Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2001
‎Eta bide horretatik, lepoko distomia edo tortikolis espasmodikoaren tratamendurako gomendatzen da gaur egun B motako toxina botulinikoa. Eta gaitz horren tratamenduan, espero den bezala, arrakasta lortuz gero, aurrerantzean beste hainbat kasutan ere erabili ahal izango da, orain artean sendaketa zaila eta konplikatua zuen egoeraren tratamendua erraztuz
2002
‎Jokaera adikziozkoa dela esateko hiru ezaugarri erakutsi behar ditu pertsonak: tolerantzia (emozio berbera lortzeko gero eta gehiago kontsumitzeko premia), abstinentzia sindromea (adikzioa ase ezin denean) eta kontrola galtzea (kontsumoa gelditzeko ezintasuna).
2003
‎Errepresio horrek arrakasta lortuz gero, ez dugu traumaren jatorria gogoratuko, eta ez dugu sortzen dituen sintometatik defendatzeko aukerarik izango.
‎Ezin izango zaio beti hain erritmo biziari eutsi. Pertsonen indarrak mugatuak dira, eta dirua lortzea gero eta zailagoa izango da. Porto Alegrekoa bezalako Munduko Foro batek 10 milioi dolar eskatzen ditu, eta hori ez da gehiegizkoa beste ekimen batzuekin konparatuz gero; eta, Foroaren eragina ikusiz, merezi zuela baieztatzen badugu.
‎Azkenik, bi kasu horietan eta gainerako guztietan, paradigmarekiko konpromisoa ezinbestekoa izan zen besterik gabe motibazio egokiak mantentzeko. Nork diseinatu eta eraikiko zituen aparatu landuak xede berezi batekin, nork xahutuko zituen hilabeteak eta hilabeteak ekuazio diferentzial jakin bat ebatzi nahian, ahalegin horiek, arrakasta lortuz gero, aurreikusitako fruitua emango zutela guztiz bermatuta eduki gabe?
2004
‎Agerraldian interesdunek eragindako arazo guztien gaineko adostasuna lortuz gero, erabakitakoa betearaziko da, eta hitzartutako aldaketak egingo ditu kontulariak zatiketa eragiketetan. Auzitegiak aldaketok onetsiko ditu, artikulu honen 2 paragrafoan xedatutakoaren arabera.
‎Asteasuko idazlea izan dugu aurreneko eleduna, eta Donostiako beste idazle bat izango dugu bigarrena: . Nazionalismoak ere behin bere helburua lortuz gero. Ramon Saizarbitoriak dihardu?, estatu batekin, enbaxadak Parisen eta Madrilen, ez luke euskararen beharrik izango Euskal Herria nazio bezala justifikatzeko. Irlandaren kasua da hori, gaelikoak ez ditu definitzen jada, baina ez da deus gertatzen.
2005
‎Bitxia izan da ikustea Marcel Corderch katalanaren artikuluari etorri zaizkion erantzun bizienak sos kontuengatik izan direla, energia nuklearra lehiakorra ez dela defendatzen duelako. Besteren artean, aipatu du uranioa ere petrolioarekin gertatzen den bezala garbia lortzen gero eta zailago eta garestiagoa dela. Eta uranio garbia lortzeko lanek gero eta energia gehiago eskatzen dutela, atomikoa ez den energia.
‎Mantuan gertatzen diren prozesuak ezin direnez zuzenean aztertu, oso ugari eta ezberdinak izan dira mantuko konbekzioari buruz plazaratutako ereduak. Denborarekin ereduak hobetuz joan dira, batez ere teknika geofisikoen aurrerapenei esker lortutako gero eta datu zehatzagoen bitartez. Beste alde batetik, plaken mugimendua plaketan bertan sortutako indarrek gidatzen dutela diotenak daude.
‎Gazta parmesanoa noiz den eta nork erabakitzen duen jakitea, beraz, topagunetik zintzilik geratu den gaietako bat da. Hasiera hasieratik, parte hartzaileek arreta berezia jarri zioten parmesanoaren izenari; izan ere, adostasuna lortuz gero, orain mundu mailako arau bat izango litzateke izen horretarako. Adituek uste dute Codex en arau horrek ondorioak izan ditzakeela jabetza intelektualaren arloan; izan ere, arau hori betez ekoizten den gazta batek izena izan lezake, edozein dela ere bere ekoizpen lekua.
2006
‎Baina nola eta noiz egin kontsulta? Benetako akordioa lortuz gero, bigarren mailako arazoa litzateke, baina oso gertagarria da Nafarroan eta EAEn bakoitzaren izaera eta tempusa errespetatuko lukeen formularen pean egitea. EAEn hau guztia gaitza bada, zeresanik ez Nafarroan.
‎Antzuak diren bikoteen helburua, haur bat edukitzea da?, ez patologia hauzuzentzea (beste patologietan gertatzen den bezala). Haur desiratu hau lortzeazientziak gero eta gertuago jartzen digu, baina lortzeko gero eta gehiago arriskatzen dugu gure osasun fisiko eta psikologikoa.
2007
‎a) Euren karguko sindikatu eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren baimenaldi ordaindugabeak izatea; hala ere, akordioa lortuz gero, baimen horri mugak ezar dakizkioke, ekoizpen prozesua dela-eta.
‎Parlamentuek dituzten onurabideen barruan, euren funtzionamendua arautzea azpimarratu behar da, kasuan kasuko araudien bidez. Modu horretan, ganberen independentzia osoa bermatzen da, ganberek euren onurabideak eta kideenak eta barne funtzionamendua definitzen baitituzte. Espainiako Konstituzioak, sistema demokratikoetako tradizioari jarraituz, ganberen araudi ahala bermatzen du eta araudiak kasuan kasuko ganberak testu osoaren inguruan egindako botazioan erabateko gehiengoa lortuz gero soilik onetsi edo eraldatuko direla ezarri du (EKren 72.1 art.). Horri esker, araudien inguruan nolabaiteko adostasuna bermatzen da, eta nola edo hala gutxiengoak babestu egiten dira, gehiengoaren nahikeriazko nagusitasuna saihesteko. Parlamentuko araudiak Konstituzioak eratorri ditu zuzenean, Konstituzioaren mendekoak baino ez dira, eta horien bidez soilik arautu daiteke ganberen antolamendua eta funtzionamendua.
2008
‎Hirukoari, jakina, Akademia bati baino eginkizun askoz mugatuagoa ematen zitzaion, auzi ortografiko oso konkretu bat baino ez baitzuen ebatzi behar, eta gainera printzipioz soilik Euskal­Esnaleri begira. Baina, egia esan, ortografiako koska garrantzitsuenetako bat hautatu zenez (ch tx t, s auzia) eta eztabaida horretan inplikaturiko autoritate nagusiak bildu zituztenez, euren arteko akordioa lortuz gero, edo bederen saiatu, batzar horretatik Euskal­Esnalearentzako soluzio konkretu bat ez ezik, euskal idazle guztiek errespeta zezaketen lan­talde arauemaile bat ere irten zitekeen, hau da, euskal akademia baten muina. Hau, nolanahi ere, nire interpretazioa da, ez garaiko iturrietan agertzen den zerbait.
‎Oztopo nagusiak Landa ingurunea zerrendako azkena da. Eremu horretan irisgarritasun osoa lortzeko gero eta pauso gehiago ematen diren arren, eremu batzuetan ia ez dago baliabiderik, ezintasunak edo mendekotasuna duten pertsonei bizi baldintzak errazteko. Institut Universitari d' Estudis Europeus eko ACCEPLAN taldeak egindako gidaren arabera(" Irisgarritasun unibertsala udalerrietan:
‎PSE EEk Jaurlaritzari babesa emateko baldintzarik ez dio jarri EAJri. Jeltzaleek PSOEren aurrekontuak onartu ez arren, emango lioke babes hori, akordioa lortuz gero. Baina EAJk Espainiako aurrekontuak babestuko dituen esperantza agertu du, hala ez egitea «arduragabekeria» litzatekeela uste duelako.
‎bakea lortzea gero eta hurbilago izan dezagun.
‎Gaurko partida 17:00etan izango da, Nuevo Colombino futbol zelaian. Erabakigarria izan daiteke gainera, garaipena lortuz gero, Lehenengo Mailan beste urte batez jarraitzea ia ziurtatuta edukiko lukeelako Atheticek. Argazkian, ohatilan atera zuten Armando Ruiz de Lopera futbol zelaitik/ Periodista Digital.
2009
‎Arrakasta lortuz gero, Expert Systems with Applications aldizkarian aurkeztu duten prototipo honek etorkizunean gauza asko aldatzeko asmoa dauka; esaterako; ingurune publikoetan egon ohi den hari musikaleko musika errepikakorra.
‎PCR ziklo bakoitzean sortzen denfluoreszentzia seinaleari zentzu bat ematea interesatzen zaigulako. Fluoreszentzia maila detektagarri bat lortzeko gero eta ziklo gutxiago itxaron behardugunean, hasierako DNA kantitatea handiagoa dela ulertuko dugu. Horrenarabera gure laginaren DNA kantitate absolutua (kurba patroi bat erabiliz) edo erlatiboa kalkulatu ahal izango dugu.
‎“Finkatuenak” diren GKEak emaileen leialtasunagatik mantentzen diren bitartean, iritsi berriak “enpresa eta udaletatik datozen dohaintzen %10 eta %20 artean murrizten ari dira, eta bazkideen bajak ere handitzen ari dira”, adierazi zuen Carrerasek. Haurren babes solidarioa bezalako sektoreetan, joera “zero hazkundea” da; izan ere, Espainiako emailea, oro har, leiala den arren, “bazkide berriak lortzea gero eta gehiago kostatzen da Espainian”, eta erakundeen diru sarrerak murrizten diren bitartean, onuradunen beharrak handitu egin dira. Dolarra erortzea eta GLOa jaistea Unicefen gure herrialdeko arduradunak adibide gisa jarri zituen NBEren mendeko erakunde horrentzat dolarraren beherakada ekarri duten galerak, bai eta Italia bezalako herrialdeek aurten Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) aurrekontua murriztea ere.
‎Posizioek gora egin dezakeen beste balio bat La Seda de Barcelona da, baina esan daiteke arriskutsua dela, akziodun nagusien arteko lehia dela eta. 2,50 euroko hesian egon ondoren, 0,34 eurokoa da, baina akordioa lortuz gero, akzioen prezioak nabarmen egin dezake gora. Apustu hori inbertitzaile oldarkorrenei zuzenduta egongo litzateke, onura ederrak lortzearen truke arriskuei aurre egiteko prest daudenei.
‎Ambros Martinek zuzendutako jokalariek badakite zer egiteko gai den Sagunt, lehen itzulian estu eta larri irabazi baitzioten (25). Garaipena lortuz gero, txapela irabazteko beste aurrerapauso bat emango luke Itxakok, liga amaitu arte geratzen zaizkion norgehiagoka zailenetako bat baita gaurkoa. Sagunten jokatu ondoren, Danimarkara abiatuko dira Itxakoko kideak, larunbatean EHF Kopako final zortzirenetako itzulikoa jokatuko baitute Slagelseren aurka.
‎Batez ere Armanik ere final laurdenak jokatzeko aukera duelako. 2 balantzea du, Tauk bezala, eta gaur garaipena lortuz gero, Baskonia eta Olympiakos behartuko lituzke. Armanik Atenasen jokatuko du hurrengo astean, eta etxean bukatu Top 16a, Prokomen aurka.
‎Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutuaren defentsa, ETAren kontrako borroka, gurasoek euren seme alaben hezkuntza aukeratu ahal izatea eta krisi ekonomikoari aurre egitea. Irizpide horien gaineko adostasuna lortuz gero, PPk PSE EEren hautagaia babestuko duela esan zuen Espainiako RNE irrati katean egindako elkarrizketan. Garrantzi handiko unea da, ez da kromoak aldatzeko garaia, zuzendaritza bat lortu edo lehengusuari kargu jakin bat emateko unea ez da, esan du Raxoik.
‎Uholde errepresibo honek nahikoa garbi azaltzen digu Estatuaren ezinegona, urduritasuna, eta bide onetik goazela erakusten digu aldi berean, geure helburuak lortzetik gero eta gertuago gaudela, nahiz eta oraindik ere gogotik egin dugun lan eta borroka... aurrera, neska mutilak!
‎ekologistak, pertsona nagusien ordezkariak, langileenak, gazteenak, emakumeenak, ikastetxeetako ordezkariak eta beste baserritar eta sindikatuen ordezkariak. Aholku Batzordearen araudiak zehazten du, baita ere, herri kontsultarekin lotutako bi puntu. Aurrenekoak dio alkatetzak, udal batzarraren erabateko gehiengoa lortuz gero, hirigintzarekin lotutako gaien gaineko galdeketa egin dezakeela herritarren artean, beti ere, gai horiek berebiziko garrantzia badute edo herritarren artean ika mika bereziren bat eragiten badute. Bigarren puntuak, berriz, dio Aholku Batzordeak gehiengo osoa baldin badu, erabaki dezakeela berak aztertutako gai baten gainean herritarrei galdetu egin behar zaiela.
‎Une honetan bost puntuko aldea soilik dago liderraren eta hamaikagarrenaren artean. Garaipena lortuz gero, nolanahi ere, hirugarren postuari eutsi, eta hurrengo norgehiagoka nekezei aurre egiteko konfiantza hartuko lukete txuri urdinek.
2010
‎PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buru Abbas, Bulego Obalean esertzen da Laukotearen eta batez ere Barack Obama presidentearen presiopean; izan ere, adituen arabera, Obamak publizitatea behar du atzerri politikarentzat. Jakina, ez dago AEBetako presidenterik eskualde honetan bakea lortuz gero bere buruaz harro sentituko ez litzakeenik. Baina, hemen, Palestina okupatuan, kalean, bakearen kontzeptua desberdina da.
‎Independentziaren bultzatzaile nagusia SPLM Sudango Herria Askatzeko Mugimendua da, eta hegoaldeko lurralde autonomoan hark du boterea gaur egun. Herrialdearen iparraldean ere, SPLMk milaka jarraitzaile ditu, ordea. Yaser Erman iparraldeko militanteen bozeramaileak adierazi du independentzia lortuz gero ez dutela onartuko indarrez hegoaldera bidal ditzaten. Balizko erabaki horri aurre egiteko, armak hartzeko prest daudela jakinarazi du Ermanek.
‎Programak Marseilako Hitzarmenak izena du eta hamar kapitulutan banatua dago. Saioaren ekoizleak esan du akordioa lortuz gero, proiektua agintari palestinarrei eta israeldarrei aurkeztuko dietela.
‎Mohamed Ulad ekoizle eta errealizadoreak beretzat garrantzitsuena akordio bat lortzea baino, gazteek egingo duten ibilbidea dela esan du. Uladek, gainera, adostasuna lortuz gero, proiektua agintari palestinarrei eta israeldarrei aurkeztuko dietela.
‎Garaipena behar duten bi euskal taldeak Osasuna B eta Barakaldo dira, Bi hauek 12na puntu dituzte eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera daude. Bizkaitarrek Caudalen aurka jokatuko dute Lasesarren eta garaipena lortuz gero asturiarrak gaindituko dituzte sailkapenean. Gorritxoek bigarren sailkatua den Gimnastica Torrelavegaren (22 puntu) zelaian jokatu dute.
‎–Eta, orduan, Loiola hasi zen?, dio Egigurenek,, aurreikusitakoaren kontra, ETArekin hitzartu zenaren kontra, sortutako krisia gainditzeko ahalegin gisa, akordioa lortuz gero prozesuak aurrera egitea erraztuko zuelakoan. Hau da, Loiolaren jatorria ez zen prozesua ondo zihoala, baizik eta alderantziz.
‎Hirugarren atalean, Loiolan akordioa lortuz gero, akordioaren agiriaren kudeaketa protokoloa erabaki behar zuten; azken batean, akordio sekretuaren gordailuzaina nor izango zen.
‎EAJk, PSE EEk eta Batasunak bazekiten, hastear zeuden elkarrizketetan akordioa lortuz gero, hitzarmen hori nonbait gorde zela, hirurak ere ados baitzeuden akordio hori ezin zela berehalakoan publiko egin, gainerako alderdien adostasuna lortu arte behintzat. Elkarrizketak hasi baino lehenagotik ere, gordailuzain hori Eliza katolikoa izan zitekeela hitz egin zuten, Otegiren eta Egigurenen artean behintzat.
‎EAJ, PSE EE eta Batasuna lehen egunetik ados jarri ziren konferentzia irekia egin beharraz. Kontua ez zen, dena den, Loiolan adostasuna lortuz gero berehalakoan agerraldi publiko baten bidez akordioaren berri ematea. Ez.
‎Eztabaida handirik gabe hitzartu zuten, jarraian paratu zituzten pasarteetan, adostasuna lortuz gero gizarteari akordioen berri emango zitzaiola eta, ondoren, Konferentziaren ondorioekin egin zuten bezala, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Nafarroako Gobernukoari aurkeztuko zitzaizkiela alderdien mahaietako akordioak.
‎Hitzartutako zirriborroaren kopia bana zeraman besapean ordezkaritza bakoitzak, norbere alderdiaren oniritzi ofiziala lortzeko mandatuarekin. Behin hiru aldeetako erabakiguneetan adostasuna lortuz gero, akordioa izenpetu eta akordioan bertan diseinatutako egutegia betetzen hastea besterik ez zuten.
‎O TEGI: . Gure proposamenean adostasuna lortuz gero, beste erraila ziztu bizian atera behar zen. Ez dakit ongi azaldu genuen hori.
‎Hura 2756/ 1979 Errege Dekretuaren 10 artikuluarekin bat eginez, adostasunarekin edo adostasun gabe buka daiteke. Lehenengo balizko egoeran, nahiz eta gatazkari bukaera ematen dion adostasun batera ez heldu, demanda aurkezteko betekizun prozesala beteta egongo da218 Adostasuna lortuz gero, adiskidetzeak bere xedea erdietsita ikusiko du, prozesua ekidin da, alegia, objektu gabe utzi ondoren. Adostasun hori transakzio kontratu batean jasoko da219 Kontratu hori alderdiek edo akordioagatik kaltea izan lezaketenek kontratuak baliogabetzen dituzten arrazoiengatiko akzioa baliatuz aurkaratu ahal izango dute, 30 eguneko epean adiskidetzearen objektua izan den gai edo objektuaz arduratzeko eskuduntza duen epaitegi edo auzitegiaren aurrean (LPLren 67 art.). Adiskidetzean hitzartutakoa, eta zehazki organo adiskidetzaileak emandako ziurtagiria, hartan parte hartzen dutenentzat betearazpen titulua da, epaile edo auzitegi aurrean berresteko beharrik gabe, eta sententziak betearazteko izapidetzeari jarraituz betearaz daiteke (LPLren 68 art.).
‎82 Ildo honetatik, 1992ko ekainaren 3an Justizia Ministerioak zigor bitartekaritzari buruz emandako orientazio notak esanbidez adierazten zuen bitartekaritzak bere helburua lortuz gero, fiskalak prozedura artxibatu behar zuela, baina ondoren matizatu egiten zuen, fiskala akzio publikoaren «jabe» izanda, inguruabar bereziak kontuan hartuta egilearen jazarpena erabaki zezakeela.
‎Txuri urdinengandik lau puntura jarriko litzateke emaitza horrekin, gol aldea bere alde duela, gainera. Garaipena lortuz gero, aldiz, Martin Lasartek zuzendutako taldeak tokitan utziko du Levante. Hain zuzen ere, duela bi jardunaldi Numantziarekin egin zuena egin nahi du.
‎Duela 10 urte sekulako kitchkeriatzat hartuko zuten tango edo bolero baten entzutea. Eta Compay Segundo edo Ibrahim Ferrerek (Amerikano baten ekimenaren ondotik) arrakasta lortuz geroz uhinean da arras. Hip hop hobe zen edo boleroarekin nahastea?
‎Batzordearen ideia nagusiak hauek ziren: Magreba musulmana da eta hala izango da arabiar munduaren partea; Tunisia, Aljeria eta Marokorentzat erabateko independentzia lortzea da helburu bakarra; ez da independentzia erdietsi arte kolonizatzaileekin erdibiderik edo akordio partzialik negoziatuko; hiru territoriootako batek independentzia lortuz gero, Batzordeak gainerakoen askatasunaren alde jarraitu behar du.
2011
‎Gobernu berria osatu bitartean, egungoak jarraituko du behin behinean, baina eskumenak mugatuta izango ditu. Eta orain arte larri bazebilen, horrek are egoera okerragoan jar dezake herrialdea.Diru merkatuetan finantzaketa lortzeko geroz eta arazo handiagoak ditu Portugalek; atzo %8tik gorako interesa eskaini behar izan zuen zorraren truke. Europako Banku Zentralak, berriz, txorrota ixtea erabaki du, Portugalen zorrik gehiago ez duela erosiko iragarrita.
‎Haren ustez, adiskidetzea beharrezkoa da, baketzea «benetakoa eta osoa» izan dadin. «Beste bake prozesu batzuetako esperientziak erakusten digu behin bakea lortutakoan gero adiskidetzeari ez zaiola jaramonik egiten. Eta gurean ez da horrelakorik gertatu behar», nabarmendu du Uriartek.
‎Saria lortuz gero, sarrera VIPa bat lortuko da Ion Fizen desfilea lehenengo ilaran ikusteko otsailaren 22an arratsaldeko 18:00etan. Horretaz gain, gaua pasatu ahal izango dute bi pertsonek logela bikoitz batean, eta ostatua eta gosaria izango dute Madrilgo Sol Meliá hotelen katean.
‎Imagen: Rubén García Blázquez Lana lortzea gero eta zailagoa da, eta horrek autonomia pertsonala lortzeko aukera murrizten du. Gazteak dira etxebizitza eskuratzeko zailtasun handienak dituzten talde sozialetako bat, eta %50 inguru, 18 eta 34 urte bitartekoak, gurasoekin bizi dira.
‎Aloñak partidu garrantzitsua izan zuen atzo, zapatua, Azpeitian, EBA ligara igotzeko lehen aukera zuelako, garaipena lortuz gero. Tamalez, ez zen horrela izan.
2012
‎Horrek erakusten du, guk uste, kultura politika hausnarturik inoiz egon denik ukatu gabe ere, ez dela politika hori gehiegi berraztertu izan, bestela, beharrak eta helburuak eta ikuspegiak aldatzen diren heinean (eta aldatzen doaz), aldaketa horiek diru laguntza politiketan ere isla izango zuketen-eta. egiteko, amateurrak izanik, emanaldietatik diru sarrerak lortzea gero eta zailagoa da eta. konpentsazio moduak era askotakoak izan litezke eta udalak badu horretan zer eginik, zuzeneko diru laguntzez gain, taldeak laguntzeko, babesteko, bultzatzeko... hamaika modu dago eta. emanaldien nolakotasunaz: hitzarmenetatik eta taldeek emandako datuetatik ondoriozta daitekeenez, talde batzuen joerak ikuskizunen/ entzunaldien aldera egin du.
‎EAJren eta PPren arteko akordio bati esker, iaz Kutxabankeko administrazio kontseilutik kanpo laga zituzten Bildu eta PSE, baina hiru kutxetan izan diren bozetan lortutako emaitzei esker, botere banaketa berria irits daiteke Kutxabankeko agintaritzara. EH Bilduk Kutxako kontseiluan gehiengoa lortuz gero, koalizio horretakoak izango lirateke Kutxabankeko lau ordezkari ere. Dena den, Gipuzkoan edozer gertatuta ere, EAJk jarraituko du Kutxabank gidatzen.
‎Katalunian independentzia aurreikusten duen ala ez galdetuta, horiek ez duten zerbait dugu guk, esaten du, ohorea zer den ez dakite eta independentzia lortuz gero, Konstituzioak argi uzten du zein izan litzatekeen Armadaren papera, ohartarazten du.
‎Eta behin itzulpena eginda, hogeita hamarreko eta berrogeiko hamarraldietako papera eta idatz materialak erabiliz, testu horiek transkribatzea, Kafkaren letra zehatz mehatz imitatuz. Horretarako, ziurrenik, faltsifikatzaile on baten parte hartzea litzateke; baina dirua ez litzateke arazoa izango, helburua lortuz gero...», gehitu zuen irribarre erdi batekin. Ernstek ezin zuen sinetsi:
‎Fusilatutako pertsona baten izena, hiruzpalau anekdota eta zenbait herritarrek kartzelan, kontzentrazio esparruetan edo ihesean bizitako dramak ezagutzen nituen; baina gertatu zenaren historia osotua falta nuen. Bestalde, denbora aurrera zihoan heinean, markinarrengandik eta xemeindarrengandik informazioa lortzea gero eta zailagoa zela ohartzen nintzen, gertaera hura bizi izan zuten belaunaldiak desagertzen ari zirelako. Berba gutxirekin esateko, Gerra Zibila gure memoria historikotik betirako desagertzeko arriskua zegoela ikusten nuen; horrenbeste markatu gaituen garaia betirako ahaztekoa.
‎Zentzu horretan, ematen du azken aldian baikortasuna areagotzen ari delanabariki, eta gaur egungo koiuntura orokorra independentziarako aproposagoa dela: globalizazioa, ohiko nazio estatu post westfaliarren zalantzak, Ekialdeko Europakonazioen independentzia prozesuak gehi hauen integrazio politikoaren arrakastaEuropan, Europako krisialdi ekonomiko eta finantzarioan bertan txikitasunaren etahurbiltasunaren indar hartze berriak... Modu berean, ideia nazionalaren inguruannahikoa atxikimendu demokratikoa lortzea gero eta posibleagotzat antzematen da; independentziaren aldeko gehiengo demokratikoak lortzea, alegia.
‎Bada, galtzaileen begiradarekin hautematendiren gertakari edo leku horiek. Garaileek helburua lortuz gero, galtzaileen bigarrenporrota erdiesten dute, Walter Benjamin-ek zioen moduan (1938): lehena da porrothistorikoa bera; bigarrena, hura ahaztea edo garaileen ikuspuntua gailentzea.
‎Testuinguru horretan, arriskutsua da nortasun autonomia lurralde autonomiarekin lotzea, Nafarroaren kasuan legez; izan ere, euskal nazionalismoaren kultura, hizkuntza eta nazio autonomiak gehiengoa lortuz gero baino ez dira egongoziurtatuta. Osterantzean, Foru Erkidegoan gertatu ohi den bezala, autonomiatxikitu egingo da, eta desagertzeko arriskua izango du.
‎b) Zer gertatuko litzateke EBn Euskal Herriak independentzia lortuz gero?
‎Prezio horren gainean, gainera, eskritura, erregistro, zerga eta diru gastuak kalkulatu behar dira, baita bankuak finantzatzen duen zenbatekoa ere, zehatz mehatz jakiteko zenbat diru zenbatu behar den erosteko. Zer ordaindu behar den Etxebizitzaren %80 finantzatzen duen hipoteka lortzea gero eta zailagoa den kasuetan ere, erosketa, eskritura, zerga eta abarren gastuek nabarmen handitzen dute beti etxea erosteko eragiketa egiteko behar den gutxienekoa. Etxebizitza bat erosteko gastuak higiezinaren balioaren %10 ingurukoak direla kalkulatzen da.
‎Kaliforniako unibertsitate batean hasi dira egiten lehen esperimentuak. Hartu gezurra den istorio bat eta pertsona bati sinistarazi, hainbat manipulazioren ondoren, berari noizbait gertatu zitzaiola hori eta lortu gero pertsona horrek beti gogora dezan inoiz gertatu ez dena aspaldi berari gertatu zitzaiola. Non dagoen gakoa argitu digute psikologo horiek:
‎Badirudi gure jendarteetan bide demokratikoak direla eragingarrienak eta, gerlan edo diktaduran ez garan bitartean, bururaino ibili behar dira: demokrazian askatasuna erdiesteko errepidea hauteskundeetan irabaztea da, gehiengoaren sostengua eta konbentzimendua lortuz geroz. Bego.
2013
‎Baina, hara, haiek alderdi sozialistarekin akordio bat sinatzen dutenean aurrerapausoa da, ezkertiarrak dira. Gu berriz, akordioa lortuz gero espainolistak gara.
‎Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk azken jardunaldian garaipena lortuz gero, finalerdietarako txartela lortuko dute. Azken jardunaldiko partida galdu, eta Titinek eta Merinok irabazten ez badute ere finalerdietan izango dira Asegarcekoak.
2014
‎" Azken urteetan, finantza eta ekonomia krisi latza sufritu dugu, eta kredituen emarian muga itzelak egon dira. Ziklo ekonomikoa aldatzen ari dela dirudi, eta, seguruenik, kredituak lortzea gero eta errazagoa izango da. Dena den, hainbatentzat, oraindik ere oso zaila izango da krisiaren aurreko egoerara itzultzea.
‎Argudio katastrofistok bota dituzte: independentzia lortuz gero herrialdea isolatuta geratuko da; ekonomiak luke iraun; banku eta enpresa handiek herrialdea utziko dute; bizi kalitate okerragoa izango dute; pentsioak ezin izango dira mantendu; Europar Batasunak (EB) ez ditu beste estatu batetik bereizitako estatu berriak onartuko;" batuta indartsuago, toleranteago eta irudimen gehiagokoak izango gara bananduta baino" (The Economist en); eta aba... Baina kontraesan asko daude.
‎Teorian, partida antolatzearekin aski luke. FIFA leihoetan ligak gelditu egiten dira, eta euren taldeekin akordioa lortuz gero, jokalariak deialdian sartu lirateke. Hor ere, baina, ofiziala ez izatea traba da, Euskadiko federazioak Espainiako federazioaren oniritzia behar duelako partida antolatzeko. FIFArentzat Espainiako federazioaren barnean dago Euskadikoa?.
‎Desiratzen den kitzikapen maila lortzeko gero eta diru kantitate handiagoak jokatzeko beharra.
‎Hori dela eta, loaren asaldura hori kaltegarria da pertsonen egoera fisiko eta psikikorako; izan ere, insomnio egoera luzeek kaltetuaren heriotza eragin dezakete. Baina mutur horietara iritsi gabe, atseden ona lortzea geroz eta zailagoa da, eta baldintza oso egonkorrak eskatzen ditu, beti gertatzen ez direnak. Indarberritze aldi oso bat lortzeko, beti geratzen da mugikorreko aplikazioak erabiltzeko aukera, ondo lo egiten laguntzen dutenak, adibidez, jarraian zehazten diren zortzi.
‎Egoera hori aurreikusita, Mas presidenteak behin eta berriz azaldu duen planaren arabera, herriari bere iritzia zeharka galdetuko zaio hauteskunde autonomikoei" plebiszitario" kutsua emanez. Plan horren arabera, erabakitzeko eskubidearen alde dauden alderdiek planteamendu ahalik eta garbiena egingo diote hautesleriari, hauteskundeetan garaipena lortuz gero, jarraian, aurretiaz azaldutako urratsak egikarituz.
‎EGA sekulako polemiken erdian da hego zein iparraldean, gai zabala da eta benetan euskara eta euskal sozietateari lotua. Sortuz geroztik istorioak badira, badakigu EGA dutenek ez dutela euskaraz hitz egin nahi ardura lana horrekin lortuz geroz eta errefusatzen zaie paper hori euskaraz bar bar bar ari direnei. Erraten badu, bigarren sentsuan, on dela bakarrik ipurdiaren xahatzeko, espresio arras usatu bat baliatuz, zortziko ttipian gainera hizkuntzaren trinkotasunaren baliatzeko lekuan, zazpi probintzietan hau ez da bertso arrunta baina ona.
2015
‎Bazekiten zertara zetozen. Banaka batzuk lanean ibili dira hasieran, baina besteei kontatzerakoan, beste ideia batzuk ere sortu dira, eta oso polita izan da.Baina umeek tailerretan eskatzen duten guztia da bete.Baliteke igerilekua ez lortzea Mañarian, baina ur txorroak ipini, eta igerilekuen helburua lortuz gero... Hori guztia hurrengo tailerrean ikusiko da.
‎Lege berriak alderdien adostasuna lortuz gero, bermea litzateke Espainian erabakitzen diren hezkuntza legeekiko autonomo jokatzeko?
‎Azkenean, ematen du ez dela beharrezkoa izango. Nahiko zaila izango da akordioa lortzea Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ezkerraren artean, zerrenda horri PSN ere gehitzeko.Lasaitasun handiarekin jokatu dute aldaketara iristeko gehiengoa lortu duten alderdietako arduradunek, asko dagoelako jokoan. Urteetako lan eta ilusioak bildu dira atzoko emaitza justuetan, oso alde justuarekin iritsi baitira.
‎Izan ere, neuk ikusita dakit, gauza askotan, hasieran neure buruari laguntzen badiot hura egiteko erabakia hartzen, Jainkoagatik soilik bada, egiten hasi aurretik nahi du, gehiago merezi dezagun? arimak izualdi hura izatea, eta zenbat eta handiagoa izan, helburua lortuz gero, sari handiago eta gozoagoa izango da gero. Bizitza honetan bertan ere ordaintzen du Jaunak, hartaz gozatzen duenak soilik ulertzen duen bidetik.
‎Irudia: ep So.de 6 Animalien Eskubideen Legea lortzea Gero eta herritar gehiagok sinatu dute animalien legezko defentsa Espainia osoan. Sandra Barneda telebistako kazetari eta aurkezleak eskatu du Animalien Justizia eta Defentsa Behatokiaren lanari laguntzeko eta buruzagi politiko nagusiek ildo horretan hainbat neurri har ditzaten lortzeko.
‎Delso sutan jarri zen gobernuaren borondate aldaketa haren berri izan zuenean, baina gerora egoerak okerrera egin zuen. Finantzaketa lortzeko gero eta arazo handiagoak zituen T Solarrek. Corpfin arrisku kapitaleko sozietateak eta akziodun talde batek (tartean Jose Gomis Isoluxeko presidenteordea) 50 milioi euroko mailegua eman zioten enpresari, baina %14, 7ko interes tasa lotsagarriarekin.
‎Eta diru gehiago lortzeko gero xahutzeko ergelentzako kaka idazten duzun bitartean!
‎Irailaren 27an Katalunian eginen diren hauteskundeek lurraldearen etorkizuna erabakiko ote dute? Independentziaren aldeko alderdi eta elkarte gehienek hautagaitza bateratua aurkeztu dute eta gehiengoa lortuz geroz, independentzia deklaratzea dute asmoa. Sondeoek, labur labur balinbada ere, gehiengoa ardietsiko dutela iragartzen dute.
2016
‎Errioxan, Valentzian, Bartzelonan UOCez gain beste bat sortu da. Horiek hemen ate joka ari dira, eta guk, euskaldunak izateaz gain, beste hizkuntza batzuk ere badakizkigu, eta gutxieneko erreferentzialtasuna lortzeko gero eta zailagoa izango dugu.
‎Errioxan, Valentzian, Bartzelonan... Horiek hemen ate joka ari dira, eta guk, euskaldunak izateaz gain, beste hizkuntza batzuk ere badakizkigu, eta gutxieneko erreferentzialtasuna lortzeko gero eta zailagoa izango dugu"
‎«garrantzitsua» da gaurko lehia Realarentzat. «Hiru puntuak lortuz gero, sailkapenaren oso goialdean jarriko litzateke, Atletico Madrilengandik gertu. Realaren helburuak izan behar du Europara sailkatzea, handien pare egoteko gaia baitu».
‎Saminak haren begitartea ukitua zuen ia mundu honetakoak ez ziruditen markak utziz. Oraino emakumezko baten eitea zuen, eta orobat harengan biltzen ziren bihotzak desiratzen dituen zer guztiak, edota begiek emakume batengan aurkitzea espero duten guztia, halako moduan non, markak haren burutik inoiz ezabatzea lortzez gerotan, hala nola nire burutik Elizak utzitakoak, Mariak ez bailuke bakarrik jango nik jaten dudan ogi beretik, ez edango nik edaten dudan kopa beretik, baita nire altzoan etzanen ere, eta nire alabatzat hartuko nuke.
‎Jakinik, aldez aurretik ez dagoela formula magikorik, bidean behin baino gehiagotan erratu gaitezkeela, eta gure pausoak behin baino gehiagotan birpentsatu ditugula. Baina jakinik ere, lortzez gerotan, soilik gure gaur egungo euskaldunon komunitateak lortugenezakeela miraria, munduan hainbeste direnean desagertzeko arriskuan diren hiztun komunitateak.
2017
‎Madrilekin eta Parisekin adostasuna lortuz gero, Plak adierazi du, agian, armategia zigilatzea ez litzatekeela beharrezkoa izango.
‎1565eko apirilaren 18an, Artifizioa eraikitzeko kontratuaren eskritura egin zen, zeinetan Juanelokegunero 12.000 litro ur inguru igotzeko konpromezua hartzen zuen. Proiektuaren gastuak Juanelokberak aurreratu behar zituen eta ez Erregeak ezta Hiriak ere ez zuten dirurik ordaintzeko konpromezurikhartuko kontratuak ezarritako baldintzak bete arte; Juaneloren Artifizioak helburua lortuz gero, obraosatzeko lanak eta 8.000 dukat ordainduko zitzaizkion. Behin artifizioa bukatuta, Toledoko Hiriak Juaneloeta bere ondorengoei urtean 1.900 dukateko errenta ordainduko zioten, Artifizioaren mantentze lan etakonponketak Juaneloren ardura izango zirelarik (Jufre Garcia, 2008).
‎Asteburuko kirol jardunaldiari dagokionez, partida garrantzitsuena Errekako emakume seniorrek jokatuko dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian. Garaipena lortuz gero, partida baten faltan, lauko finalera sailkatuko lirateke Errekako neskak, lehen aldiz. Ondotik, gizonezkoak ariko dira, beraz eskubaloi arratsalde polita izan daiteke.
2018
‎Hala ere, hasiera batean, Augustorekin zerikusirik ez zuela esan zitekeen beste pasadizo bat edestu zionean, jasan behar izan zuen nahibakoaren tamainukoa ez zen izan horregatio. Jazokuntza hura entzun eta irenstea lortuz geroz, gizonarekin ez ezik, berarekin zuen lokarriaz ohartu zen. Orduan guztiz turdituta gelditu zen; oraingokoan baino askoz gehiago.
2019
‎Lan horiek bost ordu eta hamar minutuko denboraren azpitik egiten saiatuko da Xabier Orbegozo Arria V.a (Errezil, 1977), igandean. Helburua lortuz gero, Peru Eraikuntzak enpresak 6.000 euroko saria emango dio; bestela, berriz, 3.000 eurokoa.
‎Kolpe bikoitza eman nahi du Realak Sevillan (Espainia). Irabazita, Europako postuetan sartu nahi dute txuri urdinek, helburua lortuz gero, lehia horretan aurkari zuzena den etxeko taldeari aurrea hartuko bailioke sailkapenean. Ez da hori bakarrik, ordea; urak nahasiak datoz Sevillan, eta porrot batek kinka larrian utziko luke Pablo Machin entrenatzailearen kargua, baita klubaren proiektua bera ere.Espainiarrek bina berdindu zuten ostegunean Europa ligan, Slavia Pragaren aurka, eta emaitza horrek sutan jarri zituen zaleak.
‎Aitak, anaiek, senarrak eskaintzen dizkioten idoloak erortzen badira, ez du aurkitzen modurik zerua berriz populatzeko; hortaz, idolo horiek defendatzen tematzen da. Sezesio Gerran, emakumeak izan ziren hegoaldekoetan esklabistarik sutsuenak; emakumeak agertu ziren amorratuenik bai Ingalaterran Boerren Gerra izan bitartean, bai Frantzian Komunaren kontra; adierazten dituzten sentimenduen bizitasunaren bitartez konpentsatu nahi dute beren ekinik eza; garaipena lortuz gero, hienak bezala oldartzen zaizkio etsai eroriari; porrot eginez gero, uko egiten diote inola ere adiskidetzeari, gogor baino gogorrago; emakumeen ideiak jarrera besterik ez direnez, berdin berdin zaie kausarik zaharkituenak defendatzea: legitimistak izan daitezke 1914an, tsaristak 1949an.
‎H. Deutschek beste kasu bat ere aipatzen du, 1914 gerra bitartean zaindu zuen zauritutako legionario poloniar batena: egiaz, neska gazte bat zen, gizon ezaugarri nabarmenak zituena; erizain sartu zen armadan, eta uniformea janztea lortu gero; soldadu batekin maitemindu zen, eta harekin ezkondu aurrerago?, eta, ondorioz, homosexuala zela pentsatzen zuten. Haren gizon portaera uztar zitekeen erotismo femenino batekin.
‎Erizek berak dioenez, adostasunezko ildo horiek jende arruntaren artean daudenak dira. Badakigu, ordea, zaila izan ohi dela horrelako taldeetan lortutakoa gero eguneroko jardun politikora eramatea; ika mika politikoak guztiz desitxuratzen dituelako horrelako hausnarketak. Baina euskaltzaleoi dagokigunez, euskararen aldeko lur bat ikusten da hor, diskurtsoz ongi ongarrituz gero eta praktikaz behar bezainbeste ureztatuz gero, epe ez horren luzean fruitu ederrak eman ditzakeena.
‎Iturri, lehenengo eta behin, Erabakitzeko Eskubiderako, ulertuta hau euskal erkidego politikoak daukan ahalmen gisa edozein proiektu politiko demokratikoren aukera egiteko, salbuespenik gabe, inposatutako esklusiorik gabe, beti ere horretarako gehiengoa lortuz gero. Hau da gure elkarbizitza demokratikoaren oinarria, izan hau euskal jendartearen baitan zein estatuko edo estatu gainetiko harremanetan.
2020
‎Hamarkadetan Gipuzkoako Plazan zegoen pentsio batean hartzen zuen ostatu zinemaldiak irauten zuen bitartean. Duela bospasei urte utzi zion joateari sarrerak lortzea gero eta zailagoa zelako eta, batik bat, ekartzen dituzten pelikulak oso txarrak iruditzen zaizkiolako. Gizon horrek urteetan egin zuen lan Zestoako Elizondo zineman.
‎Mugimendu honek inperialismoaren eta kapitalismoaren aurkako jarrera sutsua zuen, eta, jabetza pribatua defendatzen bazuen ere, oinarrizko baliabideak nazionalizatzearen alde egiten zuen. Haien pentsaeran, independentzia lortuz gero guztia konponduko zen, euskaldunak beren erara antolatuko ziren eta. Gerran parte hartzeko zalantza handiak izan zituzten, Espainiako Errepublika defendatzea ez zelako beren erronka.
2021
‎Tradizioan era honetako adibide gutxi agertzen dira: Hain ondasun gutxirekin zoriontsu izatez gero, ez duzu lanera joan beharrik; Bihar goizean mendira joatez gero, gaur garaiz oheratu dugu; Garbi zegoen, inork lortzez gero, Mirenek lortuko zuela. Adibide gehienak Gipuzkoako XX. mendeko testuetan aurkituko ditugu.
‎Janzkien industrian sona duen Praton gertatu da, Florentziatik hurbil. " Nekatuta lan egitez egunean 12 orduz, astearen zazpi egunetan, oihalgintzako langileak daude Italian' 8 x 5 eskubidea' zortzi orduko lanaldia asteko bost egunetan lortzeko gero indartsuagoa den mugimenduaren muinean".
‎Bigarren eskuko arropak alokatu edo estreinatu daitezke. Denda batzuetan, modelo, oihal eta prezioari buruzko akordioa lortuz gero, jantzi bat estreinatuko da, eta gero denda geldituko da. Bigarren eskukoak badira, normalean egoera ezin hobean egoten dira, egun bakar batean erabiltzen diren jantziak direlako eta gero tindategian garbitzen direlako; beraz, berriak balira bezala geratzen dira eta behin baino gehiagotan berrerabil daitezke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
lortuz 76 (0,50)
lortzea 17 (0,11)
lortzeko 12 (0,08)
lortzez 4 (0,03)
lortu 2 (0,01)
lortutako 1 (0,01)
lortutakoa 1 (0,01)
lortutakoan 1 (0,01)
lortzeak 1 (0,01)
lortzen 1 (0,01)
lortzetik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia