|
Elkartuz konpromisozko espirituan eta berdintasun, justizia edo duintasun unibertsalaren inguruko borondate politiko berrituan, bateko, arrazismoaren, arraza bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia
|
moduen
biktima guztiei omenaldia egiteko mundu guztian zehar, eta besteko, solemnitate osoz onesteko Durbaneko Adierazpena eta Egintza Programa,
|
|
Azpimarratzen dugu nazio, erregio eta nazioarte mailan, estrategia, programak eta politikak, eta neurri berezi eta positiboak barnera ditzakeen legeria egokia, diseinatu, sustatu eta aplikatzeko beharra, ekitatezko gizarte garapena eta arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia
|
moduen
biktima guztien eskubide zibil eta politikoak, eta ekonomia, gizarte eta kultura eskubideen egikaritza sustatzeko, bereziki erakunde politiko, judizial eta administratiboetara heltzeko modu eragingarriagoak eskainiz; orobat, justiziara iristeko modu eragingarria areagotzeko beharra, eta garapenaren, zientziaren eta teknologiaren onurek, inolako bereizkeriarik gabe, guztion bizi kalitatea hobetzen...
|
|
Ingurumena eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, Rio de Janeiron egin zena 1992an, Giza Eskubideen Munduko Konferentzia, Vienan egin zena 1993an, Biztanleria eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia, Kairon egin zena 1994an, Gizarte Garapenari buruzko Munduko goi bilera, Kopenhagen egin zena 1995an, Emakumeei buruzko laugarren Munduko Konferentzia, Pekinen egin zena 1995ean, Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuen Konferentzia (Hábitat II), Istanbulen egin zena 1996an, eta Elikadurari buruzko Munduko goi bilera, Erroman egin zena 1996an. Helmuga horiek modu berdinean onuragarri izan behar dute arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia
|
moduen
biktima guztientzat; Aitortzen dugu estatu, nazioarte eta erregio mailako erakunde, nazioarteko finantza erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta partikularren arteko lankidetzaren garrantzia, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako mundu borrokan, eta borroka horren arrakastarako ezinbestekoa dela bereizkeria horren biktimen kexak, iritzia... Estatuak bultzatzen ditugu erakunde horiek ezar ditzaten, halakoak beharrezkoak direnean, eta erakunde hauek euren sustapen, babes eta prebentzio zeregina zein herritan burutzen duten eta herri horietako agintariei eta oro har, gizarteari ere eskatzen diegu, ahalik eta neurri zabalenean lan egin dezaten erakunde horiekin, beraien independentzia ere errespetatzen dutela; Aitortzen dugu Erregio mailako organo eskudunek buru dezaketen zeregin garrantzitsua, barne hartuta giza eskubideen nazio erakundeen erregio mailako elkarteak, arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, eta iritzi publikoaren ikuskapena eta sentsibilizazioaren zeregin erabakigarria, erregio mailan izan daitezkeen intolerantzia eta bereizkeriaren inguruan, eta berresten diegu gure laguntza halako organoei, aurretiaz izan badira; halakorik izan ezean, eurak sortzea gomendatzen dugu; Aitortzen dugu arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan parlamentuek duten funtsezko garrantzia, legeria egokia aldarrikatu, horren aplikazioaren ikuskapena egin eta beharrezko finantza baliabideak egokitzeko zereginean; Azpimarratzen dugu gizarte eragileek eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuek heziketan eta garapen programen eraketa eta aplikazioan parte hartzearen garrantzia; Aitortzen dugu arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan gizarte zibilak duen zereginaren garrantzia, batez ere, araudi eta estrategiak garatzeko gobernuei eskaintzen dieten laguntza arloan, berebat, neurriak hartu eta bereizkeria modu horien aurkako egintzak hedatu eta horiek aplikatzen direla begiratze lanean; Era berean, aitortzen dugu gizartearen talde ezberdinen arteko errespetu eta konfiantza handiagoaren sustapena gobernu erakundeen, agintari politikoen, oinarri erakundeen eta herritarren erantzukizuna partekatua eta aldi berean bereizia izan behar dela.
|