Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2003
‎Liburukiari so egiten dionak, jakingo du" barrabas" gauzak hankaz gora ipintzen dituen zaletuari deritzola;" drogoso" endredo bila dabilenari esaten zaiola; etxearen kalte eta familiaren hondagarri ekintzak burutzen dituztenei" etxekalte" deritzela; gutxi garbitzen denari" koipesto" deritzola; pertsona altua eta ibiltzeko modu baldarrekoari" kankailu" esaten zaiola; kiroletan eta batez ere futbolean txarra denari" taket" deitzen zaiola; txikia denari" txatxar" deitzen zaiola; buru arina duenari" txotxin" deritzola; juiziorik ez duenari" gijabakoa" deritzola; tontoa izanda, bestela pentsatuta, asko dakiela uste duenari" tontoarroa" esaten zaiola......
2004
‎Baina gero, ilunbistarekin, kanpora atera eta eroarena egiten hasi ziren. Gereziak hartzeari ekin zioten, oso modu baldarrean, bi ale hartzeko adar osoak hautsiz eta horrela. Bistakoa zen pixka bat edanda zeudela.
2006
‎Neska koskorretatik ohitu zen mutil batekin ez bazen beste batekin egoten, hori zuen estatus naturala eta ezin zuen hori gabe bizi. Niri, berriz, ezin hobeto zetorkidan premia hura nire ordu kezkez beteak erosoago eramateko, ez zait modu baldar hori besterik bururatzen une hartan Nerinarengatik sentitzen nuena adierazteko. Batak bestearengandik espero zuena ematen genion elkarri.
2008
‎Bere begiak ez ziren nireekin egokitzen; batera eta bestera mugitzen zituen, gora eta behera; orain begirada bat zerura; orain beste bat, ezkutuka, O. Brienen gorpura. Denbora guztian irribarrez eta mihia ateratzen segitzen zuen, halako modu baldar eta susmagarrian non ume batek ere antzemango baitzuen azpikeriaren bat amarauntzen ari zela. Azkar erantzun nion, hala ere, bai bainekien non zegoen nire abantaila, eta halako elementu ergel batekin erraz gordeko nituela nire susmoak azkeneraino.
‎Atzeko aulki ilaretako batean sarturik, belauniko jartzen da. Aitaren egiten du, arinka eta trakets, ohituta ez dagoen baten modu baldarrean. Buru behe, aurpegia biltzen du bi eskuekin.
2010
‎" Asto lana, anaia." Bere ordenagailurantz makurtu naiz zer testurekin ari ote zen ikusteko, baina eskuak zabaldu ditu pantailaren aurrean eta galarazi egin dit. " Ez al da suspentsea sortzeko modu baldar samarra?", esan diot. " Lehenago finagoa ninduan, anaia, baina orain baldartu egin nauk."" Jakina, orain asto bat haiz." Berak baiezkoa egin du buruaz, animaliak bezala.
2013
‎Bat batean, estropezu egin eta lurrera erori zen pistatik kanpo. Modu baldar horretan erortzean, eskua nonbait jarri behar eta xanpaina hozten zegoen mahaitxo batean jarri zuen. Rasputin lurrera erori zen.
‎Hiru dama eta hiru gizonezkoak Rasputini begira geratu ziren, pentsatuz halako modu baldarrean xanpain botila lurrera bota ondoren, barkamena eskatuko ziela. Baina hori egin beharrean, Rasputin zutik geratu zen haiei begira, tinko, mugitu gabe, eta gertuen zuen dama dotore batengana inguratuz, musu eman zion ahoan.
‎Maldizio batekin bukatu zuen esaldia, egongelako paretan zintzilikatutako gurutzearen ardurarik gabe. Burutik pasa zitzaidan Jesusek besoetako bat askatu eta hitz egiteko modu baldar hura zentsuratuko zuela, atzamarra larderiaz luzatuz. Barregura eman zidan ideiak, eta aurpegia tapatu nuen disimulatzeko.
2014
‎Bi pertsonen arteko harreman estu bat hasteko ez dut inoiz modu baldarragorik ikusi.
2015
‎Zeren, Arrosa muturrez aurrera erori zenean, ni bera baino hamabi edo hamahiru zentimetro aurrerago bainindoan, eguzkiaren zirkunferentziari begira. Eta erori zenean, edo erortzen ari zela, estropezuka aurreratu ninduen, nahikoa modu baldar eta tragikoan egia esan behar bada, eta nik eskuin besoa luzatu nuen istantean, Arrosa nire eskuinetik baitzetorren, beti bezala bestalde, hori kortesiazko legerik oinarrizkoena da; istantean, esan dut, baina berandu, ezin izan bainion beherantz zetorren gorputz desorekatuari eutsi. Eta orduan, oraindik qué cojones hogeita lau gradu esaldiaren hondarra ahoan nuela, Arrosa ahuspez joan zen zorura, arin, apenas soinurik gabe, eta bizikletak aparkatzeko burdina zut mehe bat sartu zuen eskuin begitik, garbiro, sablerik zorrotzena bezala, eta garondotik irten zitzaion, garondo muinetik.
‎Udaberriaren hasieran izotza urtzen hasi da, mantso bada ere, eta mendebaldeko fiordoak biluzten ari dira, eguzkiaren noizbehinkako bisita bakoitzean jantzi geruza bat erantziko balute bezala. Aljerko Kaia ko masta nagusiko behatokitik so egin du Ali Abderramanek, eskaileretatik modu baldarrean gora eginda. Ezkerreko hanka betiko herren utzi zioten 1600 urtean, Tangerren espainiarrekin izandako borrokaldi batean; geroztik arrastaka egin behar izaten du aurrera berarekin.
2016
‎Autoa hartuko nuke presaka, eta bere etxerantz abiatuko nintzateke ziztu bizian. Bidea badakit, buruz gogoratzen ditut ia ia bere aginduak,, ezkerretara, sakatu orain, kontuz hemen?, gidarikide nuela joan ginenekoak eta, orduan bezala, bere etxe aurrean balazta kolpetik sakatu eta modu baldarrean geratuko nuke autoa eta irtengo nintzateke bere bila, nahiz eta ez dakidan zein solairutan bizi den eta, baldin arriskuan balego, nire besoetan aterako nuke, lo hartu zuen gau hartan bezala, baina ausardia gehiagorekin oraingoan, suhiltzaileek emakumeak ateratzen dituzten eran.
‎«Zeruko aingeru guztietan kaxkarrena, arruntena eta ziztrinena etor dadila orain neure aurrera, eta ekar dezala aingeru horrek gasolina ontzi bat gorotzez betea».—Eta orduan? —Gehiago ezertarako ez zegoen aingeru korrokoildu bat inguratu zen orduan gure Aita Gorenaren aurreraino; zahartua, hegal guztiz jauzi eta abailduei beren lekuan eusteko indarrik ere gabea eta bere oin ezkatatsuen gainean ozta ere zebilen; erabat nekatuta etorri zen, eskuetan ontzi ttarrotxo bat zekarrela.—Aizak, xaharra!! —agindu zion gure Aita Handiak aingeru gizaxo horri— ekarri duan gorotzaz gizontto honen gorputza igurtz ezak; goitik behera, ahal duan moduan baldar horrek, baina gorotzez oso osorik estali behar duk. Aguro! ”.
‎Gisa horretan janztea iseka egiteko modua zen; erdeinuz, aberatsen antzera janzten ziren baina oiloen modura egiten zuten oinez, horregatik lumen detaile hori. Esklaboen aburuz ugazaba zuriak pausaje traketsez ibiltzen ziren, eta dantzan ere halatsu, eta modu baldar haiek imitatzetik sortu omen zen cake walk delakoa. Denborarekin, beste askotan gertatu den bezala, jauntxoek bereganatu egin zuten dantza, eta modako bilakatu, aurrena Amerikako Estatu Batuetan, gero Parisen eta azkenik, kasurako, Bilbon.
2017
‎Hiru egun geroago, Fritha, lehen baino altuago, oraindik ere modu baldarrean jantzita, lotsati hurbildu zen itsasargira, elur antzarari bisita egiteko.
‎«Presa du. Hobe genuke...» orduan beste gizon bat ikusi nuen, gizon zahar samar bat modu baldarrean korrika, bastoi bati helduta, eta gerritik gora biluzik zegoen mutil bat, bere galtzei helduz korri egiten zuena.
‎–Zerbait erakargarria ere izango duela espero dut?, esan zuen berak orduan eta, ez dakizu zenbat?, erantzun nion nik eta jakinarazi nion eleberriko narratzailea obsesionaturik zebilela haren ibiltzeko moduarekin. . Narratzaileak nerabezaroko arrastoak ikusten ditu ibiltzeko modu baldar samar horretan?, esan nion eta, gizonezkook nerabeak ikusi nahi dituzue berrogei urteko emakumeengan?, bota zidan berak pitin bat haserre. Leihotik begiratu nuen eta mirariz bezala hutsik zegoen beheko plaza.
2018
‎Naomi hari begira geratu zen, urruntzen zen bitartean. Mutil argala zen, haren ibiltzeko moduak baldarra ematen zuen, eskuak poltsikoetan, oinak atoian eraman beharreko ontziak bezala arrastaka zeramatzala. Burua astindu, ileetatik ura uxatu nahian bezala, eta bere bideari berrekin zion.
‎Hizketa moduaren baldar eta zuzenak harritu ninduen, Aba Yakuek oso maitea baitzuen hitz jario bihurri eta, era berean, zirigarria. Garbi zegoen Erregeren gogoa bereganatu nahi zuela.
‎Eromena harrokeriaren aldaera bat dela pentsatzen duenak, arrazoi du niri dagokidanez. Zeren damu izan behar nuen nik, patuak mundu honetan maite nuen bakarra lapurtzen bazidan, eta hain modu baldarrean lapurtu ere. Patuaren kontra ezin da ezer egin, eta patukide izatea erabaki nuen.
2019
‎–Halako zerbait, baina oso modu baldarrean. Gorpu bat ondo kontserbatzeko, odol guztia drainatu behar izaten da, eta zirkulazio sistema formolez bete, baina Marcial Besaideren kasuan ez zen hala egin.
2020
‎Behealde horretan erabiltzen diren hitzak sartzen dira ahotik, milioika hitz. Atzealdetik ateratzen direnak, berriz, libramendua dira. Modu baldarrean esanda, hitz kaka.
2021
modurik baldarrenean?
‎Orduz geroztik pianoa lagun min izan nuen, pianoaren aurrean kalean baino ordu gehiago ematen nuen, eta nire amak horrela agintzen zidalako ez ezik, sarritan ere nire gogoa zen, pianoak eskaintzen zidan plazerra oso gutxitan aurkitzen bainuen kaleko lagunekin, jolasean zein solasean. Pianoaren aurrean ere nire amaren beroa ezin gertuago sumatzen nuen, berak zekien apurra irakasten saiatzen baitzen halabeharrez, gehienetan oso modu baldarrez. Geroxeago, nire pianoarekiko atxikimendua nolako estua eta etengabekoa zen erakutsita, nire gurasoek Donostiako egiazko piano irakasle bat kontratatu zuten astero Luzaroraino hiru bider etor zedin.
‎Berak Kant eta Platonengan interesaturiko ikasle multzo txintxoa irudikatu zuen, baina ikasgaira kondenaturiko kuadrilla erasokorra izaten zuen aurrean. Korridore luzeetan gona eskuinaldera modu baldarrez erorarazten zion ibileragatik burla egiten ziotela nabaritzeak hilduratzen zuen, baina, hala ere, hura baino zailagoa egiten zitzaion entzumen gabeziagatik ezkerraldeko eremu isilak eragiten zion elbarria; eskuinekoarekin bat egin ezin zuen itzalezko mundu bilakatzen zitzaion.
2022
‎Aurretik, azkar, modu baldarrean, Mattinen hankaren zauria garbitu zuten. Bala ateratzea ez zen lan erraza, eta, gainera, ez zuten behar adina denbora.
‎Carlosi begiratu eta ez nion ezer berezirik ikusi: alkandora praka barrutik sartuta, ilea orraztu antzean, zutik egoteko modu baldar hura.... Neure buruari begiratu gero eta ez zegoela ezer salagarririk iruditu zitzaidan.
‎Eskaileretan gora bere gelaraino modu baldarrean besarkaturik igo ginen. Maitale zaharren eszena horiek normalean patetikoak iruditu ohi zaizkidan arren, gureak bere edertasuna bazuela erabaki nuen orduan, eta hala pentsatzen dut orain ere.
2023
‎Halako loturek beren arraza edo kultura komunitateak salatzera behartzen dituzte koloreko feministak, baldin eta diskurtso feministan parte hartu nahi badute. Mendebaldarrek Afganistango edo Ghanako krimen jakin batzuei erreparatzen dietenean, erresistentzia modu baldarrak eratzen dituzte, eta, hala, Mendebaldean" erreforma moralaren" jomugatzat hartzen den guztia kultura adierazpenik zinezkoena bilakatzen da bat batean. Komunitate horietako feministak Mendebaldeko agente gisa sailkatzen dira, eta, hala, ohore krimenak edo EMGa gaitzesteko prest legokeen kultura oposizio natiboa deuseztatzen da," gainerakoak" Mendebaldearen aurka kokatuko balira bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia