Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2022
‎Eta gero beste bizilagun bat heldu zen, esaten zuena beraren behiak gauza arraroak egiten hasi zirela eta beste batek, berriz, beraren txakurrek gauez zeruari zaunka egiten ziotela eta horrek gauza bat bakarrik adieraz zezakeela, mundua amaitzera zihoala. Eta tokiko egunkariek ere ez zuten laguntzen, zeren baietz, baietz eta baietz, mundua akabatzera zihoala zioten lerroburuak iristen ziren. Eta orduan Estebanek, txakurra hil zuen hark, fusilarekin lehen aldiz lurrera apuntatuz esan zuen bero handiegia zegoela urtarrila izateko, goiko errekak lehortzen ari zirela eta hori gauza bategatik bakarrik izan zitekeela, erremediorik gabeko amaieragatik.
‎Hor zebilkidan, lore izenak jaulkitzen, aita berarekin balego bezala. Eta nik, ezta malko bat ere, baina urdaila sua ponpatzen, eta ahaleginak egiten ulertzeko, jauna, ahaleginak egiten ulertzeko eta ez makurtzeko sinestera baietz, halaxe zela, mundua akabatzera zihoala.
‎Alkateak bertan behera utzi zituen abuztuko festak, obszenoa iruditzen zitzaiolako festa egitea bera guztiz sinetsita egonik mundua akabatzera zihoala. Herrian zurrumurrua zebilen alkateak etxeko sotoa prestatu zuela munduaren amaiera iristen zenerako, eta kuxinez eta burkoz bete zuela, uste zuelako mundua mila zatitan lehertuko zela eta zatiren batek bera eta beraren familia harrapatuko zituela seguru, eta beraren sei alabek oinazea sufri zezaketen ideia hutsak erotu egiten zuen.
‎Ziurtasuna izan nuen, jauna, nire herrena entzun eta ikustean, bizitzen ari nintzen guztia beste leku batetik oroituko nuela handik urte batzuetara, joan eta itzuli ez zenaren nostalgiarekin. " Zer dun, Lea?"" Ezer ez, Javier, mundua akabatzera doala eta, egia duk, ez gaudek prestatuta."
‎Eta hor izan zen, jauna, istorioaren puntu horretan, abuztu hasiera horretan, dagoeneko onartua nuenean ezen nire urdaileko sutea herri honetatik joateko idea bazterrean uzteagatik ordaindu beharreko prezioa zela, uste izaten hasi nintzena baietz, mundua akabatzera doala. Hain nirea den barre hori, lehen egunen amaieraz hitz egiten entzutean irteten zitzaidan hori, jada ez zitzaidan irteten, jada ez nuen nire barruan aurkitzen.
‎Hitz egiten nionan, zeren igual hartara ez zunan joango, baina gaur goizean joan egin dun eta animaliatxoa agertu."" Zer esaten hion, Javier, zer esaten hion?", galdetu nion, zeren ni, jauna, aluzinatuta nengoen, pentsatzen nuen ero puntu bat zuela, itxialdiak trastornatuko zuela. " Javier, igual hori dena taberna ireki ezin izatearen estresa izango zuan"" Lea, ezetz, ezetz, ezetz, mundua akabatzera doala eta nik uste dinat hori esatera etorri zaidala ama"" Baina zer esaten hion, zer esaten hion?"" Ba, ea geratzeko etorri zen, ea hilda zegoen, ea bizirik zegoen, ea basora joan zen, ea erreala zen ala gauetan begiratzen digun beste desagertu bat besterik ez zen. Eta ezta erantzun bat ere, Lea, ezta aurpegiaren keinu bat ere, ezta irribarre bat ere, bakarrik begiak kliskatzen zitinan geldi geldi."
‎Une hartantxe Catalina iritsi zen eta nola esaldi hori entzun zidan, galdetu zidan ea zer gertatzen zen Norarekin. " Ahizpa, orain zamauak botatzeari eman diola, gaineko laban eta guzti, aulkitik erortzeari edo bere burua ohetik behera botatzeari."" Ui, egin zuen Catalinak, ai ama, ai ama, errepikatzen zuen, behiak gauza arraroak egiten zituztelako mundua akabatzera doala esan zuen bizilaguna bezala dun hori." Nik ezin sinetsirik begiratzen nion. Baina Catalinak jarraitu zuen:
‎Baina une hartan, denbora, eta erlojuaren orratzez ari naiz, atzo, gaur eta biharren pot pourri bat zenean, gu biok Norarekin gauden irudi hark erresumina sortu zidan berriz ere, harrezkero buruan irudikatzen dudan bakoitzean sortzen didan bezala. Eta banku hartan eserita hasi nintzen ulertzen haiek zirela nire mundu amaiera, mundua akabatzera zihoala zekitenek zera esan nahi zutela, haiek biak eternitate bitxi batean nire ondoan eserita.
‎Baina ematen din hemen inor ez dela konturatzen. Ero batek joan eta esaten din mundua akabatzera doala eta denok sinesten zionagu eta beldurtu egiten gaitun, eta lutoa gora eta lutoa behera. Eta hiriko batzuk iristen direnean, maparen puntu honetara, inori interesatzen ez zaion jendea gauden lekura, ez dinagu txintik esaten.
‎Zeren bizilagun guztiek Jimenaren etxeko berriei begiratzeari utzi eta gure aita hilaren ingurura mugitu zituzten beren aulkiak. Catalinak, hainbeste negarrez sukaldeko lurra ere blaitu zuelarik, esaten zidan zera zela hori, zera zela hori, zorigaizto hori munduaren amaieraren beste froga bat zela, eta nik, sentitu, gutxi sentitzen bainuen, eta esan, berriz, gutxiago, azkenean baietz esan nion, mundua akabatzera zihoala, eta berak besarkatu egin ninduen nik ahal dakit nor besarkatzen den bezala. Eskortan, untxi bizien artean, aitaren aurpegia bilatu nuen, pentsatzen nuelarik ezetz, ezetz, ezetz, gure aita gaur hiltzen dela, baina bihar gure bizitzak aurrera jarraitzen duela.
‎" Libre diten etortzea, alaba, hemen jende berria behar dinagu."" Gainera, jarraitu zuen aitak, eskortan untxiekin ari zelarik, egia badun hau akabatzera doalako hori, zer axola zion etortzen badira, azkenean denok joan behar badinagu." Erraietatik irten zitzaidan eta garrasi egin nien, eta nik ez dut inoiz garrasi egiten, jauna, ni gehiago naiz ozen hitz egitekoa, baina ez dut inoiz garrasi egiten. Garrasika esan nien inozoak zirela mundua akabatzera zihoala sinesteagatik eta kanpotarrak hartzeagatik, ea ez al zituzten gogoan, esan nien, ea ez al zituzten gogoan Dolorestarrak, duela urteak etorri, guk besoak zabalik hartu eta inguruotako lurren erdiak berenganatu eta orain haientzat lanean esplotaturik ginduzkaten haiek. Dolorestarrak, jauna, horietaz geroago hitz egingo dizut.
‎" Jan dezagula gabonetan hilda jango ez duguna", zioten. Eta nik, jauna, Norarengan zentratuta, onartu nuen mundua akabatzera zihoala, baina kontua da urte osoa zeramala akabatzen. Neguak negu izateari utzi zion eta udaberri luze bat izatera pasatu zen, luze luzea, eta harritu egin ninduen zer hotz gutxi sartzen zen leihoetatik, zeren, hemen, jauna, mapen azken muga honetan, hemen neguak artilea lepoan eta manta bikoitza erabiltzekoak izaten dira, baina hotza desagertzen ari zen poliki poliki, eta orain pentsatzen dut ezen, hildakoak hotz geratzen badira, mundua bero hiltzen delako dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia