Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎Memoria ametsen osagai garrantzitsua ere bada, eta baita orainari ihes egiteko aitzakia moduko bat ere. Beharbada nire liburuko pertsonaiari hori gertatzen zaio, orainari ekiteko gero eta gogo eta indar gutxiago duela, eta lehenaldira jotzen du, lehengoaren eragina du.
2001
‎Hasteko," Korapiloak" idaztea niretzat nahikoa korapilotsu izan da. Izan ere, beka bat jasotzeko orduan epe bat jartzen dizute, eta epe hori edukitzeak badu bere abantaila (ni bezala nahiko alferra denarentzat motibazio modukoa ere badelako); baina bestetik data zehatz batean liburua aurkeztu behar horrek zama moduko bat ere sorrarazten dizu. Gainera, idazlanaren proiektua aurkeztu nuenean nik baneukan soka bat mataza bat, nahi baduzu, baina hasi nintzenean hariz hari tiraka, konturatu nintzen korapiloak ez zeudela sokan, nik sortu behar nituela poliki poliki, zeren gauza bat da buruan korapiloz betetako poltsa edukitzea, baina, kasualitatez edo, zaila izaten da korapilo horiek askatzen joatea, askotan elkarrekin korapilatuta dauden soka desberdinak direlako, buruan dauzkagun ardura, gai, korapilo desberdinak.
2004
‎Gero etorri ziren italiar batzuk eta gauza bera egin zuten, eta aleman batek bildu ditu horiek guztiak, eta baditugu berrehun edo hirurehun esamolde bere itzulpenarekin. Gainera hiztegi moduko bat ere badago.
2006
‎Uztailaren 11n borrokak izan ziren Cottonwood aldean. Eta baita bataila moduko bat ere Clearwater ibaian, 12an. Ez ei ziren erabakigarriak izan.
2007
‎Bere paperen artean, besteak beste, Lakuntzako euskaran idatzitako 47 sermoi opatu dira. Baita idazlan baterako gidoi moduko bat ere.
2008
‎Hauen irakurketa amaitu eta segituan, Zentro Zibikoko emakumeen antzerki taldeak A mí sin alcohol gracias lana prestatu zuen, alkoholaren kontsumoak etxebizitza batean nola eragiten duen garbi erakutsi zuena. Antzezlanean, test moduko bat ere ikusi zen, alkolikoa nor den garbi uzteko asmoz.Maria Aguirre eta Estitxu Mentaberriren zuzendaritzapean, eszenatoki gainean Maria Rosales, Noemi Fernandez, Agus Perez, Maite Crespo, Yolanda Redondo, Erun Gonzalez, Dami Lopez, Manoli Fernandez eta Esperanza Garcia aktoreak izan ziren.Lasarte Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako saileko lehendakaria den Lourdes Acevedok azaldu zuen moduan,... " Sailean ikusten dugu garrantzitsua dela alkoholismoa bezalako gai bat lantzea, izan ere, biolentzia bezalako beste arazo batzuk kontsumoaren ondorio izan daitezke". •
‎2 Arrakastan beste faktore batzuek ere eragiten dute: gaiak, idazkera errazak, laburra izateak, idazlearen nortasunak, adinak, baita zorte moduko batek ere," une egokian leku egokian egotea" (garai horretan liburu askorik argitaratu ez izana izan daiteke arrakastaren arrazoietako bat).
‎JULIA: Eta collage moduko bat ere bada. Geruza gehiago eraiki genituen gainean.
‎Barry Hogan musika eragile ingelesaren eskutik sortu zen All Tomorrow, s Parties musika jaialdia 1999an, Ingalaterran. Ordutik, herrialde zein kontinente askotara zabaldu da jaialdia, eta azpi jaialdi moduko bat ere sortu zaio, Don, t Look Back izeneko kontzertuek osatzen dutena. Kontzertu horietan, taldeek euren disko klasiko bat osorik jotzen dute, kantuak diskoan agertutako ordenan.
2009
‎Labe barruko errautsak ateratzeko eta artaburuak mugitzeko biriki edo hiruki itxurako mutur luzedun erreminta erabiltzen zuten. Beste etxe batzuetan pala moduko bat ere erabiltzen zen artaburuei buelta emateko. Azkenik, biriki edo belaikiekin txingarrak atera ostean eta artaburuak bota aurretik, basoan apropos bilatutako irak
‎Denborak aurrera egin ahala, hainbat berrikuntza gertatzen dira, hala nola barrunbe askotako bihotzak, hezurrak, hortzak edo planetako animalia urtar eta lurtar handienei euskarria eman dien barneko eskeletoa. Primate moduko bat ere agertzen da, Homo sapiens izenekoa, hizkuntza sofistikatua, kultura eta teknologia sortu dituena. Ekimena osatzen duten zientzialarien ustez, 10.000 ornodunen DNA sekuentziatu ondoren, gaur egun bizi diren 60.000 espezieetatik seirena, aniztasun hori eragin zuten aldaketa genetikoak berreraiki ahal izango dira.
‎Salbuespen egoera moduko bat ere ezarri dute. II. Mundu Gerra ostetik Alemania eta Frantziaren adiskidetzearen sinbolo diren hirietara sartu ahal izateko ezohiko baldintzak jarri dituzte.
‎Kamuflatzeko kolorez jantzitako hilotzaren ondoan, nortasun agiri moduko bat ere bazegoen. Gerrillarien buruzagiaren izena irakur zitekeen bertan, 0.01 zenbakiaz gain.
2010
‎Izan ere, lehengoan neure burua ispiluan ikusi, eta ez dakit nola ez zen hautsi, hortik atera kontuak? Gorputzean halako txorabio moduko bat ere nabaritu nuen, neure miseriaren aurkako nazkak eta gorrotoak eragindakoa, espirituz berehala gainditu banuen ere, gero eta sinetsiago bainago Jainkoak itsustasuna jarri zigula bidean, bai, baina edertasuna atzemateko:
‎edo Teilhard de Chardinen omega puntua. Jesusen mezua Darwinenarekin bat egiten saiatu zèn gizona da nire beste erreferentzia ezinbesteko bat?, Teilhardek berak horrela definitzen zuena: ?. Kontzientzien kolektibitate harmoniko bat, superkontzientzia moduko bat ere badena. Eta lurra estaltzen duena, ez bakarrik ezin konta ahala pentsamendu alez, baizik eta bilgarri pentsalari batez, guztiaz pentsamendu ale sideral bat, bakarra bezain handia?
‎Mutiko atzeratu batek gainerako neska mutilengan piztu ohi duen sentimendu nahasketa berezia eragiten zigun Felixinek ere guri: errukia, paternalismoa, bereizkeria, eta, zergatik ez aitortu, nazka moduko bat ere bai, onartu nahiko ez genukeen arren. Barre egiten genion sarri, batzuetan berarekin eta gehienetan bere kontura, baina Felixin ez zen ohartzen, edo ohartzen bazen ez zitzaion askorik ardura, berak ere barre egiten baitzuen halakoetan, eta guregana etortzen baitzen ahal zuen aldiro, gure txantxa gaiztoen zain balego bezala.
‎musika goitiar bat zen, bere notak igortzen zizkidana —zuriak eta beltzak, kortxeak eta fusak, petalo euri bat balitz bezala, pentagramatik aske—, harik eta, petaloz petalo, lore mistiko bat osatu zuten arte —arrosa bat ote zen, loto lore bat, edo zer beste lore...? —; eta, betea nengoen arren —lore usainak zorabiatuta bezala nengoen, mozkortuta edo—, aurrean nituèn apostoluak baino hutsago sentitu nintzen aldi berean, hutsa baino hutsago; gero, zulo beltz bat nintzela ohartu nintzen, inguruko argiak erakartzen zituena... baita kreazioko sorkari guztiak ere, ondorioz, sorkari bakoitza baitzen —baita harriak eta harkaitzak ere— ezkutuko argi gorri biribil baten jabe; eta nik banan banan besarkatu, eta nire sabel hondogabean sartzen nituen guztiak; frantziskotar bat nintzen, gizonezkoa, baina ama bat ere banintzen une hartan... edo ni ez nintzen ni jada, Jainko Ama baizik... edo Teilhard de Chardinen omega puntua —Jesusen mezua Darwinenarekin bat egiten saiatu zèn gizona da nire beste erreferentzia ezinbesteko bat—, Teilhardek berak horrela definitzen zuena: "... Kontzientzien kolektibitate harmoniko bat, superkontzientzia moduko bat ere badena. Eta lurra estaltzen duena, ez bakarrik ezin konta ahala pentsamendu alez, baizik eta bilgarri pentsalari batez, guztiaz pentsamendu ale sideral bat —bakarra bezain handia— gailendu arte.
‎Izan ere, lehengoan neure burua ispiluan ikusi, eta ez dakit nola ez zen hautsi, hortik atera kontuak... Gorputzean halako txorabio moduko bat ere nabaritu nuen, neure miseriaren aurkako nazkak eta gorrotoak eragindakoa, espirituz berehala gainditu banuen ere... gero eta sinetsiago bainago Jainkoak itsustasuna jarri zigula bidean, bai, baina edertasuna atzemateko: ez, haatik, edertasun axaleko bat, edertasun sakonago bat baizik.
‎Hemengo gauzak, gainera, aldatuz zihoazen bizi bizi, eta segitzeko modurik ez zegoen barruan egon gabe. Joan Mari Torrealdaik hartuta zeukan zuzendaritza, idazleen elkarte moduko bat ere sortuta, Ermuko bilerak ere orduan egin ziren... 1964tik 1968ra bitarteko hizkuntzaren batasun prozesuan ez nintzen barruan egon.
‎Jendeak jadanik ez du gauzen eraginkortasuna baloratzen, eta nazkatua naiz horretaz. Gurpil onak egitea erresistentzia moduko bat ere bada harentzat, horregatik. Www.mecabici.com gunean ditu salgai.
2011
‎Baina tabakorik gabe ezer sortzeko gai ez zenez, bi ekintzak ikusten zituen arriskugarri bezain ezinbesteko. Horren guztiaren berri kontatu zuen bere Erretzaileentzat bakarrik liburu labur bezain ederrean, eta tabakoarekiko morrontza hori esplika zezakeen filosofia moduko bat ere proposatu zuen. –Tabakoa droga bat dela esateak ez du dena argitzen.
‎Horixe eskatzen zidan barruak. Tesi moduko bat ere banerabilen buruan, laster azalduko dudan bezala. Hori da, ordea, maiz gertatzen zaiguna:
2012
‎Lehen kontatu dudan legez, erregresioetan neure burua hiltzen ikusia dut behin baino gehiagotan. Gerran hil ninduten baioneta kolpe batez, itsasoan hila naiz lagun nuen txakur batekin ekaitz izugarri batek nire itsasontzia hondoratuta, alkoholak higatuta lekaimeen ospitale moduko batean ere galdu nuen bizia, bai eta tribu batean zahartzaroaren besoetan ere. Esperientzia izugarri bezain lasaigarria da, zinez, denei gomendatzen dizuet.
‎133 Itzulpen horietaz gain, The Waste Land poemaren erantzun moduko bat ere argitaratu zuen Sarrionandiak Izuen gordelekuetan barrena (1981) liburuan. Aurrerago aztertuko dugu xehekiago poema hori.
‎Hain indartsua izan da marmarra, boikot moduko bat ere zabaldu zela hainbat girotan. Iruñerriko ereduko hainbat ikastetxetako gazteen artean, behintzat, kontsigna egon zen:
‎Club Royaleko biltegia babesleku bat zen Donatienentzat, eta baita, aldi berean, eskola moduko bat ere. Noizean behin, etzan bere txokoan eta bere anai arrebak ekartzen zituen gogora, eta imajinatu haiek egingo zuketena halako gertaera baten aurrean; beste batzuetan, bere anaia bizkorrenarekin komunikatzeko gogo ahaleginean murgiltzen zen, ea gidari lana egiten zion Yangambiko bide ez oso zuzenetan.
‎Nola ez aipa Telesforo Monzonen kasua!: haren inguruan egin ziren lehen bilalditatik datorren hariak jarraitzen du38 Amore ematen ez duten abertzale erradikalak dira protagonistak; antzinako eta oraingo gudariei zor zaie libertatea, eta, ondorioz, errespetua eta, ia ia, gurtze moduko bat ere... Jarrera horrek, ETAren inguruko egituretara eramana, leninismoa elikatu du, barne kritika oztopatu, eta klandestino helgaitzen eskuetan utzi aldakuntzen zuzendaritza.
2013
‎Ez dut lasaitasunik nahi dudan bezala idazteko, eta, horrek zehatzago idaztera behartzen nau. Ulertzeko ezintasun txiki bat edo zailtasun moduko bat ere badakar horrek askotan, baina, azken finean, irakurleak ematen dio amaiera ipuinari. Niri, ahal dudan ongien idaztea dagokit.
‎Baina, niretzat, ez da hori bidea». Proposatzen du soluzio moduko bat ere: «Film onak egin behar dira.
‎Askatasuna da, Altunaren ustez, bideoklipek berezkoen duten ezaugarria. Horrek egiten ditu erakargarri, eta entrenamendu esparru moduko bat ere badira zinemagileentzat. «Esperimentatzeko mundu bat dira.
‎Horrekin batera, wadiabyadarren artean leienda moduko bat ere zabaldu zen, baten batek amets beldurgarriren bat izan ez ote zuen, tragedia ezinbertzeko bat iragartzen zuena: handik sortu bide zen erran bat, zaharra bezain berria?:
‎Barru barrutik ari zitzaion Dionixio, ahotsa ere dardara batean? Albertinak, berriz, ilun itxurako aurpegia zuenak, gogortasun moduko bati ere antzeman zekiokeen ezpainen zurruntasunean: zelan ez, bada, mutilak funtsik bako purrustada hura bota bazion!?, begitartea eztitu zuen, Dionixioren berbak entzun ahala.
‎Eta isilik geratu zen, ugazabaren borondatearen mende. Honek, baina, une batez nora ezean egon ostean, bere buruaz jabetu, harri zurezko ezpain masailetan irribarre moduko bat ere zizelatu zuen don Zeledoniok?, begitartea eztitu eta, irribarrea biribiltzen zuela, esan zuen:
‎Geroxeago, urrezko gurutzea ikusi nion Renéeri lepokotik zintzilik, kolkoan barrena erdi sartuta, eta medaila modukoren bat ere bai. Ez zirudien estetika hutsagatik zeramatzanik.
‎Horrekin batera, wadiabyadarren artean leienda moduko bat ere zabaldu zen, baten batek amets beldurgarriren bat izan ez ote zuen, tragedia ezinbertzeko bat iragartzen zuena: handik sortu bide zen erran bat, zaharra bezain berria...:
‎Barru barrutik ari zitzaion Dionixio, ahotsa ere dardara batean... Albertinak, berriz, ilun itxurako aurpegia zuenak–gogortasun moduko bati ere antzeman zekiokeen ezpainen zurruntasunean: zelan ez, bada, mutilak funtsik bako purrustada hura bota bazion! –, begitartea eztitu zuen, Dionixioren berbak entzun ahala.
‎Eta isilik geratu zen, ugazabaren borondatearen mende. Honek, baina, une batez nora ezean egon ostean, bere buruaz jabetu –harri zurezko ezpain masailetan irribarre moduko bat ere zizelatu zuen don Zeledoniok–, begitartea eztitu eta, irribarrea biribiltzen zuela, esan zuen:
‎Bertso munduko merkatutxoak bertso ligak, sariketa bereziak eta abarrak sortuko zituen ziurrenik. Bertso munduko Asegarce moduko batek ere izan zezakeen bere zentzua eta aukera. Telebistak ere bere modura erabiliko zuen bertsolaritza, logikoa den moduan.
2014
‎Zizurkilgo Jon Ormazabal, Unai Mendizabal eta Joseba Otaegi aurreko saioetan baino lasaiago zeuden. Dena den, Mendizabalek azaldu duenez, ardura edo zama moduko bat ere bazuten: " Txapelketa guztia oso ondo joan denez, bukaera polita eman nahi genion; eta, bestetik, finala zenez, irabazi egin nahi genuen".
‎Okendo plazan bertan, ginkana moduko bat ere egin dute, baloi, uztai eta arranpla ezberdinak oztopo zituztela.
‎Angel Errok hasierako oharrak paperean edo sakelakoan hartzen ditu, berehala apuntatu ezean galdu egiten zaizkiolako. «Artearen edo inspirazioaren hautaketa natural moduko bat ere izan daitekeela esan izan dut inoiz, bakarrik benetan gogoangarria dena ahanzturatik salbatuko dela. Baina zalantza dut orain, gero eta gauza gehiago ahaztu egiten ditudalako».
‎Zuretzat hala zela sinesten dut. Eta ohore moduko bat ere bai niretzat, neurri batean behintzat. Baina, aldi berean, jarri al zara pentsatzen, ezetz esan banizu, nola geldituko nintzen?
‎Hipokondriaren kasuan, sintomen azpian dagoen gaixotasun larriak kezkatzen du pertsona; aldiz, konbertsio nahastea duenaren arreta sintometan ardazten da, eta gaixotasunarekiko belle indifférence moduko bat ere agertzen du batzuetan.
‎Hemen eskuz sortu nahi dudan denbora eta espazio honetan irakurketak irakurketa hautu moduko bat eskatuko du. Nolabaiteko dramaturgia eta, akaso, nahiago bada, irakurketaren koreografia moduko bat ere bai. Gauzen arteko mugimendua, koreografia, mugimenduaren idazketa eta mugimendu horiek sortzen dituzten esanahiak eta esanahiaz haratago eratuz doazen harreman konplexuen nolabaiteko antolaketa dramaturgikoa, egitura.
‎Emakumea zotinka ari zen. Lantzean behin egiten zuen, ez beti, negar moduko bat ere izan zitekeen. Uste dut pena apur bat ere eman zidala, esan nion:
‎Eta azken helburu bat ere badela esaten da, beste batzuk ere izango diren arren. Jakin da Abu Ghraiben, esate baterako, xantaia moduko bat ere bazela: galduta zeuden atxilotuak torturen bideo haiek zabaltzen baziren, ziega barrukoak.
‎Hainbat lekutan irakurri duzu nola bahitu zituzten Irail Beltzekoek Municheko olinpiadetan Israelgo kirolariak. Enpatia moduko bat ere bai, esango nuke... Irene?
2015
‎Ura landare estraktuekin eta, nola ez, ezagutzera eman ezin zuen osagai sekretu batekin nahastuta, petrolio sintetikoa erraz eta merke ekoizteko gai zela esan zion. Erakustaldi moduko bat ere egin zion; Francok erabiltzen zuen autoa bera erregai horrekin funtzionatuarazi zuen, itxuraz berez, Francoren gidaria konplize egin zuen. Lehengai merkeak erabiliz, hilabete gutxian eguneko hiru milioi litro erregai ekoiztuko zituzten eta, hala, estatuak ez zuen petroliorik inportatu.
‎Testuak ez ezik, azpiegitura modukoren bat ere genuen, noski. Ez genuen eskolapioei eskatzeko asmorik halere:
‎herriko institutuak politizazio fama gaiztoa zuen, greba eta istilua besterik ez zegoela, eta han ez zegoela pulamentuz ikasterik. Gure koadrilako Oskar, Altsasuko institutura bidali zuten gurasoek aurreko urtean, ikasleentzako barnetegi moduko bat ere bai baitzegoen han, eta Nafarroan, beti ere, giro lasaiagoa; Patxi Saez, nire adinkidea eta koadrilakoa hau ere, Lasalleren Donostiako barnetegira bidali zuten; Iñaki Aginaga, urte batzuk lehenago Donostiara bizitzera joandako laguna, Jesuitetan zebilen, eta haren gurasoek egundoko loreak bota zizkieten nireei hango irakaskuntzaren seriotasunaz eta goi mailaz.... Etxetik hain urrun bidaliko ez ninduen aukera hartu zuten azkenean gurasoek, bazkaldu ez baina afaldu eta lo behinik etxean egingo bainuen Tolosara joanda ere, eta Eskolapioetan, zirudienez, zorrotzak omen ziren oso, txorakeriarik gabeak, eta lana gogor eginarazten zutenak.
‎Ez dut damurik saltsa hartan sartu ez izanaz baina, orain konturatzen naiz aurreiritzi moduko bat ere izan zela nire jarrera hartan. Honen zergatia azaltzeko, proiektu haren nondik norakoa eman dizuet aurretik; oroitzen naizen neurrian, noski, gehien gehiena ahaztua baitut dagoeneko:
‎–Tira, Belapeyre hau jauntxo moduko bat ere bazuan. Ez pentsa gero Matalazen parekoa denik.
‎Wall Street Journal aitzindaria da bideoak idatzizko informazioei txertatzen. Gainera, telebista parrilla moduko bat ere ekoizten du eta interesgarri deritzogu idatzizko eta ikus entzunezko produkzioaren arteko loturan eredu hori aztertzeari. Laytonek bideogintzaz idatzitako lanean jaso zuenez, orduan Wall Street Journal egunkariaren bideogintzaren editore laguntzailea zen Chet Rhodes ek argi ikusi zuen kazetariak bideogintzan hezi behar zirela eta horretarako eskolak ematen aritu ziren bueltan.
‎Baina banabil ikasten! Mekolaldeko auzo ordezkari gisa borroka asko egin behar izan dut, ezer gutxi lortzeko, eta horrek frustazio moduko bat ere eragiten dizu. Horregatik diot parte hartzea gauzatzeko, erabakiak hartzeko ahalmena ere izan behar dugula herritarrok.
‎Sindikatu abertzaleentzat kanpaina hura elkarri neurria hartzeko test moduko bat ere izan zen. " LABekin lankidetza puntuak bilatu behar dira[...] ekimen zehatzetan probatu elkarlanaren sendotasuna, eta funtzionatzen duen ala ez egiaztatu", 286 zioen Jose Elorrietak kanpaina abiatu baino aste batzuk lehenago.
2016
‎Postu modernoago bat badugu, food truck bat, altzairuarekin egina eta ikusgarria. Bestalde, txosna moduko bat ere ibiltzen dugu jaiez jai. Bai kasu batean zein bestean kontua da zer transmititu nahi diozun publikoari.
‎Ezkongaien bertuteez edo familiaren poztasunaz abesten dute. Senargaiaren eta emaztegaiaren aldekoak egoten dira eta lehia moduko bat ere sortzen da.
‎Sarrera moduko bat ere egin du Gotzonek; esan digu Orixek erretratatu zuen Euskal Herria dagoeneko ezezaguna zela. Bestalde, aurreko saioetan (Ikus:
2017
‎Soinua jotzen dut, eta panderoa ere bai; eta kantatu ere bai, jakina. 11 urterekin, trikiti piezak konposatzen hasi nintzen, letra eta guzti, eta maketa moduko bat ere grabatu nuen sasoi hartan lagun baten etxean. Musika eta hitzak nireak izan ziren maketa hartan.
‎Maeztuk gogora ekarri du" e" letra moduko bat ere jar daitekeela historial klinikoan, euskara aukeratzeko. Horiei begira aritzen da Igone Esnaola, solairuko arduraduna:
‎Ni lehiatzen ari naiz, nire arrazoia bestearenaren kontra. Eta lehia benetakoa da, baina bada nolabait lehiaren antzezpen moduko bat ere. Sakonena kooperazioan ari garelako, lankidetzan ari gara, biok nahi dugu elkarrizketa ondo ateratzea.
‎teknologiak aprobetxatuko ditugu gure jardueran laguntzeko eta ezagutza propio gutxiago behar izateko».Badatorrela eta badatorrela, baina zein da oraingo egoera? Antsietate moduko bat ere igartzen da gaiaren bueltan, ez bakarrik lanpostuen etorkizunaz dauden zalantzengatik, baizik ez dagoelako argi enpresen beraien geroa nolakoa izango den ere: zer eskaini duten, nola, non.
‎Eta badago asperdura moduko bat ere, zeinak beste ideia honi ematen dion indarra: Zerbaitekin hil behar dugu, eta leporaino jarriko naiz.
‎Gogo beteko definiziorik ez dugu idoroko, ez behintzat aho batez onartzeko modukorik. Identitatearen inguruko diskurtsoetan dagoen nahaste borrastea ikusita, batek esango luke ez dagoela gogorik gauzak argitzeko318 Are gehiago, alergia moduko bat ere badiogu identitatearen auziari319.
‎Garrantzitsua izan da biktimek batzordeari eskainitako bermea, eta esanguratsua da Marie Collins irlandarraren kasua. Ezinbestekoa izan da haren lana eliza arazoari aurre egiten hasteko, eta, neurri batean, abusuak jasan dituzten fededunen ikur moduko bat ere izan da horregatik Collins. Barrutik aritu da bera ere beti.
‎Zain zeukan. Nahikoa pozik eta lasai zegoela ematen zuen, eta irribarre moduko bat ere antzematen zitzaion, altxatu antzean baitzeukan ezpainertz bat.
‎Batzuetan, diskretuki, pijamaren galtzaren azpitik zangosagarrak laztantzen zizkidan Lukak, eta irribarre konplizez erantzuten nion. Nire baitan, ordea, eskertu egiten nuen amaren presentzia, Lukaren sexu grinaren amortiguatzailea izateaz gain, nire presentziaren hedapen moduko bat ere bazena, trinkotasuna ematen zidana.
‎Germaniarra da hizkuntzaz, ohituraz eta kulturaz. Latin moduko batean ere moldatu behar du, bereziki apezpikuekiko tratuan. Baina Frantziarik ez dago bosgarren mende horretan, frantses hizkuntza hiruzpalau mende berantago sortzen hasiko da, eta frantziar kontzientzia beste hainbat menderen buruan, ehun urteko gerla sonatuaren bukaerantz, Jeanne d’Arc sonatuaren inguruan(), hots XV. mende hasieran.
2018
‎Behin hori erabakita, zenbakia markatu, Mirenek deia hartu eta une onean harrapatu ote zuen galdetu zion kortesiaz, eta, berehala, koipea ematen hasi zitzaion, lotsarik gabe. ...zatea epaimahai horretako kide kontuan hartuta ikus entzunezkoen alorrean proposamen berri eta berritzaileak nahi zituztela saritu, freskoak, eta zentzu horretan Miren epaimahaikide benetan ohorezkoa izango litzatekeela, ekarpen freskoetan fresko eta berritzaileetan berritzailea egin ziolako euskal ikus entzunezkoen eremuari, azkenaldiko ekarpen freskorik eta berritzaileena, hain zuzen, eta, berme moduko bat ere bazela, jende gaztea animatu eta erakartzeko.
‎Parke berriak estalpe handi bat izango du; zuria, eta more koloreko borobiltxoekin. Horrez gain eguzkia edo euria albo batetik sartzea saihesteko sare edo oihal moduko bat ere izango du. Ziburuentzako leku gehiago izateko gaur egun dauden harrizko belardietako batzuk desagertu egingo dira.
‎zurezko kutxak eta kutxak, bata bestearen gainean pilatuta, andere desmuntatua, liburu erraldoi bat –auskalo zer dagoen orrialde toles ezin horietan–. Kutxetatik kanpo doan koroarekin geratu da miretsita, aurpegi moduko bat ere ikusi uste izan du. Dena hutsa da, egia:
2019
‎Helsinki da mundu osoko nire hiri kuttunenetako bat. Badaukat obsesio moduko bat ere. Konturatu zara idatzi ditudan liburuetan eta kontakizunetan beti azaltzen dela Finlandiako lekuren bati erreferentzia bat?
‎Izan ere, idazleak erlijioarekin izan zuen harremana berezia izan zen. Oihartzun handia izan zuen katolizismora bihurtzeko erabakiak, eskandalu moduko bat ere izan zen. Norvegian, orduan luteranoa ia bere osotasunean, ez zegoen-eta katoliko askorik.
‎Komunikabideak, iritzi publikoaren sortzaile ez ezik, gizartearen erresonantzia kutxa moduko bat ere badira: tertulietan, iritzi artikuluetan eta editorialetan maiz agertzen dira, filtro handirik gabe, kalean eta tabernetan entzun daitezkeen iritzietako zenbait.
‎Gainera, muskulua oso erraz egiten dut, bizkar zabala daukat... zangosagarrak... eta ispiluaren aurrean jartzen nintzen eta giharrak aterata benetan ikus nezakeen mutil gorputz bat. Arraroa zen, aldi berean ez zitzaidan itsusia iruditzen, bazegoen zerbait erakargarria egiten zitzaidana, baina aldi berean kastrazio moduko bat ere sentitzen nuen. Gogoratzen naiz amari esaten niola:
‎Aldi berean, ongi neurtua eta pentsatua zela froga lezakeen zirikada modukoren bat ere atzeman liteke liburuan barrena. Ildo horretan, behialako haren eppur si muove delakoa ongien isla dezakeen jarrera, Calvarioco videa
2020
‎Izan ere, buruarekin eta arrazoimenarekin baino itsasoarekin eta sentimenduekin lotutako kontakizun bat da. Oro har, munduan bizi dugun egoerari zentzua ematen saiatu naiz, eta bihotzetik abiatutako irtenbide moduko bat ere planteatzen dut bertan.
‎Punk edo hardcore talde baten katarsi giroak ahalbidetzen du edozein girori gain hartzea. Desafio moduko bat ere izan daiteke toki zaratatsuetan jotzea, badakizulako hori gainditzeko tresnak dituzula. Aldiz, guk ez daukagu bateriarik, intentsitate baxuko musika egiten dugu.
‎Adibidez, itsua naizenez, alderdi batzuk ulertzeko ikusten dutenek baino denbora eta dedikazio gehiago behar ditut, eta sarritan, gauzak azaltzeko denbora hartu baino, beste norbaitek egingo zituela adierazi izan zidaten. Doktoretza bukatu eta gero, zein bide hartuko nuen beldur moduko bat ere sumatu izan nuen, onartu du Lakuntzak.
‎Georges Melies zinemagileari egindako omenaldi moduko bat ere badira Kentridgeren lanak. Hura izan zen zinema dokumentalaren teknikak fikziozko kontakizunak sortzeko baliatu zituzten lehen sortzaileetako bat, eta haren aipamen esplizitua dakarte horregatik Bilbora ekarri dituzten Kentridgeren hiru bideolanetako bik. Esate baterako, Zazpi atal Georges Meliesentzat deitzen da zazpi pantaila bereizitan proiektatzen den ikus entzunezko zazpi pieza laburreko lana, eta Ilargiarako bidaia du izena beste obretako batek.
‎Georges Melies zinemagileari egindako omenaldi moduko bat ere badira Kentridgeren lanak. Hura izan zen zinema dokumentalaren teknikak fikziozko kontakizunak sortzeko baliatu zuen lehen sortzaileetako bat, eta haren aipamen esplizitua dakarte horregatik Bilbora ekarri dituzten Kentridgeren hiru bideo lanetako bik. Esate baterako, Zazpi atal Georges Meliesentzat deitzen da zazpi pantaila bereizitan proiektatzen den ikus entzunezko zazpi pieza laburreko lana, eta Ilargirako bidaia du izena beste obretako batek.
‎Oihal edo papertxo ezberdinez osatutako banderola moduko bat ere osa dezakegu, Tibeten jartzen dituztenen antzekoa. Zatitxo bakoitzean pertsona horren inguruko zerbait, edo hari esan nahi dizkiogun hitzak idatz ditzakegu, eta gero etxean jarri.
‎Izan ere, buruarekin eta arrazoimenarekin baino itsasoarekin eta sentimenduekin lotutako kontakizun bat da. Oro har, munduan bizi dugun egoerari zentzua ematen saiatu naiz, eta bihotzetik abiatutako irtenbide moduko bat ere planteatzen dut bertan.Izan ere, nire ustez, buruak sentimenduetatik eta benetan nahi dugun horretatik aldentzen gaitu. Aldiz, bihotzak, ura eta itsasoa bezala irudikatzen dudanak, elkartu egiten gaitu, eta horrek lagundu egiten digu gure bizitzan zehar.Nola sortu zen bi zarauztarren artean pelikula egiteko ideia. T.
‎Nemesiori ez ikusia eginez," ez zenuten ostatua gugatik itxiko, ezta?" galdegin zion Mari Milagrosi, erruki antzeko tonuan, ongietorriko musu parea ematen ari zitzaiola. Hark" ez, emakumea, lasai" are teatralago batekin erantzun zionean, saski moduko bat ere eskaini zion oparitan. Baina anfitrioiei bizkarra ematen zien bakoitzean aldartea mudatzen zitzaion:
‎Baina Cianirentzat gutxi asko ezagunak izan zitezkeen tokiez gain, ba omen ziren beste batzuk irudimen hutsezkoak zirela ematen zutenak: bihurgunez betetako ibai bat agertzen zen askotan, batzuetan ibai ondoko muino batean altxatzen zen jauretxe moduko bat, inguru hartakoa bertakoa zirudien errota bat eta beste leinu etxe moduko bat ere bai, zubi baten ondoan, denak ere edozein tokitakoak edo geografia topiko batekoak izan zitezkeenak, Cianiren ustez Vicenziren koadroetako giro erdi eldarniozkoarekin ondo ezkontzen zirenak. Baina, artikuluan horrelakorik aipatzen ez zuen arren, gerora gure arteko solas batean aitortuko zidan hasieratik sentitu zuela toki jakin batekoak zirela, berak ezagutzen ez zuen lekuren batekoak, halako irudipen edo bihozkada bat izan zuela hasieratik bertatik.
2021
‎Urte batean kamera ezkutu moduko bat ere egin genuen. Mintzolan bertan egin genuen, erredakzio gelan, eta taldekoak ateratzen ginen[...].
‎" Lehen probaren bat Euskaldunon Egunkarian egin nuen. Akordatzen naiz 1993ko Euskal Herriko txapelketaren inguruan finalista guztiak elkarrizketatu nituela eta soslai moduko bat ere egin nuela bakoitzarekin. Gero, zutaberen bat ere idatzi nuen egunkari berean" (J.M. Irazu, elkarrizketa pertsonala, 2017/IX/28).
‎Lurraldez lurralde begiratuta, egoera Bizkaian da kezkatzeko modukoa batez ere: beste 730 kasu atzeman dituzte, inoiz egun bakarrean atzemandako gehien.
‎Horrekin zerbait biribilagoa egiteko gogoa nuen. Imajinario erlijiosoarekiko faszinazio moduko bat ere badaukat oro har, ez dakit oso ondo zergatik.
‎Introducing... (Easy Eye Sound/ Dead Oceans) Frazerrek orain arte edan duen guztiaren emaitza da, eta, musikariak azaldu duenez, baita soul komunitate osoari egindako eskertza moduko bat ere: «Ez nuen nahi Introducing... garai baten edo estilo jakin baten birsorkuntza hutsa izatea.
‎Garai batean, horrelako mekanismo asko zabaldu ziren, zeinek bere helburua zuela, baina herrialde batzuentzat oso zaila da nazioarteko aliantzak planteatu ahal izatea, barne arazo handiak dituztelako, egoera ekonomiko kritikoek are larriago bihurtuak. Darwinismo politiko moduko bat ere badago,' ahal duenak ospa, eta besteak hor konpon' moduko bat, eta ez da bloke handien araberakoa: lotuago dago indibidualismoarekin, Latinoamerikari dagokionez batzeko irizpidearen kontuan.
‎ordura arte izan zituzten harremanak, etxeko historia, nahiz eta une batzuetan Jonanerentzat mingarria gertatu bere haurtzaroa oroitzea. Biek elkarrekin autohipnosi moduko bat ere praktikatu omen zuten pare bat bider; psikearen alde ezkutuak ikusi bide zituzten; intimotasunaren sakonik sakonenera helduak zirela iruditu zitzaien; une batzuk mingarriak izan ziren, halako introspekzioetan mamuak ere agertzen baitira, baina hori egin ondorengo bakeak eta zorion bareak ez omen zuen parerik. Medikuarekiko harreman hura gogoratzen zuen bakoitzean, ezin omen zuen ulertu nola amaitu zen, hain perfektu izanik, ezin zuen ulertu.
‎...la, zinismorako edo joera bat garatu zen nire baitan; irudi zuen larru berri bat janzten hasia nintzela neure nortasunaren gainetik, nola aldatzen baitute sugeek gorputzaren azala; halako astakirten intelektual baten larrua josten hasi nintzen, nortasunak izan ohi duen itxuraren gainetik kontrako beste itxura mintz bat ezarriz, nahiz eta ironiaz disimulatzen nuen kontraesan hori; uste dut astairri moduko bat ere agertu zitzaidala ezpainen ertzetan. Hasiera batean, ez nintzen ohartu ere egin metamorfosiaz.
‎Eus Ele tipologiako ikasleek onartzen dute euskalkian hitz eginda beste ikasle batzuek (Gasteizkoak aipatzen dituzte bereziki) ez dietela ulertzen eta gaztelaniara pasatzen direla. Aldi berean, aitortza moduko bat ere badago ikasturte amaierarako ikasle horien euskara gaitasuna nahikoa hobetu dela esanez, eta testuinguru soziolinguistikoa azpimarratzen dute baldintzatzailetzat.
2022
‎Diskoaren zuzeneko grabazioa promozioko bideoklipetan ere islatu nahi izan du Vulkek, kantuak berriz grabatuz ikus entzunetarako. Horrela, orain arte hiru kantu eman dituzte ezagutzera —Lanaren kanta, Mailua eta Vulk ez da—, baina iazko azaroan diskoaren aurkezpen moduko bat ere egin zuten Bilboko Zinebi jaialdiaren barruan.
‎«Aurten, nahi baino gutxiago nabil Vuelta ikusten, lanagatik eta, baina ikusi dudan gutxiagatik, oraindik onena falta dela uste dut. Datorren urtean, Frantziako Tourra etorriko da, eta horren preludio moduko bat ere bada hau, gainera».
‎Potentzial handia dute une horiek, eta asko dibertitzen naute. Hitz joko moduko bat ere bada, ezta. Pandoraren kutxa bat zabaltzearen pareko da musika instrumentuak kendu, eta publikoa instrumentu modura erabiltzea, zertarako, eta, hain justu, nola instrumentalizatuta gauden ikusteko.
‎Honek beldurra igarri zuen aspaldiko partez. Eta baita bake moduko bat ere, dena buka zedila eskatzen zion buruak.
‎Gizartea asko konplikatu dela, hirian, eskoletan eta abarretan kantatzeko beste formazio bat behar duela. " Berezkoaren" eta ikasiaren arteko bereizketa moduko bat ere egin dit. Ezaguna zaigu istorioa.
2023
‎Beste batzuk, amaren heriotzarekin zerikusia daukatenak, aurreko poema liburu hori argitaratzearekin batera gertatu zenez, momentu horretan sortu zitzaizkidan. Eta uste dut kutsadura moduko bat ere gertatu zela hor, emozionalki eta bestela. Eta geroztik ere joan naiz idazten, batzuetan proiektu handiagoetan pentsatuz; horien hondar batzuk geratu dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia