Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13

2015
‎Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan darabilgun honetan ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? ...i eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎Honezkero, ene Jainko, zure zerbitzari honek ezin ditu eraman Zu gabe bere burua ikustetik datozkion adina lan; bizi behar badu, ez du nahi atsedenik bizitza honetan, ezta Zuk ematea ere! Arima honek jadanik libre ikusi nahi luke bere burua: jateak hil egiten du; lo egiteak nahigabetu; bizitzako denbora atseginetan igarotzen zaiola ikusten du, eta honezkero ezerk ere ezin diola eman atseginik Zuk izan ezik; naturaz kontra bizi dela dirudi, honezkero ez baitu bizi nahi berarengan, Zuregan baizik.
‎Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman nahi ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
‎Honela igaro nituen urte asko, eta harriturik nago nola sufritu zituen izaki honek bata edo bestea alde batera utzi gabe. Badakit otoitza uztea ez zegoela harrezkero nire esku, mesede handiagoak egiteko nahi ninduenak bere eskutik harturik nindukalako.
‎Teresak bere esperientziak aztertzeko eta egoki azaltzeko egiten dituen ahaleginak, bere ariman zer gertatzen zen zehatz mehatz aditzera eman beharragatik dira, zentsoreen eta Inkisizioaren arreta piztea saihestearren. Gainera, beldurra zuen bere bizipen mistikoen aurrean; horregatik, nahi zuen bere otoitz era ongi ulertzea; argi egin nahi zuen barne esperientzia haietan. Gaizki ulertua ez izateko ardura horretatik dator haren hizkuntzaren gardentasuna, eta ahalegin horri zor zaio, hein batez, kritikoek azpimarratzen duten haren idazkien bikaintasuna.
‎Guztiek hartu zuten gogotik, eta etengabe eskatzen zioten Haren Maiestateari barau, diziplina eta otoitzez, eta horrela mesede hori egitea nahi izan zuen Jaunak. Aita Gracián fraideen monasteriora joan eta gure Jaunaren zerbitzurako halako erlijiotasun eta prestaera ikusi zituenean, eta batez ere berak bihotz bihotzez zerbitzatu nahi zuen bere Ama aintzatsuaren Ordena zela, beraren bihotza mugitzen hasi zen mundura berriro ez itzultzeko. Deabruak oztopo ugari jarri arren, batez ere gurasoek hartuko zuten nahigabea, biziki maite baitzuten eta seme alabak aurrera ateratzen lagunduko zielako konfiantza baitzuten, seme eta alaba asko zituztelako, berak, ardura hori Jainkoaren eskuetan utziz, beragatik uko egiten baitzion guztiari, Andre Mariaren mendeko izatea erabaki zuen eta haren abitua hartzea.
‎7 San Blas egunean igaro ginen hara, prozesio eta herriaren debozio handiaz; eta beti izan du, Jaunak erruki handia agertu diolako etxe hari, eta arimak eraman dituelako hara, bere garaian santutasuna agertuko dutenak, Jauna goretsia izan dadin, halako bitartekoez handietsi nahi baititu bere egintzak eta mesedeak egin bere kreaturei. Izan ere, mundua zein arbuiagarria den aditzera eman zuen bat sartu zen han, oso gaztea.
‎Beharbada, gure aita jeneralari bidali dizkiodan gauzak gure kontra erabiltzen dituela (oso onak baitziren), kardinalei emanez; eta burutik pasatu zait gehiago ezer ez bidaltzea gauza hauek amaitu arte, eta horrela egoki litzateke, aukerarik balego, nuntzioari zerbait ematea. Nik ikusten dut, ene aita, berorren aitatasuna Madrilen dagoenean asko egiten duela egun bakar batean, batzuekin eta besteekin hitz eginez, berorren aitatasunak jauregian dituenekin eta aita frai Antoniok dukesarekin, asko egin daitekeela erregearekin hau egin dadin, hauek manten daitezela nahi baitu berak; eta aita Marianok, berarekin hitz egin ohi duenez gero, aditzera eman diezaioke, eskatu eta gogoraraz frai Joan santutxo hura noiztik dagoen preso; izan ere, bisitagatik haserre daudelako ari dira zentzugabekeria hauek egiten; ez lukete halakorik egingo, nagusia balute. Azken batean, erregeak guztiei entzuten die; zergatik geratu esan eta eskatu gabe, batez ere aita Mariano.
‎Cuevasko nire aita priore santuari bidali bihotz bihotzetiko agur bat. Oi, bai nahi nukeela berarekin egun osoan egotea! Beroriek gorde ditzala Jainkoak eta nik eskatzen diodan bezain santuak egin ditzala, amen.
‎Izan ere, esan dudanaren harian diot probetxu ateratzeko arimak hemen egin behar duena, eta hau tratatzen ari naizenaren zerbait aditzera emateko da soilik; ez dut gehiago luzatu nahi, adiskidetasun honetan arimari egia handiak komunikatzen zaizkiola esatea baino besterik (hemen honezkero agertzen dio Jaunak arimari aparteko batasuna nahi duela berarekin, bien artean ezer zatiturik ez izaterainokoa); izan ere, berak zer den ez ulertzeagatik, liluratzen duen argi honek munduko huskeria ikusarazten dio. Ez du ikusten eskolatzen duen Maisu ona, berarekin dagoela konturatzen bada ere; dena dela, hain ongi eskolatua, hain ondorio handiekin eta bertuteetan hain sendoturik geratzen da, non ez baitzuen gero bere burua ezagutzen eta ez bailuke nahi ezer egin ezta esan ere, Jauna goretsi baizik; eta poz honek harturik dagoenean, hain murgildu eta sorgortua egonik, ez dirudi bere senean dagoenik ere, baizik eta zer nahi duen, zer dioen eta zer eskatzen duen ez dakien jainkozko mozkor antzeko baten eraginpean.
‎4 Baina kontenplazioa, ene alabak, beste gauza bat da; hauxe da daukagun okerra: norbait egunero une batean bere bekatuez gogoeta egitera iristen bada (eta izenez baino gehiago izatez kristaua bada, beharturik dago horretara), hura kontenplazioari erabat emana dela diote berehala, eta kontenplazioari erabat emana denak izan behar dituen bertute handien jabe nahi lukete, eta berak ere halaxe nahi du bere burua, baina oker dago. Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen:
‎Eta hau egiten den bitartean, Jainkoaren laguntzaz, ez izan etxe honetako erlijioa eroriko den beldurrik; izan ere, santa Klarak zioenez, harresi sendoak dira pobretasunarenak. Harresi hauekin, eta apaltasunaren harresiekin, esaten zuen, inguratu nahi lituzkeela bere monasterioak. Eta ziurrenik, benetan gordetzen bada, onestasuna eta gainerako guztia hobeki babestua egongo da eraikin eder aberatsetan baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia