Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Eta hori ez da besterik gabe ekonomia egoeraren eta haren ondoriozko prekariotasun, langabezia eta gizarte bazterketaren eraginez gertatzen. Halaber, ez du esan nahi ezta ere langileek beren nortasuna" betidaniko klase balio" gisa ezagutzen ditugun haiez kanpo eraiki behar dutelako denik. Berdintasuna, justizia eta elkartasuna beti bezain garrantzitsuak, edota inoiz baino beharrezkoagoak, izaten jarraitzen dutela esan ondoren, eta etorkizuneko programak eta borroka ereduak aldatu direla adierazi ondoren, ponentziak dio bideragarria dela neoliberalismoari aurre egingo dion proiektu alternatiboa osatzea, izan ere ezerk ez baikaitu behartzen indarrean dauden jardunbide ekonomiko eta sozialak ezinbestekoak eta gaindiezinak direla sinestera.
2001
‎Badakigu, ongi jakin ere, gure hizkuntzari dagokionez gauzak ez doazela beti bide onetik, euskara herritar guztion kultur ondaretzat jo litzatekeen herrialde guztietan, eta harrigarria dirudien arren, bulego ofizial batzuetan oraindik euskararen erabilera sozialari hesi mugak jartzeko ahalegin gogorrak antolatu eta kudeatzen direla. Errealitate gordin hori ezkutatu nahi izan gabe, ordea, ukaezina da euskararen aldeko ahalegina ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula, eta hori ikusi nahi ez duenak ez dituela ikusi nahi ezta ere gure gizartean joan den hamarkada hauetan hizkuntz arazoez gertatu diren aldakuntza sakonak.
2003
‎batetik, eskerrak eman beharrean gaude Luis López Sosoagari, esan bezala, lana egin genuenean Gozogileen Kofradiako lehendakari zenari, eskaini zigun arretagatik eta adeitsuki utzi zigun liburuarengatik eta lana hasteko eman zizkigun ideiengatik. Ez dugu ahaztu nahi ezta ere Patxi Anton, zeinek eman zigun lehenengo nondik norakoa, eta aurrez aipatuarekin kontaktuan jarri gintuen. Eta baita, nola ez, zenbait dokumentu eta transkripzio eman zizkigun Inge Zubero ikaskideari.
2004
‎" Nahi ezta ere, hori da nire lana... Kontuak halaxe daude."
2006
‎Holakoetan, urrezko ezteietan eta, nahi ezta ere, denborari, historiari, bere hiru dimentsioetan begiratzen zaio. Guk ere horrelaxe begiratu diogu:
‎Indar horiek, haria bezala, geure izatearen parte ezin erauziak ditugu. Eta hariak bere korapiloak bezala, nahi ezta ere, maite eta gorrotatu egiten ditugu bi indarrok.
‎Eta azkenean, nahi ezta ere, igeri egiten irakatsi zigun ibairakoa dugu isuria.
2007
‎Huraxe zen gure hizkuntza: gutako batzuentzat hizkuntza bakarra, eta besteontzat hizkuntza nagusia, nahi ezta ere, eta nik behintzat ez nuke esango nahi ez genuenik. Huraxe zen beraz gure hizkuntza ohikoa eta gure erreferentzia mundua, baina aldi berean kaka zaharra iruditzen zitzaigun Espainiatik eta espainolez zetorren guztia.
nahi ezta ere tabua dut maite.
2010
‎Gurasoen solasa, aitaren autoa, familiaren etxea izandakoa... oroitzapenak trumilka datozkio Juleni, nahi ezta ere; musika jarri du etxeko CD gailuan eta aurikularrak ipini ostean bolumena igo, horrekin eta hozkailu itzalian topatu duen garagardo epelarekin burua apur bat sorgortzeko eta gorputza beste apur bat sosegatzeko, lotara joan baino lehen.
‎Burua goitik behera mugituz baietz egin du Julenek, berak ere bere burua aurkeztu behar ote duen pentsatzen duen bitartean, mahai gainean ikusten duen esku motx horretan iltzaturik begiak, nahi ezta ere.
‎Elkarren besoetan loturik geratu dira, hatsa bere onera itzuli bitartean hitzik egin ezinik ia. Bat izan dira une batez, arestian, eta horren lorratzak hortxe jarraitzen duen arren, nork bere sabel eta hankak bereskuratzen ditu orain, nor bere baitako burutazio eta katramiletan pentsatzen hasten da, nahi ezta ere.
2011
‎Heure aldetik, berriz, hori dun behintzat nik sentitu dudana, asmatu ez huelako nire begietako maitasun izpiek hiregan altxarazitako arma eraisten. Eta arrazoirik gabe muzin aurkituko nindunan maiz, nik nahi ezta ere.
2014
‎Baina norbera ere turista da besteentzat. Infernu beraren parte eta bazkide, nahi ezta ere.
‎Norbaiti irakurri nion behin ETAk ez duela inoiz atentatu suizidarik egin. Modu askotan interpretatu izan da gertakari hori; adibidez, kultura kristau batean hazitakoak garela, kristautasuna ukatu arren, eta horrek, nahi ezta ere, debekatu egiten digula geure buruaz beste egitea, talde politiko batek berretsitako aukera legez, behinik behin; esan izan dute, madrildar mihigaiztoek eta, beren itxura iraultzaile horren azpian guri guri hazitako burgeskumeak direla etakideak eta horregatik ez dela inoiz atentatugile suizidarik izan, ezta gose greba mugagabe bat heriotzaraino eraman duenik ere....
‎Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua?
‎Munduaren geografiaz berak bezain axola gutxi eta jakintza urriagoa zuen amak eman zion azkenean argibidea; ez pentsa, horratik, bularra eman zionaren altzoari atxikita bizi diren amazulo horietakoa zenik Txente gurea: bizitzak aurrera egin ahala nahi ezta ere tokatzen den egokiera batean zegoen: amari medikuarenera laguntzen; eta gaitz erdi, pentsatu zuen, lagundu eta etxera itzuli besterik ez denean.
‎Gorputzak bere bideak eta bere beharrak ditu, egia da. Pentsatzen jarrita, lo gutxi samar egina nintzen aurreko egunetan, topaldi hark sortzen zidan ezinegonagatik seguru asko, nahi ezta ere hartan pentsatzen jartzen bainintzen, eta horrekin akabo berehalakoan lo geratzeko esperantza.
2015
‎Gaueko espreso hartan, ordea, bere parean eta pareko ikusten zituen Mirenek aurpegi arrotz haiek: bidaide zituen, nahi ezta ere; nolabaiteko kide, ondoeza sortu arren.
2016
‎Denen bihotza ingelesa zen arren, gudu latz haren azken paraderoaz baziren baikorrak eta baziren ezkorrak ere. Begoñaren aita, esaterako, ezkorren artekoa zen, beharbada faxistak Bizkaia txikitzen eta naziak Frantzia osoa bereganatzen ikusi eta gero, berak nahi ezta ere, fede itsua zuelako Hitlerren mutilen gaitasun eta indarrean, eta horrexegatik nahi zuen, beste ezeren gainetik, Ameriketara lehenbailehen iritsi eta Europa nahiz Afrika atzean utzi. Begoña baikorra zen ordea, dela izaeraz halakoxea zelako, dela gaztetasunak gauzak alde onetik ikusarazten zizkiolako, dela barruan zeraman kumeak etorkizunarenganako fedea ematen ziolako; baikorra zen nolanahi ere, eta baikortasun hori itsasten zien bilerako gainerako kideei, zeinak gero eta gutxiago arduratzen ziren beren artean emakumezko bat izateak sortuko omen zizkien nahaste borraste eta txolinkeriez.
‎Pentsa bestela: Vietnamgo gerra burura datorkigunean eta imajinaz irudikatu nahi dugunean, hainbat film etorriko zaizkigu berehala burura, nahi ezta ere: segituan Apocalipsy Now Francis Ford Copolarena; geroxeago agian Full Metal Jackett Kubrick-ena; baten batek The Deer Hunter Michael Ciminorena, besteren batek Plattoon Oliver Stonerena; denak ere film amerikarrak, borroka hartako alderdi inperialistaren ikuspegi eta sentimenak kontatzen dizkigutenak, bere kontraesan eta kontzientzia txarrarekin nahi bada, baina ez inola ere herri vietnamdar zapaldu, torturatu, txirtxilatu, birrindu eta triskilatuarena, ez neskatxa bortxatuena edo napalm opariz sakailatuena.
2017
‎Niri, desobedientzia zibila ekarri dit burura, zergatik ez. Gorputzak guk nahi ezta ere egiten diguna, betirako bizi bagina bezala jokatzeko harrokeria dugunoi. Guk ere egin dezakeguna, Grezian ikusia lekuko.
‎Hiru izatetik lau izatera pasa ziren. Gurasoen eta Lindaren arteko harremanak berdina izaten jarraitzen zuen arren, Lindaren aitak eta amak ahalegin berezia egiten zuten Baba ere familiako beste bat balitz bezala sentiarazteko eta, ondorioz, nahi ezta ere, hainbat egoera zertxobait fortzatuak ziren. Baina Linda pozik zegoen Babarekin.
‎Kulturaren prozesu historiko eta politiko sozial bezala Freudekin errepasatu duguna, gauza nahikoa ezagunak ziren, baina protagonista honek berriro gomutarazten ditu nahi ezta ere?, berrikus dezagun dena barne prozesu bezanbatean: h.d., kulturaren egituratze kanpotiarra arauketa molde hori bada?, instituzioetan?:
‎Hits eta tristea da, neure buruarekin egin behar izaten dudalako ahari talka eta, batez ere, gudaldi errepikatu horiek aldez aurretik iragarri eta beharturik bezala daramatelako amaierako porrota. Hasieran belarriekin egin behar izaten dut borroka, nahi ezta ere nire belarriok behean, sukaldean, sumatzen diren hotsak entzuten eta bereizten saiatzen baitira, eta esan liteke emakume biak ere jakinaren gainean daudela eta berariaz altxatzen dutela boza eta ahotsa, niri bakerik eta lasaitasunik ez uzteko. Orduan gogoratzen dut Jaunaren esana, belarriak emango baligu bekaturako bide, errukirik gabe mozteko belarria, baina ni horrenbestera ausartu ez eta eskuez estalita egoten naiz, otoitz marmarrean, beste hotsik eta zaratarik ez aditzeko, sehaskan dagoen haurra bezala ohe barruan alde batera eta bestera kulunkatuz nire gorputza, baina haurrak ez bezala ni ez nau loak hartzen, eta inoiz edo behin isildu eta eskuak askatzen baditut, ez dut adituko lotarako sehaska kanturik, baina bai andre edo neskatil barre ozenik, nitaz ari bailiran, nire lepotik barrezka, eta berriro estaltzen ditut belarriak eta nire marmar kulunkari ekin, harik eta halako batean inongo hots susmurrik sumatzen ez den arte.
‎Dena dela, ama eta alaba ez dira berdin berdinak, funtsean jokabide bertsua badute ere. Esate baterako, alaba lasai asko hasiko da nagiak ateratzen, bakarrik balego bezala, eta nagi kentze horretan halako laxokeria erakutsiko du, eta aldi berean, oharkabean ala jakinaren gainean, batoia askatu antxa utziko du, azpian lo atorra huts hutsik daramala; nik noski, nahi ezta ere, begiak oihal finaren azpira eraman behar, ehun leun horretako tolesetara, bete hutsetan finkatuz nire arreta guztia. Gero berriz, nagi ateratzea bai baina ez du bukatuko nagi aldia, eta hanka bat bestearen gainean jarrita eseriko zait aurrean, hizketan ari zaidala, eta ni solasari baino adiago izter jokoari; edo bestela hazka hasiko da, miazka aritzen diren katuen antzera, honek ere kateme txiki baten azturak eta malezia baititu; haztatze hazkatze horretan, ilean hasi, bizkarrean segi, ez du isildu ohi ditugun gorputz atal lotsarizkorik ukituko, baina ni, ez jakin zergatik, beste burutapenik ez dudala egoten naiz hazkurak irauten duen aldi osoan zehar.
‎Baina hori dena ez da axalekoa baizik, askoz okerragoa baita bizar mozte horretarako emakumeak hartu behar duen jarrera: nire gainean ia ia makurtuta, kalaka berriketan ari zaidala, nahi ezta ere lepoaren eta bataren artean kolkoa agerian, eta kolko horretan behera joaten zaizkit nahigabean begiak, ilunean dinbili danbala, euskarririk gabe balantza goxoan sumatzen ditudan bi errape ederrei begira, eta kolkotik gora berriz, kolkotik edo auskalo nondik halako usain sarkor bat iristen da nire, usain berria, berezia, loarena eta itxiturarena, nagia eta gaxia, eme usaina izan daitekee... batzuentzat sunda eta kirats min izan liteke baina, niretzat behintzat, larriak areagotzen dizkidan lurrin.
‎hantxe neuzkan emazte zintzo eta elizkoi askoak, ezkontzaren beharrak betetze hutsa zela eta, edo hartan atseginen bat kausitu zutelakoan lanturuka eta izututa, eta ni aurrean zer esan asmatu ezinik, sermoiaren bidetik espantuka eta habitua urratuz hasi edo lehengo gehiegikeriei beroarena kendu behar ote nien ezbaian; baina ez gogoeten ezbai hutsean, nire gorputza bera ere antzeko kordoka batean baineukan aldi berean: nire jarrerari, egoerari eta izaerari zor zaizkien itzal eta seriotasuna batetik, eta bestetik, berriz, aitorpen lotsati eta herabetsu haiek niregan nahi ezta ere sortzen zuten kitzikadura... Sakramentu santu haren aurkako irain eta arnegu gorriagoetan jausi beldurrez, bi hitz zakar esanda bidali nuen bat baino gehiago, lehen ere baino ezjakintasun eta kezka gorriagoan utzirik gajoak seguru asko, ez baitzuten asmatuko zergatik uxatu nituen horren baldar eta bat batean, eta agian pentsatuko zuten haien huts hura bekatu larriegia zela garizuma aldirako, haien errua handiegia erretore batek barkatu ahal izateko.
‎Horretan aritua nauzu azkenotan, eta gogoetan hasten naizelarik, eta elkarrekin erkatzen, arestiko nire gaixotzea eta emakumeek zaindu beharra batetik, eta emakumetxo gaixo hau neronek zaintzea bestetik, azken hau bareago eta onuragarriago da zalantzarik gabe nire soin atal nekatuentzat, baina ez dakit bi egoeretatik zein dudan kaltegarriago arimarentzat. Izan ere, gaixoaren eta gaixozainaren artean, nahi ezta ere eta ia oharkabean, halakoxe hartu eman berezia sortzen da, bi biei eta biei soilik dagokien mundutxo itxi, biribila, besteengandik bakartzen eta aldentzen dituena. Amarengandik, guri dagokigun honetan, honek ezin eraman badezake ere.
2021
‎Realak erasoko joko bizia egiten du, eta emaitza kaskarrak izan dituen boladan ere nahi ezta ere izan ditu gol aukerak. Horixe izan du bere lasta, ordea; abaguneak ez aprobetxatzea.
2022
‎Talenturik, ordea, ez zion inork ukatzen. Bazuen Ignatius Gallaherrek halako... zera bat, nahi ezta ere bihotza ukitzen zuena. Zarpa jario eta sos bat nondik atera ez zekiela zebilenean ere burua gora mantentzen zuen hark.
‎Zergatik hartzen digu gaina maiz etimologiak? Zergatik, nahi ezta ere, irristatzen gara haraino? (Nik, berez, ez dut nahi, ia kontra ere banago, baina alfer alferrik da.) Arrazoi bat hau izan liteke:
2023
‎Egongela bere estudio bihurtu du nolabait. Eta, nahi ezta ere, arrastoak uzten ditu leku guztietan: lanerako tresnak sofan barrena, jaka sukaldean, etxeko zapatilak komunean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia