Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 296

2000
‎Zeresana bazen garai hartan, baina zuk esateko modu berri bat ere asmatu zenuen...
‎Gainerako sentzumenak noiz aldatzen joan zitzaizkion, alegia aste hartako zein egun jakinetan, ez genuke zuhurtasun osoz esaten jakingo, baina gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari eta hariari eta erakargarritasunari, eta berdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri handi batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordurako. Nolanahi ere eta ordenaren gorabehera bigarren mailako zer bat dela garbi geldi dadila nahi genuke, bost egunen buruan halako aldaketa bortitz eta guztizko batek gizaki batengan sor dezaken desosegua, noraeza eta nekea izugarria dela kontuan izanik, bada esan behar dugu Brown jaunak oso ongi bereganatzen jakin zuela horrek berekin zekarren guztia bizitzeko eta gauzak ikusteko eta ikasteko modu berri bat, lehen egunetan batik bat. Orain gutxiago entzuten zuen, gehiago usaintzen, ez zitzaion camember gazta gusta  tzen eta asko, berriz, Margarita pizza; laztu egiten zitzaion ilea ile beltz motz kixkur antzekoa, ez jada horaila foam zati bat uki  tzean, eta bistak arintzera egin ziola iruditzen zitzaion, hobeto ikusi ez baina begiak lehen baino azkarrago mugitzen zitzaizkiola, artega bezala, urduriago.
‎Ailegatu bezain pronto eraikin eta etxeak konpontzeko zegoen erakunde batean parte hartzera sartu zen. Bizitza modu berri bateko diseinu arkitektonikoen erakusketa bat antolatu zuen, izugarrizko arrakasta lortuz eta, ondorioz, Vienako Udaletxearen babesaz, behin betiko erakusketa izatera helduz. 1925ean sorturiko bere Museo Sozial eta Ekonomikoaren lehen urratsa izan zen hura.
2001
‎Kanon literarioaren berme garrantzizkoenetakoa izan ohi den instituzio akademikoak, eta konkretuki, 80ko hamarkadan sendotu ziren Euskal Filologia ikasketek, onartu zuten Saizarbitoriaren ekarpen literarioa. Edozein modutan delarik ere, eta modernitate kontzeptuaren polisemia gogoan hartuz, argi dago Saizarbitoriaren lehenengo nobela honek modernitatea ulertzeko modu berri bat, hau da, idazketaren abenturarena, ekarri zigula, 1957an Txillardegik beste nobela moderno bat, poetika existentzialistan barneratzen zena, ekarri zigun modura.
‎Autonomiaren belaunaldia esapideak, ene hiztegi pertsonalean, ez dio hegoaldeko hiruprobintziak batzen dituen erakundeari erreferentzia egiten, 1975etik aurrera, historialariek Ezdezagun konposturarik gal, halere manifestua jotzen dute abiapuntu ofizialtzat? hedatuz joan denliteratura pentsatzeko modu berri bati baino. Literaturaz kanpokoak diren printzipioetatik aske idatzinahi duten euskal idazleak izendatzen dira esapide honen bitartez.
‎Bukatu zen esperientzia hura, hil zen Franco, eta, horrekin batera, Frantziatikemakumetasuna eta literatura modu berri batez uztartzen zituen pentsakizunarenoihartzunak heldu zitzaizkidan.
‎2 Orientazio instrumentala orientazio motibazional berezia dela esan genezake, gure testuinguruan ere aurkitu dugulako. Baina hori ere gure testuinguruan modu berri batean, bitan banatzen baita: 1) lan munduarekin soilik lotzen den irabazia, alde batetik, instrumental laborala edo deituko geniokeena, lan honetan egiten dugun modura; 2) bestelako irabaziak, hautazkoagoakdirenak gizabanakoarentzat eta instrumental pragmatikoa deituko geniokeena.
‎EEBBak dira inperioaren autoritatea, baina modu berri batez. Elite estatubatuarrek boterearen egitura multinazionalari jarraitzen diote.
2002
‎Lehenik eta behin, ikusten genuen AEKri eraso ezberdinak egin (eta egiten) dizkiotela eta, nolabait, guk salaketa bat egin nahi genuen eraso hauen aitzinean. Pentsatu genuen salaketa hori egiteko modu berriren bat asmatu beharra zegoela, eta orduan asmo hori gure diskoarekin lotu genuen. Horrez gain, Euskal Herrian, lehen, txikiteora ateratzen zen jendeak abestu egiten zuen, eta herri abestiak erabiltzen ziren.
‎Markeliñe, Ale Hop eta Ilotopie taldeak izango dira besteak beste eskainiko diren emanaldien arduradunak. Arte eszenikoen joera berriak ezagutaraztea eta kaleaz gozatzeko modu berri bat eskaintzea dira jaialdiaren helburuak.
‎Infinitua adimenaren begiaz ikustea. Besterik ez... eta hainbeste! Objektu fraktalek geometria modu berri bat sortu dute. Gertaera eta egitura ez linealak (ibaiak, garoak, kea, hizkuntza produkzioa...) aztertu eta formula matematikoak erabilita grafiko bitartez aurkezterakoan, irudi fraktalak (frakturatuak) agertzen dira, non zatirik txikienak osotasunaren berri ematen duen.
‎313). Erabaki teknikoetarako justifikazio teknikoak (soilik) behar ez direla frogatzeak autonomia politikoaren berpiztea ekar dezake, portaera modu berri bat, arriskuen definiziorako botere, oinarri, arau eta printzipio berriak. Norberaren, taldearen eta komunitatearen iritzia.
‎Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak agerikoak egiten dituen bizi baldintzen garapen kultural hori da indibidualizazio prozesuaren dinamika, aipatutako osagai guztiekin batera (denbora libre gehiago, diru gehiago, mugikortasuna, heziketa), egitura aldaketa indartzen eta bizkortzen duena, klaseeta familia loturak ahuldu eta birmoldatu beharra bultzatzearekin batera. Gizartea modu berri batean egituratzen ari da.
‎eta, nortasuna? modu berri batean kontzeptualizatu beharraz jabetu nahi du, euskaldunoi ekarpen esanguratsu bat egin diezagukeena.
‎Egindako adierazpenetatik inork ondoriozta dezake gaitasun ekonomikoak, herrialde industrializatua izateak, heziketak edo informazioak desberdintasun sozial zaharrak modu berri batean areagotzen dituela. Itxura batean, eta lehenengo une batean, halaxe da.
‎Laugarren atalean, berriz, gizarte ereduak eta sistemak beren legitimazioa galdu ahala, politika modu berri batean ulertzeko proposamena egingo dizuet. Orain arte politika beti elite politikoarekin, sistema politikoarekin, legebiltzarrarekin lotuta egon bada, gure bizitza baldintzatzen duten erabakiak mikrolektronikan, manipulazio genetikoan edo teknologia nuklearrean daude gaur egun. Politikaren kontzeptuak eta gure portaerak egoera berri honetara egokitu ditugu, eta horren araberako gogoeten bidez estrategiak pentsatu.
‎Espetxeak eta, oro har, zigor etxeak eraikitzeko modu berri batez diharduena
2003
‎Horrela bereizten ziren Boterea, grekoek Isonomia deitzen zuten herri erregela, eta manua edo Agindua bera. Orduan asma zitekeen gobernu modu berri bat, esklaboen artean ohi den bezala, gizonak gizonaren gain har dezakeen jabegoa baztertuz eta herriaren borondatearen gain finkatuz, gizabidearen erregelari jarraitzen zaion Errepublika.
‎Aurretik Rio de Janeiron Garapen Jasangarrirako Komertzioko MunduKontseiluak (WBCSD, ingelesez) krisi ekologikoaren gaineko enpresen erantzukizun eta kritika oro baztertzea lortu zuen; orain, Johannesburgorako prestaketa lanetan, hitzarmen boluntario modu berri bat bultzatu du, Tipo II, eta ohiko Tipo Iakordioetatik bereizten ditu, gobernuak behartzen zituzten ohiko gobernuartekoakordioetatik, hain zuzen ere. Industria, gobernuak eta ingurumenaren aldekozenbait GKEen arteko 54 hitzarmen boluntarioak, Business Action for SustainableDevelopmentek (www.basd action.net) bultzatuak, NBek proposaturiko GlobalCompactaren aurrean negoziogileen erantzun interesatua izan dira (Balanya etabestek, 2000).
‎OMEko medikuek Asiako pisuarekin lotutako arriskuak neurtzeko modu berri bat eskatu dute
‎Onartzen dut iraultza intelektualak askotan bihurtze erlijiosoa dirudiela. Gauzak kontuan hartzeko modu berri batek sugar baten antzeko eragina izan dezake gugan. Baina horrek ez du esan nahi gure lehengo ikuspuntuak berrien arabera, modu kritikoan eta razionalki, aztertu ezin ditugunik.
2004
‎Erresistentzia egitea, bistan da. Gauzen modu berri batez senditzea. Kurri, ortuts, oinetakoak bizkarrean.
‎Iturri hartatik edan zuten apologistek, euskaltzaleek eta nazionalistek, Krutwig agertuarte behintzat. Horrek metropolien aurkako XX. mendeko deskolonizatzaileen teorikoakezagutu zituen (Memmi, Sengor, Lumumba, Guevara) eta kultura menderatzailearen etamenderatuaren arteko dialektika modu berri batean aurkeztu zion euskal pentsamenduari.Askatzeko hausnarketa berri horrek Vasconia libumaren izenburua zeraman (1963), eta ezzen letra hutsean geratu, aitzitik, sortzen ari zen ETA erakundearen pentsamendu erreferentziala (beraz, nazionalismo berri baten ideologia) izan zen. Horretan sakontzeko, hau da, Euska!
‎Arazo hori saihesteko, ikertzaileek gene artifizial bat erabili zuten, REST VP16 izenekoa, eta gene errepresore deritzenen kontrako funtzioa zuen. Majumderrek dioenez, haren ikerketak iradokitzen du zelula amen funtzioa alda daitekeela, baina, horrez gain, aldaketa horiek bultzatzeko modu berri bat ere ematen du.
‎Anestesia epidurala emateko modu berri bati esker, amak parte hartze aktiboagoa du erditzeko unean, eta, orain arte bezala, minik gabeko erditzea bermatzen du. “Walking epidurala”, Espainian epidural ibiltari gisa ezaguna, erditzeak eragindako mina kontrolatzea lortzen du, emakumea gerritik behera utzi gabe.
‎adingabeei informazio desegokia emateko arriskua, gehiegizko publizitatea, konexioaren kostua eta funtzionamendu motela. Haurrek Internet erabiltzearen onura nagusia da tresna hezigarria eta hezigarria dela, informazio ugari eskuratzeko aukera ematen duena eta komunikatzeko modu berri bat erakusten diena. Arriskuak:
‎Baina hortik ulertzera... Energia lortzeko modu berri bat lortzear omen zen.
‎Orain, ordea, kateek, finantza ahalmen handiagoari eta komunikazio taldetan integratuta egoteari esker, posible dute mota hartako programak, baita lehen mailakoak ere, eskuratu eta eskaintzea. Are gehiago, komunikazio taldeek modu berri bat aurkitu dute telebista lokaletan taldeko beste kanaletan —Tele 5, Canal+ eta kanal tematikoak— emandako produktuak amortizatzeko.
2005
‎Idazteko modu berri bat deskubritu nuen, eta bidaiatzeko modu desberdin bat baita ere. Bakarrik joan nintzen, eta bidaiatzen ari nintzela idatzi behar nituen erreportajeak besterik ez nituen buruan.
‎Hauetaz gain zerrendatuditugunei buruzko bi hitz esango ditugu laburki bada ere: Arantxa Urretabizkaiak ekartzen digu alde batetik, etenik gabeko barne mintzaira (s tream of consciousness), eta bestetik, sexualitateari hurbiltzeko modu berri bat eta emakumea ren egunerokotasuna, andrazkoen esperientziaren aurkikuntza (ordura arte ez zegoelako horrelakorik apenas).
2006
‎Snubaren txanda iritsi da: urpekaritza praktikatzeko modu berri bat, aire botilarik gabe.
‎Ezaugarri tenperamentalak ezin ezaba daitezkeen arren, berauek aldatzekoedo berauen ondorioak murrizteko eta gurasoen eta seme alaben arteko harremanahobetzeko lan egin daiteke. Seme alaben tenperamentuaren ondorio diren erreakzionatzeko moduak ezagutzeak beraiekiko harremana aztertzeko eta ulertzekobeste modu berri bat eskaintzen du.
‎industria eremuan erlijiozkota autore horren iritzian, Weber-ek gehiegizko garrantzia aitortu zion protestantismo kalbinistari kapitalismoaren hastapenak azaltzeko orduan. Kapitalismoaren agersunak atzera egin behar izan zuen gauzak ikusteko modu berri baten oldartzearen aurrean; ikuspegi ekonomikoaren aurrean, hain zuzen(, efikazia ekonomikoa, printzipioaren nagusitasuna).
‎Hemen, desabantailarik handiena da etxebizitzari buruzko informazioa emateko leku mugatua dagoela, eta askotan ez dela nahikoa erosleak saltzen ari denaren ideia argi bat izan dezan. Gaur egun, ordea, Interneti esker, azkar eta eraginkortasunez iragartzeko modu berri bat sortu da. Higiezinen atarien bidez, etxebizitza salgai dago bilatzaile ugarietan.
‎Konferentzian, “Gidatze eraginkorra turismo ibilgailuetan. Gidatzeko modu berri bat, ekonomikoa, ekologikoa eta segurua”, Europako Mugikortasunaren Astearen barruan, Larrazabalek azaldu zuen gidatzeko modu eraginkor berriaren jatorria. Europako zenbait herrialdetan sortu zen, hala nola Suitzan, Alemanian, Herbehereetan eta Finlandian.
‎Beraz, Akiles eta Odiseo aita hitzak esaten agertu zaizkigun bezala, Telemako semea hitz egiten agertu zaigu Feazen: izan daiteke gazteak bi ingurumari horietan ikasten zuela hitzaren artea; baina, izan daiteke, halaber, historiak, kronologiak bereiztea, hitzak esateko modu zahar bat eta hitz egiteko modu berriago bat: esate baterako, Tersites herritarrak, itxura guztiaren arabera oso berantiarra den pasarte batean117, aristokraten Biltzarrean hitza hartzeko ausardia hartzen duenean, ez ditu hitzak esaten; aitzitik, hitz egiten hasten da, argudioak eta arrazoiak ematen ditu, testuinguru epikoa alde batera utzita.
2007
‎Baina, hor ere ustea erdia ustel. Gerra egiteko modu berriek batez ere frankistek hegazkineria bonbardatzeko erabili izanak nabarmen utzi zuen defentsa mota horren ezintasuna. Durango izan zen horren lekuko.
‎Dena dela normalizazio proiektuak garatzen ere hasi gara eta zentzu honetan Burlatako Euskal Herria Peñan garatzen ari garen hizkuntzaren normalkuntza plana aipatu gabe ezin utzi, aisia eta euskara lotzeko beste modu berri bat garatzen ari baikara bertan.
‎Baina kontuan hartu behar da informazioaren gizartea aho biko arma izan daitekeela. Harremanetarako modu berri bat izan daiteke, gizartean parte hartzen lagun dezake; baina kontrakoa ere gerta liteke: gizarteratzeko hesi edo oztopo eta bazterkeria iturri izan daiteke teknologia horiek eskuragarri ez dituenarentzat.
‎argiketa?), hots, Ilustrazioaren kritika, bera ere ilustratua? eta modu berri batean jarraipena. Teologiaren eta razionalismoaren menpetik jaregin, eta historia bere errealitate sinplean aurkitzearen aurren berriko momentua:
‎Bestela, hedabideak ere ohitu egiten dira jada ohikoak diren gauzakentzutera. Eta, beraz, garrantzia eta lekua eskaintzen diote komunikatzean zerbaitoriginala esaten duenari, edo modu berri batean komunikatzen duenari. Berdin dioenpresa txikia bada ere.
‎Beraz, hainbat kontzientziatu bere burua modu berri batean ikusten hasi dira, bere burua askatzeko borrokari ekin diote,, bere burua?, bere identitate berri hori, zabaltzen hasi dira.
‎Hori gutxi ez dela, ordea, organizazio horiek ezagutza modu berri bat ereekoizten dute. Errealitate berri hori ulertzeko zailtasuna da, gainera, organizazioberri horien aurka osatu diren kontrakotasunen arrazoia.
‎Politika zuhurhorietan, hain zuzen ere, gertaera probabilitatea determinatu gabe duten kalteziurgabeak dira kontuan hartzen direnak. Ikuspegi zuhur honek ziurgabetasunakudeatzeko modu berri bat dakar berarekin, ondorio kaltegarriak frogatu gabedituzten jardueren erregulazioa sustatzen duelako.
‎gisa ezagutua dena, ziurgabetasunerako kudeaketa estrategia bat da: ...re ekintzen ondorioei buruzkoinformazio nahikoa izan gabe ere (hots, informazioa ziurgabea denean), ondoriohorien arriskugarritasunari buruzko zantzuak ditugun egoeretan aplikatzen dena.Ingurumen eta osasun politiketan jazotzen ari den printzipio honen onarpen geroeta zabalagoak, osasuna zein ingurunearentzat mehatxugarriak (ziurgabeak izandaere) izan daitezkeen jarduerak kudeatu eta erregulatzeko modu berri bat dakarberarekin.
‎konplexuek geure gizarteei dagozkien mehatxueiaurre egiteko modua. Hau da, gure gizarteetako arriskuak kontzeptualizatu etatratatzeko modu berri baten aurrean gaude, alegia, eremu zientifiko sozialarenbaitako esparru ezberdinetan ziurgabetasuna onartzen duenarenean.
‎Humboldt-en orientazio berriak hizkuntzaren ikerketan esan nahi du, bat, hizkuntza pentsatzea kontrarioak pentsatzea izan behar duela, eta bi, horrela pentsaturiko hizkuntzaren «jatorriaz» modu berri batean galdekatu dela.
‎«Hizkuntza asmatzea, beraz, gizaki izatea [razionala] bezain naturala da beragan»129 Gizaberearen disposizio natural horretan datza hizkuntzaren «jatorria». Baina, kasu, euskarazko itzulpenaren hitzaurrean Gipper ek artez oharrarazten digunez. Gaier i jarraiki?, «jatorri» hitzak esanahi oso ezberdinak izan ditzake eta ditu eztabaida honetan130, Herder-en aburuz funtsezkoa, askabidea modu berri batean bilatzea ahalbidetzen diona, biak batera erantzuna hizkuntzaren naturatik bezainbat gizakiaren naturatik bilatzea izan baita, horretarako bere antropologia propioa garatuz.
‎The World Is Yours: Pertsonaian oinarritutako jolasa Tony Montanarena, Wii ri kontrol modu berri bat ematen diona. jokoaren helburua traizioaren mendekua da filmaren amaierako tiroketa.
‎Turkian, prestakin horren jatorrizko herrialdean, Doner Kebaps deitzen zaie; herrialde arabiarretan, berriz, shawarma deitzen zaie, eta Grezian, Gyros. Janari lasterra egiteko modu berri bat dira, eta aukera interesgarria izan daiteke, etxeko ogitartekoak bezala, noizbehinka jateko. Kebab en osagai nagusia arkume haragi errea (batez ere, hanka), oilaskoa edo behia da, eta erretegi batean biratzen da.
‎Utrechteko Tratatuaren ondorioz (1713), Espainiako erregeak Penintsulatik kanpoko Europako lurraldeak galdu zituen eta, lehen ez bezala, haren mendeko Europako lurralde guztiak baturik gelditu ziren, hots, lur etenik gabe. Horrek asko lagundu zuen Espainia modu berri batez irudikatzen. Hala ere, XIX. mendearen bukaeran, Joaquim Pedro de Oliveira Martins historialari portuges neorromantikoak segitzen zuen espainiar sentitzen.
‎Eskola Politeknikoen sorrerak Frantzian eta zientziak irakaskuntza" curriculum" ezberdinetan lortuko duen garrantziak prestatu zioten bidea egun hezkuntza munduan ikerketa" ezarriei" ematen zaien inportantziari. Era berean, eta armada modernoa (napoleonikoa) agertuko den bezala, zientziak berak, egoeraren aldaketak eraginda, ikerketa berriak landuko ditu eta haiek modu berri batez helaraziko dira. Hitz bitan esanda, zientzia egiteko era nola aldatuko zaigun erakutsi du liburuak.
2008
‎Bestalde, gogora ekarri behar da 1970eko hamarkadatik aurrerako irakaskuntzan mugarri izan zela derrigorrezko eskolaratzea Espainiako Estatuan; garai hartan iritsi zen irakaskuntza ertaina klase sozial guztietara (nahiz eta legez derrigorrezko eskolaratzea 1904an onartu). Aldaketa hori izan zen metodologia didaktiko berriak bilatzeko ahalegina bultzatu zuen faktore nagusia; ikasle berrien interesek eta motibazioek agerian utzi zuten ezinbestekoa zela eskola ulertzeko modu berri bat. Literaturaren kasuan, literaturaren historiak ez zituen betetzen ikaslerik gehienen beharrak, eta haien interesetatik aldendu egiten zen.
‎Politika ulertzeko modu berri bat: garatuagoa eta ustez 1.0 bertsioa baino perfektuagoa. Elkarrizketaren gizarteak komunikazioan dituen joera berrien ezaugarriak dauzka. Zirkulu itxiak sortu ordez, giza-sareak sortzearen aldekoa da.
‎Haitzulo bat bisitatzeko modu berri bat da, eta berezia, dudarik gabe. Teknologia berrienak denboran atzera egin eta arbaso zaharren artelanak eta bizilekua ezagutzeko.
‎Horrez gain, errepresentazioaren funtzioa eskuratzen du eta ibiltzen hasten da; bere esku askeei esker, objektuak hartzeko eta horiekin hainbat egoera sortzeko gai da. Ibiltzen hasteak ingurunea esploratzea errazten du, eta, hizkuntza eta irudikatzeko gaitasuna lortzen dituenez, ingurunearekiko ekintza modu berri bat izango du. Umearen energiak objektuen mundua hartzen du gunetzat; hitzaren eta eskuaren bidez, ingurunea miatuko du.
‎Baina, gainera, ordainagiria Internet bidez kudea daiteke, eta horrek %15eko deskontua ekar dezake termino finkoaren kostuan. ‘Online’ faktura Gas naturalaren faktura merkeagoa izan dadin lortzeko modu berrienetako bat Gas Naturalek garatutako “On line Aurrezki Plana” kontratatzea da, aukera hori kontuan hartzen duen enpresa bakarra. Horren bidez, Internet bidez fakturen kudeaketa onartzen duten erabiltzaileak saritzen dira, fakturen kostua %15 murriztuta.
‎Egia esan, behar den elektrizitatea nahiko txikia da”. Estrategia terapeutiko berriak Azterlanak garuneko uhin horren zelula jatorria interpretatzeko modu berri bat irekitzen du. Alde horretatik, Herrerasek iragarri duenez, “uhinaren agerpenean bitarteko den kanal neuronalaren identitatea bilatzea izango da ikerketa bide nagusia”.
‎Wubi k Ubuntu instalatu nahi du, Linux sistema eragilearen banaketarik ezagunena, Windowseko programa balitz bezala. Linux probatzeko modu berri bat da, erabiltzaile berrien bila errazagoa dena. Agertu arte, Ubuntu probatzeko, sistema eragile aske horren banatzaileak ematen dituen Live CDen artean aukeratu behar zen, edo sistemaren birtualizazioa egin, prozesu konplexuagoa.
‎Iñigo Urkulluk, berriz, EAJk hurrengo legealdiari begira dituen erronka nagusiak azaldu zituen. Haren hitzetan, krisialditik ateratzeko ahalegina egingo du EAJk; bakea bilatuko du ETAren aurkako olatu etikoa bultzatuz; erabaki eskubidea oinarri hartuta, euskal erakundeen gaitasuna zabalduko du Euskal Estatu gehiago lortzeko, eta politika jendearengana iristeko modu berri bat bultzatzen saiatuko da. Urkullu ziur da EAJren gidaritzapean etorkizuna irabazteko baldintza egokiak daudela.
‎Norberaren existentziaren autokontzeptua sakonki eraldatua gerta liteke, determinismoaren enbatak astindua, askatasunaren sentimendua ahuldua. Horrek arduraren etika beste modu berri batean planteatzera behartuko gintuzke. Dimentsio berriak irekiko lirateke gizakion izaeraren aldagarritasun aukeretan, eta horiei buruz bioetikak erabakiak hartu ditu zilegi direnak eta onartezinak bereiziz.
‎Bestalde, giza kapitala aldatu behar da; gizabanakoengan, irakasle eta ikasleengan alegia, gaitasun berriak garatu behar dira. Azkenik, emaitzak ebaluatzeko modu berri bat bilatu behar da. Neurketarako prozedura berri horrek bai erakundean eta bai gizabanakoengan jazotako aldaketek gizartean balio erantsia eragin dutela egiaztatzeko aukera eman behar du.
2009
‎politikarien lidergotza, enpresetako maila exekutiboan daudenena, euskara teknikariena, euskara batzordeena, planak eragiten dituen langileena edota langileen ordezkaritzena. Eta maila guztietan pertsonen arteko harremanak kudeatzeko modu berri bati ireki nahiko genioke atea EraLanen, erabilera planak eraginkorragoak izan daitezen bai, baina, erakundeak hobetu daitezen ere bai, berritzaileago, demokratikoago eta jasangarriagoak izan daitezen. Horra hor gure iparra.
‎Thousands Oaks, CA: Sage Publications) harremanak kudeatzeko modu berri batera garamatza. Helburua izango litzateke norberak lortzea espero ez duen tokira eramango duen lidergotza mota garatzea, norberaren espektatibak gainditzen dituen puntura eramango gaituena.
‎Garrantzitsuagoa da datuak modu berri batez antolatzea, irudimen pentsamendua landuz, adibideak erabilita pentsatuz, arrazoimen eskematikoa garatuz, asmamena...
‎Pantaila laua duen mahai itxurako ordenagailu bat da Surface eta nabigatzeko modu berri bat eskaintzen du.
‎Pantaila laua duen mahai itxurako ordenagailu bat da Surfase eta nabigatzeko modu berri bat eskaintzen du.
‎Berau izan da enpresan formatu digitala ezartzearen bultzatzaile nagusia. Katzenbergen hitzetan Monstruos contra alienígenas filmak lan egiteko modu berri baten hasiera adierazten du. Hemendik aurrera Dreamworksek animaziozko film guztiak hiru dimentsioen bertsioan egingo ditu.
‎Gainera, beste estilo musikal batzuekin bat eginik, nahasketa dibertigarria eta harrigarria eskaintzen du. Saioarekin, emanaldi bat ulertzeko modu berri bat asmatu nahi izan dute egileek, ikus entzuleak musikak iradokitako paisaietan begirada berriarekin goza dezan.
‎Eraikineko aretoetan barna ibilbide bat osatuko duten soinu instalazioek, eskulturek, ikus entzunezko lan interaktiboek... Tabakalera soinu bidez irakurtzeko eta deskubritzeko modu berri bat proposatuko dute. Tabakalera Soinutan soinuak gidatutako ibilbidea da, soinu arteari eskainitako erakusketa bat izateaz gain, Tabakalera bezalako eraikin berezi bat ezagutzeko aukera ematen duen gonbidapena.
‎Droga kontsumitzeko modu berri bat agertu dela ohartarazi du gaur Drogazaletasunaren Azterketarako eta Prebentziorako Fundazioak (FEPAD). Droga kontsumoa begien bidez egiten da, LSD substantziaz bustitako kartoi txiki bat jartzen dute begietan eta 15 edo 20 minuturen buruan efektu haluzinogenoak ditu.
‎Informazioa DVDetan gordetzeko modu berri bat asmatu dute, eta garatzen ari dira, Australiako Swinburne Teknologia Unibertsitatean. Sistema berriak 1 terabytetik gora gorde ahal izango ditu (bilioi bat bit), orain informazio gehien gorde dezaketen DVDek baino 10.000 aldiz informazio gehiago.
‎Dena berria, berriz jaioa. Eta modu berri batean lur honetakoxea sentitu da bera berriro, jende honetakoa, troka eta baso hauetakoa. –«Ni hilten nazenean, esan dio Amurizari?, ez dot gura marmolean edo zementuan lurperatu nagien.
‎Arestik asko sufritu zuela esaten da; ez da bakarra izan. Gandiagak Arantzazu, h. d., erromesaren arima, esperantza, Ama Birjina modu berri batean ikusten irakatsi dio Euskal Herriari, Arantzazuri berari. Urte asko pasa eta gero, ordea.
‎Gaztetatik klasikoen zalea, hiru urtez Unibertsitate internazional batean egongo da estudiatzen Erroman, latina izaki komunikazio mintzaira arrunta lagunartean, latin, greko eta hebraieraz estudiatuz ikasgaiak, Europa osoko hainbat lagunekin batera biziz egunero. Ikusi dugun eran, Arruti, momentu batean Espainiari diosalak bidaliz bere herrimina kantatu duena 126, laster bere euskalduntasuna modu berri batean ulertuz joango da 127. Erroman batez ere euskararen kontzientzia ematen du argitu zaiola, behiala Etxepareri argitu zitzaion eran egin ere: beste hainbat hizkuntzak parte duen korroan, euskara ezin da falta.
‎Abertzaletasunak beti herri baten alde egiten du. Baina herria eta herria dago, eta gerraosteko belaunaldiak herri modu berri baten alde jo du. Uste dut garrantzizkoa dela ohartzea.
‎Horregatik guztiagatik, euskarazko liburua galdu egin liteke oihan horretan. Horrenbestez, euskarazko liburuari datorkiona ez da hainbeste argitalpen modu berri batera egokitzea, baizik eta euskarazko edukiak ongi identifikatuko dituzten agregadoreak garatzea eta eduki horiek erraz eskuratzeko ahalmena edukitzea bilatzaileen, webgune espezializatuen, bilatzaileetan egindako sustapenaren eta abarren bitartez.
‎Ikertzaileak lanean ari dira pertsona gor eta itsu batek etorkizunean metodo hori erabil dezan, oihartzunak entzumenaren bidez ez ezik, hizkuntzara eta hezurretara iristen diren bibrazioen bidez ere hautematen baitira. “Pertsona mota horrentzat, eta, oro har, edonorentzat, mundua hautemateko modu berri bat litzateke”, esan zuen ikertzaileak. Beste ikerketa ildoetako bat da gizakiengan kokatzeko gaitasunaren muga biologikoak ezartzea, “eta lehenengo emaitzek adierazten dute bereizmen xeheak norgehiagoka izan dezakeela ikusmenarekin ere”.
‎Hori dela eta, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak erabaki du zehatz mehatz ezartzea nola egiten den zenbatespen hori eta 2009ko uztailetik aurrera aplikatuko diren zenbait neurri. Enpresek bezero bakoitzaren kontsumo historikoan oinarritu behar dute zenbatespenak egiteko, potentzia terminoaren, neurketa ekipoen alokairuaren eta energia neurtzeko modu berri baten arabera. 2009ko uztailaren 1az geroztik, gainera, merkatu elektrikoak eta behe tentsioan konektatutako kontsumitzaileek bi eratara jaso dezakete hornidura elektrikoa:
‎Berdeguneen sareak azalera eta hiri eta natur guneen arteko lotura berdeak ere irabazten ditu. Gobernatzeko modu berri bat ere nabarmendu daiteke, funtzionatu duen lorpen gisa. Zertan datza berdeguneen sarea eta gobernatzeko era berria?
‎Espezie honek toxina ahaltsua du azalean, eta harrapariak ere hil ditzake. Hala ere, finkatu zen lekuetan, suge beltzek denbora gutxian toxina horrekiko erresistente bihurtzea lortu zuten, eta horrek elikatzeko modu berri bat ekarri die. Espezie inbaditzaileak ere funtsezkoak izan daitezke klima aldaketan.
‎Gazteriaren Institutu Nazionalak (Injuve) datu batzuk zabaldu ditu, eta datu horien arabera, Espainiako nerabeen %26, 6k “ziberbullying” egiten edo jasaten du, telefono mugikorraren, Interneten eta beste teknologia berri batzuen bidez egiten den eskolako jazarpen modu berri bat. Injuvek zehaztu duenez, nerabeen %10, 5 berehalako mezularitzaren bidezko ziberjazarpen jardueretan inplikatzen da; %4, 6, txataren bidez; %4, 3, mugikorreko mezuen bidez; %2, 8, posta elektronikoaren bidez; %2, 7, telefonoaren bidez; eta %1, argazkien edo bideoen bidez. Nerabeen osasun mentaleko arazoen iturri dira jarduera horiek, eta helduaroan erreplika daitezke.
‎Musika eta politika egiteko modu berri bat lantzen dute. Hala, oso letra konprometituak dituzte bai katalanaren eta Herrialde Katalanen eskubideen alde bai munduko injustizien kontra.
‎izango da Bilbao, Urkulluren esanetan. Esan duenez, Europara, politika egiteko modu berri bat, emango du EAJk,. Euskadi Europan ordezkatuz?.
‎Honek lerro batean azaldu zidan horrenbeste bilatzen ari nintzena: " One'' s destination is never a place, but a new way of seeing things." (Gure destinoa ez da leku bat, gauzak ikusteko modu berri bat baizik") Lorategiak bertan galtzeko egin zirela diote. Nik berriz, uste dut, aurkitzeko eginak daudela.
‎Antonio Lobo Antune idazle portugesaren lanak ugariak dira bere abestietan. Azken diskoak fadoa abesteko eta antzezteko modu berri bat erakusten duela diote kritikariek.
‎Alabaina ipotxak ez ziren desagertzen, eta inoiz ere jazarpen horiek kontrako efektua lortzen zuten. Denbora luze hartan ipotx sendo haiek ezin menderaturik eta haien gaineko jabetza galtzeko arriskuan zebiltzala, gizatxarrek harreman modu berri bat asmatu zuten: euren herriaren zati batean autonomia zeritzon sistema, haien hitzetan demokratikoa, jarri zuten indarrean.
‎Adibidez, harako Rosa Espainiako hura, musikaren munduan guztiz ezezaguna ordu arte? espainiar izateko eta sentitzeko modu jakin bati buruzko diskurtsoa berekin zekarren ikono bat bihurtu zen, espainiartasuna ulertzeko eta bizitzeko modu berri bat. Hori guztia (eta hau oso garrantzitsua da) sei hilabetean gertatu zen, oso denbora gutxian.
‎nazio nortasun berri bat eraikitzea. Espainia eta espainiar izateko modu berri bat, ekonomiarekin loturik zegoen atzerapen sozialaren mitoa gainditzea helburu. Era horretako prozesuak geldiro doaz, noski, eta boikotatuak izan daitezke.
‎Flamenkoa eta" tonadilla" k ardatz musikaltzat hartu eta kantagintzari erregimenaren aldekoak ez ziren elementu politiko eta moral guztiak kentzea helburu zuten hitzak idatzi ziren haientzat. Hala, beraz, espainiarraren idiosinkrasia berriaren estereotipoa eraikitzeko modu berri bat abiatu zen musikaren beraren bidez.
‎Sozialdemokraziaren etika kantiarrak, auzotasun eta batezbestekotasun oneko arauekin, ez ditu kolonialismoaren ezmoralkeria eta Rosa Luxemburgen erailketa ekidin. Estalinismoaren" klase moralak" muturreraino eraman du estatuaren arrazoiaren zinismoa eta kontzientziaren bitan banatze modu berri bat, Boukharinek bere prozesuan patetikoki adierazi zuen bezala.
‎Newton dugu geure bilatze horren zain. Hark jarri zuen martxan, Kanten garaian bertan, zientzia egiteko eta zientzia ikusteko modu berri bat, matematikan zein fisikan oinarriturik. Kant bere atzetik abiatuko da.
2010
‎Brian Currinek Euskadi Irratiari adierazi dionez, norabide egokian mugimenduak daudela iruditzen zait. Zintzoki ulertu dute Euskal Herriko egoera politikoa aldatu behar dela, politika egiteko modu berri bat behar dela.
‎Consumer Eroski portalak Interneten gehien erabiltzen diren lan webguneen ikerketa bat egin du. Emaitzek Sarea lana bilatzeko modu berri bat izan daitekeela adierazi dute. Hala ere, egoera batere motibatzailea ez dela ondorioztatu dute.
‎Horrela, munduko edozein tokitan bila ditzakezu bezeroak. Horregatik, Sare bidezko negozioak lan egiteko modu berri bat izan daitezke.
‎3 Eremu hori «bilgune» partekatu eta onetsiaren espazio denbora eraldatua da, narratiba identitarioa elikatzera datorren bidegurutze estrategikoa, pertenentzia molde bat bizipenezko susperraldian iragar baitezake. Gune sortzaile horrek irudikatzen duen identitatea, «performatiboa» den neurrian, esanekinak ezaugarritzen du, eraikitzen eta berreraikitzen ari baita eta identitate osaketan komunitatea irudikatzeko modu berri baten alde egiten du.
‎12 Jone Miren Hernandez-ek (2008) bertsolaritzaz mintzo darabilen kontzeptua da, alabaina, identitatea osatzeko prozesuan, bertsolaritzak komunitatea irudikatzeko modu berri baten alde egindako bidea agerian jartzen du. Figura berriak eta diskurtso berriak daude osaketa horren erdigunean eta, ondorioz, errealitate berriak irudikatzeko kreazio eta fikzio espazioa sortu eta birsortu egiten du jardun horrek.
‎Prozesatzearen etapak galletak egiteko ohikoak izan ziren, baina, gainera, goji hautsa gehitzen zaio. Produktuak egunero 20 bat baia hartzea errazten du, kontsumitzeko modu berri bat sartzen baitu. “Gaur egun, baia lehortuak dira kontsumitzeko modurik ohikoena, bai bakarrik, bai gosariko zerealei edo jogurtari gehitu ondoren.
‎“Etxetik edo enpresatik bertatik mikrotarloak egin daitezke hainbat erakunderentzat”, erantsi du May Escobar ek. Boluntarioak egiteko modu berri bat bilatzen da, unean bertan eta edozein unetan. Boluntarioak egiteko modu berri bat lortzea da asmoa, berehala, pertsona batek, edozein unetan, GKE bati laguntzeko.
‎Boluntarioak egiteko modu berri bat bilatzen da, unean bertan eta edozein unetan. Boluntarioak egiteko modu berri bat lortzea da asmoa, berehala, pertsona batek, edozein unetan, GKE bati laguntzeko. Ordu laurden bat edo bi ordu izan ditzake, lan bat amaitzeko kalkulatutako gehieneko denbora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia