2015
|
|
Kontuan izan, ene Jainko, zure etsaiak irabazten doazela. Erruki zaitez beren buruen errukirik ez dutenez; beren zoritxarrak Zugana etorri
|
nahi
ez izateko egoeran jarri dituenez gero, zatoz Zu beraiengana, ene Jainko. Nik neuk eskatzen dizut beraien izenean, eta badakit, konturatzen badira eta beren onera etortzen badira, eta Zutaz gozatzen hasten badira, piztuko direla hil hauek.
|
|
Oi adiskide benetakoa, bai gaizki ordaintzen dizula zeure saltzaileak! Oi kristau benetakoak!, lagundu negar egiten zeuen Jainkoagatik, errukizko malko haiek ez baitziren izan Lazarogatik soilik, Jaunak deika jardun arren, piztu
|
nahi
ez zutenengatik baizik. Oi ene On hori, bai gogoan izan zenituela zure aurka egin nituen bekatuak!
|
|
Emakume bekatari baten erreguz egin zenuen; begira hemen, ene Jainko, hura baino bekatari handiagoa dena; zure errukiak argi egin dezala. Nik, ezereza banaiz ere, eskatu
|
nahi
ez dizutenengatik eskatzen dizut. Badakizu, ene Errege, zein samin handia hartzen dudan haiek hain oinaze handietan ahazturik ikustean eta, Zugana itzuli ezean, amaiera gabe sufritu dituztela ikustean.
|
|
Oi, ene Jainkoa! Bai atsekabe handia dela niretzat, gogoan erabiltzea zer sentituko duen hemen aintzat hartua, maitatua, zerbitzatua, estimu handitan izana eta gozotasunez betea izan den arima batek, orduantxe hil berri, bere burua betiko galdua ikusten duenean, eta ongi ulertzen duenean amaierarik gabeko egoera izango dela (han alferrik izango zaiola fedeko gauzez pentsatu
|
nahi
ez izatea, hemen egin ohi zuenez), eta ia oraindik gozatzen hasi ere ez zela egin zeritzanetik bere burua aldendua ikusten duenean (eta arrazoiz, biziarekin batera amaitzen dena, unetxo bat baizik ez baita), eta lagunarte itxuragabe eta errukigabe hartaz inguratua; lagunarte harekin sufritu duela beti, sugez beteriko aintzira kirasdun hartan sartua, eta haietatik gehien ahal duenak hozkadarik han... Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
|
|
3 Oi Jauna, ene Jainkoa! Negar dagit hori ulertu ez nuen aldiagatik; eta Zuk, ene Jainko, badakizunez gero hori ulertu
|
nahi
ez dutenak hainbeste eta hainbeste direla ikusteak zein nekatua naukan, haietako batek, Jauna, orain eskatzen dizudan batek behinik behin, ikus dezala zugandiko argia, askok ikusteko bidea bailitzateke. Ez dizut neugatik eskatzen, ez baitut merezi, zure Semearen irabaziengatik baizik.
|
|
Hau bai dela egia handia! Baina ai, hau atsekabea, Jauna, ezagutu
|
nahi
ez zaituztenena! Gauza ikaragarria de heriotzako ordua.
|
|
Honek ez du nahi izaten ondoan lagunik, berak duena kenduko diotelakoan; nire Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz. Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek
|
nahi
ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea! Eta horrela, lagunak bilatzeko modua egiten du arimak, eta gogo onez utziko du bere poztasuna, beste batzuk hartaz gozatzen saia daitezen lagungarri izango dela uste duenean.
|
|
Oi ene Jainko ahaltsua!
|
Nahi
ez badugu ere epaituko gaituzuna, zer dela eta ez dugu kontuan hartzen, ordu hartarako Zu pozik edukitzeko hainbeste doakiguna. Baina nork ez du nahi izango hain Epaile zuzena?
|
|
Har ezazu Zuk behar diren baliabideak nire arimak beraren nahierara baino gehiago zurera zerbitzu egin diezazun. Ez zigortu ni nik neuk nahi edo desira dudana emanez, zure maitasunak (nigan beti bizi denak), hala
|
nahi
ez badu. Hil bedi honezkero ni hau, eta bizi bedi nigan ni baino gehiago eta niretzat ni neu baino hobea dena, nik zerbitzu egin diezaiodan.
|
|
12 Eta hau egiten ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola,
|
nahi
ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak.
|
|
...diote ere, ezta ez dira beldurtu behar deabruaren gauzak direla esanez; gaixo dauden pertsonei bezala entzun behar zaie, ordea, eta ama prioreak nahiz aitor entzuleak, berak kontsulta nori egin dion hark, esango dio ez egiteko jaramonik, ez dela hori ezinbestekoa Jainkoa zerbitzatzeko eta deabruak asko engainatu dituela hortik, beharbada, bera horien artekoa ez bada ere, berak dakarren zaputzaldia
|
nahiko
ez eta gehiago ez nahigabetzearren; izan ere, malenkonia dela esaten badiote, ez zaio buruan sartuko, eta zin egingo du ikusten eta entzuten duela, halaxe iruditzen zaiolako.
|
|
Honi erantzuten diot, ezinezkoa dela hori. Ez naiz ari irudipenak dituztenei buruz, horiek gauzaren batean hainbesteko guraririk ez izateaz eta irudipenei jaramonik egin
|
nahi
ez izateaz, erremedioa baitute. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; izan ere, hitz egiten duen Espirituak berak geldiarazten ditu gainerako pentsamenduak eta esaten denera arretaz egonarazten du; horrela, nolabait iruditzen zait, eta uste dut halaxe dela, errazago litzatekeela oihuka hitz egiten duen pertsona bati ongi entzuten duen beste batek ez ulertzea; izan ere, gerta daiteke esaten dionaz ez konturatzea, eta pentsamendua eta adimena beste gauza batean jarrita izatea; tratatzen ari garen honetan, ordea, ezin da horrelakorik egin:
|
|
eta ez dut uste deabruarena izanik hainbeste iraun dezakeenik, arimari onura nabari nabaria eta barruko hain bake handia ekarriz, harengan ez baita ohikoa hori, eta ezin baitu, nahi izanda ere, hain gauza txarrak hainbeste on egin. Arima Jainkoarekin guztiz bat eginda eta gogoan Hura duela ikusteak, hain amorru handia emango lioke, non, saiatuko balitz ere, ez bailitzateke sarri itzuliko; leiala da Jainkoa, eta ez du onartuko deabruari halako eskua ematea, Haren Maiestatearen gogoko izatea eta haren ohore eta aintzarako bere bizia eskaintzea baino besterik
|
nahi
ez duen arima batengan; bestera egingo du: berehala aginduko du begiak zabalaraz diezazkiotela.
|
|
4 Bigarren ondorioa da sufritzeko desira handia, baina ez ezinegona sortzen diona lehenago bezala; izan ere, Jainkoaren borondatea beraiengan bete dadin arima hauetan geratzen den desira hain gartsua da, non Haren Maiestateak egiten duen guztia ontzat hartzen baitute: sufri dezatela nahi badu, oso ondo; halakorik
|
nahi
ez badu, ez dira lehenago bezala kezkatzen.
|
|
batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. ...netatik kanpo ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki dezakeenik, bereziki ostatuz etxean edukirik ondasun guztien jabe egingo lukeena, berak, seme hondatzaileak bezala txerriek jaten dutena janez, galduta ibiltzerik
|
nahi
ez badu behintzat.
|
|
Zer itxaropen izan dezakegu beste gauza batzuetan bakea aurkitzeko, geureetan ez badugu baretasunik? Bestalde, hain adiskide handi eta benetakoek eta senitartekoek eta,
|
nahi
ez badugu ere, bizikide ditugunek, hau da, ahalmenek, horiek egiten digutela gerra ematen du, gure grina txarrek beraiei egin dien gerraz minbera baleude bezala. Bakea, bakea!, ene ahizpak, zioen Jaunak, eta hainbeste aldiz ohartarazi zien Jaunak bere Apostoluei.
|
|
Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira. Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu
|
nahi
ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu?
|
|
Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz
|
nahiko
ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik. Baina beharrezkoa da eta Jaunak nahi du neurriak har ditzagula eta geure burua ezagut dezagula, eta irudimen ahulak eta berezko izaerak eta deabruak egiten dutena ez ditzagula arimaren errutzat jo.
|
|
–Ez dakit; badakit erraietaraino iristen zaiola min hau, eta zauritzen duenak gezia ateratzen duenean, egiaz erraiak beraren ondoren daramatzala dirudi, hain da handia sumatzen duen maitasun sentimendua! Buruan nerabilen oraintxe nire Jainkoa den sutontzi isioturiko su honetatik txinparten batek jauzi egin eta ariman jotzen ote duen, era horretara su isiotua sentiturik, eta arima erretzeko
|
nahiko
ez eta bera hain atsegingarria izanik, min harekin geratzen da eta ukitzean ekintza hura gauzatzen du; eta uste dut hauxe dela asmatu ahal izan dudan konparaziorik egokiena. Izan ere, min gozo hau, eta ez da mina?
|
|
Hau egia da. Bosgarrena, alferrik lan egingo dugulako; izan ere, ur hau aurrekoa bezala ubideen bitartez ekarri behar ez denez gero, iturburuak urik eman
|
nahi
ez badu, gutxi balioko digu nekatzeak. Esan nahi dudana da, meditazioari ekin eta burua hausten jardun eta malkoak isuri arren, ur hau ez datorrela hortik.
|
|
12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik
|
nahi
ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
|
|
13 Oi ene alabak, zenbat gauza ikusiko ditugun, geure apaltasun eta ezereza baino besterik ikusi
|
nahi
ez badugu, eta hain Jaun handiaren mirabe izateko ez garela duin eta haren miragarriak ezin ditugula ulertu konturatzen bagara! Izan bedi goretsia beti betiko, amen.
|
|
Uste dut Jainkoaren aginduak eragin ziola horretara, gero agertu zenez; izan ere, hainbeste otoitz egiten zenez gero, Jauna obra hori hobetuz zihoan eta beste era batera egin zedila aginduz. Probintzialak onartu
|
nahi
ez zuenez gero, nire aitor entzuleak berehala agindu zidan ez hartzeko neure gain, Jaunak badakiela egoera hartaraino ekartzea zenbat lan eta buruhauste kosta zitzaidan. Hura eskutik utzita eta hala geratu zenez gero, argiago agertu zen guztia emakumeen zorakeria zela eta nire aurkako marmarra gero eta gehiagora zihoan, ordura arte neure Probintzialak agindu bazidan ere.
|
|
Tarte honen amaieran, Jesusen Lagundiko errektorea hemendik joan ondoren, Haren Maiestateak beste bat ekarri zuen hona oso espirituala eta kemen handikoa eta adimen onekoa eta letraz jantzia, ni premia larrian nengoenean; izan ere, nire aitortzak entzuten zituenak nagusia zuen eta haiek beren nagusiaren
|
nahira
ez bada, zirkinik ere ez egiteko bertutea dutenez gero, bera, nire espiritua ongi ezagutu arren eta oso aurrera joan nendila nahi izan arren, ez zen ausartzen erabakia hartzen, horretarako zituen arrazoi askorengatik. Eta nire espiritua ordurako bultzada handiekin zebilen-eta, gogor egiten zitzaidan loturik edukitzea eta, hala ere, ez nintzen irteten agintzen zidanetik.
|
|
Karmeldarren Ordenakoa. Izenik eman
|
nahi
ez duela jarraitzen du. Ziur asko Valentziako Gizakundeko monasterioa zen, oso itxia omen zena.
|
|
Pixka batean nirekin honela egonik, eta ni aintzaz eta pozez beterik, nire ustez, inoiz baino pozago eta poz hartatik sekula ere aldendu
|
nahi
ez nuela, biak zerura igotzen ikusten nituela iruditu zitzaidan aingeru aldra handiak lagun zituztela. Ni bakardade handian geratu nintzen, baina hain kontsolatua eta jasoa eta otoitzean bildua eta samurtua, non, tarte batean ezin izan bainuen mugitu eta hitz egin ere, ia neure senetik irtenda nengoen-eta.
|
|
7 Guztia burutua zenean, hiru edo lau ordura izango zen, espirituzko gerra batean nahasi ninduen deabruak, orain esango dudanez. Egin nuena gaizki egina ez ote zen jarri zidan aurrean; Probintzialak agindu gabe horretan saiatzea ez ote zihoan obedientziaren aurka (nik uste nuen, berari aurretik esan gabe, Gotzainaren mende jartzeak, nolabaiteko nahigabea sortuko ziola; baina berak onartu
|
nahi
ez zuenez gero, eta ni obedientziaz aldatu ez nintzenez gero, ez ziola beste aldetik batere garrantzirik emango uste nuen), eta hemen hain bizimodu estuan zirenak izango ote zuten poztasunik, janaria faltako ez ote zitzaien, zentzugabekeria izan ez ote zen, ea nork sartzen ninduen honetan, nik monasterioa bainuen.
|
|
8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek,
|
nahi
ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
|
|
Hainbesteko hondamena ikusten dut munduan, non atseden hartzen baitut, nik esateak probetxu handiagorik egin ez arren idazten ni nekatzeak baino; esaten dudana guztia da nire aurka. Jaunak barka diezadala honetan iraindu izana, eta berorrek,
|
nahi
ez dudala nekatzen baitut. Nik hemen egin dudan bekatuagatik berorrek penitentzia egin dezala nahi dudala dirudi.
|
|
Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean;
|
nahi
ez badugu ere, ikusi egiten baita. Ez dago nahikoa den oharkabetzerik, ez dago eragozteko ahalmenik, ezta hartarako nahikoa den ahalegin ez ardurarik ere.
|
|
Hain gauza desberdinadelarik, uste dut, gelditasunezko otoitza soilik izan duenak ere ulertuko duela esanda geratu diren hizkeretako ondorioetatik. Gauza ezaguna da eta, arimak engainatzen utzi
|
nahi
ez badu, ez dut uste engainatuko duenik, apaltasunez eta xalotasunez badabil. Jainkoaren benetako ikuskaria izan duenak berehala igarriko du; izan ere, atseginez eta gozotasunez hasten bada ere, arimak arbuiatu egiten du; eta gainera, nire iritziz, gozotasuna desberdinada; eta ez du erakusten maitasun huts eta garbiaren itxurarik.
|
|
Batzuetan errukiz begiratzen didala ikusi arren; baina ikuskari hau hain indartsua izanik, arimak ezin du eraman, eta hain goi liluramenduan geratzen da, non, hura bete betean gozatzearren, ikuskizun eder hau galtzen baitu. Beraz, hemen ez du balio nahi izateak ezta
|
nahi
ez izateak ere. Argi ikusten da Jaunak apaltasuna eta beheratzea besterik ez duela nahi, eta har dezagula ematen digutena eta ematen digun hura goretsi.
|
|
14 Honek irauten zuen egunetan inozo bezala nenbilen. Ez nukeen
|
nahi
ez ikusterik, ez hitz egiterik, neure penari lotzea baizik, hura baitzen niretzat sorkari guztietan den aintzarik handiena.
|
|
Oso ongi moldaturiko hitzak dira, baina gorputzeko belarriez ez dira entzuten, hala ere, entzunda baino askoz argiago ulertzen dira; eta ezinezkoa da ulertu gabe uztea, kontra egiten saiatu arren. Izan ere, hemen entzun
|
nahi
ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea.
|
|
Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta,
|
nahi
ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
|
|
Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo
|
nahi
ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
|
|
Eta amaitzeko uste dut, adimenaren gauza izanik, nahi dugunean uler dezakegula, eta otoitza daukagun bakoitzean ulertzen dugula iruditu dakigukeela. Beste honetan, ordea, ez da hala gertatzen, eta egunak eta egunak egongo naiz zerbait ulertu nahi izan arren ezin ulertu dudala; beste batzuetan, berriz, ulertu
|
nahi
ez dudanean, esan dudanez, nahitaez ulertu behar.
|
|
6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz,
|
nahi
ez badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen pertsona bati kasurik egiten ez zaion bezala.
|
|
Beraz, ez dut honetan gehiago luzatu beharrik, pertsona trebatuagan oso nekez izan baitateke engainurik, jakinaren gainean berak engainuan erori
|
nahi
ez badu behintzat.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea
|
nahi
ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Edo arima honek nahi du ulertu ala ez: ulertzen duenari iheska ari bada eta ezer ulertzerik inola ere
|
nahi
ez badu, beldurrak eta beste arrazoi batzuk tarteko, gauza horiek gabe otoitzean soseguz egon ahal izateko, zer dela-eta eman hainbeste leku adimenari arrazoiak molda ditzan. Horretarako denbora behar da.
|
|
bere miseria ikusten du. Hain kanpora bota du harropuzkeria, non izan dezakeenik ere ez baitu uste, esperientziaz dakielako oso gauza gutxi edo ezereza dela berez ahal duena; han ez zela ia baimenik, baizik eta, dirudienez,
|
nahi
ez bazuen ere, zentzumen guztiei atea itxi zieten, Jaunarekin gehiago goza zezan. Berarekin bakarrik gelditzen da, zer egingo du Bera maitatu baizik?
|
|
ez dezatela sekula ere etsi eta ez diezaiotela utz Jainkoaren handitasunean fidatzeari. Jaunak honaino helaraziak bezala, hain gora jasoak izan ondoren erortzen badira ere, ez dezatela etsi, guztiz galtzerik
|
nahi
ez badute; negar malkoek guztia irabaz dezakete: ur batek bestea ekartzen du.
|
|
Izan ere, atseginez gertatzen bada ere, geure berezko izaera argalak beldurra sartzen digu hasieran, eta bihotz ausart eta adoretsua behar da, esanda dagoenerako baino askoz ere handiagoa? guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta
|
nahi
ez baduzu ere eramango baitzaituzte. Eta hainbesterainokoa da, non askotan nik kontra egin nahi bainuke, eta neure indar guztiak jarri, batez ere agerian gertatzen den batzuetan eta beste askotan ezkutuan, engainatua izango naizen beldurrez.
|
|
lehenik, Jaunaren ahalmen handia agertzen da eta nola guk ez dugun parterik, Haren maiestateak nahi duenean, ez gorputza ez arima gelditzeko, ezta haren jabe izateko ere; bestera: nahi badugu eta
|
nahi
ez badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran.
|
|
ez diezaiotela enbarazu egin zentzumenek ere; eta horrela etenda egonarazten ditu, Jaunak halaxe nahi duelako. Eta gehienetan begiak itxita daude, itxi
|
nahi
ez baditugu ere; eta noizbait irekita badaude ere, esana dudanez, ez du asmatzen ez igartzen ikusten duena.
|
|
Hau, gauza bera dela badirudi ere, esan nuen gelditasunezko otoitzaz bestelakoa da, alde batetik, han arimak ez duelako
|
nahi
ez zirkinik egiterik ez mugitzerik, Mariaren astialdi santuaz gozaturik; otoitz era honetan, Marta izateko ere aukera du. Beraz, ia aldi berean bizitza aktiboan eta kontenplatiboan jarduten du, eta bere egoerari ongi datozkion karitatezko egintza eta zereginei emana dago, eta irakurtzeari, ahalmenak guztiz beren buruaren jabe ez badira ere, eta arimaren parterik hoberena beste aldean dela ikusten bada ere.
|
|
Izan ere, egia da, beti ez da izango Hark igaro zituen adina neke onez eramango dituenik. Horra hor oinazerik gabe, aintzaz beterik, batzuk bizkortuz, besteak adoretuz zerura igo aurretik, Sakramentu Santuan gure lagun, unetxo batean ere gugandik aldendu
|
nahi
ez duena bezala. Eta ni neu izan naizela Zugandik, ene Jauna, aldendu naizena Zu hobeki zerbitzatzearren!
|
|
9 Jainkoak ahalmen guztiak eten nahi dituenean, esanak diren otoitz moduetanikusi dugunez, argi dago,
|
nahi
ez badugu ere, kendu egiten da presentzia hau. Orduan joan bedi zorionean; zorioneko galtzea, galduz doala iruditzen zaigun hartaz gehiago gozatzeko baita; izan ere, orduan arimak, adimenaz ezagutzen bere ahaleginen jomuga izan duena, bete betean maitatzeari ekingo dio, eta ulertu ez duena maitatzen du, eta, diodanez, gehiago irabaztearren bere burua galduz baizik ongi goza ez daitekeenaz gozatzen du.
|
|
Nik halako askorekin izan dut harremana, urte batzuez honantz halakoen premia izan dudalako, eta beti izan naiz haien adiskidea; bada, batzuek esperientziarik ez badute ere, ez dute arbuiatzen espiritua ezta hura kontuan hartu gabe jokatu ere; izan ere, esku artean darabilten Eskritura Santuan beti aurkitzen dute espiritu onaren egia. Nik neure baitan uste dut, letradunekin harremana duen otoitz pertsona, berak burua engainatu
|
nahi
ez badu, ez duela engainatuko deabruak ameskeriekin, deabruak apaltasun eta bertutezko letren beldur direla uste baitut, eta badakite agerian geratuko direla eta galtzen irtengo.
|
|
20 Harri eta zur geratzen naiz sarritan, letradunek, batez ere erlijiosoek, zenbat nekeren ondoren lortu duten niri batere nekerik gabe, galdetzeaz soilik, probetxugarri zaidana. Eta pentsa badirela pertsonak horretaz probetxurik atera
|
nahi
ez dutenak! Jainkoak ez dezala nahi halakorik!
|
|
Izan ere, hemengooknekez ulertzen dugula uste dut non den poz hau, beti dagoelako ezbaiko zerbait. Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman
|
nahi
ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
|
|
5 Gauza argia da maiteago izaten dugula pertsona bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. ...koari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik hitz egin
|
nahi
ez izatea. Hona hemen bitxi bat, nahitaez maitatzera gonbidatzen duena, emana zaigula eta dagoeneko haren jabe garela gogora ekarriz, eta hauxe da apaltasunean oinarrituriko otoitzaren ondasun guztia.
|
|
esan behar nuen eta kexatu guk geuk nahi ez izateaz; izan ere, hain duintasun handiaz gozatzen ez badugu, gurea da erru guztia, Jainkoaren maitasun egiazko hau bete betean izatean berarekin baitakartza on guztiak. Jainkoari geure burua erabat emateko hain garesti eta astitsuak garenez gero eta Haren Maiestateak
|
nahi
ez duenez gero hain gauza preziatua prezio handirik gabe goza dezagun, ezin izaten gara prestatu.
|
|
...tzen gainerakoaz, uste dut hala deritzola, geroago mintzatuko naiz), hasiera hauetan dago lanik zailena; izan ere, Jaunak ondasuna emanik haiek dira lan egiten dutenak; gainerako otoitz graduetan gehienbat gozatzea da, hasierakoek, erdikoek eta azkenekoek nork bere gurutzeak baitituzte, desberdinak badira ere; izan ere, Kristo joan zen bide honetatik joan behar dute Hari jarraitzen diotenek, galdu
|
nahi
ez badute. Eta zorioneko lanak, hemen bizi garela ere hain ongi ordainduak direnak!
|
|
Oker esan dut: esan behar nuen eta kexatu guk geuk
|
nahi
ez izateaz; izan ere, hain duintasun handiaz gozatzen ez badugu, gurea da erru guztia, Jainkoaren maitasun egiazko hau bete betean izatean berarekin baitakartza on guztiak. Jainkoari geure burua erabat emateko hain garesti eta astitsuak garenez gero eta Haren Maiestateak nahi ez duenez gero hain gauza preziatua prezio handirik gabe goza dezagun, ezin izaten gara prestatu.
|
|
3 Gauza handia zen otoitzean egin zidan mesedea egitea, otoitzak ulertarazi baitzidan zer zen Jainkoa maitatzea; izan ere, handik aldi laburrera neugan bertute berri hauek sumatu nituen, sendoak izan ez arren, niri bide zuzenean eusteko ez baitziren nahiko izan: inorengatik gaizki ez esatea gauza gutxian bazen ere; ohikoena gaizki esate oro saihestea izaten zen; izan ere, gogo gogoan izan ohi nuen beste inongo pertsonaz ez nuela nahi izan behar ezta esan ere nitaz besteek esatea
|
nahi
ez nuenik. Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen.
|
|
Hau hainbesteraino bizituz joan zitzaidan, non ez baitakit zerekin konparatu oinaze hau. Eta ez zen sekula ere eta inola ere beldurragatik, Jaunak otoitzean egiten zizkidan dohainez eta Hari nion zor handiaz oroituz, zein gaizki ordaintzen nion ikusten nuenez gero, ezin nuelako jasan baizik; eta biziki haserretzen nintzen erruagatik negar eginez isurtzen nituen malko ugariak zirela eta, ontzeko biderik nekez hartzen nuela ikusten nuenean, okasioan jarriz gero ez zirela
|
nahiko
ez erabakiak ezta nekeak ere berriro ez erortzeko ikusten nuenean. Malko gezurrezkoak iruditzen zitzaizkidan eta gero erru handiagoa, Jaunak haiek ematean eta hain damu bizia ematean egiten zidan mesede handia ikusten nuelako.
|
|
Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik
|
nahi
ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek on egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo haiek ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gonbidatzen ditu eta makurrarazten mundukoak bertakoak diren gauza askori jarraitzera.
|
|
Uste dut zuzen nengoela duintasun handi handi hori
|
nahi
ez izatean, hartaz hain gaizki baliatuko bainintzen. Baina Zuk, ene Jauna, nahi izan zenuen, ia hogei urtez baliatu naiz gaizki mesede honetaz eta?
|
|
haiek mespretxu eta irainen bidetik baizik ez zihoazela. Honek beldurrez ibilarazten nau, burua jasotzen ausartuko ez banintz eta agerian agertu
|
nahi
ez banu bezala, jazarpenak ditudanean egiten ez dudana. Arima benetan bere buruaren jabe da, gorputzak sentitzen badu ere, eta bestalde, nahigabeturik nabil; ez dakit nik nola izan daitekeen hau; baina horrelaxe da:
|
|
Hori hainbesteraino zen, non, pentsaturik, nahiago bainuen bizirik lurpera nazaten hori baino. Eta honela, neure baitan biltze edo liluramendu handi hauek hasi zitzaizkidanean, jendearen aurrean ere ezin nik eutsi, eta lotsa lotsa eginda geratzen nintzen, inork ikusteko lekuan agertu ere
|
nahi
ez nuela.
|
|
17 Egia esan, ez dago beldur izateko arrazoi gutxi, eta honek izan behar luke nire beldurra, eta ez apaltasunak, uzkurtasunak baizik. Izan ere, Jainkoak munduaren begietan horrela ibil dadin baimentzen duen arima ongi molda daiteke munduaren martiri izateko, berak munduarentzat hil
|
nahi
ez badu, munduak berak hilko duelako. Egia da ez dudala ikusten munduan ongi deritzodan gauzarik, pertsona onengan hutsegiterik ez onartzea baino besterik, marmar eginaren eginez perfekziorantz bultzatzeraino.
|
|
7 Hara joan nadila esatean, Gotzainak egindakotzat jo zuen, eta arrazoiz, eta joateko abisua bidali zidan. Hala ere, Artzapezpikuagan nolabaiteko gogorik eza sumatu nuela iruditu zitzaidan, eta egiten zidan mesedea eskertuz idatzi nion; baina uste nuela txarrago zela fundazioa hiriak
|
nahi
ez zuela egitea, esan gabe egitea baino, bera arazo handiagoetan sartuz (itxura denez, igarri egin nuen kontrakotasunik izanez gero, zein laguntza eskasa izango nukeen harengan); [esan nion] ni neu saiatuko nintzela lortzen; eta hala ere zailtzat jo nuen, horrelako gauzetan izaten diren kontrako iritziengatik; eta Palentziako gotzainari idatzi nion, ordukoz bere horretan gera zedila eskatuz, uda ... Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren.
|
|
Bai mozkorturik egon behar zuela arima santu honek, inork enbarazu egin gabe bere Senarraz gozatzea baino besterik gogoan ez zuela! Eta bai erabaki finkoa zuela mundukorik gehiago
|
nahi
ez izateko, haren atsegin guztietatik honela ihes egiten baitzuen!
|
|
Hemen dago Jainkoa pozik eduki nahi duten arimentzat hain estimagarria den bakea. Izan ere, egiaz obedientzia santu honetan etsia badago eta adimena hari emana badu, bere aitor entzulearena eta, erlijiosoa bada, bere nagusiarena baino beste iritzirik izan
|
nahi
ez duela, deabruak utzi egingo dio bere etengabeko kezkekin erasotzeari, ezer irabazi baino gehiago galdu egiten duela ohartzen baita; eta gure eragin zalapartatsuak ere, bere borondatea egitera eta gure pozerako gauzetan arrazoia ere mende hartzera jotzen dutenak, gelditu egiten dira, Jainkoaren ordezkotzat hartzen dutenaren mende beren burua jarriz, erabaki sendoz beren borondatea Jainkoaren bo...
|
|
Gotzainari, geroago esan zidanez? zentzugabekeria handia iruditu zitzaion, une hartan aditzera eman ez bazidan ere eta eragozpenik jarri
|
nahi
ez bazidan ere, oso maite ninduelako eta nahigaberik eman nahi ez zidalako. Neure adiskideek hainbat gauza esan zizkidaten, baina nik ez nien jaramon handirik egiten; izan ere, haiek duda mudakotzat zutena niri erraza iruditzen zitzaidan eta ezin nuen buruan sartu ez zela ongi burutuko.
|
|
Gotzainari, geroago esan zidanez? zentzugabekeria handia iruditu zitzaion, une hartan aditzera eman ez bazidan ere eta eragozpenik jarri nahi ez bazidan ere, oso maite ninduelako eta nahigaberik eman
|
nahi
ez zidalako. Neure adiskideek hainbat gauza esan zizkidaten, baina nik ez nien jaramon handirik egiten; izan ere, haiek duda mudakotzat zutena niri erraza iruditzen zitzaidan eta ezin nuen buruan sartu ez zela ongi burutuko.
|
|
Eta horrela da obedientziari dagokionez. Gogorra izango litzateke, Jainkoa berari axola zaion gauzaren batera joateko guri argi eta garbi esaten aritu, eta guk
|
nahi
ez izatea, Berari begira egotea baizik, horrela egonez atsegin handiagoa hartzen dugulako. Jainkoaren maitasunean aurrera egiteko era ederra!
|
|
Nik ikusi ditudan guztietatik obedientziarako joera handienetakoa duen arima da, eta horrela berarekin harremana duten guztiei itsasten die. Jaunak ongi ordaindu dio, bada, nola ez dakiela, perfekziora heldu direnek duten espirituzko askatasun hain estimatu eta maitatuarekin aurkitu zen, bizitza honetan desira daitekeen zorion osoa dagoen askatasun horrekin; izan ere, ezer
|
nahi
ez dutela, guztia daukate. Lurreko gauzetatik ezerk ez die beldurrik ematen ezta ez dute ezer desiratzen ere, ez dituzte nekeek asaldatzen, ezta pozek mugitzen ere.
|
|
Tristea litzateke toki baztertuetan soilik otoitzari eman ahal izatea. Konturatzen naiz ezin izango dela ordu asko eman horretan; baina, oi ene Jauna!, zein indar handia duen zure aurrean bihotzetik irtendako intziri batek, nahigabezkoak, erbeste honetan egotea
|
nahiko
ez dela, Zutaz gozatzen bakarrean egon gaitezkeen horretarako aukerarik ez baitigute ematen!
|
|
Gracián i] argi egitera niri argi diezadan, eta era berean Jesu Kristo gure Jaunak eman zidala hura; eta honekin belaunikatu nintzen eta neure bizi guztian hark esaten zidana egingo nuela hitzeman nuen, Jainkoaren eta nik obedientzia zor nien prelatuen aurka ez bazen. Jakinarazi nuen ez nuela neure burua behartzen gauza larrietan baizik, eskrupuluak saihestearren, esaterako, gauza bera behin eta berriro esanik, horretaz gehiago ez hitz egiteko esaten didanean edo nire atsegineko edota beraren atsegineko gauzak direnean, txikikeriak baitira, esana egin gabe utzi
|
nahi
ez direnak; neure hutsegite eta bekaturik ez diodala agertu gabe utziko, neuk dakidala, hau ere prelatuekin egiten dena baino gehiago baita; azken batean, Jainkoaren ordezkotzat izango nuela barrutik eta kanpotik.
|
|
9 Bera ikuskari honekin izu ikaraz geraturik, bere senarrari esan zion, Jainkoak seme alabarik eman
|
nahi
ez zuenez gero, mojen monasterio bat egin zezatela. Senarrak, hain ona zenez gero eta emaztea hain maite zuena, pozik hartu zuen eta non egingo zuten tratatzen hasi ziren.
|
|
11 Bera, hura ikustean, harri eta zur geratu zen eta han monasterioa egitea erabakirik eta poz eta bake handiaz beste inongo aldera joaterik
|
nahi
ez zuela. Eta elkarren ondoan zeuden etxe gehiago erosten hasi ziren, nahiko leku izan zuten arte.
|
|
Emazteari hain barruan sartu zitzaion, Jainkoak egitea nahi zuena alde batera uztea, hari ematearren, izan zela haren heriotzaren kausa, non beldur handiak hartu baitzuen. Jonas profetarena etortzen zitzaion gogora, Jainkoaren esana egin
|
nahi
ez zuelako gertatu zitzaiona; are gehiago, uste zuen zigortu egin zuela bera, bihotz bihotzez maite zuen iloba kenduz. Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere.
|
|
3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk
|
nahi
ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
|
|
11 Inori ere agindurik eman
|
nahi
ez izateko eran geratu zen, baina bere aitaren etxean ardura zuenez gero, andreei aginduak eman zizkiela konturatzen zen, ezin baitzuen gutxiago egin; horrela, haiek noiz lokartuko zain egoten zen oinetan muin egiteko, nekagarri baitzitzaion haiek bera baino hobeak izanik, beraren zerbitzuan aritzea. Egunez bere gurasoekin okupaturik egoten zenez gero, gau osoa ematen zuen otoitzean; hain lo gutxi egiten zuen, non ezinezkoa baitzirudien hala irautea, naturaz gaindikoa ez balitz.
|
|
guztiak gure Jauna gorestera eramaten gintuen apaltasuna. Ordenari eman zioten biek, inolako baldintzarik gabe, beraiei zegokien ogasuna; moja izateko hartu
|
nahi
ez bazituzten, ez zuten jarri inolako premia biderik. Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago.
|
|
...dena eginahalak egin arren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke
|
nahi
ez entzuterik, ez ikusterik eta ez ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko dira.
|
|
Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat
|
nahi
ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik nahi ez badut ere.
|
|
Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat nahi ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik
|
nahi
ez badut ere.
|
|
21 Esan dudan hau guztiau da nire ariman, gehienetan, gertatzen dena, nik uler dezakedanez, eta pentsamendua Jainkoagan izan ohi dut etengabe, eta beste gauza batzuetan ari banaiz ere,
|
nahi
ez dudala ere, diodanez, ez dakit nork iratzartzen nauen; hau ez da beti gertatzen, garrantzizko gauza batzuetan ari naizenean baizik; hau, Jainkoari eskerrak, tarteka marteka izaten da, eta ez nire pentsamendua beti hartzen.
|
|
Honek poz pixka bat eman zion. Hala ere, gelak utzi zizkiguten arte ez zen neke gutxi izan; izan ere, han zegoen gela on bat hemengo andre alargun batek hartu zuen alokairuan, eta ez bakarrik ez zigun utzi nahi izan (urte erdian hara joango ez bazen ere), are gehiago, ez zuen ongi hartu etxearen gorenean, teilatupean, gela batzuk guri eman izana, haietako batek bere gelara ematen zuelako; eta kanpotik giltza izatea
|
nahiko
ez, eta barrutik iltzez josi zuen. Horrez gainera, kofradiako kideek ospitalearen jabe egingo ginelakoan zeuden; zentzu gabeko ustea zinez; kontua beste bat zen:
|
|
Nik idatzi nion ez nuela halakorik nahi, bildutasunezko pertsonen etxeetan ohikoa zela hori, eta halako itxura ez agertzearren, gurutze bat jartzen ere ez nintzela ausartu, eta hau egia da. Erakusten zuen borondate on eta guzti ere, baimena eman
|
nahi
ez zuela jarraitzen zuen.
|
|
8 Hainbeste gauza esan nitzake honelakoak; horiek ongi berresten dute nik darabilkidan ideia, hau da, ez zaiola arimari berehala sinetsi behar; astia har dezala eta bere burua ongi ulertzen saiatu, gertatzen zaionaren berri eman baino lehen, aitor entzulea engaina ez dezan, engainatu
|
nahi
ez duela; izan ere, gauza hauetan eskarmenturik ez badu, jakintsuena bada ere, ez da nahiko izango ulertzeko. Ez dira urte asko, nahiko denbora gutxi baizik, gizon batek honelako gauzekin nahiko nahasi zituen hainbat pertsona oso jakintsu eta espiritual, Jaunaren mesedeen esperientzia hau zuenarekin tratatzera etorri zen arte; orduan argi ikusi zuen zorotasuna zela begitazioarekin batera, une hartan agerian ez bazen ere, oso ezkutuan baizik; orain dela gutxi argi eta garbi agertu zuen Jaunak, pertsona honek aurretik ez ziotela sinesten eta gorriak ikusi bazituen ere.
|
|
9 Gauza hauengatik eta hauen antzeko beste batzuengatik, oso komenigarri da ahizpa bakoitzak hitz egin dezan argi eta garbi priorearekin bere otoitzari buruz, eta honek kontu handiz begira ditzala ahizpa haren izaera eta perfekzio maila, aitor entzuleari dei egin diezaion, kasua hobeki ulertzeko, eta berarentzat berariaz aitor entzulea hautatzeko, ohiko aitor entzulea halako gauzetarako
|
nahiko
ez balitz. Kontu handia izan bezate honelako gauzak ez komunikatzeko, oso Jainkoarenak badira ere, eta mirarizko mesede ezagunak badira ere?, kanpokoekin, ezta isilik egoteko zuhurtasunik ez duten aitor entzuleekin ere, hau oso garrantzitsua delako, uste duten baino garrantzitsuagoa, eta ez dezatela batzuek besteekin ere erabil.
|
|
Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat. Ireki iezazkiezu, ene Jainko, begiak; aditzera emaiezu, seme alabei izan behar dieten maitasuna, hainbesteko kalterik egin ez diezaieten eta beraien aurkako kexurik izan ez dezaten Jainkoaren aurrean, azken epaiketa hartan,
|
nahi
ez badute ere, han gauza bakoitzaren balioa ezagutuko baitute.
|
|
Zer zen zure jabetza, ene Jauna, lanak, nekeak eta desohoreak baizik, heriotzako trantze garratza igarotzeko ere ez baitzenuen izan egur bat baino besterik? Azken batean, ene Jainkoa, zure seme alaba egiazkoak izan eta herentziari uko egin
|
nahi
ez diogunoi, ez zaigu komeni sufrimenduei ihes egiterik. Zure armak bost zauriak dira.
|
|
3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk
|
nahiko
ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz.
|
|
4 Berriro diot, gaitz hau izan duten pertsona asko ikusi eta tratatu duenak bezala, ez dagoela harentzat ahal duzuen bide eta era guztietatik lotzea baino beste erremediorik. Hitzak
|
nahiko
ez badira, erabil zigorrak; zigor txikiak nahiko ez badira, handiak; hilabete kartzelan edukitzea nahiko ez bada, lau hilabete: haren arimei ezin diezaiekezue on handiagorik egin.
|
|
4 Berriro diot, gaitz hau izan duten pertsona asko ikusi eta tratatu duenak bezala, ez dagoela harentzat ahal duzuen bide eta era guztietatik lotzea baino beste erremediorik. Hitzak nahiko ez badira, erabil zigorrak; zigor txikiak
|
nahiko
ez badira, handiak; hilabete kartzelan edukitzea nahiko ez bada, lau hilabete: haren arimei ezin diezaiekezue on handiagorik egin.
|
|
4 Berriro diot, gaitz hau izan duten pertsona asko ikusi eta tratatu duenak bezala, ez dagoela harentzat ahal duzuen bide eta era guztietatik lotzea baino beste erremediorik. Hitzak nahiko ez badira, erabil zigorrak; zigor txikiak nahiko ez badira, handiak; hilabete kartzelan edukitzea
|
nahiko
ez bada, lau hilabete: haren arimei ezin diezaiekezue on handiagorik egin.
|
|
15 Hernando Ahumada eta Pedro Ahumada jaunei ez diet idazten, astirik ez dudalako; laster idatziko diet. Jakin beza berorrek gure sekretu honen berri dakitenek (gure negozioaren berri) miraritzat dutela berorrek hainbeste diru eta halako garaian bidali izana. Uste osoa dut Jainkoagan, gehiago behar dezadanean, berorrek
|
nahi
ez badu ere, Hark bihotzean jarriko diola lagun diezadan.
|
|
Baina zer dira, bada, mundu honetako desberdintasunak: hau berorren gorentasunaren zerbitzuan egon daitekeela eta berak
|
nahi
ez; nik, ordea, gogoz egingo nukeela, baina ezin dudala! Gauza hauetatik eta txarragoetatik igaro beharra dugu gizakiok, eta oraindik ez dugu ulertzen mundua, eta ez da nahi izaten hura uztea.
|
|
Etor bitez hona bideratuak berorren gorentasunaren gutunak eta mezuak, aurrera, nagusiagana, igarotzea
|
nahi
ez badu.
|
|
2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, Aita Jeneralak eta Aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu
|
nahi
ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
|
|
3 Israelgo Jainko handi honek bere sorkarietan goretsia izan nahi du, eta horrela beharrezko dugu berorren aitatasunak aurrean duena, hau da, haren ohore eta aintza, eta ahal dugun guztia egin, guk batere
|
nahi
ez izateko, Haren Maiestateak izango baitu ardura hori, ongi baderitza; guri dagokiguna da geure ezereztasunaz konturatzea eta hartan haren handitasuna ager dadila. Baina bai inozoa naizela, eta bai barre egingo duela ene aitak hau irakurtzen duenean!
|
|
Fundatu ditudan etxeetan
|
nahi
ez nituen gauza gutxitan amore eman dudala uste ote du, ene aita, noski, gauza askotan baizik.
|
|
2 Hemendik aterako dutena, Jainkoak osasuna emango balio ere, aurrerantzean hura ez ikustea da, eta berori gabe geratzea, horrela ordaintzen baitio Jainkoak gaizki zerbitzatzen duenari, eta berorrek ikusiko du jende hain liskarti eta beti halako ernegua ematen didanaren kontua zertan amaitzen den, eta horrela eskatzen diot esan diezaiola nire partez Beatriz horri. Harekin oso haserre nago, hura aipa dadin ere
|
nahi
ez dudala. Arren eskatzen diot berorri esan diezaiola, komunitateko buruari edota etxean egiten denari kontra egiten sartzen bada eta nik jakiten badut, garesti aterako zaiola.
|
|
Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak
|
nahi
ez badu ere, tarteko egingo dute. Biziki pozten nau berorren jauntasuna hain libre izateak, penarik ez izateraino.
|