2011
|
|
Baina begi bistakoa da gaur egunean, Europara begiratuz gero edo munduko beste herrialdeetara, soberania nazionalek aldaketa oinarrizkoak jasan dituztela. Europaren amaigabeko krisialdiari begiraturik ere, nazioen erabakitzeko soberania galdu behar eta galdu
|
nahi
ez horrekin lotua dagoela aipatu dute komentaristek behin eta berriro. Alegia, gaur egun, nazioa, estatua eta soberania kontzeptuak ez daude orain berrogei edo orain hogei urte bezain lotuak.
|
2012
|
|
Zergatik hurrupa bat eskaini azaltzen zen edonori? Zer nolako kasketaldia gero, franelarik jantzi
|
nahi
ez hori!
|
2014
|
|
Zeremonia luze bat zen; niri behinik izugarri geldoak iruditzen zitzaizkidan pauso guztiak, eta geldotasun hark handitu egiten zidan larritasuna; baina aldi berean ez nuen nahi aurretiko haiek amaitzerik, ondoren zetorrenak are gehiago izutzen ninduelako: amaitu nahi eta
|
nahi
ez horretan ikusten nuen nola prestatzen zituen xiringa eta anpuluak, orratzak eta bestelakoak.
|
2015
|
|
Baina, hala ere, ezin eragotzi malenkonia gozo batek, goizaldeko lanbroaren antzera, bere gogoa bahitzea eta blaitzea. Inertziaren pisu antzeko bat izan liteke atzera begiratu eta urrundu
|
nahi
ez hori. Fisikaren legeetatik harago dago, ordea, uztailaren erdian udaren joanari erreparatu eta azken hondarrei eutsi behar diela sumatzea.
|
2017
|
|
Nik ere, egia esan, ez dakit zergatik izan dudan Isabel zaintzeko honenbesteko tema eta seta, eztabaidarako honelako garra eta suharra. Beharbada, amak ni alabarekin bakarka laga
|
nahi
ez horrek nire gizontasuna kilikatu egiten duelako, eta, hori apaizari dagokion sentipena ez bada ere, nire erialdian hainbestetan ezertarako gauza ez nintzela iruditu ondoren honelako zerbaiten beharra nuela aitortu behar; eta gainera, utzi nahi ez horretan, alabaganako maitasun eta ardurarekin batera, nik uste bere espa eta bekaizkeriak ere badutela zerikusia, horrekin alabak gertuago eta amak ... Harrokeriazko usteak izan litezke hauek denak, ez oso kristauak eta guztiz desegokiak, inondik ere, elizgizon batentzat, baina aspaldi hartu nuen nire burutapen eta arrazoibideak zuri diren direnean azaltzeko asmo eta erabakia, eta horretantxe segitzen dut, nahiz eta, zuk azkenengoan gogorarazten didazun bezala, nire jardun hau ez ongi uztartu, ez gure mintzairari ohi dagokion herabetasunarekin, ez apaizak auzi hauetan gorde beharreko lotsarekin.
|
|
Nik ere, egia esan, ez dakit zergatik izan dudan Isabel zaintzeko honenbesteko tema eta seta, eztabaidarako honelako garra eta suharra. Beharbada, amak ni alabarekin bakarka laga nahi ez horrek nire gizontasuna kilikatu egiten duelako, eta, hori apaizari dagokion sentipena ez bada ere, nire erialdian hainbestetan ezertarako gauza ez nintzela iruditu ondoren honelako zerbaiten beharra nuela aitortu behar; eta gainera, utzi
|
nahi
ez horretan, alabaganako maitasun eta ardurarekin batera, nik uste bere espa eta bekaizkeriak ere badutela zerikusia, horrekin alabak gertuago eta amak berriz urrunago baninduka bezala. Harrokeriazko usteak izan litezke hauek denak, ez oso kristauak eta guztiz desegokiak, inondik ere, elizgizon batentzat, baina aspaldi hartu nuen nire burutapen eta arrazoibideak zuri diren direnean azaltzeko asmo eta erabakia, eta horretantxe segitzen dut, nahiz eta, zuk azkenengoan gogorarazten didazun bezala, nire jardun hau ez ongi uztartu, ez gure mintzairari ohi dagokion herabetasunarekin, ez apaizak auzi hauetan gorde beharreko lotsarekin.
|
2018
|
|
Imitazioaren eta maskararen aurreko femeninotasunik postulatu
|
nahi
ez horretan oinarritzen da Stephen Heath «Joan Riviere and the Masquerade» [Joan Riviere eta maskarada] lanean, honako hau esateko: «benetako emakumezkotasuna halako imitazio bat da, maskarada da».
|
|
Txomin Badiolak behin baino gehiagotan aldarrikatu du esanahirik eza, zentzu bakarraren arbuioa. Régis Debrayk hala zioen, ezer esan
|
nahi
ez horretan badela zerbait sakonki subertsiboa. Bai eta beste hau ere:
|
2019
|
|
Bera ikusezina da, baina berak ikusten du, eta gero eta kontzienteagoa da gertatzen ari den guztiaz. pentsatzen dute indigenak ez direla ezer, ez dutela eskubiderik, baina mespretxu eta ikusi
|
nahi
ez hori izango da haien Akilesen orpoa. Indigenek, berriz, gertatzen dena ikusten duten heinean, egoera aldatzeko moduak ere imajinatzen dituzte eta, agian, imajina dezaketen baino askozaz harago helduko dira.
|