Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2002
‎Orri bat hartu zuen. Zerbait zirriborratu nahian ibili zen, ea horrela barnean lasaitzea lortzen zuen.
2003
‎Gure literatura txikia da eta poztu egiten dira idazle kontsakratuak gazte bat agertzen denean. Nik hogeita bost urte bakarrik nituen eta zahartuxeak iruditu zitzaizkidan, garaiz kanpoko igaliek duten kolore zurbil eta ajatuarekin, hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako eta hain aitakoi aldi berean, aholku bat beti pronto ezpainetan; beren buruaz eta beren obraz hitz egiteko sekulako gogoarekin, beren konplexuen morroi, gaueko hitzorduak luzatu nahian ibiltzen ziren beren galai itxura zainduegi horiek exhibituz, zenbat eta beranduago emakume gazte batekin ikusi, orduan eta harroago, ez gauza handirik egiteko asmorik zutelako, oso zuhurrak baitziren eta adorerik gabeak, gehienez ere ukondotik heltzera iristen zitzaizkizun jendez beteta zeuden lekuetara sartzeko, soineko luzez jantzita nindoan irudipena izaten nuen haien ondoan, halakoxe zeremon... Formol usain pixka bat zeriela erabaki nuen.
2004
‎hondartza jendez beteta dagoenean, beti ikusiko duzu apal apal. Aldiz, inor ez dagoenean, bazterrak apurtu nahian ibiltzen da".
‎bera izaten zen beti ideia bikainak izaten zituena. Hori bai, bazitekeen Hans treneko bere hanka sartzea zuritu nahian ibiltzea. Kankailuari aukera bat eman behar zitzaiola erabaki zuen Del Vallek.
2005
‎Gero, ahuleziak bere hitzei gozotasun berezia ematen diela, ikusitakoa kontatu dio. Amets hitz bakoitza ondo barneratu nahian ibili da.
‎Aspertu egiten dira eta txutxu mutxuek denbora azkarrago igarotzen laguntzen dute. Ugazaba norekin hitz egiten ari den antzeman nahian ibiliko dira.
‎–Utziezu, emakumeren baten titiak benetakoak edo operatuak ote diren asmatu nahian ibiliko dira –Monikak ere Mateorekin egin nuen keinu bera egin eta beste kantoira eraman zuen Itziar.
‎Musuka eta elkarren gorputz atalak deskubritu nahian ibili diren neskak izututa daude. Habian mokoka harrapatutako txoriño gaixoak bezalaxe.
2006
‎Kanpoan egindako urteek halako nagusitasun natural bat eman ziotela entzun dio noizbait izekori. Bilboko handiki etxean neskame ibilitako urteetan asko ikasi zuela erakutsi nahian ibiltzen zela. Jatetxera atzerritarren bat agertuz gero, amantala sukaldean utzi eta bera irteten omen zen hauek zerbitzatzera eta, berdin ingelesak zein frantsesak izan, gaztelaniaz poliki poliki eta hitz bakoitza ondo ahoskatuz hitz egiten omen zien:
‎Hala ere, Albaniak independentzia lortu zuenean, Europako estatu boteretsuenak beren interesak zaindu nahian ibili ziren, eta auzoko Italia, Inperio Austro Hungariarra eta ez oso urrutiko Alemania izan ziren muturra gehien sartu zutenak. Azkenean, gorago aipatutako Wied printze alemana jarri zuten Albaniako erregetzan, gure Aladro jaun erdi euskaldunaren kaltetan –esan beharra dago agintari alemanak ez zituela hilabete batzuk besterik egin tronuan, erregetzako ofizioa ez baita gauza erraza, hala uste baduzue ere, baina horrek ez die ez kentzen ez ematen indarrik gure erregegai dotorearen asmo eta nahiei.
‎oinarrian asmakizuna ona zen, egokia, baina hainbat hobekuntza behar zituen, eta horretarako, nola ez, dirua behar! Prototipoa esku artean zuela, han eta hemen dirua lortu nahian ibili zen László. Ez zuen suerte handirik izan (dirua lortzen, alegia), baina –liburu honetakoak bizitza eredugarriak izanik ezin izan beste era batera– patuak ezusteko handia eskaini zion gutxien espero zuenean.
2008
‎Ba, Anderson, eta Hands eta heuregatik, George Merry! Eskifaia liskarzale honetako azken txorimaloa haiz hi, eta halere Davy Jonesen lotsagabekeria daukak nire gainetik kapitain jarri nahian ibiltzeko, nor eta hi, hondamenera eraman gaituen gizona. Holakorik, mila deabru!
‎Kafeak bizitutako garunak bizpahiru orri eskaini zizkion, nola jarraitu ez zekiela gelditu arte. Estilografika eskuan zuela, itxitako bidea zabaldu nahian ibili zen, pentsakor, ezkerreko eskuaz bibote luze eta fin haren ezker muturra okertu eta gora bueltatuz. Altxatu egin zen.
2009
‎–Ni ere horretan. Mielek ohi baino apalago hitz egin zuen?. Txanponen jatorria eta jakin nahian ibiltzea gauza bat duk, baina asuntoa trakesten ari dela esango nikek. Harkaitz artean arrantzan dabilenak hondoa jotzeko arriskua dik.
2010
‎Protagonista beste poeta bat zen, jakina: Li Po, mozkortu ondoren uretan islatzen zèn ilargia besarkatu nahian ibili zena, baita bere saio hartan heriotza aurkitu ere, izorrai! –Hura ez zen lehena izan, ezta azkenekoa ere, zaude seguru!?, ziurtatu zidan Meyer jaunak.
‎Eta mundu guztiari kontatu nahi nioke: aitari, amari??;. Amari kontatu nahi diozu zeure burua bota nahian ibili zarela?. Ezta okurritu ere!
‎Ene gorrotoa, une hartan zure aurka sentitu nuena, odolbideetan barna su bonba bat bota balidate bezala?!; baina nik fede handia nion bidente nazionalistari, eta nola artean ere sinetsi nahian bainenbilen, halaxe esan nizun: –Hori ez litzaizuke Pontxirekin gertatuko?, Pontziano baitzen bidente nazionalistaren izena; esan orduko ohartu nintzen hanka sartu nuela, nik irekitako zirrikitutik berehala egin baitzenuen zuk barrura:
‎Ene gorrotoa, une hartan zure aurka sentitu nuena, odolbideetan barna su bonba bat bota balidate bezala...!; baina nik fede handia nion bidente nazionalistari, eta nola artean ere sinetsi nahian bainenbilen, halaxe esan nizun: " Hori ez litzaizuke Pontxirekin gertatuko", Pontziano baitzen bidente nazionalistaren izena; esan orduko ohartu nintzen hanka sartu nuela, nik irekitako zirrikitutik berehala egin baitzenuen zuk barrura:
‎Protagonista beste poeta bat zen, jakina: Li Po, mozkortu ondoren uretan islatzen zèn ilargia besarkatu nahian ibili zena, baita bere saio hartan heriotza aurkitu ere, izorrai! " Hura ez zen lehena izan, ezta azkenekoa ere, zaude seguru!", ziurtatu zidan Meyer jaunak.
‎Eta mundu guztiari kontatu nahi nioke: aitari, amari...";" Amari kontatu nahi diozu zeure burua bota nahian ibili zarela.... Ezta okurritu ere!
2011
‎Finkatu gabeko estiloa izan dezake oraindik baina, harrigarria bada ere, Gantenbein en erabili zituen teknika gehienak bertan probatzen ditu?, zioen pasarte batean, eta idazle askok beren lehen lanak arbuiatu edo zapuzteko erakutsi duten joeraz hitz egiten zuen ondoren. . Azkarrenek, argienek, Frisch ek bezala, etxeko zoko ezkutuenetan gordetzen dituzte, baina kaleratzen dituztenak ere egindako hobenaren arrastoak ezabatu nahian ibiltzen dira, emandako beren lehen oinazturak desegiten. Azalean beren izen deiturak dituztelako, bestela, ez dakit norena den, ez dut ezagutzen?, esango zuketen?, zioen beste pasarte batean.
2012
‎Eta horrek guztiak Niklavs Jansons idazle letoniarraren istorioa oroitarazi dit. Riga hiriburuko bohemia literarioaren giroan nabarmendu nahian ibili zen Jansons 1920ko hamarraldiaren amaieratik, arrakasta handirik gabe. Antza denez, une batean edo bestean, bere ipuingintza garai haietako abangoardia guztien zordun izan zen, ez beti modu koherentean:
‎Moskun, argi dago, andereñoak jakintza arloan sartzen hasiak dira, eta ondo aritzen dira, bai horixe! Gure gizonak, oro har, guztiz zakarrak dira, eta emakume argi batentzat jansanezina izan behar du haien aurrean maitagarri agertu nahirik ibiltzeak. Printzesak oso gogoko ditu gizon gazteak; printzesatxoak, ordea, nolabaiteko destainaz begiratzen die; Moskuko usadioa berori!
2013
‎Amets hura norbaiti kontatu nahian ibili zen, bere moja lagun minari ere bai, baina ausartzen ez?
‎Amets hura norbaiti kontatu nahian ibili zen, bere moja lagun minari ere bai, baina ausartzen ez...
2014
‎Gordy eta biok adiskideak gaituk. Berari lagundu nahian ibili nauk; ezta, Gordy?
2015
‎Pentsakor jaitsi ditu eskailerak Andonik. Lore sorta norentzat izan ote zitekeen asmatu nahian ibili den denboran ez da inola ere gai izan horrelako eszena bat aurreikusteko. Esker txarreko semeen kontzientzia zuritzeko ere balio zuten, nonbait, loreek.
‎Platerak garbitzeko bere burua eskaini zuen Iñakik, eta gurasoak, eskerrak eman ostean, logelara joan ziren. Otazuak bazekien emazteak ahalik eta gutxien jakin nahi zuela, baina mingarria egiten zitzaion bera saihestu nahian ibiltzea, bere beldur izatea. Ez zen gaizkilea, jadanik ez.
‎Edo alderantziz, agian. Errealitatea, errealitate hura, amets bat baino ez zela sinetsi nahian zebilen norbait bezala. Amesgaizto huts bat.
‎Beste hitzordu bat zekarren kideak, eta hara abiatu ginen, eguna artean argitzeko zegoela. Bidean, prentsaurrekoan zer esango ziguten asmatu nahian ibili ginen. Zerbait handia behar zuen, ez baitzen batere ohikoa ETAk prentsaurrekoa deitzea.
‎Disidenteen burutzat jo izan dute hainbat albistetan. ETAren jardun armatuaren bukaerarekin ados ez daudenak antolatu eta borroka armatua berraktibatu nahian ibili dela ere argitaratu dute. 2015eko maiatzean, liburu honetako bere aipuen zirriborroak gainbegiratu eta oniritzia eman zienean, Lapurdiko Getarian bizi zen.
‎Ez dut inoiz jakin non ibili zen aitona borrokan, eta ez naiz aztarrika hasiko orain. Bizkaiaren konkistan izan zitekeen, Anboto, Gorbeia edo Elgetan gora tiroka; Madrilgo defentsa hautsi nahian ibil zitekeen, Guadarramako edo Guadalajarako harritzetan odol errekastoak zabaltzen; edo Ebroko bataila amaiezin hartan, Aragoiko eremu amaigabeetako lubakietan.
‎Navajo en erreserba batera joan zen behin gizon azal zurbil bat, argazki makina, grabagailu eta bideo-kameraz beteta ibili ohi den horietakoa, indiarren kontuak ezagutu nahian ibiltzen diren azal zurbil horietakoa.
2016
‎Gizona bakeak eginda dagoenean gainerako gizakiekin, metalik astunena luma baino are arinago bihurtzen da haren eskuetan! Poltsa beregana erakarri eta, arinki eta laxoki eusten diolarik, ingurura egiten du so, banatu nahian ibiliko balitz bezala.
‎Bai, marruskadura hotsa aditzen nuen, eta, tarteka, isildu egiten zen une batzuez. Basasaguren bat sartuko zela etxera eta irten nahian ibiliko zela pentsatu nuen lehenbizi. Jaiki, eta harrera gelara inguratu nintzen; han, ordea, ez zen inongo hotsik aditzen.
‎–Noiztik sinesten dituzu zure anaia alproja horrek esandakoak? Zu amorratu nahian ibili izan da beti. Baita lortu ere.
‎Batzuetan, bazirudien gai zela astapotroari aurre egiteko, baina, azkenean, gizona gailendu zitzaion, eta lortu zuen besoak zuhaitzari lotzea, zuhaitz hartara eraman nahian ibili baitzen. Gizonaren zartailu menderagaitzaren mende zegoen orain biktima(...).
2017
‎Bere begiak leunak eta irisik gabeak eta marroiak ziren, eta bat batean, bereganatuak zituen zuri jendearen uniforme eta politika eta Harvardeko portaera eta gainerako berriketa haien guztien atzetik, Roskus ikusi nuen niri begira, fidagaitz, gordean, mutu eta triste. «Ez zara ba beltz zahar honi broma bat egin nahian ibiliko, e?»
‎«Komediante horietako bat», diot nik. «Bere arrebaren senarrak autoan alde egin omen du herriko emakumeren batekin, eta haiek harrapatu nahian ibili da».
‎«Ez zekiat zertan habilen, baina hemen zereginik ez daukak. Gaur goizean ni amorrarazi nahian ibiliko haiz beste guztiak bezala, ezta. Segi gora eta ea Benjy zertan den, aditzen?»
‎Norbaitek molestatzen bazuen ere, bere burua zaintzeko behar zuela neure buruari sartu nahian ibili nintzen. Baina banekien hori ez zela nire benetako arrazoia.
2018
‎hau ez dago ulertzerik ez Nafarroan, ez alderdian, ez inon. Hala ere, neu irtenbidea bilatu nahian ibili nintzen. Hemen, aldi batean, UPNkoekin hizketan aritu ginen, baldin eta gobernura heltzen baziren ea zer egingo zuten ikastolekin, ETBrekin?
2019
‎Harekin partekatu zituen Paula M Bk bere ezinegon asko. Bere barneko borrokan hiru sentimendu eta hausnarketa, gehiengoarentzat kontrajarriak zirenak uztartu nahian ibiltzen zen: artista izatea, emazte, ona?
‎Freudek pentsatzen du amaren eta semearen harremana dela anbibalentzia gutxien duena; egiaz, ordea, ezkontzan eta maitasunean bezala amatasunean ere, emakumeak jarrera anbiguoa du transzendentzia maskulinoaren inguruan; ezkon edo amodio bizitzak gizonenganako etsaigoa sortu badio, atsegin emango dio gizonezko bat menderatzeak, hura haur baten heinera apalduta; etxekotasun ironiko batez tratatuko du pretentsio harroputzeko sexua: haurra beldurtu nahian ibiliko da batzuetan, esanez zakila kenduko diotela txintxo portatzen ez bada. Nahiz eta, umilago eta baketsuago, haurrarengan errespetatu etorkizuneko heroia, amak ahalegina egiten du errealitate immanentera apalarazteko haurra, bere berea izatea nahi duelako:
‎Esana dut zein den ezkontzaren madarikazioa: maizegi, norbanakoak beren ahultasunean elkartzen dira, eta ez beren sendotasunean, eta biek eskatu egiten diote besteari, eman nahian ibili ordez. Engainua are etsigarriagoa da baldin eta haurraren bitartez eskuratu nahi bada norberak sortzen asmatu ez duen betetasuna, berotasuna, balioa; bestearen zoriona eskuzabal desiratzeko gai den emakumeari bakarrik dakarkio haurrak pozbiderik, trukean beretzat ezer jaso gabe bere existentziatik harago egiten saiatzen denari bakarrik.
‎Mendebaldeko emakume modernoak, ordea, nahi du etxekoandre jakin hori den aldetik errepara diezaioten besteek, emazte, ama, emakume jakin hori den aldetik. Gogo horixe asebete nahian ibiliko da bizitza sozialean.
‎Senarrarekin eta zazpi seme alabekin bizi zen zurezko etxola batean, paretak kedarrez beterik, zimitzak bazter guztietan;, etxea apain apain? eduki nahian ibiltzen zen; gela nagusian, zarpiatu urdinxka batez estaliriko tximinia batek, mahai batek eta paretan zintzilikaturiko koadro batzuek gogora ekartzen zuten aldare moduko bat. Txabola txar hura, ordea, txabola txar bat zen berdin berdin, eta G. andereak esaten zuen, begiak malkotan:
‎Emakume maiteminduak, hasieran, poz handia hartzen du maitalearen desirak asebetez; gero, lanaren amoreagatik bazter guztietan su ematen dabilen suhiltzaile kondairakoak bezala?, desira hori piztu nahian ibiltzen da, gero asebete ahal izateko; lortzen ez badu, umiliaturik sentitzen da, ezgai, hainbesteraino non maitaleak itxura egingo baitu sentitzen ez dituen irrika batzuk sentitzen dituela. Gizonaren esklabo bihurtzea du gizona katez lotzeko modurik seguruena.
‎Neska gazte asko luzaro tematzen dira beren ametsaren bila mundu errealean barrena: gizarte mailagatik, merituagatik, adimenagatik gainerakoak baino gehiago iruditzen zaien gizon bat aurkitu nahian ibiltzen dira; berak baino zaharragoak nahi izaten dituzte, munduan toki bat eskuratua dutenak, autoritatea eta izen ona dituztenak; fortunak eta ospeak liluratu egiten dituzte: hautatua Subjektu absolutua da, eta, bere amodioaren bidez, aditzera emango dio neskari zein bikaina eta beharrezkoa den.
‎Emakumea, Beste gisa agerturik, izatearen osotasun gisa ageri da aldi berean, gizonari bere baitan ezereza sentiarazten dion existentzia horren kontrakarrean; Bestea, subjektuaren begietan objektu gisa ageri denez, bere izatean ageri da, hau da, izaki gisa. Emakumeak hezurmamitzen du, modu positiboan, izatedunak bihotzean daraman gabezia, eta gizonak, berriz, espero du bere burua mamituko duela emakumearen bitartez bere burua aurkitu nahian ibiliz.
‎Dena dela, homosexualitatea beti ez da irtenbide guztiz gogobetegarria emakume menderatzailearentzat; bere burua berretsi nahian ibiltzen denez gero, ez zaio atsegin posibilitate femeninoak osoki ez mamitzea; iruditzen zaio harreman heterosexualak gutxiagotze bat eta aberaste bat direla aldi berean; bere sexuak dakartzan mugak arbuiaturik, beste era batera mugatzen du bere burua. Emakume frigidoa plazeraren bila plazera ukatuz dabilen bezala, lesbianak emakume normal eta osoa izan nahi luke askotan, nahiz eta halakorik ez duen nahi.
‎Gizona eta emakumea, berriz, desberdinak dira, eta horregatik herabetzen dute elkar: gizasemeak errukia eta artegatasuna sentitzen ditu emakumearen aldera, eta kortesiaz tratatzen saiatzen da, barkabera izaten, neurriz jokatzen; emakumeak begirunea dio gizonari, beldur pixka bat ere bai, eta bere burua menderatzen saiatzen da haren aurrean; bi biak beste misteriotsua goxatu nahian ibiltzen dira, igartzen zailak baitzaizkie bestearen sentimenduak eta erreakzioak. Emakumeak errukigabeak dira beren artean; trabak jartzen dizkiote batak besteari, elkar probokatu eta pertsegitzen dute, amorruz tematu eta doilorkeriaren muturreraino eramaten dute batak bestea.
‎Publiko konplazienterik izan ezean, aitor entzule bati zabaltzen dio bihotza, mediku bati, psikoanalista bati; aholku eske joaten zaie kiromantikoei, igarleei. . Ez dut sinesten halakoengan, esaten zuen zinemako izarra izan nahian zebilen batek?, baina hainbeste gustatzen zait nitaz hitz egin diezadatela!?; dena kontatzen die adiskideei; bestelako emakumeek baino grina biziagoz nahi du maitalea lekuko bat izan dadin. Emakume maiteminduak bizkor ahazten du bere burua, baina emakume asko ez dira gai egiazko amodiorik izateko, hain zuzen ez dutelako sekula ahazten beren burua.
‎Emakumea gaztea baldin bada oraindik, badu sendatzeko aukera: beste amodio batek sendatuko du; batzuetan, zuhurxeago lotuko zaio amodio berriari, ulerturik bakarra ez dena ezin dela absolutua izan; askotan, ordea, lehenbiziko aldian baino ere kolpe bortitzagoa hartuko du, aurreko porrota ere konpentsatu nahian ibiliko delako. Amodio absolutuaren porrota proba emankor bat izango bada, emakumeak gai izan behar du bere bizitzaren giderrei heltzeko ostera; Abelardorengandik bereiz, Eloisak ez zuen erreka jo existentzia autonomo bat antolatu zuelako, abadia bat zuzentzen zuenez gero.
‎Emakumeak oso gutxitan agertzen du abenturarako eta alferreko esperientzietarako grina, jakin min eskuzabala;, lan ibilbide bat osatu? nahian ibiltzen da, beste batzuek zoriontasun bat eratzen duten gisa berean; unibertso maskulinoak menderatua, setiatua dago, eta ez du haren sabaia zulatzeko ausardiarik, ez da irrikaz galtzen bere proiektuetan; oraindik ere, ekinaldi immanentetzat jotzen du bere bizitza: ez dabil helburu baten atzetik, baizik eta arrakasta subjektiboa bildu nahi du helburuaren bitartez.
‎Ez da inondik ere hasiera txarra. Baliteke baten bat kritikak isilarazi nahian ibiltzea, obraren aurka daudenen artean izua ereinez.
2020
‎Olagarroa, olagarroa, hau ibilera arraroa... Martin eta Nuria ere gurekin jolasten hasi ziren, eta, baten bizkarra bestearen bularraren kontra jarrita, umeak harrapatu nahian ibili ziren, Harrapatu zortzi hankekin eta koska egin kantatzen zutela.
‎Horretxegatik ni nahasi nahian ibili ninduen batetik bestera Maitenak. Zergatik bestela?
2021
‎Orain sinesgaitza iruditzen zitzaidan guztia. " Ni txunditu nahian ibili zen! –esan nuen– Eta bikain egin zuen!...
‎Gero, ohean agondu eta goizeko tea hurrupatu bitartean, azalpen bat aurkitu nahian ibili nintzen, errealitatearen zein zaporek txunditu ote ninduen haren oroitzapen ezinezkoetan, uste izanik nolabait iradoki, aurkeztu, adierazten zituztela –ozta ozta dakit zein hitz erabili ere– bestela esanezinak diren esperientziak.
2022
‎Komun zulotik altxa eta eskuak garbitu ditu irrikaz, desinfektatu nahian bailebilen.
‎Hori ere gustatzen zaio Doktoreari. Bezperan Rosebud i zentzua aurkitu nahian ibili ziren tarte batez. Maldizio zena batentzat –izugarrikeriaren metafora–, zoriontasun aldarri bestearentzat.
‎Mugikorra ere eskuan dauka. Raulekin hitz egin nahian ibili da Charok ere tatuaje bat zeukala ikusi zuenetik. Tabernarako bidean lortu du azkenik harekin hitz egitea.
‎Olatuak, egunsentiko eguzkiaren gorri epelak bernizatuak, lauhazka doaz Ogoño lurmuturraren behealdean hedatzen diren hareatzetarantz, ordena ia militar batean. Milioika urtean bideak urratu nahian ibili denaren furfuriaz kolpatzen dituzte bidera ateratzen zaizkien oztopoak: Mundakako portuko dikeak eta beste hainbat traba natural.
‎–Kartetan asmatu nahian ibili naiz bihar eguraldi ona izango ote dugun eta Aleksei Stepanitx guregana etorriko den ala ez –esan zuen– Bost egun dira honezkero ageri ez dela. Jainkoaren zigorra da eguraldi hau...
‎itsasontziko haizearena eta olatuen zipriztinarena, oroitze hutsarekin hezurrak izozten zaizkiola eta hori dena. Bere eskuei begira esaten du behin hil egin zitzaizkiola, hil egin zitzaizkiola eskuak euripean itsasontziko sokaren bat korapilatu nahian ibili ondoren. Ia bi orduz ez omen zituen bere esku moreak sentitu, beste batenak bailiran begiratzen ziela inurridura mingarria hasi zitzaion arte.
2023
‎Ez bakarrik Laiak bere jarrera aldatu duelako, ni ere aldatu naiz. Orain arte Laiaren errespetua irabazi nahian ibili naizela konturatu naiz, tentsio moduko batean. Hierarkia bat erakutsi nahi batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia