2015
|
|
7 Baita kontuan izan, gorpuzkera ahulak dakartzala pena hauetako zenbait gauza, edozein gauzatxogatik negar egiten duten bihotz samurreko pertsonengan batez ere; izaera horrek mila aldiz sinetsaraziko die Jainkoagatik egiten dutela negar, eta ez da horrela. ...gainera (negar malko ugari datozenean, hau da, une batzuetan Jainkoari buruz hitz erditxo bat entzun edota pentsatu orduko, negarrari ezin eutsi diotenean) gerta daiteke bihotzean humoreren bat biltzea, eta horrek gehiago laguntzea Jainkoari dioten maitasunak baino, malkotan urtu behar dutela baitirudi; eta malkoak onak direla entzuna dutenez gero, ez diete haiei eragozpenik jartzen ezta ez lukete
|
nahi
beste ezer egiterik ere, eta albait gehien laguntzen diete. Deabruaren asmoa hemen, otoitza edukitzeko eta beren Erregela betetzeko gauza ez izateko moduan, ahultasunak jota gera daitezela da.
|
|
Bada, Haren Maiestateak arimari aipaturiko Jainkozko ezkontzaren mesedea egin nahi dionean, lehenik bere egoitzan sartzen du, eta Haren Maiestateak ez du
|
nahi
besteetan bezala, hau da, liluramendu hauetan sartzen zuenean bezala, izan dadin; egia esan, nik uste dut une hartan eta esanda geratu den bat egitezko otoitzean biltzen duela berarekin; arimak, ordea, besterik uste du: oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
|
|
Ez dut beste helbururik Hari poz ematea baizik. Ez dut
|
nahi
beste pozbiderik, ez atsedenik, ezta bestelako ondasunik ere, haren borondatea egitea baizik (honetaz ziur bainengoen, nire iritziz, eta hala esan nezakeen). Bada, Jaun hau ahaltsua bada, nik badela ikusten dudanez eta dakidanez, eta deabruak beraren esklaboak badira (eta honetaz ez da zalantzarik izan behar, fedekoa da-eta), ni Jaun eta Errege honen zerbitzaria izanik, zer gaitz egin diezadakete haiek niri?
|
|
Ezerk pozik ematekotan, oinaze honetatik igaro denarekin harremana izateak ematen du; eta horretaz kexu izan arren, ustez inork ez diola sinetsiko ikusteak ere, [14] atsekabetu egiten du; eta atsekabe hau hain da handia, non ez bailuke
|
nahi
besteetan bezalako bakardaderik, ezta lagunarterik ere kexuak entzuteko gai dena izan ezik. Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da.
|
|
Liburu batean irakurri nuen inperfekzioa dela irudi erakargarriak edukitzea, eta horrela gelan neukan bat ez edukitzea nahi nuen, eta hau irakurri aurretik ere pobretasuna paperezkoak izan ezik bat ere ez edukitzea zela uste nuen; eta gero honelako egun batean hau irakurritakoan, ez nuen
|
nahi
beste materialezkorik izaterik. Eta halakoren akordurik ez nuela, hau aditu nuen:
|
|
Orduan ez zuen oraindik eskumenik Andaluzian baizik, Beasen zela dei egin baitzion Nuntzioak beragana, eta orduan eman baitzion Gaztelako Probintziako fraide eta moja oinutsentzat. Hainbestekoa zen nire espirituaren poza, non egun haietan ez bainintzen asetzen gure Jaunari eskerrak ematen, ezta ez bainuen
|
nahi
beste gauzarik egiterik ere.
|
|
Nik badakit horretarako behar dena egingo duela ama prioreak; hemendik hornituko du; eta niri ere ez zait faltako nondik. Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke
|
nahi
beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka handiaz nago. Eta hemendik hornitzeko ahalegin hauek, ez dira hor pozarren egingo ez dutelako, ama prioreak, priore ordeak eta gainerako guztiek; beharbada, limosna gutxi izango dutelako, eta berorren aitatasuna, hori ikusirik, oso kontuz ibiliko delako baizik.
|
|
Eta hala ere, gehiegizko hitz bakoitzak nahasi egiten ninduen. Honezkero ez nuke
|
nahi
beste ezer esaterik paperean, eta beraz, erregu egiten diot berorri, bihar, Andre Mariaren Aurkezpen bezperan, bisitatzera etor dakidala, hainbeste bider desegin den arima bat berorri agertzeko, berorrek hartan Jainkoari atsegin emateko hoberentzat duena egin dezan. Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez dut uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo.
|
|
Asko poztu naiz odola ateratzeak berorri mesede egin diola jakitean. Mediku horrek ongi igarri badio, ez nuke
|
nahi
beste batengana jo dezan. Jainkoak zain beza.
|
|
6 Norbaitek gogorkeriaz eskua luzatuko balio ama prioreari nahiz beste ahizpa bati; edota, era batera edo bestera, ahizparen baten nahiz komentuaren
|
nahiz
beste komentuen erru larriren bat nahiz komentuko ezkutukoak agertuko balizkie pertsona laikoei edo kanpokoei, hortik ahizparen nahiz komentuaren izen ona belztuz.
|
|
ez dut
|
nahi
beste maiterik,
|
|
3 Hau diot, zeren garai hauek hain zorigaitzekoak izanik eta gure ahulezia hain handia, ez baita nahiko geure aurretikoen agindutzat izatea, oraingo pertsonek ohoretzat dutena kontuan ez hartzeko ahaideak ez iraintzearren. Jainkoak ez beza
|
nahi
beste bizitzan ordain dezagun haiek onartzeagatik, sekula ez baita aitzakiarik falta izaten hori egitean sufritu egin dugula aditzera emateko.
|