Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 164

2008
‎eztabaida irmo, koherente eta bizikoa. Horrek egin zaituzte handi alderdi moduan eta eredugarri adiskide moduan». Burlatan izan zen Jose Blanco PSOEko antolamendu idazkaria eta bertaratutako ordezkari batzuek txistu egin zioten.
‎«Horrek egin zaituzte handiak alderdi moduan eta eredugarriak adiskide moduan»
‎«Zer xederi erantzuten dio Nafarroako Administrazio Publikoetako langileak euskaraz prestatzeko eskumenak eta eginkizunak bi unitatetan banatzeak? Banaketa horrek hobetzen al ditu lehen zegoen antolaketa modua eta zerbitzuen kalitatea?». Nafarroako Gobernuak ez dio oraindik galderari erantzun.
‎«Droga mendekotasunen fenomenoa normalizatzearen alde aurrera egin nahi dugu; gu ez gaude drogen kontra, kontsumo arduratsua zabaltzearen alde baizik». 70eko hamarkadan agertu zen droga mendekotasunen fenomenoa Euskal Herrian eta, harrezkero, asko aldatu dira kontsumitzeko moduak eta ohiturak. Askagintzak ere erralitate aldakor horretara moldatu behar izan duela jakinarazi du Iragik.
‎Gaztañetari sona, baina, ez dio eman itsasgizon edo militar modura egindako lanak, baizik eta garaiko ontzigintzari egin zizkion ekarpenak. Ontzigileen artean eragin itzela izan zuten hiru liburu idatzi zituen gerrarako itsasontziak eraikitzeko modu eta neurri berriak proposatuz. Bertan azaltzen zituen hainbat ideia ingelesek eta herbeheretarrek garatu zituzten.
‎Eta zer den hori? Oso zaila azaltzeko baina izugarria esperientzia moduan eta are gehiago hiriak, sorkuntza eta berrikuntza direnean, gure munduaren giza garapenerako palankak egun. Horrexegatik, egokia iruditu zait, laborategiko esperientzia moduan, aztertu eta zuenganatzea. Eta baten bat animatuko balitz, datorren urteko ediziora hona etortzeko, nik animatuko nuke, ezbairik gabe.
‎Europako Batasunaren alde gaude eta eskualdeen arteko elkarlana ezinbestekoa dela deritzogu; horrexegatik, hain zuzen ere, ez dugu independentzia aldarrikatzen, baizik eta autonomian sakontzea; erabateko autonomia. Europako erregio asko daude gure moduan eta gure artean elkarlana ezinbestekoa da; gu valoniarrekin elkarlanean aritzeko prest gaude ere. Flandrian, esaterako, ni ez nago prest armada propioa eratzeko; batetik, bakezalea naizelako eta, bestetik, ez garelako hasiko orain armada bat eratzen.
‎Ezin nuen jarraitu». Goizuetakoak jarraitu ezin zuenez, Titin III.ak eta Barriolak irabazi zuten torneoa, inork irabazi nahi ez duen moduan eta zaleek ikusi nahi ez duten moduan.
‎Euskal Herriko artzainek duten lan egiteko modua eta chiloetarrena oso ezberdina dela dio Maripanek. «Chiloen euskal Herrian ez bezala hedadura handiko lur sailetan egiten dugu lan».
‎Ostirala bitartean, Arabak omenaldia egingo dio bertako labore garrantzitsuenari, eta Patataren Nazioarteko Urtearekin bat eginda produktuari eskainitako astea antolatu dute Gasteizen. Herritarrek produktuaren kontzientzia hartzea dute helburu jardunaldiok, garapen bidean dauden herrialdeen elikagai moduan eta ikerketa zein garapena bultzatzeko asmoz.
‎Lopezen esanetan, erakusketan bildutakoak «bakerako museoa» osatu luke, «historiak ikasi beharreko zorigaiztoko adibide asko eman dizkigulako». Historian zehar armek izan duten ibilbidea laburbiltzen du bildumak Lopezen esanetan, «hasiera batean tresna moduan eta erasorako erabilita azkenik».
‎Bai. Baina euskara batua sortu zen modua eta garaia... Alegia, euskara bera hiltzorian zegoen, eta indar handia egin zen euskara batuaren alde, euskara bera bizi zedin.
‎Pierre: Pirinismoa ez da kirol bat; indarrak eta sasoiak adina garrantzia edo gehiago dute buruak eta mendira joateko moduak eta etikak. Erabiltzen den materialaz ere askotan hitz egiten da.
‎Eztabaida da nola kokatzen den sindikatu bakoitza enpresaburuen eta administrazioen aurrean. Estrategiak pankarta batean laurok jartzea edo ez baino garrantzi gehiago du, onartuta irudi modura eta kasu hauetan irudiaren indar hunkigarria hor dago zatiturik agertzea ez dela onena. Baina irudiagatik ezin duzu edozer onartu.
‎Lancet medikuntza aldizkariak eztabaida piztu du. Ikerketa hori aplikatuko den moduak eta horrek etikoki izan ditzakeen ondorioak aztertu ditu. John Howson HIV Allianceko buruaren ustez, tratamendua berehala hasita, gaixoen osasuna arriskuan jartzen da, ongizate publikoari gizabanakoaren onurei baino garrantzia gehiago emanez.
‎Azken urteetan orokorrean izan den giroa, kontsumitu, ase arte, aldatu egin zaigu bat batean. Bestetik, eguraldi euritsu, lainotsu eta hotzak eguneroko kanpoko ekintzak, moduak eta gure udazkeneko zikloa mugatu dizkigu.
2009
‎Horretarako bideak eta euskarriak aztertuko ditugu. Komunikatzeko modu eta estilo berritzaileak dituztenak gonbidatu ditugu: Gorka Julio eta Funky Project esaterako.
‎Haurdunaldian hainbat aldaketari egin behar izaten die aurre ama izango denak; egokitze prozesu hori, horregatik, oso aproposa da jesartzeko moduak eta soinketa ikasteko.
‎Izan ere, Frantziako etiketa itsatsia duela ailegatu bazaigu ere, Abdellatif Kechicheren hirugarren film hau ez da burgeskume paristarren ohiko tragedia existentziala. Estatu mugak zaharkituen gainetik, mediterranearra da erabat pelikula, gauzak kontatzeko modua eta narrazioaren erritmoa bera ere.
‎Horiek dira sarri gure musika tresnak: arrazoiak, sentipenek eta emozioek hainbat erritmo, modu eta agerpen dituzte. Eta orkestran tresnek melodia diferentea jotzen dute, baina denak dira beharrezkoak musika osoa sortzeko.
‎Dokumentalaren munduaren inguruko gogoetarako tarte txiki bat ireki asmo dute antolatzaileek. Besteak beste, dokumentalak egiteko orduan sortzaileek dituzten inspirazio iturriak, lanon betebeharra, lan egiteko moduak eta ikusleei erakusteko bideak azalduko dituzte, mahai inguruen bidez.
‎Universitat Rovira i Virgili eta Bartzelonako Unibertsitateetako (Pa, sos Catalans) ikerlari talde batek,, egunerokotasunez 2 jantzitako emaitza ezagutarazi digula, hots, sukaldean janariak prestatzeko moduen eta elikagaietan egon daitezkeen kutsatzaileen artean badagoela erlazio edo korrespondentzia, norbaitek zientifikoago eskatzen badigu. Jangaiek ohi dituzten kutsatzaileetako batzuen (beruna, merkurioa, artsenikoa, kadmioa, poliklorobifeniloak edo bifenilo polikloratuak, esate baterako) kopuru edo mailetan produktuak prestatzeko metodoek duten eragina intuizio hutseko kontua bazen ere, aurrerantzean orain begi bistakoa izango omen da.
‎Gure sentiberatasuna eta gustuak iturri horretatik abiatzen dira, eta, hortaz, munduko beste puntan jaio izan bagina, beste modu batekoak izango ginateke. Bide bat hartzea erabakitzen duzunean bide horrek egiturak egin samarrak izaten ditu, eta horietatik egin behar duzu bidea, sentitzeko moduaren eta estiloaren arabera. Azkenean, hori izaten da bakoitzaren emaitza.
‎Mezuen edukiak ez ezik, moduak eta keinuak ere ez ziren halabeharrezkoak izan. Espainiako egungo errege erreginen koadroak ezker eskuin zituztela, eta Europako, Espainiako eta Nafarroako banderak zein ikurrina atzean zituztela, bi gobernuburuek agerraldia eman zuten areto dotorean.
‎Are gehiago, Ahaldun Nagusiaren kargua hartu baino egun gutxi lehenago publikoki aitortu zuen gipuzkoar guztien ordezkari izateko zuen borondatea. Hitz ustelak denak, bi urte luze hauetan erakutsi duen moduan eta Zestoan argi eta garbi geratu zen bezala, Batzar Nagusietako lehendakariaren atzetik nola irten zen ikusi ondoren.
‎Alegia, ez mugatzea soilik gertatzen denaren berri ematera. Hori horrela izanik ere, askotan, zergatiak eta errealitatea ezagutzeko klabeak ematen dituzte hedabideek, baina ematen dituzten moduan eta nahi duten bezala. Desinformazioa ematen da.
‎Batzarraren aurretik asko hitz egin zen deialdia egiteko moduaz eta antolakuntzaz. Eusko Jaurlaritzatik bilera, emankorra eta mesfidantzarik gabea?
‎Eleberriari zukua atera zion, gainera, Dalton Trumbok gidoia idazterakoan. Eta zuzendariak gidoi oso txukun bat esku artean izateaz gain, asmatu egin zuen istorioa kontatzeko moduan eta gainontzeko aukeretan. Aktore protagonistak, esaterako, 70eko hamarkadan modan zeuden Steve McQueen (Bullit) eta Dustin Hoffman (The Graduate) dira.
‎Kromosometatik abiatuz, aukerak ez dira XY eta XXn agortzen, XXY edo intersexuak diren pertsonak ere badaude. Hormonak ere ez dira modu eta kopuru berean banatzen emakume guztiengan edo gizon guztiengan, testosterona eta estrogenoak ohiko neurrietatik kanpo dituzten pertsonen kasuak ugariak dira; ile asko duten emakumeak, ahots grabea dutenak, ia ilerik ez duten gizonak, indar fisiko gutxikoak eta eta abar. Sexuen arteko aniztasuna eta nahasketa ohikoak direnean, ez dakit zergatik itsutzen garen modu horretan norbait, Caster Semenya kasu, ez bada zehatz meatz eredu batera egokitzen.
‎Nortzuk izan dira krisialdi ekonomikora ekarri gaituztenak? Nork lapurtzen dio euskal herritarrari dirua eta bizitza modu eta momentu guztietan. Banketxeek.
‎Iraupena. Janari izoztu batek iraun dezakeen denbora oso aldakorra da, jakiaren hasierako freskotasunaren, kalitatearen, hura manipulatzeko erabilitako moduaren eta abarren arabera. Oro har, 3 hilabete iraun dezakete.
‎Bertsolari modura, gai jartzaile modura eta hezkuntza arautuko irakasle modura landu du bertsoa. Zarauzko bertso eskolan hasi zen, eta, egun, Birgara Barren herrikoan dabil.
‎Beste karta jokoen antzera, partida ondoen jokatzen duenak irabazten du pokerrean. Jokatzeko zenbait modu eta aldaera ditu, eta guztietan erabiliena Texas Holden No Limit izenekoa da. Jokalari bakoitza fitxa kopuru batekin hasten da jokatzen dirua ordezkatzen dute fitxek, eta bi karta jasotzen ditu.
‎2 Kalean askatasun osoz bizi nahi dugu, ez arrisku eremu gisa. Askatasun osoz harreman eremu sozial zabal moduan eta gure harreman orotan gure gorputzaren jabe izanik.
‎Erlijio sinesmenak ulertzeko bi moduez dihardu. Haren ustez, sinesmenak uste modura eta sinesmenak nahi edo itxaropen gisa jartzen dira parez pare; bikoiztasun horren erabilpen tranpatiak salatzen ditu Arrietak. Eta, Egunen gurpilean sailean, artearen, teknozientziaren, literaturaren, soziolinguistikaren eta globalizazioaren inguruko berriak jasotzen dira, ohi bezala.
2010
‎Mundu guztiarengana heltzeko, itxura hibridoak dituzten politikariak, herritar gehienengana helduko diren hitz egiteko modu eta adibideak erabiliko dituztenak (futbolari loturikoak, sarri askotan) edota modu neutroan hitz egingo dutenak aukeratzen dira. Politika egiteko modu kosmopolita honek hartu duen indarraren erakusle ona da, nire ustez, Trinidad Jimenez-en azentu andaluzaren inguruan uda honetan sortu den eztabaida:
‎Gure maitasun eta gorroto politikoak bideratzeko, hainbat trikimailu erabiltzen dituzte aholkulari politiko, politologo, soziologo eta marketin politikoaren adituek. Goi mailako politikan (udal txikietako politika beste gauza bat da), mezuak eta hauek emateko moduak eta momentuak asko pentsatzen dira, estrategia edota helburu zehatzen arabera, eta kolore, argazki, jantzi edo dekoratu erakargarriak erabiltzen dira, politikariak itxura onarekin plazaratzeko. Izan ere, politika komunikabideei begira egiten da, gaur egun.
‎Hain zuzen ere, txapelketan elkarrekin aritzeko batu dira Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith abesbatzak. Oso interesgarria da lan hori; nork bere egiteko moduak eta izaera dituzten bi abesbatzak proiektu bera prestatzeko elkarrekin lan egitea berezia da, jaialdia antolatzen duen Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakari Ana Arretxeren hitzetan.
‎16 minutuan, jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen Toulon, Jocelino Suta bigarren lerroak oso plakaketa itsusia egin baitzion Martin baionarrari. Bi jokalariak kalera joan ziren, Martin ez baitzen partida jarraitzeko moduan eta Sutak merezitako txartel gorria ikusi baitzuen.
‎Lana objektiboki egin zuela adierazi arren, argi dago ez zuela batere begiko Opus Dei. Primeran, baina horrek ez du justifikatzen haien jokabidea agertzeko erabiltzen duen modua eta gaia.
‎Gipuzkoan fedea oso modu ezberdinean bizi da, eta horretan zure jarrerak, iritziak eta helburuek lekurik ez dute. Gainera, ziur gaude zugatik apustua egin dutenek ez dutela erabakia hartu Jaungoikoaren argitasunagatik; aitzitik, arrazoi politikoek, zuen Eliza sentitu eta bizitzeko moduak eta botereak erabakian eragin handia izan dutela uste dugu.
‎Ezezaguna, ezberdina, urruna dena txundigarria iruditu ohi zaigu sarritan. Hala, mundua ikusi, ulertu eta bertan egoteko bestelako moduak eta pentsamoldeak aurkituko ditugulakoan, kultura arrotzak, primitiboak, erakargarri zaizkigu. Gure antipodetako herrialdea den Australia, lurralde erraldoia eta ezezaguna, zentzu horretan ulertzen dugu hein handi batean.
2011
‎Agerikoa da, esaterako, XX. mendeko lehen erdiko poeten eragina, hots, euskal poesia modernoaren aitzindariena? hitza lotu eta ontzeko moduan eta baita zenbait irudietan ere; esate baterako, mendiarena, Lizardi zein Lauaxetan behintzat present dena. Izan ere, hizkuntza lantzeko halako joera estetizista du, gaur egun ia aurkitu ezinezkoa dena, eta nafarreraren zirrikitu oro miatzen dituena.
‎Ikaskideek eginiko jazarpena eskolako hormak gainditu eta Internetera jauzi egiten ari dela ikusita, sare sozialetan gertatzen diren bullying kasuei aurre egiteko beste tresna bat eskainiko du gaurtik aurrera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Jazarpen mota horri buruzko informazioa, jazarpenaren probak lortzeko moduak eta jokabide egokien berri ematen dute gida horretan, besteak beste.Europan sare sozialen edota sakelako telefonoaren bidez jazarpena jasaten duten 16 urtetik beherakoen kopurua %5 dela gogorarazi du Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak, eta teknologia berriak garatu ahala jazarpen motak aldatzen ari direla. «Gure adingabeen %70 gizarte sareetara ohituta daude; horien erabilera positiboa da, baina ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik».Sare sozialen eta eskuko telefonoaren bidez jasotako jazarpenari aurre egiteko izan beharreko jokabidea zehazten du gidak.
‎Ez zuten inor engainatu. Ez dute futbola ulertzeko beste modurik eta ulertzen duten modu bakar horretan jokatu zuten, partida ikusi zuten guztien gozamenerako. Futbolaren mesederako.
‎Horietan AEK k duen irakasle taldeen lana ere goraipatu nahi dugu. Ahalegin handiz ari dira urteotan herritarrei euskararen ikaskuntzan laguntzen, maila, modu eta ordutegi desberdinetan. Herrian bertan edota autoa hartuta hainbat herritara azaltzearren.
‎Zure klasera joaten hasi nintzenean, euskara eta euskal kulturari buruzko ia ezer ez nekien. Jakin minez nindoan, baina mesfidati samar, ikasiko nuena ez nekielako; aurkakoa gertatu zitzaidan, larunbat bakoitza festa bat modukoa eta eskolako aste baten ondorengo saririk onena zen niretzat.
‎Herritarren erantzunkizunarekin harremana duten berriak ere gehiago landu lituzkete, Uriaren aburuz.Clara Navio APIA Ingurumen Kazetarien Elkarteko presidenteak, Pilar Caracaca Bioaniztasun Fundazioko koordinatzaileak eta Venus Jennings Parisko Unescoko ordezkariak ere parte hartu dute aurkezpenetan. Denek nabarmendu dute garapen iraunkorrak pentsatzeko modu eta balio sistema berriak exijitzen dituela. Eztabaida horri heltzen dio argitaratutako gidak.Mundu iraunkor bat posible dela da gidaren azken ideia.
‎Datozen hauteskundeetarako EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak egindako aliantza proposamena «ez da errealista, ez zintzoa», Joseba Egibar EAJko GBBko presidentearen ustez. Eskaintza hori egin den modua eta proposamenaren helburua bera kritikatu ditu EAJko buruak: «Egiazko proposamenak» ez direla komunikabideen bidez egiten esan du, eta «EAk, Alternatibak eta Sortu legeztatu zain dagoen ezker abertzaleak egindako antzezpen huts bat» dela salatu.Agiri baten bidez erantzun dio Egibarrek hiru alderdi horiek azaroko hauteskundeei begira egindako proposamenari.
‎Ez da zerrenda osatu duen aurreneko mendizalea, eta ez da azkena izango. Baina Imanol Galarragak (Errenteria, 1951) bukatu berri duen erronka bada mendia ulertzeko eta bizitzeko modu eta garai baten lekuko. Hasi eta berehala Pirinioetara eta Alpeetara jauzi egiteko joera dagoen garaiotan, gertuko mendiei begiratu eta haiek igota herri bat ezagutzeko asmoan osatu baitu bidea Galarragak azken 16 urteetan.
‎elkartasunaren sareak, alde askotako krisi multiplo honi alternatibak eskainiz. Instituzioetatik, lantegietatik eta kaletik politika neoliberalei aurre egiteaz gain, alternatibak landu, sektoreka baina baita globalagoak, ekonomia modu eta jendarte modu berriak garatuz: lanaren banaketa, errentaren banaketa, kontsumo jokabideen aldaketa progresiboa, sare ekonomiko jendartekoak eta sistema kooperatibo berrituak.
2012
‎hots, funtsean, ETAk hil, bahitu eta lesionatutakoak; Estatuak hil, bahitu eta lesionatutakoak. Horiek izan behar dira, gure gizartearen aurrean aurrez aurre begiratzeko moduan eta zalantza barik jakiteko moduan argitu behar direnak. MODUA.
‎Artistak berak azaldu duenez, ez da inoiz guztiz gustura geratzen sortutako lanekin, baina erakusketaren emaitzarekin eta Javier Baldak egindako lanarekin oso pozik dago: «Ni ez naiz inoiz geratzen guztiz pozik nire lanarekin, beti daudelako hobetu daitezkeen gauzak, baina oso pozik nago erakusten ari naizenarekin, erakusteko moduarekin eta antolatzeko moduarekin, eta hori Javier Baldaren lana izan da», azaldu du. Egurrezko eta metalezko eskulturak dira ikus daitezkeen gehienak, nahiz eta igeltsuzko eta marmolezko zenbait ere badagoen.
‎15 errebote denera. Modu eta toki guztietatik saskiratu zuen Jamesek, jokaldi asko trantsizio azkarrak bukatuz, liga osoan ez baitago Jamesen indarrari aurre egingo dion jokalaririk. Bostonen Rajon Rondo bakarrik izan zen Jamesen arrastoa jarraitzeko gai, 19 puntu sartuta, baina bigarrenean estu lotu zuen Mario Chalmersek, eta bi puntu bakarrik lortu.
‎Garai hartan Euskal Herri independente, sozialista eta euskalduna amesten nuen; eleaniztuna behar zuen Euskal Herri euskalduna, alegia. Politikaren jardunean aritu naizen urte hauetan euskara izan da nire hizkuntza aldarrikapenak plazaratzeko, bai zinegotzi moduan eta baita legebiltzarkide moduan ere. Eta hasieran uste nuen, buruan nituen beste aldarrikapenak gauzatu ahala, euskal hiztunen eskubideen errespetua ere lortuko genuela.
‎Hasierako ideia horren kumea da BarraBarra sarrerak saltzeko aplikazioa? Euskal Herriko Bertsozale elkarteak eskatuta egin genuen plataforma, ez zutelako Internetez sarrerak saltzeko modurik eta ilara handiak sortzen zitzaizkielako ekitaldien aurretik. Plataforman norberak jartzen du ekitaldia, sarreren salneurria eta kopurua, enter sakatu, eta, prest, sarrerak saltzen has daiteke.
‎Markok, berriz, Bizkaiko eskalada eskoletan lan egin du gehien, Baltzolan eta Mugarran, esaterako. Biek esperientzia handia dute ekipatzen, eta hasi zirenetik gaur egun arte, asko aldatu dute ekipatzeko modua eta filosofia. «Orain dela urte asko, erabili ohi nituen helduleku artifizialak; gaur egun, ez.
2013
‎Jolasa ez da bakarrik atsegin edo atseden hartzeko edozein jarduera. Besteekin eta gurekin harremanetan jartzeko bidea, gaitasun berriak ikasteko modua, elkarlanean aritzeko modu berria, fantasia martxan jartzeko modua, laguntza eskaintzeko eta emateko bidea, eguneroko errealitate eta arazoetatik ihes egiteko bide laburra, frustrazio tolerantzia lantzeko entrenamendua eta laguntza, emozio ezkorretatik alde egiteko modua eta emozio baikorren iturria eta abar ere bada. Ez da gutxi, ez.
‎Bilduk Aldundian agintzeko dituen modu eta erak, euren artean, behintzat ezker abertzalean, ez dira aldarrikatzen duten bezain «berriak». Ezagutu dugu hainbat udaletan, gobernuan edo oposizioan, lan egiteko duten estilo berezia.
‎Inprobisatu egin omen du azalpena, baina gutxi gorabehera hori da esan nahi duena. «Kanpoan beti dago espektatiba bat eta zaila da eskari horri zuk nahi duzun modu eta nahi duzun neurrian erantzun ahal izatea. Atxagak lortzen du.
2014
‎General Levy kantariak azaldu du plazer handia dela berarentzat Revolutionary Brothersekin lan egitea. «Ondo ezagutzen dut lan egiteko duten modua eta oso gustukoak ditut beren lanaren sustraiak». IndaGlory estudioetan Grabazioa Donostiako Gros auzoko IndaGlory Studios estudioetan egin da osorik, eta binilozko diskoaren 500 kopia argitaratu dituzte Europa osoan zabaltzeko.
‎Berezia beti euskotar sentitzeko eta euskotar agertzeko moduan: gutxik izan dute 68ko Paris erreboltari hartako gauche divine alditik zekarren foulard hura Bilboko urdin koloreko txapelarekin uztartzeko modu eta jakinduria. Txapela bere tokian beti, Bilboko gizon dotoreen antzera.
‎Guardiolazalea naiz oso. Izugarri gustatzen zaizkit haren lan egiteko modua eta pentsaera. Eta, noski, Kilian Jornet.
‎Kaleratutako langileak azaldu du bilera horretan bere bertsioa eman zuela. Batzartutakoek ebatzi zuten umeak ez zuela ulertu mezua begiraleak nahi zuen moduan eta gurasoei kontatzean egoera korapilatu zela. Langilea hilaren 21ean hastekoa zen uztaileko udalekuen hirugarren txandan.
‎Otsail arte, hilero bildu ziren ardatz horiek oinarri hartuta, baina orduan hasi ziren liskarrak. Gaiak proposatzeko moduan eta metodologian desadostasunak izan zituzten, eta eten egin zituzten elkarrizketak. Udaberrian zeharo gaiztotu zen harremana, eta elkarri mokoka aritu ziren.
‎Heziketa ikasketa prozesuan, ordea, jolasa da oinarri, pertsonaren osotasunezko garapena hobetzen baitu. Zalantzarik gabe, kirola praktikatzea onuragarria eta osasuntsua izan daiteke, baina, horretarako, moduak eta uneak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Aurre kirol eta kirol jolasekin ezagupen tekniko taktikoak transmititzen saiatzen gara, sormena, iniziatiba eta bizipen propioak mugatuz.
2015
‎Euskarari lekua egin behar zaio, eta euskarak leku egin behar dio besteari, bai diskurtsoan eta bai praktikan.Apustu gogor bat egiteko sinesmen falta sumatzen duzu abertzaletasunean. Ez dut horrelakorik ikusten. Eta beste eremu batzuetan are gutxiago.Euskararen auzia feminismoarena antzekoa da oso, bai subalternitatea bizitzeko moduan eta baita buru jabetza bideak planteatzerakoan. Feminismoa pertsonen arteko berdintasunaren aldeko borroka denez, lortu duen lekua lortu du aldarri politiko bihurtu, bere burua modu autonomoan antolatu, kalea hartu eta plaza publikoan kokatu delako.
‎Aldaketa egiteko baldintza nahi izatea da, eta ez daki alderdi tradizionalek benetan nahi duten. Uste du emakumeak goi zuzendaritzetan sartzen badira gauzak aldatuko liratekeela, «labur esanda, emakumeek bizitzeko beste modu eta behar bat dutelako momentu honetan. Eta ez badira behintzat moduetan gizontzen, aldaketa dakarte berekin batera».
‎Zigor kodera beste erremediorik ez dagoenean jo litzatekeela azaldu du.Antzeko ikuspuntua du Arantza Quecedo psikologoak. Belarrondokoak emateko modua eta maiztasuna kontuan hartu behar direlakoan dago. «Ez da ume bat hezteko modurik aproposena, ados, baina, lantzean behin gertatuz gero, ez da nahastu behar tratu txarrekin».
2016
‎Etorkizunaz ere mintzo da, halere. «Agian kulturako eragile modura eta arte plastikoen dinamizatzaile gisa gizartean dugun lekua birplanteatu genuke. Aztertu behar genuke belaunaldi berriek zer espero duten, eta zer esperantza duten.
‎Jazza gutxiengo batentzat izango da eta egoera horrekin elkar biziko gara.Jazz zirkuitua nolakoa da Euskal Herrian. Beti kexatzen gara, eta egia da, gauzak egon zitezkeela hobeto, baina beste zenbait lekurekin alderatuz, nahiko zirkuitu txukuna daukagu.Oso desberdinak dira Mikel interpretea eta Mikel konpositorea. Ez, ez dut uste. Kantuak idazteko dudan modua eta haiek jotzekoa antzekoak direla uste dut; onerako zein txarrerako estilo pertsonal zehatz samar bat daukadala uste dut.Estilo hori definitzea zaila izango zaizu... Bada egia esan bai, baina uste dut ezinbestean dituela erreferente yankiak, beti izan ditugu belarriak haiengan eta, baina badugu hemengo zerbait ere, ezta. Yanki horien artean zein izen nabarmenduko zenituzke gaur egun. Oraintxe h... Kenny Garret eta David Binney estatubatuarrak, eta bestea ingelesa da, baina New Yorken aritzen da batez ere, aurrekoak baino gazteagoa:
‎Haren aburuz, dokumentala ez da lehendakariaren lan historiografiko bat: «Egia da Gernikako bonbardaketak Agirre guztiz markatu zuela bai pertsona moduan eta bai politikari moduan, baina dokumental pluralago bat egin nahi izan dut. Gaur egungo gizon eta emakumeen erretratu bat egin dut, herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin».PAPEREZKO AHOTSAK Eresoinka, Saratik Parisera Igandea, 23:30ean.
2017
‎Urduri jartzen ziren. Egun batean, amari deitu nion esanez bueltan nengoela, eta entzun nion ahotsarengatik nabaritu nuen pentsatu zuela istripua izan nuela.Entrenatzeko modua eta ibilbidea aldatu duzu ezbeharra izan zenuenetik. Ibilbideak ez ditut aldatu, eta denbora ere ez. Baina saiatzen naiz istripua izan nuen lekutik ahalik eta gutxiena pasatzen.
‎Kopa irabazten ez badu, titulurik gabe agurtuko du denboraldia, eta hori atzerapausoa da haientzat. Dudarik ez dago talde hobea dela Bartzelona, baina, Alavesen jokatzeko modua eta sasoia ikusita, ez dakit zer gertatuko den. Luis Enriqueren taldeak zerbaitetan huts egiten badu, baliatu egingo dute gasteiztarrek.
‎Igandetan eta jaiegunetan Aralarrera joaten nintzen; aste barruan, berriz, Tolosa inguruan ibiltzen nintzen, batzuetan Uzturrera, besteetan Herniora... Ahal nuen moduan eta ahal nuen denborarekin. Ez genuen informazio handirik, ezta planifikaziorik ere.R.L.:
2018
‎Nahiko itzalpean bizi ere; ikusezina baita sarri askotan haren lana.Juan Garzia Garmendiaren hitzetan (Legazpi, Gipuzkoa, 1955), «traizionatzeko modu asko daude, literaltasun itsutik hasita, eta ez dira itzultzaileak, esaeraren kontra, traidore bakarrak edo zitalenak». Hamaika literatur lan ekarri ditu euskarara Garziak. Borgesen Ipuin hautatuak ekin hasi eta William Shakespeareren Sonetoak arte, besteak beste?, eta, edozein modu eta moldetan, gauza bat argi dauka: itzulpen oro dago ezintasunera kondenatuta.
‎Baina bestelako gaiak ere izan zituzten hizpide bilkuran; besteak beste, aurrekontuen eta elkartearen egitasmoen inguruan jardun zuten.Ezohiko batzar bereziaBatzar nagusia egin aurretik, ezohiko batzar berezia ere egin zuten Bilboko Azkuna zentroan bildutako elkartekideek. Bazkide gazteen parte hartzea errazteko moduak eta horretarako elkartearen estatutuetan egin beharreko aldaketak izan zituzten eztabaidagai, besteak beste.
2019
‎Atxilotutako gazteen eskubideen urraketa «gazte guztien eta euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoen urraketa» dela adierazi dute, eta, horregatik, «kaleak hartzeko» deia egin dute.AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi die atxilotutakoei, eta erantsi du «EAJren polizia politikoak» neurri desberdinak erabiltzen dituela «komeni zaionaren arabera», eta oraingo polizia operazioa alderatu dute Amurrion familia abertzale baten etxebizitzaren kontra tiro egin zuen polizia ohiaren kasuarekin. «Badakite nor tratatu lagun moduan eta nor etsai gisa», esan dute.
2020
‎Hori denok dugu argi. Horietan agertzeko modurik eta indarrik ez duena, ez da; agertzen dena, berriz, bada. Eta behin eta berriz agertzen dena, ez da edonor.
‎Hiru ume zoragarriren ama naiz eta amatasun askatzaile bat bizi dudala esango nuke. Niretzako, askatzaile hitzak kontestu honetan nire modura esan nahi du, nire modura eta inongo epai motarik jaso gabe. Eta barne epaiez ari naiz bereziki.
‎ETB euskal kultura eta euskara sustatzeko sortu zen. Baina agerikoa izan da zenbaitetan TVEk eta ETBk Espainiako kate pribatuen telebista egiteko modua eta haien formatu berdintsuak erabili dituztela, ikusleak erakartzeko asmotan.
‎Aurreneko aukeran, alarma egoera bertan behera geratzen dela aurreikusiz, taldeak maiatzaren 15ean betiko moduan eta debekurik gabe entrenatzeko moduan izango direla hartzen da kontuan, eta, horrenbestez, liga klubek onartutako egunean hasiko litzateke, ekainaren 14an; baliteke Castro Urdialesen (Espainia) izatea, bi mailetako ontziak lehian elkarrekin direla, bi luzetara [iaz egin zuten formatu horretan aurreneko aldiz, leku berean]. Hori horrela izanik, arraunlariek hilabeteko tartea izango lukete ohiko moduan entrenatu ahal izateko, klubek horrela onartu baitzuten.
‎«Guk aspalditik begiratzen genituen hainbat meme webgune. Kontsumitzeko modua eta memeak aldatu diren arren, gaurko ezaugarrietara moldatu dira», eta, ildo horretatik, erantsi dute etorkizunean ere moldatuko direla. Arazoak sumatu dituzte originaltasunari eusteko, baina, aldi berean, gaur egun esaldi eta irudi oro «memegarriak» direla adierazi dute.
‎«Uste dut biok geratu ginela gustura bata bestearen lanarekiko, eta horregatik errepikatu dugu». Zuzendariaren lan egiteko modua eta haren «eskarmentua» nabarmen du ditu aktoreak: «Oso argi dauka zer kontatu nahi duen eta nola».
‎Hori, eta bere birtuosismoa zein originaltasuna goraipatu izan dizkiote adituek, Bill Evans eta Thelonious Monkekin batera, jazz modernoan eragin handiena izan duen pianistatzat hartzeraino. Bere jotzeko moduak eta estiloak iraultza ekarri zioten garaiko jazzari, eta ondorengo pianistengan eragin handia izan zuela aitortu izan diote.
‎«Jokoan mendekotasuna eta abstinentzia sindromea daude». Erantsi du horri aurre egiteko beharrezkoa dela legeak mende honetara egokitzea, 1991ko arauak ez baititu kontuan hartzen jokorako modu eta mendekotasun berriak.
‎Agentziak adierazi duenez, zabortegiak bazuen lixibatuak bildu eta eskualdeko kolektorera bideratzeko sistema, «legediak ezartzen duen moduan eta Ingurumen Baimen Integratuaren baldintzetan ezarritakoaren arabera», baina, luiziaren ondorioz sistema hori hondaturik gelditu denez, Uraren Agentzia «behin behinean» ari da lixibatuak biltzen, «lehenbailehen alternatiba bat» bilatu bitartean.
‎Familiei informazioa emateari dagokionez, baita egoiliarrek euren gertukoekin harremanetan jartzeari dagokionez ere, Aldundiak aholku batzuk ematera mugatzen du berriro ere bere zeregina, kontrol eta jarraipen funtzioei uko eginez. Horrela, egoitza bakoitzaren esku uzten ditu familiekin komunikatzeko moduak eta maiztasuna. Hori bai, berehala eskaini dizkiete tabletak erosteko dirulaguntzak, negozioa hondatu ez dakien.
2021
‎Emakume horiek berrogei urte eman dituzte, besterik gabe, isilean dantzan». Sharon Lockhart artistak (Norwood, AEB, 1964) Noa Eshkol koreografo israeldarra hil eta denbora gutxira ezagutu zuen haren lana, baina arrasto sakona utzi zion, eta haren dantza taldeko kide izandakoekin eta hark sortutako giza mugimendua notatzeko sistema erabiliz sortu zuen Mugimendu notazioko lau ariketa izeneko bideo lana, 2011n, omenaldi modura eta haren lanaren introspekzio mailak eragindako lilurak bultzatuta. Bilboko Guggenheim museoak jarri du orain ikusgai filma, Sharon Lockhart.
‎Futbola hala ulertzen dut. Aurkariak duen estilora, estutzeko modura eta dituen hutsuneetara egokitu behar duzu. Guri goian presio egitea eta aurkariaren zelaian jokatzea gustatzen zaigu, baina partida guztiak ez dira berdinak, eta ezin duzu beti berdin jokatu.
‎Noa & The Hell Drinkers taldeak blues konposizioak bildu ditu Craft Blues diskoan, calypso bluesarekin, blues rockarekin eta funkarekin nahastuta. «Musika tresnak jotzeko moduak eta emakume ahots txundigarriak» asebete ditu epaileak. Diskoak harrera beroa izan zuen Euskal Herritik kanpora ere.
‎Interpelatzen du auto batean segitzen dion gizonak, supermerkatuko ilaran ikusitako eskaleak, gaueko ordu txikietan ate joka datorkion neskak». Batzuetan hitzez eta beste batzuetan presentzia hutsarekin, batzuetan mehatxu moduan eta beste batzuetan aukera gisa hitz egiten dio Madrilek protagonista euskaldunari. «Eskatu egiten dio, iraindu egiten du.
‎Gaur egun, hori nabarmena da. Diferentzia ez dago zinemaren eta telebistaren artean, baizik eta estiloetan, kontatzeko moduetan eta kulturan.
‎Taldekide bakoitzak bere bizitza dauka, eta bakoitzak lehentasun maila bat edo beste ematen dio taldeari. Hortaz, bakarkako bidea hartzea modurik egokiena iruditu zitzaidan musikarekin nik nahi nuen moduan eta erritmoan lan egiteko. Dena dela, ibilbide horretan beti lagunez inguratuta egon izan naiz, eta hala izango ez balitz, kantuek ez lukete esanahi bera izango.
‎Mugimendu asko diruditen arren, Ripolek dio taldea ez dutela «eraberritu», eta aurreko denboraldikoaren «antzekoa» izango dela azpimarratu du: «Jokatzeko modua eta sistema ez dira aldatuko, eta taldearen oinarria iazko jokalariak izango dira. Fitxaketa berriak ondo egokitzen badira, agian, ditugun jokalari batzuk baino eraginkorragoak izango dira, baina besterik ez».
‎«Ideiak oso garbi dituzte, jokalari multzoak geroz eta denbora gehiago daramalako Jagobaren esanetara [Arrasate]. Lan egiteko modua eta jokamoldea oso finkatuta daude, eta, gainera, kanpotik iristen direnek berehala barneratzen dute». Eta etxeko jokalariei dagokienez, David Garciaren lana goraipatu du.
‎Aldaketa urtea izan du Deustuko arraun taldeak, entrenatzailetik hasita; Josu Ortubek hartu zuen taldearen gidaritza, «arraunlarien mesederako», Elizondoren arabera. «Josuk duen lan egiteko modua eta seriotasuna zuzenean transmititu dizkigu arraunlarioi. Horrez gain, hari esker, unean uneko eginbeharrari garrantzi handiagoa ematen diogu orain».
‎Koronabirusak lan egiteko modua eta pazienteengana heltzeko bideak ere aldarazi ditu, eta horrek korapilatu egin du osasun langileen lana. Hilabeteotako aldaketarik handienetakoa aurrez aurreko arta apaltzea izan da.
‎Azken horiekin lerratzen ari dela erakutsi zuen atzo Margrethe Vestager EBko Lehia komisarioak, «lehia politiko indartsua» defendatu baitzuen, neurri desberdinetako enpresak elkarrekin lehia daitezen. «Europako txapeldunak modu eta neurri guztietakoak izan daitezke», nabarmendu zuen.
‎hedatzeaz, independentziaz, kapitalismoa gainditzeaz, heteropatriarkatua gainditzeaz... hitz egitea ohiko bihurtuko duena. Baina denbora da, iraunkortasuna den moduan eta mendeko klaseen arteko aliantzak ehuntzea beharrezkoa izango den moduan. Izan ere, ez dira gutxi ondare horren jabe diren sektoreak, baina ez dira nahikoak, ohiko bihurtu nahi badugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia