Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Bi ipuin bildumetan erreferentzia ugari dago: idazleen aipuak (Bukowsky, Txinasky,...), musika letra ezagunak,... Whiskey koloreko gauak bilduman, gainera, ipuin bakoitzaren hasieran poema bana eskaintzen zaigu, idazleak apunteak edo modura izendatuak.
‎Hogei horietako hamazazpitan Mikelen gorabeherak testuratzen zaizkigu. Eta horien tartean badira beste plano ezberdin batean kokaturiko hiru kapitulu Dionisos modura izendatuak. Bertan, Dionisosen iraganeko pasarte bat aurkezten zaigu, oroitzapen modura edo:
‎Jiteena, eztabaida gatazkatsua da filosofiaren baitan, korronteena bezainbeste gutxienik. Izan ere, zaila da jite modura izendatzen dugunhori kronologikoki, geografikoki eta batez ere filosofikoki zedarritzea.
2001
‎‘Makro’ berdin handia edo luzea, eta ‘Bios’ berdin bizia. Hufeland XIX. mendeko mediku alemaniarrak termino hori bera erabili zuen denbora askoan bizitzeko modua izendatzeko, elikadura erregimenaren eta higiene arau orokorren bidez. Ez da, beraz, gauza berria, nahiz eta defendatzaile askok hala uste duten: Zen Budista filosofiaren printzipioak bakarrik sartu dira.
2002
‎Baina mundua ez da zuria, ez kapitalista: munduan arraza desberdinak daude (populazioari begiratuta, ez dira zuriak gehienak), munduan funtzionamendu kapitalista modernotik apartatzen diren produkzio sistema eta bizimodu desberdinak daude (kolektibitate handiak bizi dira feudalismo moduan izendatu dugun produkzio sistemaren barruan; kolektibitate ugari daude, oraindik orain, bizimodu primitiboari atxikirik?). Kapitalismoa agertzen da indartsuen; ez da sistema bakarra, ordea.
2003
‎Nahiz eta guk Aquarium eta Itsas Museo moduan izendatu, egin diren berrikuntzek eta datozen proiektuek akuarioaren atala indartu nahi dute, ikusgarritasuna nabarmenduz. 5.000 arrain baino gehiago daude akuarioetan, hiru milioi litro urez horniturik.
2004
‎Prozesuan nahitaezkoa bada prokuradorearen parte hartzea, edo, nahitaezkoa izan ez arren, alderdiak ordezkaritza horrekin bertaratu badira, komunikazio egintzak prokuradoreen bidez egingo dira, euron helburua edozein izanda ere. Prokuradore bidezko ordezkaritza nahitaezkoa ez bada, edo prokuradorea oraindik bertaratu ez bada, ahaleginak egingo dira komunikazioa posta ziurtatuaren bidez eta hartu izanaren agiriarekin egiteko, egoitza moduan izendatu den tokian, edo, toki desberdinetan, auzitegiak komunikazioa egiteko hori egokiagoa dela uste izanez gero. Bide horrek huts egiten badu, orduan bakarrik ahaleginak egiten daitezke komunikatu beharrekoa auzitegiaren bitartez emateko, dela jasotzaileari, dela, hura aurkitu ez bada, esanbidez aipatu beste pertsona batzuei.
‎Agerraldiaren hurrengo hiru egunetan, epaileak autoa emango du, eta horretan erabakiko da narriadurarik gertatu den ala ez; lehenengo kasuan, eragiketa zuzentzeko agindua emango da, zuzenketa hori egiteko gorabeherak adierazita, eta, bigarren kasuan, hainbanaketa onetsiko da, foroko burua 2095 artikuluaren zehaztutako moduan izendatzeaz batera.
2005
‎Erregistroaren arduradunak karguaz jabetuko du titular edo bitarteko moduan izendatu den erregistratzailea, artxiboa osatzen duten liburuak eta agiriak emanez, inbentario baten bitartez; inbentario horretan, kasuan kasuko eginbidea jarriko da, bi funtzionario horiek sinatuta.
2006
‎Pertsona juridikoa bere lanbide prestakuntzaren ondorioz izendatu denean, prestakuntza bera izan behar du ordezkari moduan izendatu den pertsona fisikoak ere.
2007
‎Horrenbestez, tratamendua baztertu dezake beharrezkoa ez dela uste duenean, gehiegizko sufrimendua eragiten diolako edo bizimodua baldintza makurretan modu artifizialean luzatzen diolako; izan ere, gizabanakoaren borondatearen aurkako medikuntza tratamendua gizabidezkoa ez den eta apalesgarria den tratuaren kasu argia izango litzateke, eta hori esanbidez debekatu da Konstituzioan. Eskubide hori ahalbidetzeko eta giza eskubideak eta gizabanakoaren duintasuna Biologiaren eta Medikuntzaren aplikazioen aurrean babesteko Hitzarmenean (Oviedon, 1997ko apirilaren 4an egin eta Europako Kontseiluko estatu kideek, beste estatu batzuek eta Europar Batasunak sinatu zuten) ezarritakoaren arabera, Espainiako legegileak gaixoen desirak aldez aurretik adierazteko aukera arautu du, hainbat modutan izendatzen dena: «bizi testamentua», «aurretiazko gidalerroak», «aurretiazko argibideak» edo «borondate aurreratua».
‎Hizkuntza guzti guztiek (giza adimen guztiek) mundua pentsa/ adierazterakoan, beraz, hitz egiterakoan, zerkien existentzia, bat izate edo pluraltasuna, zertasuna, zerkien arteko erlazioak eta kausa efektuak, substantziak eta akzidenteak aipatzen dituzte, eta horien baieztapen edo ezeztapenak edo mugaketak markatuz, izateak edo ahal izateak seinalatuz, etab., egiten dute hitz. Hau da, maila kategorialean, adimen hutsarenean, hizkuntza guztiak bat dira, hots, izpiritu unibertsalaren hizkuntzak. Hori dena hizkuntza ororena da, hizkuntzaren esentzial, betiereko, natural edo gura den moduan izendatu. Baina horiek, kontzeptu «hutsak»?
‎Bila ezazue zeuon barnean, eta hala dena aurkituko duzue; eta poztu zaitezte, han lekorean, hori zuek nahi duzuen moduan izendatzen duzuela ere, natura bat badatza, zuek zeuon baitan aurkitu duzuen guztiari bai eta amen esaten diona! 303.
2008
‎Horrela, bada, egun espainiar Estatuan dauden euskal lurraldeetan, hiztun guztiei" euskaraz hitz egiteko" eskubidea onartzen zaien arren, legeetan ez da hizkuntza hori ezagutzeko betebeharra jasotzen. Beraz, eskubide hori baliatzeko aukera mugatu egiten da solaskideak ez badu hizkuntza hori ezagutzen, eta horrek pertsonen arteko hizkuntza gatazka moduan izenda dezakegun egoera multzoa eragiten du. Hiztunek eskura dituzten baliabideak erabiliko dituzte egoera horiei aurre egiteko, eta euskaraz edo gaztelaniaz hitz egitea aukeratuko dute, hainbat aldagairen arabera. soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain 79
‎Bestetik, Euskaltzaindiaren (1991, 1992) lanetan, aposizio modura izendaturiko izen elkarteek oro har izaki bakarra adierazten dutela esan izan da eta tandem elkarte hauek ez dira beti horrelakoak. Hemen agerian jarriko dugu ohi baino zehazkiago ulerturiko aposizio izeneko etiketa bat behar dugula (§2).
2009
‎Eguneroko edota asteroko maiztasuna duten euskarazko informazio orokorreko kazeten artean, lau dira gaur egun Euskal Herri guztian (edo beronen zati handi batean) zabaltzen direnak: Herria, Argia, Berria eta Aldaketa 1694 Kazeta nazional modura izendatu ditugu horiek atal honen goiburuan, baina jakin badakigu, aipu honek iradokitzen duen moduan, etiketa hori ez dela erabat zuzena (Zuberogoitia, 2006: ork. gabe):
‎Exxon Valdez duela 20 urte petrolioa isurtzen hasi zenean, bi orka talde zeuden Prince William itsasarteko uretan; batzuk egoiliarrak ziren, eta besteak, behin behineko egoiliarrak. Bigarren talde hori AT modura izendatuta zeukaten zientzialariek, eta berezia da oso. Ikuspegi genetikotik ezberdinak dira beste edozein orka talderen aldean, baina mamifero jale horien berezitasun nagusia euren soinuak dira.
‎Seminarioko eliza (XVII. mendekoa) arkeologia gune moduan izendatu
‎Musikari asko dira malenkonian, maitasun gabezian eta bakardadeak ekar dezakeen isolamendu sufrituan oinarritzen direnak (eta zirenak) abestiak sortzeko. Abesti horietako asko torch abesti moduan izendatzen dira. Ingelerazko torch hitzak zuzia esan nahi du euskaraz, hau da, argi egiteko eskuan eramaten den lastoz edo egur erretxinatsuz osoturiko sorta.
2010
‎Batetik, oso garrantzitsua da Interes Bereziko Gune horiek hartzen dituen herrietan sentsibilizazio kanpainak egitea. Aspaldiko urteetan ingurua LIC moduan izendatuta egonagatik, jende askok ez daki gaiaren berri. Bestalde, Gestio planak ez du ezer arautu edo debekatzen eta ekintza asko proposatzen bada ere, ez da argi geratzen nork egin behar dituen, zein laguntza ekonomikorekin edota zenbat denboran zehar.Formazio tailerren ondoren, zein izango da hurrengo pausoa. Uda ondorenean alegazio prozesua zabalduko da.
2011
‎liderrik gabeko demokrazia, demokrazia asanblearioa, akrazia egituratua, komunismo libertarioa, emeen errepublika igualitarioa...? Zuk nahi duzun moduan izendatu, baina metodoak 40 milioi urteko esperientziaren bermea dauka.
‎Gainera, Tierraibidem heriotzarekin hasi eta heriotza sinboliko batekin, Angelenarekin, bukatuko da. Azkenekoan, Bernardo Atxagak, Lorenzo edo Medem bera bezala narratzaile denak, ematen dio filmari hasiera Euskal Herria artxipelago moduan izendatuz eta amaiera ere emango dio Euskal Herria eta Euskal Hiriaren artean diferentzia eginez (Marzabal, 2004: 9). Horrez gain, elkarrizketatuek kokatuta agertzen diren hondo naturalei, paisaia aldagaitzei, naturaren zikloei eta, azken finean, ziruklaritateari berari ere egiten diete erreferentzia(, 2004:
‎Dena dela, herri itxi modura izendatu ohi ditugu ordukoak (bestea eta norbere burua izendatzeko baliatu ohi zen terminologiak ere ematen du horretarako biderik [15]) eta gizarte irekia dugu hizpide gaurkoaz ari garela, baina, merkatuen zabaltze prozesuak eta unibertso birtuala gorabehera, ez dakit funtsean lar aurreratu dugun: harresi batzuk jausi ziren, baina berriak altxatzen dihardugu (Palestina Israel, Mexiko AEB...), etorkinen aurkako zuzentarau eta lege ezin gogorragoak onartzen dira, bestearen ezagutza baino harekiko beldurra/ mesfidantza hauspotzen da hedabide askotatik...
‎Ez alferrik, anestesia barik ekarri zuen Nerek, eta, naturak nonbait minak apurtxo bat arindu nahi zizkionez, Eñautena baino askoz bizkorragoa izan zen egozte prozesua. Hala ere, Nerek dio euskal hiztun zaharrek bete betean asmatu zutela une hori erditze modura izendatzean, minaren minez bitan zatitzen zarela sentitzen duzulako.
2012
‎Euskararen lurralde osoa hartzen duen gaitik abiatuz (euskarak pertsuasioan duen ahalmena, alegia), gune soziolinguistiko desberdinetako kasuetako ikuspegi anitzak ekartzen ditu aldizkariak: Iruñea, Lizarra, Gasteiz, eta arnasgune modura izendatu ditugun udalerri euskaldunak: Xabier Bengoetxeak aztertu dituen Asteasu, Berastegi, Amezketa eta Alegia (beste udalerri batzuetako datuak ere erabilita) eta Azkoitia.
‎arkitektura, ingeniaritza edo eskultura lan kolosala, betiere interes historiko, artistiko, zientifikoa edo soziala baldin badu. Esaterako, Burgosko eta Leongo katedralak monumentu moduan izendatu ziren Interes Kulturaleko Ondasun.
‎3.a) Alderdi interesatuek beste zerbait hitzartu ezean, ikerketa guztiak zazpi kidez osatutako Sala batek gauzatuko ditu; kide horiek ondorengo moduan izendatuko dira:
‎Jainkoa deitzen dugun hori, batzuentzat existentziaren iturri omen dena eta besteentzat inexistentzia totala. Mila forma hartzen dituena eta guk mila modutan izendatzen duguna...
2013
‎Fluxu motibazioa lotua dago beste atal batzuetan jarraidura sen moduan izendatu dugunarekin. Gizakiaren sen hedatua da berau:
‎Horretara dator ‘komunikabide’ kontzeptua. Kazetariak ere gusturago sentitzen dira beren enpresak komunikabide direla esanez, eta batzuek beren buruak ‘komunikatzaile’ moduan izendatzen dituzte.
2014
‎ordura arte identifikatzeko zegoen birus baten bakartzearen berri. «Ez A ez B» moduan izendatzen zituzten ordura arte sendagileek hainbat hepatitis ezohiko, eta izena jarri zitzaien aurkikuntza harekin. Alfabetoko hurrena hautatu zuten:
‎Sullivanek bi horiek harreman publikoetarako elkarrekiko balio moduan izendatu zituen. Pearson-ek (1989:
‎Madrilen, William Laytonen eskolan ikasirikoa dugu berau. Layton Espainiako antzerkiari molde berriak sartzen aritu izan zen pertsona moduan izendatu genezake, Estatu Batuetako antzerki zuzendariak Espainian kokatzean garatu baitzuen, besteak beste, William Laytonen Teatro Laborategia. Laborategi hitzak arte eszenikoen sorkuntzarako eta ikerketarako gunea esan nahi zuen.
‎Eibarren sinatu zen agiria bi modutara izendatzen da: ‘Euskal Idazleen Zina’, Baionan Euskal Idazleen Elkarteko biltzarrean aurkeztu zena; baina ‘Eibarko Zina’ bezala da
2015
‎Hara zelan deskribatu zuen Aracilek (1986: 115) substitució lingüística modura izendatu zuen prozesua:
‎Hiztun zaharrek behar beste erabilera eremurik eta helduek motibazio nahikorik ez badaukate, erabilera eta motibazio defizitak azaleratzen dira, euren eraginez zirkuitua blokeatu egiten da, ez dago zirkulazio ganorazkorik eta hizkuntzaren gainbehera abia daiteke horrenbestez. Zirkulazio ganorazkoa eragozten duten oztopoak tapoi edo traba modura izendatzen ditu Txepetxek (Sanchez Carrion, 1991: 381):
‎herri prentsa eskualdeka egituratzen hasi da, herrietako esparruak gaindituta. Horren adibide modura izendatzen ditu, batetik, jada ikerlan honetan aipatua dugun Goiena Komunikazio Kooperatiba (zeinak ordura arte euskal prentsan aurretiaz inork lortu gabeko zabalkundea erdietsi zuen: 20.000 ale zenbakiko hasiera batean, eta 18.000 gaur egun), eta, bestetik, Durangaldeko Eraz astekarian oinarriturik sorturiko Anboto.
‎Hasteko eta bat: euskaldun kategorian sartzen diren bost urtetik gorako 531.966 biztanle horietarik, askoz gutxiago dira Bernardo Atxagak realeuskaldun modura izendatzen dituenak; hau da, euskaraz berba egiteko eta ulertzeko gauza izateaz gain, euskaraz gutun bat idazteko edota hizkuntza berean liburu bat irakurtzeko gai ere badirenak. Horrek azal dezake, neurri batean behintzat, euskararen ezagutza eta erabilera erakusleen arteko amildegia (argigarria da, adibidez, SEI elkarteak 2001ean Euskal Herri osoan eginiko euskararen kale erabileraren neurketa; neurketa horren emaitzak aurrerago aipatuko ditugu).
‎Izan ere, idazpuruak dioen moduan, 1980ko hamarraldiaren luze zabalean hainbat kazeta abertzale diglosiko jaio baitziren Ipar Euskal Herrian, baina horietako bat (Egia) pixka bat lehenago sortua dugu, aurki egiaztatuko dugunez; beste bat (Patxaran), bestalde, fantzinea da aldizkaria bainoago; beste bat (Har Hitza!), berriz, 1990eko hamarkada abiatzearekin batera sorturikoa da; laugarren bat (Laborari), azkenik, ezin dugu stricto sensu, abertzale? modura izendatu. Haatik, xehetasun horiek gorabehera, izenburuan aipaturiko kazeta guztiak garai eta giro bertsuan sortuak dira; horregatik, irizpide hertsiagoak baztertu eta zabalago jokatuta, olatu beraren emaitzatzat hartu ditugu.
‎Hau gutxi balitz, arte eremuan dabiltzanon artean inprimatze digital bat eta argazki batbereizteko orduan, badago nolabaiteko polemika eta nahasketa. Bada, artista asko kameratradizionalekin hasi ziren lanean, baina oraintsu kamera digitalekin hasi dira; lan hauek digitalak izanarren, kontzeptualki argazki moduan izendatzen jarraitzen dituzte (nahiz eta materialari begirainprimatze digitala izan), eta argazki bezala saltzen dira. Artearekin erlazionatuta dauden zenbaitprofesionalek ere, uste dute irudiaren itxura argazki batena bezalakoa bada, gauzatu duen materialakalde batera utzita, argazki bezala izendatzen jarraitu litzatekeela.
‎Formulatzean, hidrogenoa aurretik idazten da. Izendatzeko hidrogeno(...) uro egiturari jarraitzen zaio eta, konposatuok uretan disolbatuta daudenean, azido(...) hidriko moduan izendatzen dira. Taulan jaso dira hidrazido arruntenak.
2016
‎Zuzendariek bi muturreko eratan jokatzeko joera zuten. Muturreko bi jokabide horiek X teoria eta Y teoria moduan izendatu zituen.
‎Ustekabe handia izan da, ez nuen Euskal Herri mailako halako saririk espero, nahiz eta askoren lanaren ordezkari moduan izendatu nauten. Uste dut adinarekin baduela zerikusirik; sei saritu izan gara eta ni naiz gazteena.
‎Hasiera baten, Santamasetako dantza kantua zen izenburu ofiziala, baina herriak txerri dantza moduan izendatu zuen. Ordutik hona, urtero egin da, etenik barik:
2018
‎Hilabetietako prestaketen ostian, azkenik heldu jakun prozesua martxan jartzeko momentua, eta, urduritasun puntu batekin, baina batez be ilusinoz beteta ekin zotsagun “ufala dator” moduan izendatu genduan 1 fase horri. Oin, 1 atala ixtiar garen honetan, esan geinke ufala demasa izan dala, eta ilusinoz, parte hartze zabalez eta ideia berriz kargatuta etorri jakula.
2019
‎Hobbesen iritziz, akordio batbehar baitu gizakiak bakean bizitzeko, bestela, objektu baterako etengabeko desirak gizakia gerraegoera etengabe batera bideratzen du, edozer egin baitaiteke egoera honetan. Egoera zital hau gerraegoera modura izendatzen du Hobbek. Gizakiak beldur komun bat izan arte egoera honetan jarraitukodu, kontrolik gabe elkar erasoz baliabideak lortzeko (Hobbes, 1651).
‎Doktrina aldetik aipagarria da Pietro de Pedrok egindako lana, bera da gehien aipatutakokulturarako eskubideari buruzko monografiaren idazlea. Modu berean, Taj adura Tejada irakaslekonstituzionalistak hainbat ikerketetan aztertu ditu Estatu kultural moduan izendatzen denareninplikazioak.
‎Hainbat etxebizitza egin ziren han, zentral hidroelektriko baten inguruan. Orduan ez zen herrigune moduan izendatu eta linbo batean geratu zen. Ordenazio barruan baleude moduan saldu zuen eraikuntza enpresa batek, eta ez zen hala; beharbada akats bat egin zelako, ordenaziotik kanpo jarraitzen zuten.
‎Orain, plan orokor berriarekin, erantzuna eman nahi diogu. " Barreiatutako herrigune" moduan izendatu nahi dugu, horrek hainbat ekintza aurrera eramateko aukera ematen digulako, eta bermatu ahal izango dugulako hango bizilagunek merezi dituzten zerbitzuak izatea, eta, era berean, haiek urbanizazioaren kargetan parte hartzea.
‎Hala, aurreneko jantoki soziala egin zuten asteazkenean, Putzuzulon. " Elkarren arteko harremanak estutzeko eta elkartasunean sakontzeko espazio" modura jarri dituzte martxan jantoki sozial modura izendatutako" elkartasun otorduak"," behar eta nahi duen ororentzat".
2020
‎Elorrioko Parra taberna eta Sasikoa taldeek areto futboleko ligak hasi dituzte, talde erdi profesional moduan izendatuta daudelako. Talde erdi profesionalak?
2021
‎Komunisten aurkako errepresioa nabarmena zen: " Martuteneko taberna batean hamaika pertsona atxilotu zituzten, eta prentsan sarraskiaren erantzule moduan izendatzen zituzten", Otegiren arabera.
‎Eta gaur egun digitalizazioa sustatzen duten teknologiek batez ere telekomunikazioen garapen berriek lagunduta espazio inmertsibo hibridoak sortzeko gero eta aukera gehiago ematen dituztelako, Facebookek bere etorkizuna espazio horiek sortzen eta sustatzen ikusten du. Beraz, sorkuntza digital moduan izendatu daiteke Facebookek egiten duena.
‎Amaiera horrek egitasmo berri baterako bidea ireki zuen, oraingo honetan Euskara Kirolkide moduan izendatuta. Gazteekin sortutako" babesgune" kontzeptua teorikoki lantzeaz gain, praktikan nola gauzatu eta garatu daitekeen zehaztea du helburu, besteak beste, egitasmo berriak.
‎Irudia eta hitza uztartzen dituzten grafitiek era askotako baliabideak azaleratzen dituzte, eta horiek landuko ditugu, gero guk ulertzeko eta interpretatzeko, baina baita sortzeko ere. Ondo iruditzen bazaizue, horiek grafiti literario moduan izendatuko ditugu besteetatik bereizteko [Beste izendapenen bat proposatuko balute, kontuan hartu eta egokiena aukeratu]. Izena Harkaitz Cano idazleari hartu diot, eta oraintxe ulertuko duzue zergatia.
‎Ne Win jeneral komunistak gidatutako junta militarraren aurkako protestekin parekatu zuten atzoko eguna manifestariek, eta 2222 moduan izendatu zuten, 1988ko abuztuaren 8an izandako matxinadei erreferentzia eginez —orduko junta militarraren kontrako protestak izan ziren egun hartan, eta ehunka lagun hil ziren— Aung San Suu Kyi izan zen protesta haien bultzatzaileetako bat, otsailaren 1era arte herrialdeko Estatu kontseilaria zena. Bi aroetako borrokaldien lotura irudikatu nahi izan dute estatu kolpearen aurkakoek.
‎Aretxabaletako EH Bilduk proiektu estrategiko berri baten berri eman zuen atzo, martitzena, EH Bilduren egoitzan. Olatza Parkea moduan izendatu dute proposamena, eta urte osoan disfrutatu ahal izateko parke integral jasangarri bat egitea dela asmoa adierazi zuten: Parke horren garrantzizkoena igerilekua izanda.
‎Zortzikoa" Banderari zin berri" moduan izendatu du Galarzak zortzikoa. " Soldaduskan banderaren zin egiten dutenean benetan soldadu bihurtzen dira".
‎Bere ikerketan Healy doktoreak azaldu zuen bihotz hodietako gaixotasunen azterketak historian zehar gizonezkoen infartuen sintomatologian oinarritu zirela, eta emakumezkoek sintomatologia desberdina zutenez, asko hiltzen zirela diagnostiko akatsen ondorioz. Emakumezkoen ikusezintasun fenomeno hori Yentl sindrome modura izendatu zuen. Alborapen horrek osasun arretaren kalitatea eta eraginkortasuna murriztu ditzake, osasun profesionalek ez baitute ahalegin diagnostiko eta terapeutiko bera egiten emakumezkoek beren iruditeria kliniko eta sozialarekin bat ez datorren sintomatologia agertzen dutenean (1).
‎Hau da, lehenago egun batetik bestera ematen zen jauzi hori urteak irauten zuen UZTARO 117, 75 76 Bilbo, 2021eko apirila ekaina prozesu bat izatera pasatu zen (Lozano, 2014; Mendoza, 2008). Eriksonek (1968)" moratoria sozial" moduan izendatzen zuen nerabezaroa, gizarteak gazteei ematen dien itxaronaldi bat, helduen rolak betetzeko prestatzen diren bitartean (Erikson, 1968). Gaur egun ere halaxe ulertzen dugu nerabezaroa Mendebaldeko kulturan (Palacios eta Oliva, 2004).
2022
‎arrisku, aupada eta borroken aurrean atzera jotzen duenari destainaz egozteko hitz magikoa zen, koldartzat hartzen zenari; ausarta ez zen edo atzea jo zalea zen mutikoari barre burlaz egozten zitzaion mespretxu adjektiboa. Baina Larramendik bere hiztegian ‘negativo’ adieraz jaso zuen bere hiztegi hirukoitzean, hau da, ezetzerakoa zen pertsona modua izendatzeko.
‎Urte horretan bertan onartu zuen Bielorrusiak konstituzioa, zeinean armategi nuklearrik gabeko «estatu neutral» moduan izendatzen baitzuen bere burua. Bi urteren buruan, haren eskumeneko armategi nuklearra Errusiaren esku utzi zuen.
‎Lurralde plangintza sektorial horrek arautu behako ditu energia berriztagarrien ikuspegi orokorra, kokapena eta bete beharreko baldintzak. Gainera, aipatu dutenez, Piaspeko zenbait eremu korridore ekologiko eta interes paisajistikoko eremu moduan izendatuta daude.
‎1619an eraikitako eraikin historikoa da Idiakez Ederra etxea, eta Kultur Ondasun moduan izendatuta dago. Ondorioz, udalak hainbat oztopo izan ditu azken urteetan eraikin horri aterabide bat topatzeko.
‎Azkoitiko eraikin enblematikoa da Idiakez Ederra etxea, Kultur Ondasun moduan izendatuta baitago, eta horrek, udalaren arabera, edozein birgaitze prozesuren bideragarritasuna zaildu egiten du lanek duten kostuagatik. Hori dela eta, udalak hainbat oztopo izan ditu azken urteetan eraikin horri aterabide bat topatzeko.
‎Andoni Tolosa Morau eta Beñardo Goienetxe. Ardo disko liburua aurkeztuko dute, Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariarekin batera ondu duten lana. Poesia, musika eta ilustrazioa batzen ditu eta" ardofaktu" moduan izendatu dute. " Izena Ardo bada ere, gaia ez da ardoa.
‎Capital Energyk aerosorgailuak eraikitzeko aukeratu duen eremuak, Karakatetik Gizaburuagako tumulora bitarteko lursailak (kilometro bat pasatxo), aitortua du bere balio geologikoa (LIG) eta naturalistikoa, eta bi arlo horietan interes bereziko gune izendatua dago, baina aldi berean salbuetsita dago praktikan lursail horri babes maila handiena ziurtatzen dion Plazentzia Elosua Estazio Megalitikoaren izendapenetik. Horregatik, gaur gaurkoz, Jaurlaritzak eremu hori dorre eolikoak eraikitzeko gune potentzial moduan izendatzen du 1997tik indarrean den Lurralde Plangintza Sektorialean (2019an, Legebiltzarrak eguneratzeko eskatu zion Jaurlaritzari).
‎batetik, sistemak pribilegio bihurtu dituen eskubideak (adibidez, etxebizitza); eta bestetik, existitu behar ez luketen pribilegioak (esate baterako, neskame bat izatea, zure ahotsa besteena baino gehiago entzutea); alegia, besteei eskubideak kentzetik eratorritakoak, edo bestela esanda, batzuen zaurgarritasunaren bizkar eraikitako abantailak. Beharbada lehenengo motatakoak pribilegio moduan izendatzea ez da egokia, eskubideak baitira, eta hala argitu genuke hemendik aurrera, terminoaren perbertsioa ekidite aldera.
‎Adierazitako bizipenen bidez, eraso sexual eta fisiko tradizionalak eta horien definizio heteropatriarkalak gainditzen dituzten gizonengatiko abusu eta indarkeria moduak izendatzen dituzte emakumeek, isilduta gera ez daitezen. Esaterako, lehen begiratuan identifikatzeko zailak diren indarkeria sinbolikoaren adierazpenak (Bourdieu, 2000):
2023
‎euskal kulturaren baitako errepertorioa euskara eta literatura bezalako ikasgaietan agertzen da soilik eta ez bestelakoetan; euskal kultura euskararen jabekuntzaren zerbitzura errenditzen da; hezkuntza sailetik ez da euskal kulturaren curriculuma zehaztu, garatu eta gauzatu; ez dago euskal kultura irakasteko material didaktiko eta baliabide adosturik; kultur politiketan ez da hezkuntza kontuan hartzen; irakasle oro kultur eragile izatearen kontzientziarik ez dago; unibertsitateak ez ditu irakaskuntzako profesionalak euskal kulturan trebatzen (Retolaza 2021). Era berean, ikerlariak indargune moduan izendatzen ditu honakoak: euskal kulturari maila akademikoa emateko Huhezik egin duen ahalegina Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoaren bitartez; Irakasleak formatzeko guneetan euskal kulturan formatutako kideak egotea, Irale edota Berritzeguneetan adibidez; Galtzagorri elkarteak, Mintzolak edota Azpeitiako Kulturaz kooperatibak ematen dituzten aukerak etengabeko formaziorako; herrietako hainbat ekimen herri curriculumak sustatzeko eta abar.
‎Eskolako hezkuntzari zegokionez, Latineko klaseetan zigor fisikoak jasaten zituen, alemanez hitz egiteagatik." Lupus" moduan izendatutako ikasleak ezkutuan apuntatzen zituen alemanez hitz egiten zutenen izenak, eta astearen amaieran irakasleak zigorkada bat ematen zion ikasleari, arauen kontra egindako hutsegite bakoitzagatik (Erikson, 1958). Luterok hainbat zigorkada jasotzen zituen (Bainton, 1952).
‎Frontoia lepo bete zen. Udaletxeko pleno aretoan ez ziren han bildutako herritar guztiak sartzen, eta ertzainek operazio logistikoak kudeatzeko gune moduan izendatu zuten sudurraren puntan ipini zitzaielako. Etxahun inspektorea zen burua, noir pelikuletako detektibeen pare tabako eta whiski irensle porrokatua.
‎Kontsumitzeko prest dauden ekialdeko fideoek termino berri asko dakarzkigute platerak edo haiek prestatzeko moduak izendatzeko. Ezagunenetako batzuek zer esan nahi duten kontatuko dizugu
‎Aurrez adierazitako irizpideen aurka, ikaspostuak ez ditu eskariaren arabera esleitu. Eskola Publikoak Ikastolak baino matrikula gehiago izan arren eta bost ikaspostu libre, Eskola Publikoa hautatu dutenen eta Hezkuntza Sailak —bere irizpide erabat ilun eta subjektiboen arabera— zaurgarri moduan izendatu dituen hainbat ikasle Ikastolara bideratu ditu. Ikastolatik Eskola Publikora, berriz, ez zaurgarri gisa izendaturiko ikasle bakarra.
‎Diskriminatzailea da desorekaren arrazoia eta neurrien fokua jatorria atzerrian duten familietako ikasleengan, egoera sozioekonomiko zaila pairatzen dutenengan edo zaurgarri moduan izendatzen diren ikasle edo familiengan jartzea, eta eragin mugatua du desorekaren konponbidean.
‎Beltranek argi du: «Gauzak diren moduan izendatu behar dira, eta hori egiten bada, ez da berriz halakorik gertatuko».
‎Mugimendu guztiz harrigarri eta salagarria. Izan ere, desoreken murriztean oso antzeko eragina izango zukeen bi ikastetxeen matrikulazioa mantendu eta zaurgarri izendaturiko bi edo hiru ikasle Eskola Publikotik Jakintza Ikastolara bideratu izan balitu eta ez zaurgarri moduan izendaturiko kopuru bera Jakintza Ikastolatik Eskola Publikora. Honek desoreka modu antzekoan murriztuko zukeen, hasierako matrikulazio eskaerak bere horretan mantenduko lituzke, zaurgarritasun handiena duen ikastetxearen egoera hobetuko luke, eta Eskola Publikoa ez luke kaltetuko.
‎Domekakoek azkarrago igoko dute Gorla, baina zapatukoek gehiago gozatuko dute malda haietan, seguru. Izan ere, datozen bi egunetako bizikleta festa Gorla asteburua moduan izendatu dute Lokatzakoek. " Ikusteko dago bi hitzorduetako zeinetan batuko diren txirrindulari gehiago; hortxe hortxe egongo da kontua.
‎Emakume puntistak txapelketa propioan ari dira lehiatzen aurreneko aldiz, kirol horretan azken urteetan eman den" aurrerapauso itzelari" esker. Women Winter Series modura izendatu duten lehiaketak hiru asteko iraupena izango du eta gizonezkoetan hain harrera ona izan duen Jai Alai Winter Series formatua jarraituko du. Kasu honetan, partidak Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko dituzte, hiru astelehenez, eta, denera, lau bikotek neurtuko dituzte indarrak.
‎Sabiñoren ustez, hego haizeak ere zeresana ematen du: " Herriko haizea dagonean kostea argi egoten da"; herriko haizea, errekaizea, andraizea, ikusten danez, haize klase hau hiru modutara izendatzen da. Haize hau, dakigunez, hegoaldetik dator, barrutik edo lehorretik, arrantzaleen esanetan, eta natural naturala ez danez, herri jakinduriak dino nahastu egiten ebazela buruz pertsonak, onetik urteneragin, batez be, andrak".
‎Hauek dira, 1999ko urriaren 13ko Auzitegi Gorenaren Epaiak kontrol errekurtso moduan izendatu zituenak: " Aipatutako artikuluan ezarritako errekurtsoa kontrol baliabide deiturikoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia