Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎Euskolaurrea eta Lehen Hezkuntzan 494 haur biltzen ditu Arizkok. Haurrek gelan euskara maila ona lortzen omen zuten baina atea gurutzatu bezain pronto, erdaraz jarduten zuten. Alde batetik tutoreek hainbat kanpaina jarri dute abian ikastetxe barruan, eskolaz kanpoko jardueretako monitore euskaldunak lortu dituzte, jangelako langile guztiak ere euskaldunak dira gaur, lehen ez bezala; gurasoekin motibazio kanpainak eraman dira aurrera, Jolas Parkeak eta Olinpidiak ere antolatu dira...
2002
‎Saldu, berriz, 120 milioitik gora liburu salduak dituzte dagoeneko munduan zehar, horietarik 45 milioi Ameriketako Estatu Batuetan. Hamaika milioi Alemanian eta gaztelaniaz ere asko, zenbakia zehazterik ez badago ere, zeren Argentina eta Txileko salmentarik onenak beraiek lortu omen dituzte, eta Espanian, 600.000 inguru liburu ba omen dauzkate salduak.
2003
‎Drogatzat jotzen diren substantziak lortzeko erraztasunaz galdetu zitzaienean, Espainiako gazteen %90ak dio oso erraza dela droga erostea pub edo club moduko establezimenduetan, eta askoz ere arriskutsuagoa eta latzagoa dena, %66, 2ak dioenez nahiko erraz lortzen omen da eskoletatik gertu.
‎arroza. Nahiz arroza ere nekazaritzaz landua den, konposizio kimikoa mantentzea lortu omen duelako.
‎Lehenengo kapituluan aipatu den bezala, Bilbon nonahi zabaltzen ziren eduki antiliberaleko bertso-paper horietako batzuk Bizentak berak idatzi zituela uste da. Horretaz guztiaz gain, bere aita bezala medikuntzan ere aritzen zela badakigu (era zeharo informalean, jakina), eta nolabaiteko ospea ere lortu omen zuen bere erremedioekin, batez ere ikusmenarekin lotutako gaixotasunetan. Senarra hiltzean, Bizentak bere bizitzako azken urteak bere koinatuekin auzitan pasatu zituen, hauek geratu baitziren (semerik izan ez zutenez) hildakoaren ondasun guztiekin.
‎Esparru euskaldun elebakarraren baitan nahiz eta tirada txikiko aldizkariak asko eta asko izan, hamar mila aletik gorako argitalpenak ere badaude, egon: Berria (ea non finkatzen duen bere indarra, Egunerok 25.000 irakurle lortu omen zituen), Argia, Ikastola, Euema, Administrazioan euskaraz. Asteonek 60 milatan jarri ditu bere begiak.
2004
‎" Euskara" deitu GIP bat (Groupement d' Interet Public Interes Publikoko Elkargo gisa izendatuko dudana itzulpen estandarra igurikatu artean) sortuko da Iparralde honetan. Obragintza Publikoaren gorpuzte juridiko administratiboa lortzea omen du sortze honek helburu. Jarraipen egituratua.
‎Heldutasunaren gailurra da zahartzaroa? Non dago zahartzaroan lortzen omen den jakituria. Montesquieuk zioen zahartzaroak zimur gehiago sortzen dizkigula buruan, aurpegian baino.
‎Baina hortik ulertzera... Energia lortzeko modu berri bat lortzear omen zen.
2005
‎Herrizaingo Sailak prentsa oharrez adierazi duenez, atea indarrez ireki ostean atxilotua egun batzuetan uda pasatzeko etxe batean bizi izan zen eta bertan gorde zituen ostutako hainbat gauza. Plentziatik jasotako salaketa batetik lortu omen zuten informazio hori.
2006
‎Zerbait ehizatzen zuten bakoitzean, gutxiegi zen atzera egin, han utzi zutenari janaria eman eta berriro itzultzeko elkartze lekura. Beren biziari eutsi eta aurrera egiteko kemena egoskorkeria hutsez lortu omen zuten, ez beste, egoskorkeria hutsez...
2007
‎Identifikazioak, azken finean, egoeran egoerako izaten dira. Dena den, Tajfel i jarraituz, nortasun positiboa lortzea omen da prozesu hauen eragile nagusia.
‎Lehenengo atalean esan legez, zapalkuntza frankistak priba (tiza) zioa ezarrizion euskalduntasunari. Alde batetik, estatutu publikoaz pribatu zuen euskara: ezagupenik eta publikotasunik ukatu zion; bestetik, etxera eta lagunartekoramugatuta zegoelarik atxikimendu pribatu (subjektibo) handia lortu omen zuen euskarak. Baina, atxikimendu horri hitz eta esanahia eman zion diskurtsoak, diskurtsopolitikoa eta nazionalista izanik, atxikimendu afektiboaz gain atxikimendupolitikoa eragin zion bere burua euskalduntzat hartzen zuenari.
‎Azkenik, Oser ek eta Althof ek diotenez (1992), Kohlberg ek, Boyd ek etaLevin ek, seigarren mailaren itzulera, z eginiko saioari esker, lortu omen zutenseigarren maila enpirikoki frogatzea, printzipio moralaren formulazio berriariesker. Dena den, Habermas ek zioenez, lortutako datu berriak ezin balioetszitezkeen zientzia esperimentalaren eremuko metodoez baliatuz; eztabaidafilosofikorako baitira lagungarriak, eta filosofiaren diskurtsoan txerta daitezkeelaezin uka daiteke.
2008
‎16 urtera arte lortzen omen dute haur gazteek euskaraz egitea, batzuetan ahalegin berezia eginez. Izan ere, taldean batzuetan izaten baita euskaraz ez dakien bakar hori; horrelakoetan bi irakasle aritzen dira bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
‎–Horri esker, jarraitu zuen kristalezko begidunak? lortu omen du mailaz hain azkar igotzea aspaldi honetan.
‎« Alexekin Euskal Etxean zerbait egitekotan geratu gara. Bruce Mc Clure izeneko bere lagun batek super filmak azidoz erre eta koloreztatuz oso efektu bereziak lortzen omen ditu. [?] Euskal Etxeko xahar guztiak jo ta ma geratu dira Bruceren irudiekin eta Alexen musika tresnekin» (Ibid.
‎Segituan antzeman genion zein buruko min zituen, eta emanaldian zehar joan zen argitzen, izan ere, ohitura du kantutik kantura pasadizoak, usteak eta bestelakoak kontatzeko. Aitatu zituen bera ekartzeaz arduratu zen zinegotzi txit agurgarria, Gandi, zeinak lortu omen baitzuen bere herriaren indpendentzia tiro bakar bat ere gabe, Bob Dylan eta Bruce Springsteen amerikar inbasoreak, Alfonso Guerra estupidoa, Israel eta Palestina, Txina eta Taiwan, eta hamaika kontu gehiago.
‎Helburua teknologia berdeen munduko erakusleihorik handiena eraikitzea ei da. Horretarako, ur eta energia kontsumoa ahalik eta txikiena izango da, birziklapenean oinarrituko omen dira prozesu guztiak, bidaia gehienak oinez edo bizikletaz egingo dituzte (autoa baztertuko duen garraio sistema automatizatua edukiko dute) eta, eguratsera CO2 rik ez igortzeaz gain, energia guztia iturri berriztagarrietatik lortuko omen dute.
2009
‎Bestea, berriz, Iraitz Santa Cruz da eta Inaxio Uriaren hilketatik alde egiteko erabili zen autoa uztea egotzi diote. Tolosako Auzitegiaren kontrako atentatuan erabilitako autoa ere horiek lortu omen zuten.
‎Surrealismoaksubkontzientearensentsazioak, intuizioak, irudierak... adieraz garriagotzat jotzen ditukontzientekiburututakoadierak (kontzeptuak, arra zoiak...) baino6.Hori delaeta, adierazinahidugunahobeto azaltzeko, surrea listeksubkontzientekoadierara jotzen dute. Horrelaxeadierazi nahidutena sakonago azaltzea lortzen omen dute, ilunago ere gehienetan, irakurleek
‎Aitonak, aitona Emiliok, mutil koskorrei zineman sartzeko peajea ordainarazten omen zien, lortzeko zailenak ziren kromoak ematera behartuz. Horri esker, lortzen omen zuen Patxi umeak beste mutiko gehienek lortzen ez zutena: bilduma osatzea.
‎Etxebarrieta abizeneko organizaziokide bat hila suertatu omen zen guardia zibilen kontrol batean. Berarekin zihoan beste kideak, berriz, ihes egitea lortu omen zuen. Hala Carlos nola abisua ematera joan zitzaiona elkarri begira geratu ziren, esanez bezala:
‎" Zeuk lortu duzu", dio gaur Amnisty Internationalek posta elektronikoz bidali didan buletineko izenburuak. Nik lortu omen dudana Kartika Sari Shukarmo izeneko emakume malaysiar baten bizitza salbatzea da. Malaysiako gobernuak ehunka zigor kolpetara kondenatu zuen publikoan garagardoa edateagatik.
2010
‎Euskarabilan, beste askok bezala, Sustraiak Fundazioaren berri komunikabideetatik jaso genuen. Informazio horren arabera, fundazioaren helburu nagusietako bat Basaurin euskara bultzatzea eta normalizazioa lortzea omen da.
‎Beste batzuk, paradisu mina arindu egin zaiela. Euskal idazle ospetsuek jantzita darabilte, eta arrakasta emaitza hobeak lortzen omen dituzte. Beste batzuen ustez, aldiz, txorakeria da, kontu hutsa, eta ez du ezertarako balio, baina, badaezpada ere, oparitu egin diete komando kideei, ezkutuan, jakina, Herrizaingo sailburuak borroka armatuaren amaiera gertu ikusten duela esan zuenetik, desegiteaz ala ez hitz egiten hasi haiek, eta desorekatu xamar ikusi baitzituzten azken bilera klandestinoan.
‎Bi emakume atxilotutaYemengo poliziak medikuntzako ikasle bat eta haren ama atxilotu ditu Sana hirian, Magdab al Faqir auzoan, ustez lehergailuz beteriko bi pakete Ameriketako Estatu Batuetara bidali izanagatik. Hori da, hain zuzen, segurtasun zerbitzuaren iturriek adierazi dutena.Erresuma Batuan atzemandako lehergailu batean, sakelako telefono bat aurkitu eta sim txartelaren bidez lortu omen dute 22 urteko emakumea identifikatzea.Saudiarabiar bat bonbak prestatu eta bidali izanaren susmagarriIbrahim Hassan Al Asiri bonba fabrikatzaile saudiarabiarra bi bonba paketeak prestatu eta bidaltzearen susmagarri nagusia da, Yemengo Gobernuko kide batek jakinarazi duenez.Iturri beraren arabera, Saudi Arabiako kriminal bilatuenen zerrendako lehen postuetan dago Asiri, eta lehergailuen erab... Gainera, huts egin zuen Detroiteko atentatuarekin eta Nayaf printzearen aurkako erasoarekin lotura duelakoan daude.Saudi Arabiako agintariek ikerketa abiatu dute; atentatu horrekin zerikusia izan lezaketen Arabiar Penintsulako Al Kaidako kideen bila ari dira.
‎Bestalde, bide jurisdikzionalaren desabantaila nagusi moduan aurkezten du aipatutako inpaktu desorekatzailea, Rodríguez Piñeiro, M. k,. Sindicato, proceso y relaciones laborales en España?, op.cit. Egile horren ustez, laneko gaietan, bide jurisdikzionala baino alderdiek adostutako bestelako irtenbide edo konponbideak hobeak dira. Azkenekoek kostu merkeagoarekin emaitza hobea lortzen omen dute. Antzean, gure mugetatik at, Sander, F.,. Alternative methods of dispute resolution:
‎Ez dut lortu aipu hau inon egiaztatzea, baina nire oroimenaren txoko batean gordeta daukat aipagai dugun liburuaren sorreran paper biziki garrantzitsua jokatu zuela Jean Louis Miatiak, zeina Manexen lagun mina zen eta, tamalez, euskal kulturako eragileen artean hain ohikoa den bezala, bere bizitzako uneren batean denboraldi bat gartzelan pasatu zuen terrorismoarekin zerikusirik izatearen akusaziopean. Nire oroimenaren arabera, nonbait, gartzelatik atera ondoren Manexekin izandako elkarrizketa luze batean lortu omen zuen bera konbentzitzea proiektu horri ekiteko, alegia, Euskal Herri osoaren historia bat, ikuspegi abertzale batetik idatzia baina mota guztietako mito abertzaleetatik libre. Berriz errepikatuko dut, azpimarratzeko:
‎Gero jakin nuen etxekoak nire bila ibili zirela eginahal guztian: bizilagun batzuen telefonoa lortu omen zuen gure aitak handik edo hemendik, eta bizilagun horrek gure atean jo eta jo jardun omen zuen; unibertsitatean ere eman zuen abisua, eta, normalki halako mandaturik hartzen ez badute ere, saiatuko zirela esan omen zioten, ni bilatzen. Ez dakit zer esango zien aitak, etxekoren bat hilzorian zegoela pentsatuko zuten seguruena.
‎Jaime Bergara onik atera omen zen, eskuineko hankatik herren gelditu baldin bazen ere; enpresak ez zuen horrenbesteko zorterik izan, Montajes Alfonso Bergara-k betiko itxi baitzituen ateak, nire burkideen politika pedagogikoak ez zituen nahi bezain emaitza onak izan euskal langileriarentzat; Jaime bera, ordea, ez zen hondora joan: Gasteizko gobernutxo sortu berrian konfiantzazko posturen bat lortu omen zioten, eta lehen bezala kopeta gora omen zebilen, herria altxatu beharrez. Tira, alde batera poztu egiten nintzen, gauzen berezko bidea zirudien horrek.
‎Helburu horiei begira, Epikurok desioen aszetika proposatzen du: desio guztien artean, bizitzarako eta osasunerako beharrezkoak direnak asebete, ez beharrezkoak direnak mugatu, eta hutsalak direnak (besteak beste, mugarik gabeko aberastasuna, ospea edo hilezkortasuna) ezabatu behar dira; planteamendu hori aurrera eramanez gero, zoriontasuna erraz lortuko omen da. Gizakiaren zoriontasunari begira eta baliabide gisa, Epikurok tetrafarmakoa proposatuko du:
‎Zeutako kartzelan ere preso zain bat hil zuen, baina 1893ko gerlan, presoen batalloiko partaide zela, moroen artera alde egitea lortu omen zuen:
2011
‎Tentsio elektrikoa aplikatzeko zelula fotoelektrikoa erabiltzen da, honek kanpoko argitasunaren seinalea jasotzen du, eta jasotakoaren arabera seinale elektrikoa igortzen dio polimero eroaleari. Hego Koreako ikertzaileek lerro horretan jarraituz leiho adimentsu eraginkorragoak lortu omen dituzte. Ez naiz sartuko euren teknologia zehazki azaltzen, hori ez baita zutabe honen helburua, oinarrian dagoen zientzia pixka bat argitzea baizik.
‎Proustek zioen liburu ederrak hizkuntza arrotz suerte batean daudela idatzita. Arroztasun hori, besteak beste, ohiko hizkuntzari zenbait osagai kenduz lortzen omen da; eranstea, idazle txarraren azpijoko. Walter Benjamin, ni?
‎...dituzte, hiruzpalaurenak, denak mutilak, ez dut ezagutzen eman dituzten izen deituretako inor, ez dute nongoak direnik ere esan, beste salbuespen egoera baten zurrumurruak dabiltzala Madrilen, hori bai, hori esan dute, baina ez zuen informazioa ematen mehatxua baizik, eta zigarro bat piztu dut amorrazioz eta zurrutadatxoa eman diot kafeari, komandoko gaizkile batzuek, seguru asko bik, ihes egitea lortu omen dute, koldarki kazetariaren esanetan, tipo arriskutsuak direla ere esan du, aurrekari oso larriak dituzten gaizkileak, polizia miaketak egiten ari omen da han eta hemen haien bila, eta parteak erantsi du euskaldunon prestutasunak ez duela zerikusirik gaizkileokin, bosgarren aldia da esatariak malhechor hitza darabilela, eta bostetan eman dio enfasi bekaiztua hitzari, esatariak erantsi du eus...
‎Bi hildako, atxilotu bat. Komandoko bik ihes egitea lortu omen ditek. Oso modu pausatuan hitz egin du, egunaren balantzea egiten ariko balitz bezala.
‎Behin, pasaporte azalak polizia baten bitartez lortu omen zituen. Portugaldar bakoitzari poltsa, makuto antzeko bat eman eta pasaporte azal bat.
‎Ezagutzen ez dutenentzat laburbilduz, nola egin zuen tupust parkean buruaz beste egiten zutenekin, bere poemaren bat gainean ipini eta modu horretan hurrengo egunkari guztietan agertuko zela ziurtatuz. Horrela lortu omen zuen fama eta ospea. Baina betirako ezin iraun, eta" kontua da, mila estratagema eta maratila asmatzen hasi zirela heriotzaren maitaleak hatzapar poetikotik alde egitearren" eta gauzak, beti bezala, zaildu ere egin zitzaizkiola gure poetari.
2012
‎Behatz puntekin ukitzeko urrunegi eta zinemaren bidez amestu ditugun estralurtarrekin topo egiteko hurbilegi. Berriki Southamptoneko unibertsitateko zientzialari talde batek Martitzeko, Venuseko eta Saturnoko ilargietako soinuak erreproduzitzea lortu omen du, lekuan lekuko baldintza zehatzekin. Aurkikuntzaren arduradunek urrunago jarri dute belarria:
‎Mendebalde aberatsari mundializazioak eskaintzen bide dio balio erantsi gutxiko industriak abandonatu eta kualifikazio handiko teknologia, enpresa eta enpleguetan bereiztea. Horrela lortuko omen ditugu prezioari begiratzen ez dioten zerbitzuak. Ordainetan, herrialde atzeratuak txirotasunetik aterako dira gure lehengo industriak harantz eramanda, prezio apaletan lehiatu behar duten jarduera zaharkitu horiek.
‎Esaterako, Poitierseko gudua antzezteko 150 aktore kontratatu eta 80.000 koroatik gora gastatu zituen. Baina plazerik handiena haurrak eta gazteak eta 18 urte bitartekoak bahitzen, bortxatzen, torturatzen eta hiltzen lortzen omen zuen, eta horretan ere ez zuen ahaleginik aurreztu. Hark eta haren zerbitzariek ia Bretainia osoa zeharkatu zuten hiltzailearen gustuko gaztetxoak" biltzeko".
‎Autoerrealizaziora. Orduan lortzen omen du gizakiak ongizatea.
‎Mmm? ezin duzu imajinatu Bidasoako izokinarekin zer egiteko gai den gure sukaldaria; bestalde, Bresteko uso batzuk ere lortu omen ditu; azkenburukoaz ez dizut ezertxo ere esango, sorpresa izango da. Baina horretaz asteartean hitz egingo dugu, aperitifa hartzen dugun bitartean.
‎Han mundu guztiak zeukan beren arteko pertsonarik ezjakinen eta inozoentzat. Zerbitzu bikainak eginak zizkion Koroari, berezko eta lorturiko dohain handiak zituen, zintzotasun eta ohorez jantzia zen, baina hain gaitasun urria zuenez musikarako, haren iraintzaileek esan ohi zuten sarritan ikusi zutela erritmoa oker eramaten; eta irakasleek neke handiz bakarrik lortu omen zuten hari matematikako proposamendurik errazena ere frogatzen irakastea. Bere ederraren erakusgarri asko eskaini zidan, sarri ohoratzen ninduen bere bisitaz, eta Europako arazoen berri eman niezaion nahi izaten zuen, baita ibilia nintzen herrialde ezberdinetako lege eta ohituren, jokaera eta kulturaren berri ere.
‎92). Orixek, ordea, ezin hobeto lortu omen zuen erdararekiko joputasunetik itzurtzea, idazlearen eta itzultzailearen dohainik gailenena omen den senari esker.
‎Atez ateko sistemari esker lortzen omen den birziklatze tasa da, antza denez, bilketa sistema honen alde egiteko azaltzen den argudio nagusia, non sailkapen portzentajea hain omen da handi, ez baituen birziklagarri ez den zaborrik eragiten. Gezurra izanik.
‎Konektibitatea martxan jarriko da, idazleak kasik irakurle batentzat propio idatzi dezake, kapituluka, aldatu dezake liburuaren amaiera (XIX. mendeko idazleak, Dickensen garaian, foiletoiak asmatzen zituztenean bezala) eta aspalditik agortuta dagoen liburu bat momentuan lor dezake irakurleak editorial etxeari dei bat egin ondoren, minutu batean deskargatuko duelako aurki ezina den obra hori. Gainera, sistema digital horrekin, lortuko omen da belaunaldi gazteenak, paperaren mundutik urrun baina oso gertu pantailetatik daudenak, berriz ere itzultzea literaturaren mundura. Hala biz.
2013
‎Eta pasadizo ederrak kontatu ere bai: elkarrekiko mesfidantza goxatzea lortu omen dute han sahararrek eta marokoarrek. 2008an abiatu zuten Auzoko, «berandu samar».
‎Eta gainera, sinetsarazi nahi digute esperimentua ondo joan zela. ETB taldeak asteartean %16, 8ko audientzia lortu omen zuen, ETB2k %13, 3 eta ETB1ek %2, 3 Baina bestelako erreferentziarik gabe, datu hutsalak iruditzen zaizkit. Konparazio batera, auskalo non 100 litro euri egin duela diotenean bezala.
‎Proba horiekin, norberari kalte egiten dioten elikagaiak zein diren aurkitzea lortzen omen da, baina emaitzek ez dute balio zientifikorik.
‎Laster dira Kokoherriko jaiak eta aurten, iaz bezala, Jauregiko Xanbili eman diote gezur apustua antolatzeko agindua. laz oso pozik gelditu zen jendea. Barre asko egin zuten kokoherritarrek eta izen handia ez ezik, arrakasta itzela lortu omen du Kokoherritik at gezur apustua deitzen den lehia bitxi honek.
2014
‎Hiru kutxek Kutxabanken akzioen %50, 01 saldu dute. Testuinguru honetan eta Europar Batasun Bankarioa emaginari burutxoa erakusten ari delarik, EAJk lortu omen duen «abantaila» famatua ur askorekin zerbitzatutako kamamila besterik ez da, Gargantuari berari eztarria trabatuko liokeen oturuntza populuak liseri dezan. Behin kapital pribatuaren txotxa irekita, desinbertsio etengabea leuna da, eta larrosa usaiz dator, erregulatzaileak oztopo eta deserosotasun asko agintzen dituelako «kreditu erakunde baten gaineko kontrol posizioak dauzkaten banka fundazioentzat».
‎Lotu gabe dauden gailuetan (edo zuzenean gure eskuetan edo gorputzean) indarra edo erresistentzia eragitea zaila bada ere, horretan ere ari dira. Aginte bati eskuaz heltzen diogun tokian dauden osagai mugikor batzuen bidez pisuaren edo erresistentziaren efektua lortzen omen da. Eta aire kolpeak edo ultrasoinuak bidalita ere lortzen dute erresistentzia efektu sinesgarria.
‎–Eta gehiago ere esaten zuten. Ogareff koronelak muga zeharkatzea lortu omen zuela mozorro jantzita, eta berandu gabe elkartuko omen zela tatariarren buruarekin herrialde altxatuaren erdi erdian.
‎Eta ba omen dira basati batzuk, salda egiteko erabili zituela diotenak, eta egunero gosaltzeko salda edaten duenez, salda ez agortzeko beti haur gaiztoen bila dabilela esaten dutenak. Horrela lortzen omen du bere egarria asetzea.
‎Zeuk lortu omen duzu herria batzea
2015
‎Etorri berrien eta aldez aurretik zeuden etorkinen artean alde nabaria zegoen eta azken hauek" koreanoak" hitz gutxiesgarriarekin identifikatzen zituzten. Dena den, denborarekin ikusezintasuna leunduz joan zen kontaktuarengatik eta lanarengatik, eta azkenerako, integrazioa lortu omen zen. bien arteko nahasketa. Egoera horretan, gaztelera hiztunek osatutako giza taldearen legitimitatea eta euskaldunen estatus gutxituaren arteko balantza nabarmen desorekatua izan zen, alor kulturalean behinik behin.
‎Gainera, etorri berrien eta aldez aurretik zeuden etorkinen artean alde nabaria zegoen eta azken hauek" koreanoak" hitz gutxiesgarriarekin identifikatzen zituzten (Gonzalez de Langarika, 2007). Dena den, denborarekin ikusezintasuna leunduz joan zen kontaktuarengatik eta lanarengatik, eta azkenerako, integrazioa lortu omen zen.
‎«Oso pertsona berezia zen. Kontrabandista aritu zen urteetan jendarmeen konfiantza ere lortu omen zuen. Azkenerako, ez omen zioten ezer esaten».
‎Urpeko igeri saioa amaitutakoan, berriz ur azalera atera zirenean, yate azkar bat omen zebilen ziztu batean horretarako debekatutako gunean, supermerkatu kate baten jabe aberats batek gidatzen omen zuen powerboat bat. Semeetako batengana hurbiltzen ari zela ikustean, Kirsty MacCollek, hura salbatzeko ahaleginean, jauzi egin omen zuen alde hartara; semea yateak zeraman ibilbidetik ateratzea lortu omen zuen, baina bera harrapatu omen zuen ontziaren oldarrak, eta kolpe ikaragarria hartu omen zuen, bertan zerraldo uzterainokoa.
‎Horrela kontatu zidan Anjelmarik unibertsitateko jangela komunean ahapeka eta beldurturik. Metroan pisura zihoala sumatu omen zituen Jokinek itxura arraroko bi morroi haiek, eta ozta ozta lortu omen zuen aurreko geltokian korrika ospa egitea, espainiar polizia mozorrotuak bide ziren bi gizonak pipa eskuan atzetik jarraika zituela.
‎Kontua da, zaharragoek diotenez, bainuetxe hartan elkartzen zirela mahomatarrak bertan libertitzeko, bainuan emakumeekin gozatzeko, musika jo eta algaran aritzeko. Ezin jakin nola baina, esaten zutenez, iparraldetik iritsitako judutar batek lortu omen zuen atzealdetik, ibaiaren partetik alegia, hormatik gora igotzea eta galeriaraino ailegatzea. Gora ailegatu orduko zelatari lanetan aritu omen zen eta horrela erdietsi omen zuen salaketa hura egitea.
‎loreak, barazkiak, fruta arbolak, baita igerileku puzgarri bat ere, beti erdi hutsik eta txori kakaz zipriztinduta zeukatena. Langile kooperatiban banatzen zituzten kupoi urdinak bilduta lortu omen zuten aurreko uda batean, aukeran zegoen sei lagunentzako baxera italiarra eskuratu beharrean.
‎Proustek zioen liburu ederrak hizkuntza arrotz suerte batean daudela idatzita. Arroztasun hori, besteak beste, ohiko hizkuntzari zenbait osagai kenduz lortzen omen da; eranstea, idazle txarren kontua da. Walter Benjamin, ni?
‎Halako gutasuna produktu bat da, produkzioa eta produktorea den modu berean. Birfusioan hori lortzen omen da. Gakoa ez dira, hala ere, performantziaren edo praktikaren barne ezaugarriak, artikulazioa lortze aldera guztiz funtsezkoak badira ere.
‎Horrenbestez, izan, izan omen ziren azturen mende bizi zirenak, eta azturak ditugun neurrian eta haiek jendarteko egituretan gauzatzen diren neurrian orain ere izan bagara halakoak. Jardun saiatuetan zailtzen omen zuten euren izatea modernoek, zeinek bere egitasmoa eta izan asmoa jasotako egitura zurrunen gainetik lehenetsiz lortzen omen zuten nor izan ik. Eta moderno askoak gara gu ere bai, batez ere nor izatea lortu beharrean gabiltzanean. Hipermodernoak gara, aldiz, aurreko logika horiei, lehen itxuraz batere soziala ez den" nahi izate hutsaren" logika gehitzen diegularik.
‎Gurasoak neskaren aurrean hil zituzten, eta gero neska bera harrapatu nahi izan zuten," bortxatzeko noski, ‘ze, badakizue nolakoak diren mairuak’ esaten zuen Klaudiak, eta neskak ganbarara egin zuen ihes, eta hango leihotik sorora salto egiteko zegoela, eskuak leiho barrenari helduta eta gorputza kanpora zintzilik jada, mairu bat iritsi, aihotzaz jo, eta hiru hatz, hiru luzeenak, erpurua eta txikia ez beste guztiak, erakuslea, erdikoa eta nagia moztu zizkion. Neskak, sorora erori edo jauzi, ez dakit, eta arto artean korrika ihes egitea lortu omen zuen".
2016
‎Noizean behin, oso estimatuak diren karratu formakoak ere erruten ditu. Betiko osasuna lortzen omen da mota honetakoak janez gero.
‎gutxitan aurkitu izan dut hainbesteko bizitzeko gogoa duen inor. Kontatu zidanez, bere lanetako batzuek lortu omen zuten halako ospe maila bat artearen munduan, baina ospe hori ez omen zen diru bihurtu. Erakunde publikoren batek bakarrik eros ditzake instalazioak, azalera handia behar baitute; Carolinaren lanek ez zuten izan, artean, halako zorterik.
‎Behin kanpaina akituta, Denok Bat elkartetik kanpaina modu positiboan baloratu dute. Karrikan eztabaida, zer esana eta herritarrei garrantsitsuak diren datuak ezagutzera ematea lortu omen da. Baztan Bidasoko komertzioen artean koordinazioa eta kohesioa bultzatu da.
‎Osabak eskatutako informazioarekin aurrerapenak lortu omen ditu.
2017
‎Ekainaren 13an, boto kutxak itxi ondoren, Ahmadinejaden garaipenaren berri eman zuen Hauteskunde Batzordeak. 11 milioi botoren aldea lortu omen zuen presidenteak, zenbaketa ofizialaren esanetan, eta berehala piztu ziren protestak hiriburuan eta Irango beste hiri handietan. 1979tik ikusi ez ziren irudiak ikusi zituzten irandarrek:
‎jendea elkartu, dirua bildu, traba guztiak gainditu... Azkenean, lortu omen zuten etxe bat, eta hura txukun atondu eta gero antolatu zuten inaugurazioa.
‎Baina gogaikarria iruditzen zait zelako temaz ukatu dioten gero neskari beste edozertan aritzeko eskubidea. Nire apeta hutsez lortu omen zuen filmaren zuzendarikidea izatea, ezin baitzen bestela izan. Bost axola zitzaien zein zen egiazko arrazoia, kontua zen zirt zart ematea epaia:
2018
‎Eskerrak ez duten gure aberastasuna laudatu Eustatek langabe kopuruaren igoera kezkagarriaren berri eman duen egunean. Lehen industri moldaketa izan eta gero, eta bigarrena hemen dugula ohartuta, nago turismo herri bihurtuko ez ote garen, euskal enpresek herrialde arabiar horietan lortuko omen dituzten kontratuak gorabehera. Edo, akaso, jarduera industriala eta turistikoa bateratuko dituen eredu oraindik zehaztu gabea garatuko dugu.
‎zartailuaz. Moses Finley k Herodotoren istorio (fikziozko) bat kontatu izan du, azaltzen duena nola lortu omen zuten eszitiarrek berriz ere ugazaba bihurtzea esklaboak matxinatu zitzaizkienean: –Armak hartuta ikusten gaituztenean, pentsatzen dute gure berdinak direla, sortzez berdinak; baina armak hartuta ez baizik zartailua hartuta ikusten bagaituzte, ulertuko dute gure esklaboak direla?.
‎Madrilera egin zuen ihes,, bizitza berregitera?, berak dioen moduan. Erdizka lortu omen du: orain lana badauka, bizimodua aldi baterako kontratuak bata bestearen atzetik kateatuz ateratzen badu ere, eta, neska batekin ibiltzen?
‎Eurek ere, geuk legez, ez zuten herrian gertatzen ari zenaren berri, eta Etxebarrira iritsi zirenean jakin zuten lantegiko beharginak azaroaren amaieratik zeudela greban, hiru hilabete baino gehiago. Inguruko fabriketako langileek emandakoarekin osatutako erresistentzia kutxari esker lortu omen zuten lanuzteari hain luzaro eustea. Teorian, greban parte hartutako langileak, bostehun baino gehiago; lantegiko denak, lauzpabost izan ezik?
‎Beno, gazte, ospea lortu omen duzu azken bi egunetan.
2019
‎Gogoa eta nahia erakutsiz gero, gauza asko lortzen omen dira, eta hori da gure agintariei eskatzen dieguna. Egoitzei buruz Eusko Jaurlaritzak onartutako azken dekretuak zera dio:
‎735 Lehenago, Gure Herriarako eta Gernikarako 30 eta 70 harpidedun lortu omen zituen, hurrenez hurren.
‎Euskarazko ordainik ez zuten milaka hitzendako, alemanaren edota hungarieraren eredu neologista jarraitu nahi zuen R. M. Azkuek, mailegu erromaniko ia guztiak baztertuz, Autonomia Estatutuaren bidez lortzear omen zegoen hezkuntza eskumenak neologismo horiek guztiak euskal gizartean arazorik gabe hedatu eta onartzea ekarriko zuelakoan (Sarasola 2004: 617; Kintana Goiriena 2008:
‎–Beti lortzen omen du nahi duena.
‎Hala ere, gizartearen arrakaletatik barrena abiatzeko adinako pitzaduraz, inbertsio esanguratsu bat egiteko aukera egokitu zitzaion bitcoin deritzon moneta birtualean (lasai, nik ere nekez ulertzen dut kriptomoneten kontu hau, baina ez dio axola), eta horri esker lortu omen zuen urte batzuen buruan landa guneetako despopulazioak irentsitako herrixka erosteko adina kapital batzea. Eta akaso nire gisan, mesfidantza sortuko dizue ekonomia birtualaren izebergaren nolakotasunak, baina ez nuke horretan galdu nahi. Izan ere, diru sari hau ez zuen jate pribatu bat erosi eta jubilatzeko erabili.
‎liburu autobiografikoan kontatzen duenez, Urrezko Tigrea tabernan garagardoa garagardoaren atzetik hartzen ari zela, jendearen jardunak entzutea omen zuen Hrabalek bere errituala, zeren bakardadeari kontra egiteko agian ez baitago" sendabide hoberik jardun hutsal bat baino gai hutsalen gainean". Belarria jarri eta kontakizunen sorta bat sortzen omen da tabernako jardun hutsaletatik, haietako askok lortzen omen dute egunerokotasun tristetik zerbait ederra ernaltzea edale baten edo bestearen bihotzean. Hartan, istorio asko bihurtzen dira dasta iraunkorreko karameluak," arima zauritzen dutenak, eta horra non [tabernako edaleen] buruen gainean zabal  tzen den, zigarroen ke formak harturik, absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handia".
‎Kalifornian bertan, 100 kilometro paraje mortu luze bat, lur guztiz emankor aberatsa egin dute: ureztatze sistema guztiz iaio bat medio, fruitu eder eta barazki bikainetan 120 milioi jende taldea bazkatzeko beste lortzen omen.
‎—Bazen zerbait erakartzen ninduena Kepak hizketan jarraitu zuen, zerbait betidanik liluratu nauena, hauxe: ...reko punturaino, eta puntu txar horretatik itzultzen direnean itzuli dira, bai, baina halako suerte txarrez non ez duten euren gorputza aurkitu, zintzilikatuta geratu dira, geratu baitira, esaten den bezala, harantz jarrita, buruak ezin duelako bere gorputza aurkitu, eta, antza denez, Maria Sabinak jende mota hori artatzen zuen, guztiz zintzilikatuta geratu ziren pertsona horien ardura hartuz, eta lortzen omen zuen jende hori bideratzea, zuten zintzilikariotik jaitsaraziz, eta normaltasunera ekarriz gorputza aurkitzen zuten arte, hasiera batean zeuden moduan utziz.
‎Diktadura mota honen kontzeptua aspalditik Erroman bizi den Alex Mendizabal konpositore donostiarrari entzun nion duela zenbait urte; izan ere, kontzertu askotan musika onaren ordez, watioen indar basatia gailentzen da. Horrenbestez, hainbat taldek dezibelio gerrari esker lortzen omen dute bolumen apalean sekula santan lortuko ez luketen presentzia: kasu horietan, talentua/ gustua/ erakarmena ez datza musika egiteko eran, tutu bidezko argindarrean baizik.
2020
‎Birdie bat lortzear omen zegoen.
‎Dentistak oso pazientzia urria zuen eta bere hagin hondatuarekin bidali zuen etxera. Negoziazio askoren buruan bigarren hitzordu bat lortu omen zuten, eta oraingoan aitarekin joan zen hagina ateratzeko bigarren saiakera egitera. Oso garbi utzi zion aitak txorakeriarik ez zuela nahi, bestela belarrondoko on bat emango ziola.
2021
‎Bigarren txertoa hartuta lasaiago badaude ere, protokolo zorrotzekin jarraitu dute San Martin egoitzan: " Txertoa hartu dugu, baina zazpi hamar egunean lortzen omen da inmunitatea. Hala ere, neurri zorrotzak betez jarraitu dugu, momentuz.
‎1986, 78 or.])," etorri zan Euskalerrira kanpotar on bat, elizgizona edo olangoa, paparretik bera kurutze eder bat ebala; ta kanpotar orrek esan ei eban berak[...] kurutzearen izenean kenduko zituala lamiñok gure lurretik"; eta, halaxe, fede berriarekin lotutako erritualen bat burututa (eta, besteren artean, honako hitzok esanda: " kurutzean ildako Jaungoikoak ondatu zaizala inpernuko leize zuloan" 78 or.]) lortu omen zuen laminak zeharo kanporatzea: " ordutik aurrera ez ei da ikusi lamiñarik gure lur ta ibaietan" (idem).
‎Iruñeko Guardia Zibileko Polizia Judizialaren Lurralde Taldeko agenteak Lesakako janari dendako jabearekin elkarrizketatu ziren eta salaketa jartzeko beharrezko informazio guztia eman zioten. Agente horiek janari denda eta Ertzaintzak aurkitutako ibilgailua begiz ikuskatu zituzten, eta gertaeren ustezko egiletzari buruzko zantzu garrantzitsuak lortu omen zituzten.
‎Une horretan, konfortean geratzeko abantailak azpimarratzen ziren, ez bertatik lehenbailehen irteteko agindua. Egoera erosoetan estres maila altukoetan baino errendimendu hobea lortzen omen da; hori adierazten zuten behintzat R. M. Yerkes eta J. D. Dodson psikologo estatubatuarrek:
‎ekitaldi kultural bat ebaluatzeko, esparrua bideo-kameraz bete zuten. Grabazioen bidez orduko irribarre kopurua zenbatu, eta programa informatiko baten arabera benetako irribarreak eta irribarre faltsuak bereiztea lortu omen zuten. Horrela, ekitaldiko momenturik zoriontsuenak harrapatu zituzten, eta programatu hurrengo ekitaldietan zer kendu eta zer mantendu.
‎Triste egon beharrean, egungo pertsonei beti up, beti positibo egotea eskatzen zaie, burmuina osasuntsu mantentzeko. Horrek lehiakorragoak egingo gaitu eta, horrela, bizitzan emaitza hobeak lortuko omen ditugu. Baina ez ote gaitu nekatzen eta deprimitzen derrigorrezko positibotasunak berak?
‎Sedukzioaren arte fina eskatzen du horrek! Eta marketin estrategia nagusia produktuarekin batera lortuko omen dugun dibertsioaren promesa da. Iragarkiek ez dute produktuari buruz hitz egiten (gero eta gutxiago), baizik eta falta dugun horretaz.
‎Gainera, bizitzeko behar duten energia lortzeko era oso bitxia dute, mantenugaien errekuntzarako oxigenorik eskatzen ez duena. Burdinaren oxidoetatik lortzen omen dute energia, eta oxigenoa askatzen airera hondakin gisa.
‎Bera ezin ugaldu, eta arazoak, berriz, etengabe ugaltzen. In vitroetara pasa zen, intseminazioetan lortu ez zuelako; besterik gabe probabilitate kontua omen zen, besterik gabe in vitroekin lortuko omen zuen. Baina obarioak estimulatzen hasi orduko konturatu zen ginekologoa zerbait gaizki zebilela, ez zutela ondo erantzuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia