Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2004
‎Abiada hartuta, leihotik oldartu nintzen. Leihoak tunel moduko bat egiten zuen gazteluko murru lodian, kriptarantz jaisten zena. Harrizko aldapatxo hartatik lerratu eta, zarata handiz, kriptara erori nintzen.
2008
‎Gehienez ere besteren esaldiak errepikatzen zituen, grazia egiten ziotelako edo hitzen musikalitatea gustatu zitzaiolako. Halakoetan, esaldiaren oihartzun moduko bat egiten zuen. Beretik sortua, ordea, gutxitan irteten zitzaion.
‎Sokatira moduko bat egiten ari ziren etengabe elkarrekin: batzuetan neskak zentimetro batzuk irabazten zituen, besteetan zakurrak.
‎Negar isila zen, arrunta, min jario bat bezalakoa, baina aterrunerik gabea, benetakoa, eta tarteka zotinek gorputz osoa astintzen zioten, minaren minez pixka bat makurtzeraino. Noizbehinka balantza moduko bat egiten zuen aurrera, eta bere errautsontzi eta guzti eroriko zela ematen zuen. Nataliek esku bat luzatu, sorbaldatik heldu eta amultsuki estutzen zuen orduan bere kontra, baina inoiz ere eskuetan zeraman ontzia hartu gabe.
2009
‎Gandiagak Naturarekin bat bat egiten zuen, esan izan den panteismo moduko bateraino egin ere, nahi bada. Baina Gandiagaren Natura ez da, jainkosa antzeko?
‎Aurkezpen moduko bat egiten du Tizman doktoreak grabazioaren hasieran. Lau medikuek Londresen duten egoera kontatzen hasten da:
2010
‎–Arnaldok esan zidan: . Nahiz eta mahai politikoa geroago izatekoa zen, zergatik ez dugu aurreakordio moduko bat egiten, hauek [ETAkoek] ikus dezaten ez zaretela ari gu engainatzen, hau da, benetako borondatea dagoela???. Aurreakordio hori egitekotan, EAJk ere tartean egon behar zuela ados zeuden biak.
2011
‎Kanabera meheak binaka hartu, behar den luzea eman, eta txarrantxa moduko bat egiteari ekin dio Itxarok, puskak bata besteari listariaz lotuz; zetazko paper zatiak ere ebakita ditu mahai gainean, beretzat kolore batzuk apartatu eta bestearentzat beste batzuk aukeratu dituela.
‎Aldez edo moldez, lortu zuen irribarre moduko bat egitea. Aldez edo moldez, toteldu zuen:
‎Pistola bakarra duten arren, su gurutzatu moduko bat egiteko asmoa dute Aierberen komandoek. Parapetoan gorderik, ekintza aurreko azken aginduak ematen ditu Domingo Mandalunizek:
‎Xantik zurrunga moduko bat egin zuen orduantxe, heiagora bestemundutiar bat. Ikaratu egin ginen, hargin bat aldamioan ikaratzen den bezala, eta Sorkunek berriro sartu zion mihia ahoaren leizean, konortea berreskura zezan.
2012
‎Aurkezleak laburpen moduko bat egin zuen, gurasoek ez zutela elkarrizketa osoan irribarre bakarra ere erakutsi azpimarratuz. Eskerrak eman zizkien gonbidatuei, zeuden egoeran egonda, bertara joateko gonbita onartzeagatik.
‎Jonek baiezko moduko bat egin zion berokia jantzi bitartean. Eskutitza hartu zuen mahai gainetik.
‎Zalantzan bezala egon zen apur batean, irtengo ez irtengo. Azkenik, gorputzaren erdia soilik kanporatuta, bikoteari begiratu zion eta buruaren keinu batez agur moduko bat egin zien.
‎Baina orduan, esan dudan bezala, zeregin garrantzitsu bat nuen esku artean, hau da, aspalditik ari nintzen ikertzen, modu batera edo bestera, buztinezko ontziak nola egin, eta, premia handia izan arren, ez nuen modurik aurkitzen. Bestalde, hango eguraldi beroa kontuan hartuta, zalantzarik ez nuen buztin motaren bat lortuz gero ontzi modukoren bat egiteko gai izango nintzela, eta eguzkitan lehortzen utzita nahikoa gogorra eta sendoa izango zela erabili ahal izateko eta barruan gauza lehorrak edo lehor egon behar zutenak gordetzeko. Eta alea, irina eta abar prestatzeko beharrezkoa zenez gero, ahal izan nituen handienak egitea erabaki nuen, suilen antzekoak, barruan sartzen nuenak luzaroan iraun zezan.
‎Harkaitzak ikusi nituenean, eginkizuna bertan behera utzi eta itzultzeko zorian egon nintzen, ez bainekien itsasoan barrena noraino joan nuen; batez ere, zalantza egiten nuelako itzultzerik izango nuen, eta horregatik aingura bota nuen; izan ere, aingura moduko bat egina bainuen ontzitik ateratako arpoi apurtu baten zatiarekin.
‎Baina ez nekien gauean neure buruarekin zer egin; ez nekien non atseden hartu, ez bainekien animalia basatiak ni jatera etorriko ziren, nahiz eta, geroago jakin nuenez, horrelako beldurrik izateko arrazoirik ez izan. Dena dela, neure burua ahal bezain ongi babestu nuen, lehorreratutako kutxa eta oholak inguruan jarrita, eta txabola moduko bat egin nuen gaua igarotzeko. Jatekoari zegokionez, ez nuen oraindik neure burua janariz hornitzeko ezer ikusi, hegaztia tirokatu nuenean basotik korrika irteten ikusi nituen untxien antzeko bizpahiru animalia izan ezik.
‎Hangoak bezalako bizitegi bat etxetik sei bat metrora presta ziezadatela agindu zuen ugazabak, eta haren hormak eta zorua buztinez estali nituen, neuk asmaturiko ihi zerriez estalita. Kalamua joarazi nuen, han berez etortzen dena, eta harekin lastaira moduko bat egin nuen; hau zenbait txoriren lumaz bete nuen, txoriak, yahoo ilez egindako lakioz harrapatuak, janari aparta ere bazirenak. Bi aulki ere landu nituen ganibetaz, moxal beilegiak lagunduta eginkizunik zakarren eta neketsuenean.
2013
‎Behin. Gainerakoek isiltasun itun moduko bat egin zuten. Norah edo Nadia ahizpa amaz hizketan hasten ziren bakoitzean, baten batek gaia aldatzen zuen.
‎Atzazalarekin apurño bat haztatuz gero, lo gelditzen da deblauki, eta asmakizun batekin tentatzen baduzu, itzali egiten zaio belarrietako itsasargia. Versusek putz egiten dio ilargiari, baina ez beti, eta bere lekura itzultzen denean (ilargia, diogu), diosal moduko bat egiten dio naufrago errukarriari, apenas antzeman litekeen su zartada bat, eta orduan Versusek mukiak zintzatzen ditu maitasunez eta exaltazio desolatu batez.
2014
‎Eskuak gerrian, egoerarekin pozik ez nengoela argi uzteko?. Zurekin joango naiz txintxo txintxo, ez nauzu besotik heldu, baina bitartean jolas moduko bat egingo dugu. Bakoitzak besteari bere bizitzako zerbait pribatua kontatu dio.
‎Alegia, bere erakundekoei abisatu edo egingo ziela bazetorrela, haien baimenaren zain geldituko zen ez dakidan arren. Eta etxekoekin bezala, pentsatzen dut etsaiarekin ere tratu modukoren bat egingo zuela, hots, estatuarekin mintzatuko zela, abokatuen edo dena delakoen bitartez, eragozpenik jarri ez ziezaioten, atxiloketaren beldurrez, batez ere. Ez dakizkidan gauzez ari naiz mintzatzen, dena dela, eta zulo horiek, estatuarenak, erakundearenak?
‎Esku bat bere masailean. Laztan ezti moduko bat egin nion. Goizean bizarra moztuagatik, ileen zuztarra hortxe sumatzen zen, berriz ere ernetzeko zorian, ferekari halako laztasun puntu bat emanez.
‎Anderrek baiezko moduko bat egin zion. Zerbitzariak baso bat ur jarri zuen barra gainean.
‎Mutikoak baiezko moduko bat egin zuen, eta lasterka urrundu zen baloiaren atzetik.
2015
‎Langabetu bat zen, enpresatik kanporatu zutenetik beste zereginik gabe berandura arte ohean geratzen zena eta gauez lo hartu ezinik irratia entzuten egoten zena. Entzuleak bere aurkezpen laburra bukatu duenean, nagusiaren argazki moduko bat egiten hasi da. Diruak itsututako gizon gupidagabe bat zen, nonbait, nagusi hori, lantegian arduradun krudel bat utzi eta bera ia beti atzerrian ibiltzen omen zena, produktuei merkatu berriak zabaltzeko aitzakiarekin, baina, langile ohiaren ustez, han eta hemen hotel eta jatetxe onenetan dirua xahutzen.
‎Isildu nintzenean, azken bi egunetan ezagutu ez nuen bakea berreskuratu nuela iruditu zitzaidan. Otso itxurako piztiak, ordea, aharrausi moduko bat egin zuen, kasik haserre.
‎–Zer duk legalitatea? , esan zuen Lorenzok galdera ez den galdera moduko bat eginez?. Paperak.
‎–Bai. Pellok esan zidak, keinu moduko bat egin zuen eta Pellori begiratu zion?. Baina egia aitortuko diat:
‎Ez dakizu ondo zergatik, baina bulartu egiten zara inspektorearen aurrean; euforia moduko bat egiten zaizu. Borrokan lortutako psikologiaren ondorioa izan liteke.
‎Lehenengo mozorro moduko bat egin behar ziotela esan zioten erradioterapia sailean, aurpegi eta kopeta alde guztia hartuko zion maskara bat, erradiazioak nora zuzendu behar zituzten zehatz markatzeko. Eskriman erabili ohi diren aurpegi babesen antzeko sare zurrun gisako bat, baina aurpegiari estu itsatsia; aurpegiaren molde moduko bat, eta haren gainean lerroak, elkarrekin gurutzatzen ziren lerroak:
2016
‎Horri guztiari bueltak ematen aritu natzaio. Uste dut arrazoia duela gizajoen gorazarre moduko bat egin nahi dudala dioenean. Baina etengabe gogoratzen dut bigarren aldiz kafetegian berarekin elkartu eta esan zidan esaldi hura ere:
‎Hitzik gabeko elkarrizketa izan zen, emakumeei buruzko elkarrizketa bat nolanahi ere, eta uste dut adostasun erabatekoa lortu genuela. Agur militar moduko bat egin zuen eskua biserara eramanez, eta bere autora itzuli zen.
‎Jendeari normal begiratzen ahaztu behar zait. Ez dakit zer galdetu didazun, esan diot kezkatutik edo barkamen eske, eta orduan bai, orduan barre moduko bat egin du, lasaigarri gertatu zaidana.
‎Mikel Laboaren alargunak kantariari buruzko liburuan kontatzen duenez, Remigio Mendiburu eskultorearen familian bazuten zakur handi bat,. Orreaga? kanta jartzen zioten bakoitzean eta une oso jakin batean, burua gora jaso eta intziri moduko bat egiten zuena. Zakur itsusiak. Zakur haztegietan eginahalak egiten ari dira ahalik eta zakur arraza itsusienak lortzeko.
‎Ostiral ilunabar batean ohartu nintzen aspaldiko partez takoidun zapatak jantzi zituela. ...monotonoa, pentsatu nuen, pentsamendu alferrikakoei emana naizelako gehienetan, eta etxetik atera zelarik, leihora gerturatu eta tentu pixka batekin estoreen atzetik begira geratu nintzaion; bere Smart berdearen bila espaloian zehar zihoala bere aldaken mugikera indartsuak harritu ninduen eta emakume zoriontsu baten ibilerak zirela erabaki nuen, zeraman gona erori eta dotoreak kanpaiaren balantza moduko bat egiten baitzion zangoen konpasean. Une horretan bertan jakin nuen norbaitekin egindako lehen hitzordura zihoala.
‎–Nestor, soka moduko bat egin dezakegu behera jaisteko, soinean zituen arropei begiratu zien: galtza motzak eta kamiseta tiranteduna?.
‎...ezinago faltsuz esateko ezen bizitza ez dela agur mezan bukatzen?, konturatu naizenean nire atzeak gizonaren sabelpea ukitu eta hark erekzio nabarmena izan duela, Barandiren menbrua nire ipurmasailen txokoan egokitu delako halako perfekzioz non ematen baitzuen gure gorputzen zirrikitu ahur eta ganbilak horretarako sortuak zituela natura amak, lagunarengana itzuli eta umeei egiten zaien errietaren moduko bat egin diot, inork ez ikusteko moduan: –Barandi, Barandi...?.
‎e) Oso eskura dagoen baliabide bat da, ekintza arin eta bizkorretarako aproposa (ALDEKOA). Adibidez, aurkezpen baterako makulu on bat izan daitezke, edo Durangoko Azokan paskin moduan banatzeko; haiekin plaquette moduko bat egitea oso erraza da, are ikuspuntu estetikotik. Enrique Vila Matasek aipatzen zuen, literatura eramangarri?
2017
‎Begiratu eta begiratu eta bai, erreflexu moduko bat egiten du zeruak. Orduan, proba egiteko, makurtu eta harri koxkor bat hartzen dut, eta gorantz bota, ahalik eta indartsuen.
‎Osaba Maury jangelatik ateratzen ari zen, painelua ahoan zuela. Pasillo moduko bat egin zuten eta kanpora atera ginen Dilseyk Ben eta T.P. etxearen atzealdera nola zeramatzan ikusteko denbora juxtuarekin. Koskak jaitsi eta barrura sartu ginen.
‎Aurkezleak geraldi labur bat egin zuen eztarria garbitzeko, eta Ah! ...bat goraipatu zuen, onerako edo txarrerako idazleengan emazteek eragin itzela izan dutelako, eta Nora Nabokov, Anna Grigorievna, Katia Mann, Sofia Tolstoi (azken honek esaten omen zuen zazpi aldiz kopiatu zuela eskuz Gerra eta bakea, eta azkenerako berak idatzia zela uste omen zuen), Jessie Conrad eta Nora Bernacle aipatu zituela gogoratzen dut, eta azken honi, Joyceren emazteari alegia, gorazarre moduko bat egiten niola erantsi zuen, guztien artean kutuna nuelako eta berak ere asko miresten zuena, bidenabar esateko. Entzuten zeuden emakumeetako batek txalo batzuk jo zituen, ez dakit seguru zergatik, Nora Bernacle aipatu zuelako seguru asko.
‎Baldin kafetegian aurkitzen banuen bere poemei buruzko laudorioren bat esateko asmoz sartu naiz eta pasilloan barrena nindoala egin dut topo australiarrarekin eta harritu egin naiz, bere herrialdean gauerdia izanik, klase egunetatik aparte apenas agertzen baita eremu birtualetik. ...n kontra estuturen bat emango edo ez ote zitzaidan modu sutsuegian musukatzen hasiko, oso beroa delako edo sexuarekiko gorabeherak desesperazio puntu batekin bizi dituelako ere bai, hori iruditzen zait behintzat, eta, egia esan, ez zait berarekin nabarmenegi agertzerik komeni, aurreko edizioei buruzko informazioa irakurtzen ari nintzela ikusi baitut ikastaroan osatzen den lehen bikoteari ospakizun moduko bat egiten diotela, ia gau osoa irauten duen festa bat. Aurreko edizioetako irudiak ikusi ditut eta bikotea ikusten da ikaskide guztien erdian, hauek loreak edo arroza edo zernahi den botatzen dioten bitartean, ezkontza halako bat egiten.
‎Gehiegikeriarik ere ez, dirua ere ez baitiot sobera ematen, baina, berak dioenez, lagun bat gutxiago izanda, beti ere... Eta hitz horiek airean zintzilik utzita lehen esan dizudan bezalako esangura biko keinu moduko bat egiten dit. Azken batean, horixe:
‎Geroxeago, berriz, nik kafea hartzen dudan bitartean, gure txantxetako akeita dontsua?, berak zirt zart batean garbitzen ditu ontziak, ez bat ez bi, nik kafea bukatu aurretik amaitzeko seguru asko, lehen behintzat ez baitzuen halako laster beharrik ibiltzen; orain, ostera, galde genezake, nondik nora halako presa? Bada, ontziak nola hala garbitzen bukatu bezain laster, logura imintzio moduko bat egiten du, nagiak ateratzera eta iritsi gabe aharrausi antxa, eta ondoren halaxe esan ohi dit, emeki emeki: –Lo kuluxka bat egitera noa?.
‎Indarreko fabrikaren parean, kaminoa gurutzatu eta hantxe bertan, errepidearen kontra kontran zegoen Gorosti zahar. Espaloirik ere ez zeukan ia, eta gainera kurba moduko bat egiten zuen errepideak bertan, konbexoa, halako moldez non baserritik irteten zenak burua kanpora atera behar baitzuen auto eta kamioirik ba ote zetorren ikusi ahal izateko.
‎Guardia zibila bezainbertze harritu zen Lurra atea irekitzean; izan ere, ez zen furgoneta kargatu zuen uneaz oroitzen. Normalki, soinu ekipoa sartzeko, Tetris moduko bat egin behar izaten zuen, espaziorik txikiena aprobetxatzeko, eta gauza bakoitzak bere lekua zeukan. Teorian bederen.
2018
‎Praktikanteak, beti purua muturrean da agertzen zenak eta gorputza ere bere baritono ahotsera moldatua zuenak, ezespen planta profesional batzuen ondoren, gustura delegatu zuen zeregin txukuna gure erizainaren esku. Berez edo beharrez, sendatu moduko bat egin ginen, eta labatibak, bi, hantxe gelditu ziren takilla batean, funtzionario miatzaileen arretarik gabe. Ez ziren, objektu ebakitzaile edo sastatzaileak?.
‎Egileari buruz hitz egitea, autoreak berak debekatu dit, botako nizkiokeen loreen beldur, imajinatzen dut. Hitzaurre artikuluen laburpen moduko bat egiteari alferlana deritzot, egilearen hitzetan eta ñabarduretan baitute beren balio osoa. Liburuaren aitzakian, nik neuk gai horietaz zerbait esatea litzateke beste aukera bat, Azurmendik berak erabili zuena testuok idazteko orduan; horretarako, baina, ez dauzkadan talentua eta jakituria izan nituzke:
‎Onartu egin zioten, ez oso gogo onez baina, eta laster izan zuen Aiorak damutzeko aukera. Egun horretan laburpen moduko bat egin zuten asteko irudirik esanguratsuenekin, baina lehenago astean jasandako kolpeak itzultzeko lehen aukera izan zuen akusazioak. Naomiren aurpegian tonu gorriek gora egin zuten, pixkanaka aldatzen den semaforo baten antzera, aitaren lankideen esanak entzun ahala.
2019
‎eta beste zerbait ere bai: erresesistentzia moduko bat egiten diot horrela, berez emana etortzen zaigunari, guk eskatu gabe ezartzen zaigunari, erosotasunaren izenean inposaketa bat egoten baita sarritan ezkutatuta. Lehen esan dizut ez nizula txapa politikorik sartuko, eta oharkabean sartu naiz halako batean.
‎Animaliak txistu moduko bat egin zuen eta egundoko kolpea jo zion amari aurpegian, bisturien antzeko atzapar zorrotz haiekin; eta, horren ondorioz, substantzia beltza isuri isurian hasi zen beste amaren sudurretik, makina bat ebaki baitzituen ordurako. Gero, katuak Coralinerengana egin zuen salto.
‎Tradizio askok diotenez, bekataria biluzi, eta, Ebanjelioan kontatzen den bezala, harrikatu egiten zuten gero, bizirik lurperatu, ito, erre. Tormentu horien xedea bekataria Naturari itzultzea zen, duintasun soziala kendu ondoren; bekatu eginez, hobendunak askatuak zituen emanazio natural gaizto batzuk; orgia sakratu moduko bat egiten zen bekatua garbitzeko: emakumeek, erruduna biluziz, jipoituz, sarraskituz, fluido misteriotsu baina onuragarri batzuk jariatzen zituzten inguruan, gizartearen oniritziz aritzen baitziren.
‎Begiak itxi ditu sorginak, makulua bekokiaren kontra jarri, hitz batzuk marmarka esan eta, makulua jaitsita, behetik gorako mugimendu bat egin du, inork ikusten ez duen zerbait moztu nahian bezala. Begiak itxi eta zotin moduko bat egin du Aizek, zerbaitek bularretik tira egin balio bezala, eta hor hasi da Kurloi pixkanaka desagertzen.
‎Arreta handia jarri du zeregin horretan gezi bakar bat ere ez galtzeko. Eta bere trebeziaz ezin harroago dagoenean, zorroan lau arrain daramatzalako, ertzeraino hurreratu da Hodei eta, zalditik jaitsi gabe bera ere, otoi moduko bat egiten hasi da, begiak itxita eta makulua uretarantz zuzenduta, eta, zur eta lur, bost arrain ikusi ditu Aizek, korrontea atzean utzita arrastaka datozela, lar hazitako uhandreak balira legez. Metro pare bat aldendu dira ibaiertzetik, eta saltoka eta biribilka hasi dira hor, oxigenorik ezaz bat batean jabetu balira bezala.
2021
‎Hilda gaude denok. Aita desagertuta dago eta gu hilda –garrasi izatera iritsi ez den oihu moduko bat egin du Martinek.
‎Oihanak zapi bat atera zuen beti altzoan eramaten zuen motxilatik eta malkoak bildu zituen zapian. Zapia motxilan jaso eta motxilak negar moduko bat egin zuen. Gizonak berriro begiratzekoa egin zuen, lepo buelta bat.
‎Nire hurrupak soilik entzuten ziren. Begietara so egitea saihestu nuen, kafesnean gogobilduz, harik eta eztul moduko bat egin zuen arte. Gure begiradak gurutzatu ziren une batez.
‎Garrasika hasi zen andrea berriz ere eskua luzatu zuenean ukitzeko. Andrearen aurpegia bigundu egin zen, O moduko bat egin zuen ahoak, begiak handitu zitzaizkion, betazalak kopetara josi eta garrasika hasi zen kristalezko igogailuan dardara moduko bat eraginez.
‎Halako batean hasi ginen betaurrekoekin urpekaritza moduko bat egiten, ganora gutxirekin. Fraideen hondartzara joan izan ginen, Hondarribira.
‎–Zure Marti horrek ere badaki zer nahi duen alajaina –esan diot. Mmm moduko bat egin du Leirek.
‎Zigor astun bat hartu zuen hormatik. Orduan, Tularecitok Miss Martini irribarre moduko bat egiten zion bitartean, Franklin Gomezek kolpe latzak eman zizkion bizkarrean. Miss Martinen eskuak jotzeko mugimenduak egiten zituen nahi gabe.
‎Koilara ezpainetara eraman eta platerean utzi nuen berriz ere, zotin moduko bat eginez:
2022
‎Loiolara iristen nintzenean, zelaian etzaten nintzen. Etzandakoan, meditazio moduko bat egiten hasten nintzen. Pare bat zigarro erretzearekin batera, nire etorkizuna imajinatzen nuen.
‎Segizioko kideak irribarre batekin erantzun, eta Erkudenen aurreran makurtu zen erreberentzia moduko bat eginez. " A zer piura...".
2023
‎Aitortza moduko bat egingo genuela esan zidan eta, hasteko, neure burua definitzearren, nire egoera laburbiltzen duen hitz bat hautatzeko eskatu zidanean, ez nuen zalantzarik izan eta ilunabarra erantzun nion, hau da, koloreak itzaltzen diren unea. Egunaren eta gauaren arteko sistema bitarrak arrunta dirudi, baina jakituria handia ezkutatzen du, naturak bi parte horien artean ezartzen du muga.
‎hilekoa zetorkion, bazekien bezperetan zegoela; horregatik zeramatzan konpresak eta tanpoiak bizkar zorroan; hala ere, nahiago izan zuen ondoko errekara hurbildu, biluztu eta uretan sartu. Ez zegoen inor ondoan eta errekak putzu moduko bat egiten zuen. Ura aldakaraino iristen zitzaion.
‎Astebete geratzen da aurkezpenerako, eta Laiak entsegu moduko bat egin nahi du nire aurrean. Buruz daki tesia, baina zalantzak ditu aurkezpena nola egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia