Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 627

2000
‎Gizartea nahiko aldakor badela eta, oraina aski mugikor badela eta gure mundu sinbolikoari ez mugitzeko eskatuko balitzaio bezala. Gaurko egunari langarik jartzea onartzen ez dugunean, historia histerikoki itxi nahi bagenu bezala
‎Gero, bere disertazione hura erran bakarrean laburbildu nahi balu bezala, erantsi zuen:
‎Eta nik gauza haiek guztiak nituen buruan, eta orduan, neure etorkizun beltzari ate bat zabaldu nahi banio bezala eta neure senak eta neure bizi-nahiak ere hartaraturik, pentsatu ere gabe bi aldiz, erran nuen:
‎Eta mugimendu gaixto harekin gaua gainerat erori zitzaidan, eta are urduriago jarri nintzen. Eta so egin nion Alain Coup d’Œil-i, eta irri hura egin zidan, istant hartan ezin maltzurragoa iduritu zitzaidana, zeren eta, irriarekin baterat, begi-keinu hura egin baitzidan, aditzerat eman nahi balit bezala ezen keinu hartaz sinatu zuela ene heriotzako sententzia. Eta neure burua galdurik ikusten nuen, guztiz galdurik... eta burua makurtzerat nindoan, noiz eta Alain Coup d’Œil-ek enea baino mugimendu gaixtoagoa egin baitzuen bere damarekin, ene harridurarako...
‎—Eiheratik iragan ura ez da, ordea, eiherarat itzultzen... eta gaztigatu nizun hori bere mementuan —ihardetsi zidan amak hoztasunez; gero, gauzak bere tokian ipini nahi balitu bezala, erran zidan—: Eta jakizu ezen zure osabak auzi honetan galdu duena ez dela deus nik galdu dudanaren aldean.
‎Eta isildu egin zen eta zorrotz behatu zidan, bere kemen guztia behako hartarat bildu nahi balu bezala. Eta erran zidan:
‎Denborarik galdu nahi ez baduzue, bada, pentsa ezazue oraindanik, ez ihesean, nola pentsatzen baitute munduko preso gehienek, baina bertze zernahitan, zeren emankorrago gertatuko baitzaizue... —eta, ezin garbiago adierazi ziguna are xeheroago eman nahi baligu bezala, erran zigun—: Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko...
‎Luthero! Luthero!", eta behatu nion, eta dar-dar batean luzaturik zuen eskua, txakurrari lagundu nahi balio bezala eta tormentu hartarik laxa.
‎Studioan ediren nuen Pedro Huizi, pintzela berriro eskuan zuela, koadroari azken ukituak eman nahi balizkio bezala; eta Pedro Huizik eta biok osabaren gelarat egin genuen, eta osabak ohetik erran zion:
‎‘Amak erran dit ezen orain dela urte pare bat koadro bateko iduri batez amorostu zinela eta orduan pentsatzen hasi zela ezen eroturik egon zintezkeela; ordea, ez zara horretan lehena eta nik bederen ez nuke erranen ezen horrengatik ero zaudela, erremediorik gabe’ Ustekabean harrapatu ninduen. Gero, argibideak eman nahi balizkit bezala, erran zidan: ‘Ez zara iduri batez amorosten den lehen pertsona, zeren hor berean baitugu Narzisoren historia, nahiz eta Narziso bere buruaz amorostu zen eta haren iduria ez zen olioz egina, baina urak islatua... zure aitak noizbait kontatuko zizun bezala, zeren baitakit ezen zure aitak literatura atsegin zuela eta etxean poema batzuk leitzen zizkizuela ozentki, edo autore handien hainbat obra.
‎Eta handik gutirat Rosa erraiten hasi zen ezen hiltzerat zihoala, baina hura ere ez zidan deiadarka erran, baina eztiki, bere herstura eta asaldura guztiak eztitasun handi batez gozatu eta ematu nahi balitu bezala.
‎Eta aitonaren begiek dir-dir egin zuten, esperantza dir-dir hartarik mintzatu nahi balu bezala... eta erlikia eskuan hartu eta aitonak musu eman zion, eta egun osoan eman zion musu, baina ikusi zuenean ezen guztia alferrikakoa zela, leihotik egotzi zuen, erraiten zuela:
‎Izan ere, haren erretzeko modu hura ez zen soil ke hartze eta ke jaurtikitze bat, mintzatzeko modu bat ere bazen. Zeren, noiz eta haserre baitzegoen, hodei tipi zurrunbilotsu bat egozten baitzuen ahotik, bere nahigabearen adierazteko; edo, aitzinean zuenari aurpegirat xuxen egozten zion, baldin hark haserrarazi bazuen, ke artean estali nahi balu bezala eta bere baitarik desagerrarazi; aldiz, noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen, gero eta zabalago egiten zirenak beren gorako bidean.
‎" Jaso nuen zure gutuna, zeinak zure asmoen berri eman baitzidan, eta jaso dut, halaber, gure zerbitzu sekeretuen informazinoa, zuri eta zure familiari buruzkoa". Aitak besagainak goratu eta begiak zabaldu zitian, galdetu nahi balu bezala: " Eta...?" Eta erregeordeak bertze irri bat eskaini, eta erran zioan:
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎Erretorika eta oratoria emaiten zigunean, mihiaren trebatzeko eta geure arrazoinen aitzinatzeko, anaia eta biok eztabaidan ipintzen gintuen jaun Mar celek, erabiltzen eta manaiatzen zituela, hartarakotz, edo Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena —txirrita eta inurriarena, konparazione— eta guk harrointzat hartu behar izaiten genuena, nork bere arrazoinak defenda zitzan bertzearen aitzinean, jakinik ezen emanaldi haiek bigarren parte bat zutela, zeren lehenengoan txirrita iduri egin zuenak inurri iduri egin behar baitzuen bigarrenean, eta inurri iduri egin zuenak txirrita iduri. Baina, hartan hasi aitzin, jaun Marcelek oroitarazten zigun ezen biok anaiak ginela, eta, nork berea atxiki behar zuen arren, ez genuela koleratu behar, eta bai dibertitu... eta behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat, hala hastean nola akabatzean, adierazi nahi baligu bezala ezen gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino.
‎Eta nik neure bideari ekin nion eta bidean aitzina noa egun ere: iragan nuen udaberria, iragan nituen uda eta udazkena, eta orain neguan nago... baina, neguan nagoen arren eta adinberdea joan zitzaidan arren, zeren adinzahar bainaiz, ene hitza ez da biluzia, baina hostoz josia, gorputzaren negua hitzaren udaberriaz jantzi eta estali nahi banu bezala, eta neguaren gorputza udaberriaren hitzaz...
‎Ai, zenbatetan oroitarazten zidan osaba Jaonikoten zaldi zuriak ipuineko deabrua!, eta oraino ere galdetzen diot neure buruari ez ote zuen zaldi hura apropos, sineste hari irri egin nahi balio bezala... zeren eta horrela mintzatu baitzitzaidan, noiz eta ipuin hartaz aritu baikinen:
‎Eta, orduan, aitona Nikolas mintzatu zen, kementsu, hitzak ongi artikulatzen zituela, mihiaz bertze artikulazione guztiak, erreumaren ondorez, gero eta desartikulatuagoak zituen arren, erakutsi nahi balu bezala ezen, hitza eta mihia zituen artean, zerbait zela eta bazuela jauregi hartan zer erranik:
‎—Eta zer gertatu zitzaion Axularren itzalari...? —eta erakutsi nahi banio bezala ezen ez nintzela neure ezjakintasunean hain ezjakin, erantsi nuen—: Ha ren arimari, alegia...
‎Bakarrik nindoan, bai, eta arrai nindoan, eta are arraiago eta alegerago jarri nintzen hiriko kanpai guztiak baterat jotzen hasi zirenean, dilin-dalan, dilin-dalan, haiek ere ene libertate sorberria ospatu nahi balute bezala, eta ene felizitatea aldarrikatu eta zabaldu, lau haizeetarat, zeruko mintzoaz... Eta ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din-dan, din-dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari.
‎Eta zeren, neure bide hartan barrena, lehenbizian batik bat, deliberatu bainintzen, denbora galdua reskatatu nahi banu bezala, neure buruarekin franko eta liberal izaiterat, ardi bat banintz bezala, goizeko guti jana —zeren eta ordu arte abstinentziak eta barauak izan bainituen arau— arratsaldeko betealdiaz berdin zezakeena. Eta hala abiatu nintzen, neure bakardadetik ihesi, bertze gorputz batzuen bila, zeren arau haiek hesiz hesi eta herstegiz herstegi inguratu izan baitzuten urte luzeetan ene kontzientzia eta nik hesietarik harat egin beharra nuen, ez itotzeko.
‎Ezagutu ditut kleriko katoliko onak, orobat protestantak, eta ezagutu ditut, halaber, kleriko gaixtoak, baita diruzaleak ere... ahantzi gabe zure ahotik aditu nuen kasua: Zuberoako kalvindar harena, Mathalasen denboran ezagutu zenuena, zeinaz erran baitzenidan ezen, ministroa ez ezik, prestamista ere zela, hain abariziosa eta hain eskulaburra, non koberatzen baitzien bere bezeroei, interesetan, %10a, Kalvinek ezarri zuen %5eko mugaren gainetik... neurri harekin frogatu nahi balu bezala ezen Kalvin bera baino bi aldiz kalbindarragoa zela. Eta herriska hartako apeza ere ez zitzaigun hagitzez hobea gertatu...
‎Eta zein arrai eta alegera jarri nintzen hura etorri zenean, eta nola besarkatu nuen behin eta berriro... eta berriro eta berriro, besarkada haien bidez egiaztatu nahi banu bezala ezen ez nengoela amets batean sartua...!
‎Eta jaiki nintzen, eta bat-batean argi izpi batzuk iragazi ziren hostoen artetik ustekabean... eta argiak eztanda egin zuen basoan eta eztanda egin zuen hosto haietan... eta milaka eta milaka gar ikusi nituen hosto haien lekuan —horiak eta gorriak, moreak eta okreak—, berant gabe erortzerat zihoazèn hosto haiek, bizitzaren azken dardaran eta bizitzaren azken hatsean, goiti nahi balute bezala, gero eta goitiago, suaren istanteko hegaldian betiko...
‎Ene hitzak aditu bezain fite, alkateari ezpainetako irria hautsi zitzaion, irriaren hauste hartarik adierazi nahi balit bezala ezen, hark eneganik iguriki zezakeenaz denaz bezainbatean, huts egin niola, zeren handikien handitasunean amets egiten duen gizona, nola egiten baitzuen Urbiaingo orduko alkateak, nekez ase baitzitekeen ene kontsiderazino haiekin.
‎Dorre gaineko talaia pribilegiatu hartarik, urruneko zeru urdinean, miru majestuos bat ikusten ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza, osaba eta biok bizitzen ari ginen mementu biribil haien interpretazione doia eta zehatza eskaini nahi baligu bezala.
‎—Izan ere, neure lur hauek guztiak inguruotako indiarrei irabazi nizkien, eta ez izerdi eta odol gutirekin, zeren haien aurkako guduan neure seme bakarra galdu bainuen —eta, behakoa gogortzen zuela eta lehen istantetik gauzak garbi utzi nahi balizkit bezala, erantsi zuen—: Eta menerat ditudan indiar guztien odolak ez du ene semearen odol xorta batek bezainbat balio...
‎Haizu zen, gainera, berriz eskatzea, mutur beltzik ikusi gabe, eta, hura bezain muntako, bakea bermatua zegoen: etxe-jabe arraia jan-edatekoak ekartzeko baizik ez zen hurbilduko Ximurrak bere egiten zuen gelara, eta halakoetan ere atean kax-kax joko zuen beti, helduendako komikiak eta aldizkari pornografikoak —Charlyren ekarpena gure arratsalde-beiletara— kukutzeko denbora eman nahi baligu bezala. Egun, neke zait neure burua hain lasai ikustea bizkarroikeria lotsagarri hartan.
‎Ez dakit zer pentsatu: gizon hori hasiera beretik egin zitzaidan susmagarria (haren ezinegona, haren galderak, gau eta egun eguzkitako betaurrekoak eta soil-soilik epaiketarako eranzten duen sonbreirua jantzirik eramatea, bere burua etengabe ezkutatu nahi balu bezala-nahiz eta gisa horretan nabarmendu besterik egin ez-, fiskala izateko erakutsi zuen grina, biboteordea probatzearena, pistola eramaten dutenen keinu ezaguna...). Baina berriro diot, Mexikoraino egin nahi duen bidaiari susmo txarra hartu arren, ez dakit zer pentsatu.
‎Barrez, begiak itxita eta zakila ukitu ere egin gabe, hazia isuri nuen, gogotik isuri ere, luzaz eta oparo, zeru urdin garbia neure hazitan blai utzi nahi banu bezala.
2001
‎Eta, euskaldunen ekandu antisentimentalak ahaztuz, antropofagia apur batekin besarkatu dugu batak bestea, musua ahoan emanez, mihi bakoitzak beste mihiaren lekua hartu nahirik, lehenago inoiz okerreko ahoan geratu eta mihiek orain zeinek bere lekua errekuperatu nahi balute bezala.
‎Zutitzen ahalegindu eta zatikatu zaren sentsazioa izango duzu, zati bakoitzak bizimodu independentea nahi balu bezala, eta hainbat sasoi hainbat lekutan galduko dira. Eta gogoa igoko zaizu eta ikuspegi garai, epel eta leunetik so egingo diozu haize zuriaren espektakuluari, haizeak elurra bere ohetik astindu, zirimolatan jaso eta, alde batetik bestera daramala, zurrunbilotan eragiten duen artean.
‎Nostromoak ez du udaren akabera ametitu nahi izango, udagoieneko uda hondarrak ustiatu nahi balitu bezala.
‎Kaioarritik zetozen. Eta Goio harantz abiatu zen, era batean edo bestean neska hura gogoan eramanik, Arianeren itzalak bere gorputz propioaren segizioa utzi eta orain Goiori lagundu nahi balio bezala.
‎Eta boga boga marinela marinela joan behar dugu urrutira urrutira ere kantatu zen afalondo hartan. Elurrolde metodikoa izan zen, jausi eta jausi jardun zuen dena eternalki estali nahi balu bezala, eta gogoratu zuen ilunabar hartan, etxez etxekoan, Mugertza baserriaren atarian kantaturiko seizazpi bertsoetako bat, Zuri nabarra azpiko, gorri ederra gaineko, andrea zure parerik ez da hau plaza hau ondratzeko. Kantarien artean zegoen bera, nahiz eta isilik, eta etxeko beste guztiak atartean zeuden, amama izan ezik.
‎Baina amaren logelarantz begiratu zuen, zurezko kontraleihoak zabalik baitzeuden, eta kristalaren barrualdean parez pare ikusi zuen ama biluzik, ohearen alboan zutik, eta amak gizon gaztea besarkatzen zuela, gizona ere biluzik eta zutik. Eta ama zangoak zabaldu eta gizonaren sabelean hankalatraba jarri zen, besoak oso gogor atxikita gizonaren bizkar gainean, gizonaren gorputzean trabatu eta itsatsi nahi balu bezala. Ikuskizuna laburra izan zen, begi irekitzeixte huts bat, baina Goiok indarra galdu zuen besoetan, zangoetan, eta enborra gorantz irristatu zitzaion beso eta zangoen artetik.
‎Oharra mahai gainean jarri zuen eta esku ahurraz zapaldu zuen pare bat aldiz, zimurduraren bat leundu nahi balu bezala.
‎Vianako Printzearen kultur saria eraman du Miguel Sanchez Ostizek, bi liburu argitara eman eta hitzaurrea egin dio Pablo Antoñanaren bati. ...u eta bere idazkiren bat euskaraturik argitaratua ikusteaz gainera, ematen eta argitaratzen jarraitzen du, motzean, kondentsaturik gizakien ibileraz kupidaturik, hitz eta esapideak banan-banan neurturik esanahian eta erritmoan. Guztiz bestela jokatzen du Sanchez Ostizek, isilik egotera behartu balute bezala, eta bat-batean enbarazua kendurikgo rdea izan duen guztia oldarka, aho beteko jarioan eman nahi balu bezala. Arras desberdin.
‎Elkartea ren plan estrategikoaren bururapena EuskoJaurlaritzaren Politika Linguistikorako Sailburuordetzatikjaso genuen diruaz ordaindu genuen eta LKS izena daukan aholkularitzarekin egin genuen. Berari esker orain badakigu zeintzuk diren zehatz-mehatz egin nahi ditugunak bezala, hala egin behar ditugunak ere. Eta laburbildu beharrean bertan aipatzen diren sei ildo estrategikoak aipa daitezke:
‎Zakurrak jautsi zirenei hurbildu zitzaizkien, arroparen xoko guzietan eta oinetakoetan usainka, goitiago bizi ziren zakur jendeen berri ikasi nahizik, eta ostatuko bezeroek burua bueltatu zuten, behientzat belarraren parekoa baitzen haientzat jendearen joan-etorria. Guardia zibilak tente jarri ziren, euren zapel oker, fusil eta kaparekin, fotografo ikusezin batek, dena eta denak behar bezala hartzeko, egin behar zuen erretratuan agertu nahi balute bezala.
2002
‎Baita festaren bat ere, ardo, irri eta kanta. Baina Sarak ez zituen halakoak laket, jende haiengana biltzen zen bakoitzean beste emakumeen begiradak nabaritzen baitzituen Sergiorengana itzuliak, hura begiz jan nahi balute bezala. Egia zen, halaber, berak ere nabaritzen zuela hainbat gizonezkoren begirada, baina hain sentitzen zuen, bestalde, bere bihotza Sergiorengana eroria, non bururatu ere ez baitzitzaion egiten beste gizon batekin oheratzea.
‎baziren ekialdeko filosofien iturrietatik edaten zutenak eta yoga praktikatzen zutenak; baziren Asiskoaren jarraitzaileak; eta baziren islama miresten zutenak, poeta sufiak bereziki. Oso talde heterogeneoa zen hura, ondorioz, baina huraxe zen jende haren apustua, munduari erakutsi nahi baliote bezala bereizten zituenak elkartzenago zituela urruntzen baino. Bazuten, gainera, beren artean puntu komunik:
‎Eta, segidan, zeramista izatearen onuraz mintzatu zen, harik eta Pantxikek bere iruzkina egin zuen arte, begiak berriro guztiz zabaltzen zituela, begien keinu hartara bildu nahi balitu bezala, bere harridura ez ezik, bere mesprezua ere:
2003
‎Ongi pentsatuz gero eramangarriagoa da biren arte erdibitu behar dan ahalgea. Bakoitzak berak nahi duan bezela, kiskilak jaten dagoz orain biak lasai-lasai.
‎-Zuk nahi duzun bezela.
‎Zu gehiago errespetatuko zaituzte agian, gizona zarelako edo, baina nik egunero entzun behar ditudan hitz gordinak... -eskuak belarrietarantz mugitu zituen, hitz haiek artean entzun eta barrura sartzen eragotzi nahi balie bezala.
‎Egunaren izpiak pertsianen zirrikituetatik luzatzen saiatzen ziren, eurek ere entzun nahi balute bezala. Gelan ez zegoen denboraren joana adierazten zuen beste ezer.
‎Esan nahi da haizea fuerte zebilela eta bere orrazkerari burla egiten ari zitzaiola eta ipini zizkiola ile batzuk hara begira eta beste batzuk hona begira, irizpiderik gabe. Izan ere, argiuneak zituen Matiasek buruan eta haizeak agerian uzten zizkion, ridikulizatu nahi balu bezala, Estatu Batuetako pelikulak ridikulizatzen diren moduan edo izekoen izterrak ridikulizatzen diren moduan, beldur handirik gabe.
‎ez da konformatzen ordezko bat, trasunto bat sortzearekin; bigarren idazle honi, Emile Ajarri, lehenaren aurka ekiteko agintzen baitio. Garyk berak ematen dituen elkarrizketa apurretan Ajar goraipatzen saiatzen da, talentu izugarria duela aldarrikatuz, eta berak onenak emanak dituela esanez, baina Ajarrek argitaratu zuen lan batean bereak eta bi esaten ditu Garyren aurka, haren izen ona zikinduz, bere burua nolabait desegin nahi balu bezala. Bien bitartean azken urrats bat eman zuen, asmatu zuen izengoitiari benetako izaki bat aurkituz, Paul Pavlowitch zeritzon iloba bat, haragizko izaki bat alegia, hasiera batean bere esanetara zintzo eta leial lan egingo duena.
‎Etxetik gertu zegoen parkera bidean zakurrak behin eta berriro begiratu omen zion aurpegira, agur esan nahi balio bezala, eta belarriak behera eta buztana hanka artean zituela, okerren bat egiten zuenean bezala, alde egin omen zion hiri erdira zihoan kale batetik barrena. Atzetik jarraitu omen zion eta, hiri erdiko parkera iristean, bere emaztea ikusi omen zuen urrutian, gaztetako adiskidearekin besarkaturik, eta bien oinetan etzanda pozik, buztanari alaiki eraginez, omen zegoen zakurra.
‎–Da gauza bat esan eta pentsatu litekeen baino ezelenteagoa, admirableagoa, jaun bat infinitamente poderosua, sabiua, justua, printzipiua eta fina gauza guztiena –esan zidan ezin azkarrago, atzeko hitzak aurrekoari aurrea hartu nahi balio bezala, eta, hitzik gabe ez ezik, arnasarik gabe ere uzten ninduela.
‎Hain agudo eta hain nire gogoz kontra gertatu zen dena... Hara itzulita, berriro han jarrita, iragana aldatu nahi banu bezala da. Hala ere, lekua lehengo bera zen, baina denbora ez.
‎" Hara, batere egin gabe segitzen dik!", harritu haiz, Unai izan ezik beste ikasle guztiak folioen gainean makurtuta idatzi eta idatzi ari dituk-eta. Ikasturtea hasi zenetik, behin baino gehiagotan ikusi duk jarrera arreta-galdu horrekin, hire ikasgaiaren aurrean erabateko interes falta argiro erakutsi nahi balu bezala. Agian, besterik gabe, iazko apunteak lortu ditik, beste askok bezala, eta ez dik klasean zertan ezer idatzirik.
‎Estatu zapaltzaileek irudiz, bake publikoa ez trabatua eta jendeen zein ontasunen seguritatea zaindua den ber, abertzaleen ekinaz bost axola dute. Alderantziz, dirua (sekula  ez da aski ordea) sartzen dute euskararen aldeko ekinetan, euskararen sostenguz ari diren elkarteak legalitatera tiratu nahi balituzte bezala. Horren adibide gisa, hor daude 2000ko abenduan izenpetu zen Iparraldeko Konbenio kulturala edo ikastolen sare publikoan integratzeko proposamenak.
‎zerbait enblematiko eta elegiazko bihurtu nahi balu bezala.
‎yatean ihesi doan aberatsa harrapatu nahi izatea bezala da.
2004
‎Emakumeak niri begira segitzen du. Bekainak erdi kizkurturik ditu, nondik ezagutzen nauen gogoratu nahi balu bezala. Zuzen-zuzen begiratu diot.
‎: sorbaldak zoruaren kontra, bultza enborra gorantz, bizkarra kurbatu nahi bazenu bezala.
‎: ekarri barrurantz, bizkarreraino sartu nahi bazenu bezala; ondoren, atera ahal duzun bezain kanpora, gogortuz.
‎...tik beste mordo bat zuela; beste batek, berriz, nire zapatetako bat zeraman, sudurra hantxe sartuta, nire oinei zerièn lurrin ustez zerutiarra bete-betean usaindu nahian bezala, Roquefort-eko infernutik urrun, antipodetan doi; zoko batean, neska pila bat begiztatu nuen, nire alkandora txikitzen ari zirela, bakoitza bere puskatxoa bereganatzeko asmotan... santu egin aurretik idoloaren erlikia bat nahi balute bezala; beste zoko batean, finean, emakumezko poeta ikusi nuen, elastikoa eskuan zuela...
‎–Tatuaia eginda gero, orri sinatua ahoan sartu, eta irentsi egin nuen –esan zuen gero, bere amodioaren beste proba bat erakutsi nahi balit bezala.
‎–Psss... –eta, bere buruari irri egin nahi balio bezala, gaineratu zuen–: Imajinatzen al duzu inor nitaz pelikula bat egiten?
‎–Zeeer...?! –esan zidan aitak, bere hitzaren indarraz nik esandakoak ahuldu nahi balitu bezala.
‎Ondoan duen eta ondotik igarotzen den pertsona anonimo orori begira egotea maite du eta haien ezaugarri fisiko, keinu edo mugimendurik txikienak jasotzen ditu une batez ingurukoerrealitatea ahaztuz. Deshumanizaziotik eta zatarkeriatikirten nahi balu bezala jendearengan jartzen du begirada eta zehaztasun handiko argazkiak eskaintzen dizkigu. Kalean, ostatuetan, tren eta metroetako bagoietan, geltokietan, metroko korridoreetan... nonahi dago poetaren arreta bereganatzen duenik.
‎Hurbiltzen ari zela, Jexus Mari ikusi zuen Carlosen errautsen potoetako bat eskuan. Gora eta behera eragin zion, barnekoa aditu nahi balu bezala. Alde bietara arreta eman ondoren, Jexus Marik potoa zabaltzen zuen ikusi zuen Marckek.
2005
‎Denbora eta lekuak luze deskribatuta daude, hizkuntza maisuki darabil deskripzio horiek eta elkarrizketak ere taxuz emateko. Ikusgarria da Garateren ahalegina ipuin guztiak Euskal Herrian kokatzeko (ia protagonisten izen guztiak euskal izenak dira), ipuin horiek guztiak euskal tradiziora ekarri nahi balitu bezala. Sasoi garaikidean girotuta badaude ere, badira gertaera historikoak irudikatu nahi dituzten ipuinak," Arimen eguna" ipuina adibidez.
‎Mikel Zaratek utopiaz jantzi nahi zuen kezkabide zuen egoera, ukitzen zituen gai guztiak salatu eta konpondu nahi balitu bezala. Baina, utopiaren beste aldean etsigarritzat jo dezakegun egoera dago, sumatzen den egilearen eszeptizismoa elikatzen duen arazoen iturria.
‎Koronelak poltsikotik ateratzen hasia zen paketea bere lekuan utzi du. Gero, libre geratutako eskua bular aldeko kondekorazio distiratsu eta koloretsu ugarietatik pasatu du, bera ere nor badela erakutsi nahi balu bezala, baina emakumeak bere tokia hartu du, aulki bi dituen mahaiaren aldean, eta paperak birpasatzen hasi da, arreta handirik eman gabe. Koronela, kontrastean, beltzarana da, bai ilez –urdintzen hasitakoak izan ezik– bai azalez, eta emakumea baino nagusiagoa, aurpegi zaildua.
‎Naroa lehen aldiz egiten ikusi zuen momentua gogoratzen hasi da. Burua astindu du, irudia ezabatu nahi balu bezala. Oroimenak, ordea, tximeleta jostalaria bailitzan, bere buru gainetik eskegita daudenak baino dantzariago, uxatu nahi dituen irudiok berriro dantzarazi dizkio begi aurrean.
‎Pasabidekoa, bederen. Losakonean dirudi, bularra astiro mugitzen dela gora eta behera, goranzkoan haren begi aurrean gehiago nabarmendu nahi balu bezala. Ez du zaila ematen gerturatu eta eskua mutur gogor horietan pausatzea.
‎Amets isildu egin da. Bere pentsamenduetatik laino trinkoa uxatu nahi balu bezala geratu da tartetxo batez, esku artean botilatxoa biraka darabilela.
‎Amesgaizto luze batetik atera berria sentitu da, egun berriak dena urrun eta ahaztuta erakutsiko diola desiratuz. Bizkarrean eskuak tinko lotzen dizkion soka lakarra bere azala urratu eta haragia moztu nahi balio bezala sentitzeak, ordea, errealitate beltzera ekarri du. Begiak irekiagatik ez da ezer bereizteko gai izan.
‎Lurperatu zuten egunean, gure doluminak aurkezteko hilerrira hurbildu gintzaizkionean, Virginia bere burua estutzen aurkitu genuen, ezereza besarkatuz, lumaje beltz haren azpian gorde bide zuen sekretutik askatu nahi balu bezala. Ez zigun hitzik zuzendu.
‎Azalpenok eman zizkionean, ezagutu berriak ziren eta Nuriak ez zion aparteko garrantzirik eman, baina gero jasangaitza egin zitzaion. Hilekoa zuenero eta sabela pixka bat puzten zitzaionerako," maitea, kilotxo bat edo beste harrapatu duzu, ezta?" galdetzen zion zornatsu, emakumezkoaren gorputzaren estetika guztia sabelaren neurri puntua zaintzean dagoela sinetsarazi nahi balio bezala.
‎Enarak. Hegoekin teilatuak ia igurtziz pasatzen dira uda hasieran, hanka artean teilaren bat eraman nahi balute bezala, haien azpian gordetako sekretuak garrasika aireratuz.
‎Ikaragarria iruditu zitzaidan hura guztia: lau katutxo jaioberriak goitik behera, hankatxoak astinduz, hegan egin nahi balute bezala, eta miauka, larri; gero, uretan txapla murgildu ziren, berriro gaineratu, eta guztiek ahalegin larria egin zuten, irten nahirik, harik eta ur azpian galdu ziren arte. Azkena murgildu zen katutxoak arrasto zuri bat zeukan buru beltz belusezkoan, ilargi erdiaren antzekoa.
‎Irribarre egiten zuen, eta itxura barrekara zeukan, artean haur bat banintz bezala hitz egin ala ez zalantzan balego bezala; horixe irakurtzen nion begietan eta aurpegiko keinu leunetan. Txokolatea amaitu, kikara mahai gainean ipini, sofan atzeratu, hanka hankari eman, eskuak sabel gainean bildu haurdun batek umea haztatu nahi duenean bezala, eta hizketan hasi zitzaidan.
‎Alabaina, kolpetik ezabatu zitzaidan krak hotsaren oroitzapena, erreflexu batek eraginda bezala burua jaso eta hain ziztada zorrotzak ematen zizkidan hankari begiratu nionean, ordura arte ez bainion begirik zuzendu ere egin, minaren minez eta larriaren larriz. Berebiziko garrasia bota nuen; ama gainera etzan zitzaidan, babesteko, piztia baten erasotik gorde nahi banindu bezala. Etxeordean Marro bat-batean agertu zeneko erorikoa eta hartan pasatu nuen izu-laborria ez ziren ezer, hanka ikustean sentitu nuenarekin alderatuta; kontrako aldera begira neukan orpoa, eta bernak angelu bat egiten zuen, erditik zatituta, adar bat kraskaturik dagoenean bezalaxe.
‎Ganbaratxoko ilunpean, bizpahiru bider altxatu nuen erlojuaren estalkia, doinua entzuteko, neure buruari erakutsi nahi banio bezala baneukala aski kemenik edozeri aurre egiteko, baita pistolaririk arriskutsuenari ere. Musikatxoaren notek ilunpea zulatzen zuten, soinuzko orratzak balira bezala; adi-adi nengoen, une batetik bestera ilunpe hartan izarrak sortu zain, hala ematen baitzuen, doinu hark sabaia izarniatu behar zuela.
‎Gauez, pauso gero eta laburragoz doa bikotea oinez, zubia egunsentira arte luzatu nahi balute bezala.
‎Ez zuten mintzagai apartekorik izan. Benetako elkarrizketa eta munta handiko gaiak otordua ofizialki egiten zutenerako gorde nahi balituzte bezala. Gutxiago edo gehiago, denek zuten zer egin, eta sukaldea gustura egoteko modukoa zenez, ez zioten elkarri trabarik egiten.
2006
‎Jendeaz zerbait jakin nahi duenak bezala, landareetaz jantzi nahi-eta beren arteko genealogian murgil egin beste aukerarik ez du Manuk: amonak, amak, alabak, lehengusinak, lehengusina txikiak, bestengusinak… azken batean familiak eta generoak ezagutuz begiratu batean identifikatu eta bakoitzaren erabilera orokorrak behintzat di-da batean lotuko ditu.
‎Baina, aberastasuna betebehar profesionalaren emaitza gisa, etikoki zilegia da, eta gainera, gorde beharreko agindua. Pobrea izan nahi izatea, gaixo egon nahi izatea bezala litzateke. Zentzu horretan, lanerako gaituta dauden pertsonak eskeko gisa aritzea moralki gaitzesgarria da, baina, hori baino gehiago ere bai:
‎Botoia askatuta neukan ordurako, eta han utzi nuen esku bat, gorputzaren jarrerak mugimendurako libreen uzten zidana. Bestea gora igo eta Julianen kopetan jarri nuen, ume gaixoak kalentura ote daukan jakin nahi dugunean bezala, keinu lasaigarri gisa.
‎Charlie erne zebilen, tabernako piztiak oraindik ere hilik ez baleude bezala. Imintzio bat egin zion Grizzly hartz disekatuari, haren ondoan egon nahi balu bezala.
‎Baina ez neukan galdetzeko aukera handirik, Umbertok hizketan segitzen baitzuen, gaitik gaira, oiloa artalea jaten bezala. Hitzik tartekatzeko modurik ez nuen tenore hartan nengoela, begi zorrotzez begiratu zidan, zer pentsatzen ari nintzen igarri nahi balu bezala. Gero, hortz belz  tuak erakutsiz, esan zidan bazekiela zer neska-klase gustatzen zitzaizkidan, baina kontuz ibiltzeko:
‎Bat-batean, Angelok ahotsa apaldu zuen, konfidentziaren bat egin nahi balit bezala:
‎Hartu zituen, baina ez zien begiratu: emakumearen begiek nigan jarrita jarraitzen zuten, bere kabutako eskemaren batean kokatu nahi banindu bezala.
‎Niri begira jarraitzen zuen, nire erreakzioak aztertu nahi balitu bezala, baina ez dakit zer ikus zezakeen nire aurpegian, gela hartan apenas zegoen-eta argirik. Ez nuen emakume ezezagun harekin ez inorekin egoteko gogorik.
‎Horregatik galdetzen dute hain sarri" zer jakin nahi duzu?". Kontu-jaleak zerbait zehatza jakin nahi balu bezala. Azterketa bat balitz bezala.
‎– Segada bat? –burua makurtu eta musutik zentimetro gutxira egin dio galdera, inork ez entzutea nahi balu bezala.
‎Bat-bateko elkarrizketan ezeroso igarri du Asun, berehala hanka egin nahi balu bezala.
‎Hasieran kostatu egin zaio Joxan ezagutzea. Begira jarri zaio, isilik, lanean berarekin batera ibiltzen zen gazte hura berriro ikusi nahi balu bezala.
‎– Ekarri zigarroa, keak begi eder horiek itxiarazten dizkizu –Bibik ezpainetatik kendu zion zigarroa, astiro, suabe... bide batez laztandu nahi balu bezala.
2007
‎Janis Joplin. Cry, cry, baby? ari zen garrasika, gure herri honetan ere zenbat negar izango zen iragarri nahi baligu bezala.
‎Azkenean, trago luze bat eman zenion zure zerbezari, eta neskaren begi berdeetara jaitsi zenuen ondoren begirada, zu baino maila bat beherago zegoen eskaileran?, mirespen eske edo;, joateari buruzko tesia, orduan, edo antzekoa dena, itzultzeari buruzkoa. Gustatzen zait?, esan zizun, irribarrea ahotik kendu gabe eta bi ezpain ertzek aurpegitik ihes egin nahi baliote bezala, nola egiten dion izokinak eskuetatik ihes galtzak zangosagarretik gora igota errekan jolasean ari den haurrari.
‎Berriro eutsi zien Gretak Gardelen tangoaren azken notei, eta pauso irmoak eman zituen, belaunburuak elkarrekin gurutzatuz eta bira bakoitzean zangosagarrak agertuz soinekoaren azpitik. Zapata berdeak porlanetan iltzatu nahi balitu bezala egin zuen dantza paretatik lurrera botatako koadroaren gainean. Damu zuen New Yorken berdina egin ez izana.
‎Prozesu hori argitzeko, Vygotsky-kseinalatzeko keinuaren garapena azaldu zuen. Hasieran, keinu hori haurrarenhelmenetik at dagoen objektu bat eskuratzeko saiakera okerra da; objektura iritsinahian, haurrari eskuak airean zintzilik gelditzen zaizkio eta hatzak mugitzen ditu, zerbait hartu nahi balu bezala. Hasierako une horretan, seinalatzeko keinua haurrakegiten dituen mugimenduei dagokie.
‎Ez dut uste' izotz-kontinentera' bidaia hain eszentrikoa denik. Egia esan, eszentrikotasuna, beste alde batetik, chef ezagun baten janaria zerbitzatu nahi izatea bezala da, dantzari errusiar baten ikuskizunari begira zauden bitartean, kutsakortasuna sortuz. Xelebrea zen, adibidez, Salvador Dalí, Port Lligaten teilatuan arrautzak jartzen, Antartika ez bisitatzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
nahi izan bezala ez 10 (0,07)
nahi izan bezala bera 3 (0,02)
nahi izan bezala ezen ez 3 (0,02)
nahi izan bezala sentitu 3 (0,02)
nahi izan bezala ari izan 2 (0,01)
nahi izan bezala begiratu 2 (0,01)
nahi izan bezala han 2 (0,01)
nahi izan bezala hantxe 2 (0,01)
nahi izan bezala nor izan 2 (0,01)
nahi izan bezala ulertu 2 (0,01)
nahi izan bezala aritu 1 (0,01)
nahi izan bezala arnasa 1 (0,01)
nahi izan bezala asmatu 1 (0,01)
nahi izan bezala atera 1 (0,01)
nahi izan bezala aurpegi 1 (0,01)
nahi izan bezala basamortu 1 (0,01)
nahi izan bezala bat 1 (0,01)
nahi izan bezala bereizi 1 (0,01)
nahi izan bezala bermatu 1 (0,01)
nahi izan bezala beste 1 (0,01)
nahi izan bezala bide 1 (0,01)
nahi izan bezala bota 1 (0,01)
nahi izan bezala dantza egin 1 (0,01)
nahi izan bezala eduki 1 (0,01)
nahi izan bezala egin 1 (0,01)
nahi izan bezala egon 1 (0,01)
nahi izan bezala estutu 1 (0,01)
nahi izan bezala etengabe 1 (0,01)
nahi izan bezala ezarri 1 (0,01)
nahi izan bezala ezer ez 1 (0,01)
nahi izan bezala geratu 1 (0,01)
nahi izan bezala gertatu 1 (0,01)
nahi izan bezala gidatu 1 (0,01)
nahi izan bezala hitz egin 1 (0,01)
nahi izan bezala hots egin 1 (0,01)
nahi izan bezala ikusi 1 (0,01)
nahi izan bezala inguruko 1 (0,01)
nahi izan bezala ireki 1 (0,01)
nahi izan bezala Italia 1 (0,01)
nahi izan bezala jantzi 1 (0,01)
nahi izan bezala jende 1 (0,01)
nahi izan bezala kontatu 1 (0,01)
nahi izan bezala kutxa 1 (0,01)
nahi izan bezala letra 1 (0,01)
nahi izan bezala makulu 1 (0,01)
nahi izan bezala mintzo izan 1 (0,01)
nahi izan bezala moldatu 1 (0,01)
nahi izan bezala mugitu 1 (0,01)
nahi izan bezala nazio 1 (0,01)
nahi izan bezala ni 1 (0,01)
nahi izan bezala so egin 1 (0,01)
nahi izan bezala zer 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia