Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Beno... nahi duzuen bezala. Zer moduz eskolan?
‎Ez dakit zer pentsatu: gizon hori hasiera beretik egin zitzaidan susmagarria (haren ezinegona, haren galderak, gau eta egun eguzkitako betaurrekoak eta soil soilik epaiketarako eranzten duen sonbreirua jantzirik eramatea, bere burua etengabe ezkutatu nahi balu bezala nahiz eta gisa horretan nabarmendu besterik egin ez, fiskala izateko erakutsi zuen grina, biboteordea probatzearena, pistola eramaten dutenen keinu ezaguna...). Baina berriro diot, Mexikoraino egin nahi duen bidaiari susmo txarra hartu arren, ez dakit zer pentsatu.
2001
‎Aita Villasanterekin nuen auzia labur azalduko dut. Axular eta bere jarraitzaileak honek nahi zuen bezala eredutzat hartuz gero, ez nuen uste nik sintaxi aldetik erabat alda zitezkeenik. Zuzen nengoen ala ez, bestek esan beza.
2003
‎" Hara, batere egin gabe segitzen dik!", harritu haiz, Unai izan ezik beste ikasle guztiak folioen gainean makurtuta idatzi eta idatzi ari dituk eta. Ikasturtea hasi zenetik, behin baino gehiagotan ikusi duk jarrera arreta galdu horrekin, hire ikasgaiaren aurrean erabateko interes falta argiro erakutsi nahi balu bezala. Agian, besterik gabe, iazko apunteak lortu ditik, beste askok bezala, eta ez dik klasean zertan ezer idatzirik.
‎Estatu zapaltzaileek irudiz, bake publikoa ez trabatua eta jendeen zein ontasunen seguritatea zaindua den ber, abertzaleen ekinaz bost axola dute. Alderantziz, dirua (sekula  ez da aski ordea) sartzen dute euskararen aldeko ekinetan, euskararen sostenguz ari diren elkarteak legalitatera tiratu nahi balituzte bezala. Horren adibide gisa, hor daude 2000ko abenduan izenpetu zen Iparraldeko Konbenio kulturala edo ikastolen sare publikoan integratzeko proposamenak.
2005
‎Alabaina, kolpetik ezabatu zitzaidan krak hotsaren oroitzapena, erreflexu batek eraginda bezala burua jaso eta hain ziztada zorrotzak ematen zizkidan hankari begiratu nionean, ordura arte ez bainion begirik zuzendu ere egin, minaren minez eta larriaren larriz. Berebiziko garrasia bota nuen; ama gainera etzan zitzaidan, babesteko, piztia baten erasotik gorde nahi banindu bezala. Etxeordean Marro bat batean agertu zeneko erorikoa eta hartan pasatu nuen izu laborria ez ziren ezer, hanka ikustean sentitu nuenarekin alderatuta; kontrako aldera begira neukan orpoa, eta bernak angelu bat egiten zuen, erditik zatituta, adar bat kraskaturik dagoenean bezalaxe.
‎Enarak. Hegoekin teilatuak ia igurtziz pasatzen dira uda hasieran, hanka artean teilaren bat eraman nahi balute bezala, haien azpian gordetako sekretuak garrasika aireratuz.
‎Ikaragarria iruditu zitzaidan hura guztia: lau katutxo jaioberriak goitik behera, hankatxoak astinduz, hegan egin nahi balute bezala, eta miauka, larri; gero, uretan txapla murgildu ziren, berriro gaineratu, eta guztiek ahalegin larria egin zuten, irten nahirik, harik eta ur azpian galdu ziren arte. Azkena murgildu zen katutxoak arrasto zuri bat zeukan buru beltz belusezkoan, ilargi erdiaren antzekoa.
‎Irribarre egiten zuen, eta itxura barrekara zeukan, artean haur bat banintz bezala hitz egin ala ez zalantzan balego bezala; horixe irakurtzen nion begietan eta aurpegiko keinu leunetan. Txokolatea amaitu, kikara mahai gainean ipini, sofan atzeratu, hanka hankari eman, eskuak sabel gainean bildu haurdun batek umea haztatu nahi duenean bezala, eta hizketan hasi zitzaidan.
2006
‎Charlie erne zebilen, tabernako piztiak oraindik ere hilik ez baleude bezala. Imintzio bat egin zion Grizzly hartz disekatuari, haren ondoan egon nahi balu bezala.
‎Baina ez neukan galdetzeko aukera handirik, Umbertok hizketan segitzen baitzuen, gaitik gaira, oiloa artalea jaten bezala. Hitzik tartekatzeko modurik ez nuen tenore hartan nengoela, begi zorrotzez begiratu zidan, zer pentsatzen ari nintzen igarri nahi balu bezala. Gero, hortz belz  tuak erakutsiz, esan zidan bazekiela zer neska klase gustatzen zitzaizkidan, baina kontuz ibiltzeko:
‎Hartu zituen, baina ez zien begiratu: emakumearen begiek nigan jarrita jarraitzen zuten, bere kabutako eskemaren batean kokatu nahi banindu bezala.
‎Niri begira jarraitzen zuen, nire erreakzioak aztertu nahi balitu bezala, baina ez dakit zer ikus zezakeen nire aurpegian, gela hartan apenas zegoen-eta argirik. Ez nuen emakume ezezagun harekin ez inorekin egoteko gogorik.
‎Horregatik galdetzen dute hain sarri" zer jakin nahi duzu?". Kontu jaleak zerbait zehatza jakin nahi balu bezala. Azterketa bat balitz bezala.
‎Ez zait bidezkoa iruditzen Amurizaren proposamena. Nahiago dut demokrazia eredu hori sortu duenari bere horretan itzultzea, hark jan dezala nahi duen bezala hornituta, eta guk geurea sortzea.
2007
‎–oihu egin zion hari ere Paulak. Jesusek ukitzen zuen bakoitzean, paretaren kontra jo eta jo egiten zuen sorbaldarekin, beste aldera pasatu nahi balu bezala.
‎Harengana egiteko beharrari eutsirik, ezin zuen neska hain abailduta ikusi?, tarte luze batez bakarrik utzi zuen, ezin argiago erakusten ari zen eta ez zituela bere nahigabea eta amorrua inorekin konpartitu nahi. Lurrera begira ez zegoenean, urrutian galtzen zitzaion begirada, Bardeatik harago, di da batean hura guztia utzi eta Madrilera ihesi joan nahi balu bezala. Masailetan, oraindik negarraren arrastoa agerian zuen, eta eskuek dardara egiten zioten.
‎Candik aurpegia jaso zuen. Ezetz egiten zuen buruarekin, zer edo zer saihestu nahi balu bezala, eta uzker luze batean lehertu zen. Kiratsak salatu zuen arinduaren etorrera.
‎Ez zen inoiz arreba arnegariarengana hurreratu, ezta hari hitz erdirik egiteko ere. Aitak nahi zuen bezala, behin haren haurdunaldiaren berri jakin zutenean, beren bizitzetatik betiko aienatu zuten arreba alaba zikina. Baina umea jaio zen, eta, harrezkero, osaba gaztea arrebarengana hasi zen arrimatzen, aitaren ezkutuan.
‎Hyde Parken ordubete barru? Cristina enea esan nahi dut, edo Gladys enea, nahi duzun bezala! Limusinaz jasoko zintuzket ondo ondoan biziko ez bazina.
‎Kontseilu xume batzuk dituzu ondotik bideko: oroit zaitez denbora eta fortuna oren oroz mudatzeko erraz direla; oihanak beteak direla mila gaiztaginez zeinek hiltzen eta masakratzen eta ebasten baitute kausitzen duten guzia; ez ezazula sinets mundu guzia, ardura gezurra erraten baitu; ez ahantz, enbarkatuz aise joanen baldin bazara, aldiz barkean edo ontzian enbarkatzen denak ez duela beti denbora nahi duen bezala; hobe dela bakarrik konpainia gaiztoarekin baino; arribera geldietan ez dela eman behar eskurik, ez eririk; erratua baldin bazabiltza galdegin iezaie  zu bidea idizainei, urdainei, astozainei eta artzainei; etsitua baldin bazara, ez ahantz sarri aurkituko duzula iturri bat eskuinetik edo ezkerretik, eta, apur bat aitzinago eta arribatzen zarenean, arbola adar gabe baten aldean behar...
‎Eta irla horren inguruko itsasoan diren arrainak urtean behin itsas hegira ilkitzen dira. Hiru egunez egoten dira han eta lekukoak zerbitza daitezke nahi duten bezala. Badira ere hor alimaleko karakolak bizpahiru per  tsona kuskupean, etxe ttipi batean balira bezala, geriza ditzaketenak; han ontzia hartu eta Kafolezko uhartera heltzen da.
‎Aita isil isila gelditu zen baina biharamunean, lekukoen hizkuntza errespetatua izan zedin eta nehoiz ez debekatua, gure herriko kontseilu osoa presentatu zen seroren eskolan. Handik aitzina, gauzak aldatu ziren, eskolan berriz mintzatzen ahal izan ginen nahi genuen bezala eta gainera, ezin sinetsia!, hizkuntzaren erakusten hasi ziren. A!
‎Euskal autoderminazioak, Zazpiak Baten edo Laurak Baten aplikatzen bada, nafar heterodeterminazioa esan nahi du. Nire ustez, autodeterminazioa, berez, eskubide demokratiko bat da, bortizkeriarik gabe, gehiengo argi batek erabakirik eta naziotasunaren aldetik homogeneoak diren lurraldeetan burutzen bada, Montenegron egin duten bezala edo Eskozian egin nahi duten bezala. Hiru baldintzetarik bat ere ez da Zazpiak Baten betetzen.
‎Horixe baita demokrazia: gehiengoaren gobernua gutxiengoa errespetatuz, ez gehiengoaren gobernua gutxiengoa errespetatu gabe, espainolista batzuek egiten duten bezala, eta ez gutxiengoaren gobernua, abertzale batzuek nahi duten bezala.
2008
‎– Nahi duzun bezala. Ni bihar Little Italy ko Waikiki tabernan egongo naiz zazpietan.
‎Gutxienez, hiru aldiz gertatu zaio. Hau guztia Sr k kontatu dio S.I. ri, eta zerbaitetaz ohartarazi nahi balu bezala kontatu dio.
‎–Tira, tira, nahi duan bezala. Baina Zuriñerena amaitu zuan.
‎Jira osoa eman du apuntatzen, harik eta Barrutiarengana heldu den arte; tinko zuzendu dio pistola hari ere. Eutsi egin dio, Barrutia tirokatu nahi balu bezala. Barrutiak irmotasun berarekin eutsi dio, irribarre errainu bat begietan.
‎Atzetik hurbildu nintzaion, eta Inazioren gerria besoekin inguraturik, haren lepondoa musukatzen hasi nintzen, eta baita belarriaren atzea ere, eta esaten nion, ez dakit garbi zer egin, baina zerbait egin behar dugula ez dut dudarik, ezin dugu horrela segitu, ez zaizu iruditzen?, Inazio jiratu egin zen eta aurpegira begiratu zidan benetan ari ote nintzen jakin nahi balu bezala, eta galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, ez nekiela, hori ez dela sekula jakiten momentua iritsi arte, baina askotan pentsatu nuela irtenbide hartan, arratoien benenorik eta horrelakorik gabe gainera, eta nik pentsatuta neukana kontatu nion, bueno, ez nion buruan neukan guztia kontatu beren baserrira joan ginen hartan, ez nuen-eta Inazio zeharo beldurtu nahi, hurrengo astele...
Nahi duzun bezala. Bi eratara zaude ondo.
Nahi duzun bezala, erantzuten dio Rosak, ia ahapeka, baina errutinaren itxura gordez.
‎Emakumeak batera eta bestera begiratzen du begiak bizi bizi mugituz, begiradak bezero guztiak batera harrapatu nahi balitu bezala. Inaziorengan pausatzen du soa.
‎Rosak, atezuan jarririk, adi adi begiratu zidan, nire jakin  minaren benetako muina iragarri nahi balu bezala nire aurpegian, zirkinetan, arnasa hartzeko moduan. Ezpainak zimurtu zituen eta galdetu zidan bekoki beltzez:
2009
‎–Zer uste zenuen, hain fededuna, hain inozoa nintzela? Zer uste zenuen, benetan ikusten zintudala nire aurrean agertu nahi zenuen bezala, mediku garrantzitsu bat, asmatzaile jeniala, ia bigarren Freud moduko bat. Txerpolari bat, horixe zara zu!
‎– Nahi duzun bezala, esan zuen Clarak nekaturik.
‎ez izatea zuk nahi zenukeen bezala.
‎arrasto zikin baina argi bat utzi nahi bagenu bezala
‎Deserosotasunik nozitu gabe mamitu behar dute herritarrek euren hizkuntza aukera. Hiztunek dituzte hizkuntza eskubideak, eta euskaraz jardun nahi dutenenak bezala bermatu behar dira gaztelaniaz jardun nahi dutenen hizkuntza eskubideak, berdin. Bi hizkuntzen arteko desoreka tarteko izanik, ordea, gatazkatsua gertatzen da askotan euskaraz eta gaztelaniaz jardun nahi duten herritarren hizkuntza eskubideen arteko bizikidetza.
‎hizkuntza hura, batzuetan txokoetara bildurik zegoen hizkuntza eta jakite hura, noranahiko bihurtzeko ateak ireki nahi izan genituen. Lizardik nahi zuen bezala, guk ere noranahikoa nahi genuen euskara. Euskal Herria euskararen herria da, zerbait izatekotan, eta gizarteak gure herriaren izena izanaz ere hornitu nahi izan zuen, zinezko gizarte elebidunaren zutabeak leku egokian jarriz.
‎Baina hori esan bezain aise, argi ilunen gorabeherarik gabeko gau sarri batean erortzen gara berriro. Zeren ipuin tradizionalen jaiotza eta garapena paraleloak eta berdintsuak izan al ziren mundu zabalean, poligenesiaren defendatzaileek nahi luketen bezala. Tipo jakin batzuen konplexutasuna aintzat hartuz gero, arriskutsuak iruditzen zaizkit baieztapen erabatekoak.
‎–Orain hobeto ulertzen dut, esan nion marrazkiari begira, gordetzen zituen sekretu guztiak lapurtu nahi banitu bezala?. Baina, zorrotz begiratuta, aristoteliko samarra da Darwinen teoria.
2010
‎Bazkal aurretik ez zuen bilduma nahi zuen bezala aztertzeko astirik izan. Bazkalondorako utzi zuen lehenengo esplorazioan falta zuena.
‎–Ondo, nahi duzun bezala, onartu zuen heroiak?. Eta garaikurraz geroago hitz egingo dugu.
‎–Barkaidazu, nik zuri laguntzea beste asmorik ez nuen, zuk nahi zenuen bezala.
‎–Zuk nahi duzun bezala, bi bider kolpekatu dio oskola, tor, tor.
‎Euskara da gizarte eleanitz batean bizikidetza ahalbidetzeko oinarria. Eztabaida ez da euskara eta gaztelania bata bestearen aurka jartzea, batzuek nahi duten bezala; globalizazioari eta modernotasunari lotuta dagoen hizkuntza askoko testuinguruan gaude sartuta. Ondorioz, euskararen inguruko eztabaida faltsuak (ezer ez dakartenak) eta demagogia partidistak gainditu behar ditugu.
2011
‎– Nahi duzun bezala, onartu zuen neskak?. Gaur eguerdi aldera edo komisariatik pasa ninteke.
‎Emaztetzat har zezakeen herrialdeko emakumerik onena, eta neskame bat, ezdeus bat zen nire bilobaren ama. Berak haz zintzakeen nahi zuen bezala, zugandik egin zezakeen gogoak ematen ziona, horra! Nik adina eskubide zeukan horretarako, nik baino gehiago.
‎–Tira ba, hor konpon, nahi duzun bezala! Egunen batean ulertuko duzu, eta gaur esan didazunaz damutuko zara...
‎Abandonatu nahi dudan nire mundua gero eta gehiago agertzen zait urrutikoa bezain grisa Bartzelonako eguneroko bizitzan, prentsa katalanean, lagunartean izaten ditugun Euskal Herriari buruzko eztabaidatxoetan. Baina tamalez, eta Bartzelonan nagoen arren, ez dut nik nahi nukeen bezala lortzen ihes egitea Euskal Herritik. Ezin diet itzuri egin egunari egun handik etortzen diren albisteei.
‎Ez zitzaidan egokiera bakar bat ere etorri. Isilunetxo bat egin zuen, eta begiratu egin zidan bere hitzek nigan izandako efektua neurtu nahi balu bezala. Berak espero zuena beteko nuela usteko zuen, afaltzera gonbidatzen baininduen.
‎Perfektua nahi zenuen eremu propio bat. Hori lortzeko, dena zuk nahi zenuen bezala antolatu nahi izan duzu beti. Etxea, egunaren martxa, zure eta nire bizitza.
‎Haize brastako itzel batek autoa astindu zuen, apartatu nahi bagintu bezala bidetik, mundutik. Bolanteari gogor eragin eta doi doian lortu nuen norabidea zuzentzea.
‎Jainkoa niretzat, nolanahi ere, ez da dogma bat, ez da, batzuek nahi duten bezala, ziur badela dakigun zerbait: bada eta gainera baditu bere agindu edo mandatuak eta dogmak hor daude, eta Elizak erraten du...
2012
‎Merindad de Sangüesa kalean gora, azkar antzean ailegatu da Luis Concejo de Azpa kalearekin kantoia egiten duen Txukun tabernara. Itxaroten eta, nahi zuen bezala (agian horregatik motelduko zuen bere pausoa, oharkabean bazen ere, bide osoan), mahaian eserita aurkitu ditu afaltiar guztiak.
‎– Nahi duzun bezala, erantzun zion Françoisek eta buelta eman zion autoari.
2018
‎Dena jaso eta holopantaila berriz ere ezkutatu egin du Helenek, katakonben gaia pentsamenduetatik urrundu nahi balu bezala. Beharbada, Loreari egoera emozionalak gainezka egitea saihesteko ahalegina da.
‎Kontatu didazunaren ondoren, eta gure ikerketaren emaitza kontuan izanda, ez du zertan arazorik egon. Nahi duzuen bezala, eta Brunorentzat ere terrabuserako besteren txartela ematen dio, badaezpada.
‎– Nahi duzun bezala. Laster bukatuko dut egitekoa.
‎– Nahi duzun bezala. Baina oker zaude:
‎– Nahi duzun bezala. Erabaki ezazu zer eraman.
‎– Nahi duan bezala deitu, baina patuaren edo neure borondatearen beso justiziagilea bihurtuko nauk heurekikoetan. Honetara iritsi garenez gero, eta patuak besterik edukiko balu ere hiretzat gorderik, ez haiz salbatuko nik hala nahi ez badut.
2019
‎Horrexek bultzatzen ote du, bada, harengana? Hori ote da Nadya babestera bultzatzen duena, Gita babestu nahi duen bezala. Bere burua etxeminak jota ikusi du Lalek.
‎–Ui, hau amorrazioa, maitea. 2018an gaudela, nahikoa dugu lagun marika bat nahi duten hetera horiekin, poltsa berri bat nahi duena bezala. Izorra zaitzatela denok, putak halakoak.
‎amarekin txandaka, gauminean, ohe alboko besaulkitik zaintzen nuen amona amorosa, bera aieneka aritzen zen bitartean. Gero, ordu ttikietan, besoak igotzen hasten zen, ilunpetan goratzen eta aireratzen, norbait besarkatu nahi balu bezala; atzamarrak, ostera, ainguraren atzazalen antzera luzatzen zituen, ezin tenkatuago, ustez eta airea harrapatuko zuelakoan. Ama ere eszena haren lekuko minbera izaten zen, baina berak bestela pentsatzen zuen:
‎Errepikatu zidan. Ni ere Bolonian atxiki nahi banindu bezala, eta heldu eta eutsi.
‎– Nahi duzun bezala, ihardetsi zion txofer lanetan ari zela zirudien bizkartzainak. Eta kideari:
‎Berealdiko tapiz zurbil gogorrak akabera gabea zirudien herrialde lau eta behere hartan. Itsasoak beltza ematen zuen urrutira, ordeka zuritik harago; ikusten ahal zen inarrosten, bizkarra harrotzen, olatuak biribilkatzen, bere mugakide zurbilaren gainera oldartu nahi balu bezala, hila zirudien izan ere eta, hain baitzegoen bare eta triste eta hotz.
‎–Bueno, nahi duzun bezala. Ez ginen borrokatzera iritsi, eta eskerrak, bestela muturra txikituko niokeen eta.
‎Aitak halaxe ematen du Zoritxar Pilo horien menua, gutxi gorabehera (badira egun okerragoak ere), eta entzuten digunak aurpegi etsia jartzen du, bai zorte txarra neska horrena esanez bezala, zer zorigaiztoa; eta orduan nik irribarre egiten dut, edo antzeko zerbait, aurpegiko muskuluek ez didate-eta beti obeditzen nik nahi nukeen bezala, eta gero imajinatzen dut oso triste jartzen direla guztiak. Imajinatu, jakin ez dakit eta.
‎Hor sikiera, ilargi aipatzen da, eta orduan badakigu zertaz ari garen, zeren beste honetan, Illiaren hirugarren eguna zelako, illa guztia halako, hemen ez genuke jakingo zeinen hirugarren eguna den, hilarena ala ilargiarena. Esan, illiaren esaten du, hilabetearena dela esan nahi balu bezala. Baina badakigu, tertia signat latinezko hori, iretargiaren hirugarren egunaz ari zaigula, ari, eta ez edozein hilabetetako hirugarrenaz.
2020
‎Ja ez dute ezer erosiko. Anak altzari bat Sena ibaiaren ondoko denda batean, amak egin zuen eta berak egin nahi zuen bezala.
‎Zuk nahi duzun bezala.
‎Ba, nahi duzun bezala deitu, esaten dio Peggyk. Hirukoa edo dena delakoa.
‎ez bakarrik hark beraren isiluneei jartzen dien arreta forentsea, galderak egiten lehenengoa izatea ahalbidetzen diona, baizik eta baita komunikazio erabatekoaren desira bat ere, esan gabe utzitako guztiak haien artean eten gogaikarri bat sortzen duen inpresio bat ere. Gauza horiek idazten ditu, esaldi luze jarraituak, mendeko perpaus gehiegirekin, arnasa beharrez puntu eta komaz lotuak batzuetan, Marianneren kopia zehatz bat birsortu nahi balu bezala letra inprimatuan, hura bere osotasunean gorde ahal balu bezala etorkizunean berrikusteko. Gero, koadernoaren beste orrialde bat pasatzen du, egin duenari begiratu behar ez izateko.
‎Bere jantzien lotsa du. Ikasgelako mutil guztiek ehiztari jaka ezkoztatu eta aran koloreko galtza txino berdinak daramatzate, ez Connellentzat arazo delako jendea nahi duen bezala janztea, baina bera zakil moko erabatekoa sentituko litzateke arropa horiek jantzita. Aldi berean, onartu behar du bere arropak merkeak eta modatik pasatutakoak direla.
‎Gaixorik zegoela esan zidaten niri. Ez dugu haren berririk gehiago jakin", gerrikoa askatu zuen Manuelak, zein eta bere oroitzapenak askatu nahi balitu bezala.
2021
‎Une batzuetan, bularra zabaldu bezala egiten zitzaion, eta hasperen luze bat botatzen zuen. Gero, berriro biltzen zituen sorbaldak, konkor moduko bat ateraz bizkarrean, bere titi kozkor ederrak ezabatu nahi balitu bezala.
‎Girl baino zaharxeagoa zen Jonane, baina kontsulak aita  alaben arteko harreman ona seinalatu nahi balu bezala bota zituen hitz haiek. Bidean ez zuten berriketa askorik egin; inguruei buruzko azalpen urri batzuk baino ez.
‎–Zure haurdunaldiaz arduratuko naiz, zuk eta zure senarrak nahi duzuen bezala, esan zuen azkenean, ahots neutroa erabiliz?. Analisi bat eskatuko dizut dena ongi dagoela ziurtatzeko.
‎■Edo hura gurekin ostiarena jotzen ibiliagatik... ‣ Bai, nahi duan bezala, baina halere, nola esan?, amarenera bazkaltzera edo beste edozein aitzakiarekin joate hori zera bezalakoa ez al da?, eee... ✳ Haren altzoan sentitzea, bil bil egina egotea bezala, cromlech emozional batean bezala, oraindik gogoratu egiten bainaiz...
‎Izan ginen... edo izan gintezkeen animalia bezala? ‣ Nahi duan bezala, baina hitzik edo izenik gabeko sentitze batean etzanik, nere sentipentsaera duk... ■Poetikotzen ari haiz, ume!
‎■Bai, jakineko martxan, eta gexurretan, kur! ✳ Baina lantxo ba  tzuk hartuz eta itxura batzuk eginez, ze ba omen dabiltza bakarren batzuk nahi duten guztia eginez eta ageri agerian gainera, alarma egoerako arauak nahi duten bezala hautsiz, eta hola. ‣ Anarko jendea edo?
‎✳ Berdin ziok. ■Nahi duzun bezala, baina etzait neri buruan erraz sartzen txistua jotzea bizia arriskatuz jendea zaintzen ari direnei. Agintari arduragabeen erruz behar bezalako babesik ez eta hala ere dena emanda ari direnei txistua jo?, benetan?
‎✳ Edoskitzaileen ilara hau motel doa oso. ‣ Doala nahi duen bezala. Martxa beraz?
‎Ikusi nahi zuela neska lagun gisa? Edo lagun batek beste bat ikusi nahi duen bezala. Zer arraio esan nahi zion, baina?
‎Gauzak ez dira beti irteten batek nahi duen bezala, hori ere egia da.
‎Neskarik ez zegoen argazki bakar batean ere. Batean futbol talde bat ikusten zen, eta bistakoa zen informal samarra zela, bakoitza nahi zuen bezala jantzita zegoen eta; bi ilaratan jarrita zeuden argazkirako, modurik klasikoenean, batzuk zutik atzean eta beste batzuk makurtuta aurrean. Xavier aurrenekoa zen, ezkerretik hasita.
2022
‎...n ondorio dira, miazkatzen dudan eskarmentuarenak, putarena katean egin izanarenak, horra zertarako bizi naizen, ahalik eta bezero gehienen desioa pilatzeko, poltsetako usainari esker alde egin eta gero ere bero  bero daudela ni seguru egoteko, eskua sukaldeko su baten gainean jartzen den moduan ireki behar da poltsa, asko hurreratuz beroa sentitzeko, baina ukitu gabe hurreratu, beldurra sentitu nahi duzunean bezala ireki behar duzu poltsa, eraikin bateko hogeigarren solairuko balkoi bateko balustran gorputza tolesten duzunean bezala, hankak eta burua airean, besoak zabalik aireplanoa iduri, eta poltsa ireki zeure buruari sinetsaraziz betiko joan zintezkeela, itzulerarik gabe, nire aitaren biderketan murgildu eta azkenean hil, eta astean behin baten batek poltsak jasotzen ditu, tira horixe da...
‎– Nahi duzun bezala, herr.
‎–Etsaiak gure posizioak basaki erasoz segitzen du, eta gure tropen erresistentzia kementsuarekin egiten du talka, esaldiaren lehen zatia ironia eta mespretxu doinu arin batez irakurtzen zuen, esan nahi balu bezala: " behintzat hori da haiek sinetsarazi nahi dizuetena"; aitzitik, bigarren zatiko silaba bakoitza indarrez ebakitzen zuen, kementsu adjektiboa eta gure tropen hitzak halako ziurtasunez nabarmenduz, non jendeak ezin baitzuen hau baizik pentsatu:
‎Amets horiek errealitatetzat hartuz, Angellier andreak ia ikusi egiten zuen alemana, itota, olatuek hondartzara ekarria, hazpegiak ubel eta handiturik zituela, eta horri esker lortzen zuen aurpegia zertxobait alaitzea eta ezpainetan irribarre ahul bat agerraraztea, itzaltzear dagoen eguzkiaren azken izpia bezain motela bazen ere, eta bere osasunaz galdetzen zion ofizialari erantzuten zion: " Ondo esan, bere txarrean", doinu goibel batean, azken bi hitzak azpimarratuz, zera esan nahi balu bezala: " Ondo, zuen erruz gure herrialdea dagoen egoera penagarria kontuan edukita".
‎Soldaduak duda keinu bat egin zuen sorbaldez, esan nahi balu bezala dena zela posible, ordura arte ikusi zituenak ikusita. Beste batek, gorri gorri eta begiak irteten zitzaizkiola, nekeak, beroak eta egarriak erlastutako ahots itoz oihukatu zuen:
‎– Nahi duzun bezala, esan zuen azkenean Philippek?. Gelditu hor, baina abisatzen dizut alemanek altxatuko zaituztela.
‎Eguraldi txarreko zortzi egun baino ez hilaren hasieran, eta gero, ez euri txikirik ez hodeirik; horrela segi  tzen badu ere, barazki gehiago izango ditugu... Bero honekin lana gogorra da, baina berdin dio; atsegina da, zeruak mundu gaixo hau kontsolatu nahi balu bezala. Lagundu pixka bat, endredo handiegia ez bada –gehitu zuen.
‎Noizean behin, militar aleman bat baratze txiki haietako baten langa bultzatu eta barrura sartzen zen bere pipa pizteko sua eskatzera, edo arrautza bat, edo baso bat garagardo. Baratzezainak eskatutakoa ematen zion eta, aitzur kirtenean bermaturik, nola urruntzen zen begira egon ondoren, lanari ekiten zion berriro, sorbaldak jasoz, keinu horrekin gogoeta mundu oso bat laburbildu nahi balu bezala, gogoeta hain ugariak, hain sakonak, hain larriak, hain bereziak, ze ezinezko gertatzen zitzaion hitzez adieraztea.
‎Denbora guztian Uzudeko ur turrusten behealdean geunden, baina haien edertasunak eta magiak bat batean urrunegi ziruditen. Helikopteroak gu paradisutik uxatu nahi bagintu bezala. Eta, egin ere, horixe egiten ari zen.
‎Glutenik gabea. Har ezazu nahi duzun bezala: hutsik, smoothyetan, kafearekin edo infusioekin; zerealekin, muesliarekin edo malutekin; krema edo zopatan.
‎Deskubrimendu handia izan da adin batetik aurrera lagun onak egin daitezkeena. Nork esango zidan, denborarekin, nire La Boétie, edo nire Brad Pitt, nahi duzuen bezala, aurkituko nuenik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia