2019
|
|
Eslogan hau Jaka Horien Batzarrak hartu zion Nicolas Hulot Trantsizio Ekologikorako ministro ohiari, zeinak dimititu baitzuen Macronen politikengatik protestan esanaz: " Bideratu beharra daukagu jendeak hilabetea amaitzeko [eguneroko gastuak ordaintzeko] nozitzen duen larritasuna; baina aurre egin behar diogu ere
|
mundu
amaiera baten mehatxuari".
|
2022
|
|
Hain nirea den barre hori, lehen egunen amaieraz hitz egiten entzutean irteten zitzaidan hori, jada ez zitzaidan irteten, jada ez nuen nire barruan aurkitzen. ...nen mila heriotzekin, ez Javierren bat bateko kariñoarekin, ez istripuaren ondoren Marco mantso mantso geratu izanarekin, zezen izateari utzi eta umetan bezain zaurgarri, ez Catalinak, Miguelekin izandako desamodioaren ondoren, berriz ere orbana tapatu izanarekin, ez, gure etxearekin zuen zerikusia, basoarekin, basoarekin, uste izatearekin ezen, izatez, Nora zela nire mundu amaiera eta bera berez
|
mundu
amaiera bat. " Jada ez gaitizten maite, Lea, herri honek jada ez gaitin maite", esan zuen azkenean Marcok.
|
|
" Ni banoa, banoa, banoa", eta, herri honetatik irteteko afanean, bete zuen autoa bere gauza guztiekin eta sos bat ere gabe irten zen bere txakur eme Limarekin itsasoarekiko hirirantz. Itxura denez, gasolina gabe eta bateria gabe gelditu bide zen, eta, desorientatuta, basoa ezkerrean zuelarik, oso ondo jakin gabe bidean atzera egiten ari zen ala bere pausoek behar zen aldera zeramaten, hasi zen ibiltzen, ibiltzen eta ibiltzen leku habitatu batera iristeko idearekin, baina nola inork ez dakien existitzen garenik, nola
|
munduaren
amaiera bat garen, inoiz iristen ez dena, inor ez zen pasatzen errepidetik, eta Estebitan, ahoa lehortuta, orduak eta orduak ibili zen harik eta egarri ikaragarri batek listua gero eta lodiago bihurtu zion arte eta listua jariatu ezinik geratu, eta, poliki poliki, aurpegia eta gorputza zimurtuz joan zitzaizkion aranpasa bat bezala. Uko egin zion ur bila basora joateari zeren, heriotza bizkarrean agertu zitzaionean, denari beldur izaten hasi zen, baita bere bihotzeko Limari ere, eta eguzkiak ia buelta emana zuenean, hilda erori zen, gorputzaren erdia errepidean eta beste erdia basoaren lurretan.
|
|
Baietz, jauna, baietz, heriotza egun ba  tzuetako negarra besterik ez dela. Baina ez didazu ukatuko
|
munduaren
amaiera bat dela berez, eztanda txikitxo bat, dena desantolatzen duena eta zauden lekutik ihes egiteko ikaragarrizko gogoa sortzen dizuna.
|
|
Nora ez zen hamabost urtera iristekoa eta bete zituen urtean
|
munduaren
amaiera bat bizi izan genuen etxean. Urte hartan aitak lan gutxiago egin zuen Norarekin egon nahi zuelako, eta amak janari dendara eramaten zuen, ez zuelako galdu nahi, ez zuelako galdu nahi, ez zuelako galdu nahi ahizparen bizitzaren urte hartako minutu bat ere.
|