2017
|
|
nire kontzientzia nire ekintzei itsasten zaie, bera da nire ekintzak, jomugek eta jomugetarako bitartekoek bakarrik gobernatzen dituztenak. Nire jarrerak, adibidez, ez dauka inongo ‘kanpokorik’, bitartekoa (sarraila) eta jomuga (espektakulua ikusgai) bateratze hutsa da, munduan galtzeko modua baino ez, gauzek edanarazia izateko modu soila, xukagarri batek tintarekin bezala, jomuga jakin baterantz bideraturiko tresna sare bat,
|
mundua
atzeko planoan duelarik, sintetikoki askatzeko. Kausazko hurrenkeraren kontrakoa da:
|
|
Horrela, bada, nire munduko objektuetara naramaten bide infinituek eta askotarikoek kokatua naiz, subjektu transzendenteen presentzia zuzenarekin batera. Eta mundua izate horiekin guztiekin batera ematen zaidanez gero, bide horiek tresna sareen multzo bat besterik ez dute adierazten; tresna sare horiek objektu Beste bat agertzea ahalbidetzen dute
|
mundua
atzeko planoan duen' hori’ gisa, baina inplizituki eta egiazki jada barruan dagoena.
|
|
Beste objektua gauza ziurra da agerpen gisa, eta bat egiten du nire subjektibotasuna berratzematearekin, baina ez da inoiz ziurra Bestea objektu hori den. Eta funtsezko gertakaria ere, nire objektu izatea subjektu batentzat, ebidentzia erreflexiboaren tankerako ebidentzia da; baina ez, ordea, beste gertakari hori non eta ni, une jakin batean eta Beste singular batentzat, nabarmendu egiten naizen
|
mundua
atzeko planoan duen' hori' gisa, atzealde horretan itota gelditu ordez. Ni presente moduan existitzen naizela objektu gisa aleman batentzat, zeinahi delarik ere, hori ez da zalantzazkoa.
|
|
munduaren osotasuna abiapuntu hartuta nator Beste objektuarengana. Haatik, erlazio singularrak bakarrik nabarmenduko dira,
|
mundua
atzeko planoan duten formak bezala. Ezagutzen ez dudan eta metroan irakurtzen dagoen gizon horren inguruan mundua oso osorik dago presente.
|
|
‘subjektu inpertsonal’ baten elementua, ‘absente maitea’ edo ‘gizon hori’ konkretu bat. Bestearen objektibatze mota eta bere ezaugarriak kasuan kasu erabakitzen dituena zera da, aldi berean nire situazioa munduan eta bere situazioa, alegia, gutako bakoitzak antolatu dituen tresna sareak eta batari zein besteari
|
mundua
atzeko planoan dutela agertzen zaizkigun hori guztiak. Horrek guztiak faktikotasunera garamatza.
|
|
Giza errealitatearen existentzia situazioan izate (n) batek definitzen du. Eta errealitate hori Sartrek
|
mundua
atzeko planoan duen izate batasuntzat hartzen du. Horren kontu emateko, Sartrek Izatearen ‘izateko proiektua’ azpimarratzen du," ekintza oro uler daiteke norbere proiektu gisa posible baterantz". 63 Psikoanalisi existentziala proposatzen du metodotzat.
|
|
Nire begiradak erlazio bat adierazten du bakarrik, munduaren barruan, objektu niaren eta objektu begiratuaren artean, bi masak elkar erakartzen duten bezala distantzian, nolabait esateko. Begirada horren inguruan, alde batetik, objektuak antolatzen dira distantzia existitzen da orain nigandik begiratuenganaino, baina nire begiradak itxia, zedarritua eta konprimitua; ‘distantzia objektuak’ multzoa atzealde moduko bat da eta begirada nabarmendu egiten da
|
mundua
atzeko planoan duen ‘hori’ bat bezala; eta, beste alde batetik, nire jarrerak agertzen dira, begirada ‘mantentzeko’ bitartekoak balira bezala. Horren arabera, nik osotasun antolatu bat osatzen dut, hain zuzen ere, begirada dena; ni objektu begirada bat naiz, hau da, tresna sare bat barne jomuga bat duena eta bere kabuz antola daitekeena, bitarteko jomuga moduko erlazio batean, distantziaz harago presentzia bat gauzatzeko beste objektu jakin bati buruz.
|