Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Hala ere, idazleak egoki lortzen du bi plano hauek bata bestearekin jostea: lehen eleberrian, Bob Ieregi eroetxeko zoroen artean kokatzen du; bigarrenean, era bertsuan, erakunde armatuan sator modura sartu den ertzain bat izango da istilu gehienen ardatza. Hortaz, eleberrietan zehar hain bereizturik aurkezten zaizkigun bi plano hauek estuki uztartzen dira istorioek aurrera egin ahala.
2003
‎Bada, agian, nire xumean izan dudan arrakastak. Uste baitut mundu honetan sartzea ni sartu naizen moduan sartzea baino zailagoa izan behar duela, hori zen behintzat nik nuen ideia.
2004
‎Hiru: bekadun moduan sartzeko baimena dudala frogatzeko asmoz, EHNA luzatu diot, nire nortasuna, zerrendan dituen nire izen abizenekin kontrasta zezan. " Dame el otro carnet que éste aquí no vale".
‎–Ez dakik ze jende moduren artera sartu haizen. Hire izenarenak egin dik, edozelan deitzen haizela ere.
2005
‎30 puntuko aldea dago batzuen eta besteen artean. Eta aipa ditzaket ikerketan sartzen ez diren beste arrazoiak, baina esplikazio moduan sar daitezkeenak: Euskara errorik gabe eta euskal kulturan txertatu gabe irakasten delako?
‎Etxera heltzeaz batera, eta senarrak kotxea garajetik ateraten eban bitartean, emazteak aginduak luzatu eutsazan hara eta honakoetan jantzi eta lurrintzen zan bitartean. Bezperan berandu samar heldu zirala eta maletak bere hartan jarraitzen ebela, hau da, desegin barik eta batek daki barruan ahal zan moduan sartutakoa zelan egongo zan ordurako; badaezpada be, berak, Evek, ondo be ondo ezagutzen ebazan jantzi eta oinetako guztiak garbitzeko eta ezagutzen ez ebazanak, erosiak alegia, ondo gordetzeko; esku poltsan egoanari, opariak Everen ustez, ikuturik be ez egiteko. Etxeko atetik buruari buelta erdi emonda esan eutsan, azkenik, plastikozko poltsa zurian egoana beretzako oparitxoa zala.
‎zaunka egin zuen, bare, mesfidati, makila aho parean ipini nion arte. Orduantxe zabaldu zuen eta ezpatak sartzen diren moduan sartu nion, barruraino. Eztenak lepo eztarria zarrastatu eta erraien biguntasuna zulatu nuen.
‎Baina ez zien utzi beraiek uste zuten adinako heroi agertzen kanpamenduan, pausajea bizitu eta galerna batetik arribadan ekarriko balitu moduan sartu behar izan zuten haren ondotik denden zirkulu barruan, ziztua jotzen zuela umeak biltzeko. Ikastetxeko kapilaua hurbildu zitzaion Dopazori urduri, ahapetik mintzatu zitzaion.
2006
‎Euskadin gero eta emakume gehiagok erabakitzen dute lan munduan enpresari modura sartzea, erakundeek eskaintzen dituzten dirulaguntzak baliaturik.
‎Errusiako Gortea osatzen zuten familia aristokratikoen artean Yusupovtarrena goren mailakoa zen, inolako zalantzarik gabe, entzute handikoa eta historia luzekoa. Erdi Aroaren amaieran Errusian zakar baten moduan sartutako tartaroen agintariak izan ziren Yusupovtarrak, eta Itsaso Beltzaren ertzetako lurretan agintariak ziren oraindik XVI. mendean Yussuf Khanek –Yusupov familiako XVI. mendeko jaun boteretsua, zeinak ordurako jasoa baitzuen Errusia kristauan gortesau, agintari edo beste edozer gauza izateko onespena, familiakoek Mahomari uko egin eta erlijio ortodoxoa onartu zutenetik– aurrez aurr... Harekin egindako itunak Inperioaren aginterako ateak ireki zizkien Yusupov tartaro kristautuei, batez ere Romanov familiarekin itunezko eta haragizko elkartze eta harremanetan hasi zirenetik.
2007
‎eta piztia moduan sartu nintzen.
‎Bilatzaile honek eskatzen duen informazioa pazientearen eskura dago, errezetatik bertatik sortzen baita. Hala, marka komertziala, printzipio aktiboa, nahi den eszipientea, dosia, laborategi ezaguna eta hura emateko modua sartuta, merkatuan dauden generikoen aukerak lor daitezke.
‎Borraja muzilagoen aberastasunagatik mukosak leundu eta espektorazioa errazten duen beste barazki bat da. Hala, oso onuragarria da sendatzeko dietan egosita edo zuku moduan sartzea. Borrajaren egosketaren ondoriozko saldak, egunean hiru aldiz hartuta, arazgarri gisa funtzionatzen du.
2008
‎Kilometro gutxi batzuk eginda bide bazterrera jo dugu lotarako. Autoa prestatu antzean ekarri dugu, esterillatxoa hedatu eta, estutuz gero, hala moduz sartzen gara biok. Txiki izatearen abantailak.
‎Ikusgarria da kanaletan urak nola gainez egiten duen ikustea baina, horren ikusgarria ez bada ere, estolderia da une batetik aurrera porrot egin eta ura borborka kanporatzen hasten dena. Ura, zabor eta hondakinak gainean dituela, arkupeetara iristen da eta lapur baten moduan sartzen da denda garesti eta kafetegi dotoreetan. Ordu batzuk bakarrik irauten du itsasoaren erasoak.
‎Horrek ez du esan nahi denboraren joanak ez duenik haren osaera hondatzen, nahiz eta osasunerako arriskurik ez sortu. Elikagaiaren bizitza baliagarriaren arabera, iraungitze data hainbat modutan sartzen da: Hiru hilabete baino gehiago ezin badira gorde, honako hau adierazi behar dute:
‎Nabarmentzekoak dira ‘Salmonella’, ‘Staphylococcus’, ‘E.coli’ eta ‘Shigella spp.’, intsektuek garraia ditzaketen mikroorganismoak. Eta transmisio moduetan sartzen dira, besteak beste, gorputzaren gainazala, janariaren errekurgitazioa (kutsatua) eta patogenoen kaka. Transmisioak beste bide bat hartzen du orain, ahozkoa.
2009
‎Aste Santuak Jesus Jerusalemen Mesias moduan sartu eta gurutziltzatu zuten arte igaro zen astea gomutatzen du. Egun bakoitzak bere sinbolismo eta mezua dauka erlijio katolikoaren baitan.
‎Gezurrak bakarrik geldiarazi zezakeen mehatxua. Suge baten moduan sartu zitzaidan gezurra mingainetik irristaka, konturatu gabe. Ez nintzen ni hitz egiten ari zena, nire gorrotoa zen.
‎Entrenamenduetan zuk aukeratzen duzu nondik norakoa, abiadura, aurkaria... Eta partidetan, hanka sartzen baduzu, datorren moduan sartu behar zara pilotara.
2010
‎Zerbitzuaren katalogo osoa mugarik gabe entzuteko aukera ematen du ia diskografiko guztiak, publizitatea entzuteko baldintzarekin. Erabiltzaileak egiten dituen erreprodukzio zerrendak kantuen aukeraketa eta “Radio” modura sartzeko aukera ere ematen du, non generoka ematen diren musika saioak. Atzerrian, utzi Spotify erabiltzen hamalau egunez.
‎Aurrekoa baino irekiagoa da, eta katalogoko musika guztia entzutea eta kontaktuen erreprodukzio zerrendetara sartzea eskatzen du, nahiz eta hilean hogeita bi egunetan bakarrik eta publizitatearekin. Ez du “Radio” modura sartzeko aukerarik ematen, eta Spotify atzerrian hamalau egunez bakarrik erabil dezake. Nahi izanez gero, ordaindu beharreko modalitate honetara pasatu behar da:
‎Bestalde, aurreko zerbitzuen abantaila guztiak ditu: erreprodukzio zerrendak partekatzea eta “Radio” modura sartzea. Gainera, Spotifyren musika denbora mugagabez entzuteko aukera ematen du.
2011
‎Ahots deiek, beraz, ez dute bidaiatuko lehen bezala; orain, digitalizatu egingo dira, eta pakete moduan sartuko dira Internetetik joan daitezen (IP ahotsa da hori).
‎Mailu mekanikorik izan ezean, 4.7 irudian adierazten den moduan sartu behar dira pika leunak, osagarrien laguntzaz.
‎Baina argi ikusi genuen curriculum barruan zerbait sartu behar zela, eskolaz kanpoko jarduera hutsean geldituta pikutara joateko arriskua zegoela. Bagenekien Batxilergoan ezinezkoa zela ikasgai moduan sartzea eta eskolaz kanpo planteatu genuen. Baina, DBHren bigarren zikloan hautazko bat dagoenez posible zen ikus entzunezkoa gai moduan planteatzea (nahiz eta ez izan zuzenean proiektu bera).
‎DSM IIIan «mugako nortasunaren nahaste» moduan sartu zen, eta izen berarekin jarraitzen du beste DSMetan ere.
‎egunean 80 g arrain baino gehiago hartuz gero, %31 murrizten da, egunean 10 g baino gutxiago kontsumituz gero. Arrainaren nutrizio balioak dieta hobetzen du, elikagai hori bere espezieetan eta prestatzeko eta menuetan aldizka aurkezteko moduetan sartzen bada. Arraina bigarren plater gisa jateaz gain, elikagai hori eguneko zenbait unetan gehiago jateko proposamenak ere egin behar dira, hamaiketakoen eta hestebete askarien eta opilen ordez:
‎Etxera iritsi eta zapatilak etxeko edozein lekutan uzten zituztenak. Zopa amaitzeko azken koilarakadak abioiaren moduan sartu zizkion umea imajinatzen zuen, etxeko mahaian ahoa ireki ireki eginda. Edo handiagoa egitean goizeko ordu txikitan esna ikusten zuen bere burua, parrandatik etxera noiz iritsiko zain...
‎Jakina, erantzun zion Ondinak, gu Esquilino ko parkean egonen gara zain eta, Brucerekin filmatu behar duen borroka hasi aurretik, seinale bat eginen digu Koliseo barrutik. Orduan, turista moduan sartuko gara Koliseora eta bahiketa eginen dugu. Ordutegia errespetatzea, agindu zuen J.J.k, oso inportantea da, operazio guztia jokoan egonen baita... zenbat gizonek hartuko dute parte bahiketan?
2012
‎Aktibatu zure ordenagailuan root erabiltzailea sartzeko aukera, eta proba egin ea root moduan sar zaitezkeen.
‎Orain, ordenagailu batera erabiltzaile moduan sartzen badakigula, pauso bat harago joango gara, eta urruneko ordenagailuaren administrazioan sartuko gara. Horretarako, noski,, root?
‎Horretarako, noski,, root? moduan sartzeko aukera izan behar dugu. Ariketa sorta honetan ere, binaka lan egin dezakezue, bi ordenagailu era­biltzeko, edota makina birtuala erabil dezakezue.
‎Opil orea hartzitu ondoren, ebaki bat egin behar dugu hegal formarekin, eta gurutze bat egin, gozogintzako arrabol baten laguntzarekin. Gurina sartu eta gurina gurutze horren barruan ondo bilduta geratzeko moduan sartu. Egin buelta erraz bat, eta luzatu berriro, arrabolaren laguntzaz.
2013
‎Olazabalen azken partida Aspek kontratua ez dio berritu Mikel Olazabali, eta hilaren 30ean jokatuko du azken partida enpresarekin. Aurrelariak sei urte eta erdi egin ditu enpresan, eta debutatu berritan estelar ugari jokatu zituen, Lehen Mailako binakakoan ordezko modura sartzeraino.
‎azkena izan zen interesgarriena! Turnerren koadroan ikusi genuen zenbakia latitude moduan sartuz eta 103149 zenbaki posiblea longitude moduan jarriz, ezetz asmatu nora eraman gintuen?
‎Dieta orekatuaren esparruan, arrautza ohiko moduan sar daiteke elikaduran, osasunari kalterik egin gabe.
‎Arrautzari alergia izanez gero, zuringoaren proteinak du sentikortasunik handiena. Hala ere, arrautzarekiko sentiberatasuna zuringoa, gorringoa edo biak izan daiteke, eta, beraz, kontraindikatuta dago arrautzaren edozein zati prestatzeko moduetan sartzea (tortilla, nahaskia, arrautza frijitua, eskalfatua…), gaixotasunaren fase aktiboan.
2014
‎Mundu hobe baten alde zer edo zer egiteko konpromisoa hartzea da kontua. Zuk ere txikitatik diharduzu elkartean. Ez, monitore moduan sartu nintzen. Haur Hekuntza ikasten nabil Gasteizen.
‎Zurriola Surf eskolako arduradun Aimar Abilleirak adierazi duenez, maiatzetik aurrerako bost hilabeteetan izaten dute lan gehien surf eskoletan, eta, bost hilabete horiei hilabete bat kenduz gero, kalte handia izango da surf eskolentzat. Gainera, surf eskolek urte guztian lan egiten dute eskolekin, surfa eskola kirol moduan sartzeko, eta hainbat ikastetxerekin akordioak eginda zituzten maiatzean ikastaroak emateko. Beraz, eskolekin hitzartutako ikastaro batzuk kolokan eta besteak bertan behera geratuko dira hondartza itxitakoan:
‎Barruan zegoen orratza. Odola ateratzen sentitu zuen, eta ustekabean, olatu baten moduan sartu zitzaion zainetan gora odolarekin nahasian zetorren likidoa.
‎Kamera aurrean Gisasolaren kobazulora gizon bizardun betaurrekodun moduan sartu, eta kamera aurrean etxetik beltzez jantzitako emakume bihurtuta irtengo nintzela irudikatu nuen.
‎Garunetara zuzen heltzen zen hizkuntza nahi zuen Arestik, argia, trabarik gabekoa. Askotan errepikatzen zituen sintaxi moduak, morfologia, lexikoa, konplexurik gabe, iltze baten moduan sar zi tezen irakurlearen barrenetan, orratz baten moduan, ahoz sortu eta kontsumitzen den poesiak egiten duen legez. Kontuan har tzekoa da, ildo horretatik, bertsolaritzaren ezagutza eta erabile ra, neurri zaharrak, berriak, molde norabide anitzekoak?
2015
‎Goiza isilean heldu zen, lapur baten modura sartuz gazteluko atetik. Ohartu nintzen ate ondoko gela hura ikusten ahal nuela.
‎Burukide baten alaba ote zen edo ez ote zen ez zeukan ziurtatzerik, jardun profesionaletik kanpoko solasgaia izan zuten apurretan ere inoiz ez baitzuten hitz erdirik egin politikaz. Baina aurki ikusi zuen Estebanek neska hura ez zela inondik ere txatxua, ezta telebistan jolas moduan sartutakoa ere. Aitzitik, emakume kabala zela frogatu zuen, bere lanean argia eta eraginkorra, lankideekin zintzo eta alaia.
‎TOMAS obus baten moduan sartzen da leku sekretuan, INAXIO atzetik duela. KARMELE, ANDRES eta erresistentziako beste FIGURANTEA bertan daude.
‎Mendebaldeko ohiko gaixotasun kroniko askok harreman estua gure bizimoduarekin, non ezinbestekoa baita elikatzeko modua sartzea. Beti jakin izan da arriskutsua dela dieta osasungaitz bat egitea, baina gaur egun zerbait gehiago ere ezagutzen da:
‎Alberto Palacio intelektual bizia eta bere asmoetan mugagabea zen; burdinazko arkitektura deritzonaren aitzindari handietako baten moduan sartu da historian. Betiereko lanak ere utzi dizkigu:
‎Ez da Garabideren ezagutzetan eta lan moduan sartzen errefuxiatu kanpamenduetan jardutea, hizkuntza kontuak izan arren. Hiztun komunitateetako muineko geruza antolatuekin epe luzeko bidaidetza egitea da gure iparra, zubi iraunkorrak sortzea, eta ez premiazko egoeretan ‘laguntzea’ Baina Serak badaki ondo hori, badu gure moduen berri, eta hala ere joateko eskatu digu.
‎aniztasuna. Tartarora dirua (statusa) duenak baino ezin du sartzea lortu; gainontzeko guztiek uren bestaldean aukeraren baten zain betiko geratzea zein edozein modutan sartzen saiatzea daukate, hiru burudun txakurrari aurre egin behar badiote ere. Sartzea lortzen dutenen artean ere, diruarekin zein atzeko atetik izan, maila ezberdinak daude.
2016
‎–Next > >? botoia sakatzean, gakoa sartzeko aukera agertzen da (7.2.50 irudia); bi modutara sar daiteke:
‎Diagnostiko funtzioak eta CParen webguneetako moduluen funtzioak irakurketa moduan sartzeko bakarrik daude eskura.
‎HTML orriek balio dute webguneen infor­mazioak nabigatzaile batean transmi­titzeko eta irudikatzeko. S7 Appletak SIMATIC S7 aren neurrira egindako Javaren appletak dira, eta aukera ematen dute CPU S7 aren erregistroetara idazketa edo irakurketa moduan sartzeko.
‎Hala ere, EMMIren arabera, indizeak izena aldatzea baino ez du ekarriko. Gainera, proba moduan sartuko da 2017ko lehen seihilekoan, horrela bere lurrunkortasuna eta kotizazioa baieztatzeko. Epe horretan joko da euribor berria kaltegarria edo onuragarria den hipotekatuentzat.
2017
‎ezin da gutxietsi, atzean zer dagoen ulertzeko ahaleginik egin gabe, ezta balioa ukatu ere. Halakoetan elefante bat katxarreria batean sartzen den moduan sartu izan gara.
‎Fernando Basartekoak esan zigun behin, Bar Donostin, bi pezta eta erdian ematen zizutela baso bete gaseosa, eta gu harrituta, baxoerdia bakarrik ematen zutelako bestela prezio horretan, kokakolak eta bost duroan baitzeuden. Eta horregatik, inoiz edo behin, korrika saio baten ondoren izerditan blai, baten batek poltsikoan duroa zeukala-eta, jaun handien moduan sartuko ginen pare bat lagun Bar Donostin, eta mostradorekoari bi baso gaseosa eskatu, harro harro, guk ere pagatzen genuela eta.
‎Eskaileretan makurtzearena berez ikusteko modua zen batetik, baina norberaren ekintza eskatzen zuen bestetik. Hortaz, geure egitez ikusteko moduen artean sar liteke hori ere. Gainerakoan, geure egitez ikusteko era arrunta, xinplea bezain ezaguna zen:
‎Prismatikoek obsesioa ekarri bazidaten, teleskopioak itxaropena. Teleskopioaz behatzen hasi bezain laster arazoak hasi baitziren nire lamia liluragarriaren eta bere senarraren artean, benetan betaurreko hari esker euren etxean harremanetako oztopo moduan sartu banintz bezala. Elkarrengandik urruntzen hasiak ziren.
‎–Hori bitxikeria moduan sartu diat, ezizena nondik zetorren azaltzeko.
‎Berbaizukide berri modura sartu nintzen ostiralean bertan. Mullerreneara heldu eta txikia izanik ere, berehala sentitu nuen bertoko gozotasuna.
2018
‎Genero terminoa zabalduta dago orain, baina motz geratzen da askotan, emakume hitzaren sinonimo sarri ez oso egoki gisa erabiltzen baita. Generoa funtsezko arma baten moduan sartu zen patriarkatuaren kontrako borrokan. Izan ere, aldarri patriarkalak dio emakumeak naturaz daudela gizonen mende, hau da, beren biologia, beren sexua dela medio direla mendeko, baina sexua ez baizik generoa aipatzeak adierazten du emakumeak ez daudela posizio horretan naturaren, biologiaren edo sexuaren ondorioz, baizik eta asmakizun sozial eta politiko baten ondorioz.
‎–Teknikari moduan sartu naiz, diost Urtubik ahopean.
‎Erleak zelaian den lorerik ederrenari ekiten dion modura sartu nahi izan nion eztena:
2019
‎Bazuen gortinatxo bat ateak, eta hantxe egoten ginen txandaka zelatari, maistra bazetorrela ikustean abisatzeko, orduan denok gure tokian eseri eta zintzoarena egiteko. Maistrak hauts laino batean aurkitzen gintuen, eta bertako leihotik ortzadar hits baten modura sartzen zen argien marrak salatzen gintuen. Maistrak nekez asmatzen zuen gurekin.
‎Zure kemena harrigarria da, baina salbatzaile baten moduan sartzen bazara, zure aurka egin lezake.
2020
‎" Jaurlaritzak lurzorua baliabide gisa hartuko balu, higaduraren bidez gertatzen den hori baliabide baten galera gisa hartuko luke. Baina hemen ez da halakorik gertatzen, eta makinak nahi duten moduan sartzen dira pinuak botatzera, eta irudiak itzelak izaten dira, non eta biosferaren erreserba den Urdaibain bertan ere".
‎Elvirak utzitako gabardina zahar batean bildu zuen gorputza Mikelak, ez baitzeukan negurako jantzi egokirik, baina ipar haizea labana zorrotzen moduan sartu zitzaion azaletik. Errota zaharreko Felisaz gogoratu zen:
‎–Ez nuen lauzpabost urte iraun arrantzale ofizio horretan. Lagun baten aholkuz itsas handiko kargaontzi batean sukaldari moduan sartu bainintzen.
‎Akerrak ipurdian azala arras fina, arras fina, zuela esan zien Eulaliak, haur hankagorriena bezalakoa, hainbeste ziren han emanak zizkioten potak, eta zakila horma ziria baino hotzagoa zuela, eta irri eragin zidan niri, irri eta irri, halako moduan non leher gaizto egingo bainuen irriari ezin eutsiz, gelditu izan ez banintz. Eta irri harengatik ditut  orain kontu hauek guztiak gogoan, barren barrenean, botika hordigarrien moduan sartu zitzaidan-eta irri hura, sorginen esne belar esnea bailitzan. Hustu egin baininduen odolean barrena, kirkilak bezala xuri eta kutsakor, hedatu zen irriak, halako maneran hustu, non besoa moztu izan balidate odol gorriaren ordez esne xuria jalgiko baitzen.
‎Baina hauteskundeak baino hilabete lehenago Trumpen kanpaina hondamendi moduan sartu da. bonbazo bat.
2021
‎Azenarioa aliatu handia da. Hainbat modutan sar daiteke elikaduran: irabiakietan, gisatuetan, saltsetan, frijituetan… edo gordinik ere jan daiteke.
‎Maite Iraola Leire Pajin gerora ministroa izandakoaren ama zen. Yarza, Artolazabal, Eizmendi, Olazabaldarrak eta Egibar izan ziren 1980an irakasle modura sartu ziren irakasle euskaldunak: " Ikasle ginen oraindik, baina herriko irakasle euskaldunak Ondarretan lanean hastea sekulako bizipoza izan zen harentzat".
‎" Hezkuntzak irribarreak behar ditu, ez pankartak". Aurreko sailburuak zein hezkuntza eragileak gutxietsiz elefante baten modura sartu den positibismoaren profeta berriak, ohiko populismoa baliatuz, Zientzia Positiboaren aita den Seligmanen ildoari jarraiki, irakasleriaren aurkako atake bortitza jaurti zuen ustezko hitz tolesgabe eta maleziagabe horiekin. Izan ere, hitz horietatik ondorioztatzen da irakasleek ez luketela horrenbeste indar gastatu behar aldarrikapen bidegabe, inozo eta ezkorretan eta hasi luketela gogotsu lan egiten modu positibo eta eraikitzailean.
2022
‎Adrenalinari esker, gure immunitate sistema indartsuago dago, eta kortisolak antiinflamatorio gisa jokatzen du, lanaldi luzeak jasan ahal izateko. «Oporrak» moduan sartzen garenean, ordea, hormona maila horiek gutxitu egiten dira, eta, ondorioz, gure immunologia sistema deprimitu egiten da, eta errazago gaixotu gaitezke edo osasun arazo batzuk izan ditzakegu», zehaztu du Sumell Calandak, Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Ikasketetako irakaslea baita ere. Benetan deskonektatzen zara lanetik oporretan?
‎Oso nekeza da, eta ni ere, agian, ausartagoa nintzen lehen. Bezeroarentzat, sarri okerragoa izaten da epaitegira euskal elefante moduan sartzea.
‎Era berean, zuzendaritzaren eta ildo kritikoaren arteko desadostasunei aipamen eginez, adierazi dute «EH Bildurekiko harremanean sakontzearen aldeko apustu garbia» egin duela EAko afiliazioak, koalizioaren izaera federala nabarmenduta: «Funtsezkoa da federazioa osatzen duten alderdi politikoen zeregin nagusia EH Bildun kokatzea, bakoitzaren protagonismo politiko propioa errespetatuz, euren lana, ibilbidea eta altxorra federazioaren sintesian modu garbian eta batuketa moduan sar daitezen».
‎Legea tramitatzen ari zela zuzenketa moduan sartu zelako egon da eztabaida. Baina nire galdera da:
‎Izan ere, Muriel Larrea PP+ C' s koalizioko legebiltzarkideak azaldu du bere alderdia ez datorrela bat bigarren puntuarekin, batzarra egitearekin, hain zuzen: «Gauzak egiteko eurek duten modua sartu nahi dute, eta, horrela, ahotsa gehien altxatzen duenak irabazten du». Horrekin, nabarmendu du puntu hori ez dagoela definituta, eta horrek «bidea guztiz libre» uzten diola gobernuari herritarren parte hartzea «nahi duen moduan» kudeatzeko.
‎Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak nabarmendu du gotorlekuak «pisu handia» duela Nafarroako herritarrentzat, eta «esanguratsua» dela faxismoaren kontrako mugimenduarentzat nahiz memoriaren aldekoentzat. Azken horiek gotorlekua Nafarroari emateko hainbatetan eskatu izan dutela gogorarazi du, eta haien eskaria zuzenketa moduan sartzea erabaki zutela.
‎Baina aitak karga pisu horrexen premia du bizia gorrotatzeko arrazoi bat gehiago edukitzeko, paradisua merezi izateko eta aukera bat gehiago izateko hara heroi modura sartu ahal izateko, gaizkian ongia baizik ikusten ez duen martiria iduri du, uko egina dio bizidunekin bizitzeari eta hanka biluzgorri batzuk ikusteak eragiten duen mundu zikinean pentsatu gabe dantzatzeari ere bai, batez ere esaten du ez diogula geure burua plazerari eman behar, inoiz ez, burua hotz edukitzen jakin behar da, gaizkia gordetzen den lekua bistara eduki, bistatik ez galtzeko, urrune... Hobeko zukeen bere garaian bortxatu izan banindu, bere belaunetan neure borondatez jartzen nintzen garaian, ni eta neure pottoki txirikorda horiak, artean ez bainituen askatu, ni eta neure belaunetarainoko galtzerdi zuriak eta gona koadroduna, txarolezko oinetako txikiak eta gainerako guztia, algara zoroak eta laztanak, bai, hobeko zukeen aita alaben arteko samurtasun une horietan bortxatu izan banindu, kolpe bakar batekin akabatu izan banindu eta nire hondakinak amari eraman izan balizkio, gauzen hondoraino heltzeko eta betidanik arrastaka daramadan horrekin behingoz amaitzeko, gertatu zitekeenari buruzko iradokizunak eta azkenik, dena, bizia eta bizi beharraren gogaitasuna, aitaren puta ehiza eta amaren hilotzaren kiratsa amaitzeko mehatxua.
‎Nire emaztearen gidatzeko moduarekin sartuko zara, putasemea?
2023
‎Vincent ez zen Pintura Akademian matrikulatua egon, Theori akademian pintatzen ari zela esaten bazion ere. Sudurluze edo intruso moduan sartu zen Verlat en klasean, baina hark laster bidali zuen marrazketa klasera, lehenik marrazten ikasi behar zuela esanez. Sibert en marrazki klasera joan zen; Sibert en ikasleek astean marrazki bat egiten zuten, hark markatutako metodologia zorrotz bat jarraituz; Vincentek ordea, denbora gutxian eta zalapartaka hainbat marrazki egiten zituen; haietako asko hautsi eta jaurtiki egiten zituen.
‎Hiru ur jauzi bereizitan bezala erortzen zen goiko ura beheko lakutxora. Guztia zuhaitzen hosto berdeek inguratzen zuten, eta eguzki izpiak lotsati moduan sartzen ziren barruraino, benetan argitasun berezia emanik inguruari. Josuk atseden hartzeko baliatu zuen, eta uraren melodia benetan erlaxagarria suertatu zitzaion halako eginkizunetarako.
‎Berehala sortu eta sendotu zen haien arteko harremana. Amets bisitari kuxkuxero baten moduan sartu zen Igoneren mundura, eta halaxe jakin zuen herriko arraun taldean zebilela, aitak kotxean jarri ohi zituen abesti guztiak buruz zekizkiela eta bere urtarorik gogokoena negua zela; arrantzale familia batetik zetorrela, bere iritzia azaltzeko erraztasun harrigarria zeukala eta esne beroa hartzen zuela gauero lotara joan aurretik. Ondarroa ikusteko modu berezia zuen Igonek, eta Ametsek astiro ikasi zuen haren begiekin begiratzen ordura arte lehengusuaren bidez ezagututako kale eta bazterrei.
‎f449 Mazedonia eta jogurta aho pastaren zerrendatan biltzen dira, tututxoak eginez. Ondoren, labean gainerretzeko moduan sartzen dira, pasta txigortzeko. Marrubi marmelada arinduarekin zerbitzatzen da.
‎Nahi duten produktua lortu arte. «Programa gehienek ez dute euskara hizkuntza moduan sartuta. Baina pertsona baten audio bat grabatuta, errepikatu egiten du esandakoa».
‎Aitortuz, zaila da ezer erosi gabe merkatu horietatik ateratzea. Argazkietan ikusi dezakezuen bezalaizugarrizko ogi ona daukate goizeko tostada batzuk egiteko, oliba goxo batzuk hamaiketako modura sartzeko, izugarrizko tomate entsalada bazkaltzeko, eta denetariko hestekiak arratsaldean bokata on bat egiteko. Esandakoa, adurra geniola bukatu genuen merkatua, etxerako probisioekin batera, nola ez! Aitor Atxaerandio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia