Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Oraina eta geroa, etorkizuna eta egungoa, horra hor, urri nahiz oparo, berezko eta betiko harremanak. Horiei adi egon behar du legegileak, berak ezarritako erakundeak lur gaineko euskarrietatik bakartuta ikusi nahi ez baditu. Berezko harreman horiek ahalbideratzen dute herri baten nortasuna eta eitea ez galtzea, herri hori azkendua edo hori baino makurragoa dena, beheratze maila espantagarrian amildua izan ez bada.
‎Psikologiak ere behartuta ikusi zuen bere burua postulatu positibistak onartzera, Vienako Zirkuluak hasiera emandako erreketan erori nahi ez bazuen behintzat. Ikerketa eta ezagutzaren benetako formatzat onartua izateko, baldintza bat kontuan izan behar zuen psikologiak, alegia:
‎Lehenengo eta behin, egiaztagarritasun printzipioa soilik partaide batzuen esku geratu zen, eta berauek ziren printzipio hau beste batzuk baino hobea zela frogatu eta erakutsi behar zutenak. Bestaldetik, Schlicken ‘eskuin alderdiak’ distortsio pragmatisten aurkako iritzia bere egin zuen, zeren, Carnapek haiek erlatibismopean sartu nahi ez zituen arren, erlatibismo haztegia zen nolabait. Egiazkoa zer zen nahi zuten jakin, zer eta zeintzuk ziren egiazko enuntziatuak edota postulatuak, hau baitzen modu bakarra ezagutzari oinarri finkoa eskaintzeko.
‎termino bat esanahi ezaguturiko beste termino batzuen bitartez definitzen da. Baina, gurpil definizionalean edo infiniturako erregresioan erori nahi ez bada, terminoek, bere oinarrian, beste termino batzuk ez diren zer edo zerrekin egon behar dute loturik. Hala, oinarri horretan, termino primitiboak edo definigaitzak daude; hauen esanahia beren erreferentziak seinalatuz aurkitzen ditugu, terminoei dagokien zerbait hori seinalatuz.
‎Rhees, E. Anscombe eta G.H. Von Wright ordeinu betearazle izendatu zituen. Otsailean, oso gaixorik, Bevan doktorearen etxean egon zen, ospitalean hil nahi ez zuelako. Azken hilabeteetan Uber Gewifiheit idazkiaren 300 paragrafoak idatzi zituen.
2001
‎Mendebaldeko kulturan egon den fundamentalismo modu agian famatuena, baina ez bakarra, kristautasuna izan da, bizi dugun mundu hau deskribatzen duena: ezerk kontra egin ezin dielarik aro batek besteari jarraitzen diola erakusten digu; edo nolatan gizakiak nahi ez arren hilkorrak diren halabeharrez, eta bizitzaren jabe direla bere buruari bizitza eman ez badiote ere; abisatzen digu munduak ere ezin izan duela bere burua sortu. Munduaren ezintasun honek eta bestelako ahuldadeek mundua hauskor eta kontingente bihurtzen dute kristauaren begietan, eta kontingentzia horren azalpen bat bilatzen du, eta ahuldade eta ezintasunen gainetik munduak dituen existentzia, erregulartasuna eta nolabaiteko indarraren zergatia ere bilatzen ditu.
‎Gogoak gogoaz gogoaren abstrakzioa egitea. Abstrakzioa egitean —eta beste ariketa orotan— gure maitamen/ ezagumena erabiltzen ari garelako, nahi eta nahi ez. Gogoaren ziurtasun naturalaz (aurrerago zehaztuko duguna) dihardugu beti.
‎Eta askatasunaz hornituta ateratzen dela jadanik, egia eta gezurra, ibilaldian bide zuzena eta okerra bereizteko ikusi eta ebatsi ahalmenez ateratzen dela. ‘Izaki pentsalari’ lez jarduteko, ‘izaki maitale’ lez hasi behar duela, nahi eta nahi ez. Eta jardun eta amaitu izaki maitari lez.
‎Eta epaia eman aurretik, gogoa gogoetan ari da. Eta nahimenaren nahiari ezetza ematea, gogoaren gogoa bere nahimenaren nahia ez bezalakoa delako sortzen zaio. Eta oroimenak gogoratu ezin didana, nik nolabait gogoan daukadala baiesten dut, badela horren aztarnarik nigan.
‎" V. Tesiaren osagai eta ondorioak" Logika eta, batez ere, analisi argi sakon zehatzaz ondorioztatutakoak direla. Ez du horrek esan nahi ez dudala neuk osagai eta ondorio horiei buruz iritzi desberdinik. Ez da, baina, hemen, lekua, zehaztasun eztabaida horretan sartzeko.
2002
‎Bortizkerian oinarritu den botere monarkikoak delitu egile gutxi atxiki eta, prebentzio funtzio gisa, hauei zigor esanguratsuak ematean oinarritzen du bere eraginkortasuna. Honek panoptikoak baino koste politiko eta ekonomiko handiagoa ekarriko du, zeinak kontrolaren eta zaintzaren bitartez delitu egilearengan deliturik ezin egin ahal izatea eta kasurik onenean nahi ez izatea eragingo duen. Delitu egilearen bergizarteratzeak delituaren prebentzio orokorra eragingo duelako uste sendoa dago.
‎Benthamen apustua ustezko kontrolaren eraginkortasunean datza, hau da, presoa une oro ikuskatua sentituko da, ez daki noiz dagoen begia berari so eta, badaezpada ere, ez du jarrera gaiztorik egingo. Norbere barruan txertatuko du kontrolatzailea deliturik egin nahi ez izateraino, bergizarteratzeraino. Ordu arteko ereduak, kontrolatzaile/ zaintzaile ugari ezarriko ditu arau urratzaileak atxikitzeko eta zaintzaile kopuruak delituaren ezabaketan eragin zuzena izango du.
2003
‎Beraz giza-izaera bitan erdibitu zenez, zati bakoitza bere erdiaren falta sentituz, elkartu egiten ziren. Eta besoekin besarkatuta eta elkarri lotuta, atzera batzea desiratzen, gosez hiltzen ziren eta bestelako utzikeriaz, bereizirik ezer egin nahi ez izateagatik. b Eta erdietako bat hil eta bestea gelditzen zenean, gelditutakoa beste bat bilatu eta lotzen zitzaion, bai osoaren emakumezko erdia topatuta (orain emakumea deitzen dioguna) bai gizonezko erdia, eta horrela hiltzen ziren. Baina Zeusek errukiturik beste irtenbidea asmatzen du eta beren sexu organoak aurrealdera aldatu zituen, ordura arte kanpoan baitzituzten eta ez zuten elkarrengan sortu eta erdibitzen c lurrean baizik txitxarrek bezala.
‎...ik, azkar, eta osasuntsu izanik, osasuntsu —agian batek ezaugarri horietaz eta horrelako guztiez pentsa lezake, horrelakoak diren gizakiek eta ezaugarri horiek dauzkatenek dauzkaten ezaugarri berberak desic ratu egiten dituztela ere; tronpa ez gaitezen, horregatik diot—, horiek, Agaton, hausnartzen baduzu, derrigor eduki behar dute oraintxe bertan dauzkaten gauza horiek guztiak, nahi eta nahi ez, eta nork desiratuko luke hori bada. Baina batek esango balu:
‎" Ni osasuntsu nago eta osasuntsu egon nahi dut, eta aberats naiz eta aberats izan nahi dut, eta dauzkadan gauza horiexek berak nahi ditut", esango genioke: " Zuk, gizona, aberastasuna eta osasuna eta indarra edukita, gerorako ere horiexek nahi dituzu eduki, oraingoan behintzat badauzkazu-eta, nahi eta nahi ez. Azter ezazu bada, hori diozunean ‘Badauzkadanak nahi ditut’, honako hau baizik ez ote duzun esaten:
‎Esate baterako, norbaiti kontzeju kargu baterako dei egiten bazaio edo justiziak norbaiti komisio bat ematen badio, subjektu horrek betebeharra bete behar du, eta ezin dio horri ukorik egin, desenkusa legitimorik ez badu. Era berean ere, norbaiti tutore izateko deitzen bazaio, haren betebeharra da, berak hori nahi ez arren, umezurtzari begira gurasoaren eginkizuna betetzea, umezurtz hori beraren zaintzapean geratzen baita. Norbait absente dagoen bitartean, lagun batek haren negozioak administratzen baditu, absente dagoenak ezer jakin gabe, absentearen betebeharra da lagunari itzuli edo ordaintzea horrek zentzuz gastatu duena, eta, orobat, lagunak ondo administratu duena baieztatzea.
‎Hori dela eta, tutorearen betebeharra da umezurtza bera eta horren ondasunak zaintzea, haren ardurapean dauden bitartean; tutoreak, halaber, zaintza onak eta administrazio onak erakartzen duten guztia bete behar du. Ildo beretik ere, norbaiti ogibide publiko bat betetzera deitzen bazaio, nahiz eta berak ogibide hori nahi ez, behar bezala bete behar du. Azkenik, tartean inolako hitzarmenik egin gabe, norbaitzuk erkidegoan gauza baten jabe badira (adibidez, jaraunsle moduan edo antzeko egoera batean), elkarri zor diote bakoitzaren betebeharrak ondorioztatzen duen guztia.
‎4 Gerrak, maiz sarri, bi nazioren monarkek euren artean dituzten liskarren ondorio arruntak izaten dira. Nazioek, elkarren gain lokabe izanik ere, epaile erkiderik ez dutenez gero, euren kabuz administratzen dute justizia, armen indarraz baliatuz, baldin eta bakea lortzeko bitartekaririk ez badute edo nahi ez badute. Kasu horietan, euren arteko liskarren lege eta erabaki gisa onartzen dituzte Jainkoak gerra horiei ematen dizkien emaitzak.
‎Hori gorabehera, arrazoiaren argiak badu behar besteko indarrik, bidegabe jokatzen dutenek ere justiziaren berri izan dezaten, eta justiziaren aurkako egintzak kondenatuak eta gorrotatuak izan daitezen. Bestalde, guztion interesa denez besteek erregela horiek betetzea, gehienok erabaki dugu erregela horiei men egitea, eta, are gehiago, haien menpe jartzea erregelok bete nahi ez dituztenak eta euren antzekoekin bidegabe jokatzen dutenak. Horrek guztiak erakusten du Jainkoak espiritu guztietan barneratu dituela justiziarekiko ezagupidea eta maitasuna; horiek izan ezean, gizarteak ez luke luzaroan iraungo.
‎errua norberaren talentuari edo eskura dauden lanabesei botatzea, eta beste arazo bati ekitea. Denborarik galdu nahi ez badu, zientzialariak gai izan behar du funtsezko anomalia baten eta hutsegite soil baten artean bereizteko.
‎Zientziagintza ‘normaldua’, Kuhnek erabiltzen duen zentzuan, existitzen da. Iraultzaile ez diren edo, zehatzago esateko, oso kritikoak ez diren profesionalen jarduera da; une bateko dogma nagusia onartzen duen zientzia ikaslearena; hari desafio egin nahi ez dionarena; eta teoria iraultzaile berri bat onartzen duenarena soilik beste gehienek onartzeko prest baldin badaude —hau da, modan jartzen bada— Moda berri bati eusteak beharbada hura inposatzeko behar izan zenaren besteko kemena behar du.
‎Are garrantzitsuagoa, burutzapen horrek amaiera irekia du, era guztietako ikerketak uzten baititu egiteke. Eta, azkenik, onartutako burutzapen bat da, jadanik berarekin lehiatu duten edo alternatibarik aurkeztu nahi ez dioten kideez osatutako talde batek bere egin duen heinean. Aitzitik, kide horiek modu askotara saiatzen dira hura hedatzen eta ustiatzen, laster ikusiko dugun legez.
2004
‎Egia da gaur egun praktikatzen denak benetan gauza gutxi duela halako baliagarritasun handikoa izango dena, baina bera gutxietsi nahi ez badut ere, segurutzat daukat ez dagoela inor, lanbide horretan dihardutenak barne, aitortzen ez duena ezagutzen dena ez dela ezer ezagutzeko dagoenaren ondoan; eta gainera ezin konta ahala gaixotasunetatik aska gaitzakeela, bai gorputzekoetatik, bai adimenekoetatik, eta, agian, baita zahartzaroko ahuleziatik ere.5
‎Etika ez da eremu pribatu eta intimora mugatu beharreko esparrua, eta are gutxiago isildu beharrekoa. Etikak osotoro bizi gaitu, onartu nahi ez badugu ere, ororen buru izaki etikoak gara gizakiok, baita etikoki jokatzen ez dugunean ere. Hizkuntzak bezala bizi eta barne zeharkatzen gaitu etikotasunak.
‎" gure barruan puskatuta gaude. Izan nahi ez genukeen gauza asko ere bagara. Ez dugu moral bera praktikatzen batzuekin eta besteekin.
‎Bai ordea aldarri egingo dut irudikatu hitzak eta bere eratorri guztiek errepresentatu hitzak eta bere sokakoek baino jatorri euskaldunagoa dutela eta, gure gaiari zuzenkiago lotuz, haiek baino egokiagoak direla latinezko repraesentare, repraesentatio adigaiak adierazteko. Gure hizkuntza beste hizkuntzen mendeko bihurtu nahi ez badugu, eta batez ere euskara herren eta zurrun bat nahi ez badugu, bada ordu bere ahaltasun eta ahalbide guztiez baliatzeko, gogoeta filosofikoetarako ere gai izan dadin eta ‘jakite hegoek igoa’, Lizardik amestu zuen bezala. Argi dago, erdal ‘representar’ (‘representer’/ ‘to represent’) aditza eta horren eratorria den ‘representacion’ (‘representation’/' representation’) izena latinezko repraesentare eta repraesentatio tik datozela hurrenez hurren.
‎Bai ordea aldarri egingo dut irudikatu hitzak eta bere eratorri guztiek errepresentatu hitzak eta bere sokakoek baino jatorri euskaldunagoa dutela eta, gure gaiari zuzenkiago lotuz, haiek baino egokiagoak direla latinezko repraesentare, repraesentatio adigaiak adierazteko. Gure hizkuntza beste hizkuntzen mendeko bihurtu nahi ez badugu, eta batez ere euskara herren eta zurrun bat nahi ez badugu, bada ordu bere ahaltasun eta ahalbide guztiez baliatzeko, gogoeta filosofikoetarako ere gai izan dadin eta ‘jakite hegoek igoa’, Lizardik amestu zuen bezala. Argi dago, erdal ‘representar’ (‘representer’/ ‘to represent’) aditza eta horren eratorria den ‘representacion’ (‘representation’/' representation’) izena latinezko repraesentare eta repraesentatio tik datozela hurrenez hurren.
‎Lehenik, gorago esan dudanez, ez da batere garbi gertakari bat inolako konparaziorik gabe deskriba daitekeenik. Konparazio bat utz dezaket, bai, baina beste konparazio baten beharrean aurkituko naiz, nahi eta nahi ez. Bigarrenik, Wittgensteinek ez digu behar bezala argitzen zergatik hasieran konparazioa zirudiena, orain funtsean zentzurik gabekoa dela dirudien.
‎Bide luze eta neketsua, zinez, Cencilloren eskutik proposatzen duguna, baina egin beharrekoa etikaren arloa gure apeten, arima egoeren edota uste erdi ustelen gatibu egin nahi ez badugu eta erlatibismo hutsean eroriko ez bagara.
‎Metafisika edo zientifismo orojakilearen kontrako terapia epistemologiko —eta etiko— ezin hobea dateke hori. Filosofoek eta zientzialariek umildade handiagoa behar lukete; beren mugak ongi jakin eta aitortu behar lituzkete, dogmatismoan edo alferreko (zentzugabeko) eszeptizismoan erori nahi ez badute. Izan ere, Wittgensteinek terapia epistemologiko bat aldarrikatzen du eta metodo jakin bat proposatzen digu horretarako:
‎/ Perpausok gainditu egin behar ditu, orduan ikusiko du zuzen mundua" (6.54). Horretaz jabetu nahi ez izateak eraman zituen neopositibismoa eta hainbat mugimendu analitiko metafisikaren heriotza aldarrikatzera. Wittgensteinek ez du metafisika kondenatzen, zedarritu egiten du.
‎(Neo) positibismoak metafisikaren heriotza aldarrikatu zuen, baina Wittgensteinek metafisika jakin baten kontra dihardu bakarrik. Hizkuntzaren mugak ezagutu eta aitortu nahi ez dituen metafisikaren aurka, hain zuzen ere. Wittgenstein Kanten ezagupen filosofiarekin beti bat ez etorri arren, filosofo alemaniarraren irakaspenak aintzat hartu nahi ez dituen metafisika idealista orojakileari aurre egiten dio.
‎Hizkuntzaren mugak ezagutu eta aitortu nahi ez dituen metafisikaren aurka, hain zuzen ere. Wittgenstein Kanten ezagupen filosofiarekin beti bat ez etorri arren, filosofo alemaniarraren irakaspenak aintzat hartu nahi ez dituen metafisika idealista orojakileari aurre egiten dio. Idealismo tradizionalak (Hegelena barne, Wittgensteinen ustez, itxura guztien arabera3) diskurtso osobete eta behin betiko bat eraiki nahi izan du, menderik mende, errealari buruz eta, besterik uste arren, huts egin du beti.
2005
‎Aurreko hori bakarrik dagokie zuzenbidearen betetzea errazteko indarrean jarri diren erakunde eta legeei. Bada, gizakume askok, berez ahulak, eta eurak baino indartsuagoak direnen meneko izan nahi ez dutenak, elkarrekin aditu, indar erkideak bildu eta auzitegietan euren eskubideei eusteko konpromisoa ondu dute, guztiak baturik banan banan garaitu ezinak izango liratekeen horiek nagusitu ez daitezen. Esangura horretan onar daiteke esan ohi den hori, alegia, zuzenbidea indartsuenaren hitza dela eta ondorenez, kanpo eraginik ez duela, indarrak laguntzen ez badio:
‎Hemen ere baztertu behar da osterantzeko muturra, ustearazteko makurra dela okerrik gabekoa edota besteekin gaiztoak izan nahi ez eta gure buruari kalte egin. Helburutik kanpo geratzen dira bata zein bestea, bertatik urrun zein hurbil doazen geziak.
‎Hizkuntza eta bizia kontzeptu bananezinak dira eta, esparru honetan, ikaskuntza birsortzea baino ez da" 145 Hemen aurkitzen dugu, berriz ere, gizatasunaren eta linguistizitatearen arteko sakoneko lotura, zeinen arabera ezinezkoa den gizakia aztertzea bere hizkuntza kontuan hartu gabe, ezta hizkuntza ikertzea ere berau erabiltzen duen gizakia kontsideratu gabe. ...Honek, jakina, badu eraginik ikas irakas estrategia ezberdinak diseinatzerakoan, ze" hizkuntza, nahiz eta lehen begiradan horrela dirudien, ez da egiaz irakasten uzten baizik eta bakarrik gogoan esnatzen", eta, zentzu honetan, irakasleak ikasleari" hizkuntza bere kabuz eta bere baitatik garatzen hasten deneko haria bakarrik eskain" diezaioke146 Hizkuntzak bere izateari uko egin nahi ez badio eta benetan hizkuntza izan nahi badu, gizakiarengandik pasiboki onartua izatearekin batera, ezinbestekoa du gainera honengandik berpiztua eta etenik gabe berraktibatua izatea. Hizkuntzen ikas irakaskuntza, beraz, perspektiba honetatik antolatu behar da, ze orduan bakarrik lagundu ahal izango dio honek gizakiari, bai bestelako mundu ikuskerak ezagutzen eta ulertzen, baita hauei esker bere mundu ikuskera propioa aberasten eta bere burua osatzen ere.
2006
‎Eman dezagun Mikelek Bilbon goizeko bederatzietan egoteko helburua duela. Eta orduan, Bilbora garaiz iristeko asmotan, esan dit ‘autobusa 8:30ean hartu nahi dut Donostian’ Ziur aski, nik esan diezaioket Mikeli bere nahia ez dela arrazoizkoa, Donostian ordu horretan autobusa hartuz gero, ezinezkoa baita Bilbora garaiz iristea. Humeren ikuspegian, mintzatzeko era hori okerra da.
2007
‎609 Ez nahi ez zuelako, ez Zeusen autoritateari errespetua ziolako, Zeus bera baino boteretsuagoa zelako baizik," bere akropolia zaintzen jagole izugarriak zeuzkalako, orobat", zehazten du Protagorasek.
‎Adibide moduan esan dezakegu —data historikoetan sartu eta errudunen bila hasi nahi izan gabe— euskararen normatibizazioa eta bertan emandako alfabetizazioa erlatiboki oso berantiarrak izan direla edo, bestela, aipatutako beste hizkuntzek horretan abantaila handia eramaten digutela. Horren haritik, bada, kontuan hartu behar da hezkuntza mailan hartzen diren erabakiak hartzen direla ere, egiaz, ezinezkoa izango dela urte gutxitan aurrerapauso izugarriak ematea, hau da, beroriek apaltasun minimo batez planteatu behar ditugula, frustrazioan erori nahi ez badugu bederen. Bestela, eta aurrekoarekin lotuta, euskararen auzia guztiona dela azpimarratu nahi dugu:
‎Euskararen berreskurapenean, azkenik, moduak eta erritmoak ere zaindu beharrekoak dira: gure hizkuntz politika kudeatzeko erak ezberdinak izan daitezke, bai, baina zaila da euskararen normalizazioaren zentzua kolokan jartzea, hain zuzen erabat normala delako batek bere hizkuntzan bizi nahi izatea eta bigarren mailako bezala tratatua izan nahi ez izatea. Ez dugu ahaztu behar, baina, euskalduntze bidean jarri nahi dugun beste hori ez dela hutsetik hasten —berau bere jatorrizko hizkuntzarekiko lotua dago jada—, eta, horrenbestez, bere eskubide pertsonalak kontuan hartu dira ere euskararen inguruko eskubideak aldarrikatzerakoan.
‎Zentzuzkoago eta zuhurrago da beti ezer ez esatea eta batek bere burua zehaztugabeko isiltasunaren atzean ezkutatzea. Edo, bestela, batek ikusten badu —behin hitz egiten hasi eta gero— besteak ez duela berarekin bat egiten, orduan hobe da hasitako hizketa konpromisorik gabeko zerbaitetara zuzentzea eta, egiaz, esaten hasitakoa esan nahi ez zelako itxura ematea. Antzeko zerbait —elkarrizketarako abiapuntuaren porrota— gertatzen da, ere, norbaiti gehiegi galdetzen zaionean eta horrek egiazko erantzun erabakigarria ematen ez duenean, hain zuzen galdetzen duenarekiko konfiantza nahikoa ez duelako.
‎bere berezko gaitasunen garapena bere eginkizuna izan daiteke" 18 Askatasun horrekin batera, baina, gizakiaren hezia izateko eta hezteko" obligazioa" dator: " Gizakia, existitzerakoan", honela dio Zubirik," ezinbesteko zeregin batekin topatzen da, alegia, bere burua egin beharraren zereginarekin" 19 Kontua da giza askatasuna erlatiboa dela ze, aipaturiko hezkuntzaren beharraren eta posibilitatearen haritik, gizakiak nahi eta nahi ez ekin behar dio bere burua osatzeari. Sartrek dioen bezala:
2008
‎— Bestalde, lehenik subjektua oinarrian ezartzen da norbera objektibo finko gisa; hortik abiatu ondoren beharrezko higidurak jarraitzen du determinazioen edo predikatuen aniztasunerantz; hor subjektu haren ordez nia jakituna bera agertzen da, eta predikatuen elkarlotzea eta haiek bermatzen dituen subjektua da. ...heinean eta haien arima den heinean, bigarren subjektuak, jakitunak alde batera utzi zuen hura eta bere gainetik bere baitara itzuli nahi zuen hura oraindik ere predikatuan aurkitzen du, eta predikatuaren higitzean ekilea izan beharrean arrazoitzaile gisa, hari predikatu hori edo hura egotzi balitzaio bezala, edukiaren norberaz arduratzen da oraindik, bere baitarako izan beharrean harekin elkartu nahi ez badu.
2009
‎eskapismo utopikoa eta determinismo zinikoa. Liburu garrantzitsu honetan, historiaren amaiera denik sinetsi nahi ez duten filosofiako hainbat izen kritikoki arakatzen edo aztertzen dira. Bensaidekin, banan banan eta sakon, polemikan aritu diren pentsalari garaikideak dira, hara:
‎Gizakia matematika hutsaren menpean jarri du. Gizakia (gizakia indibiduo bezala, pertsona bezala) matematika hutsa baino ezin da izan, zalantzagarria izan nahi ez badu. Zentzumenak, sentimenduak... baztertu behar ditu, ezin baitira neurtu, ezin baitira matematikoki klasifikatu.
‎Eta, honela, filosofiak zientziaren justifikazioa bilatuko du, garai honetan, autore alemaniarraren eskutik. Halarik ere, eta kontrakoa uste eta erran bada ere, Kanten nahia ez da zientzia berri hori ziurtatzea, haren ziurtasuna bilatzea. Inolaz ere.
2010
‎18 Agindu nahi izatea eta behartu nahi ez izatea asmo bateraezinak dira, ezjakintasuna kenduz gero; botoaren kasuan ere, hitza emateko asmoa badago, baina betebeharrik hartu gabe, kontraesana agertzen da.
‎Beraren gainetik dagoen norbaitek zerbait egitea nahi du. Hitzematearen bidez, ordea, gizakiak betebeharra hartzen du berarentzat; pertsona bakoitzak bere baitan du botere hori, eta berak erabakiko du bere modukoari, behekoari edo goikoari begira gauzatzen duen, ez duelako eskubidea egikaritzen inori begira, baizik eta bere buruari begira, eta ez du inor behartzen eskubide hori onartzera, hala nahi ez badu.
2012
‎Amodioak, beti arriskuz inguraturik dagoelako hain zuzen, trinkotasuna eta esanahia ematen dizkio bizitzari. Amodioan segurtasuna nahi izatea gerran hilketarik egoterik nahi ez izatearekin alderagarria da (amodioa zero= hilketa zero). Ez dago horrelakorik.
‎Eta baita politikan ere. Gehiegi sinplifikatu nahi ez badugu ere, hor oso interesgarria den zerbait badela azpimarratu nahi dugu.
‎Eta ontologia matematika da. Hori azaltzeko eskaintzen duen argudiaketa luzea jarraitu nahi ez duenak, azalpenaren laburpen bat irakurtzeko aukera du lehenengo manifestuan (1989).
‎Bertan, fenomenologiaren kategoriak oso modu zehatzean aztertzen dira. Hor ere, arestian esan bezala, bere argudiaketa luze eta sakona jarraitu nahi ez duenak, azalpen horien laburpen bat irakur dezake, oraingoan bigarren manifestuan (Badiou 2009a, bereziki 2, 3 eta 4 kapituluetan, 29). Heytingen aljebraren printzipio orokorrak bigarren manifestuko ohartxo batean agertzen dira (ikus 8 oharra, 123 or.). Bost erregela besterik ez ditu Heytingen egitura horrek.
2013
‎besteek zuri egitea nahi zenukeen guztia, egiezu zuk besteei (edo: ez egin besteei, zuri egitea nahi ez zenukeena). Alabaina, urrezko erregela ez da erlijioek bakarrik aldarrikatutakoa.
2014
‎Jarrera hori arima ederraren ispiluzko alderantzikatze moduko bat da, eskuak zikindu nahi ez dituena, bere itxura puruenean aurkitzen dugu lan zikin beharrezkoa egin nahi duten heroi eskuindarrak miresten dituztenengan; erraza da norberaren herrialdearen alde zerbait prestua egitea, norberaren bizitza sakrifikatzeraino; askoz zailagoa da krimen bat egitea norberaren herrialdeak behar duenean... Hitlerrek bazekien oso ongi nola joka zezakeen joko bikoitz horrekin Holokaustoaren gaian, Himmler izan zen bere Hagen.
‎2003an, Jurgen Habermas, Jacques Derrida, Richard Rorty eta beste filosofo batzuen gutun sinatuak argitaratu ostean, Europako balioen biziberritzeaz asko hitz egin izan zen Munduko Ordena Berri amerikartuaren aurkako antidoto gisa. Mundu mailako gertakizun bat baldin badago gaur egun Europako tradizioa kondentsatu eta haragitzen duena, hori da Bayreuth; beraz, Max Horkheimer parafraseatuz, Bayreuthi buruz hitz egin nahi ez dutenek hobe lukete ere Europari buruz isilik egotea.
‎Wotanek etengabe ‘kanporatzen’ du Siegmund: kanporatua, poliziak manifestariak kanporatzen dituen bezala, eta kanporatua, inkontzienteak izan nahi ez duena kanporatzen duen bezala. Lehenengo aldiz kanporatzen du bere aitak abandonatzen duenean, bigarren aldiz bere aitak hiltzen duenean, bere bidean trabeska sartzen delako.
2016
‎buruzagiek lege on eta zuzenak ekhar detzaten, bai eta atxikaraz behar den zintasunarekin, agertu gabe batzuendako ikhustate sobraniorik eta bertzerendako aiherkunderik; premia da menekoek burnzagieri jauspena ekhar diozoten eta hekien nahiak arthoski begira detzaten; premia da gauza sakratu batzueri bezala beha dezagun batak bertzearen zuzeneri, eta ez dezagun elgarri den gutieneko bidegaberik egin; premia da, hitz batez, gure lagun guzien alderat atxik dezagun adimendu xoilak berak paganoeri irakatsi deraien egin molde hau: Nihori ez egin hek guri egitea nahi ez dugunik, eta egin bertzeri hek guri egitea nahi ginituzken guziak (Erlisionea. Eskual Herriari dohazkon egiarik beharrenak, 1890, II. kap.).
‎National Life from the Standpoint of Science. ...hal dira arraza gorak.125 Kultura eta progresoa arraza zuri edo ariar gutxi batzuen monopolioa da (arraza grekoa, etab.). Horietako bat ingelesa duzu, bistan da; beste guztien artean bera gailen, herri hautua.126 Gero munduko parte gehiena okupatzen duen eta deus egiten ez duen, zibilizatzerik ere ez dagoen arraza jende ezengabe pila hori dago.127 Horiekin ez da odola nahastu behar, arraza hondatu nahi ez bada (espainolek egin dute oker hori). 128
2017
‎tentuz ibili banintz, objektuen antolamenduan erreparatu banu, eta abar; ihes egiten didan ezer ez printzipioz. Alabaina, Bestearen agertzeak situazioari aspektu bat ekartzen dio nik nahi ez nuena, menperatzen ez dudana eta ihes egiten didana printzipioz, Bestearentzat baita. Hori da Gidek airoski" deabruaren partea" deitu duena.
2021
‎Konpromisoa, beraz, historian salbuespenezkoa den gertakizun bati zor diogun fidelitateaz harago, elkarrekiko jarraitutasunean sostengatzen garen gizaberetxo osatugabeon kondizio ohiko eta ordinarioa da. Jatorrizkoa eta etengabea den besteen esku hartze nahiz jarraitutasunak etikoki interpelatuta eta konpromisoan jarrita, nahi ala nahi ez, erantzun kizuna dugu amaraun erlazional gisa izendatu dugun trama komun horretan. Azken boladan ikusten ari garen legez, etxean geratzean, musukoa eta eskularruak jartzean, distantziak errespetatzean..., nahi ala nahi ez, konpromisoan jarrita gaude, denon eta bakoitzaren (bereziki zaurgarrienen) bizitzak baitaude jokoan.
‎Jatorrizkoa eta etengabea den besteen esku hartze nahiz jarraitutasunak etikoki interpelatuta eta konpromisoan jarrita, nahi ala nahi ez, erantzun kizuna dugu amaraun erlazional gisa izendatu dugun trama komun horretan. Azken boladan ikusten ari garen legez, etxean geratzean, musukoa eta eskularruak jartzean, distantziak errespetatzean..., nahi ala nahi ez, konpromisoan jarrita gaude, denon eta bakoitzaren (bereziki zaurgarrienen) bizitzak baitaude jokoan. Gure jarraitutasun eta dependentzia askotarikoak kontuan izanik, halaxe gaude bizitzaren sostengurako ezinbestekoak diren bestelako dimentsioetan ere:
‎Nola birsortzen, gurutzatzen, artikulatzen eta elikatzen dira ardatz ezberdinak? Nahi ala nahi ez denok konpromisoan jarrita bagaude ere, erantzukizun hori nola kudeatzen da egun. Nork hartzen du bere gain?
‎Batetik, neoliberalismo patriarkalak norbere arrakasta eta porroten erantzule bakarra den ekintzaile buruaskian sakondu nahi du: " nahi baduzu, posible duzu"; edo bestela esanda, ez baduzu posible, nahi ez duzulako da, loser a zarelako. Kasu horretan, etengabeko errendimendu eta optimizaziorako galga diren loturetatik eta egitura publikoetatik askatzea lez ulertzen da burujabetza:
2022
‎Muga argiak dituen produktu bat baino gehiago, oso lurralde askotarikoak zeharkatzen dituen obratze bihurtzen da obra. Hala, filosofiaren eta ez filosofiaren arteko mugek nahi eta nahi ez igurzten dute elkar. Filosofia hutsa kutsatzen ari da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia