Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2000
‎Zeren beldur bainaiz kontatu behar ez ote nizun gau hartako hainbat kontu. Eta baietz iduritzen zait alde batetik, eta ezetz bertzetik... nahiz eta badakidan ezen azkenean guztia aditzerat emanen dizudala, deus ere ezabatu gabe, zeren, anitzetan erran dizudan bezala, zintzo eta onest jokatu nahi bainuke neure buruarekin, eta zure aitzinean naizen eta izan naizen bezalakoa agertu.
‎Arratsaldean zuekin hitz egin nahi nuke bakarka, zeren ez bainuke nahi biharko egunean zuen artean liskarrik sor ledin, ene testamenta dela kausa. Eta bihartik aitzina, berriz, xakearen koadro zuri-beltzetan barrena galdu nahi nuke neure burua, jauregiko kontu guztiez ahantzirik —eta bazkaltzen hasi ginen.
‎" Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. ...a bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari: " Andere Graziana, berorren semea ene semea ere izan zen, borzpasei urtez, Itsasoko Aman izan nuen bitartean, eta nihaur joanen naiz haren bila..."
‎Bitartean, beldur-aleak laztantzen zituzten nire hatzek, eta gustura esango nukeen nahiago nuela sukaldean jolasean ibili, baina izebaren begiak ikusten nituen beti. Nigan ipiniak zeudela iruditzen zitzaidan, eta, gainera, gizon  tzat jo nahi nuen neure burua, eta nahiago nuen gizatasunaren gurdian sartu. Baita munduko haize guztien sorgin-hotsak entzun behar banituen ere!
2002
‎Demagun, egunero itsas aurretik ibiltzen naizelako eta itsasoaz gozatzeko aukera dudalako, itsasoak dituen urdin ugari horiek, urdinaren ugaritasun horretan-urdin-berde-gris-urre-dagoen aberastasun eta aniztasun hori, ikusten ditudala: horiek nahi nituzke agertu euskal literaturan, eta halaxe irudikatu nahi nuke neure burua ere bertan.
2007
‎Lur jota itzali nuen telefonoa. Berri ona zela argudiatu nahi nion neure buruari, Asier maiteminduta zegoela (hala al zen?), zoriontsua izango zela beti-betiko eta abar. Baina lur jota nengoen.
2009
‎Barruko ispilutxoan nire islari erreparatu nion. Zer kakapastel irentsarazi nahi nion neure buruari baina. Pulpos, moluscos y equinoides.
‎Ez soilik defentsa lanean, edo hiruko jaurtiketetan, ondoen moldatzen naizen arloetan, orokorrean baizik. Konfiantza irabazi nahi dut neure buruarekin.
2010
‎Batez ere, haren hiletetara joateko hartu dudan trenera igo naizenetik. Egin behar nuena baino ez nuela egin sinetsarazi nahi diot neure buruari, nik ez nuela, inondik ere, ama hil. Areago, amaren heriotza norbaiti egoztekotan, zuri behar zaizula egotzi deritzot.
‎Baina gero, Amiani tenientearen andreari poverina mia hura entzun nionean, ganbarara joan eta hona jaitsi nuen. Tiroa eman nahi nion neure buruari. Elbarriok ezin gara zoriontsu izan.
2011
‎Ez, zalantza handiak nitinan, egia dun. Orain, ongi pentsatuta, zer dela-eta ez ote diot galdetu nahi neure buruari zergatik ez nengoen hartarako prest, zergatik hainbeste zalantza: ez ote da erantzuna gustuko izango ez dudalako?
2012
‎Ez. Nik hil baino lehen nintzen bezala ikusi nahi nuke neure burua. Ze orain, gaixo ez nagoenez, eta nire irudiarekin arazorik ez dudanez eta hori..., ba, nik uste dut kapaz izan beharko nukeela neure burua zera ikusteko... nola zen hura?... distortsionatua, hori da...
‎Deliberatuta nengoen Gruxnitskiri abantaila guztiak ematera; probatu egin nahi nuen; zitekeena zen haren ariman bihotz-zabaltasunezko txinpart bat piztea, eta, orduan, onez onean konponduko genukeen auzia; baina, azken batean, izaera ahula eta bere buruarenganako estimua nagusitu behar zitzaizkion... Patuak bizia barkatzen bazidan, aurkariaz ez errukitzeko eskubide osoa eman nahi nion neure buruari... Nork ez du inoiz horrelako itunik egin bere kontzientziarekin?
2015
‎autobiografia, egunerokoak, oroitzapenak, aitorkizunak... egotismoaren gela itxi eta itsua, lehendik ere bisitatu izan dudana, eta horrexek ematen dit beldurra; ez lehendik landutako ildo batera itzultzeak, ezpada egozentrismoaren erresuman bertan-goxo egiteak. Fikzioak gogaitu samarra nauka aspaldion, aitortu dudanez, baina hortik ihesi ez nuke erori nahi neure buruaren aipatze-apaintze obsesibo batean.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.
‎1 Bi fundazio hauek buruturik, Toledo hirira itzuli nintzen; han igaro nituen hilabete batzuk, aipaturiko etxea erosi eta gauza guztiak behar bezala jarri arte. Honetan ari nintzela, Salamancako Jesusen Lagundiko errektore batek idatzi zidan, honelako monasterio bat han oso egoki izango litzatekeela esanez, eta horretarako arrazoiak agertuz; dena dela, toki hura oso txiroa zelako, ez nion utzi nahi neure buruari han pobretasun fundaziorik egiten. Baina kontuan izanik Ávila hura bezain txiroa dela eta ez zaiola egundo ezer falta, ezta Jainkoak ez diola huts egingo Bera zerbitzatzen duenari, gauzak arrazoibidera ekarriz, egiaz egin ohi denez, hain gutxi izanik eta beren eskulanez lagundurik, fundazioa egitea erabaki nuen.
‎Zu nigana bazatoz, beraz, zer dela-eta zure zerbitzuan irmo jardungo ez ote dudan zalantza? Hemendik aurrera, Jauna, ahaztu egin nahi dut neure buruaz eta Zu zertan zerbitza zaitzakedan begiratu soilik eta ez dut neure borondaterik izan nahi, zurea baizik. Baina nire nahi izatea ez da ahaltsua; Zu zara ahaltsua, ene Jainkoa.
2017
‎turistak erakarri asmoz euskaldunok geure identitate eta izaera galtzea, nolabait. Beraz, turismoa txarra dela ez dut esango baina tentuz jokatzeko eskatu nahi diet dagokienei, ez bainuke nahi neure burua arrotz ikusterik nire jaioterrian.
‎Beste hainbat galderaren artean, teoria eta praxi feministaren arteko lotura pixka bat desorekaturik ez ote dugun galdetu nahi diot neure buruari liburu honetan.
2019
‎" Onartzen dut ordura arte ez niola garrantzi handirik eman nahi izan espresatzeko zuen ezintasunari, eta hartarako, sentimenduen alorrean, inporta duen gauza bakarra sentitzea dela sinetsarazi nahi niola neure buruari, baina zerbaitek ikusarazi zidan oker nengoela eta sentimenduak izateaz gain izugarrizko garrantzia duela adierazten jakiteak ere" (79).
‎-esan zuen Aliziak-. Ez nuke bere egoeran aurkitu nahi neure burua: tximinia hau estu samarra da, baina bertan ostikada bat emateko modurik badago.
‎Nolako alaitasun zintzoz behartu nahi nauen neure buruaz ditudan ilusio guztiei uko egitera, bata bestearen atzetik. Sekula ez du aukerarik galdu hau eta beste naizela esateko, miserable deitzeko nire lagun guztiz harrituen edo gure zerbitzari txundituen aurrean.
‎oso mutil, oso mutilen arteko, nik ez nuen sentitzen ezberdina nintzenik ez arazorik zegoenik neska izateagatik... Kontua desproblematizatu egiten nuen, desproblematizatu egin nahi nuen neure buruari joko hori eginez. Ondorioz, nahiko era maskulinoan janzten nintzen, bai hori zelako-hasi nintzenean-bertso munduan ondo ikusia zegoena eta bai, bestela ere, nahiko maskulino janzten nintzelako.
2021
‎Ahalik eta luzeen gorde nahi dut neure burua Iciar Bollainen Maixabel pelikulatik ahalik eta urrunen. Eta ez Maixabel Lasarengandik.
2022
‎Eta ordaindu nahi duenari neure burua ematen diodanean, emakume egiten nauen horixe ematen diot, feminitatea, horrexen fama dut, are gehiago, ez dut besterik egiten, eta, horri dagokionez, arrakasta dudala esango nuke, eta ez da praktikaren edo teknikaren kontua, egokitzeko daukadan malgutasun infinituarena baizik, horrek irentsi egiten bainau, kolperik edo laztanik gabe baldin badator, behintzat, bai, nik esaten dut femi... Bai, irudikatzen ahal dut bihotz hori, bere buruari taupaka, bere buruarentzat, ezerk eusten ez diola, bihotz alferrikako bat, baina betea.
‎(Zorionen hartze-ematezko merkatu edo antzezpen horretatik atera nahi nuke neure burua behingoz. Ez da erraza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia