|
" Dena dela, asko esan daiteke heriotzari kara emanez nola bizi ikas daitekeelako usteari buruz. Baldin baditugu gure heriotzari aurre egiteko baliabideak aurkitzeko aukerak, segur aski ongi bizitzeko baliabideak aurkitzekoak ere izanen ditugu; eta tragediak ahalbidetzen du, irudimenean bada ere, eta beraz
|
modu
ez kaltegarrian, baliabideak aurkitzea. Heriotzaren ezagutza iraunkorrean bizitzea, San Paulok eta Heideggerrek benetako bizitza bat bizitzeko aholkatzen diguten bezala, bizitzara hobeki egokitzen ahalbidetzen digu, eta ondorioz gehiago gozatzen dugu.
|
|
Hau da kodeinak ez dit oinazea arintzen, ez eta aski gertatzen oxikodona, pregabalina, topiramatoa, retigabina edota opiazeo desberdinen zerrenda luze amaiezin neketsuko botika narkotiko horiek; hau da nire nerbio sistema zentrala kaltetuaren informazioa gaizki ulertzen dute garuneko nozizeptoreek eta dagoeneko ezin dut gehiago minarekin, minarekin, minarekin, urteetakoa den oinazea; hau ez da irribarre gehien egiten duen hura da zoriontsuena; helduak bailiran hitz egiten duten haur pedanteak baso itxi batean laga behar lituzkete da hau, beraien guraso harroputzak oihanean, larrugorritan, tresna teknologikorik gabe eta desodoranterik gabe, kreditu txartelen ezgaitasunarekin besapeetan, bitxirik gabe, diskurtsorik gabe, lehen aldiz bihotzak gordinik eskuetan; hau da ni, ni, niaren etapa amaiezin batean kasketaldietan garrasi egiten duten haurrak bizi guztirako beraien gurasoekin batera giltzapetu behar lituzkete, garrasi ere egiten duten gurasoak, eta murmurikatzen dutenak, eta modu selektiboan konspiratzen dutenak, ni, ni, niaren etapa agorrezinean; hau da plastilina puska batek nahikoa izan behar luke bakoitzarentzat, eta maitasun gutunen bat edo beste; hau karrakelak eta kristal hautsiak da; hau da ez zaitez itsuki tematu Herioren dantzara gorputz mardul guztiz osasuntsuarekin iristearekin; azaletik eta bistakotik haratago BIZI ZAITEZ!, BIZI ZAITEZ!, BIZI ZAITEZ! da hau, dogmetatik eta dogma baino ez diren antidogmetatik haratago; zortea gaizki banatuta dago da hau, eta" zorte" hitza gehiegi baliatzen dutenak beraien desgraziak maiz berekoiak diren okerreko erabakien emaitza zuzenak gehien eragiten dituztenak dira ere bada hau; tunel luzera eramaten zaituzte bidezidorrek; hau da egiteak eta ondorioak, eta ardurek ez dute
|
modu
ez kaltegarrian flotatzen kontzeptu abstraktuen unibertsoan; hau zure orduak da, zure minutuak, zure aukerak eta hautaketak, zure labanak, zure fruituak, zure loreak, zure lokatza, zure putzuak, zure beldurrak, zure kantak, zure isiltasunak, zure maitasuna eta zure gorrotoa, zure giltzak, zure ateak, zure leihoak, zure bertigoak, zure eskailerak, zure kateak, zure belaunak, zure eskuak, zure ezpa... behin eta berriro ikusiko dituzun pelikuletako posterrak.
|