Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2001
‎Horrela ez, haserretu da bere buruarekin, horrela ez. Beste modu batera esan behar du. Lasaiago.
2004
‎Ni oso apartsua naizela esan didazu, eta ez dakizula aparraren azpian edaririk badagoen. Edo beste modu batera esateko, ez dakizula nire sexu eta erotismoaren azpian maitasunik badagoen. Horrelako zerbait zen, ezta?
‎Eskuak aho inguruan jarri ditu bozgorailuarena egiteko, eta oihuka esan du bakoitzak boto bat, bakoitzak boto bat, bat bakarrik bakoitzak. Baina jendeak badaki hainbeste, ez baitute burua alferrik apurtu erantzun bakar baten bila, eta ondo dakite boto bakarra dutela edo, beste modu batean esateko, pertsona baten izena baino ezin dutela jarri papertxoan, nahiz eta askok nahiko lukeen bi edo sei izen jartzeko aukera ere izatea, baina kartelek eskatzen zuten pentsatzeko ba ote dagoen inor Mussolini baino garrantzitsuagorik, inor existitzen bada hain garrantzitsua.
2008
‎Berezkoa zuen estilo hura, Gerardorena baino akamedikoagoa, nolabait esatearren. Edo, beste modu batean esanda, ibai garbiaren ur garbia bezalakoa zen haren musika, akatsik gabekoa, nota bakoitza bere tokian eta denboran joa, interpretazio ezin gardenagoan. Esan nahi baita Ricardok, ibaiaren jabe zèn heinean, bere ubidetik eta bere ibilgutik zeramala ibaia, uraren goraldiak zein beheraldiak kontrolatzeko urtegi batzuk zituena, bere albate eta uhateekin, zeinak Ricardok ireki edo itxi egiten baitzituen, ur emanaren arabera, tentuz eta neurriz.
‎Tira, ba: beste modu batera esanda, nazio lurraldea gertakari eta izaki historikoa den heinean, eraiki egiten dela identitate funtzio horretarako. Edo naziotasunaren konstelazioan txertatu ezean, berez ez dagoela lurralde nazionalaren leialtasun lokarririk.
‎Eta barne kohesioaren ehungintza hori hizkuntza idatzian oinarritutako kulturan oratzen da aro modernoan. Beste modu batean esanda, nazio politikoaren lokarri efektuak hitz idatziaren lantegian ontzen dira bereziki, eta kultura idatziaren lantegi horretan, barne kohesioaren ehuna hizkuntza eta kultura jakin bat partekatuz lortzen da. Ondorioz, eta areago xehatuz, ñabar dezagun botere politikoaren efektuak gizarte egitate bihurtzeko unean eta gunean hizkuntzazko eta kulturazko egitatea dela politikagintzak eragiten duen emaria.
‎Berezkoa zuen estilo hura, Gerardorena baino akamedikoagoa, nolabait esatearren. Edo, beste modu batean esanda, ibai garbiaren ur garbia bezalakoa zen haren musika, akatsik gabekoa, nota bakoitza bere tokian eta denboran joa, interpretazio ezin gardenagoan. Esan nahi baita Ricardok, ibaiaren jabe zèn heinean, bere ubidetik eta bere ibilgutik zeramala ibaia, uraren goraldiak zein beheraldiak kontrolatzeko urtegi batzuk zituena, bere albate eta uhateekin, zeinak Ricardok ireki edo itxi egiten baitzituen, ur emanaren arabera, tentuz eta neurriz.
2011
‎Han urrun, ahuntz zuriaren gisako animalia dago, adar bakarra bekokian. Izan, ahuntza baino miragarriagoa edo, beste modu batean esateko, irrealagoa. Begitartean, urrunetik ere, halako malenkonia bat igartzen zaio gaztelurantz beha, oroimenaren edo gurariaren gaia dorre harresietako harrien artean balu bezala.
‎Politika mafien esku geratu zen. Beste modu batean esanda: politika desagertu zen.
‎–Euskal herri erakundeen hizkuntza politika oinarrizko kudeaketa pubilikoaren politiketatik at dago; hau da, gure bizitzeko moduarekin eta garapen orokorrarekin loturarik ez duen hizkuntza politika burutzen dute. Beste modu batera esanda: gizarte, ekonomia, azpiegitura, sare teknologikoak eta lurralde antolamendua aintzat hartzen ez dituen hizkuntza politika da gurea.
‎Beste modu batean esanda: diferente izatearen afera ez dezala zentzu ezkor eta gutxiesgarrian interpretatu herri minorizatuko eskola umeak.
2012
‎Geldialdi horren ondoren, hamar edo hamabi egunez etengabe jo genuen hegoalderantz, janaria aurrezteko ahalegin handiak eginez, urria baitzen ordurako, eta ez ginen lehorrera joan ur bila joateko premia genuenean izan ezik. Nire asmoa Ganbia edo Senegal 8 ibaiak aurkitzea zen, edo, beste modu batera esanda, Cabo Verde ingurura hurbiltzea, han itsasontzi europarren bat aurkitzeko itxaropenez. Baina, ez baldin banuen hori lortzen, ez nekien norantz joan, uharte horien bila ala beltzen artean hiltzera.
2013
‎Ihesi noala idatzi dut orrian, beste balizko bizitza berri bat eraiki beharra daukadala, hemengo honek ez duelako funtzionatzen. Idatzitako guztia ezabatu dut ondoren, ez ditudala hitz egokiak aukeratu iruditzen zait, beste modu batean esan nizukeela zer noan egitera. Baina hitz egokiak aukeratzea ez da beti erraza.
‎begiak ireki besterik ez dago? Beste modu batean esango dizut: Justizia gehiago eta Karitate gutxiago behar du Elizak.
‎Itzulerako bidaian, hala ere, negarrarekin batean kanporatu zitzaizkidan maitasunezko sentimendu gazi gozo horiei beste irudi batek hartzen zien gaina behin eta berriz, Maren ikusten bainuen eskuan arrosa gorria zuela negarrez, eta ordezkoa hura besarkatzen. Ondoko egunetan erabat aztoratuta ibili nintzen, bakarka hizketan atzematen nuen neure burua kaletik barrena nindoala, sekulako egitasmoak eta fantasiarik burugabeenak zirriborratzen nituen alaba neureganatu ahal izateko, eta eldarnio horiek muturreraino eraman nituenerako oso garbi ikusi nuen nirekin egoteagatik egin zuela emazteak bere buruaz beste edo, beste modu batera esanda, orain askoz ere nireagoa zela ordezkoarekin bizi zenean baino. Oso urte gogorrak izan ziren haiek, esan zuen, eta mahaira gerturatu zen berriro edalontzia betetzera.
‎begiak ireki besterik ez dago... Beste modu batean esango dizut: Justizia gehiago eta Karitate gutxiago behar du Elizak.
2014
‎zurekin euripean dantza egingo duen pertsona, ala ekaizpean zure ondoan ibiliko dena??. Beste modu batera esanda, momentu onetan ondo pasaraziko dizuna ala une txarretan bere babesa eskainiko dizuna. Dilema guztiak bezala faltsua, pertsona bat ez baita guztiz A edo guztiz B, bien arteko nahasketa baizik, proportzio diferenteetan gainera unearen arabera, eta guk, berriz, A eta B, biak nahi ditugu, momentu onetako eta txarretako laguna, zertarako balio dizu batean bale eta bestean kale egiten dizunak?
‎–La Révolution française n, est pas légitime parce qu, elle s, est accomplie; mais elle s, est accomplie parce qu, elle était légitime?? Atarramentua ikusi eta gero arte ez dago irizpiderik andre gizonen jokabide historikoak (eta zeintzuk ez dira, nolabait?) moralki epaitu ahal izateko; beste modu batera esanda, aldez aurretik ez dago jarduera publikoa kriterio moralekin juzgatzeko modurik. Renanentzat, pasarteotan zalantza gabe Hegelengan inspiratzen da?
‎hirugarren estatuak kargatzen du (ehuneko larogeita hamarra); pribilegiatuek kargu ohorezkoak eta diruemankorrak bakarrik okupatzen dituzte. Beste modu batean esan: pribilegiatuen kastak deus probetxuzkorik ez du egiten2234 Ondorioz:
2015
‎Ausarten ordua. Edo, beste modu batean esanda: ezer galtzekorik ez daukatenen ordua.
‎Euskal izate osoa ez baina euskaltasun horren zati bat da ezinbesteko amildegira doana; labur esanda, baserriari eta bizimodu tradizionalari loturiko jendeak, lekuak, ohiturak, bizilegeak doaz atzerabiderik ez daukan ilunpera. Euskal mundu osoaren zati txiki bat da gaur egun hori, baina bere baitan mundu oso bat eratzen zuena, zibilizazio modu bat esateko, eta, horrez gainera, berealdiko indar sinbolikoa duena gu guztion imajinarioan. Ez naiz honetaz ere luzatuko, beste nonbait ere jorratua baitut gaia, eta, bestalde, ez ondare hori ez ondotiko galera ez baitira inondik ere euskaldunen bereizgarri partikularrak, ezpada mendebalde industrializatu guztiaren ezaugarriak, kasik gizadi osoarenak dagoeneko, zorioneko globalizazioari esker.
‎Eta, bestetik, euskara hutsean zelako. Beste modu batean esanda: zenbat jende euskaldun dabil Interneten saltseatzen?
‎Beste modu batean esanda, aldatuz goaz etengabeko prozesuan. Mota askotako teknologiak ditugu, ez bakarrik zientzia fikziozko filmetan ikusten diren metalezko artefaktu zaharkitu horiek.
‎Lan honetan azaldu nahi dut joera biak gertatzen dabiltzala errealitatean, baina nazionalismoak ere pizten ari direla eta, gainera, aurreko joerekin bateragarri eginda. Beste modu batera esanda, lokalismo, partikularismo eta nazionalismoen zanpatzailetzat aurkezten diguten globalizazio aro (berri) honetan, lokalismoak, partikularismoak eta nazionalismoak protagonismo berria hartzen dabiltza; eta berpiztu egin dira, horrela, haiei eta unibertsalismoari buruzko eztabaida zaharrak: bakoitzaren arriskuak eta onurak berriro dira mintzagai.
‎Helburu horien bila eratzen den erdigune politikoak (intelligentsia delakoak) konpaktazioa bultzatzen du bere mezua helgarri egin nahi dion biztanlerian; era horretara, jende multzo sakabanatua zena bat izatearen kontzientzia duen talde bihur dadin. Beste modu batera esanaz, nazionalismoak nazio bat delako mezua helarazi nahi dio jendeari. Horrek guztiak esan gura du, jakina denez, nazioa nazionalismoak sortarazten duela, eta ez alderantziz, eta, hortaz, nazio ikuskera desberdinak egon daitezkeela esperientzia eta baldintzen arabera.
2016
‎Golko sumendiaren sabemita guztira, hamabi, alegia. Jalgio sumendikoa da, berriz, gutxien balio duena, ata puntu, edo, beste modu batez esanda, puntu bakarra. Neska mutiko jokalariek hauxe kantatzen dute jaurtiketa egin aurretxotik:
‎Eta alde horretatik badakigu zer (ez) daukagun, hau guztia baldin eta, jakina,, maisulan? hitzak eta kontzeptuak esanahirik badute garai postmoderno hauetan; izan ere, Juanjo Olasagarrek honetaz aritu ginenean gaztigatu zidan moduan,, maisulanak kanon bakarra eskatzen du, arau bakarra, edo beste modu batera esanda Modernitatea, edo Errenazimentua, arau bat. Baina orain artelana zer den arautzen duen araurik ez dago eta, beraz, ez dago maisulanik?.
‎Beste modu batean esanda,
‎horren intentsitatea neurtuko dugu. Beste modu batera esanda: zirkuituko sekzio batetik,
2017
‎Nazio identitatearen transmisioan erabakigarria honako auzi hau izango litzateke Fabregaten esanera: , estatuaren kultura hegemonikoak zein neurritaraino ordezkatzen duen modu sistematikoan haren mendean dagoen nazioaren kultura? 73 Edo beste modu batean esateko: mendean hartutako nazioaren asimilazio mailak izango du azken hitza hizkuntza eta kultura etniko minorizatuen berpizkundean.
‎Alderdi psikologikoa ukatu gabe ere, identitateek gizartean eta historian kokatuta dauden bizimodu kolektibo jakinetan daukate beren euskarria. Beste modu batera esanda, nazio identitateek, bestelako talde identitateen antzera, kategoria eta irudikapen kolektiboak hartzen dituzte barnean, baita ohitura eta praktika sozialak ere.
‎Orain arte bezala jarrai dezakezula benetan uste al duzu? Beste modu batera esateko, ezertxo ere egin gabe herriaren diruak jan, txantxuiloak egin eta zure soldata irabazteko ezer egin gabe aurrera aterako zarela uste al duzu?
‎Azaldu dizkizudan pasadizoak benetan gertatutakoak dira, eta haien aurreko gaua. Lacey sheriffak Pottsvillen pasa zuen gau bakarra?, ibai ondoko putetxean pasa zuen, eta bertan «langileen» aurrean Curly eta Moosekikoak eginak zituela eta horrelakoak esan zituen harro harro eginda. Beste modu batera esateko, ebidentzia eztabaidaezina da, Curly eta Moose hilda aurkitu baino aste bete lehenago gutxi gora behera, Ken Lacey Sheriffak Pottsvillen pasa zuen gau bakarrean, lehen aipatutako Moose eta Curlyren hiltzailea zela deklaratu zuela.
‎Edo laburrago esateko, Sam, nola ari da jendea esaten jendailarik ziztrinenari berari ere nazka emango lioketen gauzak egin dituzula eta bere goitikiak jaten dituen zakurra baino nazkagarriagoa zarela, egia ez bada? Edo beste modu batera esateko, zeuk egia diozula eta beste guztiak gezurti alu batzuk besterik ez direla esan nahi al duzu?
‎Nik uste de jure egin daitekeen gauza dela, baina de facto egin ez daitekeena. Beste modu batera esanda, paradoxa bat izango litzateke... egiteetan ezinezko litzatekeen zerbait egiteko eskubidea.
‎Nik nire orbita urrun batean bueltak ematen jarraitzen dudan bitartean. Edo beste modu batera esanda: irribarre deseroso hau ez jartzeko whiskia edaten dudan bitartean.
‎–Hori topiko hutsa da. Da modu bat esateko: –Unibertsitate publikoa bazara, zuk egiten duzunak ez du ezertarako balio, eta orduan nik egingo dut unibertsitate pribatua??.
2018
‎nola bereiz daitekeen jabetza berezi hori langilearengandik eta haren lanetik. Beste modu batean esanda, eztabaidako alde guztiek onartzen dute, modu tazituan, norbanakoek beren baitako jabetza dutela.
‎Gaur egun ezkontzaren bidez lortzen diren beste zerbitzu batzuk ere merkatuan kontratatu ahal izango lirateke, eta gorputzen eta zerbitzuen merkatu unibertsal batek ordezkatuko luke ezkontza. Kontratuaren logikaren arabera, sexu jabetza eskuratzeko kontratuek ezkontza ordeztuko lukete, edo, beste modu batean esanda, ezkontzak bide emango lioke prostituzio unibertsalari. Are:
‎«Subjektuaren» gaia funtsezkoa da politikan, eta politika feministan zehazki, subjektu juridikoak beti ekoizten direlako praktika baztertzaile jakin batzuen bidez, «bistatik» ezkutatzen direnak behin politikaren egitura juridikoa ezarri ondoren. Beste modu batera esateko, subjektuaren eraikuntza politikoa xede legitimatzaile eta baztertzaile jakin batzuekin egiten da, baina eragiketa politiko horiek oso ondo ezkutatuta eta naturalizatuta geratzen dira, analisi politikoak egitura juridikoak haien oinarriak balira bezala aurkezten dituelako. Botere juridikoak ezinbestean «ekoizten» du bere esanetan ordezkatu baizik egiten ez duen hori; beraz, politikak aintzat hartu behar du boterearen funtzio bikoitz hori:
‎Baina gizon homosexualak bere «heterosexualitatea» esajeratzen ei du (heterosexual plantak egiteko aukera ematen dion maskulinitatea esan nahi du?) «defentsa» gisa, bera ohartu barik, ezin duelako bere homosexualitatea onartu (ala agian analista ote da onartuko ez lukeena, berea balitz?). Beste modu batera esateko, gizon homosexualak bere burua zigortzen du ohartu barik, zikiratzearen ondorioak desiratuz eta haien beldur izanez aldi berean. Gizon homosexualak ez «daki» bere homosexualitatearen berririk, nahiz eta Ferenczik eta Rivierek, antza, bai.
‎Errealitate horren barne esentzia asmatua bada, barnealde hori bera ere diskurtso erabat publiko eta sozial baten menpe dago eta haren ondorioa da, gorputzaren gainazalaren politikaz egindako fantasiaren erregulazio publikoarena, genero mugen kontrolarena, zeinak, barrukoa eta kanpokoa bereiziz, subjektuaren «osotasuna» eraikitzen duen. Beste modu batez esanda: ekintzek eta keinuek, egituratutako eta gauzatutako desirek sortzen dute generoaren barne muin antolatzaile baten begitazioa, eta begitazio hori diskurtsoaren bidez zaintzen da sexualitatea erregulatzeko, betiere ugalketa xede duen heterosexualitatearen nahitaezko hesien barruan.
‎dela bortxaz eraikitako kategoria baten indarkeriazko ezarpena. Beste modu batez esateko: gorputz horien aurkako delitu sexualek beren «sexura» murrizten dituzte pertsona horiek, eta horrela kategoriaren beraren murriztasuna sendotzen eta inposatzen dute.
‎Homosexualitatearen ukazio heterosexualaren ondorioz malenkonia sortzen bada, eta malenkoniak gorputzeratzearen bidez funtzionatzen badu, orduan ukatutako maitasun homosexuala gordetzen da kontrako gisa definitua dagoen genero identitate bat landuz. Beste modu batera esateko, ukatutako homosexualitate maskulinoak maskulinotasun areagotu edo sendotuago bat dakar, zeinak femeninoa pentsaezinaren eta izendaezinaren esparruan mantentzen duen. Desira heterosexualaren onarpenak, ordea, hura jatorrizko objektutik bigarren objektu batera desplazatzea dakar, hain zuzen ere Freudek dolu normalaren ezaugarritzat jotzen duen libidoaren desatxikimendu eta berratxikimendua.
‎Esaten da plazera kokatzen dela zakilean, aluan eta bularretan, edo toki horietatik sortzen dela, baina deskribapen horiek egiten dira dagoeneko genero batekoa bezala eraiki edo naturalizatu den gorputz bati buruz. Beste modu batera esateko: gorputzaren parte batzuk plazeraren gune posible bihurtzen dira bat datozelako genero bakoitzerako definitu den gorputzaren ideal normatibo batekin.
‎«aurreko» horretaz egiten duen deskribapena beti egongo da «geroaren» zerbitzuan. Beste modu batez esateko, kontakizunak aldarrikatzen du modua daukala «aurrekoaren» berri izateko, baina hori, definizioz, (kontakizunaren izaera linguistikoagatik) bere eskueratik kanpo dago; gainera, «aurreko» horren deskribapena «geroaren» arabera egiten du, legearen bertsio leundu batez betez legearen hutsunea.
‎Errepresioaren objektua ez da bere itxurazko jomuga den desira, ezpada boterearen beraren konfigurazio anitzak, ugaritasun horrek berak kolokan jarriko bailuke lege juridiko edo zapaltzailearen ustezko unibertsaltasun eta beharrezkotasuna. Beste modu batera esanda, desira eta haren zapalkuntza egitura juridikoak sendotzeko abagunea dira; desira fabrikatu eta debekatzen da keinu erritual sinboliko batez, eta horrela eredu juridikoak bere boterea aplikatzen eta sendotzen du.
‎Sinbolikoak erreprimitzen dituen eta semiotikoak zeharka agertzen dituen oinarrizko irrikak orain ama irrikatzat jotzen dira, ez bakarrik amak dituen irrikak, baina baita ere umetxoak (sexu bateko edo bestekoak) amaren gorputzari dion mendekotasunari lotutako irrikak ere. Beste modu batera esateko, «amaren gorputzak» jarraitutasun erlazio bat adierazten du, eta ez desira subjektu edo objektu diskretu bat; areago, adierazten du jouissance hori, desiraren eta desirak dakarren subjektu/ objektu dikotomiaren aurrekoa dena. Sinbolikoa amaren arbuioan oinarritzen bada, semiotikoak, aldiz, amaren gorputza errepresentatzen/ berreskuratzen du hizkera poetikoan, eta hori erritmoaren, asonantziaren, doinuen, hots jokoen eta errepikapenen bidez. «Umetxoen lehen ekolaliak» eta «hizkera psikotikoaren glosalaliak» ere umearen eta amaren arteko jarraitutasun erlazioaren agerbide dira, intzestuaren tabuak umea eta ama inbididuatu aurreko irriken zelai heterogeneo horren zantzuak.
‎Alde batetik, Foucaultek argudiatzen du ez dagoela berezko «sexurik», hau da, diskurtsoaren eta boterearen arteko harreman konplexuek ekoitzia ez den sexurik, baina, bestetik, badirudi berezko «plazeren aniztasun» bat dagoela, inongo diskurtso/ botere trukeren ondorio ez dena. Beste modu batez esanda: Foucaultek aniztasun libidinal aurrediskurtsiboaren tropoa darabil, «legearen aurreko» sexualitate bat aurresuposatzen duena, areago:
‎Baina esan nahi bada homosexualitatea dela heterogeneotasun libidinal izendaezin baten lekua, apika galde genezake ez ote den hau benetan bere izena esan ezin duen, edo esatera ausartzen ez den amodio bat. Beste modu batez esanda: Foucaultek, bizitzan elkarrizketa bakarra eman zuenak homosexualitateaz eta bere lanean muzin egin zionak beti aitorpenari, Herculineren aitorpena aurkezten digu hemen asmo didaktiko lotsagabeaz.
‎Justaposizio disonante horrek eta bere transgresioak sortutako tentsio sexualak eratzen dute, hain zuzen, desira objektua. Beste modu batera esateko: lesbiana femmeen desira objektua (eta zalantza barik, ez dago bat bakarra) ez da ez testuingururik gabeko gorputz femenino bat ez identitate maskulino diskretu baina gainezarri bat, baizik eta joko erotikoan termino bietan sortzen den ezegonkortasuna.
‎Neure burua pertsona ontzat edukitzearen pribilegioa. Edo, beste modu batean esanda, ume masakratu biren inguruan hegaka dabilen putre zikin hutsa ez sentitzearen pribilegioa. SAKRIFIKATUTA
‎Ez baitu egiak irabaziko, irabaziko du istoriorik koherente, sinesgarri eta politena kontatzen duenak. Edo beste modu batean esanda: mitikoenak, epaimahaikideen kosmobisioarekin bat egiteko kapaza den hark.
‎Bere baitan iragana eta etorkizuna eraman arren, orainak ez du oraina baino ezagutzen. Beste modu batera esanda, bizitzak jarraitu egiten du. Nekez bada ere.
2019
‎Ez zuen azal probokatzaileari begira jarraitu nahi, baina ez zuen nahi, ezta ere, Maria Sara doktorearen aurrez aurre gelditu, doktoreak, une hartan, berarengan iltzatuko zituen bere begiak, errukirik gabe, azken eta behin betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek bezala. Baina doktoreak, inolako kolore berezirik gabeko ahots tonu berezkoaz, ahots tonu nahita neutroaz, ahoskatu zituen lau hitzak bezain sinpleaz, hau esan zuen, Liburu hau zurea da, isilune bat egin zuen, eta ondoko hau gaineratu zuen, zenbait silabatan indar gehitxoa jarriz oraingoan, Beste modu batez esan dezagun, liburu hori zure liburua da. Raimundo Silvak burua jaso zuen, nahasirik, Nirea, galdetu zuen, Bai, okerren zuzenketarik ez daraman Lisboako Setioaren Historiaren ale bakarra, ale horrek segitzen du esaten gurutzatuek ez zietela portugaldarrei lagundu nahi izan, Ez dut ulertzen, Ez ote da denbora irabazi nahi duzula nirekin nola hitz egin behar duzun asmatzeko, Barkatu, nire asmoa, Ez duzu zure burua zertan zuritu, ez duzu bizitza guztia azalpenak ematen pasatuko, nik benetan espero nuena zen galde zeniezadan zergatik ematen dizudan zuzendu gabeko ale bat, iruzurra bere hartan daukan alea, okerrean tematzen dena, gezurrean tinkoagotzen dena, zuk zeuk aukeratu gehien gustatzen zaizun esamoldea, Oraintxe galdetzen dizut, Beranduegi ibili zara, jada ez dut erantzuteko gogorik, baina irribarrez esan zuen, aho lerroko tentsioa nabarmentzen bazitzaion ere, Mesedez, ostera berriz gizonak, irribarrez bera ere, eta bere buruarekin harriturik gelditu zen, hortzak horrela erakustea halako egoera batean guztiz ezezaguna den emakume bati, segurutik nitaz trufatzen ari behar duen emakume bati.
2020
‎Mugimendu Feministak, bai teoria feminista zein praktika feminista, ekonomia, komunikabide eta eremu judizialaren arloetan jardutea lortu du. Beste modu batean esanda, gure jendartea egituratzen duten eremu guztietan, feminismotik teorizatzea eta proposamenak garatzen hastea lortu dugu pixkanaka. Hori da mugimenduak duen indargune nagusienetariko bat.
‎Gainera, gertakari batzuk aise kontatzekoak izaten dira eta entzun egiten dituzte, baina badaude ondo kontatu ahal izateko denbora pixka bat eskatzen dutenak ere eta, luzatzen hasten banaiz, berehala hasten zaizkit isekak eta bromak egiten edo maiseatzen. Enpagugarria naizela esaten didate, edo gauza okerragoak ere bai, eta besteren bizitzetatik elikatzen naizela aurpegiratzen didate, auzokoen larreetan bazkatzen naizela, ez dudala alegia neure bizitza propiorik edo, beste modu batean esateko, nirea hain hutsala izanik, besteen soberakinekin betetzen dudala, haien bizitzak nirea baino interesgarriagoak balira bezala.
‎Pare bat minutuko jardunaren buruan, bekokian izerdi tantak zituela bukatu omen zuen. Agirrezabalen hitz egiteko modua guztiz iluna omen zen, baina bazegoela iruditu zitzaion haren jardunean gauzak beste modu batera esateko ahalegin bat, eta pentsatu omen zuen gizon horrek fobia moduko bat izango ziola arrunkeriak esateari, fobia moduko bat kalakari, eta esateko ezer berezirik ez zuenean isilik geratuko zela. Eta halaxe egin omen zuen.
‎Txolarteetan lankideei ere kontatu izan dizkiet pasarte horiek, baina kexatu egiten zaizkit eta politika besterik ez dudala buruan esaten didate. (?) Enpagugarria naizela esaten didate, edo gauza okerragoak ere bai eta besteren bizitzetatik elikatzen naizela aurpegiratzen didate, auzokoen larreetan bazkatzen naizela, ez dudala alegia neure bizitza propiorik edo, beste modu batean esateko, nirea hain hutsala izanik, besteen soberakinekin betetzen dudala, euren bizitzak nirea baino interesgarriagoak balira bezala.
‎Beste modu batera esanda, pertsona batek beste pertsona bati egiten diona, humanitate guztiari egiten dio. Pertsona batek egiten ahal duen ekintzarik onena, denok egiten dugu; humanitate guztiaren ahalmenen adierazpidea da; baina berdin pertsona batek egiten ahal duen gauza okaztagarriena ere.
‎Telefonoa eskegi zuen esandakoa bere buruan errepasatuz eta hobeto pentsatu ez izanaz damututa. Azken finean, horixe zen esan nahi ziona baina agian gauzak argiago gera zitezen beste modu batean esan behar zituzkeen. Amorrua, amorru menderaezina sentitzen zuen, erraietatik atera eta gorputz osora hedatzen zitzaiona, min fisikoa eragiten ziona.
2021
‎Baudelaireren antza hartu du, edo Tip y Coll en esketxarena? Beste modu batera esanda, kontuz godaletarekin, Prontzio, atzamar txikia tente tente jartzen zaizu eta, Parisetik kilometro bakar bat hurbilago egon gabe, ez dakit nola hasi zaren hitz egiten Disneyren Ederra eta piztia musikaleko Lumière kandela almidoituaren moduan.
‎Beste modu batera esanda, bukatuko dugu kontra egotearen aldeko mania honekin?
‎47 Adibidez, Euskaltzaindiak ahoskerari buruzko Nazioarteko Biltzarra egiten badu, ahoskera batzordeko arduradunak egiten duen lehen hitzaldiaren titulua ez dadila izan" Ahoskera arautu eta i (ra) kas al daiteke?". Beste modu batera esanda, ez dadila ahoskaezina izan.
‎Euskal gatazkak bizkarrezurtu ditu karrera literario asko. Beste modu batera esanda, idazle askok sentitu dute ibilbide literarioaren momenturen batean gatazkaren inguruko ariketa literario serioak egiteko beharra.
‎Tratu txarrak ez du lekurik feminismoan. Beste modu batera esanda: bateraezinak dira tratu txarra eta feminismoa.
2022
‎Eta gizontasuna gizonak bere baitan sumatzen dituen emetasunaren ezaugarriak bestearengan proiektatzean datza, bere baitan daukan emetasunaren ukazioan baino ezin da eraiki gizontasuna. Beste modu batean esanda: denok gara emeak eta denok gorroto dugu, Mary Wollstonecraftek barne.
‎Iraultzaren eta maitasun librearen urteak. Edo beste modu batean esanda: gillotinaren eta laudanoaren urteak.
‎Urgentzia masokista bat da. Kanpoan denean (ez da sarri gertatzen, bistan da, horregatik bidaia honen urgentzia, Nikolaren aurrean zorroztasuna, giroa, detailea, egia eta abar harrotu bazituen ere), etxera deitu eta denak aurrera jarraitzen duela ikusteak, errutinaren indarraz bere hutsunea berehala betetzen dutela, edo, beste modu batean esanda, bera gabe ere familia bat izaten jarraitzen dutela konprobatzeak arindu egiten du, eta zeharo tristatu ere bai. Hilko balitz, haiek ez lirateke hilko.
2023
‎arlo pribatua eta publikoa. Edo, beste modu batean esateko, zaintza arlo pribatuan egiten dugun jarduera da, baina honen inguruko erabakiak politikoak dira oso, publikoak. Politikoa da hau nola izendatzen dugun eta nori kontatzen diogun.
‎Bere ustez, amets batek min egiten badizu, amets hori aldatu egin behar duzu. Beste modu batera esanda, norberaren izaerak eragin zuzena du bokazioan; ondorioz, lehenengo pausoa nolakoak garen jakitea da, eta onartzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia