2015
|
|
Izan ere, hemen zen maitasuna haztea eta hemen ziren nik Jaunari egiten nizkion maitasun negarrak eta ezin eramana; ezta ez zegoen nire esku ere Harengan pentsatzeari uztea, nik nahi izan arren eta eginahalak egin arren. Hala ere, esana egiten nuen ahal nuenean, baina honetan gutxi ahal nuen edo batere ez, eta Jaunak ez zidan sekula ere kendu; baina egin nezala esaten bazidan ere, ziurtasuna ematen zidan beste alde batetik, eta haiei esan behar niena irakasten zidan, eta orain ere hala egiten du, eta
|
nahikoa
arrazoi emanik, ni guztiz ziur geratzen nintzen.
|
|
Neuri gertatu zitzaidan, eta horregatik ulertzen dut? esan dudan bezala, beste batzuek otoitza edukitzea nahi nuenean, alde batetik gauza handiak esaten ikusten ninduten otoitza edukitzea zein on handia den agertuz, eta bestetik bertuteetan oso pobre ikusten ninduten, eta nik otoitza edukitzeak tentaldirako bidea ematen zien eta nahasita uzten; eta horretarako bazuten
|
nahiko
arrazoirik! neuri esatera etortzeraino, ez baitzekiten nola uztartu zitekeen bata bestearekin; eta hortik zetorren txartzat ez hartzea berez halakoa zena, batzuetan nik egiten nuela ikusteagatik, nitaz nahiko iritzi ona baitzuten.
|
|
Bisitak bidaltzen zizkidan eta laster ikusiko ninduela esatera, eta bere zerbitzari bat bidali zuen lehenbiziko meza ematera; hortik argi ikusten nuen, hark ni nahigabez egon nadin baino gehiagorako ez zuela balio zirudiela. Baina ni nahigabez egotea ez zen nigatik ezta nire mojengatik ere, aita komisarioak zuen nahigabeagatik baizik; izan ere, bera izan zen hara joateko agindua eman ziguna, eta atsekabe handia zuen eta gehiegikeriaren bat gertatuko balitz, handi handia hartuko luke, eta horretarako bazuen
|
nahiko
arrazoi.
|
|
Hala ere, Manso doktorea, aita probintzialaren aipaturiko beste adiskidea, oso hurbilekoa zuen berari gogoratu gabe eta ekin eta ekin egin gabe tarte luzean zain egoteko; nahigabe handia hartzen zuen, genbiltzan bezala ibiltzen gu ikusirik; etxe honek bere kapera bazuen ere, bertako jaun andreentzat meza emateko baino bestetarako erabiltzen ez zena, egundo ere ez zuen nahi izan guretzat etxean eman zezaten; horregatik, irten egin behar izaten genuen jaiegun eta igandeetan eliza batean entzutera joateko; gauza ona izan zen eliza hurbil izatea, baina etxera aldatu ginenetik fundazioa egin zen arte, hilabete igaro zen gutxi gorabehera. Hori
|
nahikoa
arrazoi zela zioten jakintsu guztiek. Artzapezpikua nahiko jakintsua zen, eta hark ere ikusten zuen, horregatik, gure Jaunak sufri genezala nahi zuela zirudien, nik hobeki eramaten banuen ere.
|
|
Ama prioreari idazten diot nik, horretarako sartzen uzteko esanez. Berorren aitatasunak uste badu ez dela
|
nahikoa
arrazoi, aditzera eman biezat, Madrilen igaroko baititu egun batzuk. Hala ere, hartaz idazten dutena ikusiko balu, ez litzateke harrituko hemen ere haren nahia izateaz; Sotoren sutegitxoa baino hobea dela diote, ezin baitute gehiago goraipatu.
|
|
Ulertzen duen baino gehiago esan badu ere, haien bidez eman digun jostaldiagatik barkatzen diogu bere erantzunean agertzen duen bezalako goi goiko gaietan sartuz erakutsi duen apaltasun falta; eta inork eskatu gabe, gelditasunezko otoitza izateko ematen duen aholkuagatik (norbere esku balego bezala), badaki zer zigor izango duen hori egiten duenak. Jainkoak nahi beza, eztiaren ondoan egonaren egonez zerbait itsats dakiola berari; asko pozten nau horrek, lotsatzeko bazuela
|
nahiko
arrazoi ikusten badut ere. Hemen ezin da antzeman hobekuntzarik, bidegabekeriarik egin gabe guztian baitaude hutsak.
|