Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2015
‎10 Deabruaren asmakizuna da, harengan ikusi izan dudan nekagarri, mehe eta disimulurik handienetakoa, eta honela abisu eman nahi nioke berorri, hortik tentatuko balu, argi pixka bat izan eta ezagut dezan, ezagutzeko adimenik utziko balio behintzat. Ez beza pentsa letra eta jakinduria kontua denik hau; niri hori guztiori falta bazait ere, hortik irten ondoren, argi ikusten dut zentzugabekeria dela.
‎15 Gauza bat galdetu nahi nioke berorri: Jauna arima bati mesedeak egiten hasten denean, goi-mailako kontenplazioan jartzea bezalako mesedeak, arrazoizkoa litzateke arimak perfekzioa erabatlortzea (arrazoizkoa, izan ere, halako mesede handia hartzen duenak ez bailuke izan behar lurreko kontsolazioen desirarik); orduan, zergatik liluramenduetan eta arima mesede handiak hartzera ohitua denean, berekin hain ondorio handiak dakartzala ematen du, eta zenbat eta handiagoak, hainbat askatuago dagoela, bada, Jauna iristen den unetxo batean santutua utz badezake, gero, denboraren joanean, Jaunak berak bertuteen perfekzioan uzten duen bezala?
‎Hala edo hola egin bedi nigan zure nahia. Eta ez dezala nahi Berorren Maiestateak hain baliotsua den zure maitasuna atsegin hutsengatik zerbitzatzen zaituen jendeari ematea.
‎1 Ez nuke nahi berorrek hau ahaztea, eta horregatik jartzen dut hemen. Ni oso beldur naiz, oraindanik haur horien kontu handia hartzen ez bada, laster batean nahas daitezkeela Ávilako gainerako ume endekatuekin, eta beharrezko da berorrek oraindanik haiek joanaraztea Jesusen Lagundira (nik idatziko baitiot errektoreari, berorrek hor ikusiko duenez), eta Frantzisko Salcedo jaunak eta Daza maisuak ongi baderitzate, jar bitzate bonetak.
‎Egin diezadakeen gaitzagatik, behintzat, ez nintzateke joan gabe geratuko ezta egun bat atzeratuko ere, Jainkoak nahi duenean alde guztietan ematen baitu osasuna. Oi, zenbat gehiago nahi nukeen berorrena, neure pozerako! Jainkoak emango ahal dio, ahal duenez gero.
‎Priore-ordeari esaten diot berorri bidaltzeko handik atera ditzan. Fundazioak? lanaren paperak eta, paper batean bildurik eta zigilaturik, bidal diezazkiola priore-ordeari, nire lagunaren ez dakit zer eta neure gainjantzi bat bidali behar dizkidatelako (presa handiz aritu ginen haiek bidatzen), eta ez dakit beste zer paper dauden hor, ez bainuke nahi inork ikusterik eta horregatik nahi dut berorrek atera ditzan (berorrek ikustea ez baitzait batere axola),. Fundazioak, lanarekin egin duenez.
‎8 Berorren aitatasunak jakinaraz biezat gerta dadina, gure aita ez baitago hemen eta ezer jakiterik ez baitut izango. Ez nuke nahi berorren agurgarritasuna hortik irtetea, gauza hauek nola geratzen diren ikusi arte. Nik diotsot gauza hauek ulertzen dituen berorren falta sumatzen dudala, eta orain guztiok arretaz eta kontuz ibiliko garela.
‎2 Ez dakit nik zertarako nahi dituzten berorren aitatasuna eta gainerakoak hor penaz eta zigorrez beterik, eskumikatuak izateko nahiko baitziren aita Mariano eta aita priorea. Ez dut beste bihotz-altxagarririk, berorren aitatasunak Arganda doktore jauna duela jakitea baizik.
‎Mesede handia egiten didate neure adiskideek mojei hala egitean. Kontu izan, zaindu ditzadan; eta noizbait frai Marianoren eta frai Antonioren alde zer edo zer egiteko abagunerik denean, leun-leun izanez gero, ez bainuke nahi berorrekin haserretu daitezen. Jainkoak barka biezaio, fraide horiekin erabili den zalaparta saihesteko baitzen edota beste bide batetik konpontzekoa; nahigabe handia du gure aitak.
‎6 Benetan nahi nuen berorrek egun hauetan nolabaiteko lehortasuna izan dezala, eta biziki poztu nintzen berorren gutuna irakurri nuenean, horri lehortasun izena ematerik ez badago ere. Sinets beza gauza askotarako on handia dakarrela.
‎5 Ahizpa hauek guztiek eta ama prioreak eskumuinak berorri; biziki nahi lukete berori eta Maria anderea etortzea. Jaunak gida dezala berak nahien duen bezala, Valladoliden abitua egiteko belaki bila ari baitira.
‎Ongi geratzen da horrela. Ez nuke nahi berorrek aita frai Anjeli honetaz ezer esaterik, ez baitago zertan esanik eta beharrik, berorren adiskide mina izan arren; izan ere, konturatzen da berorren aitatasuna nola buka daitezkeen adiskidetasun hauek laster batean, mundua horrelakoa baita. Uste dut gutun batean aditzera eman zidala; baina baliteke asmo horrekin ez izatea.
‎5 Hona etorri nintzenean esan zidaten, berorri igartzen zaiola ez duela gustuko pertsona handirik berorren ondoan izatea. Konturatzen naiz, besterik ezin duelako dela; baina, orain kapitulua datorrenez gero, ez nuke nahi berorri aurpegira botatzekorik ezer egon dadin. Kontuan har beza, Jainkoarren, eta nola predikatzen duen Andaluzia horretan.
‎8 Ez dezala uste izan berorren agurgarritasunak, bataren eta bestearen profesa atzeratzea gehiengoaz nahiz gutxiengoaz egiteko esaten diodanik, horiek munduko kontuak baitira, ni biziki amorrarazten nautenak, eta ez nuke nahi berorren agurgarritasunak halako gauzei begira diezaien; hala ere, gaztetxoa delako eta bere burua gehiago hildura dezan pozten naiz; eta harengan besterik ikusiko balitz, berehala aginduko nuke profesa emateko, profesan hitzematen dugun apaltasuna egintzetan agertzea komeni delako. Eta lehenengo esana dut, ahizpa Leonor Errukiarenaren kasuan, honen apaltasunak ez dielako begiratzen munduko gauza hauetako bati ez besteri; beraz, gauzak horrela, atsegin zait gaztetxo horren profesa atzeratzea.
‎Emakume bedeinkatu honek hala egingo du, andre horiek hain gartsu ari direla konturatzen delako; horregatik, abendukoa bete ondoren, ez beza har berorrek sermoien konpromisorik, hemen izango baitu non praktikan jarri. Castro doktoreak nahi du berorren agurgarritasuna Pazkoa beraren etxean igarotzera joan dadila, eta nik ere bai; baina nire desirak nekez betetzen dira.
‎4 Jakin nahi nuke berorren agurgarritasunak nire gutunak eman zizkien jaun horiei eta ezer egin zen. Egin bazen ere, ahalegin hau egiteaz ez da ezer galtzen.
‎Hemen ditu berorren alde otoitz egiten duen bat eta otoitz egiten duten asko. Benetan nahi genuke berorren presentziaz gozatu ahal izatea; baina hemengo sufrimenduekin izatekotan, nahigo dut hor sosegua izan dezan hemen sufritzen ikustea baino.
‎3 On Alonso baino hau lehenago joan dadin, ezertan ere ez baitut nahi berorren borondatearen aurka egiterik?, besterik ez trikimailu horrekin nahiko haserre nagoela baizik.
‎15 Ez nuen uste hainbeste luzatzerik. Nahi nuke berorrek uler dezala Jainkoak egin dion grazia handia, Joana andereari halako heriotza ematean. Hemen gure Jaunari gomendatu diogu hura eta gure monasterio guztietan egin zaizkio ondrak, eta ez duela gehiago beharko itxaroten dut Haren Maiestateagan.
‎Haiek izan dira, behintzat, nik izan ditudan laguntzailerik hoberenak eta sekula ez naiz geratuko hori aitortu gabe. Eta ez nuke nahi berorren aitatasunak Valladoliden baratzeko zerbait haiei bidaltzea eragotz dezan, haiek ere behartsuak baitira eta mojek sobera baitute. Eta sinets biezat, ene aita, gauza txiki batean pertsona batzuekin adeitasunez jokatzea ezin dela alde batera utzi.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene aita. Mancerako aita priorea joan zenean, Daza maisuarekin eta Rueda doktorearekin hitz egin nuen probintziaren kontu horretaz; izan ere, nik ez nuke nahi berorren aitatasunak egin dezan gaizki egina dela inork esan ahal izateko gauzarik, horrek min handiagoa emango bailidake, gero gauzak ongi irten arren, gure asmoetarako gure errurik gabe gaizki egiten diren gauza guztiak baino.
‎10 Valladolideko ama priorearen gutuna bidali nahi nion berorren aitatasunari; han dio zein zalaparta handia sortu den Carrilloren arazoa dela-eta. Azken batean, nitaz eta moja oinutsez oso pozik daudela dio; horrela, uste dut, ezerezean geratuko direla mehatxu guztiak.
‎Guztia behar da bizitza honetan. Inola ere ez beza erremediatu nahi berorren aitatasunak lau hilabeteko hori. Kontura bedi oso arriskutsua dela.
‎Ama prioreak goraintzi asko berorren agurgarritasunari. Beste batzuek ere nahi lukete berori etortzea.
‎4 Sentitzen dut ama priore-orde berriaren gaixotasuna, egon ohi zen bezala osasuntsu zegoela uste bainuen, eta gainera nahi nuen berorri lana arintzeko izan zedila. Hemen on handia egiten du (eta mediku onengandik ikasia da), norbait horrela dagoenean, arrosa uraren lau edo bost zurrutada edateak.
‎Ez dakit ez ote zegoen han hobeki, esan eta esan egiten baitzuen berorrek kaperarako nahi zuela, eta ez du egingo dena gastatu baino besterik. Jainkoak bidera dezala, Berarentzat nahi baitu berorrek, ganadu horrekin irabaz dezala.
‎6 Erlijiosoentzat aurrean erabiliak izatea, neure bekatuengatik? zer den badakidanez gero, erruki natzaie, eta uste dut asko irabazten dutela, Haren Maiestatearen aurrean, haien alde irteten direnek eta laguntzen dietenek, eta nik nahi nuke berorren gorentasuna izan dadila irabazten duena; gogo onez egingo duela uste baitut, hala eskatzen ausartuko nintzateke dukeari ere, hemen balego.
‎Jakin nahi dut nola dagoen berorren agurgarritasuna toki horretan fraideekin egon beharrean, hau da, Karmenen egon beharrean, nuntzioak horretan hainbesteko ahalegina eginik, ez baitago arrazoirik hari ezertan nahigaberik emateko, ezta ez baita komeni inondik ere. Nik bene-benetan nahi nuke berorrekin hitz egitea, gauza batzuk esatekoak direlako eta ez idaztekoak.
‎Sartzen bada, eraman bezate ongi, Jainkoaren maitasunagatik, guztia merezia baitu. Nik astia izan nahi nuke berorri luze idazteko; baina gaur Ávilara eta Madrilera eta beste alde batzuetara idatzi dut, eta burua neka-neka eginik dut. Jaso ditut berorren gutunak, aipatzen dituenak.
‎2 Oraingoz nik ez nuke nahi berorren agurgarritasuna joan dadin, gauzak ongi prestaturik daudenez gero, badirudi ez dela behar?, ez baita komeni zigortu guztiak hemen geratzea inor gabe. Oso egoki litzateke, ordea, kapitulu jeneralera joatea, probintzialak joan behar badu, joan beharko duenez, Jainkoak ematen badigu; eta orain doazenek itxaron diezaiotela; gure ohorea goian uzteko pertsonak izango direla uste dut.
‎Beste sufrimendu bat behar genuen oraindik, iraganekoen erremediorako! Ez nuke nahi berorren aitatasunari burutik ere pasa dakion halakorik.
‎2 Gure Jauna goresten dut berorrek duen mundua uzteko gogoa ikusirik, hainbesteko desengainua ezin etor daitekeelako goitik izan ezik, eta horrela itxaro dut haren jainkozko errukian, berorrek bene-benetan zerbitzatuko duela, hain desira onei Andre Mariaren, gure Ama eta Zaindariaren, egiazko alabaren egintzekin erantzunez; eta, egiaz, nik ez nuke nahi, egun bakar batez ere, hain dei handia eragozterik. Honetan dudan asmoa garbi-garbi adierazi nahi diot berorri, dagoeneko gure ahizpa eta ene anderea baita.
‎1. Orain Ávilara joan behar bada eta beste hori egin gabe geratzen bada, betiko geratuko da, antza denez; eta burura etorri zait, frai Gregorio han egon eta ni ama priore naizela, bertan ez banengo ere, igaro daitezkeela hil batzuk. Hau erabaki behar den unerako benetan nahi nuke berorren agurgarritasuna hurbilago izatea. Jainkoak nahi beza hau laster batean joatea; Ávilatik erantzun diezadake berorren agurgarritasunak, aita Nicolaok esan baitzidan berak egingo zidala mezulari?
‎Asko bizi diren etxea balitz, errazago eraman daiteke edozein akats; baina hain gutxi izanik, bidezkoa litzateke ongi hautatuak izatea, eta beti ikusi izan dut nik berori asmo horrekin, hainbesteraino, non alde guztietan aurkitzen baititut mojak, baina ez naiz ausartu haietako inor horra bidaltzen, hor nahi duten erakorik bat ere ez baitut aurkitu; eta horrela, nire iritziz, ez nuke hartuko bi horietako inor ere; izan ere, ez dut ikusten ez santutasunik, ez baliorik, ez zuhurtzia gehiegirik, ez talenturik haien ekarpenekin etxeak irabaz dezan. Izan ere, galtzeko bada, zertarako hartu nahi ditu berorren gorentasunak. Haien erremediorako, hainbat monasterio daude eta, diodanez, asko izanik, gauzak hobeki eramaten dira; hor, ordea, hartzen denak priore izateko nahiz bete beharko litzatekeen edozein ofiziotarako gai izan beharko luke.
‎Espiritu Santua izan bedi beti berorren ariman eta eman biezaio bere maitasun eta beldur santua, amen. Aita Paulo Hernández doktoreak idatzi dit Ordena sakratu honetarako etxea egin nahi izatean berorrek egiten didan mesede eta limosna. Izan ere, nik uste dut, gure Jaunak eta haren Ama aintzatsuak, nire zaindariak, ukitu diotela bihotza hain egintza santurako, Haren Maiestatearen zerbitzu handirako izango delakoan eta berori irabazi espiritual handiekin irtengo delakoan bainago.
‎5 Berorrek idatz diezadake nahi dezana; izan ere, nolako borondatez esaten den dakidanez gero, berorri nahigabea ematen badiot soilik hartzen dut nahigabea; izan ere, benetan, nik ez nuke nahi berorri min ematerik, ezta etxe horretan min eman diezaioten ere. Gainerakoan, ez zidan inolako gaitzik egin ezta ez dit egingo berorrek esan diezadan ezer ere.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Jaunak ez zuen nahi izan berorren gutuna ikusteaz goza nezan, hura idazteko motiboak poza eragozten baitzuen. Jauna izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎9 Ez dut nahi izan berorren jauntasunari idatz diezaion: batetik, nahita saiatzen garelako hartaz kasu egiten delako irudia ez ematen (haren tolesgabetasunak horren beharrik izan ez arren, gauza batzuetan frai Juniperoren antza baitu); bestetik, ez dudalako nahi emakumetxo batzuek esan dezagunari berorren jauntasunak jaramonik egin diezaion, iratzarri eta argibideak emateko aita ona baitu, eta maite duen Jainko ona.
‎Joan zen astean luze idatzi nion berorren jauntasunari, bi aldetatik eta hari beretik guztiak, gutuna berorren eskuetara irits dadila nahi dudalako. Atzo, ekainaren 17an, eman zizkidaten hain gogo biziz nahi nituen berorren bi gutun; bata urrian idatzia eta bestea urtarrilean. Nik nahi bezain berriak izan ez arren, poz-pozik nintzen haiek hartzean eta berorren jauntasuna osasunez ongi dagoela jakitean.
‎Haren Maiestatearen eskuetan jar beza berorren jauntasunak, eta benetako aitak bezala, ahaztu lehengoaz eta gogoan hartu Andre Mariaren zerbitzaria dela eta nahigabetu egingo dela beren izerdiaz beraren Ordena indartu nahi dutenak berorrek babesik gabe uzteaz. Gauzak une honetan dauden bezala, tentu handiaz jokatu behar da?
‎Nik osasun ona dut, Jainkoari eskerrak, eta ongi doakit obedientziak ekarri nauen lurralde honetan. Bihotz-bihotzez nahi nuke berorrek ere izan dezan eta beti aurrera joan dadin gure Jaunaren zerbitzuan hartu duen bide onean.
‎Berorren zerbitzari hori hain ibiltari handia izanik, uste nuen bihar iritsiko zela Madriletik (hara bidali bainuen arazo hauek noren esku utzi ez nekielako), baina gaur, osteguna, etorri da, eta batera erantzungo zaie Ávilako gutunei, eta horrela, ezin bidali izango dira bihar eguerdira arte, nire begiak eta burua ez baitaude horretarako, eta Jainkoak nahi beza biharko prest egotea. Asti handi-handia harturik idatzi nahi nioke berorri, baita Maria andereari ere. Ia sendaturik nago, gure aitari adierazi diodan xarabeak malenkoniaren oinaze hura kendu baitit eta uste dut sukarra ere guztiz kendu didala.
‎Ezezkoan nago; esango banio, eskrupulua izango nuke; izan ere, azken batean berorren agurgarritasunak badu prelatua, eta uste dut hobe izango dela hura bere iritzia emateko aukerarik gabe ez uztea, eta beraz, zer datorkion hobeki argitu nahirik esan dudanari ez biezaio jaramonik egin. Ezta nuke jarri nahi berorren agurgarritasuna horretan, nahiko zeregin baitu. Idatz biezaio guztia aita maisuari, eta Arellano domingotarraren bidez, aditzera eman dezake lasai dagoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia