|
Gure esku eta buru lanak, alemanez esku eta izpiritu lanak da (eta < langile izpiritualak> dago); apezak, izpiritualak dira (< geistliche>); autorearen jabego intelektuala, izpirituala da (< geistig>); distraiturik egotea, < izpiritu absente> egotea; gaixo mentalak, gaixo izpiritualak dira; adimenezko edo adimentsu oro, gogozko, etab., berdin, izpirituala da; animatu, entusiasmatu, < izpiritu tu> da (< begeistern>; desanimatu, < izpiritugabetu>), etc., etc. < Geist> ek jatorrian esanahi zuena, iratxoak ziren (ingl. ghost), andre gizonak ikaratzen, arbintzen, durduzarazten,, sorgintzen?, edo miraritsuki laguntzen dituztenak, beraz nolabait pertsonalak diren izakiak (latinezko < spiritus> en justu alderantziz, jatorrian ezpertsonala dena, eta teologiak eta filosofiak pertsonalizatu eta substantzializatuko dutena? inork ez, ordea, gehiago, Descartes razionalista modernoak baino); kristautasunarekin < spiritus> latinoaren esanahiak bereganatu ditu (jatorrizkoa galdu gabe),
|
munduaren
kreazio uneko Jainkoaren arnasatik Izpiritu Santuraino, arimaren esanahia ere barnebilduz; eta XVII XVIII. mendeetan < esprit> frantsesak bere kutsua erantsi zion, oraindik gehiago konplikatzeko. Eta filosofian are gehiago konplikatu da, tradizio grekoko < nous>, < logos> eta < pneuma> bezalakoak ere jaso behar izan dituenean, polisemia zorabiagarri bateraino.
|
|
Gure esku eta buru lanak, alemanez esku eta izpiritu lanak da (eta langile izpiritualak dago); apezak, izpiritualak dira (geistliche); autorearen jabego intelektuala, izpirituala da (geistig); distraiturik egotea, izpiritu absente egotea; gaixo mentalak, gaixo izpiritualak dira; adimenezko edo adimentsu oro, gogozko, eta abar, berdin, izpirituala da; animatu, entusiasmatu, izpiritu tu da (begeistern; desanimatu, izpiritugabetu), eta abar, Geistek jatorrian esanahi zuena, iratxoak ziren (ingl. ghost), andre gizonak ikaratzen, armintzen, durduzarazten, «sorgintzen», edo miraritsuki laguntzen dituztenak, beraz nolabait pertsonalak izakiak (latinezko spiritusen justu alderantziz, jatorrian ezpertsonala dena, eta teologiak eta filosofiak pertsonalizatu eta substantzializatuko dutena? inork ez, ordea, gehiago, Descartes razionalista modernoak baino); kristautasunarekin spiritus latinoaren esanahiak bereganatu ditu (jatorrizkoa galdu gabe),
|
munduaren
kreazio uneko Jainkoaren arnasatik Izpiritu Santuraino, arimaren esanahia ere barnebilduz; eta XVII XVIII. mendeetan esprit frantsesak bere kutsua erantsi zion, oraindik gehiago konplikatzeko. Eta filosofian are gehiago konplikatu da, tradizio grekoko nous, logos eta pneuma ere jaso behar izan dituenean, polisemia zorabiagarri bateraino.
|