Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 129

2000
‎Autoan joateak duen abantaila paisaiaren kolore aldaketez ohartzeko ematen duen aukera aparta da, eta mapa geopolitiko baten gainean irristatzen ari zarela ematen du, autoak erraztasun berberarekin uzten baititu atzean hiriko grisak zein nire ametsetako esmeraldetara iritsi nahi eta ezin duten berde apalagoko zelaiak, edo garitza zabaletako hori gorriztak. Eta hemen miliatan neurtzen den abiadurak asfaltozko hariz josten ditu Irlandako mapa geopolitikoa osatzen duten kolore desberdinak.
‎Aspirina, salda beroa eta coca cola baino areago, alkoholaren zurrunbiloak zurrupaturiko belaontziko patroiak ez oroitzea du bakea eta gozoa itzuliko dizkion portu segurua. Bai, nik ere ezagutu ditut hordiak, zigorra zutenak gomutatu nahi eta ezina. Gutienak, ordea.
2001
‎Ezta ahoan musua emateko intentzioarekin bere gainean abaildu zenean ere. Kuleroak puskatu zizkionean, atzetik zakila sartu nahi eta ezin horretan, Manu ez zen ikaratu. Panpina estutu eta estutu eta zakilari eman eta eman aritu zen.
2002
‎Egoera hori, hirurek ikusi nahi eta ezin ikusi, hirurek begia nahi eta ezin aurkitu, barregarria zen, benetan.
‎Egoera hori, hirurek ikusi nahi eta ezin ikusi, hirurek begia nahi eta ezin aurkitu, barregarria zen, benetan.
‎Mirarik bere jantzi koloretsuek aldarrikatzen zuten moduko hippya izan nahiko zukeen, maitasun librea, askatasuna eta horrelako hitz potoloek adierazi nahi zutena bizi. Baina etsita zegoen ameslari urardotua baizik ez zela; nahi eta ezinaren irudi bakartia.
‎Azkenean ibili ezin zela gelditu zen. Ni mendirantz nindoala, berak nirekin etorri nahi eta ezin. Gixajoak orduan egiten zituen ulu luze, saminak!
2003
‎–Berarekin hitz egin nahi nikek –esan nion eta barrura abiatu nintzen. Bidean sentitu nuen lehendabiziko aldiz gertakariak martxan jarri izanaren erantzukizuna eta damua, eta gauzak zeuden zeudenean (idazlea bere gordelekuan, Monika nigandik urrun eta idazlearen emaztea bere poltsa zimurrean pistola beltza zeramanean) hobeto zeuden susmoa, denborari atzera eragin nahi eta ezina, guztiok amildegi baterantz labainean ote gindoazen sentipena eta, azkenik, amiltzen ari garen bitartean bakardadeak eragiten digun izua, esku adiskideak urruntzen ikustean bizi dugun lokamutsa. Monika besarkatu eta isilik luzaz egoteko gogoa sentitu nuen, baina, bere aurrean aurkitu nintzelarik, ez nuen jakin urrats hori egiten, hotz eta zurrun geratu nintzaion begira, eta une batzuk geroago, bera negarrez hastera zihoala ikusi nuenean bakarrik egin nion fereka bat bekokian, ez zen laztanera iritsi, keinu bat gehiago izan baitzen, aurpegia estaltzen zion ilea apartatuz.
‎Ezin izan nuen, baina sinets iezadazu saiatu nintzela. Geroztik ere gertatu izan zait, kontatu nahi eta ezin.
‎Ez zuen horrelako errealitaterik bizi nahi. Biak nahi eta ezin. Greta eta Ana.
‎Orain bai. Nahi eta ezin. Bizitza eta heriotza.
‎Belarria umeldu dit mingainarekin. Nahi eta ezin. Gainetik kendu nahi dut.
2004
‎Bizi nahi eta ezin biziak itomenaren irudia sorrarazi dio euskal poeta bati. Jakinaren gainekoa omen da gure kasua, badakigula zer gertatzen ari zaigun, eta hori ezjakinaren esperientzia baino makurragoa dela.
‎Anti etnozentrismo honen zilborra bere kulturaren eta zibilizazioaren ontasunez jantzita, arrain txikiak bere burua haren bazkatik libratzeko ezkutalekuen estrategiak proposatzen dizkiolarik, etnozentrismoa izango dugu hitz salataria. Bizi nahi eta ezin biziaren aitzinean, madarikazioak jotako hitza aditu du hizkuntza eta kultura menderatuaren ordezkariak. Horrela, hipokrisiaren neurri guztiak hautsita, itsaso zabalean arrain handiak txikia desegin arteko atsedenik hartzen ez duela jakinda, herri kultura apalen inguruan hesiak jarri beharra dago hauek desagertuko ez badira.
‎Zeren argitan azaldu behar dugu euskal hiztunaren gaitasun komunikatiboaren, esan nahi eta ezin esana?. Zeri zor zaio euskarazko trebetasunetan komunikazioaren berbaldia behar bezala taxutzeko daukan ezina?
‎Min hori sentitzeko, min horren arantzak bihotzean eragindako ziztadaz ohartzeko, euskaldun izatearen kontzientzia garatu samarra eduki behar baita. Arantzaren minak bere osotasun eza salatzen dio Joxe Austin Arrietari, izan nahi eta ezin izanaren tirabira bortitza: –Baina ez naiz euskaldun osoa, lehenago nioen bezala.
‎Txakolina bezalakoa da euskalgintza: ardo nahi eta ezina, Bat soziolinguistika aldizkaria, 1999, SEI, 84.
‎batean, hizkuntza galdua duen euskal nortasunaren kontzientzia; bestean, kontzientzia galdua duen euskal hiztunaren nora eza. Batean, nahi eta ezinaren borroka; bestean, ahal eta nahi ezaren talka. Dudarik gabe, euskal identitatearen batasuna eragozten duen gizaki eredua ekoitzi du etnozidioaren desorekak:
2005
‎patxadaz eta inorako presarik gabe itxaroten dutenak, eta espaloi ertz ertzean, oin puntak errepidean, artega, bekaizkeria eta gaitzespenez hirugarren mota bati begiratzen diotenak. Hirugarren mota hau, hain zuzen ere, semaforoan itxaroten ez dutenek osatzen dute; hauek autoak etor daitezkeen alde bakarrari so egin eta berehala zeharkatzen dute beste espaloitik banatzen dituen errepide tarte laburra, nahi eta ezin dabiltzanei zapore mikatza utzirik ahoan. Gogoko ditu hiriak gauez hartzen dituen koloreak:
2006
‎haiei lagundu nahi eta ezin,
nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez betea.
‎Lagunaren konkista horiek, esan dudan moduan, ez ziguten bekaitzik sortzen, eta geure garaipentzat ere sentitzen genituen, neurri batean. Amodio librearen defendatzaile izan arren bikote normaletan genbiltzan gu ordurako, eta Hankapalo, horrenbestez, guk nahi eta ezin genuen horrexen gauzatzailea zen, gizonezko uztartuen mendekatzaile eta gure koadrilaren ohorearen goratzaile.
2007
‎Ez zaizu inoiz gustatu, bere nahia izan da beti, ez zurea. Hil aurretik hitza eman omen zion amamari, balleta egingo zenuela, berak gaztetan egin nahi eta ezin izan zuelako. Asteburuan izan duzuen liskarraren ondoren, ez da gaur egunik onena halakorik esateko, baina nahikoa dela erabaki duzu, zure oina aurrera eta atzera nola doan begiratzen duzun bitartean.
2008
‎Eta Regina, haren betartea fokupean zukeèn kamera ezkutu batek istantean antzemango zion haren ezinegonari, ulerkortasunezko keinu bat egin nahi eta ezin finkatuko balu bezala, nora ezean gelditu zen, belauna tolestu eta bere adostasuna istantean adierazi bazion ere, Nataliaren ezpainetan irri hautemangaitz bat gorpuzten zen bitartean, orduantxe arindu balitzaio bezala buruko mina pixka bat.
‎Aitorren ahoan emakume begibeltzaren ezpainetako marrubi zaporeak irauten du oraindik. Musuari erantzun nahiaren eta ezinaren arteko tirabirak aztoratu egiten du. Eta ez daki egiazko musu baten atarian zegoela ametsetan murgildu den ala, aitzitik, emakume hori ametsetakoa izanik orain ez ote dabilen Maite gabeko mundura esnatzen.
‎Eta Regina –haren betartea fokupean zukeèn kamera ezkutu batek istantean antzemango zion haren ezinegonari, ulerkortasunezko keinu bat egin nahi eta ezin finkatuko balu bezala– nora ezean gelditu zen, belauna tolestu eta bere adostasuna istantean adierazi bazion ere, Nataliaren ezpainetan irri hautemangaitz bat gorpuzten zen bitartean, orduantxe arindu balitzaio bezala buruko mina pixka bat.
2009
‎Hau da, hau, hormona zirkua! Neskatan egin nahi eta ezin. Neskatan egiteko bizarra izan nahi, baina hiru ile bakan afeitatu behar.
‎–Txillardegi Jaunari? poematxoko bizitzaren irakurketa nahi eta ezinarena bezala (pertsonala), bigarren liburuan. Txakolinaren ospakuntza, ko gai nagusia bilakatu da. –Euskalerria Herri da./ Herri nahi ta ezina./ Nahi ta ezin honek ematen dio bizitza?
‎Harrokeriarik ez. Bizitza ez da martxa triunfalik, nahi eta ezina da. Ez da salbazioa, nolabait, salbatu?
Nahi eta ezinaren motiboa orain berriro agertzen denean, jadaneko beste balio bat erakusten du, mingostasunik gabe, jabal jabal eta umo, ez bizi borroka giroan, ia giza existentzia ororen sinonimo gisa baizik: askatasuna mugatua da; mugatuak gara.
‎Neskatxaren negarrak! Haurra gorde nahi eta ezin! Gizonak bere eskutan zeukan neskatxa, eta bere emaztearekin ezin zuela hautsi esaten zion.
‎Emakume serio eta profesionalak dena nire gustura ote dagoen galdetzen dit, norbait hil zaizunean jendeak daukan begirada horrekin. Zerbait egin nahi eta ezin duenaren begirada horrekin. Eskertzen diot errukia, azalean min biguna egiten badu ere.
‎Karpa koipeztuta zegoen, betiko zirkua pobrea zen. Nahi eta ezinaren itxura hartu zioten baina oparia zenez, nebak eskertu egin zion arrebari eta eskutik helduta sartu ziren, sarrerak eskuan. Sarari gustatu egin zitzaion magoaren ikuskizuna, magoa bera bigarren, hirugarren edo batek daki zenbatgarren mailako artista bazen ere.
‎Bata bestearen aurpegian, ia ia. Nahi eta ezin, ezin, ezin, ezin dut, Martin. Ezin dut, nahiz eta nahibehar itsua sentitu, beste behar guztiak barregarri uzten dituen nahibehar estua.
‎Hala bada, bejondeizula, baina ez utzi sartzen detektibeari gero?! (?) Banekien, bai, Ana Karenina kondenatu beharrean, hartaz errukituko zinela, eta horregatik utzi nizun liburua; emakume guztiok baikara Ana Karenina noiz edo noiz, bizitzak estu hartzen gaituenean ahal dugun moduan konpontzen gara-eta, nahiaren eta ezinaren arteko borrokan. Eskertzen dizut zinezkotasuna, esaten duzunean nekez bereiziko zinatekeela maite duzun maiteagandik, eta ni ere zinez mintzatuko natzaizu:
‎azkenean hori izango da guztia, Kristok ere urrezko hortzak zituela? izango ez zituen, bada, Jainkoaren seme bazen!; Domingok, beraz, barruko zarata hura zuen, eta kanpoko zarata zuen inguruan, etxekoekin ere behar bezala konplitu behar zuen, irri eginez bati eta besteari, nornahiri?, eta bera zarata batetik bestera zebilen, bi zarata haien artean harrapatuta alderrai, gero eta nekatuago, minaren gaineko irria gero eta minezkoago, eutsi nahi eta ezin?, minezko minak irria irentsi, arnasa estutu, eta kordea arnasaren pasabide estu hartatik joan zitzaion arte.
‎Munstroa bizi da!?, harik eta, lehen izualdiaren ondotik, erreakzionatu egin zuen arte; izan ere, espazioaren hutsak mintzen zuen Domingo, eta espazioaren beteak Ada? ...tsia, laparik itsaskorrena itsasertzeko harkaitzari bezala, bai esna zegoenean eta bai lotan ere, loak ere guztiz aurkako erreakzioak eragiten baitzizkien biei, Domingok amets gozoak izan ohi zituen bitartean amesgaiztoak izaten baitzituen Adak; honek bazuen, gainera, amets ezin itsusiago bat, behin eta berriro etortzen zitzaiona, eta Ada hantxe, jirabiraka dabilen erruletaren zirkulutik ihes egin nahi eta ezin duen jokalari galtzailearen antzera, beldurretik amesgaiztora eta amesgaiztotik beldurrera; amesgaizto labur bezain eraginkor haietan, Adak, izan ere, bere burua ikusten zuen bat bateko lasterraldian, norbaitengandik ihesi; gero, burua atzera jiratu eta itzal bat ikusten zuen: olagarro baten antzeko itzala zen, beso asko zituena eta atzetik jarraitzen zitzaiona, harik eta beso batekin bizkarra ukitzen zion arte; Ada, jarraian, paralizatuta itzartzen zen, zizpuru bat biriketan eta izerdi hotza sorbaldan, eta orduan Maria Bibianak, ahizpa gaztea besoetan bildurik, galdetzen zion:
‎odol izozte hartan zerikusirik, baita aitaren jarrera burgoiak ere), Teofilo Maria isilik egon zen ordura arte; aita hain zapaldua ikusi zuenean, baina, zerbait piztu zen bere baitan, berezko orbetartasunari zeriòn harrotasunak edo eraginda; hasieran txinparta bat baizik ez zena, ordea, gorputz osora hedatu zitzaion begien itxi ireki batean, odoltzat gasolina balu bezala, sua gero eta suago egiten zuena, izotzak hartutako bazterrak istantean urtuz; su hark, gainera, bazituen hiru gar gutxienez: gorrotoaren garra, mendeku gosearena eta nahi eta ezinarena; hain zegoen Teofilo Maria suaren menera, antza, non suzko eta amorruzko hitzak etorri zitzaizkion burura, ziurki: –Utzi bakean nire aita, putakumeak!?, adibidez, edo, behin azalpenak ematen hasiz gero, zera:
‎Masturbatzeak beti sentiarazten omen ditu errudun nerabeak: masturbazioa utzi nahiaren eta ezinaren arteko gatazkaren bortitza, aitak eraginiko beldurraren araberakoa da. Errua, zikina, hazia ezkutatu beharra... putzu horretatik irtetearren, fantasia bat pizten zaio mutilari:
‎Hala bada, bejondeizula, baina ez utzi sartzen detektibeari gero...! (...) Banekien, bai, Ana Karenina kondenatu beharrean, hartaz errukituko zinela, eta horregatik utzi nizun liburua; emakume guztiok baikara Ana Karenina noiz edo noiz, bizitzak estu hartzen gaituenean ahal dugun moduan konpontzen gara-eta, nahiaren eta ezinaren arteko borrokan. Eskertzen dizut zinezkotasuna, esaten duzunean nekez bereiziko zinatekeela maite duzun maiteagandik, eta ni ere zinez mintzatuko natzaizu:
‎Odola ere izoztuta baitzuen, beharbada (ezusteko egoerak bazuen –izango ez zuen, bada! – odol izozte hartan zerikusirik, baita aitaren jarrera burgoiak ere), Teofilo Maria isilik egon zen ordura arte; aita hain zapaldua ikusi zuenean, baina, zerbait piztu zen bere baitan, berezko orbetartasunari zeriòn harrotasunak edo eraginda; hasieran txinparta bat baizik ez zena, ordea, gorputz osora hedatu zitzaion begien itxi ireki batean, odoltzat gasolina balu bezala, sua gero eta suago egiten zuena, izotzak hartutako bazterrak istantean urtuz; su hark, gainera, bazituen hiru gar gutxienez: gorrotoaren garra, mendeku gosearena eta nahi eta ezinarena; hain zegoen Teofilo Maria suaren menera, antza, non suzko eta amorruzko hitzak etorri zitzaizkion burura, ziurki: " Utzi bakean nire aita, putakumeak!", adibidez, edo, behin azalpenak ematen hasiz gero, zera:
‎" Munstroa bizi da! ...tsia, laparik itsaskorrena itsasertzeko harkaitzari bezala, bai esna zegoenean eta bai lotan ere, loak ere guztiz aurkako erreakzioak eragiten baitzizkien biei, Domingok amets gozoak izan ohi zituen bitartean amesgaiztoak izaten baitzituen Adak; honek bazuen, gainera, amets ezin itsusiago bat, behin eta berriro etortzen zitzaiona, eta Ada hantxe, jirabiraka dabilen erruletaren zirkulutik ihes egin nahi eta ezin duen jokalari galtzailearen antzera, beldurretik amesgaiztora eta amesgaiztotik beldurrera; amesgaizto labur bezain eraginkor haietan, Adak, izan ere, bere burua ikusten zuen bat bateko lasterraldian, norbaitengandik ihesi; gero, burua atzera jiratu eta itzal bat ikusten zuen: olagarro baten antzeko itzala zen, beso asko zituena eta atzetik jarraitzen zitzaiona, harik eta beso batekin bizkarra ukitzen zion arte; Ada, jarraian, paralizatuta itzartzen zen, zizpuru bat biriketan eta izerdi hotza sorbaldan, eta orduan Maria Bibianak, ahizpa gaztea besoetan bildurik, galdetzen zion:
2010
‎Horrela egon zen minutu luze batean, iruditu ere, iruditu zitzaidan segundo labur batzuetan aitaren bisaiak etsipen puntu bat ere erakusten zuela, nekeak eragindakoa izan zitekeena beste ezerk baino gehiago?, harik eta ezpainetan mugimendu hautemanezin bat igarri nion arte, zeinari ezusteko dardara bat jarraitu baitzitzaion: Jainkoa edo bere patua madarikatzen ari ote zen berriro, Gabino, esan nahi eta ezin esan zituèn hitzetan, mierda puta? –
‎Zergatik hartu behar nuen neure bizkar gainean ez zegokidàn zama? Kontua ez baitzen ona izan behar nuela eta ehuneko ehunean gainera, baizik eta on izaten ahalegindu behar nuela, eta kontua ez baitzen, Karamazov anaietako baten hitzetan, moralak eta etikak zentzurik ez zutela Jainkorik izan ezean, baizik eta gizakiak bere neurriaren berri jakin behar zuela, eta handik bideratu bere morala eta bere etika, nahiaren eta ezinaren arteko dialektikan bere mugak onartuz. Jainkoaren balizko existentziaren zama astunegia zen, zinez, gizonarentzat?
‎Benjamin Maria aingerutxoen artean irudikatu, bera ere aingeru bihurtua?, zeren, irudikatu nahi nuen bakoitzean, Adaren atsekabezko aurpegia, nazkak eta izu ikarak hartua? tartekatzen baitzitzaidan; baldintza guztiak nituen alde, itxuraz, amaren mezua eta Händelen musika goitiarra, besteak beste?, neure burbuilan jarraitzeko, baina nahi eta ezin?; eta ongi sentitu nahi nuen, baina ezin okerrago sentitu nintzen, ni babesten ninduèn burbuila ere orduantxe lehertu balitzait bezala.
‎–Urteetan ikusi ditut Hotelean zu bezalako andre zahartuak gizon bila, negargarri, nahi eta ezin. Zenbat falta zaizu horretarako?
‎Sandokan txikia zupa zupa ari zen amaren errapetik. Bihotza uzkurtzen zidan ikuskizunak eta ama izan nahi eta ezinaren minez begiak bete.
‎Zergatik hartu behar nuen neure bizkar gainean ez zegokidàn zama? Kontua ez baitzen ona izan behar nuela eta ehuneko ehunean gainera, baizik eta on izaten ahalegindu behar nuela, eta kontua ez baitzen, Karamazov anaietako baten hitzetan, moralak eta etikak zentzurik ez zutela Jainkorik izan ezean, baizik eta gizakiak bere neurriaren berri jakin behar zuela, eta handik bideratu bere morala eta bere etika, nahiaren eta ezinaren arteko dialektikan bere mugak onartuz. Jainkoaren balizko existentziaren zama astunegia zen, zinez, gizonarentzat... baina zer, Jainkorik ez bazegoen, gizonaren handinahiaren proiekzio hutsa zenez gero?
‎Ni, ametsetan globoak ikusten ohitua nengoena; ni, amona Ursularen azken bidaia amestu edo amets hura imajinatu nuena, aingeru zuri batek gidatutako zepelin are zuriago batean; ni, burbuila batean bizi nintzena: ...en musikak aditzera ematen zidan bezala— Benjamin Maria aingerutxoen artean irudikatu, bera ere aingeru bihurtua?, zeren, irudikatu nahi nuen bakoitzean, Adaren atsekabezko aurpegia —nazkak eta izu ikarak hartua— tartekatzen baitzitzaidan; baldintza guztiak nituen alde, itxuraz —amaren mezua eta Händelen musika goitiarra, besteak beste—, neure burbuilan jarraitzeko, baina nahi eta ezin...; eta ongi sentitu nahi nuen, baina ezin okerrago sentitu nintzen, ni babesten ninduèn burbuila ere orduantxe lehertu balitzait bezala.
‎Horrela egon zen minutu luze batean —iruditu ere, iruditu zitzaidan segundo labur batzuetan aitaren bisaiak etsipen puntu bat ere erakusten zuela, nekeak eragindakoa izan zitekeena beste ezerk baino gehiago—, harik eta ezpainetan mugimendu hautemanezin bat igarri nion arte, zeinari ezusteko dardara bat jarraitu baitzitzaion: Jainkoa edo bere patua madarikatzen ari ote zen berriro, Gabino, esan nahi eta ezin esan zituèn hitzetan, mierda puta.... Gero —bere egiteko hura eginda gero, alegia—, hitz bat idatzi zuen koadernotxoan:
2011
‎eta badakik nola deitzen zaion hire hizkera horri? Nahi eta ezin! Honoriori, Leoni eta Jorgeri, bai, bazihoakiek horrela hitz egitea, ez baitzuten alferrik karrera bana egin, baina hi ni bezalakoa haiz, eta ez pasa, ridikulua egiten duk-eta?
‎Han izan ziren besarkadak eta estutuak, han laztanak eta muxuak, han ahotik atera nahi eta ezin zutèn hitzak eta pozezko nagar malkoak?!
‎Yoyesen heriotza tragikoaren ondoren, haren hiltzaileak ere laster zeuden ados Yoyesekin, kartzelatik aldarrikatuz borroka armatuak ez zuela etorkizunik. Yoyes eta bere lehengo kideen arteko dinamika, azken hamarkada honetako su etenak eta su eten hausteak, bake bidean aurreratu nahia eta ezina, Maria Zambranok Antigonaren figuraren gain idatzitako antzerki batean islatzen da egokien. Antigonaren hilobia zen kobazulora joan dira bere bi anaia Polinizes eta Eteokles, bisita egitera.
‎Aditu batzuek diotenez, transmisio naturalaren hainbateko batek zedarritzen du masa kritikoaren zerizana. Bizi nahiaren eta ezin biziaren arteko masa kritikoaren tenka ehuneko hogeita hamarraren inguruan bide dago: hots, belaunaldien arteko transmisio naturalaren% 30 inguruan.
‎Euskaldungoaren gainbehera bera ere ez baita jatorriz aro modernokoa. Gutxiengo linguistikoen nahiak eta ezinak noizkoak diren jakiteko, hortaz, egungo estatu boteretsuen konkistak eta inbasioak arakatzeari ekin behar genioke. Eginkizun hori historialarien lana da, noski; damurik, ordea, nazio gutxiagotuen historiak ez dira idazten, jakina delako historia nork idazten duen.
‎Amorrazioa ematen du: geure lana egin nahi eta ezin ezer egin.
2012
‎Objektu bat betirako gorde nahi eta, konturatu gabe, urteak igaro ostean bizilagunaren zakurrak lurpetik ateratzen duenean bezala. Ehortzi nahi eta ezin, berriz ageri da iceberg a: lehenengo ikusgai zegoena, Blanca; eta horren atzetik, urpean geldo, ikusi ezin den baina mina sorrarazten duen izotz puska.
‎N errepide zikin eta aspergarria zen pajaritadun zerbitzariak zituen jatetxe batentzat. Nahi eta ezinaren isla ziruditen Boceguillaseko zerbitzariek. Parez pare jarri zitzaien paparreko txartelean Jose Antonio izena zuen langilea.
‎Zer ote da gorraizea? Entzun nahi eta ezina. Entzun nahi eza?
‎barnean ditut nik erakutsi nahi eta ezinenak:
2013
‎–Hauxe da, bada, lagundu nahi eta ezina?
‎Izatekotan, merezi zuela, entzuteagatik, ideiak proposatzeagatik, nigan halako astinaldia eragin izan arren. Renée aurkitu nahi eta ezinak sortzen zidan aztoramenduaz mintzatu nintzaion jarraian. Malkorik gabeko negarra egin nion.
‎–Hauxe da, bada, lagundu nahi eta ezina...
2014
‎Badakit zein den zure mina, munduaren mina delako. Denbora eten, atzera joan, eta oraina aldatu nahi eta ezinak sortzen duen min itsu, mutu, gor hori.
‎Zer izan zuen Rafak nirekin, aspaldiko garai hartan? Nahi eta ezin bat, maitasun platonikotik askoz harago joan ez zena. zen beste neska batzuk ere gustatuko zitzaizkiola, eta haietako gehienen akordua gordeko zuela buruan:
‎Begiak ireki zituen eta lanbrotuta ikusi zuen guztia. Begiak guztiz ireki nahi eta ezin. Germanek zutabe batean utzi zuen.
‎Logura eta goragalea batera etorri zitzaizkion. Botaka egin nahi eta ezin. Eztarrian gora zetorkion afaldutakoa, zintzurrean sabeleko azidoaren zaporea utziz.
‎–Gezurretan ari haiz! , garrasi egin zuen duke handiak, haserrea bigundu nahi eta ezin.
‎Pisua sentitzen du paparrean. Oihu egin nahi eta ezina. –Ez, mesedez?
2015
‎Hori ere tristea da ba gero?. . Orain horrelaxe gelditu gara, har mingots horrekin, nahi eta ezin, ez zeru eta ez lur, non gauden eta zertarako gauden hemen jakin ere egin gabe. Eta dena, zu bakarrik ez uztearren?.
‎handia ttikiaren kontra, poeta gaixo dohakabea hitzaren indar itzelezko eta telurikoaren kontra? Irudi hori, nahi eta ezinarena, hil ala biziko borrokarena, en fin, horrelako ergelkeria bat?
‎Astuna. Nahi eta ezin duena. Hesteetan destorbu egiten duena.
‎Haren ile hori luzea aurpegian kilimak egiten, haren bularraldea eta azal leuna esku urdurietan iheska. Urrundu beharraren nahi eta ezina nabari du, eztarrian askaezinezko korapilo bat bezala. Emakumea berriz ez ikusteko indarrik ez duela izango iruditu zaio, eta aukera horrek oraindik ere ondorio larriagoak izan ditzakeelako kezkak are eta gehiago nahastu dio gogoa.
‎Hala gu: igo nahi eta ezin igo;
‎Latza: gozatu nahi eta ezin goza,
‎Latza: osatu nahi eta ezin osa:
‎Amodioa iritsi nahi eta ezin bat ageri dute poemok behin eta berriz, eta batek ez daki poetak darabilen, zu, hori hezur haragizko maite bat ote den, ala bere bihotz barneko frustrazio eta komunikazio ezinen sublimazio hutsa; abstrakzio hipotesiaren alde egiten dute tituluek eurek:
‎Arraroa egiten zaidak hiri idaztea eta Salouko kontuak ez aipatzea, urteroko leloa izaten baikenuen, horko neska alemanak eta holandarrak eta... Orain, herrian, bertako ganaduarekin moldatu duk; ez duk arraza txarrekoa, baina gobernatzeko zaila; eta inork horren frogarik balu, datorrela gure udaleku honetara eta ikusiko dik, zer den nahi eta ezina.
‎Edozein modutan, Marino izan da nire kuttuna. Karrerista oso ona izan arren, ez du bildu Indurainen palmaresik, ezta hurrik eman ere, baina bazuen xarma berezi bat, apaltasunaren, dena ematen duenaren, nahi eta ezinaren xarma, galtzailearena agian, euskaldunok hain erraz ulertzen duguna. Baina orain ez naiz kokolo honekin nire maitasunei buruzko azalpenetan hasiko.
‎Ministerio guztiek aurpegi berbera dute Madrilen: izan nahi eta ezinarena. Nabarmena behar nuen nik helburua, bakarra.
‎Euren historia, euren ahotik. Errealitatea, nahiak eta ezinak; zirkunstantziak. Eta galdetu didate, huntaz eta hartaz.
‎–Baina ez al da garaia iritsi aldaketak egiteko? Beti jarraitu al dugu nahi eta ezin honetan. Espero dezagun haize berriak nagusitzea, baina nire ustez belaunaldi bat baino gehiago pasatu da prozesu honek eragin dituen hutsen ondorioak gainditzeko?.
‎Halako ezintasunak ditu gizakiak, komunikazio tresnarik aurreratuena garatu duen animaliak, pentsatzen du orain alargunak. Barruak askatzeko desio bortitza sentitu bide zuen maiz gaixoak, baina, nahia ahala dela dioen esaeraren kontra, nahi eta ezin gertatzen; gehienez ere, inkomunikazioaren azpiko zirrikitutik sartzen zen argi izpi ahula baino ez bide zen beretzat komunikazioa une haietan.
‎Kontsolamendua. Atsekabearen sasiantonimoa, nahi eta ezinaren ume; nahigabearen kontrako botika gozagarria, ezen ez sendagarria.
2016
‎Alta, zerbait arraro gertatzen ari zen. Ebak Edenetik bota egin zituztenean bizi izan zuen sentipen berbera bere baitan sentitzen zuen, mundu zaharrera atzaparrez eratxiki nahi eta ezin. Ilunbea pisua zen, Jainkoak asmaturikoaren antzekoa.
‎Bidea Arruk pairatutako gaitz bikoitzaren ispilu eta metafora izan da maiz: zaila, trabatua, aldrebesa, konpultsiboa eta psikotikoa; haren aurrera egin nahi eta ezinekin, duda muda amaigabeekin, kontraesan suntsikorrekin, bat bateko okertze, iluntze, arazte eta artezketekin. Nahi genuena eraikitzen ari ginela zirudienean, dena eraitsi behar genuen eta hutsetik hasi, ibilitako distantzia desibiliz abiapuntura itzuli beste norabide bat hartzeko, hariak elkarrekin lotu eta deslotu behin eta berriz, hari mutur berriak han eta hemen azaltzen zihoazen heinean.
‎Nor zinen, non zeunden, zertan ari zinen, norantz zindoazen jakin nahi zenuen orain. Munduan zure kokapena zein zen igarri nahi eta ezin hartan, ingurukoen bizitzei ere erreparatu zenien, haiek non zeuden ikusita, gutxienez zeure kokapen erlatiboa aterako zenuelakoan. Gehienek bikotekide, lanpostu, bizileku, lagun eta ohitura jakinak eta finkoak zeuzkaten, seme alabak edukitzen hasiak ziren, munduan leku definitu eta higiezinaren jabe ziren, eta gainera, han ez zegoen zuretzako tokirik.
‎Ez nuke eleberri bat dela eta zu galtzerik nahi, esan diot burua itzuli gabe?. Baina idazle baten gaitzik gogorrena ez da gehiago ezin idatzi izatea, utzi egin nahi eta ezin utzi izatea baizik. Behin baino gehiagotan saiatu naiz morrontzatik libratzen, baina zer egin dezaket besterik?, ezer egin gabe egoteari izua baitiot.
‎LAGUNA neukan parean tabernan, mahai txiki horretan eserita, garagardo banarekin eta eskualde bateko mapa bat mahaian zabaldu nahian, nahi eta ezin, eta libratu berri zen mahaira jo genuen, handiagoa, han mapa lasai zabaldu eta garagardoentzako tokia zegoela-eta. Honela bai.
2017
‎ikusi baitut, bidali berri didazun honetan, nire azkena ez baina denaren bukaera hartu duzula hizpide, zure aburua jakinarazteko. Alegia, barruko nahi eta ezinak, sentipen, irrika eta itxaropenak azaltzeko egiten nizun eskaria dela eta muzindu egin ote zaren, soberan dagoela zuk horietaz idaztea, eta are gehiago, gehiegizkoa dela nik neure grina eta burutapenak erakusteko darabildan sua, gordinkeria ere iruditzen zaizula horretan tematzea, eta izatez eta borondatez dagokigun lotsa ere ez genukeela inoiz galdu behar.... Hori diostazu, anaia maite horrek, hitz leunagoz, esamolde gozoagoz, arrazoibide egokiz eta aipu dotorez jantzirik.
‎Honetaz gaur arte erreparatu gabe nintzen eta, hara, gogoetaren hariak eta ariak zertara ekarri nauen: ...egitzen baitu gizakiaren halabeharrak, aspaldi, oso antzina, asmatutako antzerki baten antzezpen eta emanaldiak belaunaldiz belaunaldi errepikatuko balira bezala; zeren ni ziur bainago, ni gaur tirria edo aiherkunde hitzak erabili beharrean egon naizen bezala, berba horiek nik baino lehen, aspaldiko gizaldi batez esanahi bikoiztasun horrekin asmatu zituenak, nirearen antzeko bizikizuna, estuasuna, nahi eta ezina izango zituela bere bihotzean, eta hara nola, sentimendu nahasi, itsusi, deabruzko honek, gure ele ederra asmatu zuten arbaso eta asaba zaharrekin lotzen nauen. Honek denak, ikasle gineneko garai gozo urrun haiek dakarzkit gogora, eskola tarteetan jakintza eta elerti gai gorenak aipagai eta mintzagai izaten genituenekoak, baina orduan kezka eta ardura ez ziren liburuetako bi hitz larri baino askoz gehiago, azterketa aurreko zain egote urduri hura asko jota; gaur berriz, ezinegonaren itsaso nahasian nabil, noragabe eta itotzeko zorian, nire eguzki dudan Jainkoaren grazia emakume bi hauen eder lausoen hodeitzak estaltzen didala, eta bizimodu lasaiaren kai tinko ezagunera eramango nauen txaluparik ez.
‎Nolanahi ere, esango nuke baietz, irakurle zaitudala, eta hala bada irribarre egin dezakezu lerroon gainean, beharbada zuk zeuk uste baino hobeto ezagutzen zaitudala esan nahiko bailuke horrek; izan ere, zu ere, ni bezalaxe, giza arimaren barreneraino iristeko irrikitan bizi izan zara beti, jakintzaren harra eraman duzu beti zeure baitan, eta gauzen jatorria eta funtsa ezagutu beharra sentitu zenuen gaztetatik barru barruan. ..., bataren zein bestearen berbera dela esango nuke, irudi, txanpon edo ate baten bi alde balira bezala, zuretzat alde ona eta niretzat txarra baldin badira ere; zeren, nire izaera suharrak giza izatearen makurretan hezurretaraino busti eta are itotzera eramaten banau, zuk berriz, zuhurrago izaki, zeure liburuetan oharrak hartu eta besteren larruan ikas baitzenezake zer den itomena, zer irritsa, zer nahi eta ezinaren larria. Horrexegatik uste dut, ez, badakit, zu oraintxe bertan paperok irakurtzen ari zarena, esku batez aitarenka baina besteaz atzamarra lerroz lerro eramanez, hitz bat bera ere galtzeko beldurrez.
‎Lagun baten aitona gudariarekiko mirespenak eta neska baten maita sunak Nikaraguako iraultzara eraman zuten gazte bat, baina handik itzultzean ohartuko da nola aldatzen diren gauzak, kamarada. 36ko gerratik ETAren su etena bitartean, Francoren kontrako erresistentziatik eta trantsizio nahasitik pasata, bere bizitzako nahi eta ezinak gogoratuko ditu Banco de Vasconiako enplegatu txepelak, Iruñetik jaioterrirako bidaian... Errautsen distira da antzinako borroketatik geiatzen den ia bakarra, baina haren argi ahulak berotu ditzake oraindik ere gure bihotzak, literatura bihurtuta.
‎Atarian aurkitu nuen berea izandako gorpu hura, karkasa hura, eskaileretako baranda zati baten eta odol putzu oraindik bero baten aldamenean. Medikuari deitu geniola esan zidan bizilagunak, espantuari buelta eman nahi eta ezin batean. Medikuari deitu behar zitzaion begi bistakoa dena mediku batek sinatu behar duelako, zientziako pertsona batek, zientziaren izenean.
‎Norekin galdetu nahi eta ezin horrek estutzen du. Badaki didala gaueko ordu txikietan deitu, eta plan aldaketa hori bizarra moztean egin duen zauri baten antzekoa suertatzen zaio.
‎Zoria botata dago. Eta hala ere, beti armairu batean giltzapean sartu nahi eta ezin izan dudan irrazionaltasunak bultzaturik, une batzuk geroago, beraiekin nago ilaran. Bakarrik egon nahi dudalako erabaki nuen hegazkin hau hartzea.
‎Miguelen inguruan zerbait aipatzen diodanean, urduri jartzen da, bere defentsa lerroak aurreratzen ditu eta erasora pasa. Gure haurrarentzat erosi ditugun tramankulu guztientzako lekua egiten hasi nahi du, nahi eta ezin; zinematika hutsa da Aitor, modu bortitz batean zarata egiten duen indar bat. Guraso izatearen ideia hau biona izan zela gogorarazten diot eta, beste norbaitek gogoratzen dugun zerbait gogorarazten digun bakoitzean bezala, okerrerako izaten da.
‎Azkenean, argi berdea ikusten du Gatsbyk. Baina nobelaren azken sinboloa ez da argi horren lorpena, baizik argirako nahia eta ezina. Gatsbyrena ez da Disneylandia bat.
2018
‎Ardura handia zen hura berarentzat eta gauzak ongi egin nahi zituen, baina bere beldurrak nagusitzen ziren askotan eta horrek paralizatu egiten zuen, zalantzak sortzen zizkion. Nahi eta ezinaren arteko talka etengabea zen Lindaren buruan. Gauek mamu guztiak batera ekartzen zizkioten eta loa eragozten.
‎Berak, azken finean, dantzaria izan nahi zuen, ez aktorea. Edonola, grabazioaren urduritasunak, nahi eta ezinak eta erantzukizunaren pisuak eraginda, urdaila itxita izaten zuen askotan eta, ondorioz, asko argaldu zen dantzaria. Horrek ere izan zuen eragina bere paperean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia