Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2001
‎Zuzendaria aldendu ahala, gaizki zer egin ote duen pentsatzen jarri da Dolores. Bere aburuz lana ondo betetzen du, nahiz eta garbi dagoen besterik lortu ezagatik dagoela behar horretan. Saiatzen da, dirua behar baitu beste edozeren gainetik; dirua bizitzeko eta dirua bere Carmelita egunen batean Europako herri ahaztu horretako etxe txiki batera ekartzeko.
2004
‎Prozesu horren bidez, txerriaren brazueloak laikoi ondu bihurtzen dira. Lakoiak lortzeko ez dago baimenduta ketzeko prozesuak aplikatzea, produktuaren ezaugarri organoleptikoak galduko bailirateke. Ezaugarriak Galiziako lakoiak forma biribildua du ertz biribilduekin, eta txerri hankaren zati guztiak mantentzen ditu, eskapulak izan ezik, eta azala eta apatxak ere hartzen ditu.
2005
‎11 Pertsona guztiek dute bere etxeetatik edo lurretatik kanporatuak ez izateko eskubidea, horren atzean Ingurumenari eragiten dioten xedeak badaude, edo Ingurumenari eragiten dioten erabaki edo ekintzen ondorioz; eskubide honetan salbuespena izango dira larrialdiak edo gizarte osoaren onurarako diren helburu baztertezinak, horiek beste inola lortzerik ez badago. Pertsona guztiek dute bere kanporatzeari dagozkion erabakietan modu eraginkorrean parte hartzeko eta horren inguruan negoziatzeko, eta eskubidea dute, halaber, kanporatuak izanez gero, kendutakoa ahalik eta lasterren itzul diezaieten, ordain bat eman diezaieten eta/ edo egoitza edo behar adina lur egoki eman diezaieten.
2007
‎Gainera, hipoteka bat kontrata daiteke 52 urtera (Caja Dueroren ‘Hipoteka Gaztea’), baina 18 urterekin sinatu behar da. “Epe luzeko hipoteka batean, hilero gutxiago ordaintzen den arren, interes handiak ordaintzen dira; interes tasa finkoa lortzerik ez badago, beti dago aukera interes tasak etorkizunean handitzeko”, ohartarazi du Chicotek. Gazteenentzako erakargarritasunetako bat da haiekin etxebizitza erosteko kostuaren %100 finantzatu dezaketela, eta, beraz, ez dute aurrez aurrezkirik horrelako eragiketa batean sartu ahal izateko.
‎Eta, ondorioz, nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea dagokigu. Euskal kirolariok, nazioartean, era ofizialean Euskal Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu.2 Badakigu, helburu hau lortzea ez dagoela soilik kirolarion esku. Baina, era berean, ofizialtasunaren alde lan egitea gure zeregina ere badela argi daukagu.
2008
‎Militante sindikal batentzat, zalantzarik gabe, horixe da etorkizun interesgarriena. Baina ELAn argi dugu gauza batzuk ezin direla lortu aurretik ez badago ekintza sindikal bateratu, sendo eta egonkor bat. Eta, gainera, gehiengo horrek, ofentsiban aritzen denean, aldea markatzen duela badakigu.
2009
‎Helbide hauek gordeta daude interfaze bati dagokion helbidea zein den lortzerik ez dagoenean erabiltzeko. Konfigurazio automatikoan soilik erabil daitezke.
‎Kreditu hobaridunak Erabiltzaileentzako aukerarik iradokitzaile eta onuragarrienak hobari zuzenak ematen dizkie mailegua eratzean. Ibercajaren “Kotxe Hobaridunaren Mailegua” ibilgailu berrien erosketa finantzatzeko erabiltzen da, baina deskontua lortzea ez dago kontrapartidetatik salbuetsita: bankuak nomina eta gutxienez hiru ordainagiri helbideratzera behartzen du, pentsio edo aurrezki planerako ekarpenak egitera, erakundeko edozein enpresak merkaturatutako aseguru baten titular izatera, erosketetan txartelak erabiltzera, etxebizitzara bideratutako kopuru baten titular izatera edo aurrezkia izatera.
‎Sinadura horiek lortuz gero ez legokeela hauteskundeetara aurkezteko arazorik dio Itziar Lopategik. Legez kanporatzeko aukerari buruz galdetuta, ez dago horretarako arrazoirik, erantzun du.
‎Jakina, guk ere pentsatzen dugu gure seme alabak euren jatorrizko hizkuntzan eskolatzea litzatekeela egokiena, besteak beste Nazio Batuek gomendatzen duten moduan, baina jabetzen gara, egun, ikasleriaren eta hizkuntzen aniztasuna hain zabala izanik ezinezkoa dela. Beharrezkoak liratekeen giza baliabideak zein ekonomikoak lortzerik ez dagoelako. Baina, lortuta ere, aukera horrek hezkuntza sistema segregatzaile batera eramango gintuzke, eta hori ez da batere gomendagarria, historian zehar munduko hainbat tokitan ikusi den bezala.
2010
‎Nahiz eta kreditu txartela erabili eta finantza establezimenduetara mailegu baten bila jotzen den, funtsezko kontsigna eskatzen den zenbatekoa murriztea eta ahalik eta gutxien zorpetzea da. Hori lortzeko ez dago formula magikorik: beharrezkoa da ekonomizatzea, erosketa batzuei uko egitea edo haien kostuak merkatzea, eta hornitzaileei ordaintzeko nolabaiteko malgutasuna negoziatzea.
‎" Paris bien vaut une messe" esan omen zegoen. Boterea lortze aldera ez dago jada koxka erlijiosorik, eremu hau atzean geratzen hasi baitzen; gero eta gehiago, indiferentziak jota, eremu politiko ukiezinaren indarpean.
‎" Espainiak beharrezkoa du kabila arrifiekiko tratu adiskidetsua, gogatzeko ahalmenarekin, geure auzokoak direlako, eta hori lortzeko ez dago medio hoberik Aita Sarrionandiari zor diogun gramatika arrifi hau baino. Liburu hau, espiritu zibilizatzaile horrekin, eta orain arte ezinezkoak izan diren harreman mota bat ezartzeko bidea delako, mundu guziak laudatuko du". 312
‎Boterearen indarkeria zilegi dela jendarteratzea lortu dute, eta guk autobus ziztrin bat erretzeko zilegitasunaz eztabaidatzen galtzen dugu denbora. Mobilizazioen agintea hartzen ez badugu, nagusiekin hitzarmenak lortzearen aldeko sindikatuek betikoa esango dute, ezin izan dugula besterik egin, gehiago lortzerik ez dagoela... Aldaketa soziala lortzeko motorra geu gara, langileok, obrerook.
2012
‎Ia batera etorri ziren Odonismoaren amaiera eta hark hainbeste irrikaz bultzatutako Europako Hiriburu titulua eskuratzea. Inpresio nahiko zabaldua da izendapena lortzea ez zegoela gaur egungo Udalaren lehentasunen artean. Gainera, aurreko Udalaren kultura eredua eta oraingoarena diferenteak dira oso; baina Bildu gutxiengoan egonda, kontsentsua bilatzera derrigortuta dago.
2013
‎Gainera, Guerrilla Girls en lanak argi erakusten du hirurogeiko hamarkadaren amaieran mugimendu feministak ezarritako helburu politiko desberdinak oraindik ere lortu gabe ditugula eta agenda politiko hori lortze aldera borrokatzen jarraitzen duela. Ildo honetan, 1988ko Until Feminism Has Achieved Its Goals, There Is No Post Feminism (Feminismoak bere helburuak lortu arte ez dago postfeminismorik) kartela, asmoen aitorpen tinkoa da. ‘Guerrilla Girls 1985 2013’Urriak 3 Urtarrilak 6Bilboko Alhondegia Erakusketa Aretoa 2 solairuaSarrera, Kulturen Atea eta Urkixo ZumarditikErakusketa astelehenetik igandera, 11:00etatik 21: 00etaraSarrera doan
2016
‎Zeren truke? Banketxeak opari bat lortzea ez dago baldintzetatik salbuetsita. Telebista gutiziatua edo smartphone aren azken modeloa eramanez gero, nomina kontu bat kontratatzetik hasi eta irauteko konpromisoa onartzen den arte (lau urtera luza daiteke) hainbat baldintza bete behar dira.
‎Inmark Europa aholkularitza enpresak iaz argitaratutako azterlan baten arabera, espainiarren %25ek bakarrik uste zuen ez zuela bankuz aldatzeko arrazoirik, eta horrek bezeroen %75i aukera ematen zien aukera ona ematen bazuten. Baina bankuarekin gustura dauden biztanleen laurden horretan sartzea lortzea ez dago erakundearen esku bakarrik. Artikulu honetan aipatzen denez, bost urrats errazen laguntzarekin, bankuarekiko harremana hobetu daiteke.
‎Hortaz, markagailua 10 eta 11 zegoela, jokoan zegoen puntua Elezkanorendako eta Zabaletarendako izan zen. Zabaletak euren lehenengo puntua horrela lortzeagatik ez zegoen kontentu. “Artolak denbora asko zeraman geldirik, ezin jokatu, eta lesio hau sekulako faena da.
2018
‎Lehenengo pribilegioa, gainerakook itxita daukagun ate txikitik sartzea funtzio publikora: gotzainak ematen duen baimena lortzea ez dago guztion eskura, erabaki arbitrarioa da. Bigarren pribilegioa, ikasle bakarrari ere eskolak ematea, gainerako hautazkoetan 15 behar direnean.
2019
‎–Arrakasta lortzeko ez dago beharra bezalako akuilurik. Begira bestela, Errepelagako simaurtegitik sortutako gure krabelin politari.
‎Auzitegi Nazionalak epaitu dau auzia, baina auzipetuek ez dabe horrengan konfiantza handirik. " Bertan justizia lortzerik ez dagoala jakin badakigu. Euskal gizarteak guztiz barneratuta dau hori.
‎Egun hauetan, 0º azpitik markatu izan du termometroak egunsentitan, eta aurreko egunetako eurien ondorioz sorturiko potzu izoztuak bilatzera ateratzeko momentua da. Ez da erraza izaten, izara azpian zauden berotasunetik irten eta kalean dagoen zero azpitiko tenperaturetara ateratzea, baina argazki mota batzuk lortzeko ez dago beste modurik, eta norbere desioek markatzen dute momentuko erabakia. Eta aurreko gauetik, nire desioa garbia da,' bihar izotza izango da bazter guztietan eta argazkitara aterako naiz bai ala bai'.
2020
‎Bigarrenik, krisiari aurre egiteko politiken kostua nola finantzatuko den ia ez da inon aipatzen. Aurrekontuko beste kontu sailetan mozketak eginez diru hori lortzeko ez dago marjina handirik, azken urteetako aurrekontuak dagoeneko nahiko argalduta daudelako. Erakundeen kalitatea hobetuko balitz eta ustelkeriaren kontrako borrokak aurrera egingo balu, sarrera gehiago lortuko ziren, ezbairik gabe; baina, Alcalak ohartarazten duen bezala17, bide hori inola ere baztertu behar ez badugu ere, errealitatean, epe labur edo ertainera ezin dugu bide horretan itxaropen handirik izan.
‎Utz nintzatela bakean! Hori lortzeko ez dago jendea aldez aurretik dezepzionatzea bezalakorik, bere konbikzioak zapuztea. " Izorra hadi" ozen hori aditzen dudanean," Bakea!" pentsatzen dut nik.
‎Modurik ez dut, berriz, jakiteko noraino dauden aurreratuak, zein puntu zehatzetan dauden. Nire askapenerako akordio bat hurbil hurbil dagoela, jada lortuta ez badago, besterik ezin dut pentsatu. Era berean, zure trebezia politikoa, zure giza balio sakonak ongi ezagutzeak sendotzen dit aurki zuen ondoan izanen naizelako ziurtasuna.
2021
‎Google Scholarren presentzia izatea garrantzizkoa da literatura akademiko periferikoarentzat, mundu mailako ikusgaitasuna ematen baitu, masa kritiko osora iristeko aukerarekin, eta datu bibliometrikoak ere eskaintzen ditu, horiek garbiketaeta txukuntze lana behar badute ere. Publish or Perish4 bezalako tresnak ere probetxuzkoak izan daitezke bestelako datu bibliometrikorik lortzerik ez dagoenean. Google Scholarren indexatuta egoteko baldintza minimo hauek bete behar dira (Orduña Malea et al., 2016:
2022
‎Arroyok gogorarazi egin zuen LABek azken hilabeteetan aldarrikatu duena: Parisen eta Madrilen lortzerik ez dagoena Euskal Herrian borrokatu behar dela. «Euskal Herrian posible egin dezagun premiazko trantsizio ekosozialista eta feminista.
‎Ez. Nik garbi nuen nahiz eta lau eta erdikoan emaitza ona ez lortu ez zegoela lan txarra atzean. Gaizki pasatu nuen kantxan, ez nengoelako ondo jokoz, baina ez zen izan inon arazoren bat nuelako edo zerbait ez nuelako egin.
2023
‎1878ko uztailaren 22ko gutuna (123) Ettendik idatzi zion Vincentek Theori; aurreko astean Isleworth eko Jones jaunarekin Bruselan izan zela eta hango predikari kurtsoa Holandakoa baino laburragoa eta merkeagoa zela esaten zion; prestakuntza eskola flamendarra ikusi zutela eta han hiru urtekoak zirela ikasketak; aldiz, Holandan gutxienez sei urte irauten zutela; gainera, Bruselan ebanjelista plaza lortzeko ez zegoela kurtsoa amaitu beharrik; eskatzen zena jendeari hitzaldi erakargarriak emateko gaitasuna zela; antzinako hizkuntzak eta teologia ikasteak ez zuela hainbesteko garrantzirik; gehiago baloratzen zutela lan praktikorako gaitasuna eta bihotzetik datorren sinismena; jendeari serioski eta sentimenduarekin hitz egiten ikasi behar zela; Bruselakoek Vincent hara joatea nahi zutela, baina gastuak...
‎Baliteke gehiegi destakatu nahi ez izana, besteek zer pentsatuko/ esango duten beldur garelako. Baliteke egungo balioen artean arrakasta lortzea ez egotea modan, friboloegia delako, baliteke famarekin nahastea. Baliteke, baliteke, baliteke.
‎Bada dutxatzeko aukera izateagatik gehiago kobratzen duenik ere. Ordainpeko festibalak mukuru egoten diren arren, jaialdien sarrera igarotzea baimentzen dizun eskumuturrekoa lortzea ez dago poltsiko guztien esku; ikusi dugunez, tokian tokiko biztanleen behar eta gogoak asetzea ez da sekula antolatzaileen lehentasuna izan. Atzerritik datozen gazteak sarreren prezioa ordaintzeko gai badira, aski.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia