik eman nahi.
|
Nahiko
lan zuen bestela ere.
|
2003
|
|
Urte batzuk geroago, orduan ez bezala, niri egiten zidaten dardara eskuek, lapur baten gisan sartu bainintzen (egun argia aringarria ote?), Monika etxean ez zegoela egiaztatu ondoren. Komisarioari esana nion ordubete barru itzuliko nintzela, eta idazlearen lanen batekin itzuliko nintzela gainera seguru asko, nora nindoan esan gabe ordea, eta horrek goganbehartu egin zuela iruditu zitzaidan, eta kapaz zen nire atzetik norbait bidaltzeko, nahiz eta idazlearen etxea arakatzen ere
|
nahikoa
lan izango zuen. Giltzak arazorik gabe ireki zuen bebarruko atea eta igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea, ilea urdintzen hasia zuen tipo lasai itxurako bat, nik bihotza zabuka bainuen eta pultsua urduri, pauso debekatuek izutu egiten gaituzte baina tira eta erakarri ere bai, hori badakite gaizkileek eta banekien nik ere.
|
2004
|
|
Eta ama marmarrezko letanian zegoen lehenengo fase horretan,
|
nahikoa
lan zuelako atzamarrak zure besoan iltzatzearekin, zer eta, gainera, zerbait koherentea esateko.
|
|
Orduan amak eskuak askatzen zituen eta aurpegia heltzen zizun, eta muxuka jan. Baina oraindik ez zuen ezer fundamentuzkorik esaten,
|
nahikoa
lan muxuekin.
|
|
Beraz, Ponte a Eman geratzen da, eta esaten du ez daukala astirik. Eta inor ez da ausartuko kontrakoa esatera, badakitelako egia dela,
|
nahiko
lan duela Liviak urteko goiz guztietan esnea banatzen eta, bilketaren garaia denean, mahats artean arrastietan.
|
|
–Tira, gazte, agian gehiegi luzatu naiz azalpenetan baina, nire ustez, jakin behar duzu zeren edo noren aurka borrokatu duzun. Argibide horiek gabe ezinezkoa litzaizuke erran behar dizudana ulertzea... eta, oraindik ere,
|
nahiko
lan izanen duzu.
|
|
Amak, berriz,
|
nahiko
lan izaten zuen sukaldearekin, baita etxean sekula bukatzen ez diren beste mila kontutxorekin ere –erosketak eta hornidurak; etxe tabernen itxura eta mantenua; neskameari eman beharreko aginduak eta haren lanei egin beharreko segizioa... –, eta, beraz, nahiz eta nire eskari apetatsuei behin baino ge hiagotan esaten zien ezetz, azkenean baietz esatera behartzen nuen, hark ere bere osasun... izan ere, gauzak muturreraino eramaten nituenean, sekulako txilioak egiten nituen, Oscar ipotxak ere miretsiko lizkidakeenak, Günter Grassen Latorrizko danborra ren protagonistak:
|
2005
|
|
Nekez atera dezake inork adorerik begiak altxatu eta inguratzen duten etxe dotoreen edertasunari erreparatzeko, ez haietariko batzuk errematatzen dituzten kupula klasikoei.
|
Nahikoa
lan, ibai bihurtutako errepidea burdiek aurretik eroan barik azkar zeharkatzen eta telefonoz hartutako atari zenbakia topatzen. Lehengusu lehengusinek batera bat bi hiru zenbatu eta arineketari ekin diote, elkarren besoari helduta aterki bakarrak biak babes ditzan.
|
|
Ikaragarri loditu zen eta etxean geratu zen betirako, sofan etzanda, telebistaren aurrean pipak jaten edo bere gelan sartuta musika zaharra entzuten, Beatles, Lou Reed, Bob Dylan eta horrelako dinosauruak.
|
Nahikoa
lan zuen bere burua argitzen.
|
2006
|
|
Horregatik, erlijio eta politika barne, Charles I.ak bazuen
|
nahiko
lan bere menpekoak berak nahi bezala gobernatzen.
|
|
Denborarekin fedea epeltzen joan zitzaien Bretainiako biztanleei, eta Erdi Aroko erlijiosotasun sutsua apaltzen. Era berean, Bretainiako nazio izaerak
|
nahiko
lan izan zuen Frantziako errege Henry II.ak, aldi berean Bretainiako errege izanik, bi erresumak bat egin zituenetik.
|
|
Zer ordaindu behar zuen? Korapiloa askatzen banuen
|
nahikoa
lan; galernak txikotekin egiten duen txirikorda baino estuagoa zen hura. Orduan konturatu nintzen esku ahurrean gordetako puxtarriaz; urduri, indarrez estututa eduki nuen, eta min ematen zidan eskuak.
|
|
Azken kanpainan txalupa bat hondoratu zitzaigun eta gizonez urri geratu ginen. Zuen herrian ere izan gara, baina
|
nahikoa
lan dute, han ere, bertakoekin txalupak betetzeko. Donibane inguruan ere ez da erraza, ezin guk parekatu haiek eskainitako dirutza.
|
2007
|
|
–Kaixo/ Kaixo/ Zelan/ Ondo...?. Hala dio musika talde gazte horietako baten abestiaren leloak, eta hala moduzkoa izango zen gure solasaldi hura, niri behintzat ez dut uste ezer inspiratuagorik bururatu zitzaidanik,
|
nahiko
lan neukan neure burua kontrolatzen.
|
|
Aurten ez dakit ikasturte amaierako ibilaldirik egingo dugun.
|
Nahiko
lan. Igual, selektibitatea amaitzean, lasai lasai.
|
|
Zerutik oso urrun gelditzen dira lurreko hain gauza arruntak. Banuen
|
nahiko
lan zure gainera jauzi egin gabe, geldirik egoten.
|
|
Non bizi zaren jakiten badute, edozein aitzakiarekin han dituzu astebururen batean takoiak oinetan eta zilborra airean, bisitan. Gureak aurrera egiten badu, izango dut
|
nahiko
lan putre goseti horiek aizkatzen. Izan ere, zure janzkeraz ere hitz egin dugu.
|
2008
|
|
Pixkanaka gaua iluntzen joan zen, eta
|
nahiko
lan banuen pausoak, gutxi gorabehera bazen ere, nire jomugara bideratzen; bi gailurreko muinoa, nire atzean, eta Katalexu, eskuinetara, ezabatzen ari ziren ilunpetan; izarrak bakanak eta zurbilak ziren, eta zeharkatzen ari nintzen lurbazter baxuan estropezu egiten nuen momenturo sastrakekin, eta hondar zuloetara erortzen nintzen piririka.
|
|
–
|
Nahiko
lan eginarazi zidaan zera hark, gehitu zuen beste batek?, eta bertan urkatuko ahal naute, hik beste horrenbeste egitera behartu nahi banauk, John Silver!
|
|
–
|
Nahiko
lan izango dute, ihardetsi zuen kapitainak?. Marinela gauza baldarra da lehorrean, badakizu.
|
|
Banbuzko hesi baten atzean kalabaza erdi batekin jasotzen da ura metalezko bidoi batetik, eta horixe dutxa; afaria berriz, kerosenozko lanparen argitan. Harreman polita sortu da Boubacarrekin, nahiz eta orduotan ezin diogun jadanik elkarri aurpegira begiratu; hasieran saiatu gara, gero
|
nahikoa
lan genuen iluntasunean platerean zer harrapatzen genuen asmatzen!
|
|
Ez du bidean begiratzeko ere aukerarik izango.
|
Nahikoa
lan du takoidun zapata ergelen gainean zabuka maleta astuna garraiatzen, eta parera iristean nekatuegi edo ahulegi sentituko da zehaztapenetarako. Maleta lurrean utzi eta besarkada arin bat eman ohi didate begiak itxita, masail bat niri eskainiz.
|
|
Ezezkoa eman zioten.
|
Nahikoa
lan zuten ornogabeekin, eta aitak gainera arazo asko ikusten zizkion landareak egiteari. Saiatu izan zen horretan eta beti gaizki atera zitzaion.
|
2009
|
|
Irakaslea hitz egiten ari zen, baina nik ez nien apenas erreparatu bere hitzei.
|
Nahikoa
lan neukan nire lagunen eta arrebaren arteko korapiloa askatzen.
|
|
Beste batzuetan hurbileko herriren batera joan eta abisua emanen zuten, hilobiak egin zitzaten. Hiltzaileek
|
nahiko
lan zuten katua sakatzen.
|
|
–Zaila da besteen baitan irakurtzea, erran zuen Armentiak sorbaldak goratuz?.
|
Nahiko
lan dugu geure baitan irakurtzen. Hori dela eta, zure emazteak ebaki txiki bat dauka besoan.
|
|
alde batetik, ez zuen pentsatzerik nahi paranoiko bihurtzen ari zela, ikusi besterik ez zegoen nolako errieta bota zion Anaren gelako paperak miatzen aurkitu zuenean. Besterik, Xabierrek
|
nahiko
lan zuen errepide mapa irakurtzen.
|
|
Inork ez zekien.
|
Nahikoa
lan bazeukaten naufrago gaixoek hotzak astintzen. Eta beldurrak eta nahigabeak, jakina.
|
|
Kaxa hartaz ahaztu egin zen gero Xanti.
|
Nahiko
lan bazuen bestela ere. Sukaldeko apal batean zuen, izatez, nahiko bistan.
|
|
–Gauzak dauden bezala, Tasio,
|
nahikoa
lan badik berak bere burua zaintzen.
|
|
Ugarteri Karmeleren berri ez aipatzea erabaki nuen.
|
Nahiko
lan banuen bestela ere, astazakil hura endredatzen hasi gabe.
|
|
Bere kontu zaharrei buruz baino ez da aritu. Eta
|
nahiko
lan nuen haiek ulertzeko ere.
|
|
Bazkalondoren deituko nion Ugarteri. Bestela ere
|
nahiko
lan banuen orduan neure burua osatzeko ahaleginean.
|
2010
|
|
...tzetik, munduaren aurkako gorroto handi bat sentitu nuen, erabatekoa, nire buruaren aurkakoa ere bazena, neure buruaren aurkakoa batik bat, gizon eskasa behar nuen, zinez, Adaren, Bibiren eta izeba Ernestinaren erreguek ukitzen eta hunkitzen ez baninduten!?, orduan gehiegi konturatzen ez banintzen ere, nola ote zeuden nire neuronak, egunetako tentsioak eta estresak jota??, ez dut uste, bestela ere
|
nahiko
lan?; gero, berriz, belauna leiho koskan jarri, eta erraietan oihu beldurgarri bat sortzen nabaritu nuen, baita biribiltzen eta gora egiten ere, eztarrirako bidean: kanpora atera nahian zebilèn oihu bat zen, gorputzaren mugak hautsita, munduak ere jakin baitzuen, halako batean, nire ahalegina kontu serio bat zela, ezin serioagoa; eta gero?
|
|
–Sukaldea utzita ere, badu
|
nahiko
lana Lukaxek bere gauzekin, ama. Ikastolako lanak eta koartoa jasotzearekin, sobra eta gehiegi.
|
|
Gainera, nik ezin dut den dena kontrolatu.
|
Nahiko
lana dut amarekin eta anaiarekin. Eta aurtengo kurtsoa aurrera ateratzen badut, kontent.
|
|
Badut
|
nahiko
lana, egia esan, gauza hauek guztiak ordenatzen eta argitzen. Aingeru ere ez dut bazterrera utzi nahi inolaz ere.
|
|
Etxerantz elkarrekin abiatu ginen, baina alde egiteko esaten zidan.
|
Nahiko
lanak zituen zutik egoteko, baina nire laguntzarik gabe ibil zitekeen.
|
|
Zu ez kezkatu gauza horietaz.
|
Nahiko
lana baduzu zeure buruarekin.
|
|
Ez duzu egunero etorri beharrik. Lehengoan esan nizun, etxean ere
|
nahiko
lana izango zenuela. Zure eskolako lanak, etxekoak, Lukaxenak?
|
|
–Aingeruk badu
|
nahiko
lana bere gauzekin. Gainera, Aingeru joaten da tarteka.
|
|
Berehala konturatu nintzen zer zen eta areago ikaratu nintzen, baina ez nuen zirkinik ere egin.
|
Nahikoa
lan nuen bat batean bizkortu zitzaidan arnasa berriz normaltasunera eramaten.
|
|
...ako gorroto handi bat sentitu nuen, erabatekoa, nire buruaren aurkakoa ere bazena, neure buruaren aurkakoa batik bat —gizon eskasa behar nuen, zinez, Adaren, Bibiren eta izeba Ernestinaren erreguek ukitzen eta hunkitzen ez baninduten! —, orduan gehiegi konturatzen ez banintzen ere —nola ote zeuden nire neuronak, egunetako tentsioak eta estresak jota? —, ez dut uste, bestela ere
|
nahiko
lan...; gero, berriz, belauna leiho koskan jarri, eta erraietan oihu beldurgarri bat sortzen nabaritu nuen, baita biribiltzen eta gora egiten ere, eztarrirako bidean: kanpora atera nahian zebilèn oihu bat zen, gorputzaren mugak hautsita, munduak ere jakin baitzuen, halako batean, nire ahalegina kontu serio bat zela, ezin serioagoa; eta gero... gero musika hura iritsi zitzaidan, Damaso, arratsaldeko seietan, parrokiako kanpaiak ordua jotzen ari zirèn mementoan doi!; txistu hots batzuk ziren, auskalo zer txistularik jotakoak...; urrunak ziren arren, argi eta garbi iritsi zitzaizkidan kaletik nota zirraragarri haiek, haize leunaren eskutik —nola ez gogoratu, puntu honetara iritsita, zuk zeurean aipagai dituzun Ortegaren hitzak, Meditaciones del Quijote n idatzi zituenak eta niri zuzenduak ziruditenak:
|
2011
|
|
–Oso gaizki zegon, Maitere, itzaltzen ari den; gaurko gaua pasatzen
|
nahiko
lan izango omen din, halaxe esan zigun medikuak goizean. Apaiza ere etorri zaion, honek kasu handirik ez zion egin baina, bota zidan amak iritsi bezain laster, negarrari emanez.
|
|
Elizpeko sotoan bilduta zeudenek
|
nahikoa
lan izan dute ateratzen, hango keak eta kiratsak, eta elkarri ukondoka irten beharrak, ez dute-eta bidea erraztu.
|
|
|
nahikoa
lan dago
|
|
|
Nahikoa
lan, urak baretzen. Odol goriari eusten.
|
|
|
Nahiko
lan izan dute aparkatzen ere. Azkenean, autoa utzi eta herriko denda bakarrean galdetu dute, Sakonetara nondik joan litekeen.
|
|
Hemengo abertzaletasuna, Ameriketan bezala, kriolloen kontua izan baitzen, eta mestizo batzuena ere bai. Benetako indigena kezka horretatik kanpo bizi izan da,
|
nahiko
lan zuen bizimodua aurrera ateratzen. Eta indigena horri iritzirik eskatu gabe, haren jatortasuna goratzen da atzerritarraren aurrean, baina gero, benetan, barre egiten zaio.
|
2012
|
|
Baina ez dut uste asko axolako zaionik.
|
Nahiko
lan telebistako txutxu mutxuak ikusten edo Real Madriden berri izaten.
|
|
Ana beti atzetik zihoakion, ospitale batetik bestera igarotzen zen pasabide hartan. Hitz erdirik ez;
|
nahikoa
lan zuen bakoitzak bere arazo eta estutasunei hasperen luzeen bidez eusten.
|
|
Autoa bere paretik pasatzean edo gero musika ote zeraman ere jakin nahi izan zuten, baina Josuk ez zuen erantzun garbi bat ematen jakin, ezetz uste zuen arren. Leihoen kristalak igota edo jaitsita zeramatzan autoak izan zen hurrengo galdera, eta Josuk ez zuen hori ere ikusi, azkarregi igaro ziren bere paretik,
|
nahiko
lan izan zuela harrapatua ez izateko, erantzun zien. Paretik igaro zenean norbait ikusteko aukera izan ote zuen galdetu zioten ondoren, gutxienez mutilak edo neskak ziren, zaharrak edo gazteak, norbait ba ote zihoan atzeko eserlekuan.
|
|
Bidaiari guztiak zure gorputzaren alde banatan,
|
nahikoa
lan ematen zizun oxigenoa biziatzen.
|
|
Helburu bi nituen, haurrak haztea eta etxeaz arduratzea, gainontzekoa berdin zitzaidan.
|
Nahikoa
lan horrekin. Ez nuen nire bizitzari buruz pentsatzeko tarterik hartzen.
|
|
Ez nuen toki hura zegoen lekuaren arrastorik. Mojak arrazoia izan zezakeen, agian toki guztietatik urrun geunden eta bisitan etortzen zirenek
|
nahikoa
lan zuten hara iristen.
|
|
Nik ez nion erantzun, urrunean entzuten nuen haren ahotsa. Esandakoa ulertuta, baina burumakur jarraitu nuen, hatzei begira begira,
|
nahikoa
lan nuen arnasa hartzearekin.
|
|
Burua taupaka ari zitzaidan, bihotza burmuinaren lekuan banu bezala.
|
Nahiko
lan izan nuen irribarre egiten ere,, beste batean Jokin, agintzeko,, zu geratu eta ondo pasa?.
|
|
Gure aitona amonak ere ez. Eta guk ere badugu
|
nahiko
lan.
|
|
Leihatilak puskaturik bazeramatzan ere, Dasilvak euria egitea nahi zuen. Euria ari duenean, inork ez dio inori erreparatzen, jendeak
|
nahiko
lan du bere burua zaparradatik gerizatzen. Gainera, txanoak eta euritakoak eraman daitezke susmorik eragin gabe.
|
|
Nahikoa arazo izango ez banu bezala!
|
Nahikoa
lan ez balitz bezala ama bere onera ekartzea, aitaren etorrera asimilatzea.
|
|
–Hori bai, musika aukeratzea gure esku utzi du. Beraiek
|
nahikoa
lan dutela herriko antzerki eta dantza elkarteekin Lip dub erako koreografia edo dena delakoa antolatzen.
|
|
Hasteko
|
nahikoa
lan dauka bere ikasgela aurkitzen. Txotxolo despistatuaren itxurarik ez, txikito.
|
|
–Mingaina traba traba eginda, eta zutik egoteko ere
|
nahikoa
lan. Jarrita igaro zuen arratsalde osoa, iparra galduta.
|
|
Eta normala da baita zuk hori ez jakitea, Mikel.
|
Nahikoa
lan daukazu artea zer den ulertzen. Segi, Pilare?
|
|
Hitz batean esateko, harri eta zur nengoen, eta ondoeza eginik zorabiatu egin nintzen. Egoera hura norberak bizia salbatzeko
|
nahiko
lan izaten duen horietakoa izaki, inor ez zen nitaz arduratu edo niri gertatzen zitzaidanaz kezkatu; aldiz, beste gizon bat etorri zen nire lekura ur ponpari eustera, eta ostiko bat emanda bazterrera bota ninduen, eta hantxe utzi ninduen hilik nengoelakoan, eta denbora luzea igaro zen neure onera etorri nintzen arte.
|
|
Kapitainari galdegin nion, ea ausartuko litzatekeen gizon kopuru horrekin ontzia bereganatzera; izan ere, ez baitzitzaidan egokia iruditzen, ez ni eta ez nire zerbitzari Ostiral uhartetik urruntzea, atzean zazpi gizon utzita,
|
nahikoa
lan baikenuen haiek bereizita mantentzen eta behar zutenaz hornitzen. Leize zuloko bostak lotuta edukitzea erabaki nuen; hala ere Ostiral egunean bitan joaten zitzaien behar zutena eramatera; beste biei, berriz, janariak garraiarazten nizkien leize zulotik urrun samarreraino, eta handik Ostiralek jasotzen zituen.
|
|
Konturatu nintzen haiek bildu eta etxera eramaten
|
nahikoa
lan nuela, eta biltegi bat egitea erabaki nuen, bai mahats aleena, eta baita lima eta limoiena ere, euriteen denboraldian neure burua hornitu ahal izateko, garai hori hurbiltzen ari zela banekien eta.
|
|
Orduan, begiak itxi zituen pentsatzeko, zifra batzuk idatzi zituen, eta,
|
nahiko
lan izango zuela, arazoa latza zela eta bere galbidea zela deklaratuz, lau ordainduko diktatu zituen bakoitza berrehun eta berrogeita hamar liberakoa, batetik bestera hilabeteko epea emanez.
|
|
Eta, oharkabeko ateraldi honetaz irribarretxo bat eginez, doktoreak atea ireki zuen. Baina farmazia jendez gainezka zegoen eta
|
nahiko
lan izan zuen libratzen Tuvache jaunarengandik, zeina bere emaztearengatik beldur baitzen bular jarioren bat ez ote zuen, zeren errautsetara ttuka aritzeko ohitura baitzeukan; gero M. Binetengandik, zeinak sabelzorriak sentitzen baitzituen batzuetan, eta madame Caronengandik, zeinak azkurak baitzeuzkan; eta Lheureuxengandik, zeinak zorabioak izaten baitzituen; Lestiboudoisengandik, zeinak erreuma...
|
|
Ez dago hainbesteko espantuen beharrik, ez eta igandean elizan zetaz jantzirik azaldu beharrik ere, kondesa bat bezala. Eta bestalde zahar gizajo hori, zeren, iazko koltzarik gabe,
|
nahiko
lan izango baitzukeen atzeratuak ordaintzen!
|
|
Baina, kafe garaian, berriro dena bizkortu zen; orduan kantuan ekin zioten, indar probak egin ziren, kargak eraman, behatzandiaren gainean norbera azpikoz gain jiratu, gurdiak bizkarrera altxatzen saiatu, pasadizo gordinak kontatu, damak musukatu. Arratsean, abiatzerakoan, oloz asetako zaldiek
|
nahiko
lan izan zuten pertiken artean sartzen; ostikoka hasten ziren, xutikatu egiten ziren, uhalak hausten ziren, beren jabeak biraoka edo barrez; eta gau osoan, ilargiaren argitan, eskualdeko bideetan barrena izan zen gurtarinik asapala bizian herrestaturik, arroiletan jauzika, hartxintxar gainetik metroak saltoka, pendoitzak urratuz, erromalak atxikitzeko emakumeak atetik kanpora makurtzen zirela....
|
|
Orritsa luzea izan zen, zaratatsua, gaizki zerbitzatua; hain zeuden pilakatuak non
|
nahiko
lan baitzen ukondoak higitzen, eta eserlekuetarako baliaturiko ohol meharrak hausteko zorian izan ziren bazkaltiarren zamaren pean. Oparo jaten zuten.
|
|
|
Nahiko
lan izan zuen bere tokira itzultzen; zeren, bere eskuetan helduta zuen basoa medio, ukondoetan jotzen baitzuten urrats bakoitzeko, eta hiru laurden isuri ere egin zuen mahuka motzetako emakume rouendar baten bizkar gainean, zeinak, likido hotza giltzurrunetan behera jarioan sentiturik, pauma garrasiak bota baitzituen, hil balute bezala. Haren senarra, irule bat, traketsaren kontra asaldatu zen; eta, emazteak bere musuzapiaz gerezi koloreko tafetanezko bere soineko ederrean orbanak xukatzen zituen bitarrean, senarrak kalte galera, gastu, ordain hitzak marmarkatzen zituen tonu zakarrez.
|
2013
|
|
|
Nahikoa
lan izaten du izeba gaixoak gu denok aurrera ateratzeko. Ez dauka apenas jatekorik, baina hala ere beti ateratzen du gu mantentzeko adina.
|
|
–Hori ezinezkoa da, mozten zion segituan solasa beste batek?. Nikolai II.a tsarra orain gerra frontean dago, eta
|
nahiko
lan eta buruhauste badauka Alemaniaren aurka borrokatzen. Ezin da Petrogradora abdikatzera etorri.
|
|
Pedrok, zelan baitzuen
|
nahiko
lan Hamzaren atzaparrekin, zer, gainera, Hamzaren bolaluma txerriak akabatzeko kako bihurtzen bazen haren eskuetan??, ez zuen txintik ere atera; Eduardok eta Vanesak, aldiz, baietz erantzun zioten, lehenak buruaz eta honek ahoaz.
|
|
Kolpetik isildu ziren eta gazte horietako bi atera ziren bata bestearen atzetik argizulotik eta berehala atzeman ninduten. Bazegoen bat han bertan txikitu nahi ninduena, eta hari eusten
|
nahikoa
lan izan zuten besteek. –Txibato zerri bat duk.
|
|
Mutilak, arrazoiarekin, ez ziren agertu, emakumeen jantziak bakarrik ikertu baitzituen Barthesek, moda aldizkarietan oinarritu zuelako azterketa. Gogoratzen nuen Ecoren eta Dorflesen lanak ere baliatu nituela, baina probalekuaren barruan banuen bestela ere
|
nahikoa
lan diskurtsoetan pentsatzen hasi gabe. Altzoan hogeita hamar bat minigona nituen, zein baino zein urriagoak, eta tarteka probatutakoak probatu gabeekin nahasten nituela iruditzen zitzaidan.
|
|
Gure kasuan, ama askoz ere indartsuagoa izan zen.
|
Nahiko
lana izango zuen bere buruarekin, baina gure aurrean behintzat, gehienetan tente eta indartsu agertzen zitzaigun. Hasieran negarraldi batzuk ere bai, normala den bezala.
|
|
Pedrok, zelan baitzuen
|
nahiko
lan Hamzaren atzaparrekin –zer, gainera, Hamzaren bolaluma txerriak akabatzeko kako bihurtzen bazen haren eskuetan? –, ez zuen txintik ere atera; Eduardok eta Vanesak, aldiz, baietz erantzun zioten, lehenak buruaz eta honek ahoaz.
|
2014
|
|
Zazpiren heriotzak oso hunkitu zuen, eta ez du ataka txar horretatik berriro pasa nahi. Gainera, haurdun dago eta
|
nahikoa
lan izango dugu aurrerantzean, berak dioen bezala. Ez du nahi ni hortik ibiltzea, txakurra paseatzen, berak nire beharra izan dezakeenean?
|
|
SEk azalpen lauso batzuk eman dizkigu gorpu horiek guztiak hobiratuta egon daitezkeen puntuei buruz, baina errefortzuak eta adituak bertaratu arte ezin izango diogu halako miaketa sakon bati ekin:
|
nahikoa
lan daukagu aurkitu dugunarekin. Edonola ere, ezin izan diogu informazio gehiago atera, medikuek harekin hitz egiten jarraitzea debekatu digutenez gero.
|
|
Ospakizunari nik beti iritzi diot pixka bat absurdoa, sukaldariz eta Napoleon garaiko granadariz jantzitako jende horrekin guztiarekin, egunaren hogeita lau orduetan danborra jo eta jo gelditu gabe, baina Izaskun bertakoa da, eta donostiar batentzat gauza batzuk sakratuak dira; hortaz, urteak daramatzat nire sarkasmoak irensten.
|
Nahikoa
lan izan nuen leku-aldaketa eska zezan eta hona bizitzera etor gintezen. Gainera, festa gau horri esker ezagutu nuen, beraz ez dut hartaz kexaka ezer aurreratzen, are gutxiago jakinda horretaz trufatzea zer gutxi gustatzen zaion.
|
|
Belar artean jolasten zuten Busterrek eta Gicak horrelakoetan, Nadiak eta biok eserleku batean eserita zaintzen genituen bitartean. Zakurkume bat nahi zuen mutikoak, baina Nadiak ezetz esaten zion,
|
nahiko
lan izaten omen zuen ordutegiak egokitzen mutila etxean bakarrik egon ez zedin. Ez zegoela zakur bat zaintzeko prestatua izan zen umeari eman zion aitzakia, eta horren ordez sagu zuri bat erosi zion:
|
|
Lehen egunean, berandu iritsi, eta
|
nahiko
lan izan zuen Txentek hoteleraino ailegatzen eta bertan egokitzen. Roma la nuit deskubritzen hasteko gogorik ez; hortaz, hoteleko kafetegian sandwich bat gelara igotzeko eskatu, eta bertan geratu zen, bere puskak erdiz armairuan sartu eta erdiz maletan utzita, telebistako aldagailuari atzera eta aurrera eragiten zion bitartean, zer bilatzen zuen ez zekiela.
|
|
Ezagutzen ez duen zenbat jende dagoen pentsatzen ari da Iñaki, eta ezagutzeko gogo gutxi geratzen zaiola.
|
Nahiko
lan ezagun zaharren konplimendu eta berotasuna kudeatzen.
|
|
Xehetasun asko ziren Rafari bitxiak edo gutxienez ohargarriak egiten zitzaizkionak, 30 urtean urruti bizi izanda harrigarria ere ez zena. Solasak ez zuen kutsu intimorik hartu, eta nik nahiago,
|
nahikoa
lan bainuen gidatzen, halako egoera delikatu baten ñabardurei ere erreparatzeko.
|
|
Bost axola Mireni Realak edo Athleticek irabazi liga. Aurreko mudialeko Naranjito ezagutzearekin
|
nahiko
lan izan zuen. Zaintzen zituen haurrek ez zuten besterik ahotan.
|
|
Gutxi dira bertan doazenak, gero eta gutxiago geltokien izenak gehitzen doazen neurrian. Bakoitzak
|
nahikoa
lan du gorputza zurezko besaulkietan eroso mantentzen. Mariorentzat ez da lan zaila:
|
|
–The days of the Crusades are over; honest patriotism repudiates Quixotic folly? 1141 Alsazian ere, literatura eta artearen zale alemanak joan izango zirela hara pelegrinazioan, soldadu alemanik inoiz ez zela joango. Alemaniak bere buruarekin zeukala
|
nahiko
lan, auzoekin bake bakean bizi gura zuela. –If France also had been of this pacific mind, our admirers of the Strasburg Minster would have sighed, and pilgrims to pretty Sesenheim would have wept; but the armies of Germany would never have followed on their track to take back these consecrated spots, sacred to our art and our literature? 1142 Gerra egon, ez da Alsaziagatik egon; baina gerra egon egin baita, eta Alsazia gaur egon Alemaniaren eskupean baitago?
|
|
–
|
Nahikoa
lan daukat nire burua gobernatzen. Ez dut beste inoren beharrik.
|
|
–Arrebak
|
nahiko
lan du semeekin. Baina haren senarra abokatua da.
|
2015
|
|
|
Nahiko
lan, besteak erantzun?, baina zuk proba egin zenuke, ea euripean apur bat hazten zaren, belarra bezala.
|
|
Sylviek begiak atera bidali dituen enegarren aldian eten du hizketaldia Gerardek, eta bere azken hitzak errepikatzeko besterik ez da gai izan, eztarria leuntzeko astirik hartu gabe.
|
Nahikoa
lan izan du lepoa bere lekura itzuli eta begiak mahai gaineraino eramatearekin, Gerardek soa altxatu aurretik. Doi doi libratu da, eta hobe horrela.
|
|
Sylvie arreta jartzen saiatzen da, baina
|
nahikoa
lan du bere akordu propioak burutik uxatzen.
|
|
Ez zuen izan ez harritzeko kemenik ezta izutzeko ganorarik ere.
|
Nahiko
lan komunera arrastaka iritsi eta bertan belauniko behazuna lehortu arte botaka egiten. Oraindik lerdea zeriola eta malkotan sartu zen dutxan.
|