Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎Haurrak nola dauden eserita ikusten dut, eroso egon daitezela, nahiz eta lurrean egon. Eta txotxongiloak hasi baino lehen haurrekin mintzatzen naiz zer moduz dauden jakiteko. Ikusi behar dutenaren aurkezpen txiki bat ere egiten diet.
‎Zentroak baldintza egokiak bete behar ditu, edozer gertatuz gero lehenbailehen erantzun ahal izateko. Ura, gasa eta argia behar den moduan egotea oso garrantzitsua da. Instalazio hauek adin nagusikoen segurtasuna bermatzen dute, eta baita langileena ere.
‎2.700 metroraino iristen da tontorrik altuena eta GR ibilbide bat bada, 13 egunetan uhartea alderik alde zeharkatzeko. Egin kontu; eski estaziorik ere bada Korsikan eta bertatik 40 minuturen buruan, plastikozko botak erantzi eta itsasoan plisti plasta ibiltzeko moduan egon gaitezke. Mendi katearen erdi aldea, Corte herria eta Restonica parke naturala, eskalatzaile eta piragua zaleen leku kuttuna da, ikusgarria.
‎Merkea da (berrogeita hamar mila pezetaren truke satelite bakar bateko ehun bat kanal hartuko dituzu, hainbat herrialde eta hizkuntzetakoak) eta eskaintza oso hazkorra da. Esaterako, gaur egun Bilbotik jaso daitezkeen satelite seinaleei esker, seirehun kanal baino gehiagoren artean hautatzeko modua dago. Hizkuntzari dagokionez, batzuk nagusi agertzen dira (ingelesa, gaztelera eta alemana lehenik, arabiera, italiera, frantsesa eta turkiera bigarren multzo batean).
2001
‎«Apustak egiteko era ezberdinak daude eta apust oso konplexuak ere badira. Horregatik, interpretatzeko moduak daude eta galtzaile batzuk bira eman nahi izaten diote eginiko apustari».
‎Teknologia berrien erabilera moduei dagokienez, beste nonbait aipatuak ditut jada krisi honetan satelite bidezko telebistak eta internetek duten garrantzia. Satelite bidezko telebista, gure inguruan hedapen txikiko gertaera da, baina oso zabalduta dago herrialde arabiar eta musulman batzuetan; adibide gisa, AEBko Estatu Idazkaritzaren txosten batek, iraileko erasoak baino aste bi lehenago, kezka tonuan ohartarazten zuen datua:
2002
‎Nik neuk sailkatuko nuke. Hainbat desobedientzia modu dago. Hemen gaudenok «zibila» deitu dugun honetan ikusten dugu gure burua, ontzat jotzen ditugu bere konnotazio gehienak, bakar batzuetan ezberdintasunak ditugu, nolabait.
‎Laguntzaileak hilero edo urtero diru kopuru txiki bat emango du normalizazio bidean aurrera egiten laguntzeko. Laguntzaile egiteko bi modu daude: Kontseiluaren web gunearen bidez edota banatuko diren eskupaperak betez.
‎Unibertsitatean lantzen dena, batetik. Bertako irakasleek landutako kritika modua dago, honen barruan kritika asko izaki. Kritika hori Espainian egiten dena oso formala da, nahiko barroko eta aspergarria (unibertsitateko irakasleak diren Jon eta Mari Joseren irribarre eta begirada zolien artean).
‎Eguraldia emateko bi modu daude. Dauden aukeretatik ilunena ematea da iragarlearentzako errazena.
‎Lehen aukera galdua 1839an gertatu zen, foruak kendu zizkigutenean: lau diputazioak joan ziren negoziatzera Madrilera eta orduan ere Nafarroako ordezkariak aldendu egin ziren beste hiru herrialdekoetatik konponketa batera iristeko, elkarrekin konponbide bateratu bat lortzeko modua zegoenean.
2003
‎Aste barruan ostera, udalekin harremanak zer moduz dauden, arazo ekonomikoak zertan diren edo txapelketarekin zerikusia izan dezaken edozein gai aztertzeko batzen izan dira. Besteoi disfrutaraziz disfrutatu dutenen artean ere, orain urte bitik hona, gazte jendea nagusitu da.
‎Oso kaltegarria litzateke. Gizarteari dagokionez, konstatatu egin behar da euskal gizartea oso anitza dela; euskaltasuna bizitzeko hamaika modu dago Euskal Herrian. Zentzu horretan, edozein eszenatoki politiko berrik sektore askotan mesfidantza ugari sor dezake.
‎Gure iritzia bera ez da apartekoa. Esateko moduan dago bertsolaritzaren muina. Hortik dator norberak konpartitzen ez duen iritzi bat botatzen duen bertsoa gustatu ahal dela eta txalotu.
‎Horretaz gain, telefono konpainiara deitu, erreklamazio bat ipini eta epe horretan tarifa gehigarria duten linea horietara eginiko konexio edo deiez gain eginiko bestelako deiak ordaintzeko inprimakia eskatu behar du erabiltzaileak. Hala eta guztiz ere, honelako" iruzurrak" ez gertatzeko bi modu daude: mota honetako deiak egin ahal ez izateko zerbitzua aktibatzea dagokizun operadorera deituz edota ordenagailuan checkdialer izeneko programa instalatzea.
‎Uste dut oraintxe hasi naizela pittintxo bat moldatzen hizkuntza eta hori da kantuaren muina. Askotan berba bat esateko mila modu daude. Eta nola esaten den da niretzako kantua, zein fraseatze erabiltzen den, non isiltzen zaren.
2004
‎Gaia trinkotu nahiak dakarren kaltea dugu hori. Eta ez dakit hori zuzentzeko modurik dagoen ere, bestelako azterketen berri emanez edo gaiari beste era batera helduz. Ez dakit, egia esan.
‎Baina utopia marxista »orain arte ezagutu dugun bezala behintzat» bai hil dela. Hau da, funtzionatuko duen gizarte zoriontsu bat eraikitzeko modurik dagoenik ez dut sinesten. Ez dago.
‎Hiriez jabetzeko hainbat modu dago »Ana Romani galiziarrari adi goaz». Norberaren izaerak edota begiradak hiri bat eraikitzen du.
‎" Halako, euskalduna; halako, ez; halako, ezta; halako, balekoa...". Kanpora joan eta bistan da euskaldun izateko hamaika modu dagoena.
2005
‎Gure bideak haize errotari bueltan emanez jarraitzen du, apur bat aurrerago ikusiko dugun Larringan baserriraino. Han, bidexka burdinazko kateak ixten du autoentzako, baina oinezkoentzako arazo barik aurrera egiteko modua dago. Dagoeneko ez da asfalto bidea; berriz ere lur bidea izango da eta berriz ere arbola artea.
2006
‎Erantzuna da nahi duenak beti aurkitzen duela modua. Baina moduak eta moduak daude: 35/ 45 sumariokoa izatea da ederrena:
‎Batasuna hauteskunde horietan egotea edo ez, bere esku dago. Bi modutan egon daiteke: edo biolentzia terrorista desagertu delako edo ez duelako terrorismoa babesten eta politika egin nahi duela argi eta garbi adierazten duelako.
‎Guretzat gatazka nagusia ETA erakunde terroristaren existentzia da. Gainerako gatazkak eta ezberdintasunak eztabaidatu daitezke, bideak eta moduak badaude, demokraziaren bideak, Europako beste herrialde demokratikoetan bezala.
‎Karlos Txap soinu ekoizleak taldearen onena ateratzen jakin du. Bide honetan jarraituz gero, Kuraia taldeari gerra egiteko moduan egongo dira taula gainean zein infernuan, txinpartak botatzen dituzte-eta.
‎Baina hor ere gauzak ez dira hain zuri eta beltz. Informazioaren gizartean beste mila modu daude euskaldun azaltzeko: geure izatea dugu, geure hizkuntza, geure hezkuntza sistema...
‎ETAk, halaber, jarduera eta erabakimen politikoa, politikarien esku utziko zuela ulertu genuen. Ulertu bai, baina maitatzeko bezainbeste modu dago ulertzeko.
‎ETAren su eten aldarrikapenaren ostean ez zen zalantzarik Batasunak maiatzeko hauteskundeetara aurkezteko izango zuen aukeraz. Zazpi hilabete geroago dena airean da aurkezteko moduari dagokionez.
2007
‎Kontseiluak iaz 66 udalerritako hizkuntza politikak neurtu zituen eta orain, Udalerrien hizkuntza politikaren neurketa izeneko argitalpena kaleratu du eta datuen alderaketak egiteko modua dago webgunean (www.kontseilua.org/udalneurketa).
‎Ene kuttuna, zer moduz zaude?
2008
‎Azken inkestan berriz, inkestatuek beren seme alabei transmititu dioten hizkuntzari buruz galdetu zaie. Beraz, gutxi gorabehera azken ehun urteotan, eta bereziki azken hamar urteotan, Euskal Herrian euskara nola transmititu den jakiteko modua dago.
‎Batzuk ezkontzean joaten dira, besteak 25 urterekin... Etxetik irteteko moduak eta moduak daude, legitimoagoak batzuk, eta beste batzuk ba.... Ulertzekoa da gurasoentzat hogei urteko semea guardia zibilen kuartela izandako etxe batera bizitzera joatea ez dela erosoena.
‎Itsuentzat zer moduz dago prestatuta?
‎Segur aski poliki poliki gehiegikeriaren aroan sartuko gara, baina gu eskasia absolututik gatoz. Gainera, leku horiek erakarpen zentro bezala funtzionatzen badute, errazagoa izan daiteke beste lan batzuk ikusteko moduan egotea, baina askotan konexioak falta dira. Hiri handiaren inguruan dauden aireportuak, tren geltokiak eta abar bezala da:
‎Baina edukiak pertsonalizatzeko moduak badaude, hori da hain zuzen ere Internetek eskaintzen digun abantailetako bat.
‎Nik, aldiz, kronika beltzak baino nahiago ditut zuriak, eta ez nuke horregatik errealitatetik kanpo egon nahi. Gauzak dauden moduan egonda, albiste onen atzetik ibiltzea, iluna baino gehiago argia bilatzea, jokabide berritzailea da, eta ia baita iraultzailea ere, ez baitago modu eraginkorragorik aurre iritziak gezurtatzeko. Hori ere bada komunikabideen lana.
‎Aupa Laboa, zer moduz zaude. Ni, ez nahi bezain ederto, zure CDak entzuten hasi eta harritu naiz seko:
2009
‎La ciencia y la vida. Ruth sendagileak zer moduz zegoen galdegin ziolarik, idazleak erantzun zion: " Wonderful, halako esperientziarik sekula bizi gabea nintzen eta liluragarria da".
‎Dirulaguntzek nolabait irauteko balio dute, baina oraingo prezioak dauden moduan egonda... Esne sektoreak inoiz bizi izan duen momentu larriena bizi du, duela 20 urteko prezioetan gaude, eta behiek ez dute duela 20 urte bezala jaten, ondo bizi dira.
2010
‎Edozein hizkuntza seriok hala egiten du: ulergarritasun arazo bat formula ortotipografiko baten bidez konpontzeko modua badago, adosten da formula hori, aplikatzen da, eta fini arazoa. Horren adibideak palatraka ekar nitzake hona baina ez zaitut aspertuko kontu horiekin.
‎Hezetasuna behar du baina euri batean edukitzea ez da komeni; nahi izatera estali, baina ito gabe. Hilean behin jiratu pila, aireberritzeko, eta behin sei bat hilabetetik aurrera erabiltzeko moduan egongo da, erraz igarriko diozu. Egokiena metatx2o horiek egiteko toki apropos bat eraikitzea da.
2011
‎Esnea izateak edo ez izateak amatasuna bizitzeko moduarekin du zerikusia. Bi modu daude amatasunari edo aitatasunari ekiteko: emoziotik edo aginte sozialetik.
‎Zentral nuklearrek beti behar izan dituzte subentzioak eraikitzeko eta esplotatzeko, jendeak energia merkea dela uste duen arren. Pasatzen dena da, hainbat modu daudela inplizituki laguntza hori emateko.
‎Epa, barkatu, zer moduz zaude?
‎2010ean The Economist astekariak honela laburbildu zuen dotrina: " Langabetuak berriro lanera behar tzeko bi modu daude. Bata da deserosoago eta prekarioago egitea langabezia saria irabazten dutenen bizimodua; bigarrena, enplegu bilaketa efikaz eta eragingarri bihurtzea".
‎Kaixo Olentzero, zer moduz zaude?
2012
‎Zer moduz zaudete Bateragune kasuko auziperatuak?
‎Erostunen bat agertzen bada, berehala abiarazteko. Likidatzen bada, saltzeko moduan egoteko.
‎Bigarren gai garrantzitsua ere, gerra nuklearra, egunero dago egunkarien azaletan, baina Lurreko jarduera arraroei begira legokeen martetar bat harritzeko moduan dago.
‎Kitxuaz hitz egiten duen belaunaldia gara, gureaz ez beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izan duena. Batzuek Euskal Herriko egoera ezagutu ahal izan dugu, eta hizkuntza bat biziberritzeko modua dagoela ikusi. Euskara, katalana, hawaiiera indartu eta normalizatu daitezkeela ikusi dugu, hizkuntza biziberritzea posible dela.
2013
‎Lagunen izenak ahazten ditut. Jendeak kalean kasu egiten dit, zer moduz zaude. Eta ni, erantzun egiten diedan arren, ez naiz gogoratzen nortzuk diren, baina badakit ezagutzen ditudala.
‎Amak lepoko bat eramaten du jantzita eta telefonora konektatuta dago. Noizean behin deitu egiten dute zer moduz dagoen galdetzeko, eta amak edozer dela ere lepokoan daraman botoia sakatuta, zentralera pasatzen du abisua. Ingurukooi lasaitasuna ematen digu.
‎Barrutik oihal lodi batez forratuta zegoen kutxa, kolpeak leuntzeko, eta Brownek galleta gutxi batzuk eta urontzi betea eraman zituen gurdi, tren eta lurrunontzi bidezko 27 orduko bidaian. Martxoaren 25eko goizaldean, McKimek eta elkarteko beste zenbait kidek kutxa zabaldu zuten; Brown askeak esandako lehen hitzak" zer moduz zaudete, jaunak?" izan omen ziren.
2014
‎Zertarako balio digu demokratizazio eta horizontalizazio horrek, Spotify en Lisabo jarri eta ez bada agertuko? Doakotasuna frenatzeko modurik egongo ez denez hemendik 20 urtera musika oparituko dela diote batzuek. Gaur egun ere diskoa kontzertuak eman ahal izateko aitzakia baizik ez dela entzuten diet askori.
2015
‎Europa osoko zorra berregituratu beharra dago, ez bakarrik Greziarena, baita Portugalena ere, Italiarena… BPGaren %60 gainditzen duen zor guztia funts komun batean jarri eta berregituratu beharra dago. XX. mendean bertan bai Alemaniak eta bai Frantziak eduki dituzte BPGaren %200 baino gehiagoko zorpetzeak eta horiek berregituratzeko modua egon da. Ez dago alternatiba bakar bat, badira bide bat baino gehiago, motelak eta azkarrak.
2016
‎Hirugarrenik, Rodriguezen ustez, mugimendu feminista kriminalizatzen da eraso bakoitzari erantzuten dion bakoitzean," beti gaude jomugan". Erasoei emandako erantzunez eztabaida sortzeko beharra sentitzen du mugimenduak, erantzuteko mila modu daudela azpimarratu nahi du, eta modu horiek gainera gaur egun erabili egiten direla. Denak dira zilegi," eta erantzun bakoitzarekin patriarkatua ahultzen dugu".
‎Hasteko, ondo bizitzeko modu bat baino, ondo bizitzeko moduak daude, herrion kosmogoniako printzipioetako bat aniztasuna baita. Jatorrizko herriok aitortzen dugu bizitzeko hainbat modu dagoela.
‎Hasteko, ondo bizitzeko modu bat baino, ondo bizitzeko moduak daude, herrion kosmogoniako printzipioetako bat aniztasuna baita. Jatorrizko herriok aitortzen dugu bizitzeko hainbat modu dagoela.
‎nola osatzen ziren beraiek, inposatutako mendebaldeko sistema baliatu gabe. Aitortzen dugu sendatzeko hainbat modu dagoela.
‎Adibidez, bi gizonezkok dantzatzen dute polka, edo gona jantzi. Baina horri begiratzeko bi modu daude: bata da esatea," eh!, begira zer egin daitekeen" eta bestea da salatzea orain arte ez digutela horrelakorik egiten utzi.
2017
‎Zer moduz zaudete TV3ko kideok. Garai zirraragarriak kazetaritza egiteko, ezta?
‎Bestalde, gaztelaniaz ere ikasi dudanez, amen batean entenditu dut euskararen aditz denboren jokoa. Zornotzako barnetegian sartuta egon eta esateko moduan nago: inoiz ez dut hizkuntzarik hain bizkor ikasi, hauxe da ikastaroaren trinkoa!".
‎Europar legediak dio 2020rako biomasa guztiak gehienezko errendimendu jasangarrira heldu behar direla, baina martxa honetan ez dugu helburua beteko. Helburua populazio guztiak era jasangarrian, etekin handiena lortuz arrantzatzeko moduan egotea da. Zorionez badirudi gero eta hobeto goazela, baina ez goaz abiada egokian.
2018
‎140 egun baino gehiago daramatza Cuixartek espetxeratuta. Zer moduz zaudete?
‎Artatua izaterakoan nahiz Osakidetzarekin komunikatzeko garaian lehenesten den hizkuntza hautatzeko hiru modu daude gaur egun: osasun zentrora gerturatuta, medikuari edo erizainari kontsultan adierazita, eta internet bidez kontsultatu daitekeen osasun karpetan sartuta.
‎Osakidetzan arreta euskaraz eskatzeko hiru modu daude: osasun zentrora gerturatuta, medikuari edo erizainari kontsultan adierazita, eta internet bidez kontsultatu daitekeen osasun karpetan sartuta
‎Bilbotarren bizia Udaleko politiken oinarrian ez dela jartzen iruditzen zaio Piztu Bilbori, eta sendo uste dute eskaintza kulturala diseinatzean herritarrak kontutan hartu liratekela. Hiriko auzo gehienetan eragile kultural mordoa egonik, Ibañezek deritzo eskaintza kulturalak hauek kontutan izan lituzkeela, eta horretarako moduak badaudela ziurtatu du, adibidez galdeketak egitea edo prozesu parte hartzaileak martxan jartzea. Momentuz, baina, herritarren bizitza Udaleko oinarrian egotetik oso urruti dago bere ustez, datu honek adierazten duenez:
‎Ezustekoa pasatuta, zer moduz zaude?
‎Urtebete igaro da. Zer moduz zaude?
‎Urkulluk orain gutxi aipatu du gaia, baina esku hartze erradikalagoa behar dugu. Hala ere, aurreko guztiek baino gehiago egin du, zeren, gutxienez, ez du esan jaia bizitzeko bi modu daudela eta biak maila berean daudela. Hori ez baita egia.
2019
‎Kazetaritzak hitzen transmisioan muga batzuk ditu, eta gaia ez zen erraza. Egiak esateko moduak daude, eta egiak izan daitezke erdiak edo osoak, eta gezurra diruditenak, azken finean, ez dira gezurrak ondo esaten badituzu. Ez genuen moduarekin asmatu.
‎Lan handia egin ondoren, bere artikuluak ahalik eta gehien zabaltzea gura dute kazetariek eta komunikabideek. Hori lortzeko hainbat modu daude, baina egungo munduan albiste agentziak dira zabalkundearen paradigma eta gutxi batzuren artean kontrolatzen dituzte munduko informazio fluxuak. Haiek sortutako informazioa zabaltzeagatik ordaindu egiten dugu.
‎Bai, letretan eta abesteko moduan egon da agian intentzionalitate handiena, hitz egiten dudan moduan kantatzen saiatu bainaiz. Nahigabeko irristadaren bat izan dut, baina oro har uste dut lortu dudala nahi dudana, eta horretan neure marka moduko bat ezarri dudala.
‎Duela urtebete Kataluniako feminismoa zatikatu zen, haurdun egoteagatik Dolerak kanpoan utzi zintuelako. Zer moduz zaude?
‎Britainiarrek 1965ean erakutsi zuten lehenbizikoz Ipar Itsasoaren hondoa zulatuta petrolioa eta gasa ustiatzeko modua bazegoela. 1969an Norvegiaren uretan aurkitu zuten hobi gehiago eta iturriak ugaritzen hasi ziren.
2020
‎Koronabirusa iritsi denean ohartu gara zer den oinarrizkoena: arnasa hartzea, jatea eta afektu sozialak izatea, norbaitek deitzea eta" zer moduz zaude" esatea, besarkada bat ematea.
‎Gainera asko ikasi nuen. Bizitzeko mila modu daudela eta bizitza ulertzeko mila bide ezberdin daudela ikusi nuen. Ikusleen harrera oso ona izan zen eta gaur egun errepikatzen ari diren honetan ere jendeak ongi heldu dio horri eta maiz esaten digute zer saio ona den.
2021
‎Kameraren modulua erosten dut, aldatu egiten dut eta gailua normal erabiltzen jarraitzen dut berri berriak dauden gainerako osagai guztiekin. Ez da ingeniaria izan behar antzemateko horrela erabat erabilgarriak diren osagai informatiko gutxiago baztertzeko moduan egongo ginatekeela. Baina tira, ideia hau ez da nirea.
‎Aldiz, mutilok gure burua maritxu gisa aurkezten dugunean zalantzan jartzen da gure gizontasuna. Emakume izateko hainbat modu dagoen bezala, ez dut uste gizon izateko halako aniztasuna dagoenik.
‎Pandemia garaian EHUk egin duen ekarpena oso ona izan da. Eman dugun informazioa kalitatezkoa izan da, bai edukiari, eta bai edukia transmititzeko moduari dagokienez. Zientziaz ez dakien pertsonak ulertzeko moduan eman dugu informazioa.
2022
‎Arantxa Urretabizkaiarena da berez, Bidean ikasia izeneko liburuan azpimarratu nion arkatzez, eta honela dio: " Asfaltoa zartatzeko bi modu daude. Bata animaliena, gizakiona:
‎Esaten dudanean txertoagatik dela, denak isiltzen dira. Ia ia ez didate galdetzen zer moduz nagoen ere; elkarrizketa bukatu da. Ez dugu errealitate hau ikusi nahi, beldurra ematen digulako.
‎Hori zen guk islatu nahi genuena: hilekoa bizitzeko milaka modu daudela. Gainera, hainbeste erantzun jasotzeak esan nahi du jendeak gaiaren inguruan hitz egin nahi duela.
‎Lerroa gainditzean, ordea, pertsonaiak desagertzen eta aktoreak azaltzen dira, bizitakoa euren errealitatera ekarri eta, antzezteari utzi gabe, hausnarketara bultzatuz, Kodea hori da. Antzezlanak Kamikaz kolektiboaren zigilua darama garbi, antzerkia eta genero problematika batzen dituen proposamena baita, feminismoaren aldarriak ardatz dituena eta, era berean, antzerki konbentzionalaren mugekin jolasten duena adierazteko moduari dagokionez.
‎Zer moduz egon den galdetu didate lagunek gero. Ez dakit.
‎Sindikatuek eskatzen dute, besteak beste, KPIren araberako soldata igoera eta, subrogazioan nahiz jardunaldi murrizketan aurrerapausoak ematea. Baina patronala negoziazio mahaian behin eta berriz eseri den arren, ez du sekula %6, 5eko igoera baino gehiago eskaini, eta horrek praktikan erosteko ahalmenaren murrizketa bat suposatuko lieke langileei, inflazioa dagoen moduan egonda. Urrian eta azaroan deitutako lanuzte masiboetan metalgintzan 56.000 lagun aritzen dira Bizkaian jarraipena %85 ingurukoa izan zen sindikatuen arabera LAB, CCOO eta UGT alde batetik, eta ELA bestetik.
2023
‎Zer moduz zaude Paris 365 futbol taldean?
‎Iruñean dagoen zure beste anaia zer moduz dago?
‎Londres ipar ekialdeko herrixka bateko langileek, adibidez, telefonoz egin zuten lan. Liburutegiko langileek, erabiltzaile ziren adinekoei etxeetara deitzen zieten zer moduz zeuden galdezka, laguntza eskainiz, baita liburuak etxera eramateko ere. Edo telefonoz irakurtzen zizkieten hainbat pasarte.
‎Txarrak ere bai urte askoan; erdi pentsionista moduan egondakoak gara (barre egin du). Hastea kostatu zitzaigun duela 32 urte, eta ondo funtzionatzen hasi ginen behin Urtz eta Los Huajolotes ekin.
‎Urte pila bat ibili nintzen modarekin zerikusia zeukaten gauzak ikasten; hala nola kosmetika eta makillajea. Ostean, okupatutako espazioetan militatzen hasi nintzen, eta ikusi nuen zortzi orduz lan egin gabe dirua lortzeko moduak daudela. El Burca performancea egiten hasi nintzen.
‎Gaur egun niri galdetzen didate ea zer erreferente daukadan, ba ez daukat… Gure sasoian ez zegoen. Gure aurretik, begira, selekzionatzaile moduan egon zen Rosa Lasagabaster, Zegama irabazi zuen bere egunean, hasierako Zegamak irabazi zituen, ba bera izan daiteke bat, baina gure sasoian ez zegoen erreferente neskarik, eta mutilik ere ez. Gaur egun bai, sare sozialekin, nik uste dut horrela bihurtzen dela jendea erreferente, eta gaur egun nik jende asko ikusten dut erreferentea dena kiroletan, baina igual ez dira egokienak niretzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia